3 minute read

Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

Lauro 2030 Agenda-plana

Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.

Advertisement

2021-2022 ikasturtean bete ez genituen ekimenak eta horien arrazoiak aztertu ondoren eraiki dugu 2022-2023 ikasturteko 2030 Agenda-plana.

Ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ere, 2022ko uztailean, Zumaian ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan zehaztutako erronkak eta konpromisoak txertatu ditugu.

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 169 ekimen ditugu zehaztuta. Hala ere, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoan Lauro 2030 Agendan burututako ekimenak

Ondoren, 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoan landutako 54 ekimen azaltzen dira, azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 33 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri daude.

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.4 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearen marrazki lehiaketan parte hartzea.

• 1.5 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara.

• 1.7 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Ihauterietako jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

• 1.8 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea ematea.

• 1.9 Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu,

Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.

• 3.3 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.

• 3.9 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

• 3.21 DBHko 1. mailako ikasle talde baten ekimena: IDATZI GUTUNA ETA

HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea,

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.3 DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.4 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.6 Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.

• 4.7 HHko ikasleek galtzagorrien bisita jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko.

• 4.8 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak

Hezkuntzarekin harremandutako hainbat gairi buruz.

• 4.14 LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.

• 5.9 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako

Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.

• 5.13 HH eta LHko komunak unisex izatea.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.

10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:

• 10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.

This article is from: