Lokarriren arte lanak

Page 1

Arte lanak Lokarriren katalogoa

Nestor Basterretxea Udari lehiatea

Egilearen hitzetan “digitalki inprimatutako irudi honek, 15 kolore lauk osatuta, ilunpetan dagoen baina eguzkiaren argi berora zabalik dagoen leihate bat duen gela bat jasotzen du�. Gaiaren osotasunaren bereizgarri den geometria eskematiko baten bidez ebatzitako konposizioa. 35 lamina serigrafiatuz osatutako edizio mugatua egin da, egileak sinatuta, 300 gramotako paperean, neurrira egina. Neurriak: 75x63 zm. Prezioa: 2000 euro + BEZ (%21)

Lokarri info@lokarri.org 902 42 10 10


Antoni Tàpies eta José Saramago Behin betikotasunaren alde Jose Saramagok eta Antoni Tàpiesek 2004an egindako lan bateratu honen bitartez autoreek euskal gizarteari lagundu nahi diote bakea, elkarrizketa eta konponbidearen garaia behin betikoa izateko borrokan. Gizartearen eskaerari eta itxaropenari omenaldi bat da. Artelanaren bi modalitate daude: alde batetik, Tàpies eta Saramagok sinatutako edizio mugatu bat, bilgarri esklusiboarekin eta kalitate handiko paperean egina. Bestalde, hainbat edizio herrikoi egin dira, artista bi-bien obra jasotzen duen orri batek osatua, 500 ale guztira. Neurria: 46x90 zm Edizio mugatuaren prezioa: 3000 euro + BEZ (%21) Edizio herrikoiaren prezioa: 90 euro + BEZ (%21)

Lokarri Edizio mugatua

Edizio herrikoia

info@lokarri.org 902 42 10 10


Trilogiak “Aniztasuna, sinergia” Maila handiko artista grafikoen lankidetza eta parte-hartzearekin, kalitate handiko eta sail mugatuan erreproduzitutako serigrafien trilogiekin arte-karpetak argitaratu ditugu. Karpeta bakoitzak autore baten hiru obra grafiko darama trilogia gisa, zenbatuak eta egileak sinatuta. 56cmx42cm paper berjuratuan serigrafia semi-automatikoaren teknika erabiliz. Karpetak formatu eta diseinu bereziki zaindua du. Neurria: 56x42 zm. Prezioa: 120 euro + BEZ (%21)

Jesús Mari Lazkano “Pompei”

Ricardo Ugarte “La proa de la esperanza”

Zenbaki erromatarretako edizioa bakarrik dago eskuragarri (250 euro + BEZ)

Manu Muniategiandikoetxea “Erakusketa baten kartel proiektua”

JR Amondarain “Del ojo a la basura” Zenbaki erromatarretako edizioa bakarrik dago eskuragarri (250 euro + BEZ)

Lokarri Javier Balda “Módulo y tres voces”

Pello Irazu “Izen gabe” Zenbaki erromatarretako edizioa bakarrik dago eskuragarri (250 euro + BEZ)

José Miguel Corral“Cartas para el jardín de plata”

info@lokarri.org 902 42 10 10


Jose Ramon Anda Eraikuntza aldeanitza

Jose Ramon Anda izen ezaguneko artistaren eskultura da. Eskultura bakoitza sail mugatuaren arabera zenbatua eta egileak sinatua. Jatorrizko lanak zein brontzezko erreprodukzioak 25 zmtako altuera eta oinarrian sei zmtako zabalera eta ondoa dauka. Lanaren azken aurkezpenak formatu eta diseinu bereziki zaindua du, lana gordetzeko kutxa apropos batekin. Lan bakoitzak obraren originaltasuna eta sail mugatua bermatzen duen txartel bat dauka.

Neurria: 25x6 zm. Prezioa: 600 euro + BEZ (%21)

Lokarri info@lokarri.org 902 42 10 10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.