16.ALDIZKARIA

Page 1

16.zenbakia Bermeon, 2008ko otsailaren

Martxoaren 2ra arte ez da hasiko martxan osasun zentro berria. Pasa den astean modu ofizialean inauguratu zuten arren, martxoaren 2ra arte ez da hasiko martxan osasun zentro berria. 2.700.000 euroko kostua izan du zentroak. Gabriel Inclån, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, izan zen eraikinaren inaugurazioa egitearen arduraduna. 1.652m² dituen eraikin berrian hiru solairu egokitu dituzte. Beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua , larrialdietako gunea, bi kontsulta, odola ateratzeko gela bat, pediatria kontsulta bi eta erizainarentzako kontsulta bat. Lehenengo solairuan emakumeak artatzeko gunea. Han tokoginekologiarako kontsulta bat. Bigarren solairuan, azkenik, familia medikuntzara bideratutako zortzi kontsulta eta erizaintzarako beste zazpi jarriko dituzte. Busturialdeko Hitza

20an

AGURRA Kaixo irakurle maiteok: Gu, Irati Torre, Leire Zarate, Nahia Uriarte, Bingen Campano, Aldair Ortiz eta Tasio Salgado gara eta aste honetan aldizkari hau argitaratu dugu. Oso lanpetuta ibili gara aste honetan zuek aldizkari honekin gozatzeko. Espero dugu ondo pasatzea egin dugun aldizkariarekin. AGUR !!!!! ERREDAKTOREAK

1-Agurra. A U R K I B I D E A

2-Inkesta. 3-Lumaren kilima. 4-Lumaren kilima. 5-Lumaren kilima. 6-Txiki-txoko. 7-Txiki-txoko. 8-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.


Gimnasiako irakasleengana joan ginen eta hauxe galdetu genien::

1- Gustatzen al zaizue zuen lana ? JUAN KARLOS: Asko gustatzen zait. IKER: Oooooo, askoooooo ! SORKUNDE: Bai, asko. 2- Beti egon zarete gimnasia ematen ala beste arloren bat ere eman al duzue ? JUAN KARLOS: Matematika,euskera ... IKER: Denetarik. SORKUNDE: Tutoretza eta musika. 3– Zein da zuen gustuko taldea ? JUAN KARLOS: Denak. IKER: Denak. SORKUNDE: Asko saiatzen direnak. 4– Uzten al diezue zuen ikasleei futbolera jokatzen ? JUAN KARLOS: Unitate didaktikoa antolatzen denean. IKER: Oso gutxitan. SORKUNDE: Unitate didaktikoa antolatzen denean. 5- Ikasleei eskatzen dizkiezuen ariketak zuek ere egiten al dituzue ? JUAN KARLOS: Txikitan egin nituen. IKER: Bai, denak. SORKUNDE: Bai. 7–Txikitan gimnasiako maisu/andereño izango zinetela pentsatu al zenuten ? JUAN KARLOS: Txikitan nola jakingo nuen ba?Astronauta izan nahi nuen. IKER: Bai, horixe. SORKUNDE: Ez, albaitari izan nahi nuen. 8– Ondo konpontzen zarete beste irakasleekin ? JUAN KARLOS: Bai. IKER: Primeran. SORKUNDE: Bai.

2


Oso ikuspegi ederrak eta politak ditut nire begi bistan, ezkerraldean, futbol zelai handi eta berde bat ikusten dut eta urrunago Matxitxako izena duen lurmuturra, faro eta guzti, eta gau guztietan faroaren argi horia begiratzen gelditzen naiz, lasaitasun ikaragarria ematen baitit. Aurrean bost solairutako eraikin zuri, zabal eta altu bat daukat eta honek itsasoan dagoen “Gaviota” izeneko gas plataforma, ez dit uzten ikusten. Eskumarantz berriz begiratzen badut Kantauri Itsaso urdin eta handia ikusten dut. Hurbilago portu zaharraren punta “Ronpiolas” eta “Xixili” izena duen itsas lamina baten estatua oso zahar dago, kolore marroixka hartu du. Urrunago Ogoño eta “Izaro” izena duen irla luze eta polita, postal batentzako aproposa eta itsasontzi batean bazoaz oso leku aparta bisitatzeko.

Maite Feo 3.zikloa

3


Behin batean bi gizon ziren, Jouwi eta Espart anaiak, eta oporretan joatea pentsatu zuten. Nueva Yorken bizi ziren eta Gorbel mendira joateko asmotan zeuden, hara, jende piloa joaten zen oporrak pasatzera. Heldu zirenean bi etxe zeudenez , politena aukeratu zuten. Lau ordu geroago neska batzuk heldu ziren eta beste etxea hartu zuten oporrak pasatzeko. Bertako jendeak ez zekien hartz beldurgarri bat zegoenik, eta oso lasai bizi ziren. Baina gau batean, Jouwi zarata bat entzun zuen sasi artean eta prismatiko batzuekin begiratu zuen, eta bi begi beldurgarri ikusi zituen odolarekin . Baina bat batean, desagertu egin ziren. Gero neska batek bere mutil lagunarekin kanpora irten zen mugikorretik hitz egitera, zuhaitz batera hurbildu zen neska eta urrunean hartz beldurgarria ikusi zuen. Hartza hiru metrokoa zen, buru handia zuen, hagin zorrotz-zorrotzak zituen, begi gorriak eta hatzapar luze-luzeak.

4


Neska beldurtu egin zen hartza beraien etxerantz zihoalako. Hartzak, indartsua zenez, atea apurtu zuen eta neska guztiek ihes egin zuten. Jouwi eta Espart geratzen ziren, eta hartzak haiengana joatea pentsatu zuen. Hartza itxaroten aspertu egin zen eta Jouwin eta Esparten etxerantz abiatu zen. Jouwik lehiotik begiratu eta hartza haserre zegoela ikusi zuen. Behingoan hartza jaiki egin zen eta atea apurtu ondoren barrura sartu zen. Hartzak Espart zauritu egin zuen, baina Jouwik hartza hil egin zuen. Ordutik aurrera ez zen inoiz horrelakorik gertatu eta orduz geroztik denak ongi eta lasai bizi ziren.

Aitor Odiaga 2.zikloa

5


Leire Lartitegi 1go zikloa

6


Lehengo zikloko ikasleek “Hitzaldi” gelan; gutunak, hitzaldiak, argitaratu gabeko ipuinak eta ipuin laburpenak egiten ditugu. Gaur, nik “ipuin laburpena” egin ondoren nire ikaskideei nire lana aurkeztu diet.

Egun hartan Txirilo hartza jaio zen. Jaio zenean 25kg pisatzen zuen. Bere begiak handi handiak eta biribilak ziren. Bere belarriak txikiak ziren. Goiz batean zuhaitz batetik, baloi baten itxura zuen, gauza bat Ahalegin handiak egin arren, ukitu lako ezustekoa! Erlauntza bat zen. serre zeuden eta Txiriloren aurka beraien eztenak sartuz.

dingilizka, ikusi zuen. zuen. NoErleak hajarri ziren

Txirilok arineketan alde egin zuen eta erreka batetan sartu zen erleak alde egin arte.

Nahia Fernández 2. zikloa 7


Arauak: Hamar hitz daude. Ezkerretik eskuinera , eskuinetik ezkerrera , goitik behera, behetik gora eta zeharkaturik aurkituko dituzu. Araia PĂŠrez 2. zikloa K

A

R

R

A

N

O

A

K

B

A

R

R

A

N

O

T

X

I

A

T

I

G

R

E

K

U

M

E

S

A

Z

E

R

I

T

X

O

A

A

K

U

S

A

P

A

L

A

L

K

U

T

Y

A

T

X

A

N

G

A

M

O

F

E

T

A

K

B

A

T

E

R

B

F

T

X

O

A

S

U

A

Z

O

Z

O

A

K

N

T

A

K

S

A

I

A

R

R

E

A

K

Martin akerra makerrakoren aker adar-okerra baino aker okerragorik ez dut ikusi nik.

Aitor Uriarte 4. maila 8


Portuzarraren ekialdetik, Bañera izeneko parajetik itsasorantz Errosapeko Kostaldearekin norabide paraleloan luzatzen den olatu-moila. Espigoia, Puntazarra eta Ronpiolaspunta izeneko tokiak bereizten dira.

AHOZKOA “Ronpiólasa” “Ronpiólas” “Ronpiólaseta” “Ronpólas” Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.

9


“Txikot faltaue da hori”.

EL VALIENTE DESPERAUX -Erresuma Batua -Animazio eta komedia -Zuzendaria:Sam Fell eta Rob Steven.

LA OLA -Alemania -Aktoreak:Jurgel Vogel, Frederick Lau, Max Rielmet, Jennifer Ulrico -Zuzendaria:Denis Gansel.

Tonto lapikoari “txikot faltaue” dinotsagu. “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta

20,OSTIRALA -Ipuin kontalaria:Udal liburutegian arratsaldeko 6:00etan. -Eski-Bidaia Formigalera (ostiraletik domekara) Autobusa arratsaldeko 6:30ean irtengo da. Osatua 2 gau eta bi gosari eta afari bat. ”Forfait FORMIGAL” 2 egun. Seguroa. Gidari laguntzailea. Bazkideak 145€, ez bazkideak 160€ .

21, ZAPATUA -Lantzeko inauteriak : Alkartasuna dantza taldea eta bermeotarrak fanfarrea herriko kaleetan zehar, eguerdiko 12:00etan. -VI.Zapatu latinoa : Kasinoan egun osoan zehar klaseak, animazio eta jaia egongo dira. -Futbol 5: Urdaibai-Iturriondo Araneko kiroldegian arratsaldeko 5:00etan. -Motorren Irteera mozorrotuta “San Moltó”: Arratsaldeko 7:00etatik aurrera. Izena emateko: “Gure Toki” tabernan.

22,DOMEKA -Aratusteak: Tostada txapelketa Irakaskintza kalean eguerdiko 12:30etik ordu 2:00etara Gizarte Kultura etxean. -Nagusien dantzaldia izango da Bermeoko Kafe Antzokian arratsaldeko 6:00etan.

GEROA, ALPERRAREN LELOA

10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.