INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 73

3

3. UNITATEA ELIKA-KATEA

ELIKASAREA

azeria

hontz zuria azeria

Montpellierko sugea soro-muxarra

zozoa

basasagua basasagua matxinsaltoa

erlea

untxia

barraskiloa

atxaparra

artea

atxaparra

estrepa

belarrak

r Elika-katea eta elikasarea.

3. Deskonposatzaileak

Elikasareek elika-kateek baino hobeto islatzen dituzte ekosistemako elikadura-harremanak.

Ikusi al duzu baso bateko lurzorua, udazkenean? Hostozko alfonbra batez estalita dago. Urtez urte eroritako hostoak pilatuko balira, alfonbra horrek hainbat metroko lodiera izango luke, azkenerako. Baina ez da horrelakorik gertatzen, izaki bizidun deskonposatzaileek beren lana egiten baitute. Bakterioak eta onddoak dira deskonposatzaileak; izaki bizidunen hondarrak –bai landareenak bai animalienak– erabat deskonposatzen dituzte. Hala, hondar horietan gordetako gatz-mineralak lurrera itzultzen dira, eta lurra emankor mantentzen da.

Erantzunak Galderak 1. Landareei ekoizle esaten zaie, beren elikagaia ekoizten dutelako. Alga berdeek ere badute gaitasun hori, eta ekoizleak dira beren ekosistemetan.

4. Elika-kateak eta elikasareak Ekosistema bateko espezieen artean sortzen diren elikaduraharremanak elika-kateen bidez irudikatzen dira. Kate horietan, gezien bidez lotzen dira espezieak: geziak elikagai den izaki bizidunetik hartaz elikatzen den izaki bizidunera doaz. Ekosistema batean elika-kate ugari daude, eta espezie bera hainbat katetan egon daiteke. Horrenbestez, ekosistemako harremanak egokiago irudikatzeko, elikasareak erabiltzen dira. Sare itxurako irudikapen horietan, hainbat elika-kate konbinatzen dira. r Ekosistema batean organismo ekoizleak eta kontsumitzaileak daude. Ekoizleek beren elikagaiak sortzen dituzte; kontsumitzaileek, ordea, lortu egin behar dituzte elikagaiak. Ekosistemetan, elikadura-harremanak elikakateen eta elikasareen bidez irudikatzen dira.

Ikasten ikasteko gaitasuna Elikasareak eta elika-kateak informazio ugari ematen duten eskema grafikoak dira. Eskatu ikasleei behatzeko 4. irudiari eta idazteko zer-nolako harremanak dauden ekosistema horretan. Alderdi hauek aipatu behar dituzte: zein diren ekoizleak eta zein kontsumitzaileak, eta ea baden harraparirik, sarraskijalerik edo deskonposatzailerik. Horrez gain, esan beharko dute ea baden, ekosistema horretan, harraparirik ez duen izaki bizidunen bat; hau da, zer animalia ezin duen beste animalia batek jan bere ekosisteman.

Galderak 1. Zergatik esaten zaie landareei ekoizle? Ezagutzen duzu beste ekoizlerik? 2. Azaldu nola laguntzen duten deskonposatzaileek lurraren emankortasuna mantentzen. 3. Zer dira elikaduraharremanak? Nola adieraz daitezke?

37

Egokitzapen horien adierazle dira, adibidez, animaliek dituzten ahoak; izan ere, elikaduraren araberakoak dira: esaterako, tximeletak zupatu egiten du; baleak, iragazi; tigreak, haragiari hozka egin; eta karakolak, birrindu. Baina besteen janari ez izateko ere egin dituzte egokitzapenak; horren adibide dira kameleoiak: ingurunearen antza hartzen dute, besteek ez ikusteko.

2. Animalia deskonposatzaileek lurzoruaren emankortasuna mantentzen laguntzen dute, izaki bizidun guztien hondarrak –bai landareenak bai animalienak– erabat deskonposatzen baitituzte; horrela, izaki horiengan dauden gatz mineralak lurzorura itzul daitezke. 3. Ekosistema bereko izaki bizidunak batzuk besteez elikatzen dira; elkarren arteko erlazio horiei elikatze-harreman esaten zaie. Harreman horiek adierazteko, elika-kateak eta elikasareak erabiltzen dira.

• Eskatu ikasleei deskribatzeko etsaietatik babesteko animaliek baliatzen dituzten modu batzuk. Kontuan hartu komeni dela erantzunak ematean mota guztietako animaliak aipatzea, ez soilik ugaztunak eta ornodunak oro har, baita ornogabeak ere.

37 132826 _ 0066-0081.indd Sec1:73

28/9/09 16:14:01


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila by MARISA - Issuu