IKT ALDIZKARIA

Page 1


AURKIBIDEA

• SARRERA …………………………… 1.orria • IKT eta HEZKUNTZA……………… 2.orria • IRAKASLERIAREN FORMAKUNTZAKONPETENTZIAK …………………… 4.orria • IKT eta HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK…7.or • WEB 2.0 …………………………… 9.orria • ESKOLA 2.0 ……………………… 12.orria • IKASYS …………………………… 15.orria • ESKOLA BATEN IKT-EN INGURUKO DIAGNOSTIKOA …………………… 17.orria - ELKARRIZKETA • BIBLIOGRAFIA …………………… 21.orria


Sarrera : Izan daiteke IKT izenak ezer ez esatea, edo nahiz eta entzuna izan gauza handirik ez esatea, baina ziurrenik pentsatzen duguna baina gehiago ezagutzen ditugu IKT tresnak. Gaur egun nork ez du telefono mugikor bat? Edo telebista bat? Nork ez du autoan irratia edota musika entzuten? Ikastetxean nork ez du arbela digitalik erabili edo nork ez du horri buruz entzun? Eta ordenagailuak nork ez ditu erabili? Zaila da gaur egun galdera hauei ezezkoa erantzutea,ezta? Guzti hauek ezagutzen badituzu edota erabili badituzu IKT tresnaren bat erabili duzunaren seinale. Orain bai,ezta? Orain ezagunagoa egingo zaizu gai hau. Nahiz eta batzuei oraindik ere kosta egin eta agian onartu nahi ez izan, informazioaren eta komunikazioaren gizartera iritsi gara eta honetarako tresnak garatzen ari dira etengabe. Funtsezkoa da informazioa eskura edukitzea momentu oron eta informazio hau batetik bestera igarotzea. Tresna hauek informazioa ahalik eta azkarren iristeko funtsezkoak dira,baita ahalik eta merkeen eta ahalik eta jende gehienarengana iristeko ere. Gaur egun, teknologiaren garai honetan, lehen baino IKT tresna gehiago dago, geroz eta jende gehiagok erabiltzen du eta geroz eta azkarragoak dira.

1


IKT-ak HEZKUNTZAN Ikastetxean, arbela digitalik erabiltzen duzu? Edo ordenagailurik? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada IKT tresnaren bat erabiltzen duzu. Nahiz eta batzuei egoera berri hau onartzea kosta egiten zaien eta asko kostatzen zaien onartzea Informazioaren eta komunikazioaren gizartera iritsi gara eta beharrezkoa da informazioa eskura izatea eta informazio hori batetik bestera mugitzea. Horretarako, etengabe, tresnak garatzen ari dira; informazioa ahalik eta azkarren, merkeen iristeko, baita ere ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko. IKTak ongi ezagutzen zituen irakasle batek, erabaki zuen irakasleentzat gune bat sortzea, animatzeko eta gainerako irakasleei irakasteko IKTak nola erabili hezkuntzan. Horrela, autoblog sortu zuten. IKTak hezkuntzan duela 6 urte sortu zen informatika arloa gisa 2

lantzeko ikasmateriala, Oinarrizko Informatika izenarekin. Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntzabeharretan. Eta hori hezkuntzaprozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat. Informatikaren inguruko teknologiak izan duen garapena eta hedapena ikusirik, gaur egun Informazio eta Komunikazio Teknologiaz (IKT) hitz egiten da. Hori dela eta esan daiteke, gaur egun garai batean baino IKT tresna gehiago dagoela eta jende askok erabiltzen duela eta azkarragoak direla. Informatika informazioaren kudeaketaren zerbitzura zegoen, gaur egun ordea, komunikazio azkar, askotariko eta malguen zerbitzura dago. IKT-ak entzun egin daitezke, ikusi egin daitezke, aritzeko aukera


ematen dute, ikastekoa ‌. egunero nahi den momentuan. IKTak hainbat modutan erabiltzeko aukera dago, baina beti ikasteko helburuarekin. IKT-en bidez Wikiak eta Blog-ak erabiltzeko aukera dago, guztion artean bildutako informazioarekin apunte onak egiteko. Blog-en bitartez, gai ezberdinei buruz eztabaidatzeko aukera dago, besteen iritzia jakinaz. Bereziki garrantzitsuak dira IKTak, esaterako: informazioa ordenatzeko, tratatzeko eta jasotzeko. Horretarako tresna paregabeak dira: kalkulu-orriak, simulazio-programa informatikoak, Internet, CDROMak, eztabaida-guneak, bideokonferentziak, kamera digitalak‌ Guzti hauetaz gain,esan behar da, IKTak ikasgaiak irakasteko erabiltzen dela modu eraginkorrago batean azaltzeko, adib; gardenkiak, powerpointak, arbel digitalak eta bideoak erabiliz.

IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, Ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTren erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea. ďƒ˜ Nahitaezko eskolaldian IKTen funtzio nagusia hau da: ZER: Ohiko tresna eta teknikabaliabideak trebeki erabili. NOLA: Erantzukizunez, sormenez eta kritikoki. ZERTARAKO: -Informazio mota oro ekoizteko, biltegirazteko, berreskuratzeko, lantzeko eta komunikatzeko. -Norbera eta gizartea hobeto garatzeko egokienak diren informazioak bilatzeko, balioesteko, hautatzeko eta barneratzeko. -Eta hori guztia, informazioa ezagutza bihurtzeko. 3


IRAKASLERIAREN FORMAKUNTZA ETA KONPETENTZIAK

IKT KONPETENTZIA OROKORRAK: Nahitaezko eskolaldiaren funtzio nagusia ikasleak bizitzarako prestatzea da; horretarako, gai izan behar dute:  Pentsatzeko eta ikasteko.

Lehen hezkuntzarako IKT curriculumproposamenean sei konpetentzia orokor dira definituak:

 Komunikatzeko.

-Sistema informatikoaren kontrola.

 Norbera izateko.

-Informazioaren kudeaketa eraginkorra.

 Egiten eta ekiten ikasteko.

-Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea. -Informazioaren prozesatzea eta edizioa.

 Elkarrekin bizitzeko.

IKTak eskola-jardueretan gogoan izan behar da honako xede hau: KOMUNIKATZEN IKASTEKO BALIABIDE GISA ERABILI BEHAR DA.

-IKT baliabideen erabilera irekia eta edizioa. - Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea. IKTak tresna eta baliabide gisa aurkezten eta lantzen dira. Irakasle gehienek jaso dute ordenagailuak eta ofimatika aplikazioak zuzen erabiltzeko oinarrizko formazioa. Irakasleak ordenagailuekin lan egiten nahiko ohituta daude bai ikasgelan edo informatika gelan, eta baita ikastolako bestelako zereginetan. Eginiko proposamena gelako irakasle-tutoreak bere gain hartu behar du, betiere IKT dinamizatzailearen eta taldearen laguntzarekin.

4

IKTak erabiltzeko, teknika-baliabide oso aurreratuak eskuratu behar dituzte ikasleek, eta baliabide horiek gauza garrantzizkoak egiteko edo arazoak konpontzeko baliagarri diren neurrian, curriculumeko ikasgaiak ikasteko eta horien ezagutza tresna eraginkor bihurtuko dira.


DERRIGORREZKO HEZKUNTZARAKO IKT KONPETENTZIA OROKORRAK:

LEHEN HEZKUNTZARAKO IKT KONPETENTZIA OROKORRAK:

- Sistema informatikoaren kontrola (Sare.kontzeptuak bereiztea eta hardwareko elementuak menderatzea).

- Sistema informatikoaren kontrola (Ordenagailua eta sarea eremu gisa ezagutzea eta bereiztea).

- Informazioaren kudeaketa eraginkorra (Software didaktikoetan informazioa bilatzea eta nabigatzaileen funtzioak baliatzen jakitea).

- Informazioaren kudeaketa eraginkorra (Interneteko bilaketa zehatzak egiten jakitea).

- Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea (Posta elektroniko eta Interneteko komunikaziozerbitzuen funtzioak erabiltzen jakitea).

- Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea (Komunikazio zerbitzuen oinarrizko funtzioak behar bezala erabiltzea).

- Informazioa prozesatzea eta edizioa (Informazioa eraikitzeko eta editatzeko softwareak erabiltzea).

- Informazioa prozesatzea eta edizioa (Informazioa eraiki eta editatzeko softwarea erabili eta web-orrietan integratzen jakitea).

- Datuen kudeaketa eta kalkulua (Egoerak eta gertaerak irudikatzea txostenak egiteko).

- IKT baliabideen erabilera irekia eta arduratsua (jarrera irekia izatea eta arduraz jokatzea).

- IKT baliabideen erabilera irekia eta arduratsua (jakin-minez eta arduraz jokatzea jarrera irekia izanez).

- Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea (IKT bidez lortutako trebetasunak eskolaz kanpo ere aplikatzea).

- Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea (IKT bidez lortutako trebetasunak eskolaz kanpo aplikatzea).

5


IRAKASLEGOAREN FORMAKUNTZA: Gizarteak irakasleriari planteatzen dion erronka hezkuntza formalean, bakarrik ez mugatzea eskolako eremu desberdinetara, baizik eta ikasleen heziketa ez formalean parte hartzera bultzatzen dio, eskola eta gizartearen harremanak sustatuz. Irakaslearen paperak aldaketa sakona izan du IKTen bitartez eta ikasleak pasibo izatetik aktibo izatera pasatu dira. Zentroa irekia da. Irakasleria behartuta dago momentu oro, konpetentziak medio, gaiaren inguruan beti prestatuta eta eguneratua egotera. Irakasleriaren formakuntzak aspektu ugari hartu behar ditu kontuan: - Zientifiko eta tekniko-instrumentala. - Pedagogiko didaktikoak. - Morala eta Informala. Irakasleriarengan formakuntza beharrak kontuan izan behar dute tutoretza eta planifikazio atalak heziketa funtzional on emateko, horretarako behar hauek dira aipagarrienak: - Planifikazioa. - Tutoretza. - Zentroarekiko lotura. - Autonomia.

6


Hona hemen kasu zehatz batzuk:

IKT ETA HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK Duela hamarkada batzuetatik IKT-ak hezkuntza berezi alorrean berriztapenak egiteko beharrezkoa den euskarri bihurtu dira. Edozein eskolak, dituen ikasleak dituela, esperientzia berritzaileak jarri behar ditu eta guztien artean lortu hezkuntza sistemak, pixkanaka pixkanaka eta azkenik, aurrerakuntzek eskatzen doazen gauzei erantzun bat eman ahal izatea, batez ere hezkuntza bereziaren alorrean. Hezkuntzaren alorrean, IKT-ek gizakien ikasketak erraztu eta potentziatu egiten dituztela demostratzen duten bibliografiak eta esperientziak daude. IKT-ek irakaskuntza prozesuaren eraginkortasuna handitzen dutelarik. IKT-ek gain-gabezia duten pertsonei edo behar bereziak dituzten pertsonei zenbait funtzionaltasun eskaintzen diete, besteak beste, gauza hauek errazten: -Komunikazioa. -Informaziorako sarbide eta prozesua. -Garapen kognitiboa. -Edozein ikasketen gauzatzea. -Ingurunearen aurrean egokitzapena eta autonomia.

Gaingabezi fisikoak: -Ikusmen arazoak: (osoa edo partziala). Testu irakurtzagilea, Braille irakurketarako periferikoa,Braille inpresora. Kalkulagailu hizlariak. Testu prozesagailu/ kudeatzailea eta ahotsarekin funtzionatzen duten beste programa batzuk.

Pantaila handitzen duten lupak eta ikusmen urritasuna duten beste pertsonentzako beste moldatzaile batzuk. -Entzumen arazoak : (osoa edo partziala). Testu transkripzioa egiten duten telefonoak, ahozko testu elkarrizketarako programak. Korreo elektronikorako eta txat-erako tresna estandarrak. Soinu uhin sortzaileak ( hitz egiteko entrenamendurako ). Hipoakusientzako zabalkuntza sistema elektronikoa. 7


-Arazo motoreak: Teklen errepikapenen abiadura moldatzen den teklatu alternatibo egokituak.

Zenbait programa eta IKT errekurtsoen erabilera errefortzu eta espresio pertsonal gisa.

Gaingabezi psikikoak:

Etengailuak, punteroak, karkasak... behatzak mugi ezin dutenentzako. Ahotsa ezagutzen duten programak. Egokitutako programa estandarrak. Aulkiak mugitzeko urrutiko kontrolezko programak, argi eta beste etengailu programak. -Aho espresiorako arazoak: ( osoak edo partzialak). Ahots sintetizatzaileak.

Gaingabezi psikikoak: -Autismoa: IKT errekurtso batzuk eta zenbait programen erabilpena espresio pertsonalaren medio eta funtzio bitartekariarekin. -Hiperaktibitatea eta atentzio eza. -Beste zenbait izaera arazo. (Psikosia, gizarte moldagabezia...) Informazio sarbiderako eta orokorrean komunikaziorako tresna. 8

-Ikasketetan zailtasunak: Ikasketa birtualean ingurune berriak. Errefortzu programak. -Dislexia eta disgrafia: Honen diagnostikorako eta errekuperaziorako programa zehatzak. -Arazo psikomotrizak: Entrenamendu psikomotrizerako programak. -Buruko gaixotasun larriak: (Down sindromea, buruko atzerapenak, amnesia...) Komunikazio orokorrerako eta informazioaren sarbiderako programak. Zenbait urritasunen diagnostiko eta tratamendurako programa zehatzak. Errefortzurako material didaktikoa.


elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.

Zer da? Web 2.0 gune sozial bat da, non edonork bere lekua izan ahal duen. Erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. “Pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazei deritzogu�. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esna nahi da. Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen den aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak erabiltzaileari bere datuen kontrola eskainiz.

Bertan, irakurri duzun berriari buruzko iritzia eman ahal izango da, besteena ezagutu eta beste batek idatzi duena osatu zure jakintza besteenari aplikatuz.

Zergatik web 2.0? Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki eginda sarean askatasuna ekarriz. Horregatik, erabiltzaileak dira web 2.0ren bihotza, parte hartzea, komunikazioa, trukea eta kolaborazio arima. Guzti horri gorputza emateko, beharrezkoak dira RSSak, wikiak, bloga, ‌ bezalako tresnak. Web tresna hauek bidea erraztu egiten dute eta edukien sormena eta komunikazioa sustatzeko garrantzitsuak dira. Lehen informazioa soilik irentsi egin ahal zen , orain, kontrastatu egin daiteke, jendearen iritzia ezagutu eta nork berea eman. Azken finean, informazioaren demokratizazioa ekarri du Interneten belaunaldi berriak.

Zertarako erabiltzen da? Talde honetan hainbat arlo sailkatu daitezke, esaterako: webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folkronomiak; erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren 9


Web 2.0 ren ezaugarriak: Web aplikazio berri hauen ezaugarriak honako hauek dira: - Gauza sinpleak egiten dituzte. - Parte hartzea sustatzen dute. - Errazak dira erabiltzeko.

Web 2.0ren adibideak: Hainbat adibide daude Web 2.0 erako web aplikazioei buruz; adibidez: Markatzaile sozialak, Irudien partekatzea, Hasierako orriak, Ofimatika aplikazioak, Berrien sailkapena, Tokiak Mapetan kokatzea, Blog eta berrien agregatzailea, Musika gordailuak, Bideoen partekatzea‌

Web 2.0ren teknologia: Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan doa. Bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien berdifusioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

10

Web 2.0ren historia: Nola sortu zen Web 2.0? Web 2.0 kontzeptua Dale Doughertyk sortu zuen hitzaldi bat antolatzeko lanetan ari zela. Hau dela eta, esan behar da web 2.0 aurretik web 1.0 zela; baina web 1.0n aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren, non web guneak bisitatu ahal ziren eta hauen funtzioa informatzea zen bakarrik. Web 2.0an aldiz interaktiboa da, erabiltzaileak informatzeaz gain norberak bere iritziak eman ahal ditu, informazioa partekatu, elkarrenganako kolaborazioa izan eta web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortu, erabiltzaile guztien parte hartzea sustatuz. Teknologia etengabeko eboluzioan doanez, web 3.0 aipatzea egokia da. Web 3.0 web semantikoa dela esan behar da eta horrekin webean publikatzen den informazio prozesaketa pertsonek baino makinek egin dezaten pentsatua dago eta edozein dispositiboetatik (mugikorra, pc,‌) prozesatu ahal izango da ; hau da: inteligentziaren teknika artifizial edo Web Inteligentzia izenaz ezagutzen da.


WEB 2.0 EDO WEB SOZIALA ERABILTZAILEAK

ZERBITZUAK

EDUKIAK PARTAIDETZA INTERAKZIOA ELAKRRIZKETA

BITARTEKOAK

TRESNAK 11


Helburu nagusiak:

ZER DA? Eskola 2.0k aurrerapen handia ekarri du, ikasteko modu berri bat da, baina zer da zehazki Eskola 2.0? Eskola 2.0 proiektua, eskoletan Informazio eta Komunikazio Teknologiaren (IKT) integraziorako proiektu bat da, hau da, IKTak sartzen ditu hezkuntzan. Eskoletako ikasle bakoitzak ordenagailu baten erabilgarritasun pertsonalizatua erabiltzea bultzatzen du. Honen helburua zera da, XXI .mendeko gela arruntak digitalizatzea, hau da, azpiegitura teknologiko eta konektibitatez osatutako gelak martxan jartzea. 2.0 eskola ez da gelak ordenagailuz betetzea, 2.0 eskola ordenagailu horiekin lan egiteko da, beste modu batetan lan egiteko. Aktuazioak Lehen hezkuntzako 3.zikloko lehenengo fasean zentratu dira. 2009-10. kurtsoan hasi zen eskola publikoetan, hasieran, Lehen Hezkuntzako 5.mailan eta ondoren Lehen hezkuntzako 6.mailan eta DBHko lehengo bi kurtsoetan.

12

Honako hauek dira : • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea • Eten digitala murriztea • Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea • Heziketa kalitatea hobetzea. Eskola 2.0 proiektua ondorengo eskuhartze ardatzetan oinarritzen da: -Gela digitalak: Zentroetako ikasleei IKT errekurtsoz hornitzea: ordenagailu eramangarri bai ikasle bai irakasleentzako eta gela digitalak honetarako dotazioarekin. Ordenagailuak miniordenagailu eramangarriak dira. 10”ko pantaila dute eta diskoaren edukiera 160 GBkoa, RAM memoria 2 Gb-ekoa da, eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa. -Interneteko konektibitatea bermatzea eta gela bakoitzeko ekipo bakoitzaren interkonektibitatea bermatzea ekipo bakoitzarentzako internetera sarrera edukitzea ikasleen etxeetatik ordutegi berezietan.


Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak eskatu dio Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialari – Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea- ikasgeletako wifi instalazioen neurketa irrati-elektrikoei buruzko txosten bat.

GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional.

Neurketak Laborategi batean, ikastetxe bateko ikasgela arrunt batean eta Wi-fi publikoa duen hiri-esparru baten egin dira.

Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat.

- Bai ikasleak, irakasleak eta familiak inplikatu errekurtso hauen eskuraketan eta kustodian. Gela bakoitzak edukiko duen materiala:

-Irakasleen formakuntza sustatzea bai aspektu teknologikoetan, bai eta aspektu metodologiko eta sozialetan. Irakasleetan, Lehen Hezkuntzako 5. Mailan ibiliko diren profesionalek jasoko dute prestakuntza, hau da, tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek. Saio bakoitzean hiru lan ardatz jorratu nahi dira, hots: - IKT irakasleen prestakuntza -Hausnarketa pedagogikoa eta inplikazio didaktikoak - Irakasleen lankidetza praktikoa: praktika onak - Material digital hezigarriei sarrera erraztu eta sortu. Materiala diseinu kurrikularei, irakasleei, ikasleei eta beraien familiei egokituta egon behar da.

Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera)

Arbela digital elkarreragilea: 77�-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena.

Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x altuera x sakonera)

Materialak dakarren oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du:

13


Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat.

Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena.

Proiektuak aurrera jarraitzeko beharrezkoa da irakasleen inplikazioa bai eta teknikoki lan egiten duten profesionalen inplikazioa. Formazio honek bere edukien artean aspektu metodologiko eta teknologikoki dotatua dagoen gela bat kontenplatzen du eta honelaxe, gelaren ekipamenduaren funtzionamenduaren aspektu propioak.

Gelak, guztira, 539 dira ikastetxe publikoetan eta 401 itunpeko ikastetxetan. Tresnak gelako: arbel digital interaktiboa, bideo-proiektagailua, bozgorailuak,

14

armairu elektrifikatu metalikoa, miniordenagailu eramangarri bat ikasleko eta irakaslearentzako ordenagailua. Ikasleek erabiltzeko, guztira, 18.159 ordenagailu entregatuko dira.


I Ikasys proiektuaren helburu nagusia ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da. Ikasle bakoitzak bere erritmoa eta estiloa du ikasteko orduan, eta berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusienetako bat. Eskolan ematen diren zenbait eduki ariketa bitartez trebatzeko edota memorizatuz barneratzekoak dira eta hor, ikasle batetik bestera egon daitekeen aldea nabaria da. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia eman behar zaio, eta horri irtenbidea emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.

Gipuzkoako ikastolen federazioa motortzat izanda, 2007-2008 ikasturtean esperimentalki ikasys sortu zen 17 ikastoletan. Geletan ordenagailu txikien bidez, materia ezberdinen eduki kurrikularrak asimilatzen laguntzen die ikasleei.

Proiektu hau bere osotasunean ikastola ezberdinetako profesionalek garatu dute. Adibidez, ingeleseko ariketak besteak beste, Donostiako Axular Lizeoko eta Santo Tomas Lizeoko 2 irakaslek eginikoak dira. Proiektuaren lehenengo fasean edukiak sortzeko beharrezkoa den softwarraz gain Lehen Hezkuntzako 3.mailetan ikasgai ezberdinetan lan egiteko edukiak sortu dira. Ikasgaiak; euskara, gaztelania, ingelesa, gizarte zientzia eta matematika dira. Lehen Hezkuntzan, koste baxuko ordenagailu txiki batzuen bitartez aurretik aipatutako ikasgaietan ikasleek astero ordu erdi dedikatzen dute. 2008ko Urritik aurrera Proiektuko esperimentazio fase nagusia hasi zen. 2008ko apirilean hasi zen aurreesperimentazioan 3 ikastolek hartu zuten parte: Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, Orioko Herri ikastolak eta Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolak. 2008-09 ikasturtean zehar, aldiz, 17 ikastoletan hasi ziren proiektua erabiltzen, LH 2, LH 4 eta LH 6 mailetan. Hauek dira esperimentazio fase nagusiko ikastola batzuk: Aita Larramendi (Andoain) Arizmendi (Arrasate) Axular Lizeoa (Donostia) ... 17 ikastoletan hasi ziren erabilera pilotoarekin eta gaur egun, 3 ikasturte ondoren, sistematizatua eta txertatua 15


dago hezkuntza proiektuan, unitate didaktikoetan, programazioetan... Ikasys proiektuan norberak bere ordenagailua du eta norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak ( hardware), aplikazio informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak ( edukiak ) uztartzen dituen multzoa da.

Hiru zeregin ditu:  Trebatzea: Kalkulua, ortografia,problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa etab.. trebatzeko.  Memorizatzea: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da.  Nork berea egitea: Nork berea egin bakoitzak bere maila eta erritmoan.

16


ELKARRIZKETA:

Kalitatezko Euskal Heziketa Aranzadi Ikastola Bergaran kokatuta dagoen Ikastola euskalduna da. Euskararekin eta honen kulturarekin guztiz konprometitua dagoen Ikastola. Beti ere, dauden ideia eta portaera desberdinen elkarbizitza sustatzen, diskriminaziorik gabekoa eta gizaki orori aukerak berdinak eskaintzen dituen hezkuntza zentroa. Bertan Leire Lazkanorekin bildu gara. Pedagogia zuzendaria eta berak erantzun dizkigu IKT-en inguruko galderak. Hemen duzue elkarrizketa. IKT-a LANTZEKO ZEIN POLITIKA ERABILTZEN DUZUE? Ikastola Euskal Ikastolen federazio barruan dago. Gure kabuz ezin dugu ezer landu, lantzen ditugun IKT baliabide guztiak beraiek aurretik diseinatuta dituzten konpetentzien barruan lantzeko dira. Norbaitek interneten erabilgarria den zerbait aurkitzen badu ere, ezin du inplantatu. Ez da horrela, zerbait txertatu behar denean, hezkuntza konpetentzien barruan baldin badago, beraiek txertatzen digute. FEDERAZIOAK DITUEN PROIEKTUETATIK ZENBAT PROIEKTU DITUZUE ORAIN MARTXAN? Proiektu horietatik 2 proiektu ditugu gaur martxan: - Ikasys proiektua: L.H1etik 6. mailararte. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila dauka baina ez dira Zapaterok banatzen dituen ordenagailuak. Hauek programa berezia daramate barnean, hau da, Ikasys proiektua dakarte. 1go mailatik 6.mailara erabiltzen dituzte gai ezberdinetan. 1go eta 2.mailan, euskara, ingelesa eta

matematika lantzen dute, gai bakoitzetik astean ordu erdi. Denetara proiektua astean ordu eta erdi lantzen da. Batzuetan gaiarekin lotutako ariketak lantzen dituzte, bakoitzak bere ordenagailuan, bakoitzak bere erritmoan. Ariketa hauek maila ezberdinetan daude banatuta eta maila hauei “koska� deitzen zaie. Koska hauek ikasle bakoitzari bere garapena autonomikoki lantzeko aukera ematen die. Nahiz eta irakaslea bertan egon, ariketak bakoitzak bere kasa lantzen ditu. 1go zikloan, euskara, ingelesa eta matematikari buruzko 2000 eta piku ariketa dituzte.Hirugarren eta 4. mailan gaztelania gehitzen zaie, baita ere astean ordu erdi landuz.5. eta 6.mailan gai hauetaz gain, ingurunea ere lantzen hasten dira.Guztira, azkenean bi ordu eta erdi aritzen dira ordenagailu hauekin. Irakasleek beraien ordenagailua dute eta haur guztien jarraipena egiten doaz, egun horretan zenbat ariketa egin dituzten ikusi dezakete, baita zeintzuk dauden ongi eta zeintzuk gaizki ere. Irakaslearen papera beraiei laguntzearena da.Ariketa bat gaizki egiten dutenean, hasierara bueltatzen dira eta horrela beraien autonomia lantzen dute. -Txanela proiektua:L.Hko 6.mailan aurten hasi gara Txanela IKT proiektuarekin. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektua eramaten den bezala, Lehen Hezkuntzan Txanela proiektua lantzen da. Txanela, federazioak sortu duen IKT proiektu bat da. L.Hn Txanela proiektuak funtzionatzen du. Txanela globalizatu bat dago eta bertan lantzen dutena euskara, ingurunea, gizarte, gaztelania eta matematika dira.Euskara, ingurunea eta gizarte lantzeko Txanela proiektu globalizatua dute eta hauen barruan proiektuari bukaera emateko IKT erabiltzen dute. 6.mailakoek ere, blog bat sortzen dute eta blog hau beraiek aurkitzen duten informazioarekin betetzen joaten dira. Adibidez: Grezia gaia lantzen ari baldin badira, Greziari buruzko informazioa sartzen 17


dute, non kokatzen den Grezia, Greziako mapa ... guzti hau baliabide informatikoak erabiliz egiten dute. Behin bloga bukatuta honen aurkezpena egin behar dute. Hau izango litzateke Txanela IKT, hau aurten sartu dugu baina hurrengo urteari begira, hau 5.mailan sartzea ere pentsatzen ari gara. Gauza bera gertatzen da “Ostadar” proiektuarekin. Ostadar, DBH-n lantzen duten programa da. Hemen ere IKT-ak sortzen ari dira. Momentu honetan ez dago eskolan txertatua baina irakasleak formatzen ari dira. Beraz, hurrengo urteari begira martxan jarriko dela uste dugu. DBHko 1go ziklorako izango litzateke. Kasu honetan, Natur zientzietarako eta Gizarterako izango litzateke. TXANELA ETA OSTADAR PROIEKTUEKIN BETI BLOGAK EGITEN AL DITUZTE? Bai, normalean blogak egiten dituzte. Blogak sortzeko baliabide eta tresnak ezagutuko dituzte lehenik informatikako klaseetan. Informatika erabiliko dute euskarri moduan eta bertan ikasitakoa blogean erabilgarri izaten dute. NOLAKO MOTIBAZIOA DUTE IKASLEEK? GOGOKO AL DUTE? Motibazioa ikasleengan izugarrizkoa da, ikasteko beste modu bat da. Eskola magistralak IKT bidez lantzen dituzte. BIGARREN HEZKUNTZAN IKASYZ ERABILTZEN AL DUZUE? Bigarren hezkuntzarako ere badago baina gu ez gara oraindik horretan sartu. Ez gara sartu, honek koste handia duelako eta ordenagailuak eskola berak ordaindu behar dituelako. Pixkanaka egiten joango garela esan genuen. LHn ongi funtzionatzen duela ikusten dugunean, denborak aurrera egin ahala joango gara DBHn sartzen. DBH etapan berdina izango litzateke. 18

Euskara, ingelesa, matematika, gaztelania, gizarte zientziak eta natur zientziak. ZENBAT ORDENAGAILU EGONGO LIRATEZKE ORAIN? Guztira gela bakoitzeko 20ko karro bat dago eta honetaz gain departamendutik etorri diren ordenagailuak ere erabiltzen ditugu honetarako. Zapateroren ordenagailuak hutsik zetozen eta eskola 2.0 programa baten barruan gaude. Ordenagailuak dira baliabidea, ordenagailuak dira materiala! Ez zuten ezer barruan, ez hardwarra ez eta softwarra. Guk sartu behar izan genuen guztia eta baita Ikasys-a ere. Guztira dauden ordenagailuak izango dira; 25 guk erositakoak, 50 etorri zirenak, denetara 75 eta 5.mailarako beste 40, ba orokorrean 115. Ordenagailu hauekin funtzionatzen du L.H guztiak. H.Hko HAURREK EZ AL DUTE AUKERARIK ORDENAGAILU HAUEK ERABILTZEKO? Ez H.Hko haurrek ez dituzte erabiltzen. 2 urteko haurrek ez dute baliabiderik eta 3 urterekin Urtxintxa proiektuarekin hasten direnean, gelan, ordenagailu finko bat edukitzen dute. 3 urterekin “Ttantto”ren CD-a dute, 4 urterekin “Txirritx”en CD-a eta 5 urterekin “Xango”-ren CD-a. Ordenagailuaren txokoan daudenean, “Ttantto” edo denadelakoaren CD-a egoten da barruan, ordenagailua piztu eta momentu horretan lantzen ari diren ipuina ikusi dezakete. ZER EGOTEN DIRA L.H-n BEZALA BAKARKA EDO TALDEKA? Txokoetan daudenez taldeka egoten dira 3urteko gelan. 4 eta 5 urtetan berriz, Urtxintxa proiektuan, ez dute ordenagailua bertan, ordenagailu gelara joaten dira.


Ordenagailu gelan, CD-ak instalatuta egoten dira eta bertan tokatzen zaien ipuineko gaiak lantzendituzte, hemen bai ibiltzen direla bakarka. IRAKASLE FORMAKUNTZA NOLA ETA NORK EGITEN DU? Formakuntza ikastolen elkarteak berak zabaltzen du. Irakasleen aurkeraketa eskaintzen den formakuntzaren araberakoa da. Ikastaroa nahiko zehatza bada, adibidez, LHko 5 eta 6. mailetako irakasleentzat, ba aukeraketa egitea erraza da, ikastolako euskarako irakasleak izango dira. Baina formakuntza zabalagoa bada, adibidez, LHko irakasle guztientzako, ezin da klaustro osoa bidali, ikastolan ere irakasleak behar baitira. Kasu hauetan, irakasle batzuk bidaltzen dira eta hauek bueltan, lankideei azaltzen die jasotako informazioa. IRAKASLEEN ARTEAN MOTIBAZIOA IKUSTEN AL DA IKT-AK ERABILTZERAKOAN? Hasieran beldurra da nagusi, baina emaitzak onak direla ikustean, elkarren artean animatzen joaten dira. Irakasleek hasieran askotan diotena zera da: “ Ai ama! Baina gure ikasleek guk baino gehiago dakite eta!!” eta egia da, ikasleak, ikasle digitalak dira gaur egun. Txikitatik dakite baliabide hauek erabiltzen. IRAKASLE HELDU ETA GAZTEAGOEN ARTEAN ALDERIK IKUSTEN AL DA? IKT baliabideen aurrean aldea handia da. Motibazio aldetik ez dut uste horren nabarmena denik baina erabileran argi ikusten da. Adibidez, orain, ohar asko korreo bidez bidaltzen dira, baina gehienetan helduagoei esan egin behar diezu, “Ireki korreoa, mezu bat duzu” . Dinamika horretara ohitu egin behar dituzu, eta egia da, ez dela erraza 40 urte bertan lanean aritu den bati ohiturak aldatzea. Baliabide hauen erabilera barneratua izaten dute denek, baina egunero adibidez, korreoa irekitzeko ohitura lortzea da zailena.

IRAKASLEEN ARTEKO LANA EGITERAKOAN, ERABILTZEN AL DUZUE ADIBIDEZ DOCS PROGRAMA EDO DENOK BILTZEN JARRAITZEN DUZUE? DBH eta Batxilergoan erabiltzen dituzte. Baina LH eta HHen ez. Kontuan izanik azken bi hauetan irakaslegoa helduagoa dela, oraindik bileren bidez egiten ditugu bateratzeak. ORDENAGAILUEZ GAIN, BADUZUE BESTELAKO BALIABIDERIK? Bai, hauetaz gai, 4 informatika gela ditugu. Arbel digitalak 5 eta 6.mailetan eta Batxilergoan, proiektorea duten armairutxoak ditugu ikastetxetik zabalduta eta gela guztietan daude proiektatutakoa ikusteko pantaila finkoak. Hau DBH eta Batxilergoan ia egunero erabiltzen dute eta beharrezko baliabidea dela ikusten ari gara. Teknologia eguneroko bizitzarako beharrezko bihurtzen ari da, batez ere gure Ikastolan argi ikusten ari gara. Beharrezkoak dira baliabideak gure geletan. ZEIN DESABANTAILA IKUSTEN DIZKIOZU IKT-AREN ERABILERARI? Desabantailak baino gehiago Interneteko arriskuak izutzen gaitu. Eskola ordutan ikasleak ordenagailuekin libreki uzten badituzu, ikasleak internetera jotzen dute eta honek jan egiten ditu. Ikaslea informazio bila hasten da baina haria galtzen du eta facebooken, chat-etan... desabantaila hori ikusten dugu. Kontrol falta hori da desabantaila. Bestela baliabide moduan, itzela da, bai klaseak ematerako orduan, baita beraiek lanak aurrera eramaterako orduan ere.

19


GURASOAK ANIMATZEN AL DIRA IKT-AK ETXEAN ERABILTZERA? Gurasoek aukera dute adibidez, HHko Xangoren CDrom-ak erosi eta etxean erabiltzeko. Haurren liburu eta materiala erosten dutenean eros ditzakete hauek. Guraso batzuk erosten dituzte haurrak txikiak direnetik baina beste batzuk ez. LH 1.go eta 2.mailetan adibidez, ingelesean lantzen dituzten gaiak eta ipuinak, proiektu bukaeran, power point bidez eramaten dituzte etxera. Ipuin hauek etxean azaltzeko eta ikasitakoak etxean erakustea da helburua eta honela gurasoen inplikazioa bermatzen da haurrei azalpenak entzunez. Helduagoekin ez da beharrezkoa teknologia erabiltzen baitute beraien kaxa. Bestetik, orain dela bi urtetik ona, helbide elektronikoz komunikatzeko aukera eskaintzen dugu eta badira hau erabiltzera animatu den familiarik ere. Agenda 21ean sartuta gaudenez eta ikastolan banatutako ohar batzuk etxera iristen ez direnez, gurasoak informatuago edukitzeko aukera dugu honela. IKT-AK BEHAR BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEKIN ERABILTZEN DITUZUE? Bai. LH eta LHrako irakasle bat dugu eta DBHen beste bat. Biek erabiltzen dituzte programa bereziak. Berritze gunearekin harreman zuzena daukagu eta hauek dituzten programak eta materialak kopiatu edo erosten ditugu beharraren arabera. Berritze guneak atal berezia du honetarako eta materialak aurkezten dizkigute gu orientatu nahian. Material sinple eta erakargarriak dira hauek.

20

HEZKUNTZA BERRITU EGIN DELA USTE DUZU IKT-AK SARTU DIRENETIK?

Ez asko ez. Baliabideak badaude baina hauei erabilpena eman behar zaie. Lan asko egin behar da dena martxan jartzeko. Adibidez, lehen esan dudan bezala, Zapateroren ordenagailuak hutsik zetozen. Berritu? Berritu baino gehiago egunerokotasunera moldatu eta klase magistralak aldatu egin ditu. Baina izugarrizko bueltarik ez dio eman oraindik. Lan asko egiteko dago. Lehenik eta behin irakasleak formatu behar dira eta hori gero ikasgelara eraman. Poliki dijoan gauza da, hobe poliki eta ondo. MATERIALA NOIZ BERRITZEN DUZUE? Diru laguntzen arabera doa dena. Aurten murrizketa asko izan ditugu. Ordenagailuak izorratzen doazela aldatzen ditugu, beharraren arabera eta lehen esan bezala diru laguntzen arabera. Premiazko zerbait denean, alde batetik estutzen da bestetik ateratzeko baina, dirua oztopo handia da.


BIBLIOGRAFIA ALDIZKARIA http://www.ite.educacion.es/es/inicio/noticias-de-interes/11-escuela-20 ( 2011-04-18) http://www.zientzia.net/teknoskopioa/2007/hezkuntzan.asp ( 2011-04-18) http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 (2011-04-20) http://www.blogak.com/maalan/zer-da-web-20/ (2011-04-20) http://www.euskaljakintza.com/web-20-baliabideak/zer-da-web-20/ (2011-04-20) http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (2011-04-20) http://www.eskola20.euskadi.net (2011-04-20) http://web30websemantica.comuf.com/diferenciasweb3-0web2-0web1-0.htm (2011-04-27) http://www.diariovasco.com/20090624/al-dia-local/sistema-ikasys-creado-ikastolas20090624.html (2011-04-27) http://www.olazabalbhi.net/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=47&hizkuntza=0 (2011-04-27) http://reddigital.cnice.mec.es/6/Experiencias/pdf/Experiencias_9.pdf (2011-04-27) http://peremarques.pangea.org/ee.htm (2011-04-29) http://redalyc.uaemex.mx/redalyc/html/368/36802101/36802101.html (2011-04-29) http://www.ikastola.net

(2011-04-29)

http://www.cesdonbosco.com/revista/articulos2004/abril/lucas_sanchez_garcia.pdf (2011-04-29)

21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.