Bidaiant Lola Sarratea

Page 1

BIDAIANT

LOLA SARRATEA


Lola Sarratea 1944an Almandozen sortu zen.

Bokazioz artista, bidaiant nekaezina, kaiera eta akuarelak besapean abiatzen da beti, paisaiak, pertsonaiak, ohiturak... adiarezten dioten guzia bildu nahian. Egun Arraiozen bizi da, hantxe aritzen da idazten, ipuin ilustratzen eta grabatzen.








9



11



13



15



17



19



.

MENDIOLATIK DOGONERA Bizitzaren itzalean joan nintzen Afrika ezagutzera. Aspaldiko ametsa zen, eta Mali omen zen Afrikako arima sentitzeko lurralderik interesgarriena. Halaxe esan zidaten eta harantz abiatu nintzen.Sahara eta tropiko artean dago Mali, Sahel erdian. Lurralde honetan basamortuko sua eta Niger ibaiaren isuri isilak paisaia magikoa sortzen du, eta herri ugari elkarrekin bizi dira: Touareg-ak, Peul-ak Bozo-ak, Dogon-ak, abeltzainak, arrantzaleak eta nekazariak... Kultur aberastasun handia dago, bakoitzak bere historia du. Guziek, ordea, hitza erabiltzen dute iragana jarauntsi eta helarazteko; ipuin, mito, abesti eta kontakizunen bitartez herriaren jatorria lekuko zaharren berbatik ikasten dute belaunaldi berriek.

Gidariak lerrotu zidan txostena irakurtzen ari nintzela, lur hartu zuen hegazkinak. Afrikara iritsi nintzen. Dena berria zen niretzat, eta ikusminak erraiak harrotzen zizkidan. Pausu arinean sartu nintzen Bamako-ko aireportuko aretoan. Berehala jabetu nintzen, ordea, gauzak bestelakoak zirela Afrikan, eta lasai ibili behar zela.

Bamakori ez nion itxura onik hartu; bazirudien dena itzulipurdika zebilela: zikinkeria, usain txarra, ezinezko trafikoa. Kapitalismoaren alderik txarrena nabarmena zen.

4x4 noranahiko batean gurdi bidez Dejenne-ra iritsi ginen hurrengo egunean, eta nire uste txar guztiak desagertu ziren. Dejenne: jakintsuen eta merkatuen hiria. Buztinez eraikia dago, eta bertako mezkita paregabearen alboan, astelehenero inguruko merkaturik ederrena egiten da. Etnia guztietako salkariek, garraio-animaliek, bezeroek edo bitartekoek enparantza betetzen dute. Neskatila ezkongabeak, bestetako jantziak eta apaingarriak soinean. Ama gaztea, haurra sorbaldan. Senda-belar saltzaileak, arabiar merkatariak, denak sedukzio-joko batean murgildurik, merkatuaren osagai zatiezinak. Bizitzaren antzokian eszenifikazio bat. 21


Egun osoa pasa genuen hirian eta merkatuan, eta denbora laburra egin zitzaidan benetan. Mezkita ederra da, baita ederrenen artean ere. Buztinez, lastoz eta olioz egina, “baco” deitzen dioten teknika batekin eraikia. Dejenne hiri osoa berdin egina dago. Baina etxebizitzen xumetasunaren ondoan mezkitak jauregi xarmagarria ematen du. Eraikina gizaldi bat zaharra da. XII. gizaldian egindako baten gainean eraikia. Gaur egun ikusten den bezala, erran daiteke herriko biztanleen artean egina dela. Urtero, ur handiak pasatzen direnean, uholdeek hondatzen dutena denen artean konpontzen dute. Adobez egindako munduko eraikinik handiena da. Ezin izan genuen bisitatu. Mopti: Venecia beltza deitzen zaio. Baliteke. Niger ibaian nabigatzen duten ontziak eraikitzen dira Mopti hiriko ontzioletan; zehatzago errateko, ia hiri osoa ontziola handi bat da. Oso interesgarria eta berezia. Afaldu, kaian itzuli bat egin eta garaiz lo egitera erretiratu ginen, biharamunean goiz pinaza batean Niger behera abiatzeko.

Niger:” ibaien ibaia” esan nahi du bereber hizkuntzan. Denbora luzez sortzelekua ezezaguna izan zen. Abenturazale anitz ibili ziren iturburuaren bila eta batzuek biziarekin ordaindu zuten ausardia. Ibaia apetaz, Atlantikotik gertu, Ginean sortu eta basamortuan sartzen da. Tunbuktu aldean supituki itzuli egiten da berriro Atlantikora, eta Nigerian itsasoratzen da.

Niger bi hitzetan deskribatu behar banu, “ibai bizia” izanen litzateke. Gure pinazak emeki, gozoki, nabigatzen zuen ibaia . Arrantzaleek unea bizitzen zuten: sareak bota eta uzta itxaron, amua prestatu, arrantzatutako arraia eguzkitan lehortu, astiro, presarik gabe, momentuaren gozamena bizitzen.

Bozoek, arrantza gizonak izaki, ibaiaren sekretu guziak ezagutzen dituzte; sinpatiaz hartu gintuzten eta gure elika-beharrak bete zituzten. Eguerdiro arrain freskoa jaten genuen. Azkenengo egunean, haragia jateko gogoa sentitu genuen, eta oilasko batzuen bila ibai ertzeko herri batean gelditu ginen. Haur piloa gure zain aurkitu genituen. Herrian itzuli bat egin genuen eta oilasko batzuk nahi genituela jabetu orduko, mutikoak eta neskatilak lasterka oilaskoen gibeletik hasi ziren. A ze jaia! Herri osoa besta berezi hartan buru-belarri sartu zen. Hiru oilanda erosi eta haurrez inguraturik joan ginen ontziraino. Ilunabarrean, ibai ertzean hondartza txiki batean gelditu eta haragi errearekin xarmanki ospatu genuen: Nigereko gure azken gaua zen. 22


Atzean gelditu zen Niger ur-padura, mila motako txoriekin, bertze hainbat arrain espezieekin. Peul abeltzainek behiak ur bazterretan edanaraztera eramaten dituzten unea magikoa da. Esnez elikatzen dira, eta handiak dira. Gizonak lastozko txapel batez estaltzen dira. Emakumeen apaingarrien eta jantzien koloreek inpresionatzen dute. Haurra bizkarrean zapi eder batean bilduta. Burua harro, sudurra eta belarriak kateorratzez apailaturik.

Lepo luzean lepokoak eta arrakadak harro erakusten. Atorra, gona eta gorputzlarruaren sentsualitatea airean. Eskuturrean, orkatiletan, eraztunak eta harribitxiak. Peul emakumeek ez dute urritzen politak jartzeko unean. Behien joareen toberak, gizonen erausiak, zakurren zaunkek, karabanen ahotsek eta usainek bizia goraipatzen dute.

Tunbuktu, basamortuko sekretua. 333 santuen ortu-santu. Bero ikaragarria egiten zuen, baina hiriak merezi du. Hiriak galdutako handitasunaren aztarnak ikusgai dauzka. Mezkita ederrak, Kati familiaren liburutegia, mundu islamikoan garrantzitsuena. Basamortutik gatza garraioan gamelu-karabanen topagunea. Non dago Tunbuktuko urrea?. Mediterraneo aldetik hirira ailegatzen ziren mota guzietako produktuak urrearekin ordaintzen zituzten. Urrearen jatorria gizaldietan sekretu bat izan zen. Sekretua izan zen bezala Kati familiak, 1492 urtean, Espainatik atera zituen liburu zaharren gordelekua. Gidariak emandako txostena eskuan neraman, eta bertan hiru mezkita aipatzen ziren: Sankore, Sidi Yahia, eta Djinguereber. Harrigarria zen, baina egundaino Tunbuktu hiriari buruz ez nuen deus entzun edo irakurri, dena berria zen niretzat.

Djinquereber mezkitaren aurreko larrainean eseri nintzen, eta eraikinaren edertasunak hunkitu ninduen. 1327 urtean gauzatua, buztinez eta zurez eraikia; olerki baten antzera lerrokaturiko osagaiek, oreka perfektuan lotuta, goi mailako monumentu bihurtutzen dute. Es-Saheli, Granadan sortua. Arkitekto eta olerkaria. Mekara joan zen eta bidean Kanga Mussa Maliko erregea ezagutu zuen, eta mezkita eraikitzeko kontratatu zuen. Kanga-Mussa bera ere Mekara joana zen erromes. Errege aberatsa, oso aberatsa zen: 600 jopurekin eta 400 laguntzailerekin bidaiatzen zuen. Iluntzen ari zuen eta ostatura itzultzeko garaia zen.

Ongi sentitzen nintzen. Hantxe nengoen ni, emakume bakarra, europar jantziekin, baina inork ez ninduen gaizki begiratzen; are gehiago, mutil gazteek “Bon anniver23


saire madame” irribarretsu batez zorionak opatzen zizkidaten (nire urtemuga zen eta lagunek albistea zabaldu zuten). Tuaregak, durbante azpian ezkutatuta, pauso arinean harro beti, gizon artean zebiltzan. Egundaino emazteki batekin. Hala eta guztiz ere, gauzak aldatzen ari dira. XIX. gizaldi bukaeran Tunbuktutik ez zen atzerritar bat bera ere bizirik ateratzen. 1827 urtean (Rene Caillie frantziarra bizirik atera zen europar bakarra izan zen. “Azkenean, zorionez, Tunbuktun sartu gara” izan ziren bere lehen hitzak Frantziara itzuli zen eta gobernuak saritu zuen.

1826. urtean Gordon Laing eskoziarra izan zen Tunbuktun sartu zen Europako lehen gizona, baina hiriko agintariek bota egin zuten, eta, ihes zihoala, bi zerbitzarirekin batera hil egin zuten.

Poliki-poliki ari nintzen Afrikaren ariman sartzen. Tunbuktu gainetik begiratu eta basamortuan sartu ginen, izarpean lo egin eta tuareg familia batekin bazkaltzera joan ginen. Bidean, basamortuan, merkatu bat topatu genuen eta bertan inoiz ikusi ditudan neskatilarik politenak ikusi nituen.

Tuaregek ohituraz ez dute ura erabiltzen gorputza garbitzeko. Basamortuan ura onura preziatua da, eta edateko gordetzen da. Gorputz higienerako area, errautsa eta koipea erabiltzen dituzte. Ile luzea eramaten dute gizonek eta emakumeek. Ehunka txirikorda orrazten dizkiote elkarri, ile-apainketa kolektiboa da, errituala da. Tuareg familian, amak hezten ditu neskatilak, eta aitak, mutikoak. Neskatilak zazpi-zortzi urterekin hasten dira etxeko lanak amarekin ikasten: larrua zurratzen, ahuntz ilea iruten eta sukaldaritzan, tifinagh karakteretan idazten eta irakurtzen, eta “amazad “ jotzen ikastea ere beharrezkoa da tuareg neskatilentzat.

Amazad, soka bakarreko biolin txiki bat da, eta basamortuko gau luzeak alaitzeko emakumeek arratsetan jotzen dute, sutondoan. Neskatilei, emakume egiten direnean, soineko berriak eta bitxiak oparitzen dizkiete, eta “ahal” bileretara joaten hasten dira. Bilera hauetan ezkongabeek parte hartzen dute. Ongi pasatzera joaten dira eta, nahi izanez gero, “astri” jolasetan aritzen ahal dira. “Astri” sexu -jolasak dira eta neska gazteek normaltasunez bizitzen dute. Birjinitateak ez dauka garrantzirik. Interesgarria iruditzen zait tuareg gizartea. Awa eta Abdulay.

Dogon herrian sartu nintzenean, halako hotzikara bat sumatu nuen nire barnean. Bandiagara failan aldapetan, inguruarekin bat eginik, etxeek ipuin baten txokolatezko eszenifikazio bat dirudite. 24


Haurrez inguraturik hasi nuen ibilaldia. Gehienak mutikoak ziren, neskatilak etxean amarekin gelditzen baitira etxekoandre-lanak ikasten. Haurrak oso maitagarriak dira, begien ilun distira inguratzen duen zuria eta hortzak izan ezik, dena beltz ederra, gorputza liraina eta malgua. Oinutsik harriz harri, matxinsaltoak bailiran.

Dogon Afrikako herririk interesgarriena dela jotzen da. Animistak. Nekazariek arto txikia ekoizten dute. Jatorrizko baliabide gutxiko lurraldea da, kutsadura gutxi jasandakoa. Beren hizkuntza daukate, baina alfabetorik gabe. Frantsesa da hizkuntza ofiziala. Eskola mendebaldeko eraikinetan ematen da. Nire bigarren eguna zen Dogon herrian eta eskola batean sartu ginen; maisuaren keinu batekin batera, haurrak zutitu ziren eta abestuz ongi etorria eman ziguten.

Arratsean, ezin nuen lorik egin, haurrak tinko abesten, gu, turistak, lotsarik gabe omenaldia hartzen, burura etortzen zitzaidan eszenifikazioa ez zitzaidan deus gustatzen. Berrogeita hamar urte gibelat egin nuen. Mendiolako eskolara apeza etortzen zen abisatu gabe eta berdin egiten genuen. Haur guziak batera zutitzen ginen eta oroitzen ez naizen jakulatoria bat errezatzen genuen. Ikaragarrizko beldurra ematen zigun apezak, maistrak gure gaiztakeriak kontatzen zizkion eta gizonak zigorrak ezartzen zizkigun.

Euskal Herriko baserri batean sortu nintzen, dozena bat etxek osatzen duten auzo batean. Mendiola, izenak berak adierazten du auzoaren jatorria. Noizbait burdinola baten inguruan sortutako kokalekua zen. Eskola, baserri batean ematen ziguten; gobernuak maistra bat bidaltzen zuen. Neska gaztetxo bat izaten zen, urtero berria. Hogei bat haur ginen, hiru urtetik hamalau bitartekoak, neskak eta mutilak, denak gela batean. Gazteleraz jakin gabe hasten ginen eskolan eta maistrak ez zekien euskaraz. Nahiko berezia zen gure egoera, euskaraz mintzatzea debekatzen ziguten “kristianoz” egin behar zela erranez. Ez genuen deus ulertzen.

Goiz erdian atseden bat ematen ziguten eskolan, eta eguraldi ona egiten zuenean, mendira joaten ginen jolastera. Gerta zitekeen txorien habi bila denbora ahanztea eta maistra gure bila mendira etortzea. Oso bihurriak ginen eta maistrak ez zuen ongi pasatzen. Han, hurbil barnetik hutsa zen gaztainondo bat zegoen, eta maistra haserrarazi nahi genuenean, zuloan sartzen ginen; neska gaixoa negarrez gure bila ibiltzen zen. Zinez ez zuen ongi pasatzen maistrak gurekin, ez naiz harritzen hurrengo urtean ez etortzea. 25


Ireli eta Amani herriak bisitatzera atera ginen; berriz ere, haurrak nonahi. Ez nintzen arrotza sentitzen. Nire baitan haurtzarora itzuli nintzen, eta lagun berriekin harriz harri saltoka Dogon neskatila nintzela uste nuen. Abdolay eta Awa neskamutilak egun osoa nirekin ibili ziren. Eskolan frantsesa ikasi zuten eta nire erdara txepelarekin komunikazioa lortu genuen. Dogonek kreazioaren eraikuntzaren mitoa nahi du izan. Herria ipar aldetik hego aldera, gizon bat etzanda bailitzan eraikitzen da. Buruan Duguna, Dogon herriko zaharrenarekin gizonak batzartzen diren tokia. Dugunak, zortzi zurezko zutabe dauzka, hainbat arbaso nagusien omenez. Eraikina lastozko sabaiarekin estaltzen da.

Besoetan, neskatilak hilerokoa daukatenean erretiratzen diren tokia. Gorputzean, etxe bizitzak eta uzta biltzeko aretoak. Hankatan, sexu sinboloak: hego-harria, emea, eta goranzko harri luzea, arra.

Amma, Jaungoiko kreatzailea. Dogon baitan Ammak dena sortu du: lurra, ura, animaliak eta ilargia. Sirios izarraren babesean bizi dira. Hirurogei urtean behin izarra Dogon herritik pasatzen da, eta ospatzeko, jaialdi handi bat egiten da. Sigi jaialdirako Iminana maskara egiten dute. Suge luze bat irudikatzen duen maskara hau hamar metro luze izaten ahal da eta Dogon handiaren lehena irudikatzen du. Herri osoaren aurrean aurkezten da eta jendeak, gaizki eginak aitortu ondoren, errukia eskatzen du. Gero, maskara hau erre egiten da, eta hurrengo jaialdirako berri bat egiten hasten.

Abdulayk Dogon herriaren historia kontatu nahi zidan. Aspaldi, duela denbora asko, baketsu bizi ziren, urruti, oso urruti. Mutikoak ez daki non eta noiz. Baina Jaungoikoa kendu nahi izan zioten beste bat gurtzeko eta, dogonek ihes egin zuten, ez zuten inoren jopu izan nahi, libre jaio ziren eta horrela nahi zuten hil. Denbora luzea egin zuten bidean. Basamortuan gosea eta egarria jasan zituzten. Gero, ur handia topatu zuten eta krokodilo baten gainean pasa zuten. Krokodiloa betiko gelditu zen haiekin bizitzen . Beraz, joan ginen ikustera, eta animalia gizagaixoa erdi lo, halako putzu uher batean zegoen, bakar-bakarrik asper-asper eginda. Krokodiloa sakratua da eta egon bertzerik ez du egiten. ―Errege bati bezala ematen diogu jatera. Erran zidan Abdulayk, eskumuturrean zizelkatua zeraman krokodiloa keinu batekin erakusten zidan bitartean.

“Zure herrian ez dago krokodilorik?” Aba-k galde egin zidan. “Bada... ez. Baina suge handi bat badugu. Sugar sugea. Kobazulotan bizi da eta lamien nagusia da”. Erantzun nion. 26


“Bandiagara failara iritsi ginenean –zion Abdulayk, kontakizunari jarraitu– gizon txiki gorri batzuk bizi ziren. Tellen herria harkaitz kobazulotan buztinezko etxetxotan, baina ez ginen elkarrekin ongi konpondu, eta alde egin zuten. Tellen kulturari anitz zor diogu, buztinarekin eraikitzen maisuak ziren. Naturarekin oreka perfektu batean integraturik etxebizitzek kreazioaren mitoa adierazten dute.”

Arratsaldean maskarada prestatu zuten turistentzat. Txokolatezko etxe artean baobab handi baten azpian maskarada koloretsu bat eskaini ziguten. Bidaia-koadernoa hartu eta hasi nintzen marraztu nahian. Awa hurbildu zitzaidan irribarretsu, bistan zegoen ez nuela asmatzen. – Nahi al duzu nik marraztea maskarak? –galdetu zidan emeki.

– Bai horixe! –pozik erantzun nion.

Neskatila joan zen eta ni maskarada begira liluraturik gelditu nintzen. Maskara ugari dauzkate: animaliak, pertsonaiak, bizigabeak. Kanaga oso ezaguna da, txori bat irudikatzen du, eta eramailea babesten du hildako animalietatik. Sigire maskarak Hogonen etxea, tradizioak babesten duen herriko gizon zaharrena irudikatzen du. Eta horrela gorrina uxatzeko edo bozioa sendatzeko eta abar luze bat. Hildakoen erritoetan janzten dituzte maskarak gehienetan. Hildakoen arimak bakea aurki dezaten. Abdulay nire ondoan zegoen, maskara bakoitzaren intentzioa ematen saiatzen zen.

Ez nuen Awa inon ikusten, eta mutikoari galdetu nion ea bazekien neska non zegoen. –Ezin du hemen egon, emakumeek ezin dute maskaradetan egon. –erantzun zidan.

Ostatuaren terrazan, zaku batean lo egiten nuen. Herrian argirik ez zegoen, baina erre usaia sumatzen nuen. Familiak sutondoan afaltzen irudikatzen nituen. Urrunean minarete baten matraka entzuten zen. “A ze madarikazioa! –pentsatu nuen– Erlijioa bazterrak nahastera…”

Zortzi bat urte izanen nituen etxean aitak irratia erosi zuenean. Iraultza bat izan zen irratiarena gure sukaldean. Aitak apaltxo bat egin zuen eta amak tresna berria estaltzeko kortinatxo bat egin zion. Eskuin aldean, begi handi bat zeukan irratiak, nonbait ezin zen estali; hortaz, agerian gelditu zen, eta etxeko euli guztiek bertan kaka egiten zuten. 27


Irratia erosi arte, arratsetan, sutondoan arrosarioa errezatzen genuen. Benetan xelebreak ziren gure arrosario haiek. Aitak zare bat arto erauzten zuen bitartean, haurrok lagatzean zintzilik zegoen gaztaina-paderari epeka itzuli bat ematen genion; amak, bitartean, afaria egiten zuen, eta eskuak okupatuta izaten zituenez, “Agur Mariak” zenbatzen zituen: “Bat agur Mar…Bi agur Ma…” eta horrela, hamar arte. Gerta zitekeen errezo erdian amak aitari “oiloak bazkatu dituzu?” galdetzea. Letaniak, ez dakit zergatik, latinez errezatzen genituen, latinez eta ikaragarrizko abiadan, afariaren usain gozoak animaturik, orapronobisorapronobis…. Irratia aitak ekarri zuen eta gure etxean ez zen egundaino arrosariorik errezatu. Arrosaioaren ordez irratia entzuten genuen.

Argi-hastean oilarrek iratzarri ninduten; handik gutxira, Awa etorri zitzaidan marrazki piloarekin. Ezkutuan lerrotu zizkidan, gustukoak hautatzeko erranez. Benetan politak ziren, eta denak hartu nizkion. Neramazkien margoak eta boligrafo guziak eman nizkion. Neskatila pozik gelditu zen. Behin eta berriro galdetzen zidan ea gustatu zitzaizkidan bere marrazkiak. “Bai, oso onak dira, jarraitu marrazten” erantzun nion. Irribarretsu baietz erran zidan eta matxinsaltoen antzera harriz harri joan zen. .

28


















BASAMORTUAN Ailegatu gara Djenera, eta aireportuko tramitazio korapilatsuek eta gure ekipaien bilaketak eman dizkiguten nahigabeak ahantzi ditugu, zain dauzkagun Tuaregen harrera ikustean. Soineko argiz jantziak, belo zuri eder bat buruan, begiak izan ezik dena estalia, itxura xarmanta ematen dute Tuaregek.

Kel Rela tribukoak dira gure Tuaregak. Tribu aristokratikoa, Ahaggarko nagusiak, Antzinako leinuen zaindariak, zuhurrak eta modu onekoak, nortasun handikoak, oso erakargarriak egiten dira.

Djannet oasis bat da, Kel Ajjer tribuko tuareg herri ttiki bat, txit polita. Gidariak altzariak prestatzen dituen bitartean, itzuli bat egin dugu. Denda pare batean oroigarri batzuk erosi eta enparantzako ostatuan te bat hartu ondoren, abiatu gara basamorturantz. 14 eguneko elikagaia gurekin daramagu, batez ere, ura: erran digute 7 egunean ez dugula iturririk topatuko.

Ajjerko Tassilliak gurutzatu ditugu. Ez da erraza paraje hauen edertasuna deskribatzea. Dena da berria niretzat, irreala iruditzen zait. Ez daukat zerekin parekatu, konparatu. Haizeak duna erraldoiak zizelkatu eta desbideratzen dituen hareazko itsaso izugarria. Alimaleko harrizko mendi desorekatuen itxura keriatsuak. Bat-bateko teko haitzarteko ur gardenak, edo ustekabeko liliak. Izarrez betetako gau magikoak.

Gaur, 6 orduko ibilaldia eginen dugu. Argia hastean atera gara ongi gosalduak. Motxilan, ura eta eguerdiko otordua. 1800 metrora igo behar dugu. Mendi-mazela harritza eta gogorra da beraz, eguzkiak berotu baino lehen ailegatu nahi dugu. 45


Urteetan goseak eta etsipenak bultzaturik, hego aldetik ipar aldera Algeriako basamortua gurutzatzen duten emigranteek ireki duten bidea egin dugu. Helmuga Libia da. Muammar-Gaddafik ongi hartzen ditu eta, egoitza eta behi bat ere ematen die. Bide bazterrean nonahi oinetakoak daude. Zapata-muturrek, ahate-mokoen antzera irekita, harri artean zeruari begiratzen diote. Neskatila-zapatatxo batekin gelditu naiz. “Corte Ingles” dendetan saltzen diren horietako bat da, koloretako uhalez osatua. Takoia hautsia dauka. Oinetakoa eskuan, hotzikara sentitu dut. Neska imajinatu dezaket gaztea eta behartsua. Baina, bakarrik zihoan? Haurra bizkarrean al zeraman? Edonora ailegatu bazen... Bete ziren bere ametsak? Hiru ordu mendian gora azken muturra, eta arrastaka, leher egina ailegatu naiz gailurrera. Atzera behatu eta bidea desegin behar dudala pentsatzeak negarra dagit. Baina tristura berehala gan zait.

Gabarain ordokiak, Libia eta Argeliaren mugako sumendi baten ohatzean kokatuak, hiri magiko baten antza dauka. Harrizko bloke erraldoien sotoek eta terrazek kale, zumardi eta enparantzetara ematen dute. Eta badira kale nagusiak eta eskulturekin hornitutako enparantza nagusiak. Kale estuak dituzten auzo xumeak. Zutabe zizelkatuekin eraikitako jauregiak. Iturri agorrak. Ehunka hego-harri antzuko errota-etxeak.

Munduko haitzetako artearen kapela “Sixtina” deitzen diote Gabarain haitzuloetako margo-bidumari. Henri Lhote frantziar ikertzailea denbora luzea egon zen bertan bizitzen, eta 1957 urtean ikerketa zabaldu zuen. Duela hamar mila urte paraje hauek umelak , emankorrak eta hostotsuak ziren, bertan zibilizazio dinamiko bat gauzatu zen. Ez dakigu zein zen artista hauen asmoa egoitzak dekoratzean. Nolanahi ere, beren biziaren berri utzi zuten. Badakigu abeltzainak zirela, ehiztariak, eta zirrika ezagutzen zutela. Lurraldean bizi ziren animalia eta piztiak ongi irudikatuak daude: Lehoia, jirafa, antilopea, elefantea, hipopotamoa, basahuntza, behia, zaldia, gamelua… Ehunka pertsonaia abereekin, ehizan, dantzan… Gizarte-antolakuntza tribala zela ematen du. Marrazkiak eta grabatuak goi mailakoak dira, pigmentu gorrixka, zuria, beltza erabiltzen zuten eta arras ongi iraun du oraino. Pertsonaia anitzek emazteki antza dauka: gerri fina, bular keinua, eta zango sendoak, gona motzaren azpian. Lirainak eta malguak zein balet dantzariak. Ilunabarrean ailegatu gara kanpamendura eta tea prest daukagu. 46


Tearen erritua arrotz batentzako interesgarria da. Hiru te hartzen ditu tuaregak aldiro. Sua biztu, eta, estera batean eserita, ura paratzen dute berotzen lapiko handi batean. Bitartean, bi te-poto eta edalontziak zakutxo batetik ateratzen dituzte. Tepoto batean te-belarra eta bertzean azukrea paratzen dute. Ur beroa belarrei erantsi eta hogei bat aldiz te-poto batetik bertzera isurtzen dute ura. Taldeko batek probatu eta gustukoa badu, lagunei eskaintzen die. Lehendabizikoak, mingatza, bizia bezala; bigarrenak, gozoa, amodioa bezala, eta hirugarrenak, suabea, heriotzaren antzera, hala izan behar du teak. Denbora hartzen dute tuaregek erritoa betetzen: sutondoan eserita., lasai, elkarrizketan, hitzik goratu gabe, beti modu onean; presarik gabe, eguneko ekintzen hausnarketa mamitzen, biharamuneko egin beharrak antolatzen. Filosofo-bilera baten tankera ematen du. Erritoa amaitzeko, sua itzali eta, ondoren, egur batzuk alboan uzten dituzte edonor ailegatzen denerako.

Kel Rela tribua familia noble batzuek osatzen dute, eta Ahaggarko multzo garrantzitsuena da. Denda zuriak erabiltzen dituzte eta gizonek, gehienetan, durbantea ere bai, zuria. Tamahak mintzatzen dute, nahiz eta arabiera eta frantsesa jakin. Tamahak hizkuntza antzinako libiar- berber eboluzionatua da. K.a. V. gizaldian badaude libiar-berbereari atxikitako datuak Ipar Afrikan, toponimian ere hitz anitz gelditu dira. Tuareg tribu adina tamahak dialekto daude. Ahaggaren mintzatzen dena garbiena da. Jatorriz, Kel Rela tribuak abeltzaintzan eta artzaintzan jardun du gizalditan, abereen janariaren halabeharrean mugituz. Ehizean eta basamortu-lapurretan ere aritzen ziren. Gizalditan isolatuak egonik, ohiturak, hizkuntza eta beren bizimodua gorde dituzte.

Kondairak dio: Tin Hinan, edertasun handiko emakumea, gamelu zuri baten gainean ailegatu zen. Abalessa lurralde umel eta emankorrean ez zen inor bizi eta bertan gelditu zen. Tafilalet Marrokotik zetorren, Takamak bere zerbitzaria eta jopuak besteak beste. Tin Hinanek alaba bat sortu zuen, Kella, Kel Rela tribuaren arbasoa. Takamaek bi alaba ukan zituen, eta, hortik, bigarren mailako bi tribu: Ihadanaren eta Dag Rali, gaur egun, gamelurik edukitzeko eskubiderik ez dutenak. Tin Hinan Abalessan hil zen, eta bertan dago bere hilobia, Islam aurrekoa. Ahaggarko monumentu garrantzitsuena da. Ganden gizaldian hilobia ireki eta ikertu zuten. Gorpua, emaztekiarena, ongi kontserbatua eta bitxi eta perlekin dornatua, eta emakumea irudikatzen zuen eskultura ttiki bat alboan topatu zituzten. Tuaregak erromes gaten dira urtero Tin Hinanen hilobira eta gau osoa egoten dira monumentuaren aitzinean eserita jite agurgarrian. 47


Tuareg atze-ondo ma-trialean datza emakumearekiko duen estimuan. Emakumearengandik hartzen du leinua. Emakumea da etxeko azienden jabe. Ezkontzerakoan, senarra aukeratzerik badu. Tuareg herria islamiartua da, baina emakumeak ez du aurpegia estaltzen eta gorputza apaintzen du. Egoitza berak antolatzen du, senarrak duelarik mantenuaren beharkizuna.

Tamarrasset inguruan asentamendu ttiki bat bisitatu dugu. Une eder batean ailegatu gara. Emakume multzo bat astrapalada ederrean dator. Haur sortu berria dakarte, ama gaztea estreineko haurrarekin senarraren etxera itzultzen da. Ohitura da emakumeak umatzera jatorrizko etxera gatea. Zazpigarren egunean, haurra besoetan, familiako emakumeekin etxera itzultzen da, eta bizilagunekin ospakizun bat egiten dute. Gonbidatu gaituzte te bat hartzera eta, datilak eta galleta batzuk dastatu ditugu emakumeekin. Gizonak bildotsak erretzen ari dira harea azpian. Sortu berria, sehaskan, lo. Guk, berriz, gure bidea hartu dugu zorion guztiak sortu berriari opa ondoren.

Tahaggarri arkitekto eroaren hiria erraten diote. Ilunabarrean ailegatu gara, eta eguzki apalak dena kanela kolore ematen du. Harkaitz erraldoiek osatzen dituzten eraikinak ezin dira hitzez deskribatu. Denboraren poderioz haizea eta hareak zizelkatu dituen eskulturak sinesgaitzak dira. Aingeruk zein deabruk estaltzen dituzte eraikinetako hormak, eta badira laminak terrazetan eta zaldunak sarrerak babesten. Maitaleak ezkutuan. Sabai izarratuaren azpian isila entzuten da.

Herri-kondaira batek dioenez, egun batean ailegatu zen artista bat Tahggarrera eta, biziki inpresionatua, aste bat bertan bakarrik gelditzea erabaki zuen. Ura eta janariarekin utzi zuten eta joan ziren lagunak. Astebete pasa eta gero itzuli zirenean, artistak bere lan tresnak erreak zituen eta ez zela gehiago artelanetan arituko adierazi zuen.

Basamortu ikaragarriaren zatitxo bat gurutzatu dugu, Tenere, basamortuaren basamortua deritzo. Ubideak jarraituz, gal ez gaitezen. Gure tuareg gidariak trebeak dira. Ibai, ibaiadar, isurkide guztien izenak eta norabidea ezagutzen dituzte, nahiz eta gizalditan agorrak egon. Horizontea galtzen denean, harearen kolorea edo testura behatzen dute. Ortziarekin erlazio perfektuan bizi dira. Gamelu gainean bidaia luzeak egiten dituzte tuaregek, gehienetan, gauez, eta izarrek gidatzen dituzte.

Azken eguna dugu basamortuan: “Ahal� bat prestatu digute tuaregek. Sutopila, 48


barazkiak eta ardi zaharra harea azpian errea da afaria. Gero, hirugarren tea hartu bezain pronto, musikariak gitarrak eta danborrak jotzen hasi dira, bi neska abesle lagun dituztelarik. Leher egin arte dantzatu dugu, gure tuareg lagunak aingeruak bezala dantzatzen dira, eta guri irakasten ahalegina egiten dute. Gaua magikoa izan da. Izarrartepean. Mila izarren distira, izar iheskor eta izar loken abiadura miresgarrien xarma, ilargiaren argi hilaren itzalak, dena da magikoa, irreala.

“Ahal”ak (Henri Lhote-ren oharra) kanpamenduetatik at harkaitz edo duna babesean, ilunabarrez egiten diren bilerak dira. Bertan, gazte ezkongabeek eta konpromisorik gabeko helduek parte hartzen dute. Suaren inguruan zirkuluan esertzen dira, gizonezkoa eta emakumea txandakatuz. Bilera osatzen denean, “ahal” ohiturak gorde daitezen, bi moderatzaile aukeratzen dituzte, bat emaztekia eta bertzea, gizonezkoa. Jendea dotore janzten da, bere bitxi eta apaingarri guztiekin. Neska batek ematen dio sarrera, “Amzad”, soka bakarreko biolina, jolastuz. Mutilek abesten, olerkiak errezitatzen edo ipuinak kontatzen jarraitzen dute. Giroa berotuz gaten da, eta gizon eta emakumeak elkarrengana hurbiltzen dira. Sudurra elkarri emanez, bata bertzearen ahatsa irentsiz, gorputzak ferekatuz; amodio-jolasek goizeko ordu txikietaraino iraun dezakete.

Bilera hauek nahiko erotikoak dira. Bukaeran, bertze baterako gelditzen dira bikoteak: Inor jabetu ez dadin, esku-naban “Ttifinagt ” hitz ikurrez adierazten dute nahia, zita bat emanez.

Bidaia bukatzera doa, arras interesgarria izan da. Basamortuaren isila entzun dugu. Ortzi izarratuaren babesean lo egin dugu. Tuareg modura egun batzuk bizi izan gara. Mula-Mula txoria ikusi dugu eta horrek itxaropena dakarrela erram digute.

49


50



















SARI GORRIA Indiara noa eta bisitatu behar dudan herrialdea ulertu nahian dokumentatu nahi izan dut: baina handiegia da; bertze mundu bat da, erabat. Maitatzen saiatuko naiz.

Ran gure gidariak, autobusez gindoazela, nekazari emazteki baten eguneroko bizimodua kontatu zigun ipuin modura. Arras kontalari ona zen eta hunkitu ninduen. Arrapaladan sartu nintzaion eta nire jakin-mina ase nahian, milaka galdera egin nizkion. Beti erantzun zidan, nahiz eta batzuetan nire galderak nahiko zorrotzak izan. Gizona Salamankan ikasia zen, azkarra eta kultua. Kontatu zidanez, semea Londresen medikuntza bukatzen ari zen eta itzultzen zenerako, andregai bat hautatua zuen beretzat. Andre gaia ere medikua zen eta bere familiarekin dotea negoziatzen ari zela ere esan zidan. ─ Eta zure semea ados dago–galde egin nion.

─ Bai, noski! Nork daki gurasoek baino hobeki zer komeni zaion seme bati?.

Erantzun zidan gizonak.

Dotearen xehetasunak ere eman zizkidan, ez naiz hasiko dena hemen azaltzen, baina gauza batek sabelean zimiko egiten dit: beretzat urrezko eraztun bat, harri bitxi eta guzti, eskatu zuela erran zidan. Miserablea! Horixe iruditu zitzaidan gizona momentu horretan.

Gure bidaian non nahi ikusten nituen emakumeak landetan lanean sari koloretsuz jantziak, lirainak eta malguak, pinpilinpauxen antzera.

Sari gorriz jantzia, kopeta dindatua zeukan. Arras gaztea zirudien eta hitza emanen diot. 68


EZKONBERRIA NAIZ.. Goizeko ordu ttikian hasi da nire eguna. Lehendabiziko argiekin egunero bezala, joan naiz errekara garbitu eta apaintzera. Etxean sartzean senarra agurtu dut; lanera doa, eguzkiak berotu baino lehen nahi ditu artoak jorratu. Sukaldean bizpahiru orduko lana daukat. Familia handia gara, eta helduak eta haurrak jaiki baino lehen gosaria prestatu behar dut. ─ Ze negarrak egina naizen! Amak gaztigatu ninduanean nire ezkontza prestatzen ari zela hasi ziren nire ezinegonak. Polita nintzela eta mutil jator bat aukeratu zutela niretzat erraten zidan amak. Baino nik ez nuen ezagutzen mutila eta, ezagutu ere, ez nuen ezkondu arte ezagutuko. Etxean bazituzten arazoak, dotea prestatu behar zuten eta alaba gazteena naizenez, dirurik gabe gelditu ziren. Ahizpa zaharrenak ezkondu zirenean ahuntzak saldu behar izan zituzten dotea eman ahal izateko. Nire ezkontza prestatzeko zorrak egin dituzte etxean.

Ospakizuna besta egiteko areto bat oihalezko sabaiarekin prestatu zuten; lurrean tapizak eta kuxinak esertzek;, kandelak loreak eta argiak, dotore paratzeko. Janariak eta edariak ere ausarki erosi zituzten gonbidatuak eroso egon zitezen. Gero nire uztai-saria edo dotea zegoen. Senargaiaren familia handia zen eta horrek besta anitz garestitzen zuen. Zetazko saria eta urrezko belarritako eta eraztuna, senargaiaren amarentzako; urrezko ordularia eta zetazko jantzia aitarentzako; etxeko emaztekiei kotoizko sari bana; gizonei jantzi bana eta anai zaharrenaren semerentzako motua eskatu zuen senargaiaren familiak. Denbora handia egin zuten bi familiek tratua egiten. Amak zin egin zidan adostasun osora ailegatu zirela eta ez nuela aurpegiraturik ukanen.

Nire gauza pertsonalak, sukalde altzariak, lo egiteko estalkiak, hiru sari: bat gorria, ezkontzarako; bertze bat, zuria alargun gelditzen banintz, eta egunerokoa. Oinetakoak. Harribitxiak, lepokoak, eskumuturretakoak, belarritakoak, eraztunak, horiek denak eta ezkutuan, kutxa batean, diru batzuk sartu zizkidan amak.

Sukaldean batzuetan zozotua gelditzen naiz, oraindik ere amarekin oroitzen naiz. Amaginarrebak zorrotz behatzen nau. Ez naiz sukaldari trebea. Barazkiak garbitu moztu eta egosi; arroza irakin, irina oratu, gurina irabiatu. Esnea gatzatu eta gasna egin. Espeziak banaka eho, gero nahasi. A, espeziak! Jira, haldi, ádrak, kala, sarsó, hing, dhaniá, ilahichi, mehti, long, sonf, ajwain, til, dalchini, késar, imli, amchur, kalá ,hará, mircha… Ze lanak ematen dizkidaten espeziek; batzuetan min edo geza ala gozo: Oreka ezin hartu… 69


Lehen, goizero behia jetzi eta askatu egiten nuen; gero, ura garraiatu, eta egurra bildu sua egiteko. Gustura ibiltzen nintzen goizeko ihintza zapaltzen, libre sentitzen nintzen, familia berriak itotzen ninduen, bakarrik egoteko gura nuen. Baino haurdun nago eta amaginarrebak sukalde ardura eman dit. Ardura handiko lana da, batez ere familia handia garelako: denetara hogeita lau lagun. Egia errateko, koinatek laguntzen didate, batez ere, ahal den moduan norberaren gustuak egiten.

Haurrak gosaldu eta eskolara joaten dira. Helduak astiro beren aferetan gelditzen dira, eta, orduan, ni senarrarengana joaten naiz gosariarekin. Nire eguneko unerik hoberena da. Saria ongi apaindu, eskumuturrekoak, belarritakoak eta eraztunak paratu, eta saskia buruan alai abiatzen naiz landara. Senarrak urrunetik ikusten nau, epeka burua goratzen du ea ailegatzen naizen. Zuhaitz baten gerizpean egokitu eta otordu nagusia elkarrekin egiten dugu. Lehendabizi senarrak jaten du, gero nik platerean niretzat uzten duena. Emakumeok gizonak baino gutxiago jaten dugu, senarra baino lehenago hiltzea da gure nahia. Bakarrik egoten garen denbora bakarra da. Gure aferez mintzatzen dugun aldia laburra egiten zait, bere ondoan ongi sentitzen naiz, maite dut bere usaina, esertzeko tankera, hitz egiteko modua‌ Nirekin goxoa da, elkarrekin egoteko gogoa gero eta handiagoa da. Gauean emakumeen aretoan nire kutxaren gainean beti nago adi haren keinu baten zain. Baratzera joaten gara; badugu gure altxapea, pikondo baten azpian tapiz baten gainean ordu gozoak egiten ditugu.

Senarrarekin gosaldu ondoren, etxerako bidean, burua datorkit gizona ezkontzera etorri zitzaidan eguna‌

Zaldiz zetorren durbante eder bat buruan elegante jantzia, soinujole eta dantzari artean bere familia osoarekin. Nire gurasoek, apaizarekin ongi etorria eman ondoren, herriko jendearekin batera otordu bat egin zuten. Ni etxeko emakumeekin ezkutatuan nengoen, gorriz jantzia eta bitxiz gainezka; oinazpi eta esku-azpiek jenarekin margotu zizkidaten ugalkorra nendin. Hantxe egon nintzen zetazko kuxinen gainean eserita orduak asper-asper egina, gosez amorratua‌ Aretoa etxetik gertu propioki apaindu zuten aurreko egunetan, lore girlanda eta kandelaz gainezka. Herriko jendea lekutu zenean, gauez, berandu, familia artekoekin eztei aldarearen erdian su sakratuaren inguruan elkartu nintzen lehendabiziko aldiz senargaiarekin. Baina aurpegiak estalita genituenez, ezin genuen elkar ikusi. Denbora luzea egin zuen apezak matrak errezitatzen. Doi-doi iraun nuen zorabiatu gabe. Zazpi itzuli su sakratuari eman on70


doren, senarrak aurpegia agertu zidan eta kopeta gorriz tindatu. Aitzina egunero gorriz tindatzen dut kopetako ile sarrera.

Panpina baten antzera jantzi ninduten, apaindu eta zaindu ere, ez neukan borondaterik, desiorik, nire buruaz erabakitzen zuten. Familia osoaren ispilu sentitzen nintzen. Nire edertasuna saltzen ari baziren bezala. Udaberria zen eta bero ikaragarria egiten zuen. Astrologoei kontsulta egin ondoren hautatu zen eguna: ederra zen garaia ezkontzeko, landak eta baratzak loratuak zeuden eta lore usainak airea blaitzen zuen. Eguna luzea eta ilargi betea... Senarrarekin otordu bat egin nuen; barau eginak ginen errituak iraun zuen denbora osoa eta hagitz gose ere bai. Hurrengo goizean, segizioarekin nire etxe berrira abiatu nintzen. Ezin nion negar egiteari utzi, zotinak itotzen ninduen, baina, aldi berean, baneukan harako ilusio antzeko bat. Pixkanaka joanen nintzen familia berrian nire tokia finkatzen. Ailegatuko zen nire tenorea eta sukaldearen jabe izanen nintzen. Jainkoei eskatzen nion gure ezkontza ugalkorra izan zedin.

Amatxirekin ere akordatzen naiz. Ttikitan bere altzoan egoten nintzen; panpinak egiten zizkidan, bere kuttuna nintzelako. Duela denbora guti aitatxi hil zen, eta bere errautsak hartu eta Ganges ibai Jainkosara botatzera joan zen. Alargun gelditzean, galdu zuen bere tokia eta errespetua etxean, soberan zegoen: nire amak hartu zuen leinua, sukaldearen ardura eta familiaren zuzendaritza. Moztu zuen amatxik ilea, kopetan marra zuri bat egin eta sari zuria jantzi zuen. Berrogeita hamar urte elkarrekin egonak ziren eta ez zuen senarrarengandik banandu nahi. Alai abiatu zen,� Hiltzeko sortzen gara eta sortzeko hiltzen�, erraten zuen amatxik, hortaz Ganges ertzean eginen ditu bere azken egunak, berriro sortzeko hil arte. Badakit amatxi zoriontsua dela, Ganga Jainkosaren babesean dagoela, baina tristura handia sentitzen dut. Ganges Jainkosak har ditzan gure gorpuaren errautsak da gure gura. Milaka pertsona hurbiltzen da egunero Benares hirira. Batzuk zerraldo, bertan erre eta errautsak urari eskaintzeko. Baina garesti egiten da bertan gorpua erretzea. Eskaera ikaragarria dago, gau eta egun eten gabe aritzen dira “uki ezinak� hilotzak erretzen. Egurra, hil-mihiseak eta eskaintzak ere haiek saltzen dituzte eta arras garestiak dira. Baina badira ere bertan hiltzeko asmoekin joaten direnak. Edo erromes bere uretan araztuz bainu bat hartzera hurbiltzen direnak. Modu anitz daude ibaira heltzeko. Badira bere burua saindutzat hartu eta (gehienek gizonezkoak) Gandhi modura biluzik, 71


zapi zuri bat hanka artean, eta makil bat eskuan oinez joaten direnak. Trenak gainezka ailegatzen dira Benaresko tren- geltokira. Autobusak, automobilak, bizikletak, gurdiak‌ garraio modu guziak dira baliagarriak ibaira ailegatzeko.

Herriko emakumeekin errekan elkartzen naiz; arropa garbitzen dugunean berriketan aritzen gara. Beti dago berriren bat komentatzeko. Ezkontzak, hiletak, jaiotzak, motorrak. Motorrak ari dira herria aldatzen, badirudi gazteek ez dutela bertze gauzarik buruan. Sarritan joaten dira hiri handietan lan egitera, eta lehen kasta baxuenek soilik egiten zituzten lanak egiteko ere prest daude, motor bat erosteko dirua lortzeko.

Bada ere zinea ikusteko aukera izan duena, eta, jakina, hitzetik hortzera ikusitakoa kontatzea behartua egoten da. Haren inguruan eseri eta fantasian murgiltzen gara kontakizunarekin liluraturik. Nik zinea behin ikusi nuen, eta anitz gustatu zitzaidan. Bollywood ekoizleak etorri ziren eta herriko enparantzan oihal handi bat bi zutaberi lotuta jarri zuten. Jende guzia eseri zen, eta ilundu zuenean, hiru orduko emanaldia egin zuten. Dantzak eta abestiak, aktoresa eder baten amodio gora beherak tarte. Etxe ospetsuak eta ezinbertzeko janzkerak. Dena gezurretan, ezinezkoa; ametsetan aritzeko zoragarria. Bai maite dut zinea, eta gustatuko litzaidake benetako zine-areto batean pelikula bat ikusteko aukera izanen banu.

Eguna erortzen den moduan biltzen dira senideak etxera, bai eta animaliak ere, bi behi eta aratzea daukagu. Behi zaharra ez dugu lotzen, ez dadin lotua hil. Haurrei behia laztantzen irakasten diegu, zeren behia baita animalien ama sakratua. Ama lurra oparoa eta emankorra irudikatzen du, eta ematen duena dena da ona: esnea elika, pixa desinfektatzaile eta kaka erregai. Askatasun osoan bere gisa ibiltzen dirabehiak herri eta hirietan. Kondairak dio Brakma Jainkoa behi bihurtu eta esnea eman zuela gizakien onurarako. Amaginarrebak tea prestatzen du, esna jengibre eta azukrearekin. Benetan ona da prestatzen duen tea; badirudi erraza dela baina ez, ez da erraza, urteak behar dira te on bat egiten ikasteko. Opiltxo gozoekin hartzen dugu tea. Eguneko azken otordua une oso lasaia izaten da. Emakumeak elkarrekin egoten gara gure gauzaz arduratuta. Gizonezkoak ez dira gure gauzetan sartzen, gure ardura da familiaren elikadura eta haurren heziketa.

Etxeko atean Ganesh Jainkoaren iduria daukagu. Nik anitz maite dut Ganesh, badakit gozokiak maite dituela eta, hortaz, egunero opiltxo bat eskaintzen diot. Ga72


nesh Parbati eta Sihivaren semea da. Sihva gudara joan zen, eta itzultzerakoan, etxeko atea babesten mutil eder bat topatu zuen. Mutilak ez zion sartzen utzi eta Sihvak ezpatarekin burua moztu zion. Parvati atera zen.�Gure semea hil duzu!� Oihuka hasi zen, haserre eta sumin handiz, kontsolaezin. Orduan Sihva gan zen aurkiko zuen lehen bizidunari burua moztu eta semeari eransteko asmoarekin. Suertatu zen elefante batekin topo egitea; moztu zion burua eta mutilari jarri zion.

Ganehs elefante burudun gizona arratoi baten gainean eserita irudikatzen da. Jainko maitagarria, azkarra eta sinpatia handikoa da. Bidean oztopoak kendu eta zorte ona erakartzen du. Ekintza berrien babesle denez egunean une bat hartzen dut berarekin egoteko. Jite agurgarrian bere aitzinen eseri eta Janikoengandik hartutako onurak eskertu ondoren, nire zalantza eta bildurak adierazten dizkiot. Eta badira Ganehsi baino azaltzen ez ditudanak; adibidez, senarraren anai zaharrenak begiratzen nauen modu lizuna ez zait gustatzen. Beldurra ematen dit. Eta diot beldurra ematen didala ez dudalako deus egiteko modurik. Nire senarra anai gaztena denez ezin dio deus ukatu anai zaharrenari. Nik jakin badakit hori, hortaz Jainkoari eskatzen diot gizonaren desioa desbidera dezan. Uzta ona ukan dezagun eta familia kideentzat osasuna, eta sabelean daramadan umea mutikoa izan dadin‌ Beti eskean aritzen naiz, lotsa sentitzen dut. Neurekoia naiz, bai, eta barkamena eskatzen dut. Gero begiak itxi eta mantrak sanskritoz errezitatzen ditut, nik ez dut sanskrito ulertzen baino erreguak bakea dagit.

73


HILOTZAK SURAT Indiako zazpi hiri sakratuetako bat da Varanasi, Ganges ibaiaren ertzean. Kashi (“guziz ederra”, “eguzkia bezain distiratsua”, hindi hizkuntzan) zeritzan antzina, eta K.a. 3100. urtean eraiki zuten, Shiva jainkoaren malko bat erori zen lekuan hain zuzen ere. Honela dekribatu zuen (bere garaian) Mark Twain idazle satirikoak:

“Historia aitzinekoa da Varanasi, tradizioa baino antzinagokoa, elezaharrak berak baino lehenagokoa, eta horiek guziak batera baino bi aldiz zaharragoa dirudi”

Beraz, inpresio handia eragiten duen hiria da. Bi miloi biztanle ditu, baina baliteke denak erroldatuak ez egotea. Egunero ailegatzen da jendea hirira, garraio mota guztiak erabiliz. Anitz ez dira gehiago etxera itzuliko, batzuk sosik gabe geldituko direlako, bertze batzuk ibai ertzean hil nahi dutelako. Hinduistak bizian behin joan beharreko hiria denez, mota guzietako jendea biltzen da bertara eta hantxe nahasten dira kasta guziak, aberatsak eta eskaleak, gazteak eta zaharrak. Animaliek ere badute beren tokia; jendearen artean bizi dira, bertzeak bertze, behiak, zakurrak, bufaloak, basurdeak eta ahuntzak... Varanasin kalean egiten da bizia, usaina, kolorea, erritmoa, asotsa eta kutsadura dira han garaile, eta horien guzien gainetik errezoak, abestiak eta erreguak.

2.510 kilometro luze da Ganges, “Jainkosa Ibaia”, munduko ibai kutsatuenetako bat. Haren ertzetan milaka hilotz erretzen dituzte, eta errautsak urera segidan jaurtitzen dituzte egunero. Hinduisten artean deus ez da hala ezaguturik, nola baita beren hilez hartzen duten arreta berezia. Badakite heriotzarekin arima galtzen ez dela, eta bertan gelditu den gorputza berriz 74


arimarekin bat egin beharra dela. Nonahi prestatzen dituzte egur-metak hilotzak gainean hartzeko prest.

Hildakoa gizonezkoa bada, haren ondoan egoten da andre alarguna, kaskamotz eta zuriz jantzirik. Ingelesak Indiara ailegatu baino lehen, senarrarekin batera erretzen zuten emaztea. Gero, izugarrikeria hori debekatu zutenetik, ibaiaren bazterrean gelditzen dira andre alargunak hil arte. Seme zaharrenak pizten du su-txondorra, eta ondoan gelditzen da, jite agurgarrian, amatatu arte. Bufaloak uretan bainatzen ari diren bitartean, ibai bazterrean biluzten da jendea eta, arropa garbitu eta eguzkian hedatu ondoren, bainatu eta jantzi egiten da berriro. Erromesak fede handiz bertan bainatzen ari diren bitarte horretan, kometak zerurantz astintzen aritzen dira haurrak, bizar mozten barberak, eta zein bere egitekoan gainerako guziak: masajistak, sukaldariak, saltzaileak, erosleak, turistak‌

Surrealista xamar gertatzen da hau guzia nire antzeko baten begietan. Alabaina, erlijio bat baino areago, bizimodu bat da hinduismoa. Hinduisten sinesteetan ez dago sortzailerik, hinduismoak ez dauka elizarik, ez eta gidaririk ere. Veda testuetan ageri diren herri gurtzeak, ohiturak eta sinesmenak dituzte hinduistek bere erlijioaren funts eta oinarri. Betikoa da Veda , ez du hasierarik ez bukaerarik. Milaka urtetan zabaldu da, ahoz aho. Testuak berandu idatzi ziren, K.a. 700. urtearen inguruan, baina ahozkoa da benetako Veda, bere doinuak ditu eta gauzak horrela direla irakasten diete maisuek ikasleei. Mila milioi jarraitzaile ditu hinduismoak, eta 330 bat milioi jainko gurtzen dituzte haren jarraitzaileek aldi berean, mota askotako jainkoak eta jainkosak baitituzte: piztiak, zuhaitzak, mendiak eta ibaiak, loreak, lurrinak, koloreak‌ Izena duen guzia da gurgarria. Egunerokoan bizi dituzte hinduistek jainkoak.

75
























AKUARELA SAFARIA Uztailaren zazpigarrena da, eta San Fermin eguna dela gogora etorri zait. Nafarra naizelako izanen da‌

Goizeko ordu ttikietan kamioi batean atera gara Nairobitik. Hamar egun iraunen du gure safariak eta beharrezko guziak gurekin daramatzagu. Rift arrail handian, Kenya eta Tanzaniako Nakuru, Masi-Mara, Serengeti eta Ngorongoro parke babestuak bisitatuko ditugu. Lurralde berri bat ezagutzera noa: amets batean murgilduta banengo bezala sentitzen naiz, emozioz betea. Ikusmin handia sortzen dit ezezagunak. Bizimodu berriak, sinesmen sinestezinak, ohitura ikaragarriak, jendeen janzkera eta apaingarri bitxiak‌ horiek denak errespetatzen ditut gogo onez. Inongo aurreiritzik gabe. Beti horrela izan da, eta belaki batek bezala dena xurgatzen dut. Beti badago zerbait hartzeko, asimilatzeko, ikasteko: sentsazioak, koloreak, belar bustien usaina, txorien abestiak, eguzkiaren gorria eta ilargiaren zuria, nire bidai lagunen afal osteko irriak, haurren begirada inozenteak‌.

Gidaria, sukaldaria eta txoferra atseginak egiten zaizkit. Hamabortz lagun gara denetara eta xarmanki pasatuko dugu doike. Argazki-safaria da asmoa, baina nik ez dut argazkirik eginen, akuarela-kaxa eta kaiera ekarri ditut: nirea akuarela-safaria izanen da.

Baringo izeneko aintzira aldera goaz. Laku geza, 130 kilometro koadro handi da, Afrikan den txori-leku oparoena. Laurehun bat txori espezie bizi dira bertan. Lakua uherra da, ia ez da ikusten, lurrarekin bat nahasten delako. Txoriak dira nagusi. Harribitxien kolorea hartzen dute, azabatxea, korala, esmeralda, lapislazulia, karmina, kobaltoa‌, horiek denak oreka perfektuan txoriak jantziz.

Goliat gartza, munduan den mota handiena, lakuaren bazterrean bizi da. Bakartia, liraina eta malgua da, opera emanaldi baterako bezala apaindua, emazteki tankera 98


ematen diot. Belusezko bizkar estalkia, setazko soinekoa, lepoa mokoraino luzea, bularrerainoko perlaz osatutako koilarea. Harro, ahaltsu, elegante hartzen du hegaldia. Mattin arrantzalea urdin berdexka, papo gorri eta lepo zuria da. Mokoa beltz luzea dauka eta ezpata bezain indartsua. Egun osoa arrantzan ematen du, buruz txorrotxioan murgiltzen da uretan eta arraina mokoan itzultzen da, txitatzen ari den bere txori lagunari jatekoa ematera.

Txori ehuleek lan polita egiten dute, zuhaitz adarretatik zilintzan egiten dituzte habiak. Ehuna parpaila modura, sagar handi baten neurrian bukatzen dute. Binaka aritzen dira lanean, belar-izpiak, koroildua ‌ eta horrelako osagaiak ekarri eta hegaletan iruten.

Lur lehorrean oasi eder bat da aintzira. Handik hurbil bizi diren pokot komunitateko emakumeek koilaretan txorien kolore berak erakusten dituzte.

Bizi miserable xamarra pokot tribuarena. Ahuntzak zaindu eta ehizan aritzen dira. Nomadak dira; basoan fruitu lehorrak biltzen dituzte negu gorrian jateko. Ahuntz-larruekin egiten dituzte etxolak, baita helduen soinekoak ere (nahiko politak). Emakumeek koilare ikusgarriak luzitzen dituzte bular gainean, norberaren estatusaren ezaugarri. Ez dakite arropa garbitzen. Haurrek Europako jantzi zikin eta zulatuak eramaten dituzte. Nahiz eta Kenyan haurrak eskolara joaten diren, ez du ematen hemengoek hori egiten dutenik. Komunitatea ttikia da, apenas berrogei bat lagun. Etxola bat bisitatu dugu: borobila da, sua erdian eta alboetan etzateko tokia. Pertsona zutik ez da kabitzen, nahi eta nahi ez totoriko ibili behar du. Abar ziztadunez egindako hesi baten barnean ahuntzak dauzkate; bertan etxola ttiki-ttiki bat dago, piztietatik aziendak zaintzeko, eta han bertan mutikoak lo egiten dute. Neskatikoak, ezkondu arte, amatxirekin egiten dute lo, begiratuak izateko. Lau sosen truke dozena erdi bat emakumek guretzako dantza egin dute. Emakume batzuek, adinez nagusi, nahiko ximelduak, abesti triste bat abestu dute. Ez zait deus gustatzen ikusten ari naizena eta emakume batek daraman koilarea kaieran marrazten hasi naiz. Haur batzuk hurbildu zaizkit, berehala nabaritu dut haiek ere marraztu nahi dutela, eta papera eta kolorezko arkatzekin lurrean eseri eta elkarrekin marrazten aritu gara. Eguzkia apaltzen hasi da; giroa, hozten; herrixkako kazikea hurbildu da: 99


eskumuturrean daraman ordulari distiratsuari begiratu eta haurrei keinu bat egin die; umeek zutitu eta gibelat begiratu gabe joan dira bere etxola aldera. Gure gidariak ordaindu dio gizonari bisita-saria, eta autoan sartu gara.

Kriskitinak joka. ─ Jaiki neska-mutilak! kafea prest duzue. ─Aupa neska- mutilak! ─ Bere andaluziar doinu bereziarekin goizero lauretan ernatzen gaitu gidariak. Manu du izena eta sebilarra da.

Sukaldaria tanzaniarra da, Daby du izena, larru beltz ederra, ia bi metro altu. Galtza loredunen gainean elastikoa maukarik gabe janzten du, beso sendoak agerian utziz. Lepo gotor gainean ile sasi handia Bob Marley modura orraztua darama. Aurpegia alaia, begiak beltz distiratsuak, sudur mintza zabalen azpian, ezpain handiak airea musuka. Itxura bikaina mutilarena.

Sukaldari ona da, eta txit maitagarria, beti daki nork nahi duen kafea ala tea, nork ez duen zukurik nahi…

Goizekoa da otordurik hoberena, arrautza eta txingarra, laranja-zukua, ogi zigorra, mermelada, kafea… Bortzetan gosaldu ondoren zalu eta gogotsu hasten dut eguna.

Bidaiaren hirugarren eguna da eta argi-hastean Nakuru parkea gurutzatuko dugu, izen bereko aintziraraino iristeko.

Goiza hotza da eta belarra ihintzez blai dago, belai handia zeharkatzen ari gara mantsomantso animaliak ikusten Hagitz goiz elikatzen dira belarjaleak giro umela profitatuz.

Bufalo kafre talde bat, inpala bikotea, antilopeak, gazelak… ez gaituzte ezta begiratu ere egiten, arrotzak sentitzen gara, badirudi ez dutela bazkatzeko tenorean bisitarik nahi. Halako batean txoferrak kamioia gelditu du.

Ixo! Ixo!” Dio gidariak. Bide ertzean errinozeronte-zuri bikote bat dago; alimalekoak dira, gris zurixkak, belarra jan eta jan ari dira. Seiehun kilo belar jaten omen ditu egunean bakoitzak.

Errinozeronteek ez gaituzte ikusten. Azienda primitiboak dira; bista motza dute; usaimena daukate garatua eta haien gida da, baina oraingoan haizea aurka daukate. Errinozeronteek bere lurraldeko mugak pixaz ihinztatu eta gotor defendatzen dituzte. Bakean uzten bazaie, ez dira erasotzaileak; haserrean, sudur-adarrarekin adarka kasatzen dute arrotza. 100


Dinosauroak akitu zirenean, belarjale erraldoiek hartu zuten haien tokia. Duela milioika urte gertatu zen. Errinozerontea, mamuta, bisontea‌ zelai handitan egokitzen joan ziren. Errinozerontea animalia mitikoa da. Txinpantzea zuhaitzetatik jaitsi eta zutik hasi zenean, errinozerontea zelaietan bizi zen. Hasieratik liluramendua sortuko zuen gizakiarengan, kobazuloetan maiz marraztu baitzuen gizonak haren irudia. Lau bat metro luze, ia bi metro altu, munduan dauden espezie handienetan laugarrena da. Hogei bat mila buru bertzerik ez dira gelditzen Afrikan; kontinentea kolonizatu baino lehen, ordea, miloi aletik gora bizi ziren. Animaliaren defentsa sudur gainean daukan adar handia da, aldi berean bere galera izan dena. Antzinatik izan da preziatua errinozerontearen adarra. Gizakiaren sexu-potentzia indartzeko gaitasunak bazituela pentsatzen zuten, eta sarraskia ika ragarria izan zen. Gaur egun espezia babestua da, baina desagertzeko arriskuan, betiere. Kamioiko leihotik begira denbora bat egon gara, isil-isilean, errinozeronteak zanpa-zanpa belar jaten bata bertzearen gibeletik urrundu diren arte. Bat marraztu eginen dut. Muturra, luzea. Ezpain handiak, sudur azpian eta gainean, adar nagusia. Goraxeago, adar motza. Masailezur gainean, begiak. Handik gora, kopeta, handia; belarriak, motzak. Gorputza, lodia eta luzea. Hanka motz sendoak. Buztana, arina.

Eguerdi aldera, parkean, eguzkia eta belarra dar-dar; lekukoak, berriz, altxapean, kobazuloetan, sasipean. Haizea nagi, zeruan hodei pusketak alfer, egonean‌

Arratsaldez ailegatu gara Nakuru aintzirara: milaka flamenko arrosa aurrean dauzkat. Laku gaziak eguzki erreflexuz zilarrezkoa ematen du. Ertzak arrosa kolorea hartzen du; bertan flamenko hankaluzeak ura iragaziz elikatzen ari dira. Ura zurrupatu, iragazi eta bota; zurrupatu, iragazi eta bota, eta horrela, egun osoa. Aintzira gazi honetan, padura burdina eta proteinetan aberatsa da. Hemen dagoen itsas-belar berezi batek ematen dio, hain zuzen, flamenkoari arrosa kolorea. 101


Ematen du flamenkoek gimnasia erritmiko batean murgildurik daudela, edo antzerki-saio batean; agian, balet-pausoak dira; batek daki. Erraten dute munduan ikuskizun ederrenetako bat dela; baliteke. Bizimodu fina eta elegantea iruditzen zait benetan. Flamenkoek maiatzean erruten dute lohian egindako habietan; ehun bat arraultza, aldi bakoitzean, eta arrak zein emeak txandaka berotzen ditu arraultzak txitatu arte.

Bazter batean eseri eta flamenkoak marrazten ari naizela, mukuru ilun handi bat zanpa-zanpa datorrela ikusi dut. Flamenko finen artean mamuak alimalekoa ematen du. Harizko mantel zuri batean ardo beltz orban bat balitz bezala. Erabat tokiz kanpo. Bufalo zezena da, larria; bizkarrari jarrai, lepo sendoa, bi adarretan burutua. Adarrak ikaragarrizkoak ditu: beltz distiratsuak; azpian, belarriak gainbehera zilintzan, begi handi hanpatuak; mutur gainean, sudur-zulo beltz sakonak. Eta baso aldera dator, haren bidean nago: trasteak bildu eta kamioira noa, ez nuke piztiaren adarretan neure burua ikusi nahi.

Goibel dago eta goiz hasi du iluntzen. Seiak aldera paratu dugu kanpamendua eta su ondoan eseri gara. Gidariak garagardo botila eta intxaur batzuk mahi gainean jarri eta, bizarra ferekatuz, urduri, izkina batean, eserlekuaren punta-puntan eseri da, lasterka ateratzeko prest balego bezala.

─Komuna ebatsi digute. ─gaztigatu gaitu. ─ Eta orain zer? Dio emakume batek. ─nork ebatsiko luke komun bat? bertze batek harritua. ─ Ba, ez dakit, baina ebatsi egin digute.–erantzun dio gidariak. ─ Eta orain nola konponduko gara?– berriz ere emakumeak. ─Ba, orain… Hor duzue munduko komunik handiena ─ oihana seinalatuz, erantzun dio mutilak. Minutu bat isilik egon ondoren, barrez ia lehertu gara…gero, sasoi onez afaldu eta garaiz joan gara lo egitera.

Argi-astean Masai-Maran sartu gara; nonbait bada, hemen da errege lehoia. Parajea uhintsua da: mendixka buruak, belai eta larre, basotxo-oinetan, errekak. Non-nahi, behi aldeak masai abeltzainekin. Herrixkak, sasi elorriz inguratuak; bertan, mila kolorez jantzitako emakumeak bere eginkizunetan ageri dira. Paisaiak margolari txar batena ematen du. Dena da polita, ametsetan ikusten diren horietakoa, gezurrezkoa 102


balitz bezala. Zeruko hodei pusketak dantzan, parajea nabartzen dute haien itzalekin.

Goizeko hamarrak aldera lehendabiziko lehoinabarra ikusi dut. Errekari jarraitzen dio gure bideak; bertze aldean, animalia astiro doa. Mantso-mantso paraleloan jarraitu diogu lehoinabarrari; ezikusiarena egiten du, ala kamioia ez du ezagutzen: kaxa erraldoi itsusi bat bertzerik ez da, traste bizigabea. Eta biziduna bila dabil, ehiztari maltzurra da lehoinabarra, xume-xume, isil-isilean, ezustean harrapatzen du ehizakia. ─ Animalia gose dago, sabela hutsa dauka ─ dio gidariak.

Hamar minutu eskas iraun du desfileak. Lirain eta malgu, larru nabar elegantez jantzia, sasi artean galdu dut lehoinabarra. Betiko geldituko da nire begietan. Ez dut ehizan ikusi, baina agian hobe… Jirafak, zebrak, ñuak, bufalok, antilopeak … taldeka edo bakarka, zelai, baso edo mendixketan. Mila bidegurutze daude, eta galdu egin gara.

Batzuetan galtzeak badu berea; gaurkoa horietako bat izan da. Eguzkia apaltzen hasia da, haizeak freskatzen du, eta lehoi-familia afari-merienda egiten ari da. Bidetik gertu, ehun bat metrora; arra, harri-tontor handi baten gainean eserita dago. Haren ezti kolorezko begiek mesprezuz begiratzen gaituzte; aharrausi egin du, ahutza ahaltsuak ireki eta hagin handiak erakutsiz. Buruko ile beltz ederrak astindu ditu. Emea magalean zebra bat jaten ari dira. Bi dira, ondoan hiruzpalau ume jaki hezurrekin jostetan, lurrean iraulka, borrokan… Lehoi arra kontent dago, bera izan da lehendabiziko jan duena, emeek ekarri diote jakia. Nagusia ase denean soilik, hasi dira jaten bertzeak. Ikaragarrizko haginkadekin zatitzen dute zebraharagia, larru marraduna larrutuz.

Lehoi-arra lotsagabe itzala da. Baso eta oihanean, errege poligamoa. Erreginek mantentzen dute kobazuloa, umeak zaintzen eta familia osoa elikatzen ere. Haren eginkizuna lurraldea eta emeak defendatzea da, batez ere, bertze erregeetatik, eta gotor defendatuko du erreinua azken hatsa galduko badu ere. Lehoi-emea umatzeko tenorean taldea utzi eta kobazulo batean umeak koxkortu arte altxatzen da. Emeak umeei esnea ematen dien bitartean, ez da zeloan sartzen, eta arrak anitzetan hiltzen ditu sortu berriak emea berotzeko. Hiru egun irauten du lehoi-emearen zeloak, eta hogei minutuan behin estaltzen du arrak emea: hirurehun bat aldiz hiru egunetan… Lehoiek ez dute aurre eginen dien harraparirik, hortaz, espezia bera da ugalketa kontrolatzen duena. Sortzen diren hiru lehoitatik batek baino ez du eginen aitzina. 103


Ur ondoan, belai batean paratu dugu kanpamendua. Su handi bat egin eta ondoan afaldu ostean, berbetan ari garela, harako kurrinka bat aditu dut. Izutu ere egin naiz. Gaua beltza dago, ez dut deus ikusten. Kopetako argia biztu, eta inguruan begirada bat eman dut. Bi begi alimaleko meta baten buruan ikusi ditut. Meta zanpa-zanpa, ia arrastaka mugitzen da, eta nigana dator. ─ Lasai, lasai ez dute deus egiten, sar zaitez dendan eta ongi hertsi atea. –gomendatu dit gidariak.

─ Badirudi hipopotamoak arrotzekin laket direla eta gauez gero eta gehiago dira turisten dendak harriduraz bisitatzen dituztenak. Irribarretsu taldeari zuzendu zaio gidaria.

─ Pixa eta bertze gainerako guztiak egin eta sar zaitezte dendetan, gauez ez atera, hipopotamoa izutuko da, eta orduan bai, hobe haren aitzinean ez bazaudete. Lo-zakuaren barnean, dendak ematen didan babesean ongi sentitzen naiz. Kanpoan aktibitate handia sumatzen dut, nonbait, hipopotamo-familia osoa etorri da bazkara.

“ A! “ ze bizi tristea hipopotamoarena. Eguna ur lohitsuan iraulka, gau osoa belar jaten. Ehunka kilo bizkarrean, eguna joan eguna etorri… Animalien txutxu-mutxuek lokartu naute, azkenik.

Lainotsu ernatu da eguna, ia ez da deus ikusten. Kamioian erdi lo gaude. Errepidea makurra da. Harako batean, elefante alde handi batekin topo egin dugu. Gidariak txoferrari gelditzeko eskatu dio. Elefante bat errepidetik gertu dago.

Elefante-familia amatxik gidatzen du. Badira erraldoiak, handiak, ertainak eta niniak, amaren hanka artean, titia bila. Amak aldizka tronparekin pa ematen dio umeari. Arrak hortz luze eleganteak harro erakusten ditu. Hurbilean ur-putzu bat ur-liliz estalia dago. Elefante batek 160 litro ur eguenean behar ditu, eta ur-liliak anitz gustatzen zaizkio. Putzua agortzen denean, bertze baten bila mugitzen da elefante aldea. Idorte handietan gaizki pasatzen du elefanteak: larrua babesteko lokatzan bainatzea premiazkoa du; zahartzen denean, haginak galtzen ditu, eta kima xamur sortu berriak soilik matxikatzen ahal ditu. 104


Kamioia gelditu eta isilean taldeari begira denbora egon gara. Eme bat zeloan dagoela ematen du, eta arra gorteiatzen ari zaio. Tronpa gora, belarriak astindu eta ikaragarrizko orroa bota ere egin du.

Alde egiteko tenore da. Elefanteak pisua eta traketsa ematen badu ere, zalu eta abila da: igeri, ongi egiten du eta basoko sasi edo sastrakek ez diote trabarik egiten, denen gainetik pasatzen da. Haserrean, hagitz arriskutsua da. Ez ditu arrotzak bere inguruan maite. Bere intimitatea babesten du. Elefante batek harrapatuz gero, nekez aterako da bizirik gizona. Lehenik tronparekin lurrera bota eta gero hankekin zanpa-zanpa kasatuko du.

Lainoa harrotu du eta ikaragarrizko beroa egiten du. Itzal bat bila gabiltza. Bazkaltzeko tenorea ailegatu da eta gose gaude. Azkenik, Akazia batzuen azpian mahaia paratu eta zerbait jateko hartu dugu. Gero berriro kamioira: kuluxka bat eginen dut. Munduan animaliarik zaluena gepardoa da. Edertasun handiko harraparia; larru nabar zurixka; bi malkok aurpegia goitik behera gurutzatzen diote, beti negarrez balitz bezala. Kuttuna eta maitagarria dirudit.

Betiko tximinoen etsai amorratua, siesta-denbora profitatuz, sartu da gepardoa tximino-baratzean. Tximino-familia handi bat lasai dago, berbetan, jolasean, elkarri orrazten, zorri garbitzen‌

Tximinoek harraparia sumatu dute eta umeak bizkar gainean, besapean bildu ‌ eta zuhaitzetara igo dira. Iskanbila ikaragarrian zuhaitzez zuhaitz jarraitu diote gepardoari, garrasika errietan egiten diotelarik. Gepardoak, lotsati, buztana arrastaka baratzetik atera duenean, tximinoak mutu gelditu dira. Minutu bateko isilunea egin da. Nahiko dramatikoa iruditu zait.

Emozio handia sentitu dut. Une honetan tximinoekin nago: badakit gepardoa tximino ume baten beharrean dagoela, hori dela haren bizibidea, seguru aski, berak ere baduela ume bat kobazuloan eta elikatu behar duela, baina tximinoen ekintza ausarta hunkigarria dagit.

Eguna ongi profitatu dugu, eta ilunabar gorri-gorriak aterpe eman digu. Eguzkiak ostertzean sua dariola ematen du, baina urrun dago, eta harenak ez gaitu berotzen, hortaz, gurea egin dugu; gero, su inguruan espageti on batzuk jan ondoren dendan sartu naiz. Ibai bazterrean gaude eta giro hezea sumatzen dut. 105


Serengeti (masai hitza da, (zelai handia )) parke babestua da eta 15.000 kilometro koadro dauzka. Munduan animalia basa gehien bizi den tokia da. Belar bila urtean bi aldiz belarjaleek emigrazio handi bat egiten dute. Urtarrila eta martxoa bitarte Maratik Serengetira; ekaina eta abuztuko artean, Serengetitik Marara. Ikusgarria da. Bihotza estutzen dizun horietakoa da. Elkarrekin egiten dute bidea belarjaleek, eta horien gibeletik, haragijaleek, hiena, arrano eta haratustelek ere bai. Burmuinean badirudi GPSa daramatela. Batek daki zenbat mila urte, urtea etorri, urtea joan, eta beti bide bera. Bidean Mara ibaia pasa behar dute eta ikaragarrizko taldeak batera oztopoa gainditzen saiatzen dira, anitzen bizia krokodiloen haginetan akituko baita.

Mara eta Serengeti lurralde bera da. Muga politikoa. Europarrek bulego batean mapa hartu eta arkatza eta kartaboiarekin joan den mendean marra zuzen bat egin zuten: inongo zentzu barik, herri bat zatitua gelditu zen: Serengeti, Tanzanian, eta Mara, Kenyan. Alde bitan masaiak bizi dira; “maa” mintzatzen dute; antzinako bizimoduari lotuak, oraindik nahiko bizimodu basa daramate. Animaliak lurraldean mugaz gain bizi dira, euriaren gibeletik ibiltzen dira. Serengetin urtaro euritsuan belarra handitzen ia ikus daitekeela erraten dute. Animaliek euriaren usaina sumatzen dute, euriaren arabera bizi direlako.

Eguerdi aldera Mara ibaira hurbildu gara: bazkaldu eta ibai ertzean itzuli bat egitea da asmoa. Ibaia urez motel dago, alde bitan krokodiloak zain daude. Badakite zebra eta ñuak heldu direla.

Rancher batekin joan gara animalien pausoa ikustera. Gizonak errifle handi bat darama bizkarrean.

─ Beharrezkoa da ?─ galde egin diot, erriflea seinalatuz. ─ Bai horixe! Krokodiloak ez dira txantxetan ibiltzen ─ erantzun dit gizonak. ─ Toki beretik pasatzen dira beti animaliak? ─ Ez, ibaian zehar badira gurutzatzeko moduko pasuak, baina hau da erraznetakoa . ─ Eta, anitz dira harrapatzen dituztenak? ─ Beno, bi egunetan ibaia odolez gorrituko da...

Rancheraren erantzunak zirrara dagit. Krokodiloa beha gelditu naiz. Ibaiaren bertze aldean dago, ederra da benetan. Eguzkiak bete-betean ematen dio, larru 106


azal ezkatatsua distiratsu eginez. Muturra, luzea; ahutzak, nagusiak, ahaltsuak; kopetan, bi begi aupatuak. Buztaneraino hainbertze luze, sabela eta hankak, urpean. Kaiera atera eta hasi naiz zirriborro batzuk hartzen.

Ez dakit zer egun den, kontua galdu dut. Ez dut jakin nahi ere. Era bat bertze mundu batean bizi naiz. Denboraren zentzua arrotza egiten zait, badirudi mende bat daramadala animalia artean. Haien bizia beharrak jarraitzen, haien munduan sartua. Animalien elkarrekiko loturak, janari-kateak, larru apaingarriak, sedukzio-jokoak, umezaintza. Haien aisialdia eta deskantsua‌ hurbilak egiten zaizkit, neu ere animalia izanik... Eguzkia goiz arratsaldez gorri-gorritzen denean, egunaren hasiera eta amaiera gaztigatuz, animaliak bezala, haren arabera bizi naiz. Benetan egote ona hemengoa. Goizean Kenyan sartzeko paperak egin behar ditugu, dirua aldatu eta zergak ordaindu, supermerkatuan janaria eta edariak erosi, kamioiko upategia gasolinaz bete. Goiza osoa galdu dugu, eta masai bitxi-saltzaileen matraka ikaragarria jasan ere.

“ Serengeti ez da hilko�. Bernhard Grzimek eta bere semea bi ameslari ziren. Joan den gizaldi erdi aldera egin zuten klasiko gelditu den dokumentalak horrela dio. Hala bedi. Maabi mendixka gailurretik ikusi, eta urrunean galtzen diren zelai horixketan, ematen du munduaren borobila nabari dela.

Bernhard eta Michel zientzialari alemaniarrek Serengeti eta Maran bizi diren animalien elika-beharrak aztertu zituzten. Fauna hau bizirik irauteko ehiza behin betirako debekatzea derrigorrezkoa zela argi ikusi zuten. Aginte koloniarren oniritzia lortzen saiatu, eta denbora laburrean lurraldea gobernuak babestu zuen. Bi urte geroago, Michel Ngorongoron hegazkin istripu batean hil zen. Arrano bat trabatu zitzaion hegazkinaren helizean. Aitak Alemaniara itzuli eta Frankfurteko Zoologi Elkartea eraiki zuen; Serengeti eta Ngorongoro mantentzeko dirua lortzeko. 1987an bihotzekoak eman eta Bernhard hil egin zen, eta, bere borondatea izanik, gorpua Afrikara eraman zuten. Aita-semeak Tanzanian dautzate.

Bi ostruka izukor lasterka hasi dira kamioia ikusi eta. Haraxeago, basurde mutur handiak muturka zizari bila ipurdia ematen digute. 107


Idazkaria deritzo. Txoritzar handi bat da. Ehunka daude belai eta zelaitan, beti bakarka eta paseoan, astiro, lurra beha, suge-ehiztaria da. Egunean kilometroak egiten ditu, ez da behin ere gelditzen. Zuri-beltzez jantzia, mokoa gorria du. Ez da polita, baina nortasun handikoa, urrunetik ikusten da.

Jirafak larrua nabar marroi gorrixka, buru ttiki, adar motz eta belarri tenteak. Haien begi biziak tinko, gure kamioia beha gelditzen dira, zuhaitz adar janez, azpitik gora, eta gora, eta gorago … denboraren poderioz hankak eta lepoa luzatuz joan zaizkie. Txit ederrak dira, batez ere taldean, ipuinak ilustrazio bat ematen du. Gustu anitz marraztu ditut.

Parajean milaka ñu eta zebra trostan ipar aldera bazka freskoa bila. Bufalo tropak buru makur, adarren pisua ezin eramanez. Urrunean hauts laino uher batean, bertze hainbat, lerroka, multzoka, orroka, irrintzika. Bidea moztu digute, eta hantxe gaude lekuko mutu. Ikusten ari garena hitzez ezin baita irudikatu. Ñua itsusi mortala da, Javier Barden eta Rosi de Palmaren arteko antza dauka. Baina badu lagun polita: zebra, zaldi ttiki marraduna; Euskal Herriko ipar aldeko pottoken antza ematen diot. Elkarrekin egiten dute bidea zebra eta ñuek: zebrek bista ona daukate eta harrapariak ikusten dituzte, aldiz, ñuek ura usaintzen dute.

Antilope-mota anitz daude zelai eta larretan. Orys, topi, kudu oribi, gazela, inpala… espezie gehienetan arrak soilik dira adardunak, eta joko-loka aritzen dira emea disputatzen. Sexu-jolas ederrak dira horiek: belaian arrak ikusgarri egiten dira, dantza modura jolasten, beraien ar ikurrak nabarmenduz. Bitartean, urrixek ez ikusiarena egiten badute ere, inguruan gelditzen dira. Jokoa irabazten duenak estaliko ditu taldeko emeak. Umeak edozein parke batean haurrak bezala jostetan ari dira. Naturaren selekzioari jarraituz gotorrenei dagokie espeziaren ugalketa.

Kudu eder bat ikusi dut. Erraten didate ez dela erraza, kudu bat ikustea batez ere ehiztari zuriek (Ernest Hemingway barne) joan den gizaldian ia espezia akitu zutelako. Metro pare bat luze, metro eta erdi altu. Gris antza, zazpi bat marra zurik goitik behera gorputza gurutzatzen diote; adarrak, kopetatik gibelat lau itzulian zerurantz oreka perfektuan. Muturra ttikia, ezpain zuri finak, eta begi izukorrak, bata bertzeari marra zuri batez juntatuak. Zuhaixka batzuen gainetik jauzi egin eta kudua betiko basoan galdu dut.

Bi egun egin ditugu Serengetin. Parkean ez da jenderik bizi, animaliek bere bizia egiten dute askatasun osoan. Gauak luzeak dira. Ez naiz beldurtia, baina, lehoien orroek, hienen garrasiek, tximinoen oihuek… errespetuz hartzen ditut. Lozakuaren barnean korapilaturik geldi-geldi pasatzen dut gaua. Goiz aldera 108


isiltzen da oihana eta guk hasten dugu eguna. Dendak urratu, tolestu, eta kamioian bildu, gosaldu, kantinplora urez bete eta lehen argi izpiekin abiatzeko egoten gara prest. Berriz Tanzanian sartzeko paperak egin behar ditugu…

Tanzanian ia ez da autorik ikusten, batez ere, erregaia arras garestia delako. Errepideak gurdi-bide modukoak dira. Baina badago bat luzea eta zuena asfaltatua dagoena. Gehien bat turistak bideratzeko erabiltzen da. Zortzi orduko bidaia egin behar dugu eta horixe hartu dugu. Gidaria giroa alaitzeko mila kontu kontatzen ari zaigu: lehoien sexu-ohiturak, masaien bizimodu harrigarria eta horrelakoak…

Batean, urrun, errepidean traba bat dago. Kamioiak abiadura mantsotu eta poliki-poliki, gelditu gabe, bide ondotik pasatu da. Errepidean mutil bat gorputz behera datza, besoak gurutzean, eskuineko aurpegi mazela asfaltoari atxikia, ezkerreko begia zerua beha. Motoa ondoan iraulia dauka. Hilda dagoela ematen du. Bidaiariok oihuka, haserre, txoferrari gelditzeko eskatu diogu, baina, hark ezentzunarena egin eta azeleragailuari hanka atxiki eta aitzina jarraitu du. Denok leihotik begira gaude eta pare bat kotxe ikusi ditugu guk egin dugun bera egiten, bat ere ez da gelditu. Giro kiratsean eztabaida handia sortu da kamioian. Gidariak isilarazi gaitu.

─ Ezin dugu deus egin, ez da gure afera.

─ Zer diozu!

Dio emakume batek.

─ Ezin dugu hor utzi! Bertze batek.

“ Agian zauritua zagok …” ia negarrez, diot nirekiko. Harri-harri eginda gelditu naiz, nire ustean mutila laguntza beharrean dagoelako.

─Baliteke azpijoko bat izatea, demagun gelditzen garela, istripua antzerti bat izatea, eta, ezkutuan dagoen mutil talde batek ditugun on guziak ebatsi ondoren, biluz gorrian bidean uzten gaituela . Badakit gogorra dela, baina, Afrikan gaude eta, entzun ongi, hemen biziak ez du deus balio, ez harenak ez gureak. Jarrai dezagun gure bidaia, horretaz ez gara gehiago mintzatuko. ─tinko bere jabegoa adieraziz, erantzun digu gidariak. 109


Denok mutu gelditu gara. Norbaitek garagardo batzuk upategitik atera eta isilean edan ditugu. Ngorongoron beti da udaberria, naturaren kapritxo bat. Izena masaiek paratu zioten, “goron-goro” “tolon-tolon” behien zintzarrien asotsaren oihartzuna adierazi nahian.

Gaur egun ezagutzen dugun bezala duela bi miloi bat urte sortu zen, sumendi baten erupzioa eta gero. Ngorongoroko galgara deritzo, eltze handi bat ematen baitu. Eltzea 2.600 metro itsas mendetik gorako mendi baten barnean dago, zola berriz 1.800 metrora; 800 metroko alde hori aldapa erroitza da, eta baso lainotsuak estaltzen du, ereinotz, sahats eta aienetan landare bizkarroi ugari badira, eta bertan tximinoak dira nagusi. Aspaldi zaharrean bizi da gizakia eltzean. Hamar mila urteko giza aztarnak aurkitu dituzte. Harrizko azpilak egiten zituzten, eta animaliak biltzeko harrizkoak ere ziren etxolak.

Gaur egun masaiak sartzen dira aziendak bazkatzera. XIX. gizaldiaren erdi aldera ailegatu ziren masaiak behiekin bazka bila; idorte handi baten ondorioz parajean belarra urritu zen eta Ngorongoro heze zela ikusirik, bertan bizi zen datoga tribua (horiek ere, abeltzainak) bota zuten. Lehia ikaragarrizkoa izan zen, nonbait: bizi ala hil. Masai herriak ez du ahantzi, eta bere munduan gatazka mito gelditu da. Gaur egun, oraindik masaiek “mangati” (etsai bizkorra) deitzen diete datogei. Alde biek gerlari-galera handiak izan zituzten, eta hildakoak elkarrekin lurperatu zituzten Lerai izeneko baso batean.

Bero ikaragarria egiten du. Ngorongoro kanpokoko aldeko aldapa igotzen ari garela, kamioia hondatu zaigu. Ordu pare bat egon gara bide ertzean mugitu gabe. Arriskutsua dela erran digute, lehoiak hurbilean bizi direlako. Gutira, bi masai etorri zaizkigu: beltzez jantziak eta aurpegia zuriz margotua, ilea luzea daukate. Armatuak daude; gudariak dira; lantza, porra, swahili-ingeles hiztegia eskuetan eta zakua bizkarrean daramatzate. Belarrietan zulo handiak, belarritako luzeekin; lepoan, ustei koloretsuak; eskumutur eta orkatila, kolorezko uheltxoekin apainduak. Gaztetxoak dira, eta solasean aritzeko gogoarekin, kontatu digute emoran direla. Gudariek maniobretan balira bezala.

Gure masaiak tratanteak ere badira. Argazki bat egin nahi duenari diru-saria eskatzen diote. Zakutxoa ireki eta istant batean “top manta” delakoa belarrean zabaldu dute, belarritakoak, eskumuturrekoak, orkatila apaingarriak… bertan paratu eta negoziazioak hasi dira. Mzunguak garenez, ahalik eta diru gehien ateratzea da afera. 110


Konpondu dute kamioia eta bideari ekin diogu,

Hasieran Ngoik egin zituen behiak, gero, Masaiak sortu eta zaintza eta disfruta haiei eman zien ( Masai ustea). Masaien jatorria aspaldi zaharrean galtzen da. Nomadak, behi bazka bila, Afrika goitik behera eginak dira mendetan. Basa hutsak, gerrari bihurriak, azkarrak, itxura onekoak, ondoko tribuen beldurgarriak izan dira betidanik.

Maa mintzatzen dute, naiz eta swahili eta ingelesa era ulertu. Multzo edo klanetan bilduak, zaharren erranetara egokitzen dira. Ngoi jainkoa gurtzen dute, baina jainkoak ez die araurik agintzen. Behia eta belarra sakratuak dituzte; tribuaren onura guztiak. Belarra eta behi-kakarekin egindako etxe ttikietan bizi dira. Etxetxoaren erdian, sua; aldean, bi gela: bat gizonarena, eta bertzea, emazte eta haurrentzat. Masaiek ez dute altzaririk etxolan, abiatzeko beti prest daude. Zazpi urtean behin neskatila eta mutiko multzo generazioa erdaindu egiten dute. Gero, mutilek gudari edo emoran estatusa hartzen dute, herrialdea defendatu eta lehioi bat hiltzea izanen dira beraien bete beharrak.

Masai gazteak lehoi arra hiltzera basora taldean joaten dira, eta ez dira etxera itzultzen lehoia hil arte. Behi bat, haratze batzuk eta ahuntzak eramaten dituzte elikagai. Lehoia bakarrik ikusten dutenean, inguratzen dute eta argi-astean lantzekin atakatzen dute. Lehoia bortitza izaten da, eta hagitz zaurituak izaten dira anitzetan mutilak. Behin lehoia hila, trofeo gisa zatitzen dute: burua, lehoiari lantza lehen sartu dionarentzat izaten da; buztana eta hatzaparrak, bestentzako.

Mutil-taldea herrira itzultzen denean, batzuk odolez blai, jantziak zerrendetan, baina harro eta festa giroan, herrian algarara ederrean harrera egiten diete. Zaurituak sendatu eta besta handi bat prestatzen dute. Neskek belarrekin edaria egin eta, gero, elkarrekin akelarre bat ospatzen dute.

Mutila ezkontzeko prest dagoenean, andregaiak eginen dio etxea, moztuko du ilea, aitak behi batzuk emanen dizkio eta bizi berria hasiko du.

Gizarte demokratiko bat da, gogoratzeko historia handirik gabe; egunean eguna bizi dute, bakartiak eta ausartak, egundaino ez dira menperatuk izan, hil egiten dira, espetxeratzen badituzte. Anitzetan izurrite eta lehorteek zigortuak, erdi analfabetoak, baina ala eta guztiz ere, gotor eusten diote bere independentziari.

Gaur egun masaiak erreserbetan bizi dira, Masai Mara, Ngorongoro eta Klimanjaro magalean. Itxura politekoak, larriak, kaskamotz, janzkera berezi eta apaingarri 111


koloretsuak eramaten dituzte. Beti gogotsu dantzatu eta abesteko, turistek haien herriak bisitatzen dituzte, eta nire ustean ez beti onerako. Kontsumoaren kolorezko beirak, antzina bezala, bertakoen liluragarri direla pentsatu dut, piztiak uxatzeko txorimaloz jantzitako masai baten gerrian apaingarri telefonoa ikusi dudanean.

Ailegatu gara Ngorongoro eltzearen gailurrera. Egunez iristea zen asmoa eltzearen zola gailurretik ilunabarrean ikusi ahal izateko, baina ezinezkoa izan da. Arratsaldeko seiak dira eta dagoeneko iluntzen ari du. Belai ttiki batean su handi bat egin eta inguruan dendak paratu ditugu, bitartean, sukaldaria afaria prestatzen ari da.

Ngorongoro lurralde babestua da eta masaiek zaintzen dute. Nola nahi ere, gobernuaren funtzionario dira. Belai ttiki batean eman digute baimena kanpamendua paratzeko. Dendak ezarri eta su handi bat egin dugu. Sukaldariak afaria prestatzen digun bitartean, arropa zikina zaku batean sartu eta masaiei eman diogu garbitzeko. 5 dolar zakuko eskatu dizkigute eta pozik eman dizkiegu, beraz, bazuen gure arropak garbitzeko premia. Mutilak su handi bat egin eta lapiko erraldoi batean lixiba egiten ikusi ditut.

Gaur, uztailaren hamaseigarrena dugu, eta, ilargi betea� dio gidariak. Hogeita zortzi egunean behin osatzen da ilargia Ngorongoron, eltzea argituz, eta guri suertatu zaigu. Magikoa iruditu zait, ilargi zurixka mendi artean ateratzen ikusi dudanean. Su inguruan afaltzeko eseri garenerako ilargia gainean dugu. Txuri-txuri elegante argitzen digu mahia. Hurbil, argi zuripean, zuhaitzek gizandiak dirudite, noiz zurrumurruka noiz txistuka, kilker abesbatzaren kontzertuari jarraitzen. Umel eta hotz dago. Naiz eta su ondoan egon, artilezko elastikoa paratu dut. Ez dut lo egitera joan nahi, ilargia mendi artean galdu arte hemen gelditu nahi dut... Bat-batean, harako ezin egona nabari da taldean; neu ere zutik jarri eta saltoka hasi naiz. �Xinaurri-matxinada “─ alajainkoa! Zangoak gora gorputza inbaditu didate xinaurriek. Talde osoa berdin dabil, hau da, saltoka. Dendetan sartu baino lehen garbitu behar ditugu xinaurriak, eta tximinoak elkarri 112


zorri kentzen aritzen diren bertzeari xinaurriak lekutzen.

antzera,

hasi

gara

denda-lagunak

bata

Argi-astean, ongi gosalduak, hiru autotan eltzearen pareta jaisteko prest gaude.

Ihintzez blai, lainoak hartua dago Ngorongoro, ia urte osoan horrela ernatzen da.

Bidexka estua eta zakarra da, gure automobilak ibili baino trostan egiten du.

Ez da erraza eltzearen zola deskribatzea. Batez ere, ez dudalako horrelakorik egundaino ezagutu, ezta antzekorik ere, emozio handia dagit.

Baratza borobila eta zelaia da; hogeita zortzi kilometroko diametroa dauka, eta bertan badaude hiru aintzira: bat, gazia; bi, gezak; ibai bat eta akazia-baso bat, bertzeak bertze. Goizean, lainoz estalia, eltze bat taparekin ematen du. Eguerdi aldera, lainoak zulatu dira eta eguzkiak laku gazia ispilu balitz zilarrezko bihurtu du; ertzean marra arrosa bat, flamenkoak dira. Aldiz, laku gezak urdin ilunak dira. Eta hipopotamoen eraginez, haien bazterrak beltza hartzen dute.

Ngorongoron orain arteko ibilaldian ikusi ditugun animalia guziak jirafak ezin ezik bizi dira. Jirafek ezin dute eltzearen erroitza jaitsi, hanka luzeak dituztelako. Hemengo piztiek ez dute gizonen beldurrik, ez dute ehiztaririk ezagutu. Pikondo berde ilun erraldoiak txori koloretsuz beteak. Kanaberatan bele eta zozoak elkarrekin. Ur-paduran, ahate, antzara eta piruak arrantzan, Arranoak haratustel bila hegaletan. Milaka txori koloretsu artottiki eta gari mokoka.

Belarra horixka dago, milaka zebra eta 単u jaten ari dira. Bufalo kafre talde bat etzanda, deskantsuan. Errinozeronte beltz bat bere umearekin bazkan, haren ondoan, txori txuri lirain bat belar-izpi artean.

Elefante zahar bat, ur-liliak eta kimu beratzak jaten. Ez da eltzetik aterako, bertan hilko da. Haginak galdu ditu eta ezin du belarra matxikatu. Gertu, elefante hilerri bat dago, hezurdura zuriz estalia. 113


Lehioi familia bat ehizara atera da; bortz dira: bi eme, ar bat eta bi ume. Lehoialdea astiro belaia gurutzatzen ari da. Aitzina begira. Ostruka-ar bat emea erakartzeko dantzan ari da, bat-batean, dantza bertan behera utzi eta ihes egin du. Zebra bat buru tente adi dago. Ostruka ezkutatzen ikusi du.

Handik gutira, zebrak bere susmoa ziurtatu du, lehoi aldea heldu da.

Zebrak Irrintzi batekin taldea abisatu eta denak batera lauoinketan ihes egin dute. Eta haien gibeletik Ăąuak.

Kotxeak gelditu eta isil-isilik gaude.

Heldu dira lehoiak, gure automobilaren ondo-ondotik pasa dira, lau metrora ikusi ditut. Arra liskarrean ibilia ematen du, itsuski zauritua dago.

Nire lagunak eroak bezala argazki egiten; ni, berriz, kaiera eskuetan ahal dudan moduan marrazten.

Lehoiak jaramonik egin gabe, astiro, baldar, lerroz lerro zelaia gurutzatzen ari direla, bistan galdu ditugu.

Ostrukak lasaitu direla ematen du eta hurbildu gara ia berriro arra dantzan ikusten dugun. Eta ikusi ere‌ ostruka arrak isats azpian harako poltson zuri bat dauka, isatsa haizemaile modura astinduz, emearen aitzinean dantza egiten du. Ikuskizun txit ikusgarria da, edertasun handiko balet bat.Emeak muzin egiten dio, baina arrak ez du amore ematen eta dantzan ikusi dut zuhaizka batzeren gibelean bikotea ezkutatu den arte‌

Belaia sendabelarrez betea dago, inarra loretan, krabelinak eta izpilikua ere bai. Kamamila eta erromeroa, anisa, ezki-orea eta berbena, ziapea eta jengibrea, eta denen usainaren ufada bakarrean, erle eta liztor, lanean.

Badira ere lore apaingarriak. Bioletak, bitxiloreak, kuku-prakak, lirioak, hiazintoak. Kaktus erraldoiak armiarma sarez beteak. Arrosak zuhaitz gora eta kolore guzietakoak. Huntz-hostoz estalitako zuhaitzetan, huntzak altxapean. Intxaurrondo eta urritzetan, katagorriak adarrez adar. 114


Lerai akazia-basoraino ailegatu gara. Basoa estua eta itzala da, eta akaziak, erraldoiak. Tximinoek adarrez adar ate-morroi masaien baso sakratua zaintzen dute. Egundaino inork ez du ezta adar bat ere basoan mozten. Guda handian datoga eta masaien hilotzak akazien oinetan ehortzi zituzten eta hilerri profanazio bat litzateke.

Eguerdian gelditu gara turistentzako toki babestu batean bazkaltzera. Automobiletatik ateratzeko toki bakarra da. Eltzean gauden arrotz guztiak elkarrekin gaude. Gehienak, ogitartekoa eskuan. Txori beltz alde bat arrapaladan gainera etorri zaigu. Turisten jakia maite dutela, eta erne ibiltzeko komenioa eman digu gidariak, ogitartekoarekin batera txoritzarrek hatz bat kentzen ahal liguketelako . Tankera oldarra hartu diegu eta lasterka sartu gara automobilean. Bazkal ostean, eguzkia apaltzen hasi da, lurrari lanbroa dario, hotz eta heze giroa sumatzen da. Parkean egoteko dugun baimena arratsaldeko lauretan amaitzen da, beraz, ez dugu denbora gehiegi, eta mantso-mantso abiatu gara irteerara .

Animaliak gaua pasatzeko egokitzen ari dira: belarjaleak hausnarrean daude, taldeka, lerrotuak, batzuk etzanda, bertze batzuk zutik elkarri euli garbitzen. Zebrak marra nahasian buru tente beti adi, gertu 単uak arriskua aise nozitzeko. Hiena eta arrano lepo soilak lehoi bazkariaren arrastoak garbitzen.

Eguzkia bere eguneroko adioa egiten hasia da, urrunean masai mutilak arratsaldero bezala eltzetik ateratzeko behiak bildu dituzte. Bihar goizean sartuko dira, mendetan, eguna joan eguna etorri egin duten modura. Bide ertzean legio-nabarra etzanda, lo dago.

Aldapa gora, eltzearen pareta basotsua jada lainoak hartzen ari da. Gibelat beha baratza desitxuratzen ikusten ari naiz, eta begiak malkoz betetzen ari zaizkit. Badakit ez dudala berriz etortzeko aukerarik izanen. Munduan den lekurik ederrenean egon naiz, eta libro sentitzen naiz. Kaieraren orriak bete ditut. Zakutoa sentsazioz gainezka, naiz eta pisu aise daramat.

115


Uztailak 18

Arushako aireportu aldera goaz, hegazkina hartu eta Zanzibar irlan geldituko gara. Bertan hiru egun eginen ditugu. Urrunean Klimanjaro mutur beltz, kaska zuri ageri da. Zanzibar Tanzanian dago, Hindiko ozeanoan. 1.600 kilometro koadro dauzka, eta miloi bat biztanle. Swahili herria da. Stone Town du hiriburua.

Zuria, gorria, beltza. Ederra. Hiru egun egonen gara uhartean. Itsas gorarekin batera ailegatu gara. Ura epel-epela dago eta gazia da. Hartu dugun ostatuak, hondartzan ederki kokatua, arrunta bada ere, luxuzko terraza dauka. Zuhaitz erraldoi batzuen azpian etzanda egoteko amaka batzuk dauzka. Zernahi fruituzuku bertan lau sosetan hartzen ditugu. Otorduak ere hantxe, lagun batekin, eginen ditut. Itsaskiak eta mariskoa, arroza eta barazkiak, iltze-kanela eta nahi haina espeziekin hornituak jaten ditugu.

Ilunabarra gozoa da. Haize epel iltze-kanelaz lurrinduak ferekatzen gaitu. Itsasbehera hagitz handia da, itsaspadurak pare bat kilometro hartzen ditu. Bertako emakumeek itsas-belarrak biltzen ari dira. Kotoizko jantzi luzeak daramatzate, zango erdiraino sartzen dira uretan, oihal bustiek gorpuari atxikitzen zaizkie eta lamina sentsualak balira bezala erakartzen dituzte itsasoko arrantzaleak. Area zuri-zuria da; honen bazterra koralezko arrokek babesten dute, non itsaso esmeralda lehertzen baita. Ederra eta aberatsa da benatan tokia, itsas-belarrak mila koloretakoak dira; barraskilo polit eta molde anitzetakoak daude,: belakiak, koralak... Uztailak 20

Bi egun hondartzan egon ondoren Harrizko Irira joan gara. Shangani merkatari-auzoan hartu dugu ostatu. Hiriko alde zaharreko kale estuetan denda anitz daude eta jendez lepo. Denen gainetik, Mezkiten minareteak zerurantz. Oraindik esklabo-tratanteen jauregi ospetsuen aztarnak begi bistan daude, esklaboak biltzeko erabiltzen zituzten aretoenak ere bai, mendetan izan baitzen Zanzibar esklaboak saltzen zituzten munduko merkaturik handiena. Hiria bizia da, arraza eta sinesmen guzietako jendea dago, nor bera bere modura jantzia: badira ma116


saiak haien soineko eta apaingarri bereziekin, soineko arin eta sentsualekin jantzitako emakume afrikarrak, gizonezko soineko zuriz jantziak, edo galtza bakeroekin, era bat beltzez estalitako emazteki islamiarrak… eta turistak, nola nahi apainduak: gaizki, noski.

Swahili gizartea mestizoa da, bi munduren gurutzatze bat. Afrikako mendi eta landetatik bantuak ekialdeko kosta aldera hurbildu ziren. Denbora berean, itsasoz persiarrak, arabiarrak, indiarrak… ailegatu ziren beren kulturarekin. Elkarrekin hasi ziren bizitzen eta bakoitzak berea ondokoarekin konpartitu zuen. Harrigarria badirudi ere, herri bat sortu zen. Afrikako bantu hizkuntza mintzatzen zuten ekialdeko kultur islamiar batean.

Swahiliak gaur egun berrogeita hamar miloi hiztun dauzka, nahiz eta, aldi berean, bertze ehun bat hizkuntza ere bizi-bizi iraun. Zanzibartarrek kai bazterrean, parke batean afaltzen dute. Hainbat txosna moduko aretoak jartzen dituzte, eta bertan, sukaldariek prestatzen dute janaria. ─Eta, ze janaria! Familia osoak joaten dira bertan jatekoa erosi eta eserleku publikoetan eserita afaltzera. ─ Zer iruditzen zain hemen afaltzen badugu?─ galdetu diot nire lagunari. ─ Ba, bai, zergatik ez? ─ gogotsu erantzun dit hark.

Plastikozko platertxo bana hartu eta txosnaz txosna itzuli bat egin dugu. Ez da erraza aukera: arrozak, barazkiak, bildots errea, oilaskoa, olagarroa, txipia eta txipiroiak plantxan, otarrain eta otarrainxkak…

Lagunak ukondoz besoan eman dit, bildots errearen gainetik, lastozko haizemaile batekin euliak nola uxatzen ari diren seinalatuz.

─ Begira ezan hori…. ─ Bai, ikusi dinat. Lasai, lasai, hau Afrika dun neska…─ gogoarazi diot, eta irribarretsu jarraitu dugu.

Nik arrain errea eta txipia, plantxan egindako barazkiekin hartu dut. Platera gainezka, esertzeko toki bat bila ari garela, emakume batek keinuka deitu digu. Burua estalia dauka, baina ez aurpegia; senarra bi alaba eta edadezko emakume batekin dago eta tokia egin digute eserlekuan. 117


─ Where do you come from?─ sinpatiaz galde egin digu. ─ Europa… europarrak gara…– erantzun diogu biek batera.

Musulmanak dira. Gustura egon gara berbetan, erdi ingelesez, edo keinuka, baina elkar ulertu dugu. Jakin-minez eten gabe ari zaizkigu galdeka. Zein den gure lana, bakarrik joanak garen, nor den gure jainkoa… Edadezko emakumeak gure senarrak non diren galdetu digu. Guk ez dugula senarrik erran diogunean, harrituta gelditu da, gazteena, berriz, ia irriz lehertu da. Neskatikoek gure apaingarri eta eskuak ukitzen dizkigute. Gizona irakaslea dela erran digute; emaztea, etxekoandre; haurrak ingelesez eskolan ikasten ari direla, swahili eta familiako betiko hizkuntza ere badakizkitela . Ia iluntzen hasi denean, besarkada batekin anfitrioiek agurtu eta sentsazio on batekin hotelera abiatu gara. ─ Ongi afaldu dinagu, ezta? ─ erran dit lagunak. ─ Bai halaxe dun, agian, baso bat ardo faltan sumatu dinat… baina musulmanek ez diten alkoholik edaten, hortaz…Akuna matata

Uztailak 21

Goiz jaiki gara, uharteko gure azken orduak dira, eguerdian abioia hartzekoak gara, eta hotelean galdetu dugu ia badagoen edozer interesgarria goizean ikusteko. Arraina enkantean ateratzen dutela eta ikusgarria dela erran digute. Hara joan gara goizeko zazpietan. Hiriko kaleetan jende guti dabil: kale garbitzaileren bat; gizonezkoak lanera, mezkitetara; haurrak eskola aldera, baina bezperan ikusitakoarekin deus parekorik. Ez dago turistarik, ile hori bakarrak gu biok gara, ez gaituzte begiratu ere egiten. Arrandegia, edo arraina enkantatzen duten aretoa hiri erdigunetik gertu dago; areto beltz erraldoi bat da. Arrantzaleek gauez arrantzatutako arraina oraindik bizirik dakarte, garraio mota guziak erabiliz: bizkar gainean, bizikletaz, esku-gurdiz. Ezpata-arraina buztanetik helduta arrastaka… Aretoaren erdian dago baskula; ezinezkoa haraino ailegatzea. Oihu-erausia itzala da, jasan ezina. Arrantzaleek iritsi ahala lurrean mukurutzen dute arraina, txipiroiak, sepiak, olagarroak; arrainak ihes egin nahian espaloian zehar... Usaina hagitz pisua eta sakona da. Ehunka gizon izerditan, oihuka, elkarri bultzaka. Gizon larru beltzak, kaska motz, 118


handiak, sendoak; gerrauntzitik gora, gehienak biluzik, besoak gorantz‌ antzinako garai bat iradoki didate‌

119


120















ZETAREN BIDEA Marco Polok bere garaian egin zuen bideari jarraitu nahian abiatu nintzen gogotsu 2012ko uztailaren bigarren egunean. Goizeko seietan Bilbon hegazkina hartu eta hogeita lau ordu geroago Beijinen nintzen. Hain zuzen, Kanbalik zeritzon Beijini Polotarrak ailegatu zirenean. Aireportua Norman Fosteren lan xarmanta da. Goizeko hamarretan lur hartu genuen.

Bederatzi ginen taldean, bi gizon eta zazpi emakume. Ahizpa eta bion lagun batekin nengoen, lo egiteko unean gutako batek arrotz batekin joan behar zuen, gelak binakakoak baitziren. Suertatu zitzaigun gidaria hogeita hamar urteko mutil xarmanta izatea. Parekatuak ez geundenez, gutako batekin derrigorrez lo egin behar zuela gaztigatu gintuen gidariak. Agian, bi ahizpek elkarrekin lo egin nahi izanen genuela hasi zen erraten mutila. Zalu eta argi erran nion ezetz, ez nuela inongo horrelako asmorik, eta gogo onez eginen nuela berarekin lo. Taldea harriturik eta mutu beha gelditu zitzaidan. Irribarretsu zuzendu nintzaion mutilari eta “arras ongi konponduko gara, ikusiko duzu, amatxirena eginen dut “, erran nion. Taldean zaharrena nintzen eta mutilak baino berrogei bat urte gehiago beteak. Eta oso ongi konpondu ere egin ginen, ia ez genuen elkar ikusten, arratsetan lo izaten nintzen mutila etortzen zenerako eta goizetan ni izaten nintzen joaten zena mutila jaiki baino lehen. Logelak bi gaztetxoena ematen zuen, eta hori gustukoa nuen, ordenagailua mesanotxean, arropa zakutoa lurrean, dutxagela eta izpilikua kolonia lurrina bainu gelan ‌

Bi egun egin genituen Beijinen. Hiri Debekatua, Zeruko Atea, Udako Jauregia, Harresi Handiaren hasiera eta Tiananmen enparantza bisitatu genituen. Monumentuez aparte, hiriak ez du interes handirik. Badirudi txinatarrek raskazieloa hartu dutela etxebizitza-modelo, milaka etxebizitza erraldoi daude, non 134


nahi eta nola nahi eraikinak, lerroz lerro, banaka edo multzoka. Era bat arrotza sentitzen nintzen, hiria handiegia egiten zitzaidan. Ezin nuen nire tokia aurkitu, beldur nintzen. Txinatar gehienek ez ninduten ikusten edo ez ikusiarena egiten zuten. Trafikoa erogarria zen, ikaragarrizko abiaduran eta denak batera tutu joka. Oinezkoak kotxe eta motor artean kalean ezin pasa‌ benetan egoera surrealista. 250ean, Gengis Khanen iloba zen Kublai khanek Marko Polo errezibitu zuen bere jauregian. Enperadore mogolaren bizimoduarekin liluraturik gelditu zen Polo mutila, eta honela goraipatzen zuen enperadorea bere idatzietan:

Khan Handia, Jaun guzien jaun. 1205ean iraileko ilargiaren hogeita zortzigarren egunean sortu zen. Gorputza ongi garatua du, espresio onekoa, larru zuri eta muxu gorri da. Begi beltz ederren azpian sudurra ongi egina dauka.

Lau emazte dauzka, seme eta alaba anitz, baina seme zaharrena izanen da erreinuaren jabe Khan Handia zendu eta gero. Emazte bakoitza bere jauregian hirurehun damekin bizi da. Kublai Khanek emazte batekin egon nahi duenean, bere jauregira deitzen du, baina batzuetan bera da joaten dena emaztearen egoitzara.

Kublai Khan alkimiaren sekretuen jabe da, eta bere gizonak bidaltzen ditu basora. Basoak masustondoz estaliak daude. Masustondoak zeta egiten duten harrez beteak. Har bakoitzak hamabortz mila metro hari ematen du. Masustondoaren bigarren azalarekin Khan Handiaren gizonek papera egiten dute, kotoizkoa bzain fina eta leuna; paperarekin, moneta. Balioaren arabera zatitzen dute papera, eta Kublai Khanen ikurra inprimatze dute bertan, eta enperadoreak erreinu osorako behar duen diru guzia Kanbaliken egiten du.

Hiri debekatua, harresi eta urez inguraturik, eraso ezina zen. 1406-1420 bitarte eraiki zuten, Mogolak lurraldetik bota eta gero. Beraz, Marko Polok ezagutu zituen jauregiak ez ziren gaur egun ikusten ditugunak. Hiru egun Beijinen egin, eta Lintong aldera hegazkinez atera ginen. Buztinezko ejertzitoa ikustera joan ginen eta inpresio handia sentitu nuen. Zortzi milatik gora gudari daude lerroka jarriak, bakoitzari dagokien heinean, behar bezala apaindu eta hornituak. Gudariak armatuak daude, arkua, lantza edo ezpataz, hauek ere buztinezkoak. Badira gurdiak, zaldiak eta zaldunak. Gudari helduak, gazteak eta nerabe oraindik bizar gabeak ere. Eta denak Qin enperadorearen hilobi aldera gatazka modura formatuak, enperadorea ber135


piztuko zenean, bizia har zezaten. 221 k.a. Qin Shi Huangek bere burua enperadore izendatu zuen, ordu arteko boterea jauntxoei kendu eta Txina behin betiko batu ere egin zuen. Qin dinastiak bere gorabeherekin 1912 arte iraun zuen.

Lanzhoura hegazkinez ailegatu ginen. Zetaren merkatuan, Tibet, Siberia eta Indiako bidean garrantzi handiko hiria izan zen Lanzhou Ibai Horiaren bazterrean. Binbling gure garaiko 420 urte aldera Tibetik jaisten ziren merkatariek merkantziak harpetan altxatzen hasi ziren, eta altxorren zaintza Budari eskatzen zioten. Haitzulo edo harpeak Budaren irudiekin apaindu eta edertzen zituzten. Harkaitzetan, batzuetan zizelkatu, margotu bertzetan, baina beti Buda eta bere bizia izaten zen artisten gaia. Marko Polok honela ikusi zituen Tibet eta tibetarrak:

Zortzi erreinu handik osatutako herrialdea da Tibet. Bere mintzoa, sinesmen eta ohiturak dauzka. Aintzira, mendi eta urrez betetako ibai anitz daude. Zeta eta urrearekin iruten duten oihala biziki preziatua da. Idolatrak dira; aztikeria eta sorginkeriatan hainen dira trebeak non beldurra ematen baitu aipatzeak ere…

Xiahe aldera jarraitu genuen. Ia hiru mila altu Xiahe Tibet kulturan bete-betean murgildurik dago eta bertan Labrang monasterioak biltzen du budismo lamaistaren filosofia. Monasterioa 1709an eraikina, bere garai oparoan lau mila fraide bazituen. 1950an Txinak okupatu eta iraultza kulturala ezarri eta antzinatik zetorren guzia suntsitu nahian lurralde osoarekin batera elbarritu zuen, gero zaharberritua, gaur egun mila bortzehun bat fraide bizi dira bertan. Txinan den unibertsitate budista bakarra da. Hamar-hamabi urterekin hasten dira mutiko koxkorrak budismoaren filosofia eta diziplina ikasten. Heziketa oparoa fraideak hartzen dutena. Filosofia, sendabelar medikuntza eta xilografia teknikak bertzeak bertze ikasten dituzte. Monasterioko inprentan zurezko oholtxoetan hizkiz hizki mantrak zizelkatzen dituzte, gero banaka eta eskuz dindatu ondoren arroz-paperean inprimatzeko. “Om mani padme hum” doinu tristea errepikatuz, erromes-eskuek mendetan egin duten antzera, errezo zirrikak itzuli, itzuli eta itzuliz, “la cora” egitera konbidatu gintuzten monasterioko fraideek. Taldekide batzuek egin zuten; ni hasi nintzen, baina arras neketsua egiten zitzaidan eta, nire fedea eskasa denez, utzi egin nion zirrikak itzultzeari.

136


Buda hil eta mila urte geroago, VIIgarren gizaldian sartu zen budismoa Tibeten. Ordura arte, inork ez daki noiztik Bon deritzon erlijio txamanikoa bizi zuten. Himalaiako Kailash mendian kuku bat ernaldua zerutik jaitsi eta Shenrab sortu zuen, honek deabruak menperatu eta Gekkos izeneko 360 jainkoei eman zien mendia. Gekkos nagusia larru urdin beltz harana eta bederatzi besoen jabe da, Shiva eta Denchog-en aitzindari nazkagarria, agotik ortotsak jariatzen dituena. Hinduistek ere Kailash gurtzen baitute. Lasai eta ongi ibili ginen lurralde honetan, xarmanki jan eta erosketa batzuk ere egin genituen.

Trena hartu eta Jiayuguan hirira joan ginen, bere garaian zetaren iparraldeko bidean garrantzi handiko hiria izan zenera. Kilian mendikatea ipar aldetik, eta mendikate Beltza hego aldera elkar egiten duten toki hartantxe dago Harresi Handiaren azken gotorlekua, oraindik osorik eta ongi zaindua. Fuertean gobernadorea, jeneral militarra eta ondasun ministroa beren familiekin bizi ziren. Aduana-bulegoa eta funtzionarioen egoitzak zituzten, baita antzoki/antzezleku bat gudariak entretenitzeko eta eliza pare bat errezatzeko ere. Txina inperioko azken atea zen eta gotorlekuaren bertze aldean Taklamaklan basamortua zegoen, pirata, mamu eta deabruen mundua.

Gotorlekua basamortuaren bazterrean dago eta era bat edonondik urrun. Pentsatzekoa da ura bazegoela eta kanpoko aldean baratzak zeudela. Jende xehea, langile arruntak, ofiziodunak, emakumeak… harresiari itsatsita egindako txostetan biziko ziren seguru aski.

Mogao harpeak Dunhuang probintzian daude, eta 492 kobazulotatik 40 konpondu eta ireki dituzte. Gure garaiko laugarren mendean hasi ziren harpeak handitu eta dekoratzen. Hasieran harpeak fraideak beren errito eta hausnarketak egiteko soilik egokituak zeuden, baina gero monasterio bihurtuz joan ziren eta zetaren bidea jarraitzen zuen jendea bertara hurbiltzen zen errezatzera. Budismoa indarrez sartu zen lurraldean eta harpeek garrantzi handia hartu zuten. Enperadoreek eta apaizeriak harpe handienak hartu eta luxuz apaindu zituzten. Kobak konpondu eta apaintzen hasi zirenen artean, baziren merkatariak, militarrak, jende arrunta eta emakume multzo bat ere.

Mila urtez joan ziren garatuz kobak, pagoda modura egin zizkieten sarrera-ateak. Txinan dauden antzinako Buda erraldoienak bertan daude; batzuk urrez estaliak. Horma irudi xarmantek apaintzen dituzte tenpluen pareta eta sabaiak. Hamalauga137


rren gizaldian, Ming dinastiaren garaian, zetaren bidea alde batera utzia gelditu zen, eta denboraren poderioz harpeak gainbehera etorri ziren.

Hemeretzi garren mendearen hondar aldera antzinako Zetaren Bidearekiko interesa piztu zen esploratzaile eta miatzaileen artean, eta zientzialariak Dunhuangera ailegatu ziren. Wang Yuanlu fraide taoistarekin egin zuten topo. Fraidea koba batean bizi zen eta Magoa-ko harpeen zaintza bere gain hartua zuen. Baziren harez estalitako harpe anitz. Fraideak haietako bat ireki zuten eta _ Ze harridura! Esku-idaztiz betea zegoen, pergaminoak erroilutan bilduak milaka zeuden, ongi kontserbatuak. Gehienak txinoz, baina baziren ere sanskritoz eta inguruko hizkuntzetan idatziak ere. Anitz ziren Budaren dotrina helarazten zutenak, baina baziren ere Konfuziotarrak, Taoistak, kristauak, hiztegiak eta kaligrafia-lanak, administrazio-txostenak eta gobernuaren aginduak, bertzeak bertze. Bazeuden ere zeta-oihalean dindatutako iduri ederrak eta parafernalia budista ikurrak eta altzariak. Esku-idaztiak 406 eta 1002 bitartekoak dira eta ez da aztertu zehazki zertaz metatu zituzten koba hartan. Txinako aginteek hasieran ez zuten aurkikuntza gogo handiz hartu eta Aurel Stein ingelesak eta Paul Peillot frantsesak ongi profitatu zuten egoera. Arkeologoak ziren biak eta ongi zekiten aurkikuntzaren garrantzia. Laster hedatu ziren esku-izkribuak munduan zehar. Steinek zazpi mila erosi zizkion fraide zaindariari, eta Peillotek, hamar milatik gora. Gaur egun gehienak europako museotan daude.

Maoren iraultza kulturalak ez zuen anitz lagundu Magao harpeak zaintzen. Bertako aginteek 1921ean Errusiatik ihesean ailegatu ziren gudariak egokitu zituzten kobetan eta hondamendia ikaragarria izan zen. 1924an Langdon Warner ikerlari amerikarrak bere gain hartu zuen harpeen berriztapena.

Ilunabarrean hartu genuen trena Turfan-era. Hiria oasi batean dago, itsas mailaren 150 metro azpitik, eta oraindik ikus daiteke antzinako karabanen azpiegitura.

Turfan-en berriz trena hartu, eta Taklamaklan basamortua ipar-sortaldetik gaindituz, Kashgar hirira ailegatu ginen, eta Marko Polorekin oroitu nintzen…

Kashgar antzina erreinua izan zen; gaur egun Khan Handiaren menpe bizi diren biztanleek Mahoma gurtzen dute. Ipar-ekialde eta sortalde aldera hiri eta gaztelu anitz daude eta horietatik handiena Kashgar da. Ofizio eta merkataritza dituzte ogi bide. Bertako merkatariek sarritan joaten dira munduan zehar. Baratz eta mahatsondo anitzen jabe dira eta 138


kotoi preziatua ekoizten dute. Beren mintzoa daukate. Kristauak ere badira eta badituzte elizak. Lurraldea bortz jardunalditan gurutzatzen da. Naiz eta antzinako hiria erortzeko zorian egon, badu bere xarma. Ofizio guziak kaleetan daude: bizargileak, okinak, jostunak, txapel- eta boneta-egileak, abere-hiltzaile eta larrutzaileak, bitxigile eta saltzaileak, eta horien denen artean: barazkiak, fruituak, arrautza eta esnekiak. Gari eta laboreak. Perretxiko eta onttoak. Espezia eta ongailuak, kolore eta zapore guzietakoak. Usaina: pisua, sakona, gozoa, geza, samina… erre usaina, perfume usaina, izerdi eta hanka usaina… mando-kaka ufada, ahuntz- eta ardi-larru kiratsa…

Zetaren Bidea gaur, atzo bezala, merkataritza eta kultura anitzean datza. Kashgarren komunitatea gehien bat iugur-a da. Bide gurutze batean kokaturik, antzinako usadio eta ohiturei atxikia, betiko mintzoa mantentzen du; musulmana da eta mezkita ederra hiriko enparantzan dauka. Kirgis-ak, tadjik-ak, kazako-ak, uzbeko-ak… ematen diote hiriari kolorea eta aniztasuna; merkatuari, interesa eta oparotasuna, eta, aldi berean, herriari, mestizaje osasuntsua. Bi egun egon ginen Kashgarren eta laburra egin zitzaidan. Bertako biztanle eta tratanteekin kalean jaten genuen. Janari bizi-bizia, bizkorra, zaporetsua eta pipermintsua. Ez genekien zer eramaten genuen ahora, baina “tira, ondokoari ongi egiten badio, guri ere ongi dagigu”. Pentsatzen genuen.

Erosketa xarmantak egin nituen. Agure xahar batekin egin nuen tratu. Denda ttiki baten atean eserita lo zegoen, zuriz jantzia iugur txapeltxoa buruan eta bizar luze. Bitrina hantzeko batean zeuzkan merkantzia guziak, hauek ere denboretan lo, hauts kapa batez estaliak. Trapu bat hartu eta garbitu egin zuen beirazko estalkia. Eta hantxe zeuzkan era sinplean, antzinako modura, zilarrarekin kateatu eta krokatuak, harribitxi eta perlak. Eraztun, koilare, belarritako edo amuletoak… Anitz gustatu zitzaizkidan. Kara Kul (aintzira beltza) Txina aldera ematen duen Karakorun mendikatearen lekurik ederrenean dago. Gure azken otordua Txinan, hantxe egin genuen.

KKH (Karakorun Highway). Inoiz eraiki den biderik ausartena. Antzinatik zetorren zetaren bidea jarraituz, txinatar ingeniariek egindako errepide honek gain139


ditzen du Pakistan eta Txina arteko bidea. Munduko sabaia gurutzatuz, Karakorum, Panir, Hindu Kush eta Imalayaren erroitzak gaindituz. Muga honetatik, hain zuzen, sartu zen Marko Polo Txinan. Gu alderantziz ari ginen bidea egiten: bera sartu zen atetik atera egiten

Khunjerab Pass. 1986an ireki zuten bide hau mendebaldarrentzat. Bortz mila metro altu dago eta Txina eta Pakistan arteko muga honetan txinatar militarrek zorrotz behatu zizkigun gure afera eta paperak.

Uztailaren hogeita batgarrenean sartu ginen Pakistanen. Zetaren bidean derrigorrezko pauso hau mitikoa izan zen denboretan. Mendien betiko higaduren harri jauzia, uholde, lehorte, elurte eta bertako biztanleen ebasketa-erasoak gainditu behar baitzituzten.

Passu herrira arratsaldez ailegatu ginen, aterpea hartu eta atseden bat egin genuen. Rakaposhi (horma distiratsua 7.788m) mendiaren babesean Hontza bailara bereziki da ederra. Burushaskia mintzatzen dute. Erreinu bat izan zen 1974 arte eta behin betiko gaztetasunaren lurra da. Muxika, intxaurra eta maria ekoizten dituzte, bertzeak bertze. Baratzak eta zerealak ongi ematen du, glaziarrek ureztatzen dituztelako.

Jatorriaz greko kulturarekin zer ikusirik baduten aztertuak. Giza-antolakuntza, ardoa egiteko era, aulki ttikietan esertzeko ohitura, emakumeen burua apaintzeko manera eta horrelakoak grekoen parekoak direlakoan. Gaur egun musulmanak dira, baina zenbait antzinako sinesmen txamaniko iraun, irauten du.

Karakorum mendi-gailurretan eguzkia gorantz. Harriak laxoan, bideak urdin ikatza hartzen zuen. Urrunean, gailurrak estaltzen zituzten hodeiak geldirik zeuden. Nire oinetakoen asotsak bertzerik ez zuen isila hausten. Nindoan heinean, gibelat uzten ari nintzen zintzurra handitzen zen eta Huntza ibaia zilarrezkoa zirudien. Epeka lau hanketan nenbilen, harri laxoan pauso txar batekin irrist egin eta erroizteko beldur bainintzen. Batura glaziarraren ertza jarraituz ttapa-ttapa, nire xerpak oina paratzen zuen hartan paratzen nuen nirea. Glaziarra 75 Km luze eta 5 Km zabal, Karakorumen den handiena da. Fosil bizidun mutur beltza, begiak handitu eta brankiak orro eta ziztuka hasi zen, zainak eta nerbioak dardarka, bidexka gero eta estuagoa irensten ari zen eta akitu egin zen. Itzultzeko tenore zen, lapurretan ari ginen, airea zikintzen, gure 140


erausi eta oihu ergelekin betiko bakea hausten genien, eta glaziarra haserretu egin zen.

2010eko urtarrilaren lauan mendi bat gainbehera etorri zen eta Hunza ibaia moztu zuen. Hogei lagunek galdu zuten bizia, istripuak herri ttiki bat lurperatu baitzuen. Attabad lakua sortu berri zen. Hamazazpi kilometroko esmeralda koloreko aintzira honek Karakorum errepidea irentsi zuen. Mendi gorri biluzi artean naturaren kapritxo bat da lakua. Txina eta Pakistan arteko trafikoa derrigorrez txalupaz egiten da. Alde bitan ehunka kamioi tuneatuk paisaiari kolore alaia ematen diote. Txalupen garraioahalmena ongi profitatzen dute eta nahasketa ederrean merkantzia, animalia eta pertsonek tokia hartzen dute.

Lakua utzi eta autobusez jarraitu genuen Karimabat hiriraino. Huntza erresuma ttiki bat izan zen eta hemen zuen erregeak bere gaztelua eta gortea. Bereziki da ederra parajea, Hultar glaziarraren urek bustitzen dituzte landa, belai eta baratzak, mendi idor eta gorrien artean oasi bat sortuz. Zetaren bidean tokia sarritan da aipatua, garraiolariak atakatzen baitzituzten.

Bi egun egin genituen Kaimabaten eta handik Gilgit aldera abiatu. Pakistaneko Cachemiran dagoen merkatu-gune garrantzi handiko hiria da Gilgit. Eguna hantxe egin, eta Nanga Parbat 8.125 m erraldoiaren oinei jarraituz, Chilas aldera zuzendu ginen.

Gau iluna zegoen, ia ez zegoen argirik herrian, ura eta jateko zerbaiten bila hasi ginen. Gizonez betea zegoen: bazirudien herriko gizon guziak kalean zeudela, emakumerik ez zen ageri; gizasemeek zuriz jantziak eta bizar luze harriduraz begiratzen gintuzten. Erraten dute Chilasen errazago dela kalashnikov bat erostea garagardo bat baino. Guk ura bertzerik ez genuen nahi…

141


142


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.