Abendua 2015

Page 1

Abenduaren 3a, Euskararen eguna

6. mailakoen Bertsoak


Hemen daude Haur Hezkuntzakoek egin zituzten silueta zoragarriak. Begitu zer nolako eskulan ederrak!

6. mailako ikasleek Lehen Hezkuntzako geletan egon ziren umeen eskubideak azaltzen. Oso interesgarria izan zen. 1. eta 2. mailakoek horma-irudi hau egin zuten.


Azaroaren 25ean GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNArekin bat egin genuen. Nagusiek betaurreko moreak jantzi zituzten. Bigarren ziklokoek haien gorputzaz letrak egin zituzten. Txikiak eskua morez margotu eta paper handi batean itsatsi zuten.


Euskararen Eguna Lehen Hezkuntzakoek aterpea atontzen egon ziren banderatxoekin. Haur Hezkuntzako neska-mutilek buruhandiekin jolasten ibili ziren. 1. eta 2. mailakoak liburutegira joan ziren ipuinak entzutera, herriko amamen eskutik. Oso dibertigarria izan zen!. 5. eta 6. mailakoek ere beste amamaren eskutik istorio ikaragarriak entzun zituzten. Aupa geure amamak!


Arratsaldeko emanaldia

Aurkezten...

LH 1

LH 3 LH 2

LH 4

LH 5

LH 6

Gurasoak eta Irakasleak

Usansoloko Orfeoia

Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiegu familiei eta herriko partaidei haien laguntzagatik. Mila esker !!!


HAUR HEZKUNTZA

HH 2B

HH 2A

HH 2C

HH 3C

HH 3B

HH 3A


HH 4 A

HH 4 B Irailean eskolara Planetariuma ekarri zuten, oso interesgarria iruditu zitzaigun eta Lan kooperatiboko saioetan guk ere planetak egitea erabaki genuen. Horretarako Etxetik informazioa ekarri genuen. Dokumentu txiki batzuk ikusi genituen eta talde bakoitzak egingo zuen planeta aukeratu zuen. Planetak pasabidean eskegita ditugu. Zatozte nahi duzuenean ikustera !!!.

HH 5 A

HH 5 B


http://hellounkina.blogspot.com.es/ You can see , read and have lots of fun searching our English blog called HELLOUNKINA There you will find plenty of songs, videos, plays, games and interesting tasks developed by our smart students from Unkina School.

Feel free and have a look !!! On November 20th, we celebrated the INTERNATIONAL CHILDREN’S RIGHTS DAY in English watching different songs and videos.

Do you want to see?


1 eta 2. MAILA Hilabete hauetan zehar gauza asko ikasi ditugu. Haien artean: aurpegiaren eta gorputzaren atal desberdinak eta etxe batek dituen gelak.

La Caixa Fundazioaren Planetarioren bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan Unibertsoari buruzko hainbat gauza ikasi genituen: nolakoa da zerua gauez, izarrak, konstelazioak, Eguzki sistema‌ Oso interesgarria izan zen.

2.mailakoak Gorbeiako Parkera joan ziren bertako flora eta fauna aztertzeko eta euskal mitologiako hainbat pertsonaien bizilekuak ezagutzeko: Mari, Lamiak, Basajaun...

Azaroaren 20an “Umeen eskubideen nazioarteko eguna� ospatu genuen. Nagusiek hitzaldi bat egin ziguten. Ondoren, denon artean horma-irudi erraldoia egin genuen.

Euskararen eguna ospatu genuen hainbat ekintzekin. Herriko amamak ipuinak kontatu zizkiguten eta oso ondo pasatu genuen aterpea atontzen banderitxoekin.


3 eta 4. MAILA Azaroaren 11an Usansolotik Areatzara joan ginen bigarren zikloko ikasle guztiak. Hasieran oso eguraldi txarra izango genuela pentsatu genuen, baina ailegatu ginenean eguraldi itzela zegoen gure zain. Hau poza!

Hor bi monitore, biak neskak, zeuden prest gu hartzeko eta, hasteko, interpretazio – zentroan sartu gintuzten: inguruko paisaia aztertu, paisaia nola zaindu ikasi, horko fauna eta flora ikusi …

Amaitu ondoren, ondoan zegoen aterpe batean egin genuen hamaiketako. Hori bai gosea eta goxoa! Autobusera berriro eta Sandropora abiatu ginen. Azaldu ziguten zer zen “ginkana”: mapa bat eskuan, taldeka, paisaiako elementu ezberdinak topatu beharko genituen eta orri batean apuntatu (likena, landarea, orria, pinaburua, animalien arrastoak …).

Azkenik, Sandropon zegoen landa polit batean bazkaldu eta jolastu genuen. Oso ondo pasatu genuen eta prest gaude bueltatzeko. Gainera, monitoreak oso majuak ziren …


5 eta 6. MAILA Azaroaren 19an, 5 eta 6.mailako ikasleak “El Correo” egunkaria bisitatzera joan ginen. Goiz heldu ginen eta sartu aurretik Zamudioko parkean jolastu genuen bisita hasi baino lehen.

Sartzerakoan bi taldetan banatu ginen eta gidari batek azaldu zigun bertan zegoena eta egiten zen guztia. Nola diseinatzen ziren orriak, inprimatzeko metodoak eta makinak ikusi genituen. Amaitzeko opari batzuk eman zizkiguten: karpeta bat, egungo egunkaria eta giltzari bat.

Handik Lezamara joan ginen Athletic taldeko jokalariak ikustera. Beraiekin argazkiak atera genituen eta sinadurak eskatu genizkien. Bazkaltzera berriro Zamudiora bueltatu ginen eta oso ondo egon ginen denok batera jolasten.

Hurrengo egunean Muniainekin “Mundo Deportivo” egunkarian agertu ginen …


6. MAILA

Azaroaren 12an DYA ikastaro bat ematera etorri zen. Gelan hainbat egoerari buruz hitz egin genuen eta zer eta nola egin behar diren gauzak larrialdi bakoitzean.

Adibidez, Ikasi genuen nola erabili desfibriladorea: Lehenik botoi berdeari eman behar zaio pizteko gero botoi gorriari eman behar deskarga emateko baina deskargabehar ez badu, ez dio ematen. Oso azkarra da.

Klasetik atera ginen benetako anbulantzia ikusteko eta ikasitako protokoloak martxan jarri genituen. Prestakuntza egin eta gero, laguntza-material didaktikoa eta “TXOKORRISTA� gisa ziurtatzen duen txartel bana eman ziguten.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.