INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 139

e.

7 4. Palanka

A

Zeregin bat bestela baino indar gutxiagoz egiten laguntzen duen makina bakun bat da palanka. Palankarik arruntena haga zurrun bat da, eta euste-puntu bat behar du. Euste-puntuaren alde banatara dauden zatiei beso esaten zaie. r marrazkian, argi ikusten da beso luzeak beso laburrak baino ibilbide luzeagoa egiten duela. Palankari, beso luzean eragiten zaio indarrez, eta palankaren beso laburrak kutxari transmititzen dio indar hori. Era berean, palankaren beso laburrak egiten duen indarra gizonak palankaren beso luzeari egiten diona baino askoz handiagoa da.

indarra

indarra

r Palankaren funtzionamendua. Palankaren beso

laburrenak luzeenak baino ibilbide laburragoa egiten du, eta askoz indar gehiagoz eragiten dio objektuari.

5. Palanka motak Ikasi dugun palanka motari lehen mailako palanka esaten zaio. Palanka horietan, eragiten den indarraren eta erresistentziaren (gainditu beharreko indarraren) artean dago euste-puntua. r irudian, jaso nahi dugun objektuaren pisua da erresistentzia. Bigarren mailako palanketan, euste-puntua mutur batean dago, eta erresistentzia, berriz, eustepuntutik gertu. Intxaur-hauskailua, esate baterako, mota horretako bi palankaz (zizaila batez) osatuta dago. t

indarra

A indarra indarra

indarra

B indarra

Hirugarren mailako palanketan, ostera, eustepuntua mutur batean dago, eta euste-puntutik gertu egiten dugu indarra. Era horretako palankak ditugu gure besoetan, eta halako palankak dituzte zenbait garabik ere. t

indarra

C

Makina bakunek aldatu egiten dituzte haietan eragiten duten indarrak; adibidez, gurpilak, txirrikak, plano inklinatuak eta palankak. indarra

7. UNITATEA • Landu irudiak orrialde bikoitz osoan. 4. irudian, une bakoitzean eragindako indarra eta palankaren beso bakoitzeko ibilbidea ikus daitezke. Egin datu horiekin lotutako galderak: zer gertatuko litzateke indarra euste-puntutik gertuago eragingo bagenu? Zer gertatuko litzateke indarra eragiten dugun palankaren besoa luzeagoa balitz?

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Esan ikasleei idazlan bat egiteko. Idazlanean, orrialde bikoitz honetan ikasi dituzten gailuen eta makinen izenak erabili behar dituzte. Idazlanaren izenburuak Etorkizuneko mundua izan behar du, eta gai hau landu behar da: makinek gizakia lan orotan guztiz ordeztu duteneko gizartea. Zertan erabiliko luke jendeak denbora horrelako gizartean? Nola egingo lituzkete eguneroko jarduerak?

indarra

Galderak

Erantzunak

1. Patinek zergatik dituzte gurpilak? 2. Esan zuzena den esaldi hau eta azaldu zergatik. Txirrikaren bidez, txirrikarik gabe baino indar gutxiagoz jaso ditzakegu objektu astunak.

t Hiru mailetako palanka bana.

A. Aliketa lehen mailako bi palankaz osatuta dago. B. Zizaila bigarren mailako palanka bat da. C. Ukondoko giltzadura, berriz, hirugarren mailako palanka bat da.

95

Galderak 1. Patinek gurpilak dituzte, lurrarekiko marruskadura-azalera gutxitzeko, eta, horren ondorioz, marruskadura-indarra gutxitzeko. 2. Ez da zuzena; izan ere, txirrikak indarra eragiten den norabidea aldatzeko balio du, baina ez du gutxitzen egin beharreko indarra.

• Finkatu lokarriaren beheko muturra kartoiko beheko klipean, mugitu ez dadin. • Zulatu edalontzia, goiko ertzetik gertu, eta lotu lokarriaz, gomatxotik zintzilik gera dadin. • Jarri puxtarri bat edalontziaren barruan, eta markatu paper milimetratuan zer luzera hartzen duen gomak. Gehitu puxtarriak, bananbanan, eta erregistratu goma zenbateraino luzatzen den. • Amaitzean, egin galdera hauek ikasleei: nola esaten zaio puxtarriek eraginiko indarrari? Zer eragiten du indar horrek? Zer erlazio dago edalontzian jarritako puxtarrien kopuruaren eta goma luzatzearen artean?

95 132826 _ 0130-0143.indd

139

28/9/09

15:59:06


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila by MARISA - Issuu