Arrokak gure planetako egitura-unitateak dira. Petrologiak arroken osaera, jatorria eta historia naturala ikertzen ditu. Arrokak minerai bat edo minerai elkartu gehiagoz osatutako agregakin naturalak dira. Minerai bakarraz osatuta daude, kararria kasu (kaltzitaz osatua) edo minerai batzuez, granitoa kasu (kuartzoa, feldespatoa eta mika). Arrokak baldintzapen fisiko-kimiko jakin batzuen ondorioz sortzen dira eta, berez, etengabe birziklatu eta eraldatzen diren gaiak dira. Kapitulu honetan, gure azter-eremuan azaleratu diren arroken azaleko deskribapena egingo dugu. Deskribapen horren baitan, arroka endogenoak, m agm a batetik sor tu diren arrokak ditugu, granitoa, ofita eta zain-arrokak kasu, gure planetaren barneko adierazpide direnak, eta arroka exogenoak, jatorria eta eraketa higadura, garraio eta jalkiera ziklo geologikoen bidez adierazten direna. (13 ird.).
-"W y j LaninkdtĂ
13 ird. Ziklo geologikoa. f^ĂŹg. 13. El ciclo geolĂłgico.