Puntua aldizlaria 100. alea.

Page 1

“Orainaldi beltzari aurre egiteko tresna da artea”

Ezkerrean, Larraitz Iparragirre txotxongilo batekin.

Eskuinean, Iparragirre, Rodolfo de Leon bikotekidearekin emanaldi batean.

KULTURA LARRAITZ IPARRAGIRRE TXOTXONGILOLARIA

Testua: Aitziber Aranburuzabala Argazkiak: Larraitz Iparragirre

Guatemalan bizi da Eskoriatzako Larraitz Iparragirre, eta Rodolfo de Leon bikotekidearekin 2007an sortu zuen La Charada Teatro txotxongilo eta antzerki konpainia du gaur egun ogibide. Herrialdearen egoera oso latza eta beldurgarria dela dio, baina bere lekua egiteko gai izan dela. Antigua Guatemalan zaude. Non dago, eta zelakoa da? Herri kolonial eta turistiko bat da; Guatemala hiritik 45 kilometrora dagoena. Txotxongiloen artean bizi zara. Hala da, bai. 2007an La Charada Teatro antzerki taldea sortu genuen bikotekideak eta biok. Txotxongilo antzerkia lantzen dugu, batez ere, baina ahozko narrazioa eta aktore eta objektu antzerkia ere egiten dugu. Zelako lanak egiten dituzue? Denetik; txotxongiloei dagokienez, askotariko teknikak erabilita, esaterako: gorputz txotxongiloak; animazio zuzeneko saioak, txotxongilo-antzerki tradizionala; eskularruekin egindakoak. Horiez gainera, baina, haurrentzako ipuin saioak egin izan ditugu, baita gazte eta helduentzako ere. Era berean, ikusle bakarrarentzako bi minutuko miniatura antzerki saioak ere eskaintzen ditugu, La Caja Misteriosa lanarekin. Zer duzue orain esku artean? Bi proposamen berri taularatzeko lanean ari gara. Azaroan hamar urte beteko ditu konpainiak, eta, ospatzeko, B’atz lana eskaini nahi 38 PUNTUA

“MAIEN KULTURAKO ADIERAZPEN ASKO DAUDE AZKENALDIAN” “EMAKUMEAREN PARTE HARTZEA GORA DOA, ETA EZ HIRIETAN BAKARRIK”

dugu. Gaur egun arte iraun duten maien dantza tradizionaletan azaltzen diren pertsonaiak dira protagonista, eta txotxongilo antzerki tradizionalen lotsagabekeria eta zorroztasuna dauka, egia borobilak bota eta gure buruaz barre egiteko asmoz. Ikastaroak ere ematen dituzue. Bai, eta askotarikoak horiek ere: haur eta gurasoendako txotxongilo tailerrak eta profesionalendako ere bai. 30 urte luzez barne gatazka armatua –XX. mendeko genozidio latz eta ezezagunenetakoa barne– bizi ostean, erlijioarekin loturarik ez duten arte adierazpenak umezurtz geratu ziren. Irakasle gehienak desagertu edo erbesteratuak izan ziren. Egoera horri buelta emateko bidean,

trebakuntza tailer eta ikastaro eskaintza zabala daukagu, iragan eta orainaldi ilunari aurre egiteko adierazpen bideak izateko helburuarekin. Horietako asko gobernuz kanpoko erakundeekin eta talde komunitarioekin antolatzen ditugu gai ezberdinak jorratuz: osasun sexuala, hiesa, emakumeen eta haurren eskubideak, lurraren defentsa, ekologia, kultura propioaren balorizazioa... Beste herrialde batzuetan ere birak egiten dituzue. Zer moduz? Batez ere, Mexikora egiten ditugu irteerak, baina Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan egiten dituzten antzerki jaialdietan ere izan gara. Prestakuntzan sakondu eta beste talde batzuk ezagutzeaz gain, biretako sarrera

ekonomikoekin hemen egiten dugun lana aurrera ateratzeko bidea dugu. Orokorrean, badago Guatemalan arte mugimendurik? Barne gatazka armatua pitzarazi zuten kolonialismo egoerak eta injustizien inpunitateak bere horretan dirauten arren, gerra ondorengoko pizkunde bat dago. Oraindik ere oso marjinala eta guztiz independentea, hau da, gobernuaren inongo laguntzarik gabe; baina oso proposamen ausartak eta gero eta kalitate hobea dutenak daude. Emakumearen parte hartzea gero eta handiagoa da, eta ez hirian bakarrik. Era berean, gero eta adierazpen komunitario gehiago dago: maiek osatutako antzerki taldeak; Guatemalan hitz egiten diren

hizkuntza maietan abesten duten talde eta bakarlariak; margolariak; performer-ak; filmak eta dokumentalak egiten dituzten gazteak… Hala ere, ez da erraza. Ez dago ogibide honetarako aukera handirik: areto oso gutxi dago eta laguntza ekonomiko bakarrak atzerriko GKEek bideratzen dituzte; baina arte adierazpenak ez daude euren lehentasunen artean. Ikusleak arte adierazpenetara hurbiltzeko lan asko egin beharra dago oraindik. Eta zelakoa da sortzaileen arteko harremana? Oso ona. Ez gara asko eta gehienok ezagutzen dugu elkar. Antzeko egoera bizi dugu, hein batean, eta elkartasun sareak osatu ditugu elkar elikatzeko eta aurrera egin ahal izateko. Eta zer diozu dagoen arte edo ikuskizun eskaintzaz? Herrialde zentralizatua da eta Guatemala hiriaren bueltan dago mugimendu handiena. Hala ere, bereziki, eduki komertziala dute gehienek. Eduki politiko eta gizarte gaiak lantzen ditugunak herrialde osoan zehar gaude barreiatuta. Musika eta arte plastikoak dira ugarienak eta toki handien dutenak. Antzerkirako espazio gutxi dago, eta, ondorioz, gu joaten gara jendea biltzen den lekuetara. Antigua, gainera, Gizadiaren Kultur Ondarea da, baina kalean antzeztea debekatuta daukagu. Udal antzoki bat dago parke nagusiaren parean, baina gaur egun turistentzako artisautza merkatu handi bat da. Nahiko datu adierazgarria dela iruditzen zait. PUNTUA 39


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.