Uxue alberdi

Page 1

UXUE ALBERDI


AURKIBIDEA  

Datu pertsonalak Laburpena:   

 

Txikitako pasadizoak Gerra garaiko pasadizoak Nagusitako pasadizoak

Zenbait kritika Bideoak  

Bere liburua aurkezten Bertsotan


DATU PERTSONALAK 

Elgoibarren jaio zen 1984ko martxoaren 18an. Bertan bizi zen 18 urte bete arte eta gero Bilbora etorri zen bere ikasketak egitera. Kazetaritzan lizentziatua da eta itzultzaile lanetan dabil. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile moduan ari da, irrati nahiz prentsa idatzian. Idazle modura sortzailea da eta bide interesgarria egiten ari da. Bere idazlanak hauexek dira: 

“Aulki bat elurretan” (2007an idatzita. Igartza sariaren irabazlea) “Aulki-jokoa” (2009an idatzita)

Bertsolari aparta ere da Uxue. Bertsotan oso denbora gutxian egin du gora. Estilo poetiko eta zuzena darabil bere bertsotan, eta ziri sartzean bikain moldatzen da. Hainbat sari irabazi du bertsolaritza mundu honetan ere bai.


LABURPENA     

Istorioa kostaldeko herri batean gertatzen da, Kantoieta izenekoa. Protagonistak hiru emakume dira: Teresa, Eulali eta Martiña. Euren bizitzako pasadizo solteak dira, baina batzuetan gauzak argitu gabe uzten ditu eta beste pasadizo batean argitzen ditu. Pasadizoak tartekatzen dira: txikitakoak, gaztarokoak eta gaur egungoak. Txikitako eta gaztaroko pasadizoak, protagonistei dagozkienak, lehen pertsonan kontatuta daude, hau da, pertsonaiek kontatzen dituzte. Gaur egungo pasadizoak eta beste pertsonaienak, ordea, hirugarren pertsona batek kontatzen ditu. Txikitako pasadizoak  Teresak kontatzen du bere etxean ama, ahizpa Mª Jesus eta bera bizi zirela… Amak igandero moilara joaten zen …  Martiñak bere etxeko beheko solairuak hiru gela zeuzkala kontatzen du…  Eulali gorra da eta nola gelditu zen gor kontatzen du… Paperezko kukurotxoak tutuetan sartzen zituzten eta putz eginez… Nagusitan trumoi baten burrunbadaren ondorioz… Egoerari aurre egiteko bere jolas propioa asmatu zuen…


Gerra garaiko (gaztaroko) pasadizoak  Behin Espainiako soldaduek herriko batzuk hartu eta frontoiko hormaren kontra jarri zituzten…  Beste behin Teresa hartu zuten eta herriko plazara eraman zuten… Bere ahizpak egindako salaketa baten ondorioa izan zen dena.  Handik aste batzuetara Teresa kartzelara joan zen bere lagun bat bisitatzera…

Nagusitako pasadizoak  Egunero herriko gozotegira joaten dira hirurak arratsaldea pasatzera eta lagunekin egotera… Behin guztion adina zenbatu zuten eta mila urte zituztela konturatu ziren.  Beste behin aulki bat libre zegoela ikusi zuten eta gozotegiko zerbitzariak, Isabelek, han jesartzen zen gizona ez zela gehiagotan etorriko esan zien; aulkia kendu, eta beste mahai batera eraman zuen. Handik aurrera nekez lortuko zutela denon artean mila urte berriz ere izatea konturatu ziren.  Beste arratsalde batean Martiña ez zen etorri medikuarenera joan zelako eta Isabelek, berriro ere, aulkia hartu eta etorritako emakume berri bati eman zion. Teresa oso haserre esan zion aulki horrek jabea zuela eta oraindik bizirik zegoela, beraz, ez kentzeko.


ZENBAIT KRITIKA 

...“Gertakariak

kostaldeko herri imajinario batean kokatzen dira, baina herri hori edozein herri izan liteke, pertsonaien tragedia hura belaunaldi oso batena izan baitzen, adineko jendeari entzunda edonor kontura daitekeen bezala. Bestalde, aipagarriak dira testuan ikusten ditugun narratzaile-aldaketak, teknika horren bidez emakume bakoitzak bere ikuspuntua eskaini baitezake. Liburua batzuetan xamurra da, besteetan gogorra, baina beti interesgarria, idazleak istorioari dagokion tonua aurkitzen asmatu baitu.”: Javier Rojo (El Correo) …“Garai hartako familiaren, gizartearen edo gerra sasoian gertatutakoen azalpen sakonik ez badago ere, egileak horiek islatzeko ahaleginean asmatu duelakoan nago. Bereziki aipagarriak dira gerra eta gerraostekoak azaltzen dituzten pasadizoak. Narrazioak, gogoetak, esaldiak, hitzak, ñabardurak… tartekatzen eta josten ditu hasieratik bukaerara Uxue Alberdik irakurtzeko erraza eta gustagarria den bere lehen eleberrian.”: Igor Elordui (Aizu!) …“Orainalditik iraganera eginiko jauzietan, Teresa, Martiña eta Eulaliren haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak tartekatzen dira, narratzaileen ahotsetan ere jauzi nabarmenak eginaz. Kontakizun asko, gainera, fantasia ukituz biribilduta daude, eta, horrela, are bereziagoak bihurtzen dira gertaerak. Baina, agian, biribildu beharraren beharrez, zenbait pasartek baina batzuk badituztela esango nuke.(...) Nolanahi ere, eta baina guztiak gaindituz, gustura eta erraz bezain erruz irakurtzen den zein ahots eta ikuspuntu bereziak biltzen dituen liburua da.”: Mikel Ayerbe (Berria)


BIDEOAK  

Liburua aurkezten Bertsotan


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.