mutua informazioa
2013ko uztaila 30 zbk
Mutualiako Batzar Nagusia
Aurkibidea FORMAKUNTZA • PREBENTZIOARI BURUZKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK • LEGEAK • Ezintasun iraunkorra ukatu eta aldi baterako ezintasuna iraungi ondoren ez laneratzeagatik kaleratzeari buruzko jurisprudentzia • PRESTAZIOAK • LANALDI MUGATUKO LANGILEEK GIZARTE SEGURANTZAREN PRESTAZIOAK ESKURATZEKO BETEKIZUNAK KONSTITUZIOAREN AURKAKOTZAT JO DIRA ETA, ONDORIOZ, LEGE HUTSUNEA SORTU DA • SegurTASUN GOMENDIOAK • Eskailera eramangarrien erabilera. • GAUR EGUN • mutualiakO BATZAR NAGUSIA• • AUKERATU DITUGU MUTUALIAKO X. ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK •
mutua informazioa
SEGURTASUN GOMENDIOAK
2013ko uztaila 30 zbk.
Eskailera eramangarrien
Erabilera
Eskailera eramangarriak industria mota guztietan barra-barra erabiltzen diren lanerako elementuak dira Eskailera eramangarri batera igo edo handik jaisteko ekintza edo eskaileraren gainean lan egitekoa, erraza dela eta arriskurik ez duela ematen du, baina estatistikek erakusten dutenez, ez da hala, istripu asko eragiten baitituzte eta, batzuetan, larriak. Eskailerek beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen ez dituztelako edo gaizki edo arduragabeki erabiltzen direlako gertatzen dira istripu gehienak. Oinarrizko arau batzuei jarraitzea nahikoa litzateke istripu horietako gehienak eta haien ondorioak saihesteko. Hauek dira eskailera eramangarriak erabili aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko oinarrizko neurrietako batzuk:
Erabili baino lehen: • Egoera onean daudela ziurtatu, eta segurtasun-bermerik ematen ez dutenak baztertu egin behar dira. • Ez da komeni eskuko eskailerek 9 metrotik gorako luzera edukitzea. • Eskailerek oinean ez irristatzeko elementuren bat eduki behar dute, adibidez: zapatak. Eskaileren bermea izango den zoru motaren arabera aukeratu behar da elementua
Erabiltzen diren bitartean: • Eskailerak ez dira aldamioak eraikitzeko euskarri edo pasabide gisa erabili behar, ezta haiek diseinatzean eta eraikitzean eman zaien funtzioarekin zerikusirik ez duen • • • •
beste inolako zereginetarako ere. Gainera, inklinazio egokiarekin jarri behar dira. Eskaileraren luzeraren eta berme-puntuko banaketaren arteko erlazioa 4tik 1ekoa izango da. Eskaileren hankak azalera sendo eta berdindu baten gainean jarri behar dira. Eskailera sabai batera, aldamio batera, plataforma batera… igotzeko erabiltzen bada, eskaileraren goiko aldeak gutxienez metro bat gehiago eduki behar du. Eskailera batera igotzeko edo handik jaisteko, beti aurrez aurre jarri beharra dago, eskailera-mailei (ez langaluzeei) eusteko bi eskuak erabiliz. Eskailera baten gainean lan egiten dugunean, ez dugu langilea luzatzera behartzen duten urruneko puntuetara iristen saiatu behar, horrek erortzeko arriskua baitakar. Eskailera behar bezainbeste aldiz mugitzea da berau erabiltzeko modu segurua.
Erabili ondoren: • Eskailera eramangarriak kontserbazio egoera ezin hobean mantendu behar dira. Horretarako, aldizkako azterketak egin behar dira eta baldintza egokietan ez daudenak erabiltzeari utzi behar zaio.
• Eskailera eramangarriak erabiltzen ez ditugunean, kontuz gorde behar dira; ez zoruan, toki hezeetan… abandonatuta utz Prebentzio Sailak eskailera eramangarriei buruzko informazio-fitxa bat erabiltzeko aukera ematen dizu, hemen: www.mutualia.es
Mutualiako Prebentzio Saila
aurkibidea
FORMAKUNTZA
mutua informazioa
2013ko uztaila 30 zbk.
Prebentzioari buruzko jarduerak Opor garaiaren ondoren, irailean, Prebentzio Sailak garatzen dituen dibulgazio-jarduerak berriz ere martxan jarriko dira. Doako jarduerak dira, enpresario, aholkularitza-enpresa eta enpresa elkartuetako prebentzioko teknikariei zuzendutakoak. Hauek dira 2013ko azken lauhilekoko jardunaldiak, tokiak eta datak:
IRAILA
URRIA
BIBRAZIOAK BALIOESTEKO METODOAK Legeria aplikagarria, lotura duten arriskuak, arriskua balioesteko metodoak eta kontrolerako
Bilbo
12
Donostia
19
Gasteiz
26
Bilbao
1
FORMACIÓN EN SEGURIDAD VIAL Orientado a fomentar la sensibilización en temas de seguridad vial y favorecer la formación e información de los trabajadores/as de las empresas para que se desplacen de forma segura. ( DE 9:30 A 11:30)
Donostia
8
Gasteiz
15
AGENTES QUÍMICOS, METODOLOGÍA SIMPLIFICADA PARA SU EVALUACIÓN Proporciona conocimientos básicos sobre los riesgos de exposición a agentes químicos y sobre como gestionarlos de una forma sencilla y efectiva.
Bilbao
3
Donostia
10
Gasteiz
17
aurkibidea
AZAROA
ERGONOMIA BALIOESTEKO METODOAK Gaixotasun profesionalen bat eragin dezaketen mugimenduak eta posturak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa emango du; baita kasu bakoitzean aplikagarri diren balioespen ergonomikoa egiteko metodoen berri ere. (09:30etik 11:30era).
Bilbo
5
Donostia
12
Gasteiz
19
Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira: prevencion@mutualia.es / fax: 944042103
Leku kopuru mugatua
Mutualiako Prebentzio Saila
aurkibidea
mutua informazioa
PRESTAZIOAK
2013ko uztaila 30 zbk.
Lanaldi mugatuko langileek
Betekizunak
LANALDI MUGATUKO LANGILEEK GIZARTE SEGURANTZAREN PRESTAZIOAK ESKURATZEKO BETEKIZUNAK KONSTITUZIOAREN AURKAKOTZAT JO DIRA ETA, ONDORIOZ, LEGE HUTSUNEA SORTU DA Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak konstituzio-kontrakotasuneko auzia planteatu zuen lanaldi mugatuko langileek Gizarte Segurantzaren prestazioetarako gabezia egiaztatzeko kotizazioaldiak kontatzeko moduaren harira. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko zazpigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoko bigarren arauan dago jasota, eta, horren arabera, lan egindako orduen arabera kontatzen da. 2013ko apirilaren 10ean, bada, Konstituzio Auzitegiaren 61/2013 epaia argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta horrek konstituzioaren aurkakotzat jo zuen aipatu lege-araua. Epai horretan, konstituzioaren kontrakotzat jo zen kotizazio-aldirako aintzat hartzeko lan egindako orduen kontaketa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko zazpigarren xedapen gehigarrian zehaztutakoa. Hona hemen konstituzioaren kontrakotzat jotako araua eta Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundeak arlo honetako araudi berria onartzen den arte hartu duen aldi baterako konponbidea justifikatzen duten arrazoiak:
«Bigarrena. Kotizazio-aldiak. a) Prestazioetarako eskubidea sortzeko behar diren kotizazio-aldiak egiaztatzeko –izan erretiro-pentsioa, edo ezintasun iraunkorragatikoa, heriotza eta biziraupenagatikoa, aldi baterako ezintasunagatikoa, amatasunagatikoa edo aitatasunagatikoa–, lan egindako ordu arrunt nahiz osagarrien arabera egindako kotizazioak baino ez dira kontatuko, kotizazioegun teorikoetan duten baliokidetza kalkulatuz. Horretarako, egiazki lan egindako ordu-kopurua bostez zatituko da, hori baita urteko mila zortziehun eta hogeita sei orduei dagokien eguneko baliokidea. b) Erretiro-pentsiorako eta ezintasun iraunkorragatiko pentsiorako eskubidea sortzeko, erregela honen a) letran xedaturikoaren arabera lorturiko kotizazio-egun teorikoari 1,5 biderkadura-koefizientea aplikatuko zaio, eta biderketa horren emaitza izango da gutxieneko kotizazio-aldirako egiaztatutako egunen kopurua. Ezein kasutan ezin kontatuko da lanaldi osoa eginda egokituko liratekeen baino kotizazio-egun gehiago.» Arau hori baliogabea izango balitz, 15/1998 Errege Lege Dekretua indarrean sartu zenean Gizarte Segurantzaren prestazioak eskuratzeari buruz indarrean zegoen araudia hartu beharko litzateke aintzat. Hala ere, araudi hori ere konstituzioaren kontrakotzat eta baliogabetzat jo zuen abenduaren 22ko 253/2004 epaiak. Hori dela-eta, ez dugu kudeaketaren arloan araudi propiorik aipatu auzitegiak egin berri duen epaiak sortu duen hutsunea integratzeko. Ez litzateke koherentea izango, ezta ere, 1982aren aurretiko araudi bat aplikatzea, ikuspegi juridikotik ez baitzegoen lanaldi mugatuko kontraturik. Hortaz, epai horrek lege-hutsune bat eragin du. Auzitegiak berak horren harira azken fundamentu juridikoan esan duenez, organo judizialek integratu behar dute aipatu arau-gabezia hori, ordenamendu juridikoak beren esku jartzen dituen bitartekoak baliatuz. Nolanahi ere, lege-hutsuneak eragina du lehenik eta behin jurisdikzio-ordenaren aurreko fase batean; hots, erakunde kudeatzaileek eta mutualitateek gauzatzen dugun kudeaketa-arloan. Horretan, bada, hutsunea osatzeko, barne-irizpideak hartu behar dira; hartara, epaia argitaratu zenetik etorkizuneko araudia indarrean jarri arte doan aldian eskatzen diren prestazio guztiak aldi baterako ebatzi ahal izango dira. Barne-irizpideok aipatu auzitegiak aitortutako konstituzio-kontrakotasuneko kausa gainditu behar dute ezinbestean.
aurkibidea
Aldaketok behin-behinekoak dira –dagokion araua egin arte– eta kudeaketa erraztea dute helburu. Horretarako, aipatutako bigarren arauaren aurreko araudia aplikatuko zaie - aurrerako gertaera eragileei. Beharrezkoa da konstituzio-aurkakotasunaren kausak identifikatu eta zehaztea. Ildo horretatik, araua konstituzioaren kontrakoa da Espainiako Konstituzioko 14. artikulua –berdintasun-printzipioa– urratzen duelako; izan ere, zazpigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoko bigarren arauak sexu-diskriminazio zuzena eragiten du. Lanaldi mugatuko langileek baldintza gogorragoak dituzte prestazioak eskuratu ahal izateko, lanaldi osoko langileei eskatutakoen aldean, ondorioz, emaitza erabat neurrigabeak ekartzen ditu, eta lanaldi mugatuko langile gehienak emakumeak direnez, diskriminatzailea da, eta, beraz, konstituzioaren kontrakoa. 1.- Subsidioen gabeziaren betekizuna aldi baterako zehazteko arauak Estatuko enplegu-zerbitzu publikoak aplikatzen dituenen berberak izango dira, apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuan zehaztutakoari jarraiki: Lan egindako eguna = kotizatutako eguna (lan egindako orduak gorabehera). Kotizatutako egun horiek eta 1,4 biderkatu behar dira, gabeziarako kontuan hartu behar diren egun guztiak jakiteko (eragiketa horren bidez, lan-jarduera bat egiteagatik aitortutako atsedenaldiak aintzat hartzen dira). Informazio nahikorik ez dagoenean, lanaldi mugatuko lan-kontratua eskatuko zaio langileari lanaldiaren banaketaren berri izateko. Kontratuak ez badu banaketa zehazten, enpresari argitzeko eskatuko zaio. 2.- Enpresariak ordainketa eskuordetuko erregimenean ordainduko balu aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa, RED sistemaren bitartez datu-base korporatiboak kontsultatu ondoren lanaldi mugaturako kontratatutako langileak gabezialdia akreditatzen duen egiaztatzeko, RED sistemak honako mezuen bidez jakinaraziko du (enpresak medikuaren baja-parteak nola transmititzen dituen): Transmisioa sortaka eginez gero: gabeziaren informazio-eremuan «P» idatzi beharko da. Horrek «Probintziako zuzendaritzarekin/mutuarekin kontsultatu» esan nahiko du. Transmisioa online egiten bada, «Probintziako zuzendaritzarekin/mutuarekin kontsultatu» erantzun-mezu bat sortuko da, eta ezingo da bidalketa-prozesua jarraitu. Bi kasuetan, probintziako zuzendaritza edo mutua (langilea bietako zeinek babesten duen) enpresarekin harremanetan jarriko da jakinarazteko langileak gabezialdia estalita duen edo ez, modu batera edo bestera jarduteko. Baiezkotan, subsidioa ordainduko da, ordainketa eskuordetu bidez, eta aipatu ordainketaren dagozkion kenketak egingo dira kotizazioak egitean, RED sistemaren bitartez. 3.- Hona hemen lan-bizitzan lanaldi mugatuko lanen bat egin duten langileek eskatutako pentsioak izapidetzeko jarraitu beharreko arauak: Gizarte Segurantzaren Datu-base Korporatiboetan lanaldi mugatuko lanaldien harira eskuragarri dagoen informazioari jarraiki (altan egoteko aldia eta lanaldi mugatuko koefizientea), lanaldi mugatuko koefizientea aplikatuko zaion alta-aldia hartuko da aintzat; hartara, kotizatutako egun teorikoen kopurua lortuko da. Erretiro-prestazioen eta ezintasun iraunkorragatiko prestazioen kasuan, kotizatutako egun teorikoen kopurua –aurreko erregelaren bidez lortuta– 1,5eko koefizientearekin handituko da. Hartara, lanaldi mugatuko lan-harremanean langileak akreditatutako kotizazio-aldia lortuko da, ondorio guztiekin. Laburbilduz, behin-behineko egoeran gaude eta aldi baterako konponbideak jarriko ditugu. Konstituzio Auzitegiak lanaldi mugatuko kontratuen indarraldiko kotizazio-aldiak kalkulatzeko formulari buruz egindako epaiaren ondorioz sortu den hutsunea beteko duen araudi berriaren zain, beraz.
Imanol Goirigolzarri , Mutualiako prestazio ekonomikoen arduraduna
aurkibidea
mutuainformazioa
GAUR EGUN
2013ko uztaila 30 zbk.
Mutualiak bere emaitzak onak finkatuz batzar nagusia ospatu du • EAE-ko merkatu kuotak inoizko zifrarik altuena lortu du, %41,9. • Prebentzio jardueren laguntzari esker, baja eragin duten istripuen tasa 6,03 puntu murriztu da Mutualiako kide diren enpresen artean. • EFQM-ko Bikaintasunaren Sari Europarreko Finalista” aintzatespena lortu duen lehen mutua eta bakarra. • Mutualiak 19 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2012ko ekitaldia . Mutualiak, Gizarte Segurantzako 2 zenbakiko Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak, 2012. urteko balantze ekonomikoa eta jarduera balantzea onetsi zuen Batzar Nagusian. Diru sarrera osoak 298 milioi eurokoak izan ziren, horietatik 296 milioi Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkionak eta 2,2 Ondare Historikoaren kudeaketari dagozkionak. Diru sarrera horiei esker, emaitza finkatua 18,99 milioi eurokoa izan zen Gizarte Segurantzaren kudeaketa kontuetan, eta 0,6 milioikoa Ondare Historikoaren kudeaketari dagozkion kontuetan. Horrela, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan izandako enplegu galera garrantzitsua hor badago ere, 2012. urtean Mutualia Euskadiko lehen mutua gisa finkatu da, eta bere merkatu kuota %41,9raino heldu da. Bere bezeroen aurrean, estrategiaren ardatz nagusi gisa erakusten duen orientazioak, erreferentziazko mutua gisa bereiztera eraman du, bezeroen aurrean duen hurbiltasunarengatik, haien beharrei eta itxaropenei erantzuna emanez, laguntza sare zabalean oinarrituz. Uztailaren 19an Donostian egin zen Batzar nagusian, Miguel Angel Lujuak, Mutualiako Zuzendari Gerenteak, erakundeak kalitatezko osasun arretaren alde egindako apustua azpimarratu zuen. Horrela, esan behar da, bezeroen %92,7k gogobetetze maila “altua” edo “oso altua” erakutsi zutela jasotako arreta zerbitzuaren aurrean. Horrez gain, Pazienteen Segurtasuna indartzeko apustua ere egin zen, arreta kalitatearen euskarri gisa. Joan den urtean, Mutualiak aurrera jarraitu du laneko istripu maila murriztuko duten prebentziozko jarduerak aurrera eramateko esfortzuekin. Horrela, mutuako kide diren enpresetan izandako istripu indizeak 6,03 puntuko murrizketa izan du aurreko urtearekin alderatuz, baja eragin duten istripuei dagokienez. 2012an izandako lorpen nagusien artean, Mutualiako pertsonak oso harro agertzen dira erakundea EFQM-ko Bikaintasunaren Sari Europarrean finalista izan delako. Hori oso gertakari garrantzitsua da, maila horretara heldu den lehenengo mutua baita.
aurkibidea
Batzar Nagusian, Miguel Ángel Lujuak adierazi zuen “gaur egun bizi dugun abagunea oso zaila eta gogorra den arren, eta enplegu asko galdu den arren”, erakundeak “emaitza garrantzitsuak izan dituela bere kudeaketan eta ekonomia-finantza emaitzetan”. Horrela, joan den urtearen amaieran, kontingentzia profesionalean babestutako 322.910 pertsona zituen batez beste, hau da, aurreko urtean baino %0,98 gutxiago baino ez. Zalantzaz beteriko une zail hauetan, erakundea osatzen duten pertsona guztien eta bakoitzaren lana aintzatetsi zuen, izan ere, “beraien inplikazioari eta konpromisoari esker, bezeroen gogobetetasuna lortu baita, tratu pertsonalizatuaren eta kalitatezko zerbitzu espezializatuaren bitartez”. Urtsa Erraztik, Mutualiako presidenteak, Batzar Nagusiaren aurrean gogoratu zuenez, iaz ziklo berri bat jarri zen martxan, 2012-2014 Plan Estrategikoarekin. Bertan, “erakundeari, etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta bertako Interes Talde guztien beharrei eta itxaropenei erantzuna emateko aukera emango dioten ildoak eta helburuak jasotzen dira”. “Plan Estrategikoaren burutzapena, 142 pertsonaren ideietan eta ekarpenetan oinarrituta, helburu estrategikoak erakunde osora zabaldu dituen partaidetzazko prozesua” izan dela azpimarratu nahi izan zuen. “Euskadiko Enpresa Kudeaketaren Bikaintasunari emandako Urrezko Q-a”, “Kalitatearen Sari Iberoamerikarra”, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emandako “Berdintasuna Enpresan” bereizgarria, Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundeak) emandako “Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean laguntzen duen erakunde Aintzatespena”, kalitate, ingurumen eta laneko segurtasun eta osasun ziurtapenak, eta “EFQM-ko Bikaintasunaren Sari Europarrean Finalista” aipamenei esker, besteak beste, Mutualia sektoreko lider da, bere kudeaketari emandako ziurtagiriei eta lortutako aintzatespenei dagokienez.
aurkibidea
mutua informazioa
LEGEAK
2013ko uztaila 30 zbk.
Jurisprudencia sobre despido
Ausencias
Ezintasun iraunkorra ukatu eta aldi baterako ezintasuna iraungi ondoren ez laneratzeagatik kaleratzeari buruzko jurisprudentzia Auzitegi Gorenaren lan-arloko salaren 2013ko martxoaren 27ko 1291/2012 Epaia, doktrina bateratzeko errekurtsoan emandakoa. Honako egoera honen ondorio juridikoa aztertzen du epaiak; langile bat ez da lanera bueltatu ezintasun iraunkorra ukatzen dion ebazpena egin ondoren, eta ez du frogatu hala ere lanari berriro ekitea galarazten dion aldi baterako ezintasun-egoeran jarraitzen duenik. Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundeak langileari ezintasun iraunkorra ukatzen dion ebazpena egin zuen abuztuaren 4an, baina langilea ez zen laneratu 2011ko abuztuaren 5etik 25era bitartean, justifikaziorik gabe. 2011ko abuztuaren 26an kaleratu zuten, eta horren harirako prozesua da esku artean duguna. Aipatu uko-ebazpena 2011ko abuztuaren 18an jakinarazi zitzaion langileari. Hasiera batean, epailearen epaiak onartu egin zuen langilearen demanda, kaleratzea bidegabea zelakoan, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko salan errekurritu ondoren, enpresaren errekurtsoa onartu zen; ondorioz, instantziako epaia baliogabetu zen, eta kaleratzea bidezkoa izan zela berretsi zen. Langileak kasazio-errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenean, baina aipatu auzitegiak atzera bota zuen. Auzitegi Gorenean planteatutako auzia langileak eskatutako ezintasun iraunkorra eta osoa ukatzen dituen administrazio-ebazpena jakinarazi eta ondorengo egunetan langilea zergatik laneratu ez zen argitzean datza, eta, zehazki, eztabaidatu beharra dago ondorengo 5 egunetan ez laneratzea justifikaziorik gabekotzat eta bidezko diziplinazko kaleratzerako kausa oinarriduntzat jo daitekeen. Errekurtsoan aztertu zen ea langilea ez zen laneratu hala egin behar zuela ez zekielako, bai eta betebehar horren berri ez izateak errua eta faltaren larritasuna arintzen ote zuen ere. Alde batera gelditu zen ezintasun iraunkorra ukatzearen ondorioz aldi baterako ezintasunaren iraungitze efektiboa, horren gainean ez baitzen auzirik egon. Auzitegi Goreneko lan-arloko salak berak behin eta berriz ezarritako doktrina gogora ekarriz ebatzi zuen auzia. Doktrina horren arabera, bada, egintza administratiboek ustezko baliozkotasuna dute, eta, hortaz, nahitaez bete behar dira. Hala bada, egoera juridiko bat definitzen duen egintzan jasotako adierazpenak egoera hori sortzen du berehala, berrikuspenak ekar dezakeenari kalterik egin gabe. Berehalako eraginkortasun –egintzaren ondoz ondokoa– hori bere irmotasunaz bestelako ezaugarri bat da eta ez da horretan oinarritzen. Gizarte Segurantzaren prestazioak ditu ere aplikazio-eremu.
aurkibidea
Kasu hauetan, funtsezkoa da aztertzea lan egitea galarazten duen aldi baterako ezintasun-egoerak jarraitzen duen edo ez. Epaiaren arabera, erakunde kudeatzailearen egintza administratiboak dio ez laneratzeak justifikaziorik ez duela hasiera batean –era berean, bajak justifikazio hori ematen zuen hasieran–, aldi baterako ezintasun-egoera iraungi delako. Enpresak, hortaz, justifikazio falta horren harira, iraungitzeko ondorioak, diziplina-ondorioak edo atzera egiteko arrazoiak daudela ondoriozta dezake. Langileak uko egiteko arrazoiak egotea saihestu behar du, eta, horretarako, harremanari eusteko borondatea erakutsi behar du. Gainera, etenaldiari eutsi nahi baldin badio, ebazpen administratiboaren erreflexuefektuak suntsitu behar ditu eta egiaztatu behar du medikuaren alta izanagatik ere eta ezintasun-espedientea ezintasun iraunkor eta oso edo absolutua aitortu gabe ebatzi izanagatik ere, laneratzea galarazten dion aldi baterako ezintasun-egoerak jarraitzen duela. Ezin da ulertu ebazpen administrazioei aurka egite hutsak kontratuaren etenaldiari automatikoki eustea epaileak erabaki irmoa hartu arte, eta langileak aurkaratzearen berri eman behar dio enpresari, bai eta lan egiteko aldi baterako ezintasunak jarraitzen duela ere, eta egoera hori egiaztatzeko bitartekoak jarri behar ditu enpresaren esku. Kasu honetan, bi gauza egotzi zaizkio langile errekurtso-egileari; batetik, ez duela frogatu, medikuaren alta izanagatik ere edo ezintasun iraunkorra ukatzen duen ebazpena izanagatik ere, lanari berriro ekitea galarazten zion aldi baterako ezintasun-egoeran zegoenik, eta, bestetik, ez duela frotatu mediku-laguntza eta baja berresten duten parteak jasotzen zituenik ezintasun iraunkorraren espedientea izapidetzen ari zen bitartean. Kode zibilaren 6.1 artikuluak zehazten du legeak ez ezagutzeak ez duela legeok ez betetzetik desenkusatzen. Arau hori aplikatu behar zaio, bada, Langileen Estatutuaren 45.1 eta 48.1 artikuluen arabera kontratuaren etenaldia amaitu ondoren laneratzeko betebeharra ustez ez ezagutzeari, are gehiago, kasu honetan; izan ere, langileak 2010eko abuztuaren 2tik zekien; Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundeak medikuren alta eman zion, bajan 12 hilabete eman zituelako, eta, ondoren, 2011ko urtarrilean baja hartu zuen. Segidako bi prozesuen ondoren, aldi baterako ezintasuna iraungi zitzaion eta ezintasun iraunkorrik ez zuela aitortu zioten, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 131 Bis artikuluarekin bat.
José Ángel Moral Sáez-Díez , Mutuliako Aholkularitza Juridikoko lizentziatua
aurkibidea
mutua informazioa
GAUR EGUN
2013ko uztaila 30 zbk.
X. Argazki Lehiaketako
Irabazleek
El pasado día 16 de julio se reunió el jurado del X Concurso Fotográfico en Prevención de Riesgos Laborales de Mutualia, concurso que se inicia anualmente conmemorando el 28 de Abril, día de la Seguridad y Salud en el trabajo. X. aldi honetan, lehiaketak harrera ezin hobea izan du. Hala, epaimahaiarentzat oso zaila izan da hiru argazki irabazleak saria eskuratzeko lehiatzen ziren 200 baino gehiagoren artean aukeratzea. Epaimahaia kide hauek osatu dute: José Antonio Carnero jaunak (Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskaritza), Pedro Pablo Uriarte Astarloa jaunak (OSALANeko Plangintza zuzendariordea), Esther Enales andreak (Mutualia Prebentzio Sozietateko Bezeroen Kudeaketako zuzendaria), Jorge Arbaiza Zabalo jaunak (Mutualiako Bezeroen Kudeaketako zuzendaria) eta María del Mar Crespo andreak (Mutualiako Prebentzio Saileko arduraduna).Epaimahaiko kideek aho batez adostu zuten 2013ko argazki-lehiaketako sarien irabazleak hauek izatea:
1. saria, 1.200 euro Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz 2. saria, 900 euro Mario Pereda Berga 3. saria, 600 euro Juan Ramón Larrocea Ormaechea Hiru sarituei zorionak eman nahi dizkiegu eta parte-hartzaile guztiei parte hartu izana eskertu, beraien argazkien bitartez gizartean prebentzioaren kultura hedatzen laguntzeagatik. Eskerrik asko!
Mutualiako Prebentzio Saila
aurkibidea