29 a

Page 1

29. zenbakia

Bermeon, 2008ko ekainaren 13an

AGURRA Gu 6. mailako BeĂąat Uriarte, Asier Verdes, Soraya Padilla, Vera LucĂ­a Vargas, Nasra Sidumo eta Aner Pazos gara Azken aldizkari honen erredaktoreak izan gara eta espero dugu egindako lana zuen gustukoa izatea. Agur!!!

BERMEOKO IV. OLINPIADA 250 umek parte hartuko dute zapatuko olinpiadan. Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute zapatuan Bermeoko eskolarteko olinpiadaren IV. edizioan, Udalaren kirol patronatuak eta Taraska Atletismo Taldeak antolatuta. Burujabetasun zelaian egingo dituzte olinpiadak, kanposantuaren ondoan. Bost proba osatu behar izango dituzte; luzera jauzia, altuera jausia, disko jaurtiketa, pisu jaurtiketa eta azken proba krosa, hain zuzen ere. Busturialdeko hitza

A U R K I B I D E A

1-Agurra . 2, 3-Inkesta. 4-Idazleen txokoa. Karlos Santisteban . 5-Idazleen txokoa. Karlos Santisteban 6,7,8-Lumaren kilima. 9-Txiki-txoko. 10-Zu eta ni olerkari. 11-Nire aurkezpena. 12-Entretenigarriak. 13-Bermeoko toponimia. 14-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.

Erredaktoreak


Hamar urte daramatzagu eskolan eta institutura joateko ordua heldu zaigu. Eskola atzean utziko dugu eta horregatik eskolari buruzko inkesta hau prestatu dugu 6.mailakoentzat.

1-Gustura egon zara eskolan? Bai: 4 Ez: 4 2-Asko ikasi al duzu? Bai: 7 Ez: 1 3-Pozik al zaude institutura joateko? Bai: 8 Ez: 4-Uste duzu prest zaudela institutura joateko? Bai: 7 Ez: 1 5-Ze arlo gustatu zaizu gehien? Eta gutxien? GEHIEN: GUTXIEN: Matematika: 4 Gimnasia: 2 Natura: 1 AEO: 1

Gaztelera: Musika: Historia: Erlijio: Mundilab:

1 2 1 3 1

6–Zer da gehien gustatu zaizuna hamar urte hauetan? Oporrak: 5 Uda: 2 Lagunekin egotea: 1 Eta gutxien? Klaseak: 5 Irakasleak: 1 Obrak : 2 2


7-Nola sentitzen zara eskola amaitzean? Oso ondo lagunekin joateko institutura : 6 Oso ondo eta pozik: 1 Apur bat triste: 1 8-Nolako ikaslea izan zarela uste duzu? Bikaina: 6 Ona: 2 9-Zer iruditzen zaizu institutua? Polita : 2 Polita baina txikia : 1 Hala-hola: 4 Oso handia : 1 10-Esaldi batez agurtu ezazu eskola. Asko ikasi dut kurtso honetan: 4 Asko eta ondo ikasi dut orokorrean: 2 Oso ondo sentitu naiz eskolan: 2 11-Zerbait eskertzeko? Orokorrean irakasle guztiei eskertzen diegu batez ere Inmari oso ondo irakasten duelako.

3


Karlos Santisteban Zimarro, Karrantzan (Bizkaian) jaio zen 1960ko otsailaren 29an. Zenbait urtetan euskara irakasle izan zen, lehenik Eusko Kontseilu Nagusiak eta Arabako Ikastolen Elkarteak kontraturik maisu-andereñoak euskalduntzeko eta geroago zenbait euskaltegitan. 1983an Arrigorriagako Udalean lan egin zuen, itzultzaile eta euskara sustatzeko arduraduna izanik. 1984 urtetik aurrera Bizkaiko Foru Aldundian dihardu euskara itzultzaile eta komunikazio zereginetan. Gazte-gaztetatik hasi zen euskal aldizkari eta egunkarietan kolaboratzen eta lehenengo liburua, "Hitzak" izeneko olerki sorta, 1983an argitaratu zuen. Ordudanik hainbat literatura genero landu ditu eta liburu ugari argitaratu ditu, narrazio, poesia zein haur literatura arloetan. Azken urteotan bereziki haur literaturgintzan ari da buru-belarri.

ARGITALPENAK

1983: 1983: 1983: 1983: 1983: 1986: 1987: 1987: 1987: 1988: 1991: 1991: 1991: 1991: 1992: 1992: 1994: 1995: 1995: 1995: 1996: 1997: 1997: 1998: 1998: 1998: 1999: 1999:

4

Hitzak, Haranburu Altuna Egun batez, Haranburu Altuna Izan bainitzen soldadu, Haranburu Altuna Amodioz eta gorrotoz, Haranburu Altuna Uda baten amodio zoroa, Haranburu Altuna Terrorista, Kriselu Izuaren tunela, Kriselu Denboraren zimikoak, Kriselu Bizi aparra, Kriselu Munduko legendak, Sua Taupaka barrenetik, Sendoa Jostailuen altxamendua, Elkar Anika eta bere klera majikoa, Mensajero Kometa bidaizalea, Bruño Olerki durundioak, Sendoa Enekoxki, Hasieider eta Ibabe, Elkar Eneko okerrekoren akerra, Giltza-Edebé Ilargiaren eztula, Bruño Kutuna tuntuna, Elkar Zorrionak, Ibaizabal Lapiko, Zartagin eta bi saltsari, Ibaizabal Izatea zantzuetan, Banco Central Hispano Bai eroa ordenadorea, Zubia Arima basaltoan, Kutxa Fundazioa Ostadarraren zazpi ateak, Ibaizabal Hau gozoa!, Aizkorri Behin batean, Aizkorri Eguzkia puxtarrian, Ibaizabal

1999: Kolorezko ihesa, Mensajero 2000: Dorre dardaratsua, Ibaizabal 2000: Beldurrak airean, Mensajero 2001: Erotrena, Aizkorri 2001: Zirku izugarria, Ibaizabal 2001: Ezin da makilaz hitz egion? Aizkorri 2002: Hura abentura! Desclée de Brouwer 2003: Basapiztia bat zopan, Aizkorri 2003: Hamsterra eta gansterra, Giltza 2003: Oporre zizarra, Desclée de Brouwer 2004: Txeru nire txakurra, Desclée de B. 2004: Letra biziak, Ibaizabal 2005: Tximeletak hegan, D. de Brouwer 2005: Marrubi zuria, Gero 2006: Txori katua, Gero 2006: Sorbaru ez du harririk nahi 2006: Udalekua, hura lekua!,Desclée de B. 2006: Irudimena hegan, Aizkorri 200 7: Onomatopeia eta adierazpen hot-

SARIAK 1989: Bilbo Hiria poesia saria 1990: Bilbo Hiria poesia saria 1990: Basauriko Udalaren poesia saria 1991: Juan Gorostiaga Haur ipuin Lehiaketa, bi akzesit 1996: Imajina ezazu Euskadi, poesia, 2. saria 1997: Imajina ezazu Euskadi, ipuina, 2. saria 1997: Irun Hiria poesia saria


ArgiĂąe oso kolorezalea zen eta zeruan ostadarra agertu orduko jauzika hasten zen, pozarenpozez. Askotan, kolorezko zubian zegoela ere amesten zuen. Behin, ostadar liluragarria ikusi zuen, non eta bere leiho ondoan. Gorantz jo zuen eta lautada zabal batera heldu zen. Han zazpi ate zeuden eta, lehena ireki zuenean, gorriak ikusi zituen...

Etxahun gela huts batean zegoen bakar-bakarrik, bihurrikeria bat egin zuelako zigortuta. Ez zuen ezer jolasteko baina, ustekabean, poltsiko batean puxtarri bat aurkitu zuen. Puxtarrian argi-izpi batek dir-dir egin zuen eta, batbatean, Etxahun eguzkiarekin hizketan hasi zen. Gero, herensuge magiko batekin, eguzkiraino bertaraino iritsi zen, baina han hotz egiten zuen...

5


Bazen behin iratxoen herri txiki bat,“Tirikitauki” zuen izena. Etxe bateko lorategian zegoen kokatuta eta beste edozein herri baino bereziagoa zen, bere etxetxoak perretxikozkoak zirelako, eta beste herrietako etxeak arruntak zirelako. Tirikitauki herritxoan, iratxo oso trebe bat bizi zen, “Luki” izenekoa. Denetatik txikiena zen eta horregatik burla egiten zioten. “Truk” izeneko lagun handi bat zeukan. Truk oso atsegina zen, eskolan oso famatua, tontokeriak egiten zituelako. Lorategia zegoen etxetxo batean Jon deitzen zen mutiko oso gaizto bat bizi zen. Egun batean, Jon eskolatik zetorrela, ureztodi bat hartu eta Tirikitauki herria ureztatu zuen. Ura toki guztietatik jausten zen eta Iratxo guztiak korrika irten ziren, baina ez zuen ezertarako balio, iratxoentzat ur jauzia tsunami bat bezalakoa izan zelako. Ordu bi pasatu eta gero, iratxo guztiak ia-ia ito egin ziren bat izan ezik : Luki iratxoa, baina apur bat zorabiaturik zegoen. Minutu batzuk igaro ondoren, Luki ondo zegoenean, Truk bere lagunaren bila joan zen. 6 4


Ordu erdi ibili zen Truk bilatzen, eta azkenean aurkitu egin zuen, belar tartean zegoen ezkutatuta. Ahalik eta arinen anbulantziari deitu zion sakelako telefonoz. Azkenean, anbulantzia etorri zen, baina txarto zeuden beste iratxo batzuk ospitalera eramaten hasi ziren. -E! Anbulantzia! Truk hartzeko deitu dizuet eta ez azkena izateko!- oihukatu zuen Lukik. -Baina beste iratxoak ere eraman beharko ditugu, ezta?-erantzun zion anbulantziako zizarea jaunak. -Bai, baina ez utzi nire laguna azkenerako! Horretarako ez nizuen deituko – erantzun zion Lukik arineketan. Eta azkenean Truk anbulantzian eraman zuten. Hurrengo goizean Truk ondo zegoen eta etxera bueltatu zen. Truk eta Luki Jonen etxean sartu ziren. Jateko pila bat aurkitu zuten. Ahal izan zuten dena hartu zuten etxetik baina gehien jan nahi zutena goiko apaletan gordeta zeuden karameluak ziren. Luki apaletatik igotzen hasi zenean, Jonen amak Luki eta Truk ikusi zituen eta inurriak zirela pentsatu zuen. Zapatila hartu eta Lukiren eta Trukiren atzetik korrika hasi zen. Trukek ihes egitea lortu zuen, baina Luki harrapatu zuen . Orduan Truk laguntza bila joan zen.

7


Azkenean “Maki� magoaren laguntza lortu zuen. Maki magoa munduko magorik ospetsuena zen, edabe hoberenak egiten zituelako. Oso azkar, baina, oso azkar edabe bat prestatzen hasi zen. Bi ordu igaro ondoren edabea prest zegoen. Edabe horren eragina arriskuan zegoenari laguntzea zen. Horrela, denen artean Luki salbatu zuten, eta den denak oso, baina oso pozik jarri ziren. Maite Velasco 4.maila Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Bermeoko plazan.

8


Aner PĂŠrez 1go maila

Irati 1go zikloa

Maider Ojinaga 2..maila 9


Maialen, nire lagunik hoberena, oso Alaia eta zintzoa. NI barrezka jartzen nauena. MAialen irribarretsua. beti joLasten eta saltoka, dEnak berarekin zoriontsu MaialeN asko maite zaitugu! Nahia Mugika 4.maila

¡Qué brillante es la luna! Mi niño la ve desde su cuna. Ver la luna le gusta mucho a mi niño cuando está pachucho Mi niño quiere ir a su cuna por ver salir la luna. Ander Ispizua 4.maila

Lora polita, lora usaingarria, Oso ederra zara, laRrosa kolorekoa eta oso liraina, hArtuko zaitut niretzako maitia. Amaru Olaetxea 4.maila

Barco de chocolate, natilla de danet, el mundo es crujiente. Un día lo vi blanco y lo pinte marrón fuerte. Eider Altonaga 4.maila 10


Nasra pasa den hilabetean etorri zen gure eskolara. Saharakoa da eta hona hemen berak egindako aurkezpena.

Kaixo!!: Ni Nasra Sidumo Abdi naiz. Saharakoa naiz eta orain Bermeon bizi naiz. Sahara Afrikan dago.

Nire aita Sidumo da. Nire ama Zara da eta nire neba arrebak Mansor, Fadile, Majfod, Kaltum, Fatma eta Jaduni dira Nik hamabi urte dauzkat.

11


V

B

A

I

U

V

W

G

W

S

A

V

X

C

A

A

O

H

P

U

M

Y

Z

K

I

I

P

O

I

E

P

X

A

L

L

A

S

S

T

U

I

Z

M

A

P

N

M

T

G

O

R

A

H

I

N

O

O

O

R

R

E

N

C

A

W

I

C

D

E

R

S

K

E

L

E

T

O

N

L

U

R

M

E

S

T

H

A

R

I

A

P

U

M

P

K

I

N

A

S

A

THEME: Halloween RULES: There are five words. From top to bottom and from left to right and María Salvador 3. maila

Lo abrimos y lo cerramos cundo lo utilizamos. Con el viento se escapa y con el agua se empapa. Si de qué hablo quieres saber deberás ver llover. Lo necesitamos en las vacaciones, no la olvidaremos en las estaciones, con un botón lo cerramos listos y preparados si nos vamos. Adivina rápidamente antes de que desaparezca de repente.

Mailen Carmona 4.maila

12


Gaztelu parajea Santa Eufemia elizaren atzealdean, Bokale gainean dago. Izatez Santa Eufemia eliza dagoen paraje osoari esaten zaio Gaztelu, Portuzarraren hegoaldean, penintsula antzeko tontortxo bat da. XVI. mendetik aurrera, behintzat , Gaztelu (el castillo) izenez agertzen da. Hala ere ez dago leku honetan gazteluren izan den berririk. Santa Eufemia elizaren atzealdean , Bokale gainean, antza denez, gotorleku bat zegoen eta honela adierazten da dokumentu askotan, adibidez 1681ean agertzen den dokumentuan gazteluko gotorlekuan bost kanoi zeudela dio eta 1824ko dokumentuan kanoiak eraman zituztela.

AHOZKOA “Gaztelú” “Islié”

13

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.


“Esko arrañe dako.”

LOS FALSIFICADORES -Alemania eta Austria - Drama -Aktoreak: Karl Markovics, August Diehl,Devid Strieson. -Zuzendaria: Stefan Ruzowitzky

Eskumuturra txarto daukagunean “esko arrañegaz gauzela” dinogu. “Itsosupeteko berbetie” liburuxkatik hartuta.

SAN ANTONIO EGUNA Goizeko 11:00etan meza nagusia San Frantzisko Elizan kaleko hilen omenez . Aldatzeta kaleko jai batzordeak antolaturik.

EUSKAL GUNEAREN INAUGURAZIOA Antzerkia eta musika barikuan, arratsaldeko 7:00tan Euskal Gunean ( atalde 17).

UMEEN ATLETISMO OLINPIADA Zapatuan, Goizeko 10:00etan Burujabetasun zelaian, Taraska atletismo taldeak eta Udalaren Kirol patronatuak antolatuta.

SANTA MARIA ELIZAKO ORGANOAREN INAUGURAZIOA Larunbatean 19:00etan Parrokiako koruaren herri meza abestua izango dugu eta ekainaren 29an 10:00etan emango du ETB2ak.

KONTZERTUA YURI GAGARIN TRIO eta ANATONIO VEGA Bermeoko Kafe Antzokian zapatuan gaueko 10:00etan. Sarrerak:15 € balio du.

14

San Joanez kuku, San Pedroz mutu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.