Page 1

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Arteagabeitia Bihotzean!

2013-2014 Ikasturtea


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

-ONGI ETORRI UDABERRIA-

Den dena, berde berdea…...

Zenbat belar gure zelaian!!

LOREAK BEZALA GURE UMEAK ERE LORATZEN ARI DIRA!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Maiatzean bi urteko umeok lorategi ederra egin dugu. Guztion artean lan bikaina eginez, pasabidea kolorez bete dugu: loretxoak, tximeletak, marigorringoak‌ gure zelaira poz-pozik etorri dira.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Pinpilinpauxak bezala‌ handik hona , hemendik hara gure eskola alaitzen ari gara!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

4

Aurten oso proiektu interesgarria egin dute 3 urteko haurrek.Balu eta Bumba ikasgelara etorri ziren historiaurreari buruz hitz egitera eta ez dakizue zenbat zalantza sortu zitzaizkien!.Zalantza eta galderei erantzunak emateko gurasoen laguntza ezinbestekoa izan zen. Gurasoei esker informazio asko jaso zuten eta hortik abiatuta proiektua osatzen hasi ziren. Informazioa besteekin konpartitzean erabaki genuen kobazuloa egin behar genuela baita apaindu ere. Horrez gain lepokoak, trikuharri eta zutarriak egin genituen.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Asko gustatu zitzaigun LUCY eta NEANDHERTAL gizakiak arbela digitalean ikustea, errealitate areagoturi esker gurekin egoten zirela ematen zuten. Unga Balungaren kanta oso arrakastatsua izan da, ederki pasatu dute dantza egiten. Proiektuari esker ikasi dute bizi ziren gizakiek ez zekitela idazten, dinosaurioak ez zirela bizi garai hartan, oso animalia ezberdinak bizi zirela (mamutak, dientes de sable, gyptodonteak, dodoak,‌), oso margolari onak zirela eta kobazuloetan gaur egun haien marrazkiak ikus ditzakegula‌.. Benetan interesgarria, polita eta dibertigarria izan dela!!!!!!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Eskolan , ordu asko pasatzen ditugu eta ekintza asko egiten ditugu hala nola: abestu, margoztu, dantzatu, jolastu, hitz egin‌ baina guretzat oso inportantea da talde sentitzea, Uf! Ze ondo! Horretarako talde txikitan hitz egiten dugu gure sekretuei buruz, beldurrak, kezkak, poztasunak‌ atsegin dugulako mintza egitea eta sentitzen duguna adieraztea . Talde handitan elkarrekin disfrutatzen eta besteekin pilo bat ikasten dugula konturatzen ari gara. Horrela pixkanaka-pixkanaka gure buruarenganako konfiantza gehiago izaten lortuko dugu. Hau bai lorpena!

Aupa gure taldekideok!!!! Aupa Arteagabeitiatarrok!!!! Eta eskerrik asko. 3 Urte B


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Nahiz eta eguraldia aproposa ez izan, joan den martxoaren 25ean, Dorre Madariagara joan ginen biodibertsitate zentroa ezagutzera. Hara joateko autobus bat hartu genuen, non bidai osoa abesten eman genuen. Zentrora ailegatzean, bertako tailerrak eta pertsonaiak ikusi ahal izan genituen: Kosmo kapitaina, Triku, Txipi Txapel eta jakintsuena, Arti, margotu genituenak. Bazkariari dagokionez, bertan egin genuen.

Egun ederra igaro genuen!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Aurten 4 urteko umeak ANIMALIEN proiektua egin dugu. Oso gauza interesgarriak ikasi ditugu: -Nola jaiotzen diren, batzuk amaren sabeletik eta beste batzuk arraultzetatik. -Nola mugitzen diren, 4 hankatan, 2 hankatan, hegan egiten,… zelako nahaste borrastea. -Zer jaten duten. -Non bizi diren, basoan, baserrian, oihanean,…uff!!!, zenbat bizileku ezberdin. -Nolakoak diren, batzuk lumak dituzte, beste batzuk ezkatak, ilea,… bai bereziak!!! Gustora aritu gara lan honetan eta gurasoei esker benetazko animaliak ikusi ditugu gure geletan, “Riki” eta “Torri” katuak, “Bimba” eta “Coro” Cobayak, “Manchitas” untxia, “Calambre” dordoka, “Pajarota” txoria, “Luna” arraina eta “Lola” txakurra. Primeran pasatu genuen beraiekin hitz egiten.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Gure bost urteko lagunek eguna igaro zuten parke botanikoan, oso ondo pasatu zuten!.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Gure 5 urteko lagunek idatzi dutena.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

5 urteko umeek primeran pasatu zuten zuhaitzak ikusten eta ikasten nola hazten diren.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Azkenean argazki polit bat atera zuten lakuaren alboan.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

1. saioko emaitza……... zuhaitz dotoreak!

2.saioan lan egin ostean, kanta bat abestu genien euren etorrera eskertzeko.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Institutuko lagunekin zein ondo egiten dugun lan!!!!

AGURRA!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Inauteriak, mozorroen festa.

Aurten ere, urtero bezala, Arteagabeitia eskolan inauteriak ospatu ditugu. Otsailaren 28a eguraldi kaxkarrekin hasi zen baina honek ez zigun kikildu. Gauzak honela eta festak aurrera egin zezan, desfilea arkupean egitea erabaki genuen gelan egindako mozorro zoragarriak erakusteko irrikan baikeunden. 6. eta 5. mailakoak mexikarra eta 4. eta 3. mailakoak errusiarra jantzi ziren. Gu aldiz, 2. eta 1. mailakoak tribu afrikarra mozorrotu ginen eta haur hezkuntzakoak “Charleston� dantzari bihurtu ziren. Gure mozorroa egiteko kartoi mehea, plastikozko poltsa eta lepokoa egiteko makarroiak erabili genituen. Zoragarri pasatu genuen mozorroa egiten! Zoritxarrez familiek ezin izan zuten desfilea ikusi, baina guztiok dakigu Euskal Herriko eguraldia nolakoa den! Festari amaiera emateko dantzan aritu ginen eta ondoren txokolate gozoa zain geneukan.

Datorren urteko inauteriak ospatzeko gutxiago falta da!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

P

lastika ordua

Astean behin,ostiralero, arratsalde osoan 2.B mailako ikasleek plastika egiten dugu. Batzutan koloreztatzen dugu, beste batzuetan mozten eta itsasten dugu. Lan egiteko pazientzia handia izan behar da eta egiten dugunaren arabera holan geratuko da. Dena den, lan

EGUN ON!!

ederrak egiten ditugu. Asko gustatzen zaigu arte lanak egitea, dibertigarriak dira eta. Hona hemen, egindako lan batzuk...


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Urtarrilaren 31an, Arteagabeitia eskolan, Aitor Arana izan genuen. Aldez aurretik ikasleok, harrera ona emateko, liburutegia apaindu genuen irakurritako liburuei buruzko hormairudiak egiten.

3.A eta 3.Bko neska-mutilok berarekin egoteko aukera paregabea izan genuen.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

“Bikoteka irakurtzen” eskolan bi egunetan egiten dugu,asteartetan eta ostegunetan. Euskerazko fitxa tutoreak etxera eraman behar du prestatzeko. Andereñoak fitxa hauek ematen dizkigu: bat ostiralean eta bestea asteartean. Tutorea tutorizatuaren ezkerrean jesartzen da. Aste bat pasa eta gero tutorea izan dena tutorizatua izango da eta tutorizatua izan dena tutorea izango da. Tutoreak tutorizatuari sorbaldan edo bi toke eman behar dizkio adierazteko zeozer txarto egin duela. Zuzentzen ez badu, pistak eman behar dizkio.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Hiru pausu daude eta hauexek dira: 1.Tutoreak irakurri 2.Bien artean irakurri 3.Tutorizatuak irakurri Amaitzeko galderak egiten ditugu. Gaztelaniazko fitxak andere単oak ostiraletan ematen dizkigu.

EGUN ON!!

Etxean gurasoak beti tutoreak dira. Egun batean gu grabatzera neska bi etorri ziren eta guri galderak egin zizkiguten. Ez da lan handia izan eta gustora egin dugu.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2013ko abenduaren 13an Arteagabeitiako 4., 5.eta 6.mailakoak eta beste eskola batzuetako umeak Klara kanpoamorrera joan ginen, Maitagarri Amandrea pelikula ikustera. Filma oso polita izan zen eta baita barregarria ere. Oso ondo pasatu genuen!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

2013KO azaroaren 29an 4.mailako neska mutilak Barakaldoko antzerkira musika kontzertu bat entzutera joan ginen. Eszenatokian aurkezle bat agertu zen eta musika tresna familia guztiak aurkeztu zituen: airezko familia, zurezko familia, metalezkoa,‌ Gero musika tresna batzuen izenak erakutsi zituzten. Honen ostean, estralurtar bat atera zen eta musikaz ezer ez zekienez aurkezleak azaldu zion. Oso barregarria izan zen eta primeran pasatu genuen! Azkenik, abesti famatuei buruzko kontzertu bat eman zuten.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Inurriek nagiak ateratzen dituzte jaikitzen direnean. Gameluek hiru betazal dauzkate ekaitzetik babesteko. Zezenak daltonikoak dira. Oilasko baten hegaldirik luzeena 13 segundukoa da. Jauzi ezin duen egin ugaztun bakarra elefantea da. Pinguinoak igeri egiten du, baina ez du hegan egiten. Saguzaharrek beti biratzen dute eskerrerantz kobazulo batetik irteten direnean. Urtxintxek oso memoria txarra omen dute. Intxaurrak izkutaten dituzte lurrean eta ahaztu egiten zaie non. Horregatik, miloika zuhaitz hazten dira munduan. Oiloei burua mozten bazaie, bost minututan bizirik iraunten dute. Txakurrak eta katuak ere eskuinak eta ezkerrak dira, gizakiak bezala.

Jirafak dira soinurik ateratzen ez duten ugaztun bakarrak . Hontzak urdin kolorea ikusten duten hegazti bakarrak dira.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Barnetegia Lekeition Arteagabeitiako 5. eta 6. mailako neskamutilak Lekeitioko Trinkete Etxera joan ginen martxoaren 17, 18 eta 19 egunetan. Barnetegira heldu ginenean begiraleak ezagutu genituen. Gero, ikusi genuen Lekeitio herriari buruzko filma bat. Arauak ezagutu eta gauza guztiak ondo ipini ondoren, Lekeitioko portua ezagutzera joan ginen. Bazkaldu ondoren, pixka baten jolastu ginen eta begiraleek deitu ziguten ogitartekoa hartzeko.Geroago, Mendexa mendira abiatu ginen. Menditik etorri ondoren, portuan arrantza egin genuen. Afaldu ondoren muxika kutxa jolasa egin genuen. Bigarren egunean , goizean arraun egin genuen, eta arratsaldean itsas argira joan ginen. Afaldu ondoren jaia. Hirugarren egunean Lekeitioko plazara joan ginen ginkana jolasa egiteko eta arrain enkante batera joateko. Bazkaldu ondoren, txarrena maletak prestatu eta berriro etxera.

Oso ondo pasatu genuen, eta errepikatzeko prest gaude.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Euskararen eguna apirilaren 4an izan zen. Klaseak amaitu eta gero festa zorragarria genuen. Denok etxetik ekarritako goilarak erabiliz danborra jotzen Arteagabeitia eskolatik abiatu ginen. Zuazo eskolaraino joan ginen eta han beste batzuekin elkartu ginen. Eskolara iritzi ginenean ikasle batzuk euskal dantzak dantzatu zituzten eta 6. mailakoek haiek egindako bertsoak bota zituzten.Ondoren, musika ipini zuten eta gurasoak eta umeak dantzatzen hasi ziren. Arratsaldeko zazpi eta erdietan txokolatea eman ziguten. Beranduago Zuazon “bertso pote� egon zen eta bi bertsolarik haien bertsoak bota zituzten.Gaueko hamarretan txorizoa eman zuten. Gurasoek hainbeste danbor egiten eta dena prestatzen lan gogorra egin zuten.

Eskerrik asko aita eta ama guztiei!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Apirilean Iñaki Zubeldia gure eskolara etorri zen eta 5. eta 6. mailakoekin egon zen. 5. mailakoek “Mirari hegalari” irakurri izan zutenez, idazlearekin liburu horri buruz hitz egin zuten. Guk Josu Azalaren abenturei buruz hitz egin genuen eta oso interesgarria izan zen. Iñakik bere l iburu batzuk ekarri zituen eta liburu horien laburpenak egin zituen. Bere liburuei buruzko galdera asko egin genizkion eta berak oso modu atseginez erantzun zizkigun. Azkenik, guztioi liburuak sinatu zizkigun eta eskerrak eman genizkion..


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Kaixo!! Mireia naiz. Bi urtekin eskolara etorri nintzen. Momentu oso onak egon dira eta jendea oso majua izan da. Lagun asko egin ditut. Oso ondo pasatu dut. Muxu handi bat lagun txikitxuei eta andereño eta maisu guztiei!! Maite zaituztet. Aupa lagunak! Nire izena Adrian da eta institutora joan behar dut. Pena bat da, hemen jende asko ezagutu dut eta. Ez dut hemendik joan nahi, hemen nire lagun guztiak daude nire mailako lagunak,5. mailakoak… Askotan Institutua oso zaila dela entzun dut eta hori arrazoi gehiago da ez joateko, baina azkenean esan nahi dudana ...agur da. Asko ikasi eta ondo pasa!!

Kaixo, ni Arian naiz eta bi urte nituenetik Arteagabeitia eskolan egon naiz. Urte hauek onenak izan dira, oso ondo pasatu dut. Andereño guztiak oso ondo portatu dira nirekin eta zuen falta nabarituko dut. Musu handi bat.

Ni Ainara naiz, 3 urtekin Arteagabeitia eskolara etorri nintzen. Oso andereño majuak eduki ditut. Momentu onak igaro ditut eskola honetan eta ez ditut inoiz ahaztuko. Ez dut hemendik joan nahi, baina momentua iritsi da. Lagun onenak egin ditut eta oso atseginak. Arteagabeitia eskola eta zuek guztiok bihotzean eramango zaituztet betirako! Musuak denontzat eta berriz ikustea espero dut.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo denoi : Olatz naiz . Bi urte nituenetik hemen egon naiz eta hamar urte zoragarri pasatu ditut Arteagabeitian . Lagun asko egin ditut eta andere単o guztiak nirekin oso majuak izan dira . Orain joateko ordua heldu zait eta ez dut hemen bizi dudana ahaztuko . Eskerrik asko denoi eta musu handi bat .

Kaixo : Anne Romero naiz. Txikitatik Arteagabeitia eskolan egon naiz. Hamar urte hauetan oso ondo egon naiz, lagun asko egin ditut eta andere単o guztiak oso ondo portatu dira nirekin.Nik uste dut Arteagabeitia eskolan jende guztiarekin oso ondo portatu direla. Beno, agur esateko ordua heldu da. Musu bat guztiontzat eta geratzen zaizkizuen urteak oso ondo aprobetxatu.

Kaixo: Uxue naiz eta 12 urte ditut. 2 urtekin etorri nintzen eta hemen lagun asko eta oso onak egin ditut. Oso gustora egon naiz baina joan behar dugu. Espero dut institutuan hemen bezain gustora egotea eta lagun asko egitea. Agur Arteagabeitia, zure falta nabarituko dut. Musu handi bat denontzat.

Kaixo lagunak: Markel naiz eta seigarren mailan nago. Orain joatea tokatuko zait baina hemen eskolan 3 urte nituenetik oso ondo pasatu dut.Txangoak egiten, antzerkietan eta leku guztietan guztiekin eta andere単oekin oso ondo egon naiz. Baina andere単oekin eta lagun guztiekin oso ondo pasatu arren orain nire klasekoekin institutora joan behar dut, Institutuan lagun berriak egingo ditut eta Arteagabeitia ez dut inoiz ahaztuko. Agur guztiei.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

KAIXO LAGUNAK: Arteagabeitian oso ondo pasatu dut nire lagunekin , orain joateak pena handia ematen dit baina horrela da . Beti gogoratuko zaituztet , Arteagabeitian beti gauza guztietan lagundu didate eta istitutuan ere holan izatea espero dut . MUSU HANDI BAT. Asier

Kaixo Nire izena Aida da eta bi urte nituenetatik nire lagun guztiekin Arteagabeitia eskolan egon naiz . Ikasturte hau amaitzeak izugarrizko pena ematen dit , klaseko guztiak ez garelako eskola berdinera joango . Lagun guztiekin eta andere単oekin oso ondo pasatu dut . 10 urte hauek oso onak izan dira . Agur Arteagabeitia eskola!!

Kaixo: Lorena naiz. Urte hauetan oso ondo pasatu dut. Arteagabeitia eskola beti gogoratuko dut eta nire andere単oa eta lagunak bihotzean eramango ditut. Musu handi bat denontzat.

Kaixo, Jon naiz. Bi urte nituenetik hemen egon naiz. Oso ondo pasatu dut eta gustora denbora gehiago geratuko nintzakete. Patioan beste geletako lagunekin futbolean jolastea eta irakaskeak ere gogoratuko ditut. Agur eta ondo pasa eskolan!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Ni Ander naiz. Bi urte nituenetik hemen oso gustora egon naiz. Nire lagunekin futbolean jolastea oso atsegina izan da. Euskararen egunean nire lagunekin dantzatzea eta bertso bat botatzea gehien gustatu zaidana izan da. Eskola honetan egotea oso dibertigarria izan da. Agur Arteagabeitia!

Kaixo: Ni Xabier naiz eta bi urte nituenetik hemen egon naiz. Guztiekin eta batez ere partiduetan oso ondo pasatu dut. Nik ez dut hemendik joan nahi, baina momentua heldu da eta ezin dut ezer egin. Eskola hau nire bihotzean izango dut eta mundu guztiari agur esan nahi diot. Musu handi bat.

Kaixo, Arnaitz naiz. Lehenengo mailatik seigarren maila arte Arteagabeitia eskolan oso ondo pasatu dut eta gustora egon naiz. Orain joan behar dut baina denok bihotzean eramango zaituztet. Egun batzuetan eskola nola doan begiratzera etorriko naiz. Eta amaitzeko ez ahaztu ondorengo hau: Euskaraz hitz egin eta portaera ona eduki bestela Institutuan txarto pasatuko duzue.

Kaixo: Aitana dut izena eta 12 urte ditut. Txikitatik eskola honetan egon naiz (10 urte) Lagun asko egin ditut eta Arteagabeitia eskolan oso ondo egon naiz. Andere単o eta monitore guztiak gogoan izango ditut , denak oso onak izan dira. Beti Arteagabeitia eskola nire bihotzean izango dut. Agur denei!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo: Anne Pichin naiz eta 12 urte ditut. Txikitatik eskola honetan egon naiz eta lagun onak egin ditut. Andere単oak nirekin oso onak izan dira .Arteagabeitia eskolatik joateak pena handia ematen dit, batez ere lagun batzuekin ez naizelako egongo. Besarkada bat denontzat.

Kaixo : Nire izena Axel da. Urte hauetan eskola honetan eta nire lagunekin primeran pasatu dut.Andere単oak nirekin oso onak izan dira.Egia izan eskola honetatik ez dut joan nahi, gehiago geratuko nintzateke baina ezinezkoa da. Eskerrik asko guztiagatik. Agur!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Ondo pasa oporretan!

2014 aldizkaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you