7 a

Page 1

7.

Zbakia

Bermeon, 2007ko azaroaren 23an

AGURRA Kaixo lagunok!!!! : Irakurtzeko eta dibertitzeko prest? Aldizkari hau egin dugunak, gu, Ane Hormaetxea, Maite Jaca, Nagore Fernández, Peio García, Iraide Cunha eta Iker Markaida gara. Espero dugu zuen gustukoa eta interesduna izatea.

“Harry Potter and the halfhalf-blood prince” filmerako aktoreak aukeratuta Oscar saria irabazitako bi aktore, Jim Broadbent eta Hellend McCrory (“The Queen”), dira, Harry Potterren seigarren abentura honetako aurpegi berriak. Azti gaztearen aurreko abentura zuzendu zuen David Yates arduratuko da Potterren seigarren istorioa zinemara eramateaz. Harry Potter And The HalfBlood Prince (Harry Potter y el misterio del príncipe gazteleraz) filmak Harryren eta Voldemort maltzurraren arteko borrokatik gure heroia onik aterako den ala bertan hilko den argituko digu. 2008ko azaroaren 21ean estreinatuko dute. www.eitb.com\

Gogorik al duzue irakurtzeko? Ba ireki aldizkaria eta irakurri gure lana , ONDO PASA !!!!!!!!

A U R K I B I D E A

1.-Editoriala. 2.-Elkarrizketa. 3.-Txiki - txoko. 4.-Lumaren kilima. 5.-Lumaren kilima. 6.-Lumaren kilima. 7.-Errezeta. 8.-Entretenigarriak. 9.-Bermeoko toponi,mia. 10.-Agenda, esaerak eta eguraldia.

Erredaktoreak


Gure eskolako zuzendaria den Gema Astigarragarengana jo genuen prestatutako galderak egitera, eta hau erantzun zigun :

Zenbat

ume daude eskola honetan matrikulatuta? 616 ume daude.

Zenbat

irakaslek egiten dute lan hemen? 54 irakaslek.

Nola

hasi da aurten kurtsoa ? Oso ondo.

Nola

doaz obrak ? Ondo doaz.

Zenbat

iraungo dute ? Apirila arte iraungo dute.

Gustatzen

al zaizu lan hau? Bai, asko ikasten da.

Zenbat

urte daramazu lan honetan? Bi urte eta irakasle modura 22.

Nolako

arazo motak izaten dituzu? Antolamendu arazoak eta eskolako sektore desberdinen ikuspuntu desberdinak ikustea.

Zuzendaria

izan baino arinago ze arlo ematen zenuen?

Ingelesa.

Zeintzuk 2

dira zure hobbiak? Irakurtzea, ibiltzea, puntua egitea ‌


Ana

kin z u a Er

Carla

An a M arĂ­a C o m sa

3


Orain dela urte asko ni etxe handi-handi batean bizi nintzen nire emaztearekin eta bi seme-alabekin. Psikologoa nintzen, oso jatorra, bibote handi batekin , altua , ilehoria, begi handi eta berdeak nituen eta beti nindoan nire lanera uniformez jantzita. Nik eskola batean lan egiten nuen eta nire lana oso polita zen, zuek nagusiak zaretenean aukera izango duzue ni bezalako psikologoa izateko. Egun batean gizon arraro bat etorri zitzaidan nire bulegora eta galdetu zidan : -Zu ez zara izango Michael psikologoa ezta? -Bai, ni neu naiz - erantzun nion. -Eta zu nor zara ?-galdetu nion. -Ni “erbi gizon’’ bat naiz. -Hemengo ikaslea al zara ala umeren baten gurasoa al zara ? -Bai ! Gurasoa naiz, baina lotsa ematen dit esatea ere . Oso gizon arraroa zen, erbi baten hankak zituen , aurpegia ere bai , kapela beltz bat zeraman , txamarra handi bat, begira zein handia izan behar zen aurpegia ere tapatzen ziola. Nik esan nion : -Jesarri mesedez . “Erbi gizona” jesarri egin zen eta zer gertatzen zitzaiona kontatu zitzaidan.

4


“Egun batean lo nengoela amets bat izan nuen, oso amets arraroa izan zen, nire familiarekin nindoala autoan nire semeak esan zuen : -Aita, ama, joan gaitezke mendi horretara ? Nik baietz esan nion eta igo ginenean animalia pilo bat zegoen . Nire semea zaldien atzetik joan egin zen korrikan eta galdu egin zen. Ni eta nire emaztea bilatzen hasi ginen, ni eskerretik eta nire emaztea eskumatik. Handik eta hogeita bost minutura sagarrondo bat ikusi nuen erbi pila batez inguraturik eta horretariko bat buruzagia zen, beltz beltza, handia, begi gorriduna eta idunekoan giltza txiki bat zeraman eta esan zidan : -Zatoz, zatoz!! Ni korrika batean han hurbil zegoen kobazulo batera sartu nintzen eta erbi -buruzagiak esan zien bere esklaboei : -Esklaboak! Har ezazue gizon hori! Eta ziztu bizian niregana etorri ziren eta zast ! Begiak ireki nituen eta honela jaiki nintzen. Nire andreak ikusi ninduenean etxetik bota zidan esanez : -Nor zara zu ? Kanpora nire etxetik! -Baina ni, zure senarra naiz. -Bai zera! Joan zaitez nire etxetik behingoz.� “Erbi gizonak� bere istorioa amaitu zuenean nik galdetu nion : -Eta non egiten duzu lo? -Edukiontzi baten ondoan. -Eta amets egiten duzu?-galdetu nion tristuraz. -Bai. -Eta zertaz? -Berdina, amets berdina da beti. -Ongi da. Bihar etorri berriro eta errezeta bat emango dizut.

5


Hurrengo egunean ohetik jaiki nintzen eta gosaria hartu nuen : kafea, hiru tostada eta zukua. Gero dutxa bero bat hartu eta jantzi egin nintzen, seme-alabak eskolara eraman eta “erbi gizonarengana” joan nintzen, nire bulegoan zegoen eta galdetu nion : -Buelta bat ematera etorri nahi duzu ala hemen geratuko gara? -Ez, ez, buelta bat emango dugu, hobeto. Minutu batzuk geroago kafesne bat hartzen geundela “erbi gizonak’’ esan zidan : -Nik gonbidatzen zaitut. -Ez, gizon ez, trankil egon. -Ongi da – esan zidan. Kafetegitik irten eta gero handik zegoen lamera txiki batera joan ginen. Eserleku batean jesarri ondoren esan nion : -Tori!! Hemen duzu sendatzeko errezeta. - Baina non prestatuko dut errezeta hau? -Egia da ! Beno, zatoz nire etxera. -Eta zer esango dute zure seme-alabek eta zure emazteak? -Ezer ere ez gizona, gaur nire emaztea lanean dago eta nire seme – alabak aitonak eraman ditu liburuen azokara . Etxera iritsi ginenean osagai guztiak hartu eta edabea prestatzen hasi ginen. Bukatu genuenean edaten hasi zen eta ba al dakizue zer gertatu zen ?

Cristina Mendiguren

6


OSAGAIAK :

400gr. esnegain. 400gr azukre. Anisa (txupito bat). 400g. irin. 4 arrautza. Altxagarria.

DENBORA : 60 minutu.

PRESTAKETA :

4 arrautza eragin eta azukrea bota Eragin osagai biak eta erantsi esnegaina anisarekin lehenengo nahastuz. Limoiaren azala birrinduta eragin eta bota altxagarri sobre bat. Ondo eragin dena eta bota ezazu molde batera (lehenengo moldea gurinarekin barrutik zikindu eta zabaldu ondo, eta gero irin pixka bat bota denetara). Labean sartu eta 160ยบC-tan ipini ordu bete. Ez ezazu labea ireki denbora horretan ; bestela, bizkotxoa ez da igoko.

Aitor Benguria

7


Bota, bota, bota pilota, bota,bota hemen dago eta Ai! Ai! Zenbat pilota bota,bota, bota pilota. Ana Telle t xea

Kartzela oso estuan marfilezko gudarien zaindua, hor dago suge gorria gezurraren ama deigarria. Zer da ?

a rizab r A z Olat

8 8

Bi ahizpa dira, bata trebea, traketsa bestea, biak langileak. Zer izango dira ?

laga

3


Bi tarte ditu kale honek. Bat Errenteriaportaletik gora, Denderiakalera (Kresenterio Etxebarria) doana eta,bestea,portal beretik Arostegi kalera igotzen duena. 1856an, lau eraikuntza eta 35 biztalde zeuden kale honetan. 1860an Zezteria izenarekin batera zuen bi kale tarteak eta 1897-99an, berriz, bereiztuta geratu ziren Hurtado de Mendoza (ekialdeko) eta Artza (mendebaldeko) izenarekin. Ez da nahastu behar Artza kale hau Denderiakalearen antzinako Artza izenarekin.

AHOZKOA: <Mòkoneko aldatzà >

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako

9


Lassie: -Umeentzatzo. -Abentura -Zuzendaria : Chorles Stumidge -Zapatuan: 17:00etan, eta domekan,17:00etan.

“Atxa(k) pe negar (e)ingo dauie.” “Hasi de Ogoño negarrez ta Izaro suspiruke.”

La extraña que hay en ti AEB-drama, thríllerra. Aktoreak: Jordie Foster. Terrense Floward, Neveen Andrews. Zuzendaria: Neil Jorden, Barikuan, zapatuan, domekan eta astelehenean .

Nonor negarrez edo triste dagoenean “atxak pe negar (e)ingo dauie” eta benetan txarto badago “hasi de Ogoño negarrez ta Izaro suspiruke”.

Larunbatean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta prezipitazioa arinak botako ditu, noizean behin ertainak Kantauri isurialdean. Ekaitzak izan litezke goizean zehar. Igandean ostarteak izango dira eta tenperatura mantenduko da.

Ezkur urte, elur urte. 10

Azaroa bero, negua gero.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.