G R A N IT O A K Granitoak igotzen den magm a 1 eta 10 km arteko sakoneran, lurrazalaren azpian, solidotzen denean eratu dira. Kasu horietan, magm a-ganbara eratzen da eta intrusio granitiko edo p lutoi handiak (batolitoak) eratzen dira. Aiako Harria-Bianditz batoUtoan agertzen diren granitoak, funtsean, hiru motakoak dira: granito grisa, granito profìdikoa eta granodioritak. Granitoen osaera mineralogikoan beti ere Feldespatoak daude (%66), Kuartzoa (%26), M ika (%7,5) eta beste mineral osagarri batzuk (%0,5). G R A N IT O P O R F ID IK O A Granito porfidikoaren osaeran %65 silize agertzen da eta %20 Kuartzo gutxienez. Ortoklasa arrosa eta M ikroklina zu ñ a edo Feldespato albitikoa ere baditu. Ikus daitezke bertan Biotita eta Kuartzo kristalak. Hornblenda dela eta, itxura moteatua du. Granito bikortsua edo porfidikoak bikor larria du eta kolore argikoa da. Feldespatozko fenokristalak ditu, 6 cm luze. 9 argazkiko lagina (14 lamina) Erroilbideko Granito porfidikoa da. G R A N O D IO R IT A K Granodioritak ere arroka plutonikoak dira eta Kuartzo, Ortosa, Plagioklasa eta Biotitaz osatuta daude. Osaera m i n e r a l o g i k o a n , Feldespatoa eta Kuartzoa na gusi dira. Kasu batzuetan, Granodioritek bandeatu xehea dute, Plagioklasa eta burdin-magnesiodun mineralen txandaketak emana (PESQUERA, 1985). 10 argazkiko lagina (10 lamina) Bianditz aldeko Granodiorita da. K U A R T Z O D IO R IT A K Kuartzodioritak arroka plutonikoak dira. Kuartzo, Plagioklasa, potasio Feldes patoa, Biotita eta Hornblendaz osatuta daude, kantitate aldakorretan. Beste mineral osagarri batzuek parte har dezakete osaeran, hala ñola Apatitoa eta Esfena. Alteratzen direnean, Klorita, Anfibol, Epidota, E sfena eta oxido batzuk eratzen dira. Ehundurari dagokionez, arroka bikortsuak dira, bikor xehe edo ertainekoak. d io r it a k
Azter-eremuan agertzen diren arroka igneoak dira. Aurrekoek baino kutsadura txikiagoa dute eta, osaera mineralogikoa aurrekoen oso antzekoa den arren, ia-ia ez dago ez Kuartzo ez potasio Feldespatorik. g r a n it o a r e n m in e r a l a k
Aiako harria-Bianditz batolitoan agertzen den Granitoaren funtsezko mineralak lau dira: