1a_

Page 1

Zbakia: 1

Bermeon, 2007ko urriaren 11n

EDITORIALA

Kaixo lagunok: Gu Endika Basabe, Unai Ezkiaga , Lorea Aranguren, Izaro Baza , Lore Barrena eta Andoni Beitia gara eta kurtso honetako lehenengo aldizkaria argitaratu dugu. Aldizkaria zuen gustukoa izatea espero dugu.

A U R K I B I D E A

Durangoko Euskal liburu eta disko azoka iragarriko duen kartela lehiaketaren bidez aukeratu dute aurten Gerediaga Elkarteko kideek. Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meñakarrak egin du kartel irabazlea. ”Jantzi eusKara” izenburuarekin aurkeztu du lana eta Olentzero biluzik ipini du liburu eta disko artean. Guztira, 45 lan aurkeztu dira lehenengoz antolatu den kartel lehiaketara. Erredaktoreak

1.-Editoriala. 2.-Inkesta. 3.-Lumaren kilima. 4.-Lumaren kilima. 5.-Txiki –txoko. 6.-Entretenigarriak . 7.-Entretenigarriak. 8.-Olerkia. 9-Bermeoko toponimia 10-Agendak ,eguraldiak eta esaera zaharrak.


Jolastokira joan gara eta skateari buruz inkesta hau egin dugu.

1-Joaten al zarete ”Hermanuetara” skate praktikatzera? Bai: 2 Ez: 3 2– Eta “ranpara” ? Ez: 5 3- Zein patinete mota gustatzen zaizu gehien ? Jostailuzkoak: 0 Dendetakoak: 0 Skate: 5 4– Zein truko gustatzen zaizu gehien? “Oli”: 0 “Trasfer”:0 “Manual”: 0 “Melon”: 0 “Impossible”:5 5– Egunero joaten al zarete skate egitera: Bai:3 Ez: 2

2


El mar es precioso y es muy escandaloso. Las focas nadando, los delfines jugando, las orcas bailando, y las ballenas saltando. ÂĄ QuĂŠ bonito es el mar si todos salen a jugar!

Maialen Correcher 3


Bazen behin katu bat oso azkarra zena . Baso batean bizi zen eta oso jostari txikia eta polita zen. Egun batean katua basotik zebilela galdu egin zen eta oso beldurtuta zegoen. Katuak lagun bat zeukan, eta lagunaren etxera abiatu zen. Bere lagunaren amak beraren amarengana eraman zuen. Hurrengo egunean bidetik berriro erdi galduta zegoela magia zuen txakur bat ikusi zuen. Oso txakur polita eta maitagarria zen. -Zer gertatzen zaizu? - galdetu zion txakurrak katuari. -Nik nire etxera joan nahi dut . Txakurrak lagundu zion eta lagun minak egin ziren. Beste egun batean bainatzera joan ziren eta krokodilo bat agertu zitzaien baina txakurrak espata magiko bat atera eta krokodiloa desagertu zen, orduan esan zuen katuak : -Eskerik asko txakurra! -Trankil lagunak gara eta. Jai bat ospatu zuten, eta katuaren amak eta aitak eskerrak eman zizkioten txakurrari , orduan txakurrak esan zien: -Bakarrik egon naiz eta orain lagunak ditut gainera laguntasunean nago! ETA HORTIK AURRERA DENAK ZORIONTSU BIZI ZIREN!!!!!!!!!!!!

Olatz Bengoetxea 4


Alaitz Argiarrro

Maialen Lezamiz 5


1

A

2 3

4 A– Abereentzako edo txiroentzako etxola. “Bai“ hitzaren antonimoa. 1-Ebakitzeko balio duen atal bikotzez osaturiko esku tresna. 2-Araknidoaren sinonimoa. Jatorriz Txinakoa den landare bati deitzen zaio eta hostoak uretan irekiten direnean infuziozko edaria lortzen da. 3– Lurrean narras hedaturik, fruitu handi eta forma ezberdina ematen duen kukurbitazea. 4– Ugaztun hau behiaren arra da. Etxeetako ugaztuna da, normalean etxekoei lagun egiteko edo saguak harrapatzeko erabiltzen dena .

6

Garoa Martinez


Triki, traka , tron, hor doa melon. Treke , traka , truku, ikusi dut kuku. Traka, truku, traka, eratnzi dut praka. Truku, treka, triki, oiloak egin du kikiriki. Troko , traka ,treke, zelako merenge!

Nagore Fernandez

Artaziak

Animalia ez da baina bi begi eta piku bat ditu. Zer da?

Jon Guarrotxena 7


Olatz Pedernales

Nirea da kolore morea, morea ere da lorea. Lorea bihurtu zait tximeleta, bere izena da Bioleta. Bioletaren kolorea da urrea baina nirea berriz morea.

8


Sanjuankaletik alde zaharrean mendebalera abitazen da, hegoaldera bihurgunea eginez, Intsausti kalera jotzeko. Eskolakaile deitu izan zaio lehen neskentzako eskola egon zelako. Kale-garbitzaileek ere laneko egoitza kale honetan zeukatenez, Sastarkaile, Barranderokalie eta Barranderuna esan izan zaio. 1856an, kale honetan eraikuntza bakarra izan zen, 7 biztanlekin. 1867-68an kale honetan neskentzako eskola eraiki zuten, pilota lekuan egon zen tokian . 1897-98an izena aldatu zitzaion kaleari : Areiltza kalea ipini zitzaion, antzina hirian izan zen Areiltza dorretxearen izenean.

«Sastar kálie» «Barranderokálie» «Barranderùn kalié» «Barranderúna» «Eskólak» «Eskola kálie» «Areílza» «Atzurkálie» 9

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.


NESTOR BASTERRETXEA KULTUR ARETOAN

”Horrek legoien azala dako” Pertsona ausartari, “legoien azala dakola diñotsagu”.

La jungla de cristal. -Estatu Batuetakoa. -Akzinoa, thrillerra. -Aktoreak: Bruce Willis, Timothy Olyphant. -Zuzendaria: Len Wiserman -Barikuan, zapatuan, domekan eta astelehenean.

Harry Potter y la orden del fénix. -Estatu Batuetakoa. -Abentura, fantastikoa . -Zuzendaria :Davis Yates. -Barikuan ,zapatuan eta domekan.

Ostiralean eguraldia oso polita egingo du. Goizean, oraindik hodeiak agertuko dira baina poliki-poliki zerua garbitzen joango da eta arratsalde eguzkitsua gozatzeko aukera izango dugu. Hego-ekialdeko haizeari esker eguraldiak hobera egingo du eta tenperatura maximoek gora egingo dute.

Armiarmaren pausoa, euriaren asmoa. 10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.