KOLORE BIXI -UNITATE DIDAKTIKOA-

Page 1

UNITATE DIDAKTIKOA GURE HIRIA

KOLORE BIXI, GA2 Marti Cruz, Andrea Olaizola Amilibia, Jule Oscoz Egiguren, Ane Rosa Amilleta, Maialen Sarasola Olano, Maddalen

AURKIBIDEA


1. SARRERA

1.1. Justifikazioa Unitate Didaktiko honetan Gure Hiria landuko dugu. Kontuan hartu behar dugu Zurriola Ikastolako bost urteko gela batetan ariko garela lanean, eta hau abiapuntutzat hartuz, Donostia hiria landuko dugu. Donostiako haurrak hiri handi honetan bizi direnez, maiz hiriak dituen ezaugarri demografiko, geografiko, kultural eta beste hainbaten

berri ez dute izaten. Beraien

egunerokotasunean erabilgarria izango zaien informazioa jasoko dute unitate didaktiko honen bidez eta honez gain, beste hainbat eduki landuko dituzte zeharka. Gure aburuz, haurrek txikitatik euren hiri edo herriari buruzko ezagutza izatea oso garrantzitsua da, nolabait beraien bizilekua euren identitatearen parte baita. Horretarako, Unitate didaktiko honetan, hainbat jarduera eta ekintza planteatuz haurrei beraien hiriarekiko duten ezagutza eta interesa handitzea izango dira gure helburuak. Hala ere gure helburua ez da informazioak eta ezagutzak transmititzea soilik, oinarrizko konpetentziak garatzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu.

1.2.Kokapena Gure Unitate Didaktikoa Donostiako hirian kokatzen da, bertan dagoen Zurriola Ikastolan hain zuzen ere. Ikastola honetan, zehazki 4-5 urteko 19 haurrekin arituko gara

2


lanean eta beraien garapena aztertzeaz gain, beraien hiriaren inguruan informazioa transmitituko diegu. Talde honek motibazio maila altua duela argi utzi digute eta uneroro elkarri laguntzen ari direla. Gainera, planteatutako ekintza eta jardueretan gogotsu aritzen dira lanean, eta duten harreman onak lana hobeto egitea bultzatzen diete, batzuetan, normala den bezala, beraien hika-mikak izaten dituzten arren. Garapen kognitiboa ikusiz, pertsonak gorputzarekin marrazten dituzte, laguntzarik gabe janzteko gai dira, denboraren kontzeptua hobeto ulertzen hasten dira eta bere burua independentetzat jotzen hasi dira. Garapen sozialaren aldetik, gure ikasgelako haurrak beste gelakideekin jolasten hasi dira eta eurek bezela izateko nahia pizten zaie maiz. Ezartzen zaizkien arauei kasu gehiago egiten hasten dira. Garapen komunikatiboa aztertuz, ipuin errazak entzun eta ulertzeko gai dira, hitzak ondo ahozkatzeko gai dira, honekin batera, elkarrizketak egiten hasten dira eta gaia mantentzen dute, non bere esperientzia pertsonalak adierazten dituzte. Garapen fisikoaren aldetik, bere sexualitateaz gehiago jabetzen dira eta pixkanaka beraien gorputzaren ezaugarriez ohartzen ari dira. Taldeko ikasleen ezaugarri orokorrak aztertu ondoren, aipatu beharrekoa da, entzumen arazoak dituen haur bat dugula gelan; eta horren ondorioz, jarduerak egiterako orduan, kontuan hartu beharko dugula ariketaren arabera haurraren ahalmenetara moldatu beharko garela. Unitate Didaktiko hau lantzeko Urtarrileko azkeneko astea hartuko dugu. Donostiako danborradaren Unitate didaktikoa landu eta festa ospatu ondoren, egokia iruditu zaigu Gure hiria lantzea hainbat haurrek hiriaren inguruko jakin mina zutela ohartu baikara. Horregatik, beraie interes honetatik abiatuta egokia iruditu zaigu hau lantzea. Honen ondoren, ihauteriak datozela kontuan hartuta, ihauterien Unitate didaktikoa landuko dugu.

3


Gure hiria lantzeko zazpi saio erabiliko ditugu guztira; saio horietako sei ikasgelan landuko ditugu eta azken bat aldiz, ikaslgelatik kanpoko txangoa izango da. Horretarako, denboralizazio bat planifikatuko dugu, baina denboralizazio hori, Unitate didaktikoa aurrera doan heinean, malgua izango dela azpimarratu nahi dugu.

2.KONPETENTZIAK Unitate didaktiko honen bidez konpetentzia ezberdinak landuko ditugu. Landuko dugun konpetentzietako bat ikasten ikastea da, ikasten eta pentsatzen ikastea (nortasunaren ezaguera eta autonomia). Horretarako, bakoitzak bere gaitasunen eta jakintzen kontrola izan behar du. Honez gain, haurrak pentsamendu estrategikoa izan behar du. Beste aldetik, komunikazio linguistikoa daukagu; haurrek komunikatzeko konpetentzia garatu beharko dute, bai ahoz baita idatziz ere, honela beraien artean informazioa trukatzeko eta laguntzeko Gainera, errealitatea asimilatzeko baliagarria da. Konpetentzia

hau

aurreko

gaitasunarekin

lotzen

badugu, norberak

bere

pentsamenduak azaltzeko gaitasuna izango du, eta taldean lan egiteko garaian iritzi desberdinak partekatuko dituzte. Hasieran aipatu bezala, kulturaren inguruan lan egingo dugu eta honekin lotuta hainbat

konpetentzia

landuko

ditugu,

besteak

beste,

hizkuntza

komunikaziorako

konpetentzia, gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia eta arterako konpetentzia. Hau da, ikasleak konpetentzia hau eskuratzean, kultura- eta arte-adierazpen ezberdinak ezagutu, ulertu eta balioesteko gai izango dira, eta gaitasun hori erabiliko dute aberasteko eta gozatzeko iturri gisa, kultura beraien hiriaren ondarearen zatitzat joko baitute. Hizkuntza komunikaziorako konpetentziari dagokionez, ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari erreferentzia egiten zaio, baita, errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzeko, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko, pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatuko ditugu. 4


Azkenik, informazioaren trataerako konpetentzia. Hau da, ikasleak informazioa bilatu, lortu eta prozesatu beharko ditu eta hauek komunikatzeko eta ezagutza bihurtzeko gai izan beharko da. Hala, trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi, eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera iritsiko da.

3. HELBURUAK

3.1. Helburu orokorrak â—?

Haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jartzea haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari, eta aintzat hartzea haren inguruan gertatzen dena, lekua egitea kanpoko errealitateari eta eskolak bere ekarpenen bidez, dagokion errealitate sozial eta naturalean eragitea.

â—?

Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.

3.2. Helburu didaktikoak 1. Ikasleek Donostiaren inguruko ezagutza fisiko zein soziala behatzea eta aztertzea, eta hura

ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jardun ahal izateko. 2. Hiriko leku esanguratsuak arakatzea eta esperimentatzea eta haren ezaugarriak (kokapena,

urteak, egitura, egilea‌) ezagutzea, beraiek bizi diren edo ezagutzen dituzten lekuez gain, beste batzuk badaudela ere jakiteko.

5


3. Hirian eta batez ere ikasgelan zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-

ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiaz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko. 4. Arte-produkzioetan parte hartzea, kultura bera ulertzen hasteko. 5. Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak

(San sebastianak, ihauteriak, zinemaldia, musikaldia, aste nagusia) ezagutzea beraien hiriko kulturaz gehiago jakiteko. 6. Hizkuntza ofizialean (euskara) eta inguruko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera

irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.

4.EDUKIAK

NORBERAREN

KONTZEPTUAK -Poza, tristura,

PROZEDURAK -Sentimentuen

BALIOAK - Emozioen

EZAGUERA ETA

beldurra,

azalpena

adierazpena

AUTONOMIA

harridura -Gizarte ohitura:

-Gizarte arauen

- Besteekin lan

arauak onartzea

onarpena

egiteko interesa eta

eta taldean lan

elkarlanean

arauak betetzeko

PERTSONALA

ekimena

egiten jakitea -Bakarka lan

-Eskatutako

-Eguneroko

egiten jakitea

ariketak burutzea

jarduerak bakarka egiteko gaitasunak

INGURUNEAREN

-Museoak,

-Irudien

izatea - Beraien ingurua

EZAGUERA

hondartzak,

identifikazioa

ezagutzea

-Kultura

-Jarrera irekia

ezberdinen

izatea

gastronomia -Kristauak,

6


musulmanak,

ezagutza

ateaoak -Lankidetza jarrera -Balioak: arauak

-Taldekide eta

errespetatzea eta

hezitzaileak

errespetua izatea

errespetatzea

-Arauak barneratzea

-Txanda itxarotea -Lankidetza jarrera -Borobilean eserita egotea HIZKUNTZAK:

- Donostia

KOMUNIKAZIOA

-Ikerketzea eta

-Jakin mina piztea

adieraztea

esplorazioan

ETA -Ikerketzea eta

ADIERAZPENA -Muralak

adieraztea

-Esperimentatzea irudimenarekin batera

-Asmakizunak

-Asmakizunak

-Jakin mina eta

ezagutzea

interesa piztu

-Adierazpen

-Itsastea, marraztea -Irrika sentitu

plastikoa

eta koloreztatzea

eskulanetan

5. METODOLOGIA

5.1. ESTRATEGIA METODOLOGIKOA

7


Metodologiaren atal honetan gure Unitate Didaktikoan prozesua aurrera nola eramango dugun azalduko dugu, eta horretarako Programazioan zehaztutako printzipio metodologikoetan oinarritu gara. Lehenik eta behin, aipatu behar dugu gure unitate didaktikoan erabiliko dugun estrategia metodologikoa Proiektu bidezko metodoan oinarritzen dela. Metodo honek irakasle, ikasle eta familiek informazioa jaso eta osatzeko prozesuan murgiltzen gaitu. Metodo honek haur bakoitza berezia eta originala dela azpimarratzen du, baita beraien garapena eta ikaskuntzak bideratzeko orduan, haurrei entzutea eta ulertzea garrantzitsua dela. Aipatu bezala, haur bakoitza berezia eta originala da, beraz, gure taldean heterogeneotasuna guztiz errespetatuko da eta hori gutxi balitz, aberastasun-iturri gisa hartuko dugu hori bera. Izan ere, kultura eta ohitura desberdinak ezagutu eta aztertzeko aukera emango digu. Honez gain, haurren autonomia ere indartu nahi du, izan ere, segurtasuna eta erosotasuna eskaintzen die haurrei, eta autonomia moral eta intelektuala ere sustatzen ditu. Teknika honek, ikasketa memoristikoa alde batera uzten du, eta lan kooperatiboari garrantzi handia ematen dio. Metodologia honetan, ikasleen parte hartze zuzenak garrantzi handia du eta ezagutza modu aktibo eta esanguratsuan lortzen dute. Klasean egiten diren ekintzetan pisu handia dute haurren eskakizun eta zaletasunek, hortaz, ikasleek dituzten beharrak kanporatzen dira, irakaslea gidaria izango delarik, kolaboratzaile eta galdera klabeak eginez. Eraikuntza bultzatzen da aurrezagutzak eta ezagutza berriak kontuan izanda. Horrez gain, prestatutako jarduera batzuetan familiak parte hartzen du. Zergatik aukeratu dugu proiektu bidezko metodologia? Lehendabizi aukeraketa honen arrazoietako bat honek eskaintzen duen garapen gaitasuna da, izan ere, metodologia honen bidez, gaitasun kognitiboak, linguistikoak edota gizarte harremanak eman eta sustatzen dira gure aburuz. Argi utzi behar da, bai ikasle eta bai gurasoak arduratzen direla hau aurrera eramateaz; haurrak lanean inplikatzen dira eta gurasoak haurrentzat beharrezkoak dira hainbat unetan.

8


5.2. ESPAZIOAREN ANTOLAKETA Bost urteko gelaren antolakuntza honakoa izango litzateke Unitate Didaktiko hau lantzeko. Ikasleak taldeka eserita egongo dira eta jarduera desberdinak egiten dituztenean talde hauek aldatuko dira beharren arabera. Honez gain, hainbat apal dituzte materiala eskuragarri izateko eta ikusi dezakegunez argitasun handiko gela da. Haurren elkartze guneari dagokionean, gelaren zati handi bat hartzen dela ohar gaitezke, non, bertan hainbat jarduera eramango diren aurrera. Adibidez, goizean asanblada egiteko erabakiko da, hau da, haurrei egun onak emateko eta bestetik haurrek bertan jolasteko erabili dezakete. Hauez gain, bertan dute iturria nahi dutenean eskuak garbitu ditzaten edota ura edan dezaten. Ikus dezakegunez, bost urteko gela hau oso egokia da gure ikastaldearentzat, bertan hainbat jarduera burutzeko aukera ematen baitigu. Unitate Didaktiko honetako ariketa desberdinak burutzeko espazioaren antolakuntza aldatuko genuke gure beharren arabera.

9


5.3. DENBORAREN ANTOLAKETA Jarraian, gure Unitate Didaktiko hau burutzeko denboraren antolakuntzaren nondik norakoak islatuko ditugu ordutegi bat osatuz. ORDUTEGIA

9:00-9:30

Astelehena Harrera

Asteartea Harrera

9:30-10:00

Txoko

Txoko librea

Txoko

10:00-10:30

librea Asanblada

Asanblada

librea Asanblada

10:30-11:15

1.Saioa

Musika

3. Saioa

11:15-11:45

Atsedena

Atsedena

11:45-12:30

1.Saioa

12:30-14:30

Bazkaltzera

14:30-15:30 15:30-16:30

Asteazkena Harrera

Ostirala Harrera

Astelehena Harrera

4. Saioa

5. Saioa

6. Saioa

Atsedena

Atsedena

Atsedena

Atsedena

2.Saioa

3. Saioa

4. Saioa

5. Saioa

6. Saioa

Bazkaltzera

Bazkaltzera

Bazkaltzera

Bazkaltzera

Bazkaltzera

Ingelesa Psikomotriz itatea

Txoko librea

Osteguna Harrera

I

Ingelesa

R T E

Musika Txoko librea

Asteartea

E Txoko

Psikomotrizi

librea

tatea

R A

10


5.4. BALIABIDEAK Aurkeztu berri dugun Unitate didaktiko hau aurrera eramateko, hainbat baliabide beharrezkoak dira jarduerak burutzerako orduan eta baliabide hauek, hiru multzo nagusitan zatitu ditugu; giza baliabideak, materialak eta ingurunekoak. Giza baliabideei dagokienean, hemeretzi haurrez osatutako taldea dela kontuan izanda, irakasle bat eta entzumen urritasuna duen ikaslearen laguntzailea egongo dira gelan. Gelako tutorea izango da ekintzak garatuko dituena eta zazpigarren saioan, irteera egingo dutenez, beste irakasle bat joango da haurrekin. Materialei dagokienean, orokorrean saio gehienetan marrazteko materiala, material audiobisuala, liburuak, sukaldatzeko materiala eta janaria, higienerako materiala, material sinbolikoa etab. erabiliko dituzte. Ondoren, irteera egunerako, beste hainbat material beharko ditugu haurren segurtasuna bermatzeko, eta honez gain, leku batetik bestera mugitzeko garraioa (autobusa) beharko dugu. Inguruneko baliabideei dagokienez, zazpigarren saioko irteera burutzeko hiriko leku desberdinak bisitatuko ditugu; adibidez, Kursala, Aquariuma eta Kontxako hondartza.

5.5. ANIZTASUNARI ARRETA Zurriola Ikastolaren erronka aniztasun trataera da. Haur guztiak kontutan hartzen ditu inklusioaren bidez, hau da, egiten diren jarduerak denek egiteko modukoak izaten dira. Horrela izanik, haur bakoitza desberdina dela kontuan hartuz lan egiten dugu, gainera, gure Hezkuntza Proiektuaren barruan datu horiek jasota ditugu. Izan ere, haur eskolan lan egiten dugun guztion informazioa zein prestakuntza guztiz garrantzitsuak iruditzen zaizkigu. Gainera, jakinik gure bost urteko gelan, entzumenean ezgaitasuna duen neska bat dugula, badugu aukera, alde batetik, errealitate hau ezagutzeko eta bestetik, ikasteko. Horregatik, astean zehar eta jolasen bidez haurrei zeinuhizkuntzako, bi orduko klaseak

11


ematen dizkiegu, baita ere, familiei zuzendutako zeinu hizkuntzen ikastaroa ematen dugu, hauek haurrekin etxean erabiltzeko aukera ere izan dezaten. Aldi berean, badugu Gipuzkoako zein EAEko hainbat pertsona gorren elkarteko laguntza. Hala nola, gure bost urteko gelan dagoen hezkuntza premia bereziak dituen neska, erditzeko unean oxigeno falta jasan zuen eta entzumenean 80 dBko galera izan zuen. Horrela izanik, urritasun larri bat dauka. Hala nola, ia ez dauka ahozko mintzairik, baina, batzuetan hitz batzuk esaten ditu eta keinu zein zeinuhizkuntzaren bidez komunikatzen da. Entzumen urritasun hori dela eta, garapenen motorra, sozioafektiboa eta kognitiboan eragiten dio eta ondorioz, eremu horietan lanketa handiagoa egin behar da. Bestalde, arazo handia du bere ingurunea ezagutzeko eta informazioa era normalizatuan jasotzeko. Gainera, hizkuntza ulertzeko arazoak ditu, horregatik logopediako klase batzuk jasotzen ditu. Honekin batera, zeinuhizkuntzarekin bere ingurunea zein errealitatea ezagutzeko aukera handitu du, bestalde, gelakideek zein familiarrek eta ikasleek zeinu hizkuntza ikasten dutenez, horrek laguntzen dio bere garapen

sozio-

emozionalean, besteekin komunikatu eta erlazionatu daitekeelako. Guzti hau kontuan izanik eta gure haurraren beharrak zeintzuk diren ikusiz, jarduerak burutzerako orduan behar diren egokitzapenak egingo zaizkio beti ere irakasle baten laguntza izanik alboan. Esaterako, entzutezko materiala erabiltzen dugunean, jarduera hori egokitua izan beharko da uneoro haur horrentzat eta bestelako jardueretan ere irakaslea adi egon beharko da haurraren beharrei kasu eginez. Adibidez, irakasleak ezin dio bizkarra eman ikasle horri eta beti mantenduko du begirada berarekin. Honez gain, komenigarria litzateke astiro eta ondo ahoskatuz hitz egitea.

6. JARDUERAK Gure hiriaren Unitate Didaktikoa lantzeko, hainbat saio antolatu ditugu bere baitan jarduera ugari daudelarik. Jarduera guztiak ikasle taldeko partaide guztientzat egokituta daude, murriztasunak dituen ikaslearen berezitasunak kontutan hartuz esaterako. Lehen saioa: Hiriaren kokapena eta biztanleria Tokia: Ikasgela

12


Materiala: Mapa erraldoia, zatika banaturiko mapa (irakasleak aldez aurretik egina) eta fitxak. Iraupena: 90 minutu (tartean atsedenarekin) Ariketak: 1.Ariketa: Maparen osaketa Donostia hiriko eta inguruetako herrien mapa bat eramango dugu eta haur guztiei hiriaren eta alboko hainbat herrien kokapena erakutsuko diegu. Ondoren lau taldeetan banatuko dugu ikasgelan eta Donostiako hiria eta hiru herri osatuko dituzte irakasleak egingo duen koloretako mapa erraldoi baten bitartez. Hala, mapa hori hainbat zatitan banatu eta haurrek pieza bakoitza dagokion lekuan jarri beharko dute mapa den bezela osatu arte. Hori egin ostean, denak bateratuko ditugu eta irakasleak hainbat galdera planteatuko dizkie, modu honetan orientazioa landuz. 2. Ariketa: Biztanleriaren aniztasuna Atal honi hasiera emateko, irakasleak hiriak biztanleria anitza duela aipatuko die eta honako galdera hau luzatuko die: Zein herrialdeetako jendea bizi da zuen ustez Donostian? Ezagutzen al duzue beste nonbaitetik gure hirira etorri den norbait? Hala, zerrenda bat osatuko dute biztanleen jatorri desberdinak idatziz. Modu honetan, hirian dagoen biztanleria anitzaz ohartuko dira. 3.Ariketa: Fitxaren eraketa Haur bakoitzari fitxa bat banatuko zaio eta bertan kultura desberdinetako pertsonak agertuko dira. Ariketa burutzearen helburua kalean ikusten diren pertsona ezberdinak borobiltzea izango da, estereotipoetatik at, biztanleria heterogeneo baten inguruan bizi direla ohartzeko. OHARRA(1): Gure unitatearekin amaitzeko irteera bat egiteko asmoa daukagunez, lehenengo egunean papertxo bat banatuko diegu haurrei, gurasoei irteeraren berri eman ahal izateko. OHARRA(2): Entzumen urritasuna duen neskatoak bigarren ariketan zailtasunak izan ditzazkenez, laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere parte hartzeko.

13


Bigarren saioa: Hiriko hizkuntza eta kultura ezberdinak Tokia: Ikasgela Materiala: papertxoak eta asmakizun liburua Iraupena: 45 minutu Ariketak: 1.Ariketa: Aho korapiloak Hasieran irakasleak ozen esango ditu eta haurrek errepikatu egingo dituzte. Zatika egingo da, hau da, aho korapiloa zatitan banatu eta pixkanaka zatiak elkartzen joango da irakaslea guztia osatu arte. Azkenean haurrek beraiek bakarrik buruz esan beharko dute, akatsik ez egiten saiatuz. Adibidez: Akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak, ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak, adarrak akerrak okerrak ditu... 2.Ariketa: Asmakizunak Haurrak irakasleari begira jarri eta irakasleak asmakizunak irakurri edo kontatuko dizkie behar adina alditan. Adibidez: zer da, zurriola hondartzaren ondoan dagoen kristalezko monumentua? Ondorengo ariketak: Haurrei etxean gurasoekin hitz egitea eskatuko diegu beraien inguruko kultura ezberdinak ezagutu ditzaten eta ondoren gainontzeko ikaskideekin alderatu dezaten. Hala ere, haur bakoitzari papertxo bat emango diegu hau ez ahazteko. OHARRA (3): entzumen urritasuna duen neskatoak jarduera guztietan laguntzaile bat izango du bere alboan azalpenak berriro errepikatzeko eta hobeto uler dezan jardueran parte hartu ahal dezan nahi izan ezkero.

14


Hirugarren saioa: Gure kultura eta gelakideen kultura Tokia: Ikasgela Materiala: Ordenagailua, Iraupena: Egun guztia Ariketak: Ariketa egiten hasi aurretik, haurrei Donostiako kultura entzutean burura zer etortzen zaien galdetuko diegu, Hau da, ideia zaparraden metodoa jarriko dugu martxan. Hala, gai honen inguruan dakitena jakingo dugu eta hemendik abiatuz landuko ditugu ariketa desberdinak. Oro har, kulturaren lanketa honetan kirolak, Donostia 2016en hainbat arlo (kultura hiriburua) eta gure inguruan aurki ditzazkegun kultura desberdinak landuko ditugu bai gelakoak eta bai hirikoak. 1.Ariketa: Gure kirolak Lehenik erreferentziazko lau hitz (ahal bada interesgune zabalak izan daitezela) emango ditugu. Adibidez: herri kirolak, dantza, uretako kirolak eta futbola. Gero, ikasle bakoitzari lau eremu horiekin zerikusia duten papertxo bana banatuko dio irakasleak. Irakaslea hitz solteak diktatuz joango da (ikasleek papertxoetan dituztenak) eta hitz horiek goiko lau hitzetako batekin lotu beharko ditu haurrak, horrela lau multzo osatuz. Orduan, ikasle bakoitzak berak duen hitza entzun ostean jaiki eta dagokion multzoan kokatu beharko du. 2.Ariketa: Kirolak praktikara Lehenago azaldutako kirolekin jarraituz, hauetako kirol bat edo gehiago aukeratuko dituzte eta horren inguruko materiala sortu gero praktikara eramateko. Adibidez: Txingak, ur botila eta hondarrarekin sortuz; dantza bat praktikara eraman; soka saltoa... 3.Ariketa:Donostia 2016 Kultura hiria Aurten Donostia Kultura hiria denez, gelan haurrekin hau lantzea eta ospatzea aberasgarria iruditu zaigu. Horretarako, hasieran kultura hiria izatea zer den galdetuko diegu eta beraien iritziak entzun ondoren, azalpen laburra emango diegu. Jarraian, Donostia 2016ko kantua jarriko diegu eta zatitxo batzuk abestu eta dantzatuko ditugu denon artean.

15


4.Ariketa: kultura ezberdinak Gure gelakide bat musulmana denez, kultura desberdinak lantzeko laguntza eskatu diogu. Hortaz, haurrak etxetik bere kulturaren inguruko objetu, janari, material‌ esanguratsuak ekartzea eskatuko diogu, ondoren, gainontzeko gelakideei bere kulturaren inguruko berezitasunak azaltzeko. Horrela, gelakideek beraien kulturaz gain beraien ikaskide batek duen kultura desberdina ikusiko dute. Bere hizkuntzaren inguruan ere ohiko hitzenbat erakustea ere interesgarria izango litzateke. Modu honetan, kultura aniztasuna landuko dugu gure ikasgela eta hiriari dagokienean.

Ondorengo ariketak: Haurrei etxean gurasoekin hitz egitea eskatuko diegu beraien inguruko kultura ezberdinak ezagutu ditzaten eta ondoren gainontzeko ikaskideekin alderatu ditzaten. OHARRA (4): Entzumen urritasuna duen neskatoak ariketa hauetan zailtasunak izan ditzazkenez, laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere parte hartzeko. Laugarren saioa: Hiriko leku esanguratsuak Tokia: Ikasgela Materiala: Leku esanguratsuen argazkiak (Urgul, kontxa, Aquarium, Artzai ona katedrala, Haizearen orrazia eta Ulia merenderoa), kartulinak, errotulagailuak eta haria. Iraupena: 90 minutu ( tartean atsedenarekin) Ariketak: 1.Ariketa: Leku esanguratsuak Hiriko leku esanguratsuak lantzen hasteko, irakasleak hainbat argazki erakutsiko dizkie. Haurrek hiriko leku horiek identifikatu behar dituzte, eta kooperazioan planteatu diren irudi guztiak errekonozitzen saiatuko dira.

2.Ariketa: Irudiak lotuz Lehenago identifikaturiko leku horietako irudiak nahastu eta beraien oroimena landuz berriro errekonozitzen saiatuko dira.

16


3.Ariketa: Txartel pertsonalak Elkarrizketa landuz, beraiei gehien gustatzen zaien lekua zein izan den galdetuko diegu. Gustuen arabera taldekatuko ditugu eta talde bakoitzean leku horren argazkia eta izenarekin osatutako txartel bat fabrikatuko dute lepotik txintxilik jartzeko. Ondorengo ariketa: Haurrei zazpigarren saioan egingo duten irteeraren berri eman eta nora egin nahi duten galdetuko zaie beraien proposamenak zeintzuk diren jakin dezagun nora joan erabakitzeko. Gure aburuz, beraien interes eta gustuak kontutan hartzea ezinbestekoa da egingo dugun irteera baliagarria eta interesgarria izan dadin. OHARRA(5): Entzumen urritasuna duen neskatoak ariketa hauetan zailtasunak izan ditzazkenez, laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere parte hartzeko. Bosgarren saioa: Gastronomia Tokia: Ikasgela Materiala: Ikastetxeak erositako janaria, jateko instrumentuak (labanak, sardeskak, koilarak) amantala, platerak, begiak estaltzeko zapiak, joku sinbolikorako materiala (txanponak, bileteak, oihalak, txapelak‌) Iraupena: Goiz guztia Ariketak: 1.Ariketa: Dastatzen Haur batek bazkaltzera deituko die besteei. Mahaikideak eseri bezain laster, begiak estaliko zaizkie, eta bakoitzari dastatzeko zerbait eman ( gatza, azukrea, limoia, ozpina, ura, kafea..). Haur bakoitzak dastamenaz asmatu beharko du zer den, eta atsegin zaion ala ez, baita gozoa, geza, gazia, garratza, ala mingotsa den. 2. Ariketa: Errezeta Irakasleak eskolara eramango ditu elikagai ezberdinak. Hala, taldeka jarriko dira haurrak eta beraien artean, irakasleak eramandako elikagaiekin errezeta bat prestatu behar dute. Talde guztiek errezetak pentsatuta dituztenean, gainontzeko ikaskideekin partekatuko dituzte. Azkenik, gehien gustatu zaien errezeta aukeratuko dute guztien artean eta

17


irakaslearen laguntzaz errezeta burutuko dute. Modu honetan, sukaldariaren paperean jarriko dira une batez, beti ere irakaslearen laguntza eskuragarri dutelarik.

3.Ariketa: Joku sinbolikoa Talde desberdinetan egin dituzten errezetez baliatuz, ikasleak tabernariak balira bezela euren postuak antolatuko dituzte gelan zehar eta beraien pintxoak “salgai� jarriko dituzte. Behin hau egin ondoren, talde bakoitzari gezurretazko txanpon eta bileteak banatuko zaizkie eta modu honetan erostea eta saltzea zer den ikasiko dute modu praktiko batetan, beste hainbat eduki (matematikoak esaterako) zeharka landuz. OHARRA(6): Entzumen urritasuna duen neskatoak ariketa hauetan zailtasunak izan ditzazkenez, laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere parte hartzeko. Seigarren saioa: Murala Tokia: Ikasgela Materiala: Paper handi bat, tenperak, errotulagaiuak, margoak, leku desberdinen argazkiak. Iraupena: Goiz guztia Ariketak:

1.Ariketa: Mural erraldoia Talde guztiak parte hartuz aurreko saioetan landutako gaien inguruan ikasi dugunarekin mural bat egingo dugu. Irakasleak plano orokor bat marraztuko du eta horren gainean haurrak ikasi dituzten gauzak marraztuko dituzte, beraien sormaneri ateak irekiz. 2.Ariketa: Murala bukatu ondoren, ikasgelan utziko dugu denboraldi batez haurrek beraien arte lanaz gozatu dezaten eta ondoren, beste gelakideei erakutsiko diete egin duten lana, Donostia hiriaren inguruan ikasi dutena azalduz-

18


OHARRA (7): Entzumen urritasuna duen neskatoak ariketa hauetan zailtasunak izan ditzazkenez, laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere parte hartzeko.

Zazpigarren saioa: Irteera Tokia: Donostian barrena Materiala: Mapa, argazki kamara, soka, komuneko papera, ur botilak, laugarren saioan fabrikaturiko txartelak, autobusa eta bazkaria. Iraupena: Egun guztia Ariketak: Gure irteera 9:30etan hasiko da ikastolako atean eta autobusean abiatu ondoren, Kursalera joango gara. Behin hori ikusita, Aquariumera abiatuko gara eta barrura bisita egin ostean, Kontxa hondartzara joango gara bazkaltzera. Arratsaldean, Artzai ona katedrala ezagutzera joango gara. Eta azkenik, Haizearen orrazia ikustera autobusean. Irteera eskolako atarian bukatuko da 16:30 aldera. OHARRA (8): Entzumen urritasuna duen neskatoak irteeran zehar arazorik izan ez dezan laguntzaile bat izango du ondoan, zerbait entzun ez badu galdetzeko eta berak ere irteeraz gozatu ahal izateko.

Behin ariketa hauek azalduta, adierazi nahi dugu badakigula ariketa guztiak burutzea ez dela erraza izango eta horregatik, malgutasun bat izango dugula erabaki dugu. Beti ere, haurren beharren eta erritmoen araberako Unitate Didaktiko bat izatea nahi dugu.

7. EBALUAZIOA 7.1.EBALUAZIO MOTA: Egiten diren saioak helburu bat dute eta hori bete den ala ez ikusteko ebaluazioa egiten da. Ebaluazioarekin, haur bakoitzaren prozesua aztertzen dugu: gaitasunak, ikaskuntza, harremanak‌ honen garrantzia kontuan hartuta gure ebaluazio mota jarraia 19


izango dela esan behar dugu. Hau da, egunero egin beharko da, inoiz ez baitakigu saio batean gerta daitekeena. Gure iritziz, egunero egiten ez badugu gauzak ahazteko aukera gehiago izango baitugu. Irakasleak bere burua ere ebaluatu beharko du.

ZER?

Unitate didaktiko honetan azaltzen diren eta lantzen diren edukiak eta hezitzailearen lana ebaluatuko dira.

NOLA?

Hezitzaileak egunero behaketa egin beharko du. Gure funtsezko tresna behaketa izango da. Haurraren behaketa sistematikoa eta hezitzaileon arteko behaketa. Emozioei dagokionez,

haurrekin

asko

hitzegingo

dugu, eta asko entzungo ditugu.

NOIZ?

Lehen ebaluazioa unitatearen hasieran zer dakiten ikusteko. Saioak aurrera doazen heinean ere haurrak ebaluatuz joango gara, eguneroko behaketarekin, datu gehiago izango baiditugu ebaluatzeko. Unitatea bukatzerakoan haurraren garapena aztertzeko, helburuak lortu diren eta jarduerak egokiak izan diren jakiteko.

7.2.EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ebaluazio irizpide gisa, ikasleen eta irakasleen lana ebaluatzeko taula eta fitxa bat sortu dugu. Irakasleak haurrak ebaluatzeko taula bat erabiliko du egunerokotasunean eta aldiz, bere burua ebaluatzeko guk sorturiko fitxa bat bete beharko du.

20


7.3.EBALUAZIORAKO BALIABIDEAKE: Gure ebaluazioa aurrera eraman ahal izateko erabiliko ditugun baliabideak honakoak dira, besteak beste: behaketa erregistroak, erregistro anekdotikoak eta gure ariketei ondo datorkion erregistro taula bat. Haurrekin harreman zuzena izango dugunez, beraiekin elkarrizketak ere izateako lagunduko ligukelakoan gaude, hau da, beraien emozioen inguruan galdetuz joango gara, zer gustatu zaien gehien, zer gutxien... Azkenik, irakasleak bere burua ebaluatzeko, saio bakoitzaren amaieran fitxa bat bete beharko du. â?– Hezitzaileak haurrak ebaluatzeko erabiliko duen ebaluazio taula

Irakasleak haurrak behatu beharko ditu saioa aurrera doan heinean, eta taula honen bidez ebaluatuko beharko du.

BAI

EZ

HOBETU BEHARRA? ZERTAN?

ANEKDOTAK

Ariketak burutu ditu Jarrera egokia izan du Autonomiaz lan egin du Ezaguerak handitu ditu Arauak errespetatu ditu Talde lanean egoki aritu da Interesa adierazi du U.D-aren hasieratik bukaerara eboluzioa izan al du

â?– Irakasleak bere burua ebaluatzeko erabiliko duen fitxa:

BAI

EZ

HOBETU BEHARRA? 21


ZERTAN? Ume guztiak behatu ditut Umeekin arazoren bat? Ariketa guztiak bete ditut Errespetua izan dut umeekiko eta irakasle laguntzailearekiko Irakasle laguntzailearekin koordinazioa ona Azalpen garbiak eman ditut Gurasoekin harreman ona Jarduerak egokiak izan dira Jarduerak haurren beharretara egokitu dira

22


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.