19.aldizkaria -2019-2020

Page 1

Besaldek, Bermeoko Sahararen aldeko elkarteak, Euskal Karabanarako jakiak batu ditu Busturialdean, eta batutakoaren berri eman du. Aurten 7.809kg jaki batu dituztela azaldu dute elkarteko ordezkariek. Bermeo, Mundaka, Busturia, Muxika, Kortezubi, Gautegiz Artega, Ea eta Gernika-Lumoko denda eta hezkuntza zentroetan jarri zuten abian elikagai bilketa. Bildutakoa Sahararen aldeko koordinadorak Bilbon duen biltegi nagusira eraman zuten. Besaldekoak “oso oso pozik”agertu dira eskualdeko herritarrek emandako laguntzarekin. Batutako janariaz gain, partikularren diru laguntzak ere jaso dituzte; 546 euro guztira. Diru hori janariak eta konpresak erosteko erabiliko dutela adierazi dute. Kanpainan parte hartu duten norbanako, elkarte, denda, enpresa, hezkuntza zentro eta udal guztiei eskerrak eman dizkiete. Piztu itxaropena XVI. Euskal Karabana Solidarioa otsailaren 29an Donostiatik irtengo da. http://busturialdea.hitza.eus/

1-PORTADA 2-BERRIA INKESTA 3-INSTRUKSI O TESTUA 4-5 TXIKI-TXO KO 6-7-MIKROIP UINAK

8-ASTEBURU KO AGENDA

7.809 kilo ja ki batu dira es kualdean Sahara ra bidaltzeko Santa Ageda Amets

Zure koaderno a apaint

zen Naomi Brodic ks - 2.zikloa Manex Lópe z - 4 urte Leia Méndez – 4 urte Markel Gago – 4 urte Izadi Zabale ta Xenki Ispizu a Elezahar Ispi zua Dieynaba Sa rr 3.zikloa Asteburuko ku ltura-agenda eta eguraldia.

Elezahar Ispizua Maialen Burgos Markel Valdes Dieynaba Sarr Nikoloz Kobaxidze


Martitzenean Santa Ageda bezpera ospatu zen. Eguraldi txarra izan zenez, eskolako ikasle guztiok eskola aurreko aterpean abestu genuen. Gero, 3. zikloko ikasleak zaharren egoitzara eta azokara joan ginen Santa Ageda abesti tradizionalak kantatzera. Zaharren egoitzan atso -agureak oso pozik jarri ziren.

Arloa: Gimnasia Irakaslea: Izaskun Animalia: Txakurra Tik Tokerra: Josejulio Laguna: Maialen B. Kolorea: Turkesa Arropa marka:Adidas Aktorea: Dwayne Johnson Ipuina: Diario de Greg

2


MATERIALA: - Koaderno bat - Zure gustuko 3 kartulina - Kola - Artaziak Nola egin: - Lehenengo, kartulina bi ebaki koadernoaren tamainan. - Ondoren, koadernoaren aurrean eta atzealdean itsatsi -Amaitzeko, hirugarren kartulina zuk nahi duzun forman moztu eta itsatsi aurrealdean. Adibidez izar forma, edo bihotz forma, edo triangelu forma, edo lauki forma ‌ zuri bururatzen zaizkizun formak.

3


Manex Lรณpez - 4 urte

4


Leia MĂŠndez - 4 urte

Markel Gago- 4 urte

5


Bazen behin neskato bat mendian poz-pozik bizi zena. Egun batean neskatoa gaztainak bila joan zen. Kilometro batzuk ibili eta ‌.. txori txiki baten kantua entzun zuen. Neskatoa txoriaren bila ibili zen 45 minutuz baina txoria ez zen agertzen. Beste 45 minutu adi eta ‌. txoriaren txio txioak entzun zituen, zuhaitzaren atzean zegoen. Txoria gaixorik zegoela ikusi zuen eta etxera eraman zuen osatu arte. Txoria osatu eta biak joan ziren gaztainak bila. Izadi Zabaleta 3. zikloa

Neskatila bat eskolara joaten zen egunero, eta han asko gustatzen zitzaion mutil bat zegoen. Arratsalde batean, etxera heldu zenean, txori bat ikusi zuen mezu batekin. Irakurri eta gero, konturatu zen mutila izan zela mezua idatzi zuena eta maitemindu egin zen . Eta hortik aurrera oso pozik joaten zen eskolara. Xenki Ispizua –3.zikloa

6


Antton zapataria oso zapatari ona zen. 1923ko azaroaren 5ean, soldaduak Bermeora etorri eta zapata denda eta etxea kendu behar ziotela ezan zioten. Antton gaixoak, arduratuta eta triste, Bermeotik alde egin behar zuen Bilbora. Bermeo txikia zen, Bilbo, ordea, oso handia, soldadu asko zeuden. Antton mutil zaharra zen eta neska zahar bat aurkitu zuen. Barrutik pentsatu zuen oso neska liraina zela. Hurbildu eta beste mutil bat aurreratu eta hau galdetu zion : -Nire neska laguna izan nahi duzu? Eta gure Antton triste sentitu zen hau erantzun arte neskak mutilari : -Ez, zure atzekoarekin nahi dut - erantzun zion neskak. Gure Antton zen! Antton pozik sentitu zen. Orduan urteak igaro eta gero, ezkontzea erabaki zuten. Jende asko joan zen ezkontzara eta orain pozik bizi dira. Elezahar Ispizua 3. zikloa

Maider 11 urteko neska bat da. Txakurrak gustatzen zaizkio berari eta bere joko gogokoena “Uno� da. Ahizpa bat du eta Maialen du izena . Maider ertaina da, ez da ez potoloa ez mehea. Beti nahi zuen txakur bat eduki, baina ez zuen inoiz izan . Eta orain maskota moduan hamster bat du, Txitxino deitzen da. Dieynaba Sarr - 3. zikloa

7


Otsailak 7-ostirala Demiku jubilatuen elkartearen 10.urteurreneko ospakizunak. Non: Santa Eufemia Noiz:12:00etan Hitzaldia: Gure kontzertu ekonomikoa ikuspuntu politiko batetik. Non: Nestor Basterretxea Noiz: 19:00etan. Film emanaldia Factory-dxe: ”Casos y cosas: Campaña electoral” Non: Bermeoko Kafe Antzokian Noiz: 20:00etan Otsailak 8-larunbata Eskubaloia Emakumezko infantilak Urdaibai Katillotxu– Zuazo C 2007 Non: Areneko Kiroldegian Noiz:10:15etan Gizonezko infantilak: Urdaibai Burgoa– Beltzagorri Santutxu.

Futbitoa Bermeoko ikaslegoiak– Kukullaga Etxebarri Non: Areneko kiroldegian Noiz:17:15ean Acroyoga saioa ”Yoga de la unidad. Encontrándonos en el otro” Non: Kultura etxean Noiz:18:00etan Otsailak 9-Igandea Demikuko auzoko jaiak Demikuko mendi martxa Noiz:8:30ean martxa luzea 10:00etan martxa laburra Gimnasia erritmikoa Eskolar B mailako 1go jardunaldia Non:Areneko kiroldegian Noiz:9:00etan Hileko kirol ekimena: biking master saioa Non: Areneko kiroldegia Noiz: 10:00etan

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.