Euskal lurraldeko arroka zaharrenak Ursuia eta Baigurako mendiguneetan (Lapurdin) ageri dira. Arroka metamorfikoak dira, besteak beste, gneisak, m ikaeskistoak eta kuartzitak, eta Kanbriaraurrean (1.000 eta 600 urte artean) sortu ziren. Arroka ho riek guztiek A rm orika izeneko mikrokontinentean zegoen mendilerro baten gunea osatzen zuten. Bestalde, Armorika plaka tektoniko bereizia zen, Laurasia eta Gondwana kontinenteen artean. era
PRIM AR IO A EDO PALEOZOIKOA
Euskal Herriko Historia Geologikoaren aldi luzeena itsaspean jazo zen, 500 milioi urtetik gorako sasoi luzean. Bertako fósil zaharrenak Ordoviziarrekoak dira, hots. Era Prìmarioaren bigarren aldikoak. Era Primarioak edo Paleozoikoak 340 niilioi urte inguru iraun zuen. Mapa geologikoan, P letraren bidez adierazi da. Behe Paleozoikoa (Kanbriarra, Ordoviziarra eta Siluriarra) ez da azaleratzen guk attergai darabilgun eremuan. Hala ere, bai azaleratzen da gure azterlekutik ekialdera, Nafarroan, esaterako, Baigorri eta Baztango haranetan, Txangoa mendian eta Garazin. Leku horietan Ordoviziar eta Siluriarreko geruzak aurkitu daitezke. O R D O V IZ IA R R A (Duela 500 eta 430 milioi urte artekoa) Ordoviziarrean, planetako aide gehienak sakonera txikiko itsasoen azpian zeuden. Aldi hartan, Euskal Herri osoa ere itsaspean zegoen, ur epeleko itsaso bare batean (2. irudia). Nafarroako hainbat aldetan (Aldudeak, Baigorri, Beharria, Ortzantzurieta...) arro ka tnetamorfìko zurixken geruza lodiak azaleratu dira: kuartzitak ditugu. Serie estratigrafiko horren goialdean, ale xeheko hareharriak daude, ia guztiz kuartzita bihurtuta. Nolanahi ere, aztarna edo lorratz fosil batzuk gorde dira arroketan. Aztarna horiek duela 500 milioi urte inguru bizi izan ziren organismo bitxiek egin zituzten, itsas hondotik zehar higitzen zirenean. Lorratz fo sil horiei Cruzicina edo Bilobites deritzegu eta antzinako krustazeo batzuek marraztu bide zituzten: trilobiteek. Jarduera biologikoaren berri ematen diguten aztarna horiek dira, hain zuzen ere, Eus-