
1 minute read
Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Advertisement
Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea. 2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen
Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea. 3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Helburu hauek era egokian lortzeko, 2022-2023 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:
1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.
2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.