Skip to main content

Emeek Emana

Page 12

Izenburua / TĂ­tulo Emeek emana Egileak / Autores-as Mauro Saravia, argazkiak Julia Monge, biografiak Juan Ramon Garai, emakume ikerketa Maite Uranga, itzulpenak Eragilea / Promovido por: Intxorta 1937 Kultur Elkartea Laguntzailea / Con la colaboraciĂłn de: Gipuzkoako Foru Aldundia Lege Gordailua: SS-227-2017 Lizentzia:


Sarrera Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien inguruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zuten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibilitakoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez askotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikuspuntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.


Presentación Las mujeres son las protagonistas de esta muestra, sus fotografías y testimonios. Historias de la guerra y la época del franquismo con cara de mujer, con visión de mujer. Se recoge el papel activo que las mujeres desempeñaron en el contexto histórico del franquismo. Desde puntos de vista e ideologías distintas, todas tienen en común el deseo de sobrevivir. La muestra recoge, entre otras cuestiones, narraciones y vivencias sobre el campo de batalla, el exilio, la tortura, la prisión, la represión y las estrategias de supervivencia, así como el activismo o los planteamientos organizados para la estructura social. Siempre, eso sí, desde una perspectiva femenina. A través de esta exposición hemos querido difundir lo máximo posible el papel decisorio que jugaron las mujeres en una época de convulsión, cambio e injusticia. Mujeres diversas, de tendencias políticas distintas, que han trabajado en numerosos ámbitos y de diversa procedencia geográfica conforman esta muestra. Se busca ofrecer una visión distinta, ya que la realidad va más allá de la lucha en las trincheras. Versa sobre la memoria de las mujeres vascas, sobre su historia y su capacidad creativa y renovadora, se adentra en un camino histórico hasta ahora no transitado y que hay que recuperar. La educación democrática en pro de la paz, la igualdad y los derechos humanos exige trabajar a favor de la memoria. Este trabajo quiere reconocer las vivencias de las mujeres, ya que lamentablemente los relatos de nuestra historia solo han recogido la visión de los hombres. Por tanto, se ha recogido una memoria parcial, ya que se ha dejado de lado a la mitad de la sociedad. Colaborando con esta exposición la Diputación Foral de Gipuzkoa ha buscado interiorizar la visión de las mujeres, para que la memoria sea completa. De este modo, cumple con la petición hecha por las Juntas Generales de Gipuzkoa para llevar a todo el territorio la muestra itinerante Mujeres, Guerra, Represión y Resistencia Emeek emana.


Eragilea Impulsor

Gure elkarteak egindako Emakumeen ekarpenak ikertzen dituzten lanak aipatzen ditugu: - Arrasate 1936. Emakumea, gerra eta errepresioa. (2012) Ikus-entzunezkoa. (XXXV. Lekeitioko EUSKAL ZINE BILERA 2. Saria) - Teresa García maistra gogoratuz. Bere izena gehitzen da Arrasateko kale bati (ordura arte Teresaren senarraren izenean, Félix Arano maisuak, soilik baitzegoen). 2013ko ekainaren 6an, aho batez, Arrasateko Udalak Intxortak egindako proposamena onartzen du. - Educación, memoria e historia de las mujeres vascas. Lecturas feministas. VV.AA. (2015) Intxorta 1937 kultur elkarteak argitaratutako liburua.

Intxorta 1937 kultur elkartea 1986. urtean hasi ginen kolpista frankisten aurrean erresistentzia jarri zuten pertsonen memoriaren berreskurapenaren alde lanean. Ordutik, asko dira egin ditugun liburu, dokumental, hitzaldi, erakusketak eta gehiegikeri hau jasan behar izan zutenei omenaldiak.

Desde 1986 trabajamos por la recuperación de la memoria de las personas que resistieron a los golpistas fascistas. Desde entonces, son múltiples los libros, documentales, charlas, exposiciones y homenajes que hemos realizado.

- Emakumeen testigantza eta bizipenek osatzen duten lana Historia berreraiki ahal izateko. Aurkezten dugun proiektu honekin gure aurreko emakumeekiko lotura bilatu nahi dugu, haien baliabide eta estrategien balioa nabarmendu eta periferiatik erdigunera ekarri nahi ditugu emakumeak eragile aktibo gisa ikusaraziz. Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Elgetako Udalak 2016eko apirilean omendu genituen emakume hauek. Elkartea, Egiaren, Justiziaren, Erreparazioaren eta Ez Errepikatzeko Bermeen berreskurapenerako egiten duen lanaren baitan aritu da lanean.

Destacamos los trabajos en los que ha participado nuestra asociación y que investigan la labor y las aportaciones de las mujeres: - Arrasate 1936: Mujer, guerra y represión. (2012) Documental audiovisual. (XXXV. Lekeitioko EUSKAL ZINE BILERA 2. Saria). - Recordando a Teresa García, maestra. El Ayuntamiento de Arrasate aprobó por unanimidad, el 6 de Junio de 2013, la propuesta de Intxorta 1937 kultur elkartea de incluir su nombre en una calle de Arrasate que hasta entonces solo llevaba el de su marido, el maestro Félix Arano. - Educación, memoria e historia de las mujeres vascas. Lecturas feministas. VV.AA. (2015) Libro publicado por Intxorta 1937 kultur elkartea. - Trabajo con testimonios orales e historias de vida de las mujeres como vía para la reconstrucción de la Historia El proyecto que aquí presentamos pretende reconocer a mujeres que nos han precedido, con el ánimo de poner en valor sus recursos y estrategias, trasladarlas de la periferia al centro, visibilizando a las mujeres como agentes activas. Intxorta 1937 kultur elkartea y el Ayuntamiento de Elgeta homenajearon en abril de 2016 a estas mujeres. En su labor por la Verdad, la Justicia, la Reparación y Garantías de No Repetición, la Asociación ha llevado a cabo la investigación acerca de sus relatos, vivencias y experiencias en colaboración con Mauro Saravia.


2016an Elgetan, emakume erresistente eta errepresaliatuei egindako omenaldia. Elgeta 2016, homenaje a las mujeres resistentes y represaliadas.


Egilea Autor

Mauro Saravia Belles Mauro Saravia Belles, 1982an Viña del Marren jaiotako Txiletar argazkilaria da. Kirolean eta argazkilaritzan ditu ikasketak Txileko Pontificia Universidad Valparaiso delakoan. Argazkilaritzan Masterra dauka. Argazkilaritza analogiakoa erabiltzen du bere lanaren planteamenduan. Kirol argazkilaritzan futbol profesional arloan, ATP Tourrean, Nazioarteko Rugby txapelketetan. Hego Ameriketako ODESUR jokoetan aritu da besteak beste. Nazioarteko eta Txileko komunikabideetan argitaratu dituzte bere argazkiak. Leyendas Oro y Cielo (futbolari profesional ohien argazki bilduma) lanarekin argazkilaritza sozial eta dokumentalean espezializatu zen. Egun oroimen historikoaren ikerketan dihardu, eta giza eskubideen inguruko lanetan. Bere azken erakusketa ibiltariak hauek dira: - Azken Batailoia (bizirik egondako eta Eusko Gudarostean parte hartutako azken gudari eta milizianoen argazki bilduma). - Gure Izaeraren ispilu argazki erakusketa, Jose Antonio Agirre lehen Lehendakaria ardatz duena.

www.maurosaravia.com

Mauro Saravia Belles, fotógrafo chileno, nace en 1982 en Viña del Mar. Obtiene estudios en deporte y fotografía en la Pontificia Universidad Católica de Valparaíso y Máster en fotografía. Sus obras son realizadas bajo la propuesta de la fotografía analógica. Sus comienzos fueron como reportero gráfico cubriendo diversos eventos deportivos: futbol profesional, ATP Tour, Rugby Internacional, Juegos Sudamericanos ODESUR, entre otros, teniendo publicaciones en distintos medios de comunicación nacionales e internacionales, además de Federaciones deportivas a nivel mundial. A partir de su proyecto Leyendas Oro y Cielo (retrospectiva histórica de ex futbolistas profesionales) se especializa en trabajos de fotografía documental. Actualmente se desarrolla en la investigación de la memoria histórica y los derechos humanos. Sus últimas Exposiciones itinerantes: - Azken Batailoia (Retrospectiva histórica de los últimos 27 Gudaris y milicianos del Eusko Gudarostea). - Gure Izaeraren Ispilu (Retrato de lo que somos) que conmemora el 80 aniversario del primer Gobierno Vasco y su Lehendakari José Antonio Aguirre.


MARY ZAGALA DE CARRANZA

MARIA TERESA NADAL DÍAZ

1913an jaio zen Tolosan Nace en Tolosa, en 1913

1918an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1918.

Tolosan bizi izan zen 21 urte bete zituen arte. Aita hiltzean, Bartzelonara joan zen bizitzera. 1937an, Eusko Jaurlaritzaren egoitza Bartzelonara eraman zutenean, Euskal Errefuxiatuen Laguntza Batzordean sartu zen eta Manuel de Irujok Idazkaritzako Ofizial izendatu zuen. Euskadin eta errepublikako kartzeletan preso zeuden pertsonen zerrendak egin zituen, trukeak egiteko. Kode liburuen kargu egin zen, telegramak deskodifikatu eta Irujon bulegoko harrera artatu zuen. Hemen ezagutu zuen Fernando Carranza, bere senarra izango zena.

Vivió en Tolosa hasta los 21 años. Al morir su padre se trasladó a Barcelona. En 1937, cuando la Sede del Gobierno de Euskadi se estableció en Cataluña, se incorporó al Comité de Ayuda a refugiados vascos y Manuel de Irujo le nombró Oficial de Secretaría. Elaboró las listas de las personas presas en Euskadi y de quienes estaban en las cárceles de la República, para conseguir canjes. Se hizo cargo de los libros de códigos, descifró telegramas y atendió la antesala del despacho de Irujo. Allí conoció al que sería su marido, Fernando Carranza.

1939ko otsailean, Frantziara erbesteratu zen lau hilabeteko haurdunaldian zegoela. Ama berarekin batera joan zen. Ekainean jaio zen Maite bere alaba. Bi urte egoera oso eskasean pasa ondoren, 1941ean Venezuelara joatea erabaki zuen. Han jaio zen bere bigarren alaba Mirentxu. Caracasen, Euskal Zentroa sustatu zuen bere senarra Carranzarekin batera. Senarra erbesteratutako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria zen. Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen Mary.

En febrero de 1939, embarazada de 4 meses, se exilia a Francia junto con su madre. En junio nace su hija, Maite. Tras dos años difíciles, en 1941 va a Venezuela donde nacería su segunda hija, Mirentxu. En Caracas, impulsó el Centro Vasco junto con su marido Fernando Carranza, el cual era el Delegado del Gobierno Vasco en el exilio. Formó parte de Emakume Abertzale Batza.

Azkarra eta berezia, sukaldatu bezain ondo konpontzen zuen garbigailuaren motorra. 2016ko urrian itzuli zen Venezuelatik. Canet de Marrera joan zen bizitzera. 2017ko otsailaren 3an hil zen, erakusketa honetako parte izateko elkarrizketatu baino bi hilabete geroago.

Inteligente y excepcional, cocinaba con la misma destreza con la que arreglaba el motor de la lavadora. En octubre de 2016 volvió de Venezuela y se estableció en Canet de Mar. Murió el 3 de febrero de 2017, dos meses después de que fuera entrevistada para formar parte de esta exposición.

Errepublikaren aldeko aldarrikapena bizi izan zuen eta oso ondo gogoratzen ditu 1934ko Urriko Iraultzaren ondorioz eman ziren gertaerak. Aita Bilboko udaleko zinegotzi sozialista zen eta kartzelaratua izan zen iraultza honetan parte hartzeagatik. 1935ean, Zaragozara joan zen medikuntza ikastera. 1936ko uztailean, ikasketak utzi behar izan zituen militar faxisten altxamendua gertatzean.

Vivió la proclamación de la República y recuerda muy bien los sucesos de la Revolución de octubre en 1934 porque su padre, concejal socialista del ayuntamiento de Bilbao, estuvo en prisión por su participación en los mismos. En 1935 va a Zaragoza para estudiar Medicina. En julio de 1936, la sublevación de los militares franquistas acaba con su carrera.

Oso argi zuen Teresak borroka hartan noren alde egon behar zuen eta Bilboko zezen plazan jarritako ospitalean erizain boluntario gisa lan egiteko eman zuen izena. Garbitzen, bazkariak egiten eta oheak prestatzen zituzten beste emakume batzuekin batera, kamioietan ekartzen zituzten zaurituak zaintzen zituen. Bilbo faxisten esku erortzean, anbulantzietan egin zuten alde Limpiasera. Tropek aurrera egitean, Frantziara ihes egitera behartu bazituen ere, Teresa Bartzelonara itzuli zen Armamentu Idazkariordetzan lan egiteko.

Teresa tiene claro de qué lado está y se apunta como enfermera voluntaria para trabajar en el hospital que se ha instalado en la Plaza de toros de Bilbao. Junto a otras mujeres que cocinan, lavan sábanas y limpian, atienden a los heridos que llegan en camiones. Cuando se pierde Bilbao salen en ambulancias y llegan a Limpias. El avance de las tropas les obliga a huir a Francia pero volverá nuevamente a Barcelona para trabajar en la Subsecretaría de Armamento.

Berriro ere Frantzian erbesteratua zegoela ezagutu zuen bere bikotea “patuak elkartu gintuen biok ihesean gindoazela. Ni frankistengandik eta bera naziengandik”. Enpresa berdinean jardun zuten biak lanean Algerian, berriro ere gerrak ezustean harrapatu zituenean.

Exiliada una vez más a Francia, allí conocerá a su compañero “el destino nos unió huyendo, yo de los franquistas y él de los nazis”. Trabajarán en la misma empresa, en Argelia, donde de nuevo les sorprende la guerra.


FELISA GARAI ARANTZETA 1924an jaio zen Elgetan Nace en Elgeta, en 1924

Intxortako Frontean izan ziren bonbardaketa handien lekuko izan zen eta nola1937ko apirilaren 24an eta 25ean, Elgeta euren esku hartu ondoren, agintari faxistek euren tropeei nahi zuten guztia egiteko baimena eman zieten.

Fue testigo de los intensos bombardeos que tuvieron lugar en el Frente de Intxorta, y de cómo el 24 y el 25 de Abril de 1937, después de tomar Elgeta, los mandos fascistas dieron carta blanca a sus tropas para que hicieran lo que quisieran.

Felisaren familia bizi zen Antzuategi Baztarrekoa baserrian, faxistek bere aita, José Bixente, akabatu zuten beste zazpi gizonekin batera, guztiak gudari eta milizianoak. Felisaren anai bat eta izeba erailketa hauen lekuko izan ziren.

En el caserío Antzuategi Baztarrekoa donde vive la familia de Felisa, los fascistas matan a su padre, José Bizente, y a otros siete hombres, gudaris y milicianos. Un hermano y la tía de Felisa fueron testigos de los asesinatos.

Felisa senide batzuen baserrian ezkutaturik zegoenez, beste emakume askok jasan zituzten abusu eta bortxaketez libratu zen. Honen guztiaren ondoren, bere bizitza bizitakoaren ondorioek markatuta geratu zen: umezurtz, sarraski hura ikusi zuen 11 urteko anaia ez zen inoiz bere onera itzuliko eta herria jota txikituta.

Ella, escondida en el caserío de unos familiares, se salvó de los abusos y violaciones que sufrieron muchas mujeres. Después de esto, su vida estará marcada por las consecuencias: huérfana, con un hermano de 11 años que, después de presenciar la masacre, nunca se recuperaría, y el pueblo reducido a escombros.

2004an, Arantzadi Zientzia Elkarteak Intxorta 1937 Kultur Elkarterekin elkarlanean, hobitik atera zituzten gorpuzkiak. Ordurako, biktimen oroimenez eraikitako monolitoa zegoen bertan.

La fosa donde fueron enterrados los cuerpos fue exhumada, en 2004, por la Sociedad de Ciencias Aranzadi con la colaboración de Intxorta 1937 kultur elkartea. En el lugar, ya se había levantado un monolito en recuerdo de las víctimas.

FELISA ITURRICASTILLO ASKASIBAR 1924an jaio zen Elgetan Nace en Elgeta, en 1924

11 urterekin Elgetako bonbardaketaren eta suntsiketaren lekuko zuzena izan zen. Zazpi hilabetez jasan zituzten herritarrek soldaduen injerentziak, hegazkinen joan etorriez ahal zuten moduan babestuz. Molaren tropek herrian sartzea lortu zutenean, nahi zuten guztia egin ahal izateko baimena zuten. Behin eta berriro errepikatu ziren erailketa eta bortxaketak.

Con 11 años es testigo del bombardeo y de la destrucción de Elgeta. Durante siete meses la población aguanta las injerencias de los soldados, ocultándose como puede al paso de los aviones. Cuando las tropas de Mola consiguen entrar en el pueblo tienen carta blanca: los asesinatos y las violaciones se suceden.

Felisak Anttoni du gogoan baina askoz ere emakume gehiagok abusuak pairatu zituztela baieztatzen du nahiz eta, hauek isilean mantendu izan dituzten beti.

Felisa recuerda a Anttoni pero asegura que fueron muchas más las mujeres que sufrieron abusos, aunque siempre lo han mantenido en silencio.

Marineko parrokoa zen José Iturricastillo bere osabaren erailketak familia osoaren erlijio sinesmenak bota zituen pikutara “gurian, harrezkero, erlijioa gastau ein zen”. Oiartzungo kanposantuan, gorpuzkiak berreskuratu zuteneko amonaren samina du gogoan. Honek ez zuen ehorzketara joan izan nahi.

El asesinato de su tío, José Iturricastillo, Párroco de Marín, echó por tierra las creencias religiosas de la familia “Después de aquello, en nuestra casa se gastó la religión”. Recuerda el dolor de su abuela que, una vez recuperado el cuerpo en el cementerio de Oiartzun, no quiso asistir al entierro.

Bonbardaketak isiltzean, gosea nagusitu zen bere etxean. Animalia guztiak konfiskatu zizkieten. Gerrak euren familian izandako ondorioek bere bilobekin gai honen inguruan hitz egin ahal izatea galarazten diote gaur egun ere. Ez ditu hauek bere sufrimenduaren partedun egin nahi.

Cuando las bombas callan, el hambre se instala en su casa; todos los animales han sido confiscados. Las secuelas que dejó la guerra en su familia todavía le impiden, hoy en día, hablar con sus nietos/as. No quiere hacerles partícipes de su sufrimiento.


MARÍA IGARZA ZUBIATE 1924an jaio zen Elorrion Nace en Elorrio, en 1924

11 anai-arrebetatik laugarrena, eskolara joaten zen eta udaletxeko euskal dantzen talde batean dantzatzen zuen. Estatu Kolpeak herriko lasaitasuna apurtu zuen. Etengabeak ziren miliziano eta gudarien kotxeen joan etorriak. 1937ko martxoaren 31an, italiar abiazio faxistak Otxandio, Durango eta Elorrio bonbardatu zituen.

La cuarta de 11 hermanas/os acudía a la escuela y bailaba en el grupo de danzas vascas del Ayuntamiento. El golpe de Estado cambió la tranquilidad de su pueblo por un ir y venir de coches, milicianos y gudaris. El 31 de marzo de 1937, la aviación italiana fascista bombardeó las villas de Otxandio, Durango y Elorrio.

Jeneral kolpistek agindutako bonbardaketa hark argi uzten zuen helburua zein zen “Biztanleak kontuan hartu gabe bonbardatu”. Maria sarraski haren eta bere ondorioen lekuko zuzena izan zen. Zenbait biktimen izenak eta etxe asko nola geratu ziren gogoratzen du. Baina, batez ere, bonben zaratak grabatuta dituenak “zarata hura ez zaizu inoiz burutik joaten”. Urtetan gorde zuen “elorrianos, si no os rendís moriréis bajo los escombros de vuestras casas” jartzen zuen panfletoa.

El ataque ordenado por los generales golpistas dejaba claro lo que pretendía “Sin consideración hacia la población civil”. María fue testigo de aquella masacre y de las consecuencias que trajo. Recuerda los nombres de algunas víctimas y el estado en que quedaron muchas casas, pero sobre todo tiene grabado el ruido de las bombas “no se te va nunca de la cabeza”. Durante años guardó una octavilla donde se podía leer “elorrianos, si no os rendís moriréis bajo los escombros de vuestras casas”.

Maria haurtzaro zoriontsu bat izatetik guztia bekatua zen mundu batean bizitzera pasatu zen. Euskara ez zen bere ama hizkuntza orduan, euskara “alfer, analfabeto eta baserritarren” hizkuntza zen.

María pasó de una infancia feliz a un mundo de prohibiciones donde todo era pecado. El euskera ya no era su lengua materna sino un idioma de “gandulas, analfabetas y aldeanas”.

TERESA MUÑOZ MINCHERO 1935ean jaio zen Pasaian Nace en Pasajes, en 1935

Frankoren tropak bere herrira sartu zirenean, familiako emakumeak, seme-alabekin batera, Bilbora alde egin behar izan zuten. Bidean, ustekabean harrapatu zituen Durangoko bonbardaketak “Bonba hark nire izeba hil eta ahizpa esku bat gabe utzi zuen. Ni azpian nengoen. Miraria izan zen ni salbatzea, amak ahizpa hilik zegoela ikustean, alaba hartu eta laguntza eske hasi zen. Zintzilik zuen besoa”.

Cuando las tropas de Franco entran en su pueblo, las mujeres de la familia junto a sus criaturas huyen a Bilbao; en el camino son sorprendidas por el bombardeo de Durango “cuando cayó esa bomba mató a mi tía y le cortó la mano a mi hermana. Yo estaba debajo, salí de milagro de allí…, mi madre, al ver que su hermana estaba muerta, cogió a su hija para buscar ayuda: tenía el brazo colgando”.

Bilbotik Frantziara joan ziren. Itsasontzia hartzera zihoazela jakin zuten obus batek hil zuela aita. Bretainian zeudela anaia hil zitzaion.

Desde Bilbao pasan a Francia. Justo antes de embarcar se enteran de que su padre ha muerto destrozado por un obús. Ya en Bretaña muere su hermano.

Itzultzean, Hernanira joan ziren bizitzera. Teresa eskolara joaten hasi zen, baina 15 urterekin lanean hasi zen, Textiles Onena enpresan lehenengo eta Lasarteko Bianchin gero. 25 urterekin, soldata urriak behartuta, Parisera joan zen aukera berrien bila.

A su vuelta, se instalan en Hernani donde Teresa va a la escuela. Con 15 años empezará a trabajar, primero en Textiles Onena y luego en Bianchi, de Lasarte. Con 25 años, el escaso salario le obliga a probar suerte en Paris.

Tragedia, erbestea, gosea eta emakumeenganako kultura menderatzailea ezagutu ondoren, Teresak bakean bizi ahal izatea lortu du “beti egon da norbait; orain bakarrik nago, ondo nago”.

Después de haber conocido la tragedia, el exilio, el hambre y la imposición de una cultura dominante hacia las mujeres, Teresa ha conseguido vivir en paz, “siempre ha habido alguien; ahora estoy sola, estoy bien”.


Mª LUISA BILBAO LEGINA 1927an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1927

9 urte zituen eraso frankistak bere familia baserria uztera derrigortu zuenean. Etxeko gauzaren bat eta abereren bat hartu ondoren, gurdira igo eta martxan jarri ziren. Zenbait bizilagunek ere gauza bera egin zuten. Karabana txiki bat antolatu zuten handik atera eta Etxebarrira joateko asmoarekin. Bidean, metrailaketa bat izan zuten eta bala batek azkeneko gurdian zihoan Luisa jo zuen.

Tenía 9 años cuando su familia, instigada por la ofensiva franquista, tiene que abandonar el caserío. Después de recoger algunos enseres y algún animal, se acomodan como pueden en un carro. Lo mismo hacen otros vecinos y se organiza una pequeña caravana con la intención de salir de allí y llegar a Etxebarri. En el camino, sufren un ametrallamiento y Luisa, que va en el último carro, es alcanzada por una bala.

Karabanak bere bidea jarraitu zuen bitartean, amak sorospen-etxe batera eramatea lortu zuen. Bertan egin zioten lehenengo kura. Handik Durangora joan ziren. Durangon, mojak hasiera batean eta zauritutako ume gehiago zeuden etxe batean ondoren, zaindu egin zuten.

Mientras las demás personas continúan, su madre consigue trasladarla a un puesto de socorro donde le hacen la primera cura. De allí a Durango, donde será atendida, primero por las monjas y luego en una casa donde había más niños y niñas en su misma situación.

Orduko atsekabea eta zein gaizki pasatu zuen gogoratzen du “amak ezin zuen nirekin geratu. Orduak bota nituen horma bati begira”.

Recuerda el dolor y lo mal que lo pasó “mi ama no podía quedarse conmigo, yo pasé horas mirando una pared”.

Xehetasunak lausotuz joan arren, une latz haiek bere horretan jarraitzen dute. Zorionekoa izan zela uste du, zailtasun guztien gainetik bizirik ateratzea lortu baitzuen.

Aunque los detalles se van difuminando, los duros momentos permanecen intactos. Considera que tuvo suerte porque, a pesar de las dificultades, se salvó.

Mª DOLORES FERNÁNDEZ VERGARA 1932an jaio zen Lodosan Nace en Lodosa, en 1932

4 urterekin umezurtz geratu zen, izan ere Asunción, ama, Lodosan hil zituzten hiru emakumeetako bat da. Lolak ez du ama gogoratzen, baina jakin badaki, ezkertiarra zela. “Aurkariaren kontrako garbitasuna” gogor jo zuen bere familian, euren narruan bizi izan baitzituzten senide erailak, torturatuak, kaskamotz utzi zituztenak...

Huérfana a los 4 años, ya que Asunción, su madre, fue una de las tres asesinadas en Lodosa. Lola no tiene recuerdos de ella pero sabe que era de izquierdas. La “ limpieza política del adversario” golpeó fuerte en su familia, dejando a su paso asesinatos, tortura, cortes de pelo…

Amamarekin hazi zen “munduan zegoen amamarik onena zen eta ni bilobarik maitatuena”. Berarengandik ikasi zuen, ezertaz lotsatu gabe, larrainetik burua tente zuela joaten.

Se crió con su abuela “que era la mejor que había en el mundo y no había nieta más querida que yo”. De ella aprendió a ir con la cabeza alta por la vida, sin avergonzarse de nada.

1979an, Franco hil ondoren, amaren gorpuzkiak berreskuratu eta Lodosako kanposantuan frankismoaren biktimen omenez eraikitako Panteoira eraman zituen.

Tras la muerte de Franco, en 1979, pudo recuperar los restos de su madre que fueron llevados al Panteón levantado en recuerdo de las víctimas del franquismo erigido en el cementerio de Lodosa.

Errepresioak bere senideen artean marka handiak utzi bazituen ere, etxean inoiz ez dute inoren aurka jarri. Sufrimendua isiltasunik sakonenean eraman izan dute beti. Hauxe dugu berak gertatukoari buruz hitz egiten duen aurreneko aldia.

A pesar de que la represión dejó su marca en muchas personas de su familia, nunca le han puesto en contra de nadie. El sufrimiento lo ha llevado en un riguroso silencio. Es la primera vez que lo rompe.


ANGELITA RODRÍGUEZ MORENTÍN 1934an jaio zen Lodosan Nace en Lodosa, en 1934

Bi urte bete gabe zituen, uztailaren 19an ama atxilotu eta Lizarrako espetxera eraman zutenean. Irailaren 7an, Amada Morentín, hiru hilabete eta erdiko haurdunaldian zegoela, Ibiriku Deierri udalerrian hil egin zuten. Angelita amarik gabe eta inpunitate handiko garai batean hazi zen, non, 131 pertsona erail zituztenek harrotasun handiz konta zezaketen egindakoa. “Lodosan, guztiok dakigu nortzuk izan ziren gure senideen hiltzaileak, harro kontatzen baitzuten egindakoa”. Amaren oroitzapenik ez izan arren, jakin badaki, bere amak egindako delitu bakarra, bizitza duinago baten alde egitea izan zela.

No había cumplido los 2 años cuando, el 19 de Julio, su madre es detenida y conducida a la cárcel de Estella. El 7 de setiembre, Amada Morentín, embarazada de tres meses y medio, será asesinada en el término de Ibiricu de Yerri. Angelita creció sin madre y en medio de una impunidad que permitía que los asesinos de 131 personas se jactaran de lo que habían hecho “En Lodosa, todos sabemos quién mató a nuestras familias porque encima que lo hacían, lo decían”. A pesar de no tener recuerdos de ella, sabe que el delito de su madre fue el de ser una mujer que luchaba por una vida digna.

Urteekin, gorpuzkiak berreskuratzeko lanak hasi ziren eta bere amarena errekuperatzea lortu zuen “bederatzi gizon eta nire ama zeuden leku berdinean lurperatuta”. Areketatik berreskuratu diren pertsona guztien gorpuzkiak Lodosako kanposantuan daude, frankismoaren biktimen omenez eraikitako Panteoi batean.

Con los años, comienza la búsqueda para localizar los cuerpos y consigue recuperar el de su madre. “Había nueve hombres, y mi madre, enterrados en el mismo sitio”. En el cementerio de Lodosa se encuentran los restos de todas las personas que han podido ser rescatadas de las cunetas, en el Panteón en memoria de las víctimas del franquismo.

Angelitarentzat inoiz ez da justiziarik egin. Testigantza honek hurrengo belaunaldiek gertatutakoaren berri izateko balioko duela uste du.

Para Angelita, nunca se ha hecho Justicia y considera que su testimonio puede ayudar a que la gente joven sepa lo que ocurrió. .

PILAR GARCIANDIA ANCÍN 1919an jaio zen Tolosan Nace en Tolosa, en 1919

15 urterekin, Tolosako Nazioarteko Kooperatiban lanean hasi eta Gazte Sozialistetan afiliatu zen. Frankistak bere herrira hurbiltzen ari zirela, Donostiara alde egin behar izan zuen bere familiarekin batera, baina, berehala eraman zituzten Bilbora eta han bonbardaketen lekuko zuzenak izan ziren. Bilbo faxisten esku erortzean, Santanderrera joan ziren. Han, Mataburros izenarekin ezagutzen zen bizilagun batek Pilar atxilotu zuen kalean. 17 urte zituela, gezurrezko argudioak erabiliz 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten.

Con 15 años comienza a trabajar en la Cooperativa Internacional de Tolosa y se afilia a las Juventudes Socialistas. Cuando los franquistas se aproximan a su pueblo huye con su familia a Donostia, enseguida son evacuadas a Bilbao donde son testigos de los bombardeos. Al caer Bilbao van a Santander, donde Pilar es detenida en la calle por un vecino conocido como Mataburros. Con 17 años es acusada falsamente y condenada a doce años y un día de prisión.

Tolosako kartzelatik Ondarretako kartzelara eraman zuten. Amak mezulari lanak egin zituen Pilar eta, Andres Ponga, bere senargaiaren artean, azken hau Ondarretan egondakoa fusilatu zutenera arte.

Tras pasar por la cárcel de Tolosa es conducida a la de Ondarreta. Su madre hace de correo facilitando la correspondencia entre Pilar y su novio, Andrés Ponga, mientras estuvo preso en el mismo penal antes de ser fusilado.

Ondarretan bi urte baino gehiago egin ondoren, epaileak San José babes-etxera eramateko agindua eman zuen. 1940ko irailaren 16an, bere kausa aztertu ondoren, behin behineko askatasuna eman zioten. Pilar Tolosara itzuli zen. Bere etxea zena pentsio bihurtuta zegoen eta bertan aritu zen ama eta izeba batekin batera apopiloak artatzen.

Tras más de dos años en Ondarreta, el Juez, ordena su traslado al Asilo de San José. El 16 de septiembre de 1940, tras una revisión de su causa, sale con libertad provisional. Pilar vuelve a Tolosa. Su casa se ha convertido en una pensión en la que, junto a su madre y una tía, trabajará atendiendo a huéspedes.


ÁNGELES FLÓREZ PEÓN 1918an jaio zen Blimean (Asturias) Nace en Blimea (Asturias), en 1918

Berea langile familia zen eta 9 urterekin hasi zen lanean. Anaia, arrebak ikas zezan lagundu nahi izan zuena hain zuzen ere, Asturiasen 1934ko iraultzaren errepresioan eraila izan zen, Carbayín-go 24 martirietako bat.

De familia obrera comenzó a trabajar con 9 años. Su hermano, que quiso ayudarla para que estudiara, fue uno de los 24 mártires de Carbayín, asesinados durante la represión por la revolución de 1934 en Asturias.

Frente Popularraren garaipenak berriro ere ilusioa ekarri zion Justizia Sozialaren aldeko neska kartsu honen bizitzari. 1936an, estatu kolpeak bertan behera utziko ditu Errepublika zehazten ari zen libertate guztiak. Angelesek oso argi zuen libertate hauek nola defenditu eta miliziana sozialista bihurtu zen. Frontean egin zuen lan. Sukaldeko intendentzian hasieran eta gerran zauritutako soldaduak zaintzen gero (hauetariko asko Bilbo jausi zeneko euskaldunak). Atxilotu eta Gijón eta Oviedoko kartzeletan eduki zuten preso. Gerra Kontseilu baten ondoren, Saturrarango kartzelara bidali zuten. Aske geratu zenean, eta errepresio frankista errukigabearen ondorioz, Frantziara ihes egin behar izan zuen. Han bizi izan zen 2005. urtera arte.

El triunfo del Frente Popular devuelve la ilusión a esta joven entusiasta, comprometida con la justicia social. En 1936, el golpe de estado acabará con las libertades que la República estaba perfilando. Para Ángeles, el camino para defenderlas está claro: se alista como miliciana socialista y trabaja en el Frente, primero en la intendencia de cocina y luego curando heridos de guerra (muchos de ellos vascos, al caer Bilbao). Detenida, pasa por las cárceles de Gijón y Oviedo. Tras un Consejo de Guerra es enviada a Saturrarán. Al salir, la represión franquista es implacable y tiene que huir a Francia, donde vivirá hasta 2005.

Ehun urte betetzear dituela, gure hurbileko historia markatu duten gertaera asko eta askoren lekuko zuzena izan da eta hauek guztiak jasota gera daitezen bere oroitzapenak argitaratu ditu eta Las sorpresas de Maricuela liburua idatzi du.

Con casi 100 años ha sido testigo de muchos acontecimientos que han marcado nuestra historia reciente. Para dejar constancia de ello ha publicado sus memorias y el libro Las sorpresas de Maricuela.

TERESA HARINA SALADO 1921ean jaio zen Donostian Nace en San Sebastián, en 1921

1942an Gipuzkoako Gazte sozialistetan (JSU) sartu zen lan klandestinoak egiteko. 1943an atxilotu, eta hiru hilabetez izan zuten bakartuta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusian, Ventaseko kartzelara eraman baino lehen.

En 1942 se incorporó al trabajo clandestino de las Juventudes Socialistas Unificadas (JSU) en Gipuzkoa. Detenida en 1943, estuvo tres meses incomunicada en la Dirección General de Seguridad antes de ser trasladada a la cárcel de Ventas.

Alcalá de Henaresen izan zen epaiketa, 1944an, eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Bigarren epaiketa baten ondoren, 6 urte eta egun batera murriztu zioten zigorra. Amorebieta eta Segoviako kartzeletan egon zen. 1946ko abenduaren 31an utzi zuten aske. “Banekien kartzelatik irten bezain laster alderdiaren bila joan behar nintzela”. JSUen militatzen jarraitu zuen.

En 1944 se celebró el juicio en Alcalá de Henares. Fue condenada a 30 años de cárcel, pena que se rebajará a seis años y un día tras un nuevo juicio. Pasará por las cárceles de Amorebieta y Segovia antes de quedar en libertad, el 31 de diciembre de 1946. “Sabías que cuando salías lo primero que ibas a hacer era buscar al partido”. Siguió militando en las JSU.

1948an, kamarada batzuk jausi ondoren, Euskadiko PCEko zuzendaritzan sartu zen. Urte hartan, Kontxan estropadak ospatzen ari zirela, Bergarako beste 2 lagunekin batera Donibane Lohizunetik etorritako txalupa batera salto egin eta Iparraldera egin zuen ihes. Frankismoaren presoekiko elkartasun sarean laguntza ematen aritu zen. 70. hamarkadan, Burgoseko Auziaren kontrako mobilizazioetan hartu zuen parte. 1998an itzuli zen Euskal Herrira.

Tras una caída de camaradas en 1948, se integra en la dirección del PCE en Euskadi. Ese mismo año, mientras en la Concha se celebran las regatas, ella y dos bergareses, saltan a un barco que había venido de San Juan de Luz y huyen a Iparralde. Formó parte de la red solidaria con los presos del franquismo. En los 70 apoyó las movilizaciones contra el Proceso de Burgos. Regresó a Euskal Herria en 1998.


JULIA LANAS ZAMAKOLA

TRINI RUIZ DE ALEGRIA BALANZATEGI

1919an jaio zen Eibarren Nace en Eibar, en 1919

1923an jaio zen Arrasaten Nace en Mondragón, en 1923

Bere jaioterrian hasi zen eskolara joaten. Mendira joatea gustatzen zitzaion, “garai txarrak ziren, dana zen pekatua, baina asko gustatzen zitzaidan pelotan eitea”. 34ko iraultzarekin batera hasi zen errepresioa bere sendian eta gerrak familiaren akabera ekarri zuen. Aita atxilotua eta torturatua izan ondoren Ondarretako kartzelan hil zen. Anaia gatibu-lanak egitera derrigortu zuten eta 28 urterekin zendu zen. Bi ahizpa ere gerraren ondorioz hil ziren.

Comienza la escuela en su pueblo natal. Le gustaba ir al monte pero “eran malos tiempos: todo era pecado, aunque me gustaba mucho jugar a pelota”. Con la Revolución del 34 empieza la represión en su familia y la guerra termina destrozándola. Su padre, detenido y torturado, muere en la cárcel de Ondarreta; su hermano, obligado a trabajos forzados, muere con 28 años, y finalmente pierde también a sus dos hermanas como consecuencia de la guerra.

Geratzen ziren emakumeak Santanderrera egin zuten ihes. Juliaren ahizpa zaharrenak joskintzan egiten zuen lan “bonbentzako zakuak josten zituzten. Brodatzaileak nahi zituzten hauen eskuak leunagoak baitziren”. Gero Frantziara eta handik Kataluniara. Itzultzean, etxea hutsik aurkitu zuten.

Las mujeres que quedan huyen a Santander, y recuerda cómo su hermana mayor trabaja cosiendo “cosían saquetes para las bombas. Preferían bordadoras porque tenían las manos más finas”. Luego Francia y de allí a Cataluña. A su regreso, en la casa que dejaron, no quedaba nada.

Bartzelonan, mekanografia ikasketak egin zituen. Eibarrera itzuli zenean, ezin izan zien bere ikasketei etekinik atera. Juliak ez zuen amore eman, “denda batean hasi nintzen lanean”. 60. hamarkadan senarra atxilotu zuten Alderdi Jeltzaleko propaganda banatzeagatik.

En Barcelona estudia mecanografía, pero a su vuelta a Eibar no le sirve de nada, todas sus solicitudes son desestimadas. Julia no se rinde “fui de dependienta”. En los 60, su marido es detenido por repartir propaganda del Partido Nacionalista.

11 urte zituen 34ko Iraultza gertatu zenean. Bakarrik joan zen autobusez Fuerte de Guadaluperaino preso zegoen anaiari janaria eta arropa eramatera. 1936an, altxamendu militarrak oso gogor jo zuen haren familian. Anai bi frentean hil ziren eta beste batek urteak pasatu zituen kartzelan.

Con 11 años conoció la Revolución del 34. Viajó sola en autobús para llevarle comida y ropa a su hermano, preso en el Fuerte de Guadalupe. En 1936 la sublevación Militar destrozó por completo a su familia. Dos hermanos murieron en el Frente y otro pasó años en la cárcel.

Ama, aita eta ahizparekin batera Arrasatetik egin zuen alde. Bilbotik Santanderrera eta handik Frantziara, Kataluniara iristeko. Erbestean hiru urte igaro ondoren, etxera itzuli ziren. Aita berriz bere lanpostuan hartu ez zutenez, bizi ziren etxea utzi behar izan zuten, honen jabea enpresa bera zelako. “Ez etxerik ez ezer. Ezta aulki bat ere, eta aurrera egin bi seme gutxiagorekin, bizirik zegoena espetxean zutela eta ni umezain”.

Ella, junto a su madre, su padre y una hermana huyen de Mondragón. Pasando por Bilbao, Santander y Francia, llegan a Cataluña. Después de tres años de exilio vuelven. Al no ser readmitido su padre en el trabajo pierden la casa donde habían vivido puesto que era de la empresa. “Ni casa, ni nada, ni una silla... y empezar a vivir con dos hijos menos, el que quedaba en la cárcel y yo de niñera”.

Kolpe Militarraren aurretik, Trinik ikasi egin nahi zuen. Idazkerarekiko zuen zaletasuna, preso edo erbestean zituen senideei eta bere maistra izandakoari, idazten zizkien gutunetara mugatuta geratu zen. Maistra depuratua izan zen eta Burgoseko Gumiel de Izán herrira erbesteratu zuten bere ikasleen artean komunismoa ezartzearen akusaziopean.

Antes del Golpe, Trini quería estudiar. Su afición por la escritura quedó enterrada en las cartas que mandaba a sus familiares presos o exiliados y a su maestra, depurada y acusada de haber implantado el comunismo entre sus alumnas, desterrada por ello a Gumiel de Izán (Burgos).


JUANA URANGA MANDALUNIZ 1925ean jaio zen Arrasaten Nace en Mondragón, en 1925

e - 17

Frankisten tropak hurbiltzean, familia askok Arrasatetik alde egin behar izan zuen, hauen artean Juanarena. Ama, amama eta bost umeek Bilbora egin zuten ihes. Handik Santanderrera, Frantziara eta azkenik, Kataluniara. Han egon ziren gerra amaitu arte. Bartzelonan amak bulegoak garbitzen egiten zuen lan, beti alaba bat ondoan zuela. Aita, Arrasateko zinegotzi sozialista zena, fusilatu egin zuten. Itzultzean, etxea huts-hutsik aurkitu zuten eta gorriak izateagatik inork ez zien lanik eman nahi.

La inminente entrada de las tropas franquistas obliga a muchas familias a huir de Mondragón, entre ellas la de Juana. Su madre, la abuela y 5 criaturas irán a Bilbao, Santander, Francia y por último Cataluña donde se quedarán hasta que finalice la guerra. En Barcelona, su madre, siempre acompañada de alguna hija, trabaja limpiando oficinas. A su vuelta, se encuentran con la casa totalmente vacía, con la dificultad de que les den trabajo por su condición de rojas y con la tragedia de que su padre, concejal socialista en Arrasate, ha sido fusilado.

Zerotik hastea ez zen erreza izango eta Juanak mekanografia ikasketak egiteko asmoa alde batera utzi eta ile-apaintzaile lanetan hasi zen bere ahizpa Luciarekin batera.

Empezar de nuevo no va a ser fácil y Juana abandona el sueño de ser mecanógrafa. Junto a Lucía, su hermana, trabajarán de peluqueras.

Beti agertu da bere aitarekin egin zen injustizia haren aurka, eta emakumeen balorea aldarrikatzen du: “niretzako emakumeak izan ziren benetako biktimak. Lehenengo senarrak erail zizkieten eta gero aurrera egin behar zuten seme-alabekin eta askotan burumakur”.

Siempre se ha rebelado contra la injusticia que se cometió con su padre, pero reivindica el valor de las mujeres: “Para mí, las víctimas fueron las madres; primero matan a los maridos y luego había que tirar adelante con los hijos, a veces agachando la cabeza”.

Egia, Justizia eta Erreparazioaren aldeko ekimen askotan hartu du parte.

Ha participado en numerosas iniciativas a favor de la Verdad, la Justicia y la Reparación..

ANGELITA RODRÍGUEZ FERNÁNDEZ 1925ean jaio zen Irunen Nace en Irún, en 1925

11 urterekin, faxistek Irun euren esku hartu baino egun batzuk lehenago hiriak jasan zuen erasoen lekuko zuzena izan zen. Artasoroetan ezkutaturik eta etxe azpiko taberna babesleku zituela, Junker alemanen bonbardaketak ekidin zituen.

Con 11 años fue testigo del hostigamiento fascista que vivió la ciudad de Irún días antes de su toma. Escondida entre los maizales o utilizando el bar de debajo de su casa como refugio evitó los bombardeos de los Junkers alemanes.

Frantziarako Nazioarteko Zubia pasatu ondoren, familia batek hartu zuen etxean. Ahizpa berarekin zegoen baina ama, izeba eta gainontzeko haurrak beste etxe batzuetan banatu zituzten. Gurutze Gorriak Prat de Llobregatera eraman zituen ahizpa biak familia guztiarekin elkartzeko.

Pasó el Puente Internacional hacia Francia donde fue acogida por una familia. Su hermana estará con ella, pero su madre, su tía y el resto de criaturas son distribuidas en otras casas. La Cruz Roja les llevará a Prat de Llobregat, donde la familia se reunirá de nuevo.

Gerra bukatzean, Irunera itzuli ziren ganadu tren baten. Aita, lanbidez karabineroa eta Errepublikarekin leiala, Santoñan zegoen kartzelaratua. Ihesean atzean utzi zuten etxea hutsik aurkitu zuten. 14 urterekin hasi zen ile-apaindegi baten lanean ahizparekin batera.

Terminada la guerra vuelven a Irún en un tren de ganado. Su padre, carabinero de profesión y leal a la República, estaba preso en Santoña. La casa que dejaron está vacía. Con 14 años se pone a trabajar con su hermana en una peluquería.

Gose urteak ezagutu zituen “beti zeuden ilara luzeak errazionamenduan. Lehenengo, nazionalek jasotzen zuten janaria, eta ezer geratuz gero, gorriek ”. Urteak igaro dira eta asko sufritzen du errefuxiatuen irudiak ikustean. Bere haurtzaroa gogoratzen du “Horrela ibili nintzen ni”.

Conoció la escasez y el hambre “había siempre colas porque todo estaba racionado, primero pasaban los nacionales, y luego los rojos, si quedaba algo”. Han pasado los años y sufre al ver todos los días las imágenes de los refugiados. Le recuerdan su infancia: “así anduve yo”.


NIEVES ACHA GARMENDIA 1926an jaio zen Eibarren Nace en Eibar, en 1926

Mª DOLORES ANASAGASTI ERNANI 1928an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1928

34ko urriko gertaerak bortizki astindu zuten familia sozialista batean jaioa, 9 urterekin, aitarik gabe geratu zen eta familiaren egoera oso prekario bihurtu zen.

Su familia, socialista, sufre la represión en los sucesos de octubre del 34. Con 9 años queda huérfana de padre y la situación de la familia es precaria .

10 anai-arrebako familia bateko gazteenak tropa frankisten sarrerak, bonbardaketek eta ebakuazioak bere haurtzaroa nola apurtzen zuten ikusi zuen.

La pequeña de una familia de 10 hermanos/as ve como su infancia se interrumpe con la entrada de las tropas franquistas, los bombardeos y la evacuación.

Gerra hasi zenean, Eibarretik alde egin behar izan zuten. Durango eta Gernikako bonbardaketen lekuko zuzenak izan ziren. Amak eta amonak lagundu zituzten anaia eta bera Santurtziraino. Oinez egin zuten bidaia eta han Habana itsasontzia hartu zuten biek. “Nola uler genezakeen ama han utzita guk itsasontzira igo behar genuela?”. Burdeosera iristean Sontay errusiar itsasontzian jarraitu zuten bidaia Leningradoraino. Han, Haurren Etxe ezberdinetan banatu zituzten.

Cuando comienza la guerra se ven obligadas a salir de Eibar. Son testigos del bombardeo de Durango y Gernika. Su madre y su abuela les acompañarán, a ella y a su hermano hasta Santurce, travesía que hacen andando, para embarcar en el Habana “¿Te puedes imaginar que tú comprendes que te quedas sin madre, que tú te vas y la madre se queda?”. Al llegar a Burdeos, hacen trasbordo al buque ruso Sontay y llegan a Leningrado donde son distribuidos en diferentes casas infantiles.

Habanan itsasontziratu zuten bere ahizpa Mari Pazekin batera. Frantziako kolonia batean egonaldi labur baten ondoren, Belgikara eraman zituzten. Ahizpa biak banatzeko zorian zeudela, familia batek hartu zituen. Hiru urtez bizi izan ziren familia honekin. Familian integratuta, flandiar ikastetxe batera joan ziren ikastera eta ahizpa berrien konpainian hasierako larritasun hura desagertuz joan zen.

Embarca en el Habana, junto a su hermana Mari Paz. Tras una corta estancia en una colonia de Francia son trasladadas a Bélgica. A punto de ser separadas, son finalmente acogidas por una familia con la que vivirán tres años. Integradas en su nuevo hogar acuden al colegio flamenco y en compañía de sus nuevas hermanas la angustia inicial va desapareciendo.

1941ean, nazien inbasioak etxeak ebakuatzera derrigortu ondoren, bidaia luze bati ekin behar izan zioten: Stalingrado, Mosku, Odessa, Sarátov, Tbilise… “Bost urte luzez alde batetik bestera… Ba al dakizu bost urte zer diren?” . Nieves artean ume bat izan arren, ehungintzan aritu behar izan zuen lanean miseria baten truke.

En 1941, la invasión nazi obliga a evacuar los hogares, comienza la larga travesía: Stalingrado, Moscú, Odessa, Sarátov, Tbilise… “Cinco años largos, ¿sabes lo que son cinco años?”. Nieves, siendo todavía una niña, tendrá que trabajar, por una miseria, en una fábrica textil.

Bigarren Mundu-Gerraren hasierak berriro ere jarri zituen ahizpa gazteak arriskuan eta aberriratu egin zituzten, une hartan Kanbon (Lapurdi) zegoen euren familia biologikoarekin elkartuta. Familia bat atzean utzi behar izan zuen bigarren aldia zen. “Zoragarriak izan ziren gurekin, ezin dut adierazi, ikaragarria da”.

La llegada de la II Guerra Mundial vuelve a poner a las pequeñas en peligro y son repatriadas, uniéndose a su familia biológica que en aquel momento está en Kanbo (Lapurdi). Es la segunda vez que deja atrás una familia. “Fueron magníficos con nosotras, no se puede expresar, es tremendo”.

Erakusketa honetako elkarrizketa egin ondoren hil zen. (Eibar, 2016/11/06)

Murió poco después de ser entrevistada para esta exposición. (Eibar, 06/11/2016)

Bilbora itzultzea, erronka berri bat izan zen Lolirendako. Hasierako zailtasunak gainditu ondoren, bizitzak aurrera egingo du. Inoiz ez du ahaztuko bere eta bere ahizparekin izan zuten esku-zabaltasuna eta harro dago gaur egun mantentzen duten adiskidetasunaz.

La vuelta a Bilbao supuso un nuevo reto para Loli. Superadas las primeras dificultades, la vida seguirá adelante. Nunca olvidará la increíble generosidad que tuvieron con ellas y se siente orgullosa de la amistad que a día de hoy siguen manteniendo.


KONTXI URKIJO ANDOAGA 1929an jaio zen Errenterian Nace en Rentería, en 1929

6 urte zituen kolpe militarra gertatu zenean. Bere segurtasunerako, gurasoek Iparraldera bidali zuten. Nazioarteko Zubira iritsi aurretik, soto batean babestu behar izan zen ingurua bonbardatzen ari zirelako. Karabinero batek lagundu zuen beste aldera senide batzuengana.

Tenía 6 años cuando se produjo el golpe militar. Por seguridad, sus padres la envían a Iparralde. Antes de llegar al Puente Internacional tiene que refugiarse en un sótano puesto que la zona está siendo bombardeada. De la mano de un carabinero es entregada, en el otro lado, a unos familiares.

Donibane Lohizunen bizi izan zen. 1939an, alemaniarren berehalako sarrera zela eta, Errenterira itzuli zen. Etxea hutsik zegoen. Zuten guztia lapurtu zieten eta aita lanetik bota zuten.

Vivió en San Juan de Luz y en 1939, ante la inminente entrada de los alemanes, regresa a Rentería. La casa de la familia ha sido esquilmada y a su padre no le admiten en su puesto de trabajo.

Amak erlijioan aurkitu zuen babesa “aurre egiten laguntzen zion, beti zuen errosarioa amantaleko poltsikoan”. Etxean jatekorik ez zuten bitartean, Gestapoko kideak herrian zehar zebiltzan, kabriolet ibilgailuetatik umeentzako txokolatinak jaurtitzen UFArako grabatzen zuten bitartean. II Mundu Gerran, Alemanian zegoen zinema estudiorik garrantzitsuenak ondorengo komentarioa jasotzen du irudi haiekin batera “Haur espainolak tropa alemaniar garaileak txalotzen”.

Su madre se refugia en la religión “a ella le salvaba, vivía con el rosario en el bolsillo del delantal¨. Mientras en su casa no llega para comer, los miembros de la Gestapo pasean por su pueblo, en vehículos abiertos, lanzando chocolatinas y grabando para la UFA. El estudio cinematográfico más importante de Alemania durante la II Guerra Mundial recoge las imágenes con el siguiente comentario “Niños españoles aplaudiendo a las victoriosas tropas alemanas”.

Frankismoaren, honen oinordekoen eta aliatuen biktimatzat du bere burua.

Se considera víctima del franquismo, de sus sucesores y de sus aliados.

AGNES AMÉRICA WINNIPEG ALONSO BOLLADA 1939an jaio zen Winnipegen Nace en el Winnipeg, en 1939

inisterre lurmuturraren parean jaio zen, Winnipeg itsasontzi enblematikoan. Jaio baino bi egun lehenago, Burdeosen (Frantzia), itsasontziratu ziren ama, aita eta neba.

Nació a la altura del cabo Finisterre, dos días después de que su padre, su madre y su hermano hubieran embarcado en Burdeos (Francia) a bordo del emblemático navío Winnipeg.

Ama, Piedad, Barakaldokoa zen eta aita, Eloy, Abanto Zierbenakoa. Kolpe militarren ondoren, Bartzelonara ihes egin zuten. Gero, Argelès-sur-Mereko kontzentrazio-eremura eraman zituzten. Justo, anaia, Frantziara eraman zuten.

Piedad, la madre, era natural de Baracaldo y Eloy, el padre, de Abanto y Ciérvana. Tras el golpe militar huyeron a Barcelona y posteriormente fueron destinados al campo de concentración de Argelès-sur-Mer. Su hermano Justo, había sido evacuado a Francia.

Bere izena historia baten laburpena da: Agnes Frankoren obus batek hildako kapitainaren emaztearen oroimenez; América hemen aurkitu zutelako babesa milaka pertsonek Euskal Herria eta Estatua matxinatuen errejimenaren esku geratzean; eta Winnipeg hauxe izan zelako kulunkatu zuen sehaska, hilabete batez, beste 2.200 erbesteraturekin batera Valparaisora iritsi zen arte.

Su nombre lleva impreso el resumen de una historia: Agnes, en recuerdo de la esposa del Capitán, muerta por un obús de Franco; América, lugar donde miles de personas encontraron refugio después de que Euskal Herria y el resto del estado quedaran bajo el régimen de los sublevados; y Winnipeg por ser la cuna, que junto a otras 2.200 personas exiliadas, la meció durante un mes, hasta llegar a Valparaíso.

Gaur egun, Viña del Maren (Chile) bizi da eta harro dago jatorri euskalduna izateaz. Duela 80 urte bere gurasoek utzi behar izan zuten aberri honekiko errespetua seme-alabei eta bilobei transmititzen die.

Reside en Viña del Mar (Chile), se siente orgullosa de sus orígenes vascos y transmite a sus hijos y a sus nietos el respeto por esa Patria que, hace 80 años, sus padres tuvieron que dejar.


ARANTZAZU AMETZAGA IRIBARREN 1943an jaio zen Buenos Airesen Nace en Buenos Aires, en 1943

BEGOÑA GORRITXO KORTA 1953an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1953

1937ko urte amaieran, Bilbo faxisten esku geratzeko zorian zegoela, EAJko kide ziren bere gurasoek Santanderrera egin zuten ihes. Handik Parisera eta gero Argentinara. Iritsi eta 9 hilabetetara Arantzazu jaio zen. Bibliotekonomia eta Artxibategi Teknikari karreretan lizentziatu zen Venezuelan, Uruguai ezagutu ondoren.

A finales de 1937, la caída de Bilbao es inminente y sus padres, del PNV, huyen a Santander. De allí a Paris y luego, a Argentina. A los 9 meses de su llegada, nace Arantzazu que conocerá además Uruguay y Venezuela, lugar donde acude a la Universidad, licenciándose en Biblioteconomía y Técnica de Archivos.

Begoñaren aita nazionalista zen eta 1939tik erbestean zegoen. Ama jatorri euskalduneko emakume argentinarra zen. 1953an itzuli ziren Bilbora bizitza berri bat hasi nahian. Iritsi eta gutxira jaio zen Begoña. 1954ko apirilean, hilabete batzuk beranduago, erregimen frankistatik iheska Argentinara itzuli behar izan zuten.

Begoña nació en Bilbao. Su padre, nacionalista, exiliado desde 1939, y su madre, argentina de origen vasco, habían regresado a Bilbao en 1953 para rehacer su vida, pero meses después, en abril de 1954, tienen que huir del régimen franquista y regresan a Argentina.

Pello Irujorekin ezkondu ondoren eta Caracasen jaiotako hiru semeren ama zela, erbestean zeuden alaba askok bezala, dilema bat zuen: bertan geratu edo itzuli.

Casada con Pello Irujo y con tres hijos nacidos en Caracas se enfrenta al dilema de muchas hijas del exilio: decidir entre quedarse o volver.

1972. urtean, Nafarroara itzuli zen familia: “zorte handia izan nuen, nire koinataren familiak oso ondo hartu baininduen. Las Potxolas jatetxeko enpresariak izandako zazpi emakume ziren eta hauei esker askoz errazago izan zen itzulera”.

En 1972, regresan a Navarra “tuve muchísima suerte porque la familia de mi cuñada me recibió muy bien, eran siete mujeres que habían sido empresarias del restaurante Las Potxolas y bueno, con ellas, fue todo más fácil”.

Begoña Buenos Airesen bizi zen 1976an estatu kolpea gertatu zen arte. Militarrak atzean zituztela, etxea eta lana uztera behartuta daude senarra eta bera. Argentinatik Euskadira itzuli zen “bizilekua galdu dut hemen eta bizilekua galdu dut han. Baina bueno, guztiok gara errefuxiatuak”. Bi diktadurek derrigortutako bi erbesteratze. Frankorena Estatu Espainolean eta Videlarena Argentinan.

Begoña crece en Buenos Aires hasta que se produce el golpe de estado de 1976. Su marido y ella, perseguidos por los militares, se ven obligados a dejar su casa y su trabajo. Abandona Argentina y vuelve a Euskadi “he perdido un lugar aquí y he perdido un lugar allí pero bueno, todos somos refugiados”. Dos exilios forzados por dos dictaduras, la de Franco en el estado español, y la de Videla en Argentina.

Eleberri, biografia, ipuin eta iritzi artikuluak argitaratu ditu. Kolpe militarrak haurtzaroa lapurtutako emakume hau, egun, Altzuzan (Nafarroa) bizi da. “Nire bizitza zoragarria izan da baina ez nintzen inoiz ume izan”. Eusko Legebiltzarreko Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio Zentroaren sortzailea.

Ha publicado novelas, biografías, cuentos y artículos de opinión. Arantzazu, a quien el golpe militar le robó la infancia (“mi vida ha sido espléndida, pero jamás fui niña”) es vecina de Altzuza (Navarra), y ha sido fundadora del servicio de Biblioteca, Archivo y Documentación del Parlamento Vasco.

Memoriaren errekuperazioarekin konprometituta, 2011an, aitak, Francisco Gorritxok, bere egunkarietan idatzitako guztia jaso zuen No busqué el exilio. Semblanzas de una vida liburuan. Biografia honetan jasotzen da Euskal Milizien irakasle, matxinatuen aurkako borrokan estratega handia eta fronte ezberdinetan gudari izandakoaren bizitza.

Comprometida con la recuperación de la memoria, en 2011, pone en orden los diarios de su padre, Francisco Gorritxo, en el libro No busqué el exilio. Semblanzas de una vida, biografía que muestra a quien fuera instructor de las Milicias Vascas, gran estratega en la lucha contra los sublevados y gudari en diferentes frentes.


LORE ALBIZU IRIGOIEN 1931n jaio zen Zumaian Nace en Zumaia, en 1931

ISIDORA CASADABÁN NAVARRETE 1917an jaio zen Sestaon Nace en Sestao, en 1917

5 urte zituen, eskuartean zuen panpina gogor estutzen zuela, kamioi batean Zumaiatik alde egin behar izan zuenean. Ama eta bi anaiarik gazteenak, berarekin batera bidaiatzen zuten. 1937ko otsailean, agintari frankistek emandako aginduak betez, emakume zumaiar asko eta asko herritik bota zituzten. Gipuzkoako beste 14 herritan ere, emakume asko kanporatuak izan ziren. Bilbora iristea lortu zuten. Han, bonbardaketen lekuko zuzenak izan ziren. Bilbotik Mundakara joan ziren. Handik ikusi zuten Gernika erraustu zuten hegazkinak. Ribadesellan itsasontziratu eta Frantziarako bidaiari ekin zioten. Burdeosetik pasa eta gero, Suitzarekin muga egiten zuen gaztelu zahar batean amaitu zuten bidaia.

Tenía 5 años cuando salió de Zumaia, en un camión y aferrada a su muñeca. Junto a ella, su madre y sus dos hermanos pequeños. Fue en febrero de 1937, cuando muchas mujeres zumaitarras fueron expulsadas de la localidad. Esta orden, emitida por las autoridades franquistas, se extendió a otras 14 localidades guipuzcoanas. Consiguieron llegar a Bilbao y fueron testigos de los bombardeos. De allí a Mundaca, desde donde verán los aviones que destrozaron Gernika. En Ribadesella embarcan hacia Francia. Pasando por Burdeos, su destino final será un antiguo castillo situado en la frontera con Suiza.

4 urte besterik ez zituenean, ama galdu zuen eta aita 9 betetzerakoan. “11 ginen eta aita hiltzean xentimorik gabe geratu ginen”. Aukera bakarra babes-etxea izan zen bai bera bai beste anai-arreba batzuentzako ere. 12 urterekin mirabe lanetan hasi zen etxe batean.

Perdió a su madre cuando tenía 4 años y a su padre cuando tenía 9. “Éramos once y al morir él no había un céntimo”. La única alternativa será el asilo tanto para ella como para algunos de sus hermanos. A los 12 años empieza a trabajar de criada en una casa.

Haurtzaroa benetan gogorra izan bazen ere, kolpe militarrak guztiz triskatu zuen bere gaztaroa: 16 urterekin ezagutu zuen mutil-laguna eta hiru anai zauritu eta preso hartu zituzten; gazteenak ebakuatuak. Bera bizi zen etxeko familiak alde egin behar izan zuen eta lana galdu zuen. Bere etxea izan zena konfiskatuta, “aitaginarrebaren baserrira joan nintzen”.

Si la infancia de Isidora ya había sido dura, el golpe militar destrozará por completo su juventud. Su novio, al que había conocido con 16 años, y tres hermanos, heridos y presos. Los pequeños evacuados a Francia. La familia donde ella está huye de Sestao y pierde el trabajo. La que fuera su casa ha sido requisada. “Me fui al caserío de mi suegro”.

Etxera itzuli zirenean, frankistek euren legea inposatzen jarraitzen zuten. Emakumeak iraindu eta familiei isun pila ezartzen zizkieten. Loreren aita kartzelan zegoen. Debekatuta zuten eskolan euskaraz hitz egitea.

A la vuelta, los franquistas siguen imponiendo su ley. Las mujeres son vejadas, las multas a las familias son cuantiosas, muchos hombres han sido fusilados o están presos, como el padre de Lore. En la escuela, el euskera está prohibido.

Hurrengo urtetan beldurra eta isiltasuna nagusitu baziren ere, Lorek ez zuen inoiz bere historia ezkutatu. Gaur egun Joseba bere semeak errepresaliatuak izan ziren milaka eta milaka pertsonaren memoria errekuperatzeko lanetan dihardu.

Aunque durante años se impuso el miedo y el silencio, Lore nunca ha ocultado su historia. Ahora, su hijo Joseba, trabaja por recuperar la memoria de miles de personas que fueron represaliadas.

100 urte betetzear dituela, ondo gogoratzen ditu orduko bonbardaketak, aterpeak, izua, ezagutu eta fusilatuak izan ziren emakumeren izenak, edota errizino olioa edatera behartuak izan zirenenak ere. Gogoan ditu, baita ere, “nazionalak sartu zirenean egoeraz baliatu eta jendeari ilea mozteaz arduratu ziren Francoren aldeko lauzpabost emakume”.

Con casi 100 años recuerda los bombardeos, los refugios, el pánico, nombres de mujeres que conoció y fueron fusiladas, de las que fueron rapadas y obligadas a beber aceite de ricino y también de aquéllas otras que “cuando entraron los nacionales se aprovecharon, había cuatro o cinco, eran de Franco, esas se encargaron de cortar el pelo a la gente”.

Ahazteko oso zailak diren bizipenak markaturiko mende oso bat bizi izan du.

Un siglo de vida marcada por experiencias difíciles de olvidar.


MARIA JESÚS BAZTÁN ECHARRI 1927an jaio zen Miranda de Argan Nace en Miranda de Arga, en 1927

Errepublika garaian, eskolara joan zen. Ordutik 80 urte igaro badira ere, buruz kontatzen du Nafarroako historia osoa. Kolpe militarra bere familiaren akabera izan zen, ekonomikoki, fisikoki eta moralki.

Fue a la escuela en la época de la República. Han pasado 80 años y todavía recita de memoria toda la historia de Navarra. El golpe militar destruyó a su familia física, moral y económicamente.

Aita Pitillasen fusilatu zuten. Ama sei seme-alabarekin utzi zuten alargun. Tafallan kartzelaratu zituzten, ama, bere ahizpa eta lehengusina bat. Kartzelatik atera zutenean, soroa joan behar izan zuen lanera “lurra jorratu, garia moztu eta buruxkak batzen nituen. Amama oso zaharra zen eta berak espartzua sustraitik ateratzen zuen. Berak asko zaintzen zuen dirua hiru urtez kartzelan eduki zuten nire izeba bisitatzera joan ahal izateko”. Maria Jesusek bitartean anai-arreba gazteenez ardurazen zen.

Su padre, fue fusilado en Pitillas, el 19 de junio de 1937. Su madre, viuda con seis hijas/os, estuvo presa, junto a su hermana y una prima, en la cárcel de Tafalla. Cuando salió tuvo que trabajar en el campo “iba a escardar, a segar, a espigar. Mi abuela era muy mayor y arrancaba esparto. Ajustaban el dinero para ir a la cárcel, mi tía estuvo presa tres años”. Mientras, María Jesús cuidaba de sus hermanos pequeños.

Faxistek bere familiako emakumeei eta herriko beste emakume askori egin zizkieten basakerien lekuko zuzena da. “15 egunero mozten zieten ilea kaskamotz. Buruak bonbillak bezalakoak uzten zizkieten. Irailaren 8an, herriko jaiak zirenean, urtero bigantxak ekartzen zituzten. Urte hartan ezer ez zegoenez, herriko emakumeak atera zituzten zezen-plazara zintzarriekin”.

Fue testigo del ensañamiento brutal que los fascistas ejercieron contra las mujeres de su familia y con otras muchas del pueblo “las llevaban a cortar el pelo, cada 15 días, les dejaban las cabezas como las bombillas. El 8 de setiembre eran fiestas y traían siempre vaquillas. Ese año no había nada y pasearon a las mujeres con cencerros”.

AMPARO RESANO SABAL 1928an jaio zen Azkoienen Nace en Peralta en 1928

6 urterekin galdu zuen aita eta 8rekin, 1936ko uztailaren 19an, matxinatuak bere herrian sartu zirenean, hauen alderdirik krudelena ezagutu zuen.

A los 6 años pierde a su padre y con 8 conocerá el lado más cruel de lo que fue la entrada de los sublevados en su pueblo, el 19 de julio de 1936.

Bere izeba zen Encarnación Resanok 6 seme-alaba zituen atxilotu egin zutenean. Amparo egunero-egunero joaten zen Azkoieneko espetxera izebari janaria eramatera. Espetxean hiru hilabetez egon ondoren, hil egin zuten aurrez inolako epaiketarik gabe. Familiak ez zekien non zegoen lurperatuta. Aurrerago, Falcesen aurkitzea lortu zuten. “Ezin duzu ezer egin baina, hemen izatea, Azkoienen, asko zen”. Beatriz, ahizpa, kaska motz utzi zuten. Ia 100 emakumek jasan zuten biolentzia modu hori. Ezkerrekoa izateagatik ilea moztu eta publikoki erakusten zituzten “asko zeuden, errepidean zehar eramaten zituzten paseatzera”.

Su tía, Encarnación Resano, madre de 6 criaturas, es detenida. Amparo acude todos los días a la cárcel de Peralta para llevar la comida a su tía. Después de tres meses es asesinada sin juicio previo y sin que la familia sepa dónde está enterrada. Con el tiempo, lograron encontrarla en Falces “no puedes hacer nada, pero tenerla aquí, en Peralta, ya era mucho”. A su hermana, Beatriz, le cortan el pelo. Casi 100 mujeres sufrieron esta forma de violencia. Eran rapadas y exhibidas públicamente solamente por ser de izquierdas, “había cantidad, las llevaban y las paseaban por la carretera”.

Amparok muturreko biolentziaren oroitzapenak mantentzen baditu ere, gauza xumeak baloratzen ditu: 14 urte bete zituen arte eskolara joan izana, seme-alabarik ez zuen bere aitaren arreba batek emandako laguntza handia eta bere amaren adorea oroitzen ditu. Amak ezer ez bazuen ere, bost seme-alabak aurrera ateratzea lortu zuen.

A pesar de que Amparo conserva recuerdos de una violencia extrema, valora las cosas sencillas: poder estudiar hasta los 14 años, la gran ayuda de una hermana de su padre que no tenía hijos y el coraje de su madre, que de la nada, sacó adelante a sus cinco hijos/as.


JOSEFINA LAMBERTO YOLDI 1929an jaio zen Larragan (Nafarroa) Nace en Larraga (Navarra), en 1929

Erruki-etxean bizi direnen kamisetak tolesten ditu, jangela solidario bateko boluntarioa da eta ahal duen guztia irakurtzen du 1936ko Altxamendu Militarrari buruz. 88 urte ditu eta bere bizitza guztiontzako eredu da biziraupena eta kemenari dagokionez.

Dobla camisetas para los residentes en la Casa de la Misericordia donde vive, acude de voluntaria a un comedor solidario y lee todo lo que puede sobre la sublevación militar de 1936. Tiene 88 años y su vida es una lección de supervivencia y coraje.

1936ko abuztuaren 15ean Vicente aita eta Maravillas ahizpa erail zituzten Larragan. Maravillas, 14 urterekin, bortxatu egin zuten erail baino lehen. Amak, egoerak estututa, Iruñara alde egin behar izan zuen bere bi alaba Pilar eta Josefinarekin. Zakuak josten egiten zuen lana. Limosna eskatu behar izan zuen bizi ahal izateko.

El 15 de agosto de 1936 fusilaron, en Larraga, a su padre, Vicente, y a su hermana Maravillas de 14 años, después de violarla. Su madre, acorralada por las circunstancias tiene que trasladarse a Pamplona con sus dos hijas, Pilar y Josefina. Trabajará cosiendo sacos y se verá obligada a pedir limosna.

Josefina 14 urterekin hasi zen neskame etxe batean eta 21 urterekin moja sartzea erabaki zuen “amak ez ninduen gehiago ikusi. Ez zuen ulertu. Ez zidan egindakoa inoiz barkatu”. Karachira (Pakistan) destinatu zuten eta handik Madrilera. Moja zenean Ama Nagusien mespretxua jasan zuen.

Con 14 años entra de criada en una casa y con 21 decide meterse monja “mi madre no me vio más, no llegó a comprenderlo, no me perdonó”. Destinada a Karachi (Pakistán) y luego a Madrid, sufrió el desprecio de sus superioras.

Instituzioa utzi eta bere familiaren memoria berreskuratzeko lanari ekin zion. Berandu izan arren, basakeria faxistarekiko isiltasuna nola apurtu den ikusi eta frankismoaren biktimen aldeko ekimen askotan hartu du parte.

Dejó la institución y se dedicó a rescatar la memoria de su familia. Aunque tarde, ha visto cómo el silencio ante la barbarie fascista se rompía y ha participado en numerosos actos de reconocimiento a las víctimas del franquismo.

MARIA TERESA LASALLE ETXANO 1930ean jaio zen Donostian Nace en San Sebastián, en 1930

6 urte zituen, bere aita, Jorge, fusilatu zutenean. Errementaria zen eta Guk Ere Nahi Dugu Elkartearen fundatzailea. Ama, Juana, Eubara joan zen lau seme-alabekin batera babesleku bila. Gernika eta Durangoko bonbardaketen lekuko zuzenak izan ziren. Bilbon egun batzuk igaro ondoren, Frantziara egin zuten ihes eta 6 urteren ondoren, 1943an, Donostiara itzuli ziren.

Tenía 6 años cuando mataron a su padre, Jorge, herrero de profesión y fundador de la Sociedad Guk Ere Nahi Dugu. Su madre, Juana, con cuatro hijos/as se había refugiado en Euba. Fueron testigos de los bombardeos de Gernika y Durango. Después de pasar unos días en Bilbao, huyen a Francia. 6 años después, en julio de 1943, regresan a San Sebastián.

Frantzian, Teresa eskolara joan zen. Amak eskailerak eta sukaldeak garbitzen zituen familia mantendu ahal izateko. Alemanak Frantzian sartu zirenean, eskola konfiskatu zuten eta, ondorioz, Teresaren eskolaratzea eten egin zen.

En Francia, Teresa acude al colegio. Su madre friega escaleras y limpia cocinas para mantener a la familia. La invasión de Francia por los alemanes interrumpe la escolarización al ser requisada la escuela.

Donostiara itzuli zirenean, ihes egin aurretik zuten etxea berreskuratu ahal izan zuten, hauek Frantzian zeuden bitartean, aitaren bazkide batek errentak ordaindu zituelako.

A su vuelta recuperan la casa que habían dejado porque un socio de su padre había pagado la renta mientras ellas estaban en Francia.

Frankismoaren biktima sentitzen da aita inolako arrazoirik gabe erail zutelako eta ama “bakarrik geratu zen lau seme-alabekin. Ez zuen beste ezer” .

Se siente víctima del franquismo porque a su padre le asesinaron sin motivo y su madre “se quedó con el cielo arriba y la tierra abajo, con cuatro hijos y sin nada”.


ELIXABETE GALARZA ZULUETA 1931n jaio zen Oñatin Nace en Oñati, en 1931

5 urte zituen matxinatuak Oñatin sartu zirenean. 7 anai-arrebetatik gazteenak, bere familiaren suntsiketaren lekuko izan zen eta azkar ikasi zuen nazionalista izateak zer suposatzen zuen.

Tenía 5 años cuando los sublevados entraron en Oñati. La pequeña de 7 hermanos/as vivió el desgarro de su familia y aprendió enseguida qué suponía ser nacionalista.

Bi anai kartzelan: Puerto de Santamarian zigorturik bat eta kontzentrazio-esparru batean bestea. Aita preso San Simoneko (Pontevedra) uhartean. Ahizpa, Edurne, Gasteiz, Ondarreta eta San José babes-etxean preso egon ondoren, irakasle bezala depuratu eta Segoviara erbesteratu zuten. Arantza, beste ahizpa, Oñatin atxilotu eta kaskamotz utzi ondoren, beste emakume batzuekin batera herritik zehar ibili zuten.

Dos hermanos, uno condenado al Puerto de Sta María y el otro, en un campo de concentración; el padre preso en la Isla de San Simón (Pontevedra); una hermana, Edurne, presa en las cárceles de Vitoria, Ondarreta y Asilo San José, posteriormente depurada como maestra y desterrada a Segovia; y Arantza, otra hermana, detenida y rapada en Oñati, sería varias veces paseada junto a otras mujeres.

Poliki-poliki euren bizitzak berregitea lortu bazuten ere, bizitakoaren ondorioak konpondu ezinezko kalteak sorrarazi zizkien “nire ahizpa Arantza gaixotu egin zen eta ama itsu geratu zen”. Urte askotan beste ahizpa baten botikan egin zuen lan. Urteetan ezarritako isiltasuna apurtzearen aldekoa da eta belaunaldi berrientzako memoria aldarrikatzen du.

Poco a poco consiguieron rehacer sus vidas pero las consecuencias de lo vivido comportaron daños irreparables “mi hermana Arantza enfermó y mi madre se quedó ciega”. Eli trabajó muchos años en la farmacia de otra hermana. Apuesta por romper el silencio que durante años se impuso y reivindica la memoria de lo que pasó para las nuevas generaciones.

LIBE BENGOA ERAÑA 1932an jaio zen Arrasaten Nace en Mondragón, en 1932

Oso gaztea zen Juan Bengoa, bere aita erail zutenean eta oso oroitzapen gutxi ditu beraz. Ama 6 seme-alabarekin alargun, negar egiteko astirik ere ez zuen izan. “Gorri” baten alarguna izatean, zailtasun handiak zituen lana aurkitzeko. Jende askoren mespretxua jasan zuen arren, bere seme-alabak gorrotorik gabe hazi zituen.

Era muy pequeña cuando asesinaron a su padre, Juan Bengoa, y tiene muy pocos recuerdos de él. Su madre, con 6 hijos/as, apenas tuvo tiempo de llorar. Ser viuda de un rojo suponía una gran dificultad para encontrar trabajo. Soportó el desprecio de mucha gente pero se empeñó en que sus hijos/as crecieran sin odio.

Libek kalean eta eskolan sufritu zuen frankismoaren errepresioa. Hala ere, bere esanetan, hori ez zen ezer izan amak jasan zuenarekin alderatuta “oso latza, oso gogorra eta guretako baino gehixau, amendako”. Debagoieneko fusilatuen Senideen Elkarteko kidea izan zen eta krimen faxisten inpunitatea salatzen du. Argentinako Kereilan hartzen du parte.

Libe, sufrió la represión del franquismo en la calle y en la escuela -aunque como ella misma dice- nada le parece comparable a lo que vivió su madre “muy duro, muy difícil, y más que para nosotras para la madre”. Fue miembro de la Asociación de Familiares de Fusilados del Alto Deba y denuncia la impunidad de los crímenes franquistas. Forma parte de la Querella Argentina.

2013an NBEko desagertze derrigortuetan taldearen kidea den Ariel Dulitzkyrekin elkartu zen Libe. Aitaren kasua jasota geratu zen: 1936ko urriaren 22an atxilotu eta Donostiara eraman zuten. Aske geratzen zela sinatu arazi ondoren, Hernaniko kanposantuan akabatu zuten. Ez dakigu non dagoen lurperatuta.

En 2013, Libe acudió al encuentro con el miembro del Grupo de Desapariciones Forzosas de la ONU Ariel Dulitzky. El caso de su padre quedó recogido: fue detenido y trasladado a Donostia, el 22 de octubre de 1936. Tras hacerle firmar la libertad fue asesinado en el cementerio de Hernani. Se desconoce el lugar donde fue enterrado.


JULENE ITURBE MUÑOA 1933an jaio zen Arrasaten Nace en Mondragón, en 1933.

Txikia zen Guardia Zibilak Isidoro aita atxilotu zuenean. Julenek eta bere amak, Basilik, nola eramaten zuten ikusi zuten. Aitak euskaraz agurtu zituen biak lasaitu nahian. Ama eta alabak balkoitik ikusi zuten nola jotzen zuten aita kalean.

Era pequeña cuando su padre, Isidoro, fue detenido por la Guardia Civil. Julene y su madre, Basili, vieron cómo se lo llevaban. Él se despidió en euskera, intentando tranquilizarlas. Fue golpeado en la calle mientras madre e hija lo contemplaban desde el balcón.

Ondarretako kartzelan egon zen eta bere askatasuna sinatu zuen baina Hernanin erail zuten 1936ko urriaren 22an. Une honetatik aurrera familiaren bizitza infernua izan zen. Mehatxatu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik eta 7.000 pezeta arteko isunak ezarri zizkieten. Egunero joaten ziren Guardia Zibilak eurak arduratzen ziren tabernara “Ezin da azaldu zer nolako beldurra pasatzen genuen. Amak esaten zuen nahiago zuela deabrua adarrekin ikustea, jende hori atean baino”.

Pasó por Ondarreta y firmó su libertad pero fue asesinado en Hernani, el 22 de octubre de 1936. A partir de ahí la vida de la familia se convirtió en un infierno. Amenazadas por hablar en euskera y castigadas a pagar multas de hasta 7.000 pesetas soportaban día tras día las visitas de la Guardia Civil en el bar que regentaban “No se puede explicar el miedo que pasábamos. Mi madre decía que prefería ver al diablo con cuernos antes que a esa gente en la puerta”.

Julenek ezin izan du aitaren gorpua berreskuratu. Horregatik, justizia eskatzen du eta orduen gertatu zena ezagutzera ematen lagundu nahi du. 2013an, Ariel Dulitzky, NBEko derrigortutako desagertzetan aditua denaren aurrean bere kasua azaldu zuen.

Julene no ha podido recuperar el cuerpo de su padre. Por ello, sigue reclamando Justicia y quiere contribuir a que se sepa lo que pasó. En 2013 expuso su caso ante Ariel Dulitzky, experto de la ONU en desapariciones forzadas.

JOSEFA BERASATEGI ETXEBERRIA 1935ean jaio zen Donostian Nace en San Sebastián, en 1935

Pepi oso txikia zen gerrak ezustean harrapatu zituenean Donostiako Antiguo auzoan. Aita, UGTko militantea, bere lanpostuan atxilotu zuten bizilagun batek salatu ondoren. Ama egunero joaten zitzaion Ondarretako kartzelara janaria eramatera. Azaroaren 7an jakinarazi zioten senarra etxera bidali zutela. Hori egia ez zela esaten saiatu bazen ere, bai berak bai berarekin zeuden gainontzeko emakumeek ere, honako erantzuna jaso zuten: “Hemendik ez baduzue alde egiten ostikada bat emango dizuegu”.

Pepi era muy pequeña cuando a su familia le sorprendió la guerra en el Antiguo (Donostia). Su padre, de la UGT, fue detenido en su puesto de trabajo tras ser denunciado por un vecino. Su madre acude a la cárcel de Ondarreta todos los días para llevarle comida. El 7 de noviembre le comunican que le han mandado a casa. Mientras intentaba decirles que eso no era verdad, la única respuesta que obtuvo (tanto ella, como las demás mujeres que esperaban allí mismo) fue: “Si no os vais de aquí, os echamos a patadas”.

Hernanin fusilatu zutela uste duten arren, gorpua ez zen inoiz agertu. Osaba fraide batek iragarri zien: “inoiz ez duzue jakingo non dagoen nire anaia lurperatuta”.

Piensan que fue asesinado en Hernani pero su cuerpo nunca apareció. Un tío fraile ya lo vaticinó: “Nunca vais a saber dónde está mi hermano enterrado”.

Amak, Josepak, garbiketak egiten zituen etxezetxe. Beldur handiz bizi zuen seme-alabak erruki-etxera eraman behar izatea.

Su madre, Josepa, iba de casa en casa haciendo tareas de limpieza. Vivía con angustia la posibilidad de tener que llevar a sus criaturas a la Misericordia.

Amamaren babespean hazi zen Pepi. 17 urterekin lanean hasi zen Confecciones El Barato enpresan. Bizitza latza izan du. Egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta errepikatuko ez denaren bermearen aldeko borrokan jarraitzen du. Donostiako Genozidioaren Elkarteko bozeramailea da.

Pepi se crió al arrimo de la abuela y con 17 años empezó a trabajar en “Confecciones El Barato”. Su vida no ha sido fácil. Continúa luchando por la verdad, la justicia, la reparación y las garantías de no repetición. Es portavoz de la Asociación de Víctimas del Genocidio de Donostia.


MIRENTXU ETA MIKELE AGUIRRE ARISTIZABAL

MARIA LUISA URRA LASKIBAR

1936an jaio ziren Iruñean Nacen en Pamplona, en 1936

1939an jaio zen Andoainen Nace en Andoain, en 1939

Bizkiak, aita erail eta 34 egunera jaio ziren. Fortunato aita Lizarrako EAJko alkatea zen. Frankistek sortutako giroa jasan bazuten ere, beti izan dira kontziente Elvira amak emakume aparta bera, jaso zuen laguntza eta babesaz bost seme alabak aurrera atera ahal izateko.

Gemelas, nacieron a los 34 días del asesinato de su padre, Fortunato, alcalde del PNV en Estella. Aguantaron el ambiente creado por los franquistas y siempre han sido conscientes del apoyo que recibió su madre, Elvira, mujer extraordinaria, que salió adelante con cinco hijos/as.

Lizarkola baserrian jaio zen. Aita Casetaseko (Zaragoza) kontzentrazio-esparruan egon zen preso. Ama erbestean Frantzian egon ondoren, itzuli eta aitarekin elkartzea lortu zuen “oso emakume ausarta zen, ez dakigu ze jendekin topo egin zun baina lortu zun aitakin egotea, hortikan sortu ninduten”.

Oso gaztetatik ezagutu zuten familia osoaren miseria eragin zuen bidegabekeria eta Egiaren, Justiziaren eta Erreparazioaren aldeko borrokan aritu dira beti. Aitaren gorpuzkiak ateratzea lortu zuten eta Sartagudako parkearen sustatzaile izan ziren. Nafarroan egin izan diren omenaldi asko eta askotan izan dira.

Desde jóvenes conocieron la injusticia que provocó la miseria de la familia y han luchado por la Verdad, la Justicia y la Reparación. Consiguieron exhumar los restos de su padre e impulsaron la creación del Parque de Sartaguda, siendo partícipes de numerosos homenajes en Navarra.

Nació en el caserío Lizarkola. Su padre estuvo preso en el campo de concentración de Casetas (Zaragoza). Su madre, que había vuelto del exilio en Francia consiguió tener un encuentro con él, “era una mujer muy atrevida, no sabemos con qué gente se encontró pero consiguió estar con mi padre, ahí me engendraron”

Eusebik Andoaingo falangisten umilazioak jasan behar izan zituen Maria Luisaren haurdunaldian zegoela, baina guztiari egin zion aurre seme-alabak aurrera ateratzeko.

Eusebi, embarazada de María Luisa, sufre las humillaciones de los falangistas de Andoain pero se enfrenta a todo para sacar adelante a sus hijos/as.

Mirentxu 2002an sortu zen Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidentea izandakoa da. Biak aritu dira euren bizipenen testigantzak ikastetxe ezberdinetan kontatzen. Belaunaldi berriei gertatutakoa azaltzearen garrantziaz konbentzituta, bilobekin partekatzen dituzte euren bizipenak.

Mirentxu ha sido Presidenta de la Asociación de Familiares de Fusilados/as de Navarra, creada en 2002. Ambas han colaborado en diferentes colegios aportando sus testimonios. Convencidas de la importancia que tiene la trasmisión a las nuevas generaciones comparten sus vivencias con sus nietos/as.

Maria Luisak fisiko eta moralki jotako gizona zela gogoratzen du aita. Bi kontzentrazio esparrutik eta Cadizeko Langileen Batailoian egon ondoren Andoainera itzuli zen baina ez zioten bere lana eman “gorria” zenaren aitzakiarekin.

María Luisa recuerda a su padre como un hombre destrozado física y moralmente. Después de pasar por dos campos de concentración y por el batallón de trabajadores de Cádiz vuelve a Andoain y se le niega el trabajo por rojo.

Ilusioz, memoria berreskuratzearen aldeko borrokan diraute gaur egun ere, “batzuetan terapia gisa”. Bidea oztopoz beterik dagoela uste badute ere, ez dute esperantza galtzen.

Siguen luchando por la recuperación de la memoria y lo hacen con ilusión, “a veces es como una terapia”. Aunque creen que el camino es complicado, no pierden la esperanza.

Bere anaia Sabintxoren historiak hunkitzen du. Algortako tren geltokian jaio zen bere anaia amak bidaiatzen zuen trena italiar faxistek bonbardatu zutenean. 4 urte zituenean hil zen. Ume-umetatik bizi zuen diktadura faxista eta euskararen aurkako errepresioa eta pentsamendu falangista eta nazional-katolizistan oinarritutako hezkuntza sisteman ikastera izan zen behartua.

Se emociona con la historia de su hermano, Sabintxo, que nació en la estación de Algorta cuando el tren en el que viajaba su madre es bombardeado por fascistas italianos. Murió cuando tenía 4 años. Desde muy niña vivió la dictadura franquista, la represión contra el euskera y la obligación de estudiar en un sistema educativo basado en la ideología falangista y nacional-catolicista.


MIREN ELIXABETE DE URIBE ZUBÍA 1935ean jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1935

BITTORI BÁRCENA ALONSO 1923an jaio zen Añorgan Nace en Añorga, en 1923

Mirenek 2 urte zituen bere aita fusilatu zutenean. Bizkaiko Foru Aldundiko langilea zen. 1937ko irailaren 6an fusilatu egin zuten. Ez du aitaren oroitzapenik, ezta ere faxistak Bilbon izan zirenekoak. Baina, errepresio frankistaren ondorioek betirako markatu zuten bere bizitza.

Miren perdió a su padre cuando tenía 2 años. José Luis trabajaba en la Diputación de Bizkaia y fue fusilado, el 6 de setiembre de 1937. No tiene recuerdos de él ni del paso de los fascistas por Bilbao, pero las consecuencias de la represión franquista le marcaron su vida.

Haurtzaro zoriontsua izan zuen tropa frankistak sartu ziren arte. Orduan, bere familiak, sozialista, etxea utzi eta Bilbora ihes egin behar izan zuen. Aurrerago, Santanderrerako bidea hartu zuen jende andanarekin batera alde egin behar izan zuten. Itzultzean, Donostian babestu behar izan ziren.

Tuvo una infancia feliz hasta que el avance franquista obligó a su familia, socialista, a abandonar la casa y huir hacia Bilbao. Más tarde, formarán parte del éxodo que se dirigió a Santander. A la vuelta tienen que refugiarse en San Sebastián.

Isabel, ama, lau seme-alabarekin eta bosgarrenarena haurdun zegoela geratu zen alargun. Egoera ekonomiko prekarioak beharturik, estraperloan hasi behar izan zuen “gaizki dago hauei estraperlista esatea, emakume guzti hauei esker egin baitzuen Euskadik aurrera. “Gobernua zen orduko estraperlistarik handiena”. Aitona-amonekin hazi zen Miren. Hauek lagundu zuten faxistek deseginda utzi zuten Mirenen familia aurrera egiten.

Su madre, Isabel, tenía cuatro hijos/as cuando se quedó viuda y estaba embarazada del quinto. La precaria situación económica le obligó a dedicarse al estraperlo “las mal llamadas estraperlistas, porque el mayor estraperlista era el Gobierno. Gracias a todas ellas Euskadi salió adelante”. Miren vivirá bajo los cuidados de su abuelo y de su abuela que ayudaron a sostener a esta familia que quedó desarticulada.

Columbia diskoetxeko langilea eta mendizalea. Burgoseko kartzelan preso zuten Marcelo Usabiagarekin elkarri gutunak idazten zizkioten. Urtetan joan zen presondegira bisitan, nahiz eta, honetarako eskailerak garbitzen hasi behar bere soldata osatzeko “Donostian hartzen nuen Burgoserako trena eta han hartzen nuen ostatu. Ez nion amari dirurik eskatu nahi”.

Trabajadora de la empresa discográfica Columbia y aficionada al monte comenzó a escribirse con Marcelo Usabiaga, preso en la cárcel de Burgos. Durante años viajará puntualmente hasta el Penal aunque para ello tenga que completar su sueldo fregando escaleras “cogía el tren en San Sebastián y en Burgos me quedaba en una pensión, no quería pedirle a mi madre dinero”.

Euskal Herrian izua eta miseria erein zutenen biktima zuzena dela uste du. Errepresioaren beldur, bere etxean ez zen inoiz gehiago euskaraz hitzik egin. Errekonozimenduan aurrerapausoak eman direla uste badu ere, erreparazioa ezinezkoa dela pentsatzen du.

Se considera víctima directa de quienes sembraron el terror y la miseria en Euskal Herria. El miedo a la represión se apoderó de su casa hasta el punto de que no se volvió a hablar en euskera. Aunque se han dado pasos en el reconocimiento cree que la reparación es imposible.

Oztopo guztien gainetik, Bittorik beste emakumeekiko elkartasuna gogoratzen du, batez ere, hainbestetan ostatu hartu zuen etxekoandrearekin izandakoa. 1960ko uztailaren 18an, bere senargaia aske utzi eta hurrengo egunean, ezkondu egin ziren. Egun hartan ez zegoen ezer ospatzeko, baina hainbeste urtetan burdin hesiz banatutako tarteak eta elkarri bidalitako txartelen korrespondentziaren amaiera zen.

A pesar de todas las dificultades, Bittori recuerda la solidaridad con otras mujeres, especialmente con la dueña de la casa donde se hospedó tantas veces. El 18 de Julio de 1960, un día después de que su novio quede en libertad, se casa. No era un día para celebrar nada, pero el tiempo de breves encuentros separados por rejas y una larga correspondencia a través de tarjetas, había terminado.


ESTHER LÓPEZ MARCOS 1927an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1927

9 urte zituenean, gerratik ihesi, Habana itsasontzian bere anaia Saturrekin batera joan zen, La Rochellera zihoan haurren espedizioan. Ezin izan zuen zeraman ekipaia apurra berreskuratu eta Alderdi Komunista Frantseseko emakumeek negurako arropak erosi zizkioten. Orduan sortu zitzaion komunismoarekiko konpromisoa “ume bat nintzen eta orduan esan nuen nik ere komunista izan behar nuela”.

Tenía 9 años, cuando huyendo de la guerra, embarcó en el buque Habana junto a su hermano Satur. Formaban parte de la expedición de niños y niñas que llegaron a La Rochelle. No pudo recuperar el poco equipaje que llevaba y las mujeres del Partido Comunista Francés le compraron ropa de invierno. Ahí nació su compromiso “yo era una niña y dije, yo también voy a ser comunista”.

Brigada Malumbreseko gerrillariak ziren bi anaiak hil zizkioten. Bat Guardia Zibilak hil zuen tiroz, eta bestea, kartzelaratuta izan ondoren, Derion fusilatu zuten. Ama, Avelina, gerrillaren bitartekaria izan zen eta bi urte pasa zituen Larrinagako kartzelan.

Perdió a sus dos hermanos, guerrilleros en la Brigada Malumbres, uno abatido a tiros por la Guardia Civil y el otro, preso primero y fusilado después en Derio. Su madre, Avelina, enlace con la guerrilla, estuvo dos años en la cárcel de Larrinaga.

Errepresioari aurre eginez, Estherrek injustizien aurka borrokatzen jarraitu zuen. 1977ra arte, Alderdi Komunista legeztatu zen urtea, bere etxea bilera klandestinoak egiteko topagune izan zen. Ibaiaren Ezkerraldeko posta-bulegora propaganda eraman eta arrandegiko furgonetarekin Mundo Obrero banatzen aritu zen. Bere buruari agindu ziona bete du “hil artean militante izango naiz”.

A pesar de la represión, Esther siguió luchando contra las injusticias. Hasta 1977, año en el que se legalizó el Partido Comunista, su casa fue centro de reuniones clandestinas. Llevó propaganda a las estafetas de la Margen izquierda y repartía Mundo Obrero con la furgoneta de la pescadería. Ha cumplido la promesa que un día hizo “soy militante hasta que me muera”.

TERESA HUALDE INDAKOETXEA 1929an jaio zen Iturenen (Nafarroa) Nace en Ituren (Navarra), en 1929

13 anai-arrebetatik laugarrena. Goiz utzi zuen eskola. Aitak mendian egiten zuen lana eta oso eskasak ziren familiaren aukerak. 10 urterekin, matxinatuen errepresioa ezagutu zuen eta Iruñera joan behar izan zuen neskame.

La cuarta de 13 hermanos/as pronto dejó la escuela. Su padre trabajaba en el monte y las posibilidades de la familia eran escasas. Con 10 años y tras conocer la represión de los sublevados fue de criadica a Pamplona.

Gaztetan lana besterik ez zuen egin. Lan klandestinoez arduratzen zen EAJko nazionalista batekin ezkondu zen. Urte latzak izan ziren “4 seme-alaba izan nituen 5 urtetan. Beti egon nintzen bakarrik. Asko lagundu ninduen Esther izeneko lagun bat nuen”.

De joven trabajó sin descanso. Se casó con un nacionalista, del PNV, encargado de tareas clandestinas. Fueron años difíciles “tuve 4 hijas en 5 años, pero siempre estuve sola. Tenía una amiga, Esther, que me ayudó mucho”.

1969an, familia guztia joan zen Donibanera bizitzera. Biarritzen Euskal Jai ostatuaz arduratu ziren. Maitek bosgarren haurra izan zuen. Laster biziko zuen bere bizitzako dezepziorik handiena “Senarrak bakarrik utzi ninduen 5 seme-alabarekin”. Urtetan, amatxiren etxeko ateak zabalik egon ziren errefuxiatuei laguntza emateko. Hurbiletik bizi izan zituen lagun maite askoren bizitzarekin bukatu zuten BVE eta GALen atentatuak.

En 1969 toda la familia se traslada a Donibane. En Biarritz regentarán el Hostal Euskal Jai. Maite da a luz a su quinta criatura. Enseguida sufrirá una de sus mayores decepciones “mi marido me dejó plantada con 5 hijos/as”. Durante todos estos años la casa de amatxi estuvo abierta para ayudar a las personas refugiadas. Vivió de cerca los atentados del Batallón Vasco-español y del GAL, que terminaron con la vida de muchas personas queridas.


ARANTXA ZABALEGI IRIZAR 1947an jaio zen Zarautzen Nace en Zarautz, en 1947

Gerraren lekuko zuzena ez izan arren, hark triskatutako familia baten baitan jaio zen. Gertatutakoaz apenas hitz egiten ez zen inguru nazionalista batean hazi zen.

A pesar de no haber sido testigo directo de la guerra, nace en una familia destrozada por la misma. Crece en un ambiente nacionalista donde apenas se habla de lo sucedido.

Aurreneko hauteskunde demokratikoetan, EAJko zinegotzia izan zen Zarautzen. Ordutik, bizitza osoa eman du gerrak kaltetutako pertsonek diru-laguntzak jaso ahal izateko lege ezberdinak aztertzen. Asko dira Arantzak tramitatu dituen espedienteak eta, horri esker, ehunka alargunek pentsioa jaso ahal izan dute. Sarri, oso zaila izan zaio emakume haien bikoteak hilda zeudela demostratzea eta berau izan da, hain zuzen ere, bere erronkarik handiena. Etengabe aritu da, El Ferrol, Salamanca, Kontu Auzitegi... artxiboak aztertzen.

Concejala del PNV en Zarauz, en las primeras elecciones democráticas. Desde entonces, toda una vida dedicada a la investigación de las diferentes leyes que han ido sucediéndose para que las personas afectadas por la guerra pudieran cobrar alguna indemnización. Son muchos los expedientes que ha conseguido tramitar y por ello, cientos de mujeres viudas han podido tener una pensión. La dificultad para demostrar que sus compañeros estaban muertos o desaparecidos ha sido un reto. Ha rastreado incansable los Archivos de El Ferrol, Salamanca, Tribunal de Cuentas….

Bere lan solidarioari esker, emakume ausart eta inbidiagarriak ezagutzeko aukera izan du. Zarautzera itzuli eta hain garai ilunak ziren haietan lanean hasi eta bakar-bakarrik familia osoa aurrera ateratzea lortu zuten emakumeak miresten ditu.

Su trabajo solidario le ha permitido conocer a mujeres, valientes y envidiables, que llegaron a Zarauz y sacaron a su familia adelante, trabajando solas y en una época muy complicada.

KONTXI LAZPIUR ZABALA 1924an jaio zen Bergaran Nace en Bergara, en 1924

Langile eta nazionalista zen bere familia. Hizkuntzaren defendatzaileak. Berak 5 urte zituela Bergaratik Eibarrera joan ziren. Bertan bizi zituen Kontxak lehenengo eraso faxistak. Handik, ama eta hiru anai-arrebekin batera, Bilbora alde egin zuten.

Creció en una familia obrera, nacionalista y defensora de su lengua. Cuando tenía 5 años se trasladaron a Eibar. Allí vivió los primeros ataques fascistas y junto a su madre y sus tres hermanos/as tuvieron que huir a Bilbao.

Bonbardaketetatik ihes egiteko hainbat saiakera egin ondoren, azkenean Torrelavegara joatea lortu zuten. Han, familia batek hartu zituen etxean. Itzuli zirenean, eskolan, Cara al Sol abestera derrigortu eta euskaraz hitz egitea debekatu zioten. Kalean asko ziren Flechas, Pelayos eta Margaritek egiten zituzten desfileak. Etxean, mehatxuak jaso zituzten eta erreketeentzako jertseak egitera behartu zituzten. Oso gazte zela hasi zen lanean bizikletak nikeleztatzen. Ezkondu zenean, legeak hala behartuta, lana utzi behar izan zuen.

Tras varios intentos de embarcar para huir de los bombardeos consiguen llegar a Torrelavega donde son acogidas por una familia. A su regreso, en la escuela, le obligan a cantar el Cara al Sol y le prohíben hablar euskera. En la calle, los desfiles de Flechas, Pelayos y Margaritas son continuos. En casa, son amenazadas y obligadas a hacer jerseys para los requetés. Desde muy joven trabajó niquelando bicicletas. Al casarse dejó el trabajo porque así lo imponía la Ley.

1961ean, frankismoaren hatzaparrek berriro astindu zuten Kontxa. Imanol bere anaia atxilotu eta bortizki torturatu zuten.

En 1961, el franquismo les asestó un nuevo golpe: su hermano Imanol fue detenido y salvajemente torturado.

1964an hasi zen euskarazko klaseak ematen. 25 urtez, euskararekiko konpromiso handia erakutsi zuen. Hasierako Euskara Eskoletako talde klandestinoetan aritu zen irakasten eta Gaueskoletan eta AEKn geroago.

En 1964 comenzó a dar clases de euskera. Durante 25 años mantuvo un fuerte compromiso y conoció los primeros grupos clandestinos, más tarde las escuelas de noche, AEK…


MARIA TERESA PONTÓN FERNÁNDEZ

BEGOÑA GOROSPE PASCUAL

1935ean jaio zen Gasteizen Nace en Vitoria, en 1935

1942an jaio zen Donostian Nace en San Sebastián, en 1942

Gasteizen zenbait enpresak parte hartu zuten grebaren ondorioz sortutako Gasteizeko Emakumeen Asanbladako kidea izan zen. Milaka izan ziren euren lan eta gizarte eskubideen alde borrokatu zuten langileak.

Formó parte de la Asamblea de Mujeres de Vitoria, creada a raíz de la huelga que fue secundada por varias empresas. Miles de trabajadores/as luchaban por sus derechos sociolaborales.

Frankismoak errepresaliatutako familia batean jaio zen. Etxean, justizian oinarritutako hezkuntza transmititu zioten. Agian, horregatik, jarri zuen zalantzan bere nebaren eta beraren arteko ezberdintasunak etxeko lanen banaketan.

Nació en una familia represaliada por el franquismo que supo transmitirle una educación basada en la justicia. Quizás por ello, enseguida cuestionó la diferencia en el reparto de tareas entre su hermano y ella.

Ehunka izan ziren poltsa hutsik zutela azokara joan eta etorrian ibili ziren emakumeak. Ekintza haren bidez, familia askok eta askok grebaren iraupen luzearen ondorioz pairatzen zuten prekarietatea sinbolizatu nahi izan zuten. Langileen emazteak eskakizunetan inplikatzea ere lortu zuten.

La presencia de cientos de mujeres que acudían y volvían del mercado con las bolsas vacías, simbolizó la precariedad que sufrían muchas familias al verse afectadas por la duración de la huelga. También hizo que las mujeres de los trabajadores se implicaran en las demandas.

Langileriaren mugimendu handi honek Espainiako polizia armatuaren errepresio bortitza jasan izan zuen 1976ko martxoaren 3an, bost langile balaz erail eta ehundik gora zauritu baitzituen. Gertaera Zaramaga auzoko elizan asanbladan zeuden 5.000 langile inguru ateraraztean gertatu zen. Tiroketaren aurretik eliza gaseztatu zuten. Tere sarraski honen lekuko zuzena izan zen. 40 urte pasa eta gero, oraindik ere, hunkitu egiten da gertaera gogoratzean: “Oroitzapen hura ez da inoiz ahazten, barren-barrenean duzu eta nahi duenean azaleratu egiten da. Horrela da, besterik gabe.”

Este gran movimiento de la clase obrera sufrió el 3 de marzo de 1976, la salvaje represión de la policía armada española que asesinó a cinco trabajadores e hirió de bala a más de cien. El hecho se produjo al desalojar una Iglesia del barrio Zaramaga, previamente gaseada, en la que cerca de 5.000 trabajadores/as celebraban una Asamblea. Tere fue testigo de esta gran masacre. 40 años después se emociona al recordarlo “Ese recuerdo no se te olvida nunca, lo tienes ahí dentro y cuando quiere sale, es así, nada más”.

Berdintasunean oinarritutako gizarte justuago baten alde zuen konpromisoa, Zikuñagako emakumeek 1967an burututako grebak eta 1968an Parisera egin zuen bidai batek, sendotu zuten. Lanean zegoen bitartean, Gizarte Graduatua ateratzeko ikasketak burutu zituen. 1968an emakume talde bat sortu zuten Hernanin. “73an emakume langileen seme-alabentzako haurtzaindegi bat ireki genuen”. Langile Komisioetako eta LKIko militantea izan zen. Paraleloki, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren hastapenetan hartu zuen parte.

La huelga protagonizada por las mujeres de Zikuñaga, en 1967, y un viaje a París en 1968, afianzaron su compromiso en la lucha por una sociedad más justa e igualitaria. Combinó su trabajo con los estudios de Graduado Social y en 1968, crearon un grupo de mujeres en Hernani. “En el 73 abrimos una guardería para hijas e hijos de mujeres trabajadoras”. Militó en Comisiones Obreras y en LKI. Paralelamente formó parte de los comienzos del Movimiento Feminista en Euskal Herria.

Ikus-entzunezkoen mundura hurbildu eta borroka ezberdinetan aitzindari izandako emakumeen testigantzak jaso zituen: Errepublikan, gerran, diktaduran... Euskal Emakumeak izeneko lana egin zuen eta lan hau Educación, Memoria e Historia de las Mujeres Vascas liburuaren parte da.

Se acercó al mundo audiovisual y recogió testimonios de mujeres que habían sido pioneras en diferentes luchas: durante la República, la guerra, la dictadura… Su trabajo Euskal Emakumeak forma parte del libro Educación, Memoria e Historia de las Mujeres Vascas.


MARI CARMEN MORENO MARTÍNEZ 1942an jaio zen Bilbon Nace en Bilbao, en 1942

Familia xume eta oso langile baten baitan jaioa, 17 urterekin JOCen sartu zen Uretamendiko emakumeei bere babesa emateko. “Txabolez osatutako auzo bat aurkitu nuen. Oso herri txiroetatik etorritako emakumeak zeuden bertan. Oso duinak ziren eta miseria haren erdian etxebizitzak eraikitzeko gai izan ziren”.

De familia humilde y muy trabajadora, con 17 años se incorpora en las JOC apoyando a las mujeres de Uretamendi “Me encontré con un barrio de chabolas, con mujeres que habían venido de pueblos muy pobres, pero que eran muy dignas, fueron capaces de construir hogares en medio de aquella miseria”.

Urteek ematen duten ikuspegiari esker, Mamenek asko baloratzen du han ikasitako guztia. 65. urtean hasi zen Firestonen lanean. Bertan etengabeko borroka jarraitu zuen emakumeen lan baldintzak hobetu nahian. Bidea ordea, ez zen erraza izango: isunak, kaleratzeak, lau aldiz polizia-etxera eramanda, bitan espetxeratua, baina, baditu harro sentiarazten duten lorpenak ere “lan berdinari soldata berdina ordaintzea lortu genuenean, 700 emakume ari ginen Firestonen lanean”. Berdintasunaren borrokan irabazi zen aurreneko epaiketa izan zen. Hitzarmenean idatziz jasota agertzea lortu zuten eta erreferente gisa balio izan zuen beste enpresa batzuetarako.

Con la perspectiva que dan los años, Mamen valora mucho lo que allí aprendió. En el 65, entra en Firestone, donde lucha incansablemente por mejorar las condiciones de las mujeres trabajadoras. El camino no va a ser fácil: multas, despidos, cuatro veces en comisaría, dos en la cárcel…, pero también tiene en su haber logros de los que se siente orgullosa “cuando conseguimos a trabajo igual, salario igual, éramos en Firestone 700 mujeres”. Era el primer juicio que se ganaba a favor de la igualdad, consiguieron que figurara en el Convenio y sirvió de referente para otras empresas.

Militantea, sindikalista, erretiratuta dago gaur egun eta “emakume erresistente, langile eta borrokalaria” bezala deskribatzen du bere burua.

Militante, sindicalista, hoy ya jubilada, se identifica “con la mujer resistente, trabajadora y peleona”.

JOSEFINA CAMPOS ORDUÑA 1942an jaio zen Azkioenen Nace en Peralta, en 1942

1936ko kolpe militarraren ondorioz, eta beste askok bezala, errepresioa jasandako behar ezkerreko familia batean jaio zen. Ogibidez jostuna, ondo asko ezagutzen du karlistek eta falangistek Nafarroako Erriberan sortu zuten izua. Eraildako, espetxeratutako eta torturatutako pertsonen zerrenda luzea. Bere amona, Gertrudisek, irainak eta ile mozketa jasan zituen ehundik gora emakumek bezalaxe Azkoienen.

Pertenece a una familia de izquierdas que, como tantas otras, sufrieron la represión tras el golpe militar de 1936. Modista de profesión, conoce a fondo el terror que sembraron carlistas y falangistas a su paso por la Ribera Navarra y la larga lista de personas asesinadas, encarceladas, maltratadas… Su abuela, Gertrudis, fue una de las 100 mujeres que sufrieron vejaciones y cortes de pelo en Peralta.

Memoriaren Errekuperazioren borrokan aitzindari, 1978an, Itzulera Operazioa martxan jarri zuen taldeko kidea izateaz gain, areketan lurperatutako biktimen gorpuzkiak berreskuratzeko lanetan ere hasi zen.

Pionera en la lucha por la Recuperación de la Memoria, en 1978 formó parte del grupo que puso en marcha la Operación Retorno, y comenzó a recuperar los restos de las víctimas enterradas en las cunetas.

2008an, ahozko testigantza eta artxibategietako dokumentazioan oinarritutako ikerketa lan sakon baten ondoren, Los fusilados de Peralta, la vuelta a casa (1936-1978): Operación Retorno liburua idatzi zuen.

En 2008, tras un largo trabajo de investigación a través de fuentes orales y documentación de archivo, escribe Los fusilados de Peralta, la vuelta a casa (1936-1978): operación retorno.

Oroimenaren Aldeko Emakumeak Elkarteko kidea da. 2016an, Peraltan, emakume biktima eta erresistenteak oroitzen dituen mezuz grabatutako hamarnaka harriek osatutako eskultura bat jartzea lortu zuen.

Forma parte de la Asociación Mujeres con Memoria. En 2016, impulsa en Peralta la creación de una escultura, compuesta por decenas de piedras grabadas con mensajes, que recuerda a las mujeres víctimas y resistentes.


MIREN CLEMENTE LOZARES 1943an jaio zen Tolosan Nace en Tolosa, en 1943

14 urterekin hasi zen Zikuñagan lanean. Lantegia izan zen bere eskola “emakume zaharrenak izan ziren gure irakasleak aspektu guztietan”. JOCeko kide eta enpresako epaimahaikide izan zen.

Con 14 años comienza a trabajar en Zikuñaga. La fábrica fue su escuela “las trabajadoras mayores nos enseñaban en todos los aspectos”. Fue militante de las JOC y Jurado de Empresa.

1967an Hernanin burutu zen lan aldarrikapenen aldeko lehenengo greban hartu zuen parte. Emakumeek antolatu eta zuzendutako greba izan zen. Guardia Zibilak esku hartu zuen prozesu gogor hartan eta batzarrak klandestinoak ziren. Enpresak emakume grebalariak ordezkatu nahi izan zituen baina, “inork ez zuen gure lanpostuak betetzera etorri nahi izan”.

En 1967 participó en la primera huelga por reivindicaciones laborales en Hernani. Fue organizada y dirigida por mujeres. Un proceso duro en el que intervino la Guardia Civil y las reuniones eran clandestinas. La empresa intentó reemplazar a las huelguistas pero “nadie quiso venir a cubrir nuestros puestos de trabajo”.

Eskualde osoak bere elkartasuna adierazi bazuen ere, hark ez zuen enpresaren erabakia aldatzea lortu eta emakume haiek kaleratuak izan ziren. Mirenek gainera epaiketa bati egin behar izan zion aurre, non zirikatzaile izateaz gain, beste falta larri batzuetaz ere akusatua izan zen. Kaleratutako emakume bat bera ere ez zuten berriz hartu. Inguruko lantegiek emakume haiei lanik ez emateko gomendioa gutunez jaso zutenez, haietako asko umezain hasi behar izan ziren lanean.

La solidaridad que se extendió por toda la comarca no cambió la decisión de la empresa y todas las trabajadoras fueron despedidas. Miren, además, se enfrentó a un juicio donde se le acusaba de instigadora y otras faltas graves. Ninguna fue readmitida. Las empresas del entorno recibieron cartas que recomendaban no darles trabajo por lo que muchas de las mujeres tuvieron que trabajar de niñeras.

77an amnistia eman zieten. Ordurako, gehienak ezkonduta zeuden “lana utzi behar izan genuen, orduan dotea existitzen zelako”.

En el 77 les conceden la amnistía, cuando la mayoría estaban casadas “habíamos tenido que dejar de trabajar, entonces existía la dote”.

KRISTINA MARDARAS SEDRÚN 1948an jaio zen Oromiñon Nace en Oromiño, en 1948

Umetan desberdintasuna jasan zuen jolasteko orduan. Gaztetan, ikasten jarraitzeko ezintasuna izan zuen, baina, bretxa bat zabaldu zuen emakumezkoen bertsolaritzan, bera izan baitzen Euskal Herrian plaza batera abestera atera zen lehenengo emakumea. Oromiñon izan zen 1983an.

Sufrió de niña la desigualdad a la hora de jugar y de joven la imposibilidad de seguir estudiando pero abrió una brecha en el bertsolarismo femenino al ser la primera mujer en Euskal Herria que salió a una plaza a cantar. Lo hizo en 1983, en Oromiño.

1986an, mugarri bat markatu zuen ordura arte gizonezkoentzako bakarrik zen Bertsolari Txapelketan parte hartzean. Emakumezkoen inolako erreferenterik gabe, eszenatokian bere presentziaren ekarpena emateaz gain, mezu berri bat ere zabaldu zuen “eramaten nuen etxetik prestatuta emakumeen aldeko mezua”.

En 1986 marcó también un hito al tomar parte en el Campeonato de Bertsolaris, espacio restringido a los hombres hasta ese momento. Sin ninguna referencia femenina aportó, además de su presencia en el escenario, un mensaje nuevo “llevaba preparado de casa un mensaje a favor de las mujeres”.

1966an, euskararekiko konpromisoak bultzatuta, irakaskuntza ikasketak burutu zituen eta Bizkaiko lehenengo haur-eskolen sorreran hartu zuen parte “orduko giroa gahinbera zetorren, euskera ia ez zen entzuten kalean”. Ordutik, eta erretiratu artean, irakasle lanetan aritu da beti.

En 1966, su compromiso con el euskera le impulsó a hacer Magisterio, y colaboró en la creación de las primeras escuelas infantiles en euskera, en Bizkaia, “la situación del euskera era decadente, en la calle apenas se oía”. Desde entonces y hasta su jubilación ha ejercido de maestra.

Ipuinak idazten ditu. Auzoek iraunarazteko borrokatzen du. Lan komunaren aldeko apustua egiten du. Emakume bertsolarien taldeko kide izaten jarraitzen du.

Escribe cuentos, lucha por la sostenibilidad de los barrios, apuesta por el trabajo en común y por supuesto, sigue formando parte del grupo de mujeres bertsolaris.


ANA MARÍA BLANCO CORBAL 1947an jaio zen Xinzo de Limian (Ourense) Nace en Xinzo de Limia (Ourense), en 1947

Galizian jaio zen. Familiarekin ba­tera etorri zen Bilbora 7 urte zituela. Aita meatzaria zen. Gaztetatik erakutsi zuen gizarte mugimenduen aldeko interesa. JICeko (Juventudes Independientes Católicas) militantea izan zen.

Nacida en Galicia, tenía 7 años cuando su familia llegó a Bilbao. Hija de minero, desde muy joven se interesó por los movimientos sociales. Militó en las JIC (Juventudes Independientes Católicas).

1964an Iralabarri auzora joan zen bizitzera. Auzo-elkarteko kide egin zen eta elkarteko presidentea ere izan zen “ frankismo garaian, Auzo-elkarteari esker, bestela debekatuta zeuden hainbat ekintza antolatzen genituen arauzko bideak erabiliz. Elkarte haren bidez antolatu ezean, ezinezkoa zen ezer egitea”. 1966an Banden Greban eratu ziren Elkartasun Batzordeetan hartu zuen parte.

En 1964 se trasladó al barrio de Iralabarri. Enseguida entró a formar parte de la Asociación de Vecinos/as de la que, durante un tiempo, fue Presidenta “era uno de los pequeños cauces legales que permitía el franquismo, buscábamos formas de participación, libertades que no nos concedían de otra forma”. Participó en los Comités de Solidaridad que se formaron en 1966 durante La Huelga de Bandas.

Inplikazio aktiboa izan zuen higiene azpiegituren, kaleen urbanizazioaren eta eskolen aldarrikapenean, beste batzuen artean. 1940an, berrogei emakumek Media Lunan argiteria jartzea lortu zuten. Auzoko zonalde hartan etxeak eman zituzten, baina, kaleetan ez zuten argirik.

Se implicó activamente en la demanda de infraestructuras higiénicas, urbanización de las calles, centros escolares… En 1974, 40 mujeres consiguieron que se pusiera luz en la Media Luna, una de las zonas del barrio que tras entregar las viviendas carecía de alumbrado.

Gaur egun, pozik dago Iralaren aldeko borrokan lortu dituzten hobekuntzengatik “2016an ospatu genuen auzoaren mendeurrena eta nire aukera herritarron mugimenduak izaten jarraitzen du”.

A día de hoy se siente orgullosa de lo que han conseguido y sigue luchando por mejorar las condiciones de Irala “en 2016 celebramos el centenario, mi opción sigue siendo el movimiento ciudadano”.

ARANTZA ARRUTI ODRIOZOLA 1946an jaio zen Zarautzen Nace en Zarautz, en 1946

18 urte bete aurretik atera zen Zarautzetik, Frantzia eta Ingalaterrara au pair joateko. Militante abertzalea oso gazte zenetik. Askotan atxilotu zuten 1966 eta 1969 artean. Torturatu egin zuten eta 8 urtez egon zen espetxeratua kartzela ezberdinetan. 1970ean Burgoseko Prozesuan auziperatu zuten ETAko beste kide batzuekin batera. Abenduaren 3tik 9ra bitartean egin zen epaiketan absolbitua iza zen. 1976ra arte jarraitu zuen kartzelan, aurretik zituen beste sententzia batzuetako zigorrak betetzen.

Salió de Zarautz sin haber cumplido 18 años para ir de au pair a Francia e Inglaterra. Militante abertzale desde muy joven, sufrió varias detenciones entre 1966 y 1969, fue torturada y pasó ocho años en diferentes cárceles. En 1970 fue una de las encausadas en el Proceso de Burgos junto a otros miembros de ETA. En el juicio que se desarrolló entre el 3 y el 9 de diciembre fue absuelta. Siguió en la cárcel hasta 1976, cumpliendo condena por sentencias anteriores.

Aske geratu zenean, Herri Batasunan sartu eta haren baitan sortutako Aizan Emakume Taldeko bultzatzaileetako bat izan zen. Konplexurik gabe salatzen du, une hartan, bere erakundeak ez zuela politikoki bere gain hartu borroka antipatriarkala “hamargarren postuan zeukaten emakumeen problematika”.

Ya en libertad, se integra en Herri Batasuna y será una de las impulsoras del grupo de mujeres Aizan. Denuncia sin complejos que en aquel momento su organización no asumió políticamente la lucha antipatriarcal “la problemática de las mujeres la tenían en el décimo puesto”.

Gaur egun, Sortuko militantea da eta Bilgune Feministako partaidea da. Bere beldur eta bizitako unerik txarrenei umorez egin die beti aurre. Biktimismotik alde egiten du eta asko maite du bizitza.

Hoy en día es militante de Sortu y forma parte de Bilgune Feminista. Siempre ha combatido sus miedos y los peores momentos con humor. Huye del victimismo y tiene una gran pasión por la vida.


IXIAR IRULEGI GARMENDIA 1951an jaio zen Andoainen Nace en Andoain, en 1951

Euskararekiko sentsibilitateak eta pedagogia berriek eskaintzen dituzten baloreek bultzaturik irakasle ikasketak burutu zituen. Hezkuntzaren bidez gizartea aldatzea lor zitekeelako uste osoa izanik, Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundeko (IASE) kidea izan zen eta talde hartan gauzatu zituen bere lan militantea.

Su sensibilidad por el euskera y los valores que ofrecen las nuevas pedagogías le llevaron a hacer Magisterio. Convencida de que se podía cambiar la sociedad a través de la educación, formó parte de Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundea (IASE), grupo en el que desarrolló su trabajo militante.

1975ean poliziak atxilotu egin zuen eta torturatua izan zen. Polizia-etxean igaro zituen egunetan bahiturik, eta umiliatua sentitu zen. Kolpeak eta jarrera matxistak jasan behar izan zituen. Saihets bat apurtuta zuela, hainbat ubeldurarekin eta ezin ibilirik epailearen aurrean deklaratu zuen. Hark ezer ikusiko ez balu bezala, honakoa esatera mugatu zen “gaztetxo hau etxera”.

En 1975 fue detenida por la policía y torturada. Durante los días que pasa en Comisaría se siente secuestrada y humillada. Tiene que soportar golpes y actitudes machistas. A pesar de que comparece ante un Juez con una costilla rota, numerosos moratones y sin poder andar, éste parece no ver nada y se limita a decir “Esta chiquita a casa”.

Esperientzia haren ondoren, bere barruko egoera zein soziala aldatu egin zen eta bilaketa pertsonalean barneratu zen. Profesionalen laguntzarekin eta bere lanarekin, bere baitan, “gizarte honen egitura eta baloreetatik kanpo”, bakea eta askatasuna aurkitu zituen.

Después de esta experiencia, el escenario íntimo y social cambian y se adentra en una búsqueda personal. Con ayuda de profesionales y su propio trabajo consigue encontrar en su interior, “fuera de las estructuras y valores de esta sociedad”, la paz y la libertad.

Denbora pasa da baina bizitakoaren markek grabaturik jarraitzen dute. Ez du ulertzen, “zergatik gaur egun ez diren oraindik ere aitortzen bizipen hauek”. 2014an Arnasa Hartzen ipuinean bere historia kontatu zuen.

Ha pasado el tiempo, las marcas siguen grabadas. No entiende “cómo hoy en día estas vivencias no son reconocidas.” En 2014 relató la historia de su tortura en el cuento Arnasa Hartzen.

AGURTZANE JUANENA ALUSTIZA 1956an jaio zen Legazpin Nace en Legazpia, en 1956

Poliziak 18 urte zituela atxilotu zuen, Franco hiltzeko bi hilabete inguru falta zirenean. ETA Vko militantea zen ikasleen alorrean, baita IASEkoa ere (Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundea).

Detenida por la Policía dos meses antes de morir Franco, a la edad de 18 años, cuando era militante de ETA V en el sector estudiantil y también de IASE (Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundea).

Donostiako Gobernu Zibilera eraman eta 12 ordu latzetan denetatik jasan zuen: tratu txarrak, umilazioak, mehatxuak… Gauerdian, laugarren galdeketara zeramatela, bere burua 2. pisuko leiho batetik bota zuen. Horren ondorioz ospitalean egon behar izan zuen hiru hilabetez. Ondorio fisikoak nabarmenak izan arren, barruko oinazeek fisikoek baino gehiago iraun zuten.

Conducida al Gobierno Civil de Donostia, sufre humillaciones, malos tratos, amenazas... durante 12 largas horas. Se arroja por la ventana de un 2º piso cuando a medianoche es conducida al siguiente interrogatorio. A raíz de esto pasa tres meses en el hospital. Con secuelas físicas importantes, las sicológicas permanecerán bastante más tiempo.

Gertaera haren ondoren, isiltasunean eta bere bizitza berreraikitzeko ahaleginetan bizi izan zen. Esan gabe neukana (2003) liburua argitaratu izanak eta torturaren beste biktima batzuekin burututako topaketek (2005-2006), bere burua ezagutu eta indartzeko balio izan diote. “Torturaren biktima izan naizela uste dut, baina gaur egun ja ez naiz.”

A partir de aquí, vive en un mundo de silencios y de lucha personal por recomponer su vida. La publicación de su libro Esan gabe neukana (2003) y los encuentros en 2005-2006 con otras víctimas de tortura, le sirven para reconocerse y fortalecerse. “Creo que he sido víctima de tortura, pero eso forma parte del pasado, hoy día ya no lo soy”.

Memoria Historikoa berreskuratzeko borrokan jarraitzen du, biktima guztien Errekonozimenduaren alde.

Comprometida con la recuperación de la Memoria Histórica, sigue luchando por el reconocimiento de todas las víctimas.


ELIXABETE NOSELLAS ZABALEGI 1959an jaio zen Tolosan Nace en Tolosa, en 1959

Ibarrako Alurr dantza taldeko koordinatzailea da. 16 urterekin atxilotu zuten kontrol batean. 8 egunez eta 8 gauez, Tolosako kuartelean Jesus Muñecasek torturatu zuen. Kolpeek, mehatxuek eta izuak gezurra esatera behartu zuten, jasaten ari zen infernu hartatik ihes egin ahal izateko.

Es coordinadora del grupo de danzas Alurr en Ibarra. Con 16 años, fue detenida en un control. Durante 8 días y 8 noches es torturada por Jesús Muñecas, en el cuartel de Tolosa. Los golpes, las amenazas de muerte y el miedo le empujan a mentir para salir del infierno al que está siendo sometida.

Adin txikikoa izan arren, Martuteneko kartzelan espetxeratu zuten. 50.000 pezetako fidantza ordaindu ondoren askatu zuten, epaiketaren zain geratu zela. Franco hiltzean, amnistia eman zioten, baina, poliziaren jazarpena jasaten jarraitu zuen. Haiek edozein ordutan eta aitzakiarekin azaltzen ziren bere etxean.

A pesar de ser menor de edad ingresó en la cárcel de Martutene. Salió después de pagar 50.000 pesetas, pendiente de juicio. Al morir Franco es amnistiada pero la Policía sigue acosándola y presentándose en su casa con cualquier excusa.

Psikologikoki lur jota, Tolosatik joatea erabaki zuen. Urtetan ezin izan du inorekin bere bizipenei buruz hitzik egin, ezta bere senarrarekin ere (oraindik lagunak besterik ez zirenean hura ere berarekin atxilotua eta torturatua izan zen). Oraindik ere bizitako guztiak gainditu gabe dituelakoan dago “gauza asko gogoratzen ditut. Beste asko ahaztu egin ditut edo ez ditut gogoratu nahi”.

Piscológicamente destrozada, decide abandonar Tolosa. Durante años no ha podido hablar de su experiencia ni con su marido (detenido junto a ella, y torturado también, cuando todavía eran amigos). Cree que todavía no lo ha superado “me acuerdo de muchas cosas, otras las he olvidado o no quiero recordarlas”.

Bere testigantzak ahalbidetu du beste batzuenekin batera, Kuarteleko kapitain ohi, Jesús Muñecasen, kontrako kereila abiatzea. Egun, estradizio agindua du Muñecasek.

Su testimonio es uno de los que ha permitido presentar la Querella contra el mando del cuartel, el excapitán Jesús Muñecas, sobre el que pesa una orden de extradición.

MARGARI FERNÁNDEZ MENCHACA 1959an jaio zen Santurtzin Nace en Santurtzi, en 1959

Uztailaren 5ean bete zituen 17 urte. Lau egun beranduago, 1976ko uztailaren 9an, bere ama Normi hil zuten, buruan tiro eginez. Lekuko askoren arabera, egilea herriko bizilaguna zen. Egun hartan Sardinaren Eguna ospatzen zen Santurtzin eta milaka pertsona zeuden. Egun berean, amnistiaren aldeko manifestazioa zegoen deituta herrian. Guardia Zibilak gogor jo zuen manifestarien aurka eta iskanbilaren erdian, jaia ospatzen ari ziren eta arrantzalez jantzita zihoazen zenbait indibiduok euren pistolak atera eta jendeari tiro egiten hasi ziren.

4 días después de cumplir los 17 años, el 9 de julio de 1976, su madre Normi murió de un disparo en la cabeza. El autor, según muchos testigos, era vecino del pueblo. Ese día, miles de personas participaban en el tradicional Día de la Sardina. Una manifestación había sido convocada exigiendo amnistía. La Guardia Civil actuó duramente y en el tumulto, varios individuos, que participaban en la fiesta vestidos con el traje típico de pescadores, sacaron sus pistolas disparando contra la multitud.

Dolua zen nagusi Santurtzin. Familia ospitalera joan zen gorpua jasotzera eta han esan zieten Guardia Zibilak eraman zuela hilotza “Cabiecesera igo ginenerako lurperatuta zeukaten”.

Santurce estaba de luto. La familia acudió a recoger el cuerpo de Norma al Hospital y les comunicaron que la Guardia Civil se había llevado el cadáver “cuando subimos a Cabieces ya estaba enterrada”.

Norma terrorismoaren biktimatzat aitortua izan zen 2002an. Margarirentzat “Aurrerapauso bat da, 26 urte borroka burokratikoetan eman ondoren.”

En 2002 Norma es reconocida como víctima del terrorismo. Para Margari “es un paso después de 26 años de lucha burocrática”.

Inoiz ez ziren gertaera haiek ikertu eta inoiz ez zen errekonozitu, Normi heriotza eskuin muturreko kideek erail zutela. Garai hartan, eskuin muturra estatu frankistaren aparatu ofizialaren parte zen.

Nunca se investigaron los hechos y nunca se reconoció que la muerte de Normi fue obra de la ultraderecha que, entonces, era parte del aparato oficial del estado franquista.


BIDEGILEAK

ABRIERON CAMINOS

Bideak zabaldu zituzten, ahotsa altxatu zuten, eta etorkizuna eraiki. Haien aurpegiak ez ditugu jada, baina haien espazioa betetzen dugu, haien bizitzek zeharkatzen gaituzte.

MARI DAPENA RICO

Palencia, 1924 – Bilbo, 1995

Abrieron caminos, alzaron su voz y construyeron futuro. Sus rostros no están pero habitamos su espacio y transitamos por sus vidas.

Palentzian jaioa, Balmasedara etorri zen bere familiarekin batera 1936ko kolpe militarretik ihesi. Roberto Rodetekin ikasi zuen margotzen. Artista, idazlea, feminista eta borroka sozialekin konprometituta, Mari Dapenak bere etxea “harrera eta bilera” leku bihurtu zuen ideologia ezberdineko artista eta intelektualentzako (komunistak, anarkistak, nazionalistak...). Han biltzen ziren guztiak artearekiko maitasunak eta frankismoaren aurkakotasunak elkartzen zituen. 1962an atxilotu zuten, Gonzalo Villate senarrarekin batera. Bilboko komisaldegiko kalabozoetan 13 egunez galdekatua izan ondoren, Larrinaga, Ventas eta Alcalá de Henareseko kartzeletan egon zen. Kartzelako esperientziak bere usteak sendotu zituen. Erregimen frankistari inolako azalpenik eskatu ez zion Trantsizioa gogor kritikatu zuen. Bere lana biografia honetan jasotzea ezinezkoa da hedadura oso handikoa delako. Koadroak, eskultura eta grabatuak jasotzen dituen lan hau erakusketa askotan egon da ikusgai.

Nació en Palencia y llegó a Balmaseda, huyendo junto a su familia, tras el golpe militar de 1936. Aprendió a pintar con Roberto Rodet. Artista, escritora, feminista y comprometida con las luchas sociales, Mari Dapena convirtió su hogar en un lugar de “acogida y reunión” para artistas e intelectuales de ideologías diversas (comunistas, anarquistas, nacionalistas...). A los que les unía su pasión por el arte y su oposición al franquismo. En 1962, es detenida junto a su marido, Gonzalo Villate. Tras ser interrogada durante 13 días en los calabozos de la Comisaría de Bilbao, estuvo presa en las cárceles de Larrinaga, Ventas y Alcalá de Henares. Su experiencia en la cárcel reforzó sus convicciones y criticó la llegada de una Transición que no pidió cuentas al régimen franquista. Su obra, imposible de glosar por su extensión en esta biografía, incluye cuadros, esculturas y grabados que han formado parte de numerosas exposiciones.

BENITA ASAS MANTEROLA Bilbo, 1873 – Bilbo, 1968

1902an, hasi zen irakasle lanetan Bilbon. 1910ean Dios y el Universo. Libro de lectura instructiva para niños y niñas argitaratu zuen.1913an, emakumearen boto eskubidearen inguruko hainbat debatetan hartu zuen parte. Julia P. de Trallerorekin batera sortu zuen El Pensamiento Femenino aldizkaria “emakumearen egoera sozial, juridiko eta ekonomikoa hobetzeko helburuarekin”. 1929an, Emakume Espainolen Elkarte Nazionaleko (EEEA) zuzendaria zenean, Bakearen Aldeko Emakume Espainolen Ligan hartu zuen parte. Berak egindako proposamena da Genevako Nazioen Elkarteko egoitzan: “pedagogia bakezalea emakumeak etxean zein etxetik kanpo duen jokabidean dago”. Clara Campoamorrekin batera aritu zen emakumeek botoa ematearen eskubidearen aldeko defentsan. Estatu Espaniolean emakumeek 1933ra arte ez zuten botoa emateko eskubiderik izan. 1936an Madrilen zegoen irakasle. Lanean berriro hasteko eskaera egitera behartu ondoren, Depurazio Espedientea eman zioten. Comenzó su trabajo como maestra en Bilbao, en 1902. En 1910 publica Dios y el Universo. Libro de lectura instructiva para niños y niñas. En 1913 participó en varios debates acerca del sufragismo y fundó, junto con Julia P. de Trallero, la revista El Pensamiento Femenino con el objetivo de “mejorar la condición social, jurídica y económica de la mujer”. Fue directora de la ANME (Asociación Nacional de Mujeres Españolas), a la que representó, en 1929, en la Liga Femenina Española por la Paz. Su propuesta “la pedagogía pacifista está en la actuación de la mujer así en el hogar como fuera de él”, se lee en la sede de la Sociedad de Naciones de Ginebra. Apoyó a Clara Campoamor en la defensa del sufragio femenino que fue ejercido por primera vez, en el estado español, en 1933. En 1936 ejercía de maestra en Madrid. Obligada a solicitar su reingreso, recibe un Expediente de Depuración.

ESTHER ZILBERBERG ARKUSZ “ESTOUCHA”

Kalisz, 1910–Malakoff, 1994

Judua, komunista eta medikua zen. Belgikan egin zituen medikuntza ikasketak, eta amaitu berria zuen karrera, Irundik barrena, Euskal Herrira heldu zenean. Mediku lanetan jardun zuen frontean (Irun, Donostia, Zumaia... ). Legution zauritua egin zuten, Perezagua batailoi komunistarekin zihoala. Bere egunerokoan jaso zuen: “Egun batean, metrailadore batetik oso hurbil nintzela, tiro egiten ari zen gizona faxisten suak hil zuela ikusi nuen. Zer egin? Tiratzailearen tokia hartu nuen, eta etsaia zetorrela ikusi nuenean, uste dut begiak itxi nituela, baina tiro egin nuen”. Horrez gain, Emakume Antifaxisten Bilboko Batzordeak argitaratzen zuen Mujeres aldizkariarentzat idatzi zuen, Juanita Lefevre izenarekin. 1937ko ekainean, Bilbo erortzearekin batera, Santanderrera joan zen. Katalunian amaitu zuen guda. Gerra amaitzen ari zela, Frantziara joan zen, eta han nazien kontrako erresistentzian aritu zen. Semeak, Georges Waysand-ek, jaso zuen biografia ESTOUCHA celle qui ne prenait plus la parole (1997) liburuan. Era judía, comunista y médica. Recién acabados los estudios de medicina en Bélgica llegó a Euskal Herria entrando por Irún. Trabajó como médica en el frente (Irún, Donostia, Zumaia…) y fue herida en Villarreal peleando con el con el Batallón comunista Perezagua. En su diario escribió: “Un día, estaba muy cerca de una ametralladora, vi cómo el fuego fascista mató al hombre que estaba disparando. ¿Qué hacer? Me puse en el lugar del tirador y al ver que el enemigo se acercaba creo que cerré los ojos, pero disparé” Aparte de su actividad como Brigadista, escribió para la revista Mujeres, editada por el Comité de Mujeres Antifascistas de Bilbao, con el nombre de Juanita Lefevre. En junio de 1937, al caer Bilbao, va a Santander. Terminó de luchar en Cataluña. Pasó a Francia y allí siguió en la resistencia contra los nazis. Su vida ha quedado recogida en el libro ESTOUCHA, celle qui ne prenait plus la parole (1997) escrito por su hijo, Georges Waysand.


ISABEL BIRICHINAGA GARITAONAINDIA Elgeta, 1912 - Bilbo1936

Elgetan jaio zen Barrenengua baserrian eta 8 anai-arreba ziren. Bergaran bizi zen kolpe militarra gertatu zenean. 1936ko urriaren 4an, Camilo Alonso Vegaren esanetara zeuden tropa faxistak Intxorten aurkako erasoak hasi zituzten. 24 urterekin eman zuen izena miliziana joateko. Senarra eta seme bat zuen. Elgetako Fronteko trintxeretan borrokan ari zirenentzako janaria prestatzen zuen.

CECILIA G. GUILARTE

Tolosa, 1915 – Tolosa, 1989

Azaroaren 15ean, Elorriora janaria erostera zihoala, bonbardaketa batek harrapatu eta oso larri zauritu zuen. Bi egunetara hil zen Basurtoko Ospitalean. Gorpua Bilbon lurperatu zuten. Senarra, Esteban Urizar, preso egon zen langile-eremu batean. Semea, Patxi, aitona-amonarekin eta Isabelen hiru ahizpekin hazi zen. Familia honen baserrian, oso urte latzak bizi zituzten erreketeek abere guztiak konfiskatu zizkietelako.

20 urte zituen 36ko kolpe militarra gertatu zenean. Ordurako, ezaguna zen literaturgintzan zein kazetaritzan egindako lanengatik. Anarkista sutsua zen Burgostik etorritako langile familia bateko alaba. Iparraldeko Frontean egin zuen gerrako berriemaile lana (Gipuzkoa, Bizkaia, Santander eta Asturias), eta haren kronikak CNT Norte, Frente Popular eta El Liberal egunkarietan argitaratu zituzten. 1937ko irailean, Frantziatik barrena Kataluniara joan zen, eta han eutsi zion, 1939ra bitartean. Gerra amaituta, Biarritzera joan ziren Cecilia eta haren familia, eta 1940an, Bigarren Mundu Gerraren ondorioengandik ihesi, Mexikora iritsi ziren. Bertan, literatura sorkuntzarekin jarraitu zuen: saiakerak, antzerkia, eleberriak, kazetaritzako lanak... Irakaslea izan zen Sonorako Unibertsitatean. 1964an itzuli zen Euskal Herrira. 1967 eta 1979 bitartean, kritikari literarioa izan zen La Voz de Españan.

Nació en Elgeta en el caserío Barrenengua donde se crió junto a sus ocho hermanos/as. Vivía en Bergara cuando se produjo el golpe militar. El 4 de octubre de 1936, las tropas fascistas, dirigidas por Camilo Alonso Vega, comienzan sus ataques contra los Intxorta. Con 24 años, casada y con un hijo, se alistó como miliciana. Preparaba la comida para quienes luchaban en las trincheras en el Frente de Elgeta.

Tenía 20 años cuando el golpe militar de 1936. Para entonces, ya era conocida por sus trabajos literarios y periodísticos. De tendencia anarquista, hija de una familia trabajadora venida de Burgos. Cubrió los frentes de Gipuzkoa, Bizkaia, Santander y Asturias como corresponsal de guerra y sus crónicas fueron publicadas en las revistas CNT Norte, Frente Popular y El Liberal.

El 15 de noviembre cuando se dirigía a Elorrio a comprar comida fue sorprendida por un bombardeo y cayó gravemente herida. Trasladada al hospital de Basurto murió a los dos días. Su cuerpo fue enterrado en Bilbao. Su marido, Esteban Urizar, estuvo preso en un campo de trabajadores. Su hijo, Patxi, tuvo que criarse con su abuelo, con su abuela y tres hermanas de Isabel. En el caserío de esta familia, se vivieron años muy duros después de que todo el ganado fuera confiscado por los requetés.

En setiembre de 1937 cruzó Francia para llegar a Cataluña donde permaneció hasta 1939. Terminada la guerra se trasladó con su familia a Biarritz. En 1940, huyendo de las consecuencias de la II Guerra Mundial llegan a México donde continuó con su creación literaria: ensayos, teatro, novelas, colaboraciones en periódicos… También fue profesora en la Universidad de Sonora. En 1964 regresa a Euskal Herria. Entre 1967 y 1979 hizo la crítica literaria en La Voz de España.

Sindikalista, borrokalari antifaxista, feminista eta naturista. CNT eta Mujeres Libreseko militantea. Donostian euskal emakume langileek burutu zituzten lehenengo grebetan hartu zuen parte. 1934ko urriko gertaeretan izan zuen jarduera iraultzaileagatik nabarmendu zen. Donostia,1914-Donibane Lohizune, 1992 Atxilotu eta espetxe zigorra ezarri zioten. Guadalupeko gotorlekuko kartzela militarretik Alcalá de Henaresera eraman zuten. 1936ko amnistiarekin atera zen kartzelatik.

KAXILDA HERNÁEZ VARGAS

Beti azaldu zen biolentziaren aurka, baina beste aukerarik ez zegoenez, ez zuen armak hartzeko zalantzarik izan. Donostian, Aiako Harrietan eta Aragoiko Frontean borrokatu zuen . Frantzian, erbestean zegoela, Argelès-sur-Mer eta Gurs kontzentrazio-eremuetan egon zen. Bigarren mundu gerran, alemanen aurka aktiboki borrokatu zuen. Lorienten bizi zela, bere etxeko ateak beti egon ziren zabalik faxismoaren aurka borrokatzen zuen edonorentzat. Sindicalista, combatiente antifascista, feminista y naturista. Militante de CNT y Mujeres Libres. Participó en las primeras huelgas que las obreras vascas hicieron en San Sebastián. Destacó por su actividad revolucionaria en los acontecimientos de octubre de 1934. Detenida y condenada, pasó de la prisión militar del Fuerte de Guadalupe a Alcalá de Henares. Salió de la cárcel con la amnistía de 1936. Siempre se pronunció en contra de la violencia, pero a falta de alternativas, no dudó en coger las armas. Combatió en San Sebastián, Peñas de Aia y en el Frente de Aragón. Exiliada en Francia pasó por los campos de Argelès-sur-Mer y Gurs. Durante la II Guerra Mundial participó activamente contra los alemanes. Afincada en Lorient, su casa siempre estuvo abierta para quien luchara contra el fascismo.

CLARA MORÁN MIGUEL Gallarta 1918 – Elgeta 1936

Kotorrioko bizilaguna. Militante komunista eta miliziana boluntarioa. Ama, Jacoba Miguel, militante sozialista eta miliziana ere bai. Clara boluntario joan zen Gallartako meatzariekin. Ondoren, Irun eta Jaizkibeleko defentsan borrokatu zuen Tomas Meabe konpainiarekin. 19 urte zituen, 1936ko urriaren 4an, Kanpazarrreko frontean hil zutenean Intxorten lehenengo borrokan. Euzkadi Rojan jasota dago, beste bandoko kabo batek hil zuela berak UHPko (Unión de Hermanos Proletarios) himnoa kantatzen borrokari eusten zion bitartean. Geneviève Tabouisek Clarari buruz Irunen egin zuen erreportajea L’ OEuvre egunkari radikal-sozialistan argitaratu zuen. María Malla de Rosellek Clara Morán eta bere ama Jacoba Migueli buruz idatzi zuen Los Cuadernos de Mara Mas (1990) liburuan. Vecina de Kotorrio, militante comunista y miliciana voluntaria. Hija de Jacoba Miguel, militante socialista y miliciana también. Clara, acudió voluntaria con los mineros de Gallarta. Después, combatió en la defensa de Irún y Jaizquibel con la compañía Tomás Meabe. Tenía 19 años cuando murió en el frente de Campazar, el 4 de octubre de 1936, durante el primer combate de los Intxortas. Euzkadi Roja indica que fue asesinada por un cabo enemigo mientras resistía en su posición cantando el himno de UHP (Unión de Hermanos Proletarios). Geneviève Tabouis publicó un reportaje sobre ella, realizado en Irún, en el periódico radical-socialista L’ OEuvre. María Malla de Rosell, en su libro Los Cuadernos de Mara Mas (1990) escribió sobre Clara Morán y sobre su madre, Jacoba Miguel.


PALMIRA JULIA TELLO LANDETA

Madrid, 1920 – Madrid, 2016

Miliziana antifaxista. 36ko uztailean altxamendu militarra gertatu zenean, Juventudes Socialistas Unificadasen (JSU) sartu zen. Errepublikaren defentsarako propaganda taldeetako kidea izan zen. 1936ko urriaren 31an, Estampa aldizkariko azalean agertu zen miliziana jantzita. Aurrerago, Thaelman Brigadarekin batera aritu zen fronte ezberdinetan.

ANTTONI TELLERÍA LAMARAIN

Elgeta, 1921- Elgeta, 2007

Ez nabarmentzeko, izen aldatu eta Amaya izenarekin ematen zen ezagutzera. Polizia frankista atzetik zuenez, 1939an, Zaragozara joan eta modista lanetan hasi zen. Ciriaco Párraga ezagutu zuen han, eta honekin batera, Amayak hainbeste miresten zuen Blas de Oteroren laguna izan zen. 60. hamarkadan, EPKko bilerak eta Euskadi Rojaren edizioak Begoña auzoko bere etxean egiten zituzten ezkutuan. Bizitza osoa askatasunaren alde borrokatzen eman zuen.

Intxortan erresistentziak iraun zuen zazpi hilabeteetan, faxistek baja asko izan zituzten. Sari gisa, 48 ordutako baimena izan zuten, Elgetan, nahi zuten guztia egiteko. Zibil asko erail zituzten. Egindako lana herriko emakumeak bortxatuz kobratu zuten. Anttonik 14 urte zituen hau gertatu zenean. Bizitza osoa isiltasunik handienean eman ondoren, 2003. urtean bere etxean gertatu zena kontatu zuen.“Goizeko hiruretan ezezagun batzuk baserrira etorri ziren … Nire iritzia da kanpotar haiek horrelako orduetan bakarrik ezin zutela baserria aurkitu, herrikoek lagunduta etorri zirela. Eztabaida sortu zen ia bortxatu edo ez bortxatu; gero bultzaka hasi ziren eta azkenean aitari buruan tiro egin zioten, odolustu egingo zen; orduan, nik eskua buruan jarri nion, bigarren tiroa egin zioten eta niri eskuko atzamarrak birrindu. Amari, berriz, kulata kolpeka burua apurtu zioten; konortea galdu eta ez zuen gehiago berreskuratu, hamar egunetara hil zen. Bortxatzaileek ikusi zuten onean ezin zutela ezer egin, eta txarrean dena, hilketak, bortxatu eta dena”. En los siete meses que duró la resistencia en los Intxortas, los fascistas tuvieron muchas bajas. Como recompensa tuvieron 48 horas para hacer lo que quisieran en Elgeta. Asesinaron a muchas personas civiles y cobraron su trabajo violando mujeres.

Miliciana antifascista. Al producirse la sublevación de julio del 36 se alistó en las Juventudes Socialistas Unificadas (JSU), pasando a formar parte de los grupos de propaganda en defensa de la República.

Anttoni tenía 14 años. Después de toda una vida en silencio, en 2003, compartió su testimonio: “Unos desconocidos llegaron al caserío a las tres de la mañana… Creo que ellos solos no hubiesen podido encontrar el caserío, tuvieron que venir con alguien del pueblo. Hubo una discusión, violarme o no violarme; luego empezaron los empujones, y le dieron un tiro a mi padre, se estaba desangrando; yo le puse la mano en la cabeza, le dieron otro tiro y a mí me destrozaron los dedos de la mano. A la madre le abrieron la cabeza de un culatazo, perdió el conocimiento y no lo recobró, murió a los diez días. Los violadores vieron que a buenas no conseguían nada, a las malas todo, asesinar, violar y todo”

El 31 de octubre de 1936 una foto suya, vestida de miliciana, fue portada de la revista Estampa. Posteriormente acompañó a la Brigada Thaelman por diversos frentes. A fin de pasar desapercibida se cambió de nombre, adoptando el de Amaya. La policía franquista seguía su pista y en 1939 se marchó a Zaragoza donde trabajó de modista y conoció a Ciriaco Párraga, ambos compartieron amistad con Blas de Otero, poeta admirado por Amaia. En los años 60, su casa del barrio de Begoña servirá como tapadera para la realización de reuniones del EPK y la edición de Euskadi Roja. Toda una vida dedicada a la lucha por la libertad.

EMETERI ARANBURUZABALA BEITIA Eskoriatza, 1878 - Oiartzun, 1936

Eskoriatzako Marin auzoan bizi zen Isasi baserrian, Balentin Etxabe senarra eta 9 seme-alabekin batera. Eskasia handiko urtean ziren. Emeterik, beste emakume askok bezala, kilometro asko egin behar zituen elikagaiak erosteko. Olioa lortu nahian, Maulandara joan zen eta handik Leintz-Gatzagara. Etxera iritsi eta gutxira, bi errekete eta beste bi Guardia Zibil agertu eta atxilotu ondoren, Arrasateko Udaletxean zegoen kartzelara eraman zuten. Han zeuden gainontzeko presoek eman zuten abisua: “gurekin guardasola duen amandre bat dago”. Bizilagun batzuek egin zuten espia zenaren akusazio faltsua. Ondarretako kartzelan egon ondoren, libre utzi zuten. Heriotzaren aurreko askatasun faltsua. Oiartzunen erail zuten 58 urte zituela. Gorpua ez da inoiz agertu. Vecina del barrio de Marín (Eskoriatza) vivía en el caserío Isasi con su marido, Balentín Etxabe, y sus nueve hijas/os. Eran tiempos de escasez y Emeteri, como muchas mujeres, hacía kilómetros andando para comprar algunos alimentos. Intentando conseguir aceite fue primero a Maulanda y luego a Leintz-Gatzaga. Poco después de llegar a casa fue detenida por dos requetés y dos guardias civiles que la trasladaron a la cárcel situada en el Ayuntamiento de Mondragón. Los presos que estaban allí pasaron el aviso “está con nosotros una amandrie con un paraguas”. Fue acusada falsamente por unos vecinos de ser espía. Después de pasar por la cárcel de Ondarreta quedó libre. Era la falsa libertad que antecedía a la muerte. Fue asesinada en Oiartzun. Tenía 58 años. Su cuerpo nunca ha aparecido.

NORBERTA EZPELETA LETURIA Bergara, 1909 - Bergara, 1992

12 urterekin hasi zen Tejidos Lasagabasterren lanean eta erretiroa hartu artean egin zuen lan. Altuera txikikoa, irundegian egin zuen lana aulki batera igota. Errepublikarra, progresista, politikaren eta euskararen maitalea. Asko gustatzen zitzaion irakurtzea eta Blasco Ibáñez eta Alejandro Dumasen liburu debekatuak irakurtzen zituen. Sei erreketek atera zuten etxetik bere lau seme-alabak, hauetariko bat elbarritasun larriarekin, etxean bakarrik utziz. Londreseko nazioarteko irratia entzutearen akusaziopean, Ondarreta eta Saturrarango kartzeletan eduki zuten preso. Aitonak 750 pezetako isuna ordaintzean utzi zuten aske. Kaskamotz utzi zuten, faxistek emakume asko eta askori ezartzen zieten zigorra. Senarra, Blas Unamuno, UHPko milizianoa zen. Zaurituta Kanpazarretik Elorriora zeramatenean erail zuten. Bere Anaia, Alfonso, Kirikiño batailoiko gudaria zen. Hau Donostian fusilatu zuten.

Con 12 años entró en Tejidos Lasagabaster y trabajó hasta su jubilación. Pequeña de estatura, trabajaba en la hilatura encima de un banco. Republicana, progresista, amante de la política y del euskera. Aficionada a la lectura leía los libros prohibidos de Blasco Ibáñez y Alejandro Dumas. Seis requetés la sacaron de su casa y se la llevaron, dejando solos a sus cuatro hijos, uno de ellos con una grave minusvalía. Acusada de oír la radio Internacional de Londres, estuvo presa en las cárceles de Ondarreta y Saturraran. Salió después de que su abuelo pagara una multa de 750 pesetas. Le raparon el pelo, humillación que los fascistas imponían a muchas mujeres. Su marido, Blas Unamuno, miliciano de UHP, fue asesinado cuando le trasladaban herido de Kanpazar a Elorrio en una ambulancia. A su hermano, Alfonso, gudari del Batallón Kirikiño, también le fusilaron en Donostia.


ESKERRIK ASKO Agradecimientos

E

a

GURE ESKER ONAK / Agradecimientos: Alberto Nadal, Josu Chueca, Albert Villaeys, Roberto Fernández, George Waysand, Manu Muñoz eta Rocío Martín, Maite eta Mirentxu Carranza, Garbiñe Amilibia, Nerea Garmendia, Juan Carlos Txintxurreta, Pepe Baztán, Karmele Etxagibel, Miguel Usobiaga, José María Palacios eta Nekane Agirre, Iñaki eta Maitena Anasagasti, Bego Oleaga, Patxi Urizar, Juana Birichinaga, Perico Unamuno, Ramón García Piñeiro, Jesús Gutiérrez, Ane Miren Alberdi, Ana Tere Díaz, Aitor Gabilondo, Martin Sansinenea, Gurutze Telleria, Josebe Landaluze, Victoria eta Goyo Párraga, Angel Martínez Aguiriano, Jesús Jiménez Aguirre, Jesús Ezquerro, José Ramón Castaños, Josetxo Fuentes, Neniques Roldán, Xabier Amuriza, Jimi Jiménez, Arrasateko Emakume Mundu Martxa, Ainhoa Beola, Joxe Guridi, Lucía Cabrero, Leire Ugarte, Ruth Simón, Josuren Murguizu, Arturo eta Gaizka Villate, Javier Barrio, Luis Fuentes (CNT), Andoni Barreña (Durango 1936 kultur elkartea), Edu Gonzalez eta Amaia Nicolás (Sare Antifaxista), Amelia Resano eta Benito Salvatierra (Colectivo Gurugú), José Ramón Urtasun (Mujeres con Memoria), Juan Carlos Martínez (Pueblo de las Viudas, Sartaguda), Patxi Dominguez (Gogoan Sestao Elkartea), Joseba Esnal (Erkibe Kultur Elkartea), Fundación José Barreiro (Oviedo), Andoni Txasko eta Ana Barroso (Martxoak 3), Josu Ibargutxi eta Juan Mari Zulaika (Goldatu), Josu Otzerinjauregi (Eusko Lurra), Juncal Oyarzun (Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain), Aranzadi, Euskal prospekzio taldea, Eusko Etxea Valparaiso, Museo memorial del cinturón de hierro, Burdin Hesia Ugaon, Iban Gorriti (Mugalari), Crónicas a pie de fosa, Aitor Azurki, Francisco Pinedo,Alayn Gortzar, Archibaldo Uriarte, Ramis Gadzhiev, Jon Etxezarraga eta Nerea Villa, Mikel Diego, Alberto J. Sampedro, Kepa Ganuza, Ritxi Zarate, Pablo Triskel, Aitor Miñambres, Luis Ortiz, Idoia Etxeberria, José Etxaniz, Manu Paz, Julio Gálvez, Eduardo Madina, Aiyoa Arroita, Iñaki Garcia, Iñaki Tamayo, Alayn Gortazar, Paco Etxeberria, Lourdes Herrasti. Eskerrik asko benetan Alberto Encinasei beti hor egoteagatik. Gure eskerrik beroena protagonisteei, hauen senideei eta hauekin egoteko aukera eman diguzuen guztioi. Queremos expresar nuestro profundo y sincero agradecimiento a las protagonistas, a sus familias y a todas las personas que nos han acercado a ellas.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Emeek Emana by Mauro Saravia - Issuu