Foruko paduretatik ibilbidea.
FORU historiaz betetako paisaia Barnealdearen eta kostaldearen arteko bidearen zaindaria, Foru Urdaibairen nortasunaren bildumen aparta da: natura aberatsa, paisaia paregabeak ondo kontserbatutako ingurune batean eta gizateriaren historiako garai eta zibilizazioen ondarea batzen dauen kultura-ondarea. 20 urdaibai
magazine
F
orun tartekatzen diran paisaien mota askotako mosaikoa Baldatika auzoaren altueratik haranaren barreneraino hedatzen da, eta Gernikako itsasadarragaz bat egiten daben paduretan bihurtzen diran basoz eta landazabaleko magal zabalez osatutako mantu aldakor bat sortzen dau.
Paisaia eta kultura, bananduezineko tandema osatzen dabe Forun. Hemen, txoko bakoitzak bere historia dauko, eta historia bakoitzak bere paisaia, mendeetan zehar egiteko moduek aldatua, zibilizazioen eta garaien arteko kultura-elkarreraginen kate luze batean ikasiak, indartuak eta errespetatuak. San Kristobal ermita praktika