1994 lehen liberalismoa oiartzun haranean

Page 48

beti ere baldintzatzat zuen lur erem uetan gerta zitezela. X V III gizaldian, aipatu delitu hauez gain, beste hainbat berri ere erantsi zitzaizkien'^*. Errejim en Z aharrean, udal ondasuneei «ondasun propio eta kom unak» izenez hotsegiten zitzaien. O ndasun kom unak — gerora kom unalak edo herriarenak deituak— auzakide guziek erabiltzeko eskubidea zuten aberastasunak ziren; propioak aitzitik, bereziki U dalari zegozkionak ziren. A uzotarrek egurra eta otea erabil zezaketen eta herriarenak ziren m endietan lurrak goldatzerik ere bazuten, azken iharduera hau XVI m endetik aitzina legeztatu bazen ere. G ero ordea, burniolak eta untzigintzaren eraikuntza zela eta, basoek ezagutu zuten atzerapen aldiek, hainbat m ugaketa finkatzera behartu zituen. Izan ere, Lourdes Soriak agertzen digun bezala eragina zuten zenbait auzotarren aldetik, neurrigabekeria haundiak izan ziren. U dalak propioak edo bere zituen ondasunak, lur lanketarako edo etxeak eraikitzeko errentan jartzen zituen. K ontseiluak baso eta soroak ezezik, partikularrei alokatzen zien etxe eta industriak ere bazituen. U dalak diru-sarrerarik oparoenak ondasun kom unal eta propioetatik lortzen bazi­ tuen ere, U dal H aziendak bazituen beste ham aika finantzabide ere, hala ñola: zergak eta isunak, ezinbestekotzat diren zenbait artikuluren horniketaren errentapena (haragi, olio, bakailu, etb), eta azkenik pattar eta ardoaren hom ikuntza. U dalaren gastuak hiru m ultzo haunditan bereiz ditzakegu. U dalak berak erabakitako gastuak; U dalak m ugatutakoak eta baita gainetik datozkion aginduek erabakitakoak; eta azkenik, kontseiluaren nahiari ihes egiten diotenak. L ehenbiziko atalaren barruan, sailik nagusiena udal langileen soldatek osatzen zu ­ ten; G ainetik zeuden agintarien esku zeuden gastuak berriz, errepide sare eta galtzadei zegozkienak ziren. A zkenik, lurraldearen defentsarako beharrezkoak ziren gas­ tuak zeuden, kontseiluaren eskuetatik aski urrun geratzen zirenak. Udalak zergak jasotzen zituen baina aldi berean sujetu fiskala ere bazen, nahiz eta estatuaren m antenuan laguntzerakoan, G ipuzkoak hainbat eskubide bere bazituen. Udalek m erkatu salerosketetan, bum i produkzioan... zergak ordaintzen zituzten. Probintziak alabaina, salbuespen batzu bazituen, eta produktoaren zati bat beretzat jaso ­ tzeko aukera zuen. «A lkabala» izeneko ohizko zergaz gain, baziren ohizko ez ziren «zerbitzuak» izeneko beste batzu ere. H onela bada, Probintziak Udalei eska ziezaiekeen gastu orokorrak arintzen lagun zezatela, etxe edo «supazter» kopuruaren baitan {SU SISTEM A ) Udal batetako diru sarrera guziak, kutxa kom un batean biltzen ziren, eta hem endik hartzen zen gero zem ahi beharrizanetarako ere'^“". O rokorrean, Udal H aziendek eguna bera bizi zuten, eta pasatako estualdiak ere ez ziren gutxi izaten 1806an, O iartzun H aranak ondasun propioetatik eta udal zergetatik lortutako diru sarrerak hauetxek izan ziren:

(64) EG AÑ A, Bernabé de. «Instituciones públicas de G uipúzcoa en el s. X V III» Foru Aldundia, 1992 290. or. (65) SORIA SESE, Lourdes. Op. cit. 221-350 orrk. (66) O U A , E, 5. II. 1 ,4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
1994 lehen liberalismoa oiartzun haranean by Oiartzungo Udala - Issuu