INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 125

6 4. Bizia eta erreakzio kimikoak

A

Izaki bizidunen barnean makina bat erreakzio kimiko gertatzen dira. Hauek dira garrantzitsuenak: ●

Fotosintesia. Landareek fotosintesiaren bidez lortzen dituzte elikagai guztiak, ura, karbono-dioxidoa eta gatz mineralak erabiliz. Horretarako, argiaren energia eta klorofila izeneko substantzia berde bat ere erabiltzen dituzte. e

Lortu nahi dugun mundua • E. L. Garrantzitsua da ikasleek ulertzea berotze globala eta antzeko zenbait arazo munduko herrialdeen energia-politika egokien bidez konpon daitezkeela, baina, halaber, norbanakoen eguneroko ohiturak ere aldatu behar direla. Azpimarratu ikasleei energia-kontsumoa gutxitu dezaketela eta gutxitu behar dutela.

B

Arnasketa zelularra. Erreakzio hori animalia-zelulen eta landare-zelulen barnean gertatzen da. Elikagaien oxidazio bat da. Hain zuzen ere, elikagaiak aireko oxigenoarekin konbinatzen dira, eta karbono-dioxidoa sortzen dute. Erreakzio horren bidez, zelulek elikagaien energia bereganatzen dute.

5. Industria eta erreakzio kimikoak Hamaika industriatan erabiltzen dira erreakzio kimikoak. Erreakzio horien bidez, lehengaiak eraldatu egiten dira, eta beste era bateko substantzia bihurtzen; esate baterako, plastikoak, detergenteak, kosmetikoak, botikak, ongarriak, hariak, pinturak… Industria kimikoak lanpostu asko sortzen ditu, eta erraztu egiten du gure eguneroko bizitza; baina oso kutsatzailea izan daiteke. Horregatik, enpresa horiek arreta handiz jokatu behar dute, ingurumenari kalterik ez egiteko. Substantzia batzuk beste era bateko substantzia bihurtzeko aldaketei eraldaketa edo erreakzio kimiko esaten zaie. Erreakzio kimikoak dira, adibidez, oxidazioa, errekuntza, fotosintesia eta arnasketa zelularra.

e Landare batetik klorofila ateratzeko prozesua.

A. Txikitu espinaka-orriak, motrailu batean. B. Nahasi orriok azetonarekin eta utzi jalkitzen. C. Iragazi nahastea.

Erantzunak Irudiak 1. E. L.

LORTU NAHI DUGUN MUNDUA Erregai fosilak Erregai fosilak ikatza eta petrolioaren deribatuak dira. Garrantzi handikoa da horiek ez xahutzea, bi arrazoi nagusi hauengatik: ●

Erregai horiek ez dira berriztagarriak; hau da, agortu egingo dira.

Galderak 1. Erreakzio kimiko bat gertatzen al da bonbilla bat pizten dugunean? Eta kandela bat pizten dugunean? Azaldu zergatik. 2. Definitu oxido eta erregai terminoak, zure hitzak erabiliz. 3. Azaldu zergatik diren erreakzio kimikoak fotosintesia eta arnasketa zelularra.

6. UNITATEA

C

Erregai horiek erabiliz, karbono-dioxidoa sortzen eta kanporatzen da, eta karbono-dioxido hori da beroketa orokorraren eragile nagusia. Denok egin dezakegu zerbait erregai fosilak aurrezteko, ahal dela garraio publikoa erabiliz eta etxeko energia-kontsumoa zainduz (batez ere, berogailua eta aire girotua gehiegi ez erabiliz). ●

Idatzi erregai fosilak aurrezteko bi aholku; gero, hitz egin gelakide guztien artean, bururatu zaizkizuen aholkuei buruz.

83

Alkimistek den-dena lau elementuz osatuta zegoela uste zuten. Lurra, airea, sua eta ura ziren elementu horiek, era desberdinetan konbinatuta. Alkimisten lanari esker lortu dira, besteak beste, bolbora, mineralak aztertzea eta fintzea, metalurgia, tinta, zenbait pintura eta kosmetiko, larrua ontzea, zeramika eta beira ekoiztea, eta aterakinak eta likoreak prestatzea. Mendeak joan, mendeak etorri, alkimia Kimika modernoaren oinarri bihurtu zen. Gaur egun erabiltzen diren substantzia, erreakzio kimiko eta prozesu askok alkimistetan dute jatorria.

Azpimarratu nahaste hori egitean substantzia guztiz desberdina sortzen dela: beste kolore bat du; ez da likidoa, baizik eta solidoa (hautsa). Nahasteko substantziek erabateko eraldaketa izan dute.

Galderak 1. Bonbilla bat piztean ez da erreakzio kimikorik ger tatzen, substantziak ez baitira eraldatzen. Kandela piztean, ordea, aldaketa fisikoak gertatzen dira (argizaria urtzea), bai eta aldaketa kimikoak ere: mukiak eta argizariak su hartzen dute eta haiek osatzen dituzten substantziak eraldatzen dira. 2. Substantzia bat oxidatzean sortutako substantziak dira oxidoak; hau da, oxigenoarekin konbinatzean. Erregaiak erre daitezkeen substantziak dira. Erretzeko prozesu horri errekuntza esaten zaio eta oxidazio mota berezi bat da. Oxidazio hori oso bizkor gertatzen da eta oso bero handia askatzen da. 3. Erreakzio kimikoak dira: erreakzioan parte hartzen duten substantziak konbinatu eta eraldatzen dira, beste substantzia batzuk sortzeko.

83 132826 _ 0114-0129.indd 125

28/9/09 15:58:06


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.