6 a

Page 1

Bermeon, 2007ko azaroaren 16an

AGURRA

6.zenbakia

BASTERRETXEAREN SERIE KSMOGONIKOA

Kaixo: Zapatuan egin zuten eskultura multzoaren aurkezpen ekitaldia, politika eta kultura arloko hainbat lagun batu ziren.

Gu Iker Olano, Almike Herrero, Zapatu eguerdian aurkeztu zuten Nestor Basterretxea Bingen Campano, artista bermeotarren euskal serie kosmogonikoa. Hainbat Nerea Garai, Diego eskulturek osatzen dute Lameran ipinita dagoen obra : Etxebarria eta Mari, Tartalo, Basajaun, Akelarre, Akerbeltz… Samara Cortes gara.

Hainbat lagun batu ziren bertan. besteak beste, han izan ziren Juan Karlos Goienetxea, Julen Urdaibai, Aingeru Astui, Begoña Errasti, Joseba Azkarraga, Rafa Larreina, Tontxu Campos, Javier Madrazo eta Antton Karrera politikariak. Kultur arloko jendea ere izan zen : Jose Angel Irigarai, Jon Lopategi, Ander Manterola, Josean Muñoz, Kepa Junkera edo Martxelo Otamendi, esaterako.

Zuen gustukoa izatea aldizkari hau espero dugu. Atal interesgarriak dauzkagu, ipuin polita, entretenigaLameran, Jon Lopategik bertsoa rriak... Irakurri eta kantatu zuen, Kepa Junkerak pieza ikusiko duzue. Agurrrrrrrr!!!

bat jo zuen, Jose Angel Irigaraik poema bat irakurri zuen, eta Alkartasunako dantzari batek aurreskua egin zion Basterretxeari. http://www.busturialdekohitza.info/

A U R K I B I D E A

1.-Agurra. 2.-San Martin eguna. 3.-Argazki bilduma. 4.-Lumaren kilima. 5.-Lumaren kilima. 6.-Nestor Basterretxeari omenaldia. 7.-Txiki-txoko. 8.-Entretenigarriak. 9.-Bermeoko toponimia. 10.-Agenda, esaera zaharrak eta ospakizunak.

Erredaktoreak


San Martin egun inguruan hil ohi da txerria gure baserrietan. Ohitura zaharra da. Familiartekoak eta auzokideak animaliaren aitzakian biltzen dituen ospakizuna. TXERRIBODAK Txerribodak kultur eta gastronomia ospakizunak dira . Hainbat herrietan antolatzen dira azaroan zehar. Geroz eta gutxiago dira txerria hiltzeko usadioari eusten dioten familiak. Hala ere, urtero azaroko ilbehera garaian hamaika txerriri iristen zaio San Martin eguna. Hilabeteetan ondo elikatutako animalia goizean goiz hiltzen da. Gizonak izaten dira normalki zeregin hauetan. Ondoren, azala erretzen zaio eta jarraian garbitu egiten da , eskegi eta lehortzeko prest egoten da orduan. Gizonek txerria hil eta zatitu egiten dute bitartean, emakumeak sukaldeko lanetan aritzen dira porru eta kipula frijitzen odolosteak prestatzeko . Zenbat etxetan arrosa apur bat eransten zaie odolosteei. ARROBA, NEURRI ZAHARRA Edadetuenek oraindik gogoan dute txerria arrobatan neurtzen zen garaia (Arroba bat 11,5 kilo inguru dira). 2


Bermeoko odoloste txapelketan Landabaso harategiak lortu zuen lehen saria, bigarrena Abrisketa harategia sailkatu zen, hirugarren saria Lezamako Isaac harategiak eskuratu zuen. Stand onenaren saria,aldiz, Barturen harategiak jaso zuen.

3


Behin batean bazen ipotx talde bat, so pozik bizi ziren denak eta dantzan egoten ziren egun guztietan. Denak bizi ziren baso polit eta zuhaitz txiki batean. Basoa Perretxiko deitzen zen, perretxiko asko zegoelako, perretxikoek botere magikoak zituzten indarra emateko eta osasuntsu egoteko. Ipotx talde honetan hamar lagun ziren : Barregarri, Gizen, Belarri Handi, Jakintsu, Josepo, Mara, Rodrigo, Trebea eta Haserre. Egun eguzkitsu batean Barregarriren etxera joan ziren denak, etxea ere barregarria eta handia zen , pailazoz beterik zegoen. Ausartek basotik hurbildu zen eta makina handiak eta zikinak ikusi zituen. Geroago basoko guztiei abisatu zien eta gero Jakintsuri azaldu zion : -Makina horiek, handiak eta oso zikinak dira. -Badakit — esan zuen Jakintsuk- zuhaitzak apurtzeko makinak dira. -Eta zer egingo dugu? -Gauean makina handiei piezak eta gasolioa kenduko dizkiegu eta gizonei euren erremintak – erantzun zuen Jakintsuk. Jakintsuk arratsalde osoa eman zuen pentsatzen eta azkenean Perretxiko magikoen botereek balioko zutela bururatu zitzaion. 4


Mara etortzerakoan denak elkartu ziren makinak zeuden lekuan. Piezak kentzen hasi ziren eta bat-batean gizon bat esnatu zen. Boterearen bitartez ipotxei soka bat agertu zitzaien, beste ipotx batek dena desagertarazi zuen, eta gero goitik behera lotu zuten gizona. Jakintsuk esan zuen : -Begiak estali, horrela ez du ezer ikusiko. Piezak, gasolioa eta gizonen erremintak basora eraman zituzten lurperatzeko.

lortu zituztenean ipotxen

Denak lurperatu zituztenean Barregarriren etxean festa bat egin zuten, denetarikoa zegoen : pastelak, pailazoak, edariak, kantak... Gizonek ez zuten inoiz ere aurkitu makinetako piezak, gasolioa eta euren erremintak eta orduan inoiz ere ezin izan zuten makinak erabili. Eta egun horretatik aurrera ipotxak, zuhaitzak eta baso guztia pozpozik bizi ziren.

Jon Guarrotxena

5


Akelarrean ziren Solluben sorginak.. Eta eureri deika Izaron laminak... Lameran batu deuskuz Nestor arteginak... Gure Nestor finak. Jainko eta jainkosa Jeinu eta aztiak, esaera zahar eta zaharren abestiak... Gure herri kulturaren oinharri guztiak (bis) Euskarritzat jartzean kondaira multzo horri herri hau Urdaibaiko kulturen jatorri... Zorionak Bermio, ohore Nestorri...(bis)

Lopategik

egindako

bertsoa

Nestor

kosmogonikoaren aurkezpen ekitaldian.

6

(bis)

(bis)

(bis)

Basterretxeari

serie


Eneritz Campano

Aner Ponciano 7


Buruz behera nago eta eguna ez dut gogoko, ugaztuna naiz baina beti nabil hegaz, sagu bat naiz eta honela ibiltzen naiz, eta orain ibili asmatu nahian, ezetz asmatu gauza amaigabe hau?

BeĂąat Aurre

Plastikozko plater baten plasmako planeta plast ! Pastilina plasta, plast, plaust! Platunola plana, plazan pataplat ! Aroa GonzĂĄlez, Idaira Zulueta, Aintzane MartĂ­nez 8


Denderiakalea Goiko plazatik San Migel plazatxora jaisten da. XVI. eta XVII. mendeetan Sagarkale izena agertzen da kale hori lotuta . XIX. mendearen lehen zatian , Denderiakalearen hegoaldeko tarteari Artza kalea esaten zitzaion. XIX. mendearen amaiera , Kresentzio Etxebarria izena ipini zitzaion , Argentinan bizi eta herrikide askori laguntza eman zion bermeotarren izenean.

AHOZKOA : “Kresensio Etzebarría”

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.

9


Tortugas Ninja AEB eta Hong Kong . -Animazioa. -Zuzendaria :Kevin Munroe - Zapatuan 17:00 etan, eta domekan 17:00 etan.

El Orfanato -Espainia, naturaz gaindiko thrillerra. -Zuzendaria :Juan Antonio Ballona. -Aktoreak: Belén Rueda, Geraldine Chaplin eta Fernando Callo. Barikua, zapatuan domekan eta astelehenean.

-”Ahaztu ein jast .” -”Astue kortan da mandue etxien”. Lagun batek dino , “ahaztu e(i) n jast“ eta besteak erantzun, “astue kortan eta mandue etxien”.

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da. Santa Zezilia musikarien zaindaria da. Hori dela eta azaroaren 17an San Frantzisko elizan Izaro Abesbatzak abestuko du. Eta azaroaren 22an , osteguna, Aurrekoetxea kalean jaia izango da Aurrekoetxea kaleko jai batzordeak antolatuta. Arratsaldeko 6:00etan umeentzako txokolatada egongo da eta 8:00etan lorea eskaintzea eta Bermeoko abesbatzaren kalejira.

Azaroa hotz , negua motz . 10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.