Begoñaren itzalpean

Page 6

Iritzi kritikoa Basterretxeak izugarrizko lana egin du. Hasteko, artxibo lana 1942ko jazoerak egoki kokatzeko. Gero, berak irudikaturiko gertakariak egiazko historian kokatzeko. Adibidez, 1986koak, Tchernovileko istripuaren garaian kokatuak. Azken buruan, horrenbeste gertakari, pertsonaia, enkontru eta desenkontru harremanetan jartzeko eta, batez ere, ulergarri ez ezik sinesgarri ere gertatu behar duen ehuna josteko. Deigarria da nola egileak bi ekintzaile falangistaren patua aldararazten duen Bilboko ziega hartan. Halaber, ustea dugu nobelak interesik ez duela galtzen idazleak tartekatzen dituen pasadizo eta gertakari ugarietan, izan ere, irakurlearen jakin-mina baitago eleberrian barrena plazaratzen diren galderei ematen zaien erantzuna jakiteko. Jakina, korapilo batzuek besteek baino egiantzakotasun handiago izan dezakete, baina istorioaren hezurduran ez badira oso deigarriak –negatiboki– onargarritzat jo ditzakegu, arestian aipatu dugun Edman-en pertsonaia, adibidez, bere biolentzia neurriz kanpokoa, edota bere makiavelismo-sadismoa, horiek jo litezke batez ere justifikagaitz nobelaren giroan baina, hori ere, norbere ikuspegia baino ezin da izan. Urre-altxorraren istorioak berak ere apur bat derrigortua dirudi. Sorgo irakasleak, berriz, narratzailearen alter egoa dirudi. Halaber, Arratiako txekorra deitzen duen ertzain haren balentriek komikotasun apur bat eskaini nahi diote kontakizunari. Agian, arestian esan dugunaren haritik, nobelaren mataza askatzeko azken edo azkenetako unean, kointzidentzia gehiegi plazaratzen dizkigu egileak folletin itxura hartzeko arriskua bertan dugula, hots, Kelen-Edman-Moritz-Marlen-en inguruan dabiltzan galdekizunei irteera emateko garaian. Baina zertzelada hau ere irakurlearen gustuak erabaki beharko du. Bestalde, kontuan izanik eskuin muturreko ideologiaz ari garela, liburuaren beste azierto bat izan liteke irakurleok beraien ideologia ahantzi eta pertsona izate soilak diren aldetik epaitzea, lehentasuna behar baitu bigarrenak, hots, beraien duintasuna aurretik jartzea, hemen gertatzen den legez. Joaquin Anton eta Eugenia Garciaren jarrera koherenteak –errudun neurri batean, Altxamendua ahalbidetu zutelako, askoz gehiago baina errugabe–, ahantzi arazten digu beraien ideologia.

Euskara eleberrian Euskara aberatsa darabil egileak, emari handiko hiztegia, prosa dotorearekin. Baditu halaber, lirismo bereziko lerroak ere, adibidez, Genevako Leman laku inguruko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.