Bigarren mailara ezin iritsi Espainiako Futbol Federazioak 2019-20 denboraldia amaitutzat eman eta gero, Beti Kozkorreko hirugarren mailako taldeak bigarren urtez jarraian igoera fasea jokatzeko aukera izan zuen uztaileko azken asteburuan. Bigarren B mailara igotzea zegoen jokoan, baina egindako ahalegin eta jarritako ilusio guztia ez zen aski izan Mutilverari aurre egiteko. Bat eta hutsean gelditu zen markagailua. Azken bi urtetan lortutako mailari esker bigarren B maila ia ukitzen egon da Lekunberriko Kluba eta behingoz hastear den denboraldi honetan horixe izanen dute helburu. Horretarako dagoeneko hasiak dira taldeko jokalarien joan-etorriak. Fitxaketa berrien artean daude, Errealetik etorritako Ibai Salaberria, Valle de EgĂźesen ibilitako Adrian Santano eta San Juan Taldea utzi berri duen Aitor Iriarte. Bestalde, Beti Kozkor Klubean izen-emateko epea zabalik dago jada info@betikozkor.com edo 679 938 087 mugikor zenbakiarekin bitartez.
Uda honetan zehar Larraungo Pilota Elkarteko pilotariek hainbat partida jokatzeko aukera izan dute. Alde batetik, Albiasu, Errazkin eta Astizko plaza irekietan, “Pilota plazara� ekimenaren baitan, lagunarteko partidak jokatu zituzten elkarteko neskamutikoek. Eta bestetik, Goizueta eta Leitzaren kontrako herriarteko jardunaldiak ere izan zituzten. Babes neurrien protokoloa aintzat hartuko den arren, irailean ikasturterekin batera ekingo diote pilota eskolei. Esku pilota edota pala gustuko baduzu irailaren 7tik aurrera proba dezakezu Larraungo Pilota Eskolan. Informazio gehiago: larraunpe@gmail.com / 675 210 254.
Hirumuga Park, bizikletarekin gozatzeko eremu berria Mendiko bizikletekin ibiltzeko zirkuitua egokitu berri du Lekunberriko Udalak Lekunberri Bike taldearekin elkarlanean. Hainbat bide, jauzi, kurba aldapa eta oztoporekin jolasteko aukera ematen du parkeak. Bi ibilbide egokitu dituzte: bata hasiberrientzako eta bestea jaitsiera gogorragoekin ausartzen direnentzako.
KIRO L A
Irailaren 7an emanen diote hasiera ikasturteari Larraungo Pilota Eskolan
25