6.- OLGETETAKO ANTZERKIA 6.1.- Bertsolari giroa D udarik ez dago olgetetako uneetan oiartzuarrok askotan m urgiltzen garela adierazpen parateatraletan, eta horren adierazgarri dira ondoren aipatuko ditugunak, baina disgresio txiki bat eginez, beste adierazpen bat aztertu nahi nuke, ezin baitugu ahaztu, ari garen antzerki m otaren osagarria denez gero: bertsolaria. Sasoi hartan, bertsolariak oiartzuarren une askoren osagarri ziren. O iartzungo inguru honetan egongo zen bertso giroaren adibide, X enpelarren bertso bat ekarriko dugu, non zenbait bertsolariren izenak aipatzen baitzaizkigu:
X EN P E LA R : Panderiyako onek m em oriya erne; Lexotik ja rtze n digu zenbait umore; txarrik ezin bota du Ibarrek naitare; N ik oyekin ezin det luzitu balere-; X orrola dotore baita Bordondore A rdotx paregabe; Arotxa kantore Larraburu ja rtze n det gobernadore.