2000 oiartzungo natura

Page 23

• Arditurri erreka: Aiako Harrian jaiotzen da eta Arditurri pasa ondoren Olatxen bat egiten da Oiartzunekin. • Penadegi-Tornola erreka: hau da Oiartzun ibaiaren adarrik garaiena eta izen horrekin deitzen zaio askotan. Aritxulegi-Bianditz-Oieleku gainetan ditu iturburuak. • Karrika-Zorrola erreka: Bunanagirre-Zaria mendietan jaiotzen da eta Karrikatik pasatu ondoren Altzibarren batzen da Oiartzun ibaiari. • Eldotz eta Urdanitibar errekak: Errenteriako udaierrian, Zaria-Aldura mendie­ tan dituzte iturburuak eta Esnaoberri baserriaren inguruan biak bat egin ondo­ ren Ugaldetxoko industrialdean, Errenteriako mugatik hurbil, ibairatzen da. Ì.4.2. Bidasoa ibaiaren arroa Ipar-ekialdean, zerrenda nahiko estua egiten duen lur sail batean, dago bere ema­ n a Bidasoan isurtzen duten zenbait errekastoen jatorria. Arro honen ur-muga zeharkatu nahi badugu ondorengo ibilbidea jarraitu beharko dugu: Usategieta gaina (Lezoko mugatik hurbil) - Arkaleko harkaitzak - Gurutzeko hirigunea - Ameztieta mendia ' Aireko gaina - Leungo harkaitzak - Pikogarate baserria - Aldarearri (Irungo mu­ gan). Marra honetatik Irungo mugaraino hedatzen den eremuak, errekatxo askoren bitartez, Bidasoa ibaira isurtzen du bere ura. Ur ibilgu hauen artean Andrearriagako erreka da nagusiena. Bidasoa ibaia Baztango lurretan jaiotzen da eta Txingudin itsasoratzen da, gehiengo luzeran 70 Km inguru ditu eta bere arroak 68.100 Hektarea. 1.4.3. Urumea ibaiaren arroa Biandizko lepotik hasi eta Bunanagirre eta Kausoro zeharkatuta Zariaraino doan mendi gainetik hegoalderantz dauden lurrak Añarbe errekara isurtzen dute bere ura, honek izen berdineko urtegira eta hornidurarako erabiltzen ez diren urak Urumean bukatzen dute urtegitik irten bezain laster. Ekialdetik mendebaldera aipatuta, ondorengoak dira errekarik garrantzitsuenak. Erain errekak Goizueta eta Oiartzunen arteko muga markatzen du, Bianditzen jaiotzen denetik Artikutzan jaiotzen den Añarbe errekarekin bateratu arte, muga horren adierazle Añarbe erreka bera izango da izen berdineko baserri inguruan Errenteriako udalerrira iritsi arte. Añarbera isurtzen duten errekatxoen artean Pagoluze eta Okilegi dira ibilgu luzeena dutenak. Urumea ibaia Goizuetako hegoaldean jaiotzen da eta Donostian itsasoratzen da, gehiengo luzeran 55 Km inguru ditu eta bere arroak 27.275 Hektarea. 1*5. Biogeografia Biogeografia landare zein anim alien banaketa geografikoa eta banaketa honen zergatiak aztertzen dituen biologiaren atala da. Zientzia honek eginiko munduaren banaketa jarraituz, Oiartzun eskualde Euro-siberiarrean kokatzen da eta zehatzago azpieskualde Atlantiarrean. Pentsatu daitekeen bezala, topatuko ditugun bizidun espezieak, bai landare eta bai animaliak, eskualde horietan hedatutakoak izango dira, bertako baldintzetara moldatuak bai daude. Beste espezie batzuk ere inguruko baldintza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2000 oiartzungo natura by Oiartzungo Udala - Issuu