etxarri

Page 1

U D AL

B U L E T I N A

Zaborrak birziklatzea: Ama Lurrari zor

6. zbka. 201 2ko abendua

www.etxarriaranatz.com


Agurra

AU Z O LAN I E N

2012 urtie oso urte oparue izendu da guteko, eta baliyo izendu dugu herri bezela inyertzeko eta gauz asko alkarrekin eitteko eta aldarrikatzeko. Beye 2013 urtien de etxarriarrok erronka polittek dazkau aurrien. Eta erronka nausietako bat, dudipe, zaborraan gestiyo berri bet martxan jartzie izen ber da. Horrengati, Etxarriko Udalak boletin berezi hau atia dau, informaziyo zuzena emateko, eta hor barna zabaldu dien uste oker eta topiko nahasiyek argitzeko. Jakiñe da Sakanako Mankomunidediek ilbeltzeti aurria prozesu parte-hartzaille bat martxan jarriko dela herris herri, herritarrak informatzeko, eta makiña bat kontu erabaitzeko: zabor organikue nola jaso (etxes etxe o konpostajie einda), etxes etxeko ontziyek txintxiliketu

ber dien o ez erabai, zaborra zer orduten jaso ber dan zehaztu… Prozesu honek konsenso sozial eta polítiko zabala eskatzen dau, eta nabarmendu bierra do Etxarrin bi alderdi nausiyaan arteko adostasune lortu dala (BilduNaBai). Jakiñe da bakuitzek ahalegin txikiye eiñ eskios, denon artien gauz haundiyek lortuko ttugu. Denon lana da guu zaborrak ongi rezikletzie. Hortas, Udalak etxarriar guziek animetu nei ttu ilbetzaan 9yen eta 10ien eiñen ttugun batzar informatibotaa etortzia, eta hemendi aurria Mankomunidediek en bittuben billeretan parte hartzia. Urte akabera ona urai zazubiela!

Es sabido que a partir de enero la Mancomunidad de Sakana pondrá en marcha un proceso participativo en las localidades del valle, con el objeto de informar y decidir sobre numerosas cuestiones: cómo recoger los residuos orgánicos (de casa en casa o mediante compostaje), decidir si los recipientes a colocar en las viviendas se deben colgar o no, determinar a qué hora hay que recoger los residuosL Este proceso exige un amplio consenso político, y tenemos que destacar que en Etxarri ha habido consenso entre los dos partidos mayoritarios (Bildu-NaBai). Es sabido que si cada uno/a realizamos un pequeño esfuerzo, entre todos/as lograremos grandes objetivos. Es trabajo de todos/as reciclar convenientemente nuestros residuos. Por ello, el Ayuntamiento quiere animar a todos los/as etxarriarras a que acudáis a las asambleas informativas que tendrán lugar el 9 y 1 0 de enero, así como a participar a partir de ahora en las reuniones que convoque la Mancomunidad.

2

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


AU Z O LAN I E N

Sakanako birziklapen-datuak

Sakanan gaur egun jasotzen den zaborraren %24,27 bakarrik kudeatzen da gaika. Eta gainera, kopuru horren ia erdia papera eta kartoia da (%45,22). Horrek esan nahi du gainerako gaien birziklapena txikia dela. Datu horiek oso eskasak dira Europako legediek ezartzen dutena ikusirik, eta batez ere Europako beste herrialde batzuetan gaika kudeatzen denarekin konparatuta. Gainera, Mankomunitateak ez du zabor organikoa aparte jasotzen. Horri gehitu behar zaio ehuneko horrek azken urteotan ez duela gora egin; Aitzitik, Sakanan beheranzko joera apala ikusten da 2007tik honako datuak alderatzen baditugu:

Esan daiteke gaur egungo sistemak goia jo duela, trabatua dagoela, eta ez duela balio ez legedia betetzeko, ezta ingurugiroari zor diogun errespetua bermatzeko ere. Eta arazo honi denon artean irtenbide zorrotz eta eraginkorra eman beharra diogu, gizakiok gero eta zabor gehiago sortzen baitugu. Horretarako, denon ardura eta inplikazioa behar da: herritarrona, legegileena eta politikoena.

De la totalidad de los residuos que se recogen hoy en día en Sakana, únicamente se gestiona selectivamente el 24,27% de los mismos. Además, casi la mitad de dicha cantidad corresponde a papel y cartón (45,22%). Estos datos son escasos a la vista de lo establecido en la legislación europea, y, sobre todo, si realizamos una comparativa con lo que se gestiona selectivamente en otros estados de Europa. Además, la Mancomunidad no recoge selectivamente los residuos orgánicos. Encima, en Sakana se aprecia una cierta tendencia a la baja si analizamos la evolución desde 2007 hasta hoy en día. Se puede decir que el sistema actualmente en vigor ha tocado techo, que está bloqueado y no vale para cumplir con la normativa actual. Tampoco sirve para garantizar el respeto que debemos al medio ambiente. Y entre todos/as debemos dar una salida rigurosa y efectiva a este problema. udal buletina

partehartu@etxarriaranatz.com

3


Marko juridikoa

AU Z O LAN I E N

Europar Batasuneko lege eta txostenek oso zehatz arautzen dute estatuek zein helburu lortu beharko dituzten zaborren kudeaketari dagokionez: - 2014rako zabortegi guztiak desagertu egin beharko dira. - 2020rako ezingo dira material birziklagarriak erraustu. - Europako estatuek bermatu behar dute herri eta hirietan zabor organikoaren %50 (gutxienez) aparte jasotzen hasiko direla. Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Europako arautegia betearazteko, 2011ko abenduaren 27an Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala onartu zuen (NHKPI / PIGRN). Plan horretan zera arautzen du: herri eta hirietan ZER egin behar den, eta NOLA iritsi helburu horietara: Zer helburu lortu behar dugu nafarrok? Zabor organikoaren %50 (gutxienez) aparte jasotzen hasi behar gara, eta gai organiko horiek ezin dute %10 baino “inpropio” gehiago izan (inpropioak dira gai ez organiko desegokiak: poltsak, tapoiak…). Hau da, gutxieneko kalitatea izan behar du zabor organiko horrek. Nola lortu beharko dugu helburu hori? Helburu hori lortzeko, Eskualdeek Gobernuari plan xehea aurkeztu beharko diote (2012ko abendua baino lehen). Eta Nafarroako Gobernuak 3 aukera ematen ditu, eskualde bakoitzak bere metodologia aukeratu dezan: - 5. edukiontzia irekia. - 5. edukiontzi itxia. - Etxez etxeko sistema.

4

Esan beharra dago Nafarroan oso atzeratuta gabiltzala gai honekin, kontzientziazio txikia dagoelako eta inplikazio politikoa eskasa delako. Nahiz eta 2012aren amaieran gauden, oraingoz Sakanako Mankomunitateak eta beste lau toki-entitatek besterik ez diote aurkeztu bideragarritasun plana Nafarroako Gobernuari. Kezkatzekoa da gure Administrazioek ingurumenarekiko duten ardura falta. La Unión Europea regula claramente qué objetivos deberían conseguir los estados, en materia de gestión de residuos. Por un lado, para el 201 4 deberán desaparecer todos los vertederos. Por otro lado, para el 2020 no se podrán incinerar los materiales reutilizables. Finalmente, los estados de Europa deben garantizar que en los pueblos y ciudades el 50% (por lo menos) de la basura orgánica se empiece a recoger selectivamente. Por otra parte, el Gobierno de Navarra, aprobó el 27 de diciembre de 2011 el Plan Integral de Gestión de los Residuos de Navarra

(PIGRN). El plan indica que debemos comenzar a recoger selectivamente el 50% (como mínimo) de los residuos orgánicos, y dicha materia orgánica no puede tener más del 10% de “impropio” (los impropios son materias no orgánicas e inadecuadas: bolsas, taponesL). Es decir, esos residuos orgánicos deben tener un mínimo de calidad. Por otro lado, es preciso subrayar el retraso de Navarra en este tema, ya que existe un bajo nivel de concienciación y la implicación política es escasa.

Gehiago jakiteko: Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala http://www.navarra.es gunean.

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


AU Z O LAN I E N

Sakanako Mankomunitatearen parte-hartze plana

Sakanako Mankomunitateak, marko juridikoa kontuan hartuta, ekainaren 26ko bilkuran onartu zuen “hondakinen birziklapenari dagokionez, emaitza nabarmen hobeak lortzea, horretarako etxez etxeko bilketa zerbitzua ezarriz”. Erabakia hartu zuen duela

hogei urte inguru eskualdeko udal guztiek eman zizkioten eskumenak erabiliz, eta bertaratu ziren alderdi guztiak ados egon zirelako (BILDU, UPN, PSN eta hautagaitza independenteetako zinegotziak ados zeuden). Ez zen ez kontrako botorik, ez abstentziorik egon. Honakoak izan ziren Mankomunitateak ezarritako helburu estrategikoak: - Sakanan bereizita jasotzen diren hondakinen portzentajea %24,27tik %90era pasatzea. - Oraingo bilketa selektiboaren eraginkortasuna hirukoiztea. Horrela, zaborraren tratamenduaren kostuak jaitsi eginen dira, eta herritarrak pagatzen dituen tasak ere jaitsiko dira. - Horretarako sistema misto bat garatzea. Eta hau guztia martxan jartzeko, Mankomunitateak parte-hartze plan bat garatu behar du herriz herri, ilbeltzetik aurrera. Sistema hau martxan jarrita, hemendik aurrera Sakanako zaborrak gune hauetan tratatuko dira: Organikoa: oraingoz Cárcarreko konpostaje gunean tratatuko dira, baina Mankomunitatea lantzen ari da Sakanan bertan kudeatzea.

La Mancomunidad de Sakana aprobó en la asamblea del 26 de junio “en lo referente al reciclaje de los residuos, conseguir resultados notablemente mejores, estableciendo para ello el servicio de recogida puerta a puerta”. Esta decisión fue tomada en virtud de las competencias que hace unos veinte años le dieron todos los municipios de la zona (estuvieron de acuerdo los/as concejales/as de BILDU, UPN, PSN y candidaturas independientes). No hubo votos en contra ni abstenciones. A continuación se citan los objetivos estratégicos establecidos por la Mancomunidad: incrementar del 24,27% al 90% el porcentaje de recogida selectiva de residuos en Sakana; triplicar la efectividad de la recogida selectiva actual (se rebajarán los costos del tratamiento de los residuos y también se rebajarán las tasas que pagan los vecinos/as); desarrollar un sistema mixto para ello.

Ontzi arinak: Peraltako gunean. Papera eta kartoia: orain Bidasoako Ecogestión SLri saltzen zaio, baina hemendik aurrera errekuperatzaile bati salduko zaio. Beira: Laudion Ecovidriok duen lantegian. Errefusa (oraingoz gaika bildu ezin dena): Culebreteko biometanizazio gunean (Tutera). Gai bereziak ere beste kudeatzaile batzuekin bideratzen dira: olioak, pilak, botikak, arropak, tresnak, zabor handiak… udal buletina

Gehiago jakiteko: • Web­orria: www.sakana­mank.com • Hondakinen bloga: http://hondakinak.sakana­mank.com/ • Twitter: @sakanamank • Facebook: https://es­es.facebook.com/sakanamank

partehartu@etxarriaranatz.com

5


AU Z O LAN I E N

Organikoa bereiz jasotzea eta konpostajea: aldaketaren giltza

Gaur egun Sakanan jasotzen den zabor “nahasiaren” (gaur egungo “edukiontzi berdea”) %58,8 material organiko ustelgarriak dira. Beraz, hortxe dugu zaborren kudeaketan aurrera egiteko behar-beharrezko giltza: zabor organikoa modu eraginkor batean aparte biltzea, konposta egiteko aukera bikaina ematen baitu.

Bestalde, aipatzekoa da Sakanan azken urteotan borondatezko autokonpostajeak gora egin duela nabarmen, gero eta kontzientzia handiagoa dagoelako. 2011n 50.950 kg zabor organiko kudeatu zen Sakanan autokonpostajearen bidez. Beraz, argi dago administrazioek joera natural hori indartu beharko luketela:

Actualmente, el 58,8% de los residuos “mezclados” (el actual "contenedor verde") que se recogen en Sakana son materiales de descomposición orgánica. Por tanto, aquí tenemos la clave para mejorar en el tema de la gestión de los residuos: recoger selectivamente de un modo eficiente los residuos orgánicos, ya con ellos existe una posibilidad inmejorable para elaborar compost. Por otra parte, es preciso señalar que en los últimos años la cantidad de autocompostaje realizada voluntariamente se ha incrementado de una forma notable en Sakana, debido a que cada vez hay una mayor conciencia sobre el tema. En 2011 se gestionaron 50.950 kg de residuos orgánicos en Sakana mediante compostaje. Por tanto, está claro que las administraciones deberían impulsar dicha tendencia natural.

6

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


AU Z O LAN I E N

Etxez etxekoa: Europan sortutako punta-puntako sistema Etxez etxeko sistema Italian sortu zen, eta gaur egun oso herri handietan erabiltzen da: (Milan, Novara, Torino, Napoli, Bologna, Erroma, Monza, Salerno…).

Katalunian ere 100 herrik baino gehiagok dute ezarria etxez etxeko sistema, eta erabateko kontsentsu politikoa du. Mallorcako zenbait herritan ere erabiltzen dute. Europako beste eskualde askotan ere erabiltzen hasiak dira, eta ez bakarrik herri txikietan. Hainbat hiritan ere etxez etxe jasotzen dute zaborra: Bruselan, Namurren, Brujasen, Liverpoolen, Niorten…. Gerturago etorrita, Oviedon ere sistema hori erabiltzen dute. Herriotako datuak bilduta, Sakanako Mankomunitateak ondorio argia atera du: etxez etxekoak eta autokonpostajeak besterik ez du bermatzen legedia betetzea. Izan ere, organikoa biltzeko beste sistema batzuk ezarri

ziren herrietako emaitzak ere aztertu ditu: Zarautz, Azpeitia, Zumaia, Aretxabaleta… Eta emaitzek diote herri horietan ez dela %30-%35 baino gehiago jasotzea lortu, nahiz eta kontzientziazio kanpaina zabalak

egin. Katalunian, esate baterako, beste aukera batzuk alde batera uzten hasiak dira, emaitzak eskasak direlako, eta etxez etxekoa ezartzen hasi dira, emaitzak bikainak direlako. Herri horietan %80-%90 birziklatzera iristen ari dira.

Gehiago jakiteko: http://www.portaaporta.cat/es/index.php

El sistema puerta a puerta tuvo su origen en Italia, y hoy en día se utiliza en grandes poblaciones: Milán, Novara, Turín, Nápoles, Bolonia, Roma, Monza, Salerno… Igualmente, en Cataluña más de 1 00 localidades tienen implantado el sistema puerta a puerta, habiendo conseguido un consenso político total. Del mismo modo, en Mallorca también es utilizado en algunas localidades. En otras regiones de Europa ha comenzado a funcionar, y no solamente en localidades pequeñas. También en numerosas ciudades la basura se recoge puerta a puerta: Bruselas, Namur, Brujas, Liverpool, NiortL y sin ir más lejos, en Oviedo también utilizan dicho sistema. Tras recoger diversos datos en las citadas localidades, la Mancomunidad de Sakana ha llegado a una conclusión muy clara: la recogida puerta a puerta y el autocompostaje son los únicos sistemas que garantizan el cumplimiento de la legislación sobre la materia. Con otras alternativas no ha conseguido recoger por fracciones más del 30%-35% de materia, a pesar de que se realizaron amplias campañas de concienciación. En Cataluña han comenzado a implantar el sistema puerta a puerta, porque los resultados son óptimos. Hoy en día en dichas localidades están llegando a reciclar un 80%-90%. udal buletina

partehartu@etxarriaranatz.com

7


AU Z O LAN I E N

Eredu sozio-ekonomiko berria Zabaldu nahi izan da etxez etxeko sistema garestia dela, Bestalde, kontuan hartu behar da EUROSTATek berriki baina uste okerra da hori. Esan beharra dago zaborren “bilketa” garestiagoa dela, eskulan gehiago eskatzen duelako, baina “tratamendua” askoz merkeagoa da, birziklapenaren bidea jorratzen delako. Hortaz, ziklo osoaren emaitza merkeagoa da. Mankomunitatearen Bideragarritasun Planeko estimazioaren arabera, sistema horrekin Sakanak 61.000 € aurreztuko lituzke urtean. Gainera, jakina da gaur egungo sistemarekin zaborren tratamendua gero eta garestiagoa dela, eta urtetik urtera tasak igotzen ari direla. Autokonpostajea egin nahi duten sakandarrek, bestalde, hobari bereziak (bonifikazio bereziak) izanen dituzte hemendik aurrera. Beraz, sistema honek inguruaren garapen sozioekomomikoa sustatzen du, hondakinak bertan kudeatzen direlako eta horrek lanpostu asko sortzen dituelako inguruneari kalterik eragin gabe. Europar Batasunak ezartzen duen legedia bete-betean beteko balitz, uste da Europan urtean 72 mila milioi euro aurreztuko liratekeela, eta sektore horrek 400.000 lanpostu sortuko lituzkeela 2020 urtea bitarte. Azken finean, produkzio eta kontsumo ereduaren aldaketa eragiten du, hondakinak ez dituelako “zabor” kontsideratzen, “lehengai” baizik. Hau da, hondakinen kudeaketa orekatua bultzatzen du: hondakinak murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea, beste balorizazio bat ematea, eta azken muturrean, eta beste aukerarik ez dagoenean, zaborra suntsitzea.

egindako azterketa batean ondorioztatu duela Espainian gutxi birziklatzen dela eta zabortegiak gehiegi erabiltzen direla. Espainia Europako beste herrialde batzuetatik oso urruti dago birziklapen-datuetan (Alemania, Luxenburgo, Belgika, Suedia, Suitza, Danimarka…).

Se ha querido divulgar que el sistema puerta a puerta es caro, pero eso es una creencia equivocada. Efectivamente, la “recogida” de residuos es más cara, debido a que requiere una mayor cantidad de mano de obra, pero el “tratamiento” es mucho más barato, debido a que se recurre a la vía del reciclaje. Por ello, el resultado del ciclo en su conjunto es más barato. Según las estimaciones del Plan de Viabilidad de la Mancomunidad, con este sistema Sakana ahorraría al año 61 .000 €. Además, es conocido que el tratamiento de los residuos mediante el sistema actual es cada vez más caro, y que las tasas están incrementándose de año en año. Por otro lado, los/as sakandarras que quisieran realizar autocompostaje disfrutarían de bonificaciones especiales. Por lo tanto, este sistema promociona e impulsa el desarrollo socioeconómico del entorno, ya que los residuos se gestionan en origen y, además, se crean numerosos puestos de trabajo, sin que por ello el medio ambiente sufra ningún daño. Si se cumpliera plenamente la legislación que establece la Unión Europea, se estima que en Europa se ahorrarían 72 millones de euros al año, y que este sector crearía 400.000 puestos de trabajo hasta el 2020. Po otro lado, hay que tener en cuenta que en un estudio realizado por EUROSTAT concluye que en España se recicla poco, y que se abusa de los vertederos.

Gehiago jakiteko: http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/urbano/2011/03/27/199479.php

8

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


AU Z O LAN I E N

Alternatiba berdea erraustegiei

Gipuzkoako datu batzuk aztertzen baditugu, 2011ko birziklapen-tasa honako hau izan zen herriotan:

Hau da, etxez etxeko bilketa egiten den herrietan “errefusa” (birziklatzen ez dena) %10 eta %20 artean dago. Beste sistema duten herrietan, ordea, %70eko errefusa sortzen da. Eta errealitate hori zuzen-zuzenean lotzen zaio errefusa erraustegietan erretzearen politikari. Baina Sakanako gehiengo sozial eta politiko anitzak oso

argi adierazi du erraustegien kontra dagoela, erraustelantegietan dioxinak eta furanoak sortzen direlako, eta horiek minbizia eragiten dutelako. Eta oso kezkagarria da ikustea nolako asmoa duten zenbait administraziok erraustegiak balorizatzeko eta indartzeko, interes politiko eta ekonomikoak tarteko.

Gehiago jakiteko (Nafarroako Greenpeaceren balorazioa): http://www.noticiasdenavarra.com/2012/11/30/opinion/tribuna­abierta/el­largo­viaje­de­los­biorresiduos­en­navarra

Si estudiamos diversos datos de localidades de Gipuzkoa, en 2011 se obtuvieron las siguientes tasas de reciclaje: Recogida puerta a puerta (Hernani % 82, Usurbil % 87, Oiartzun % 81 ); 5º contenedor (Zumaia % 27, Zarautz % 29, Aretxabaleta: % 27). Esto es, el “rechazo” (lo que no se recicla) que se produce en las localidades en las que se realiza la recogida puerta a puerta oscila entre un 1 0% y un 20%. En cambio, en las localidades que tienen implantado otros sistemas, se produce un 70% de rechazo. Además, dicha realidad se encuentra intrínsecamente vinculada a la política de quema de rechazos en incineradoras. Pero hay que tener en cuenta que una mayoría social y política diversa ha manifestado con claridad que está en contra de las incineradoras, debido a que en dichas plantas se producen dioxinas y furanos, sustancias que provocan patologías cancerígenas. Por otro lado, es muy preocupante ver la intención de algunas administraciones por valorizar y reforzar las incineradoras, debido a intereses políticos y económicos fundamentalmente.

udal buletina

partehartu@etxarriaranatz.com

9


AU Z O LAN I E N

Etxarriko Udalaren proposamen bateratua (Bildu-NaBai)

Egoera ikusita, Etxarriko Udaleko bi alderdi nagusiek (Bildu eta NaBai), proposamen bateratu bat adostu dute, Mankomunitateak indarrean jarri behar duen partehartze planean garatu dadin. Izan ere, zaborraren gaiak kontsentsu eta adostasun politiko eta soziala eskatzen du, eta udal ordezkariak herritarrekin batera aritzea. Honako hau da bi alderdiok adostu duten proposamena, etxarriarrei aurkezteko: 1.Etxarriko Udalean JARRAIPEN BATZORDE BAT eratzea (Bildu-NaBai), hondakinei buruzko adostasunetara iristeko, eta prozesu guztiaren jarraipena egiteko. 2.- Batzorde horren lana izanen da datozen hilabeteotan dauden aukeren inguruko informazioa JASOTZEA ETA ZABALTZEA, gaur egun ditugun parte-hartze tresnak erabiliz, edo berriak proposatuz. Helburu nagusia izanen da herritarren galderei eta kezkei erantzutea. 10

3.- Zaborren bilketari dagokionez, SISTEMA MISTOA da proposatzen dena: - GAI ORGANIKOA biltzeko, etxarriarrei 3 aukera ematea, herritar bakoitzak nahi duena aukera dezan: autokonpostajea, auzo-konpostajea, eta txez etxeko bilketa Udal honek lan berezia eginen du Etxarrin AUZO-KONPOSTAJEA sustatzeko eta indartzeko. Horretarako, auzo-konpostajea praktikatzen duten beste herri batzuetako esperientziak zuzenean ezagutzeko kontaktuak eginen dira, eta etxarriarrei esperientzia horien berri emanen zaie. Izan ere, kompostaje komunitarioa erraza eta merkea da, eta zabor organikoa kudeatzeko oso bide interesgarria. Esan daiteke etxez etxekoaren eta ohiko kontenedorearen ateko zubia dela, emaitza onak ematen dituena. Eredu honen bi adibide on ditugu. Adibide bat Frantzian dago, SaintPhilbert-de-Bouaine herrian, VendĂŠe departamenduan (Etxarri baino handixeagoa). Beste adibide bat www.etxarriaranatz.com

Bartzelonan dago, La Torre de Claramunt herrian (Etxarri baino txikixeagoa). Eta gerturago etorrita, Ormaiztegiko esperientzia ere aipatzekoa da. - BEIRA orain arte bezala jasotzea, iglu kolektiboen bidez. - Gainerako GAI NAGUSIAK (kartoia eta papera, ontzi arinak eta errefusa), etxez etxe jasotzea, etxarriarrek erabakitzen duten sistemaren bidez: zein ontzi mota, poltsak erabili bai/ez, ontziak non jarri, zintzilikarioak bai/ez, zein ordutegitan utzi‌ 4.- Behin sistema misto hau probatua dagoela, Etxarriko Udalak GALDETZEKO PROZEDURA bat jarriko du indarrean legealdi honetan, jakiteko etxarriarrek zer iritzi duten zaborrak biltzeko sistemaz. Prozedura hori zein izanen den Jarraipen Batzordean erabakiko da, herritarren beharrak eta nahiak ikusita. udal buletina


AU Z O LAN I E N Los dos partidos mayoritarios del Ayuntamiento de Etxarri (Bildu y NaBai) han acordado una propuesta conjunta, para que sea desarrollada en el plan de participación que la Mancomunidad pondrá en vigor. Precisamente, el tema de los residuos exige un consenso y acuerdo político y social, así como que los representantes municipales trabajen de forma conjunta con los vecinos/as: 1 .- Crear en el Ayuntamiento una COMISIÓN DE SEGUIMIENTO (Bildu-NaBai), para llegar a un acuerdo sobre el tema de los residuos, así como para realizar un seguimiento de todo el proceso. 2.- El trabajo de esta Comisión será durante los próximos RECOGER Y DIVULGAR información sobre las opciones existentes. 3.- En lo que respecta a la recogida de basuras se propone un SISTEMA MIXTO: - Para la recogida de MATERIA ORGÁNICA, dar a los/as etxarriarras 3 opciones, para que cada vecino/a elija la que

crea más conveniente: autocompostaje, compostaje colectivo, y recogida puerta a puerta. Este Ayuntamiento realizará un trabajo especial para reforzar el COMPOSTAJE COMUNITARIO. - Realizar la recogida de VIDRIO como hasta ahora, mediante iglúes colectivos. - Recoger puerta a puerta el RESTO DE MATERIALES PRINCIPALES (cartón y papel, recipientes ligeros y rechazos), mediante el sistema que decidan los/as vecinos/as de Etxarri: qué tipo de recipiente, utilizar o no las bolsas, dónde colocar los recipientes, colgadores sí/no, qué horario establecer para dejarlosL 4.- Una vez que este sistema mixto esté probado, el Ayuntamiento de Etxarri pondrá en marcha en esta legislatura un PROCEDIMIENTO DE CONSULTA. En la Comisión de Seguimiento se decidirá cuál será dicho procedimiento, siempre teniendo en cuenta las necesidades y deseos de los/as vecinos/as.

Ereduak ikusteko: http://www.argia.com/albistea/auzolanean­zaborrik­ez­eta­konpost­hobea/inprimatu http://www.construible.es/noticiasDetalle.aspx?id=11269&c=1&utm_source=2185&utm_medium=Newsletter http://vimeo.com/54149857

udal buletina

partehartu@etxarriaranatz.com

11


AU Z O LAN I E N

BATZARRA: ZABOR-BILKETA ETXARRIN Beraz, honetan guztian gehiago sakontzeko, Etxarriko Udalak batzar batera deitzen ditu. Bertan Bildu eta NaBaiko ordezkaria egonen dira, hainbat helbururekin: - Informazioa zabaltzea. - Zalantzak argitzea. - Herritarren proposamenak jasotzea.

Para profundizar más en todo ello, el Ayuntamiento de Etxarri convoca a los vecinos/as a dos asambleas en la Casa de Cutura (acudirán representantes de Bildu y NaBai): Asamblea en euskera: 9 de enero, a las 1 8:30. Asamblea en castellano (principalmente): 1 0 de enero, a las 21 :00.

Batzarra euskaraz

Batzarra en castellano (principalmente)

Eguna: 2013/1/9 Ordua: 18:30 Tokia: Kultur Etxean.

Eguna: 2013/1/10 Ordua: 21:00 Tokia: Kultur Etxean.

Geronen zaborraren ardura har dezagun! Zorretan gaude Ama Lurrarrekin!

Nota: si quieres obtener este boletín íntegramente en castellano, solicítalo en el ayuntamiento, o descárgatelo de nuestra página web www.etxarriaranatz.com.

12

www.etxarriaranatz.com

udal buletina


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.