Sareakteoria

Page 1

SAREAK

Makina digitalak sarean konektatzearen abantailak: Tresna digitalek hainbat aplizazio izan dezakete. Beraiei ezker baliabide gutxirekin kalitate handiko emaitzak lor ditzakegu hainbat ataletan: musika entzun, argazkiak egin edo gutun bat idatzi, esate baterako. Baina sarean konektatzerakoan lorpen posibleen horizonteak beste dimentsio bat hartzen du. Baliabide fisikoak partekatzen dira sare lokaletan. Baina harrigarriena da oso urte gutxitan lortu dena eta nolako eragina izan duten tresna hauek gure eguneroko bizimoduan interneteko konexioari ezker. Sare globalari ezker, azken finean. Baliabide teknikoak, aplikazioak etab. online partekatzen dira. Zerbitzu sozialak kudeatzen dira, enpresen produktuak eta zerbitzuak eskaini. Pertsonak konektatzen dira lanak partekatuz eta elkarlana sustatzen da. Esaldiak, argazkiak, lanak argitaratzen dira eta mundu osora zabaldu daitezke.


Sare motak: 1. LAN (Local Area Network). Sare lokalak dira, eraikinetan, institutuetan, etxeetan etab. egoten direnak. Ekipoak haririk gabe (wifi) konektatzen badira, WLAN (Wireless LAN) ere esaten zaie. Hauen barruan bi kudeaketa mota desberdinduko ditugu : â—? Lantaldeak: Etxeko sareak, adibidez. Ekipo guztiak maila berean daude. Helburu bakarra baliabideak partekatzea da: inprimagailuak, fitxategiak, karpetak eta interneteko konexioa batez ere. â—? Dominioak: Zerbitzari batek ekipo eta erabiltzaile ezberdinek sarearen baliabideak erabiltzeko dauzkaten baimenak kontrolatzen ditu. 2. WAN (Wide Area Network). Gune askoz zabalago hartzen du: hiriak, herrialdeak eta kontinenteak. Mundu osoa elkartzen duen Internet, sarea mota honetakoa da, hainbat sare lotzen dituelarik. Hau posiblea da komunikazio protokolo bateratu baten erabilerari ezker. TCP/IP protokoloa, alegia. TCP-k (Transfer Control Protocol) datuak transmititzeko modua finkatzen du. IP-k (Internet Protocol) identifikazio sistema bat ezartzen du non ekipo bakoitza zenbaki bat daukan (IP helbidea)


Nola osatu LAN sare bat (konexio fisikoak) Sare txikiak (10­20 ekipo gehienez) Kableen bidez konektatzeko behar diren osagaiak: 1. Ekipoek ethernet sare txartela izan behar dute 2. Sareko kableak (RJ45 konektoreak) 3. Switch bat Switch-ean konektatuko ditugu ekipoak banan banan. Baita interneteko konexioa (router, cablemodem…) eta bestelako ekipoak sareko inprimagailua, sareko disko gogorra… Switch-ak bermatzen du ekipo guztiek sareko beste ekipo guztiekin konektaturik daudela. Ekipo bakoitzak interneteko konexioa bideratzen duen gailuarekin konektatzen da era independientean, eta honela bere IP propioa lortu dezake. Hau gabe ezingo luke interneten nabigatu. Haririk gabe (WIFI). Osagaiak: 1. Ekipo bakoitzak haririk gabeko wifi sareko txartela behar du. 2. Wifi routerra Kasu honetan kableak desagertzen dira. Interneteko konexioa bideratzen duen routerra edo kablemodema Wifi routerrarekin konektatzen da (funtzio biak egiten dituen gailu bera ere izan daiteke). Ekipo guztiak konektatuta gelditzen dira beraien artean aurreko kasuan bezala.

Sistema biak konbinatu daitezke (kablea eta wifi). Horretarako wifi routerra switchean konektatu beharko genuke beste edozein ekipoa izango balitz bezala. Konexioak gela batetik bestera kableren bidez eraman behar direnean komenigarria da etxeko instalazioa egitea kableak horma barruko hodietatik bideratu, eta geletan sareko hartuneak (entxufeak) jartzea.


Sare handiak Eraikin handietan konektatu beharreko ordenagailu kopurua asko handitzen denean, bestelako elementuak erabili behar izaten dira, oinarrian sistema berdina bada ere.

Solairu ezberdinetan kokatutako geletan RJ45 sareko hartuneak jartzen dira. Hartune hauek gainazaleko kanaleta edo erretiluen bidez bideratzen dira zerbitzaria dagoen gelara. Bertara heltzen den kable kopurua oso handia izaten da eta kableak taldeka antolatzen dira, kable-sortak osatuz. Gela honetan konexioak bideratzeko balio duen armaru berezi bat dago: RACK. Lehendabizi kable sortak konektatzen dira Pach panel edo konzentratzaileak izena duten konexio paneletan. Honela gela ezberdinetatik datorren kable bakoitzari RJ45 aho (konektore emea) bat dagokio.

← Switch -- ↑ Patch panel -- Rack→

Rack-ean hainbat switch egon daitezke haien artean konektaturik. Kable laburren bidez Patch paneleko ahoak switch-etara konektatzen dira. Tipologiak: Sareak osatzeko konexioak modu ezberdinetan antolatu daitezke. Modu hauek gehienetan konbinatzen dira gune ezberdinetan eraikinaren beharretara egokitzeko. Hauek dira:

Bus

Amarauna

Eraztuna

Izarra

Zuhaitza


Sareen konfigurazioa Lantaldeak: Lantaldeak dira sare lokal bat osatzeko modurik sinpleenak. Sarea osatzen duten ordenagailuek karpetak, inprimagailuak, scanerrak edo interneteko konexioa partekatu dezakete. Sarea erabiltzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik identifikatzea. Hala ere baimen maila ezberdinak dituzten erabiltzaileak sortu daitezke ekipo bakoitzean. Dominioak: Dominioa daukan sare bateko ekipo bat erabiltzeko identifikatu behar gara derrigorrez. Zerbitzari batek sarbidea emango digu erabiltzeko baimena daukagun baliabideak eskainiz (inprimagailuak, sareko karpetak etab.). Sare barruko baimenen sistema: Windows sistema eragilean karpetetan baimen sistema erabili ahal izateko diskoak NTFS sisteman formateatuta egon behar dira. Pendrive batean, adibidez, edukia edonork ikusi dezake, normalean FAT32 sisteman formateatuta daudelako. Karpeta baten baimenak aldatzeko:

Eskuineko botoia sakatu → Propietateak → Segurtasuna

Karpetaren jabeak edo sistemaren administradoreak bagara baimenak aldatu ahal izango ditugu eta nahi dugun erabiltzaileari eman.

Inprimagailuak eta bestelako hardware konpartitu: Behin instalatuta inprimagailu bat, adibidez, Hasi menuan → Inprimagailuak eta faxak klikatu, eta inprimagailuaren laster menuan (eskuineko botoiarekin) → partekatu aukeratuko dugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.