Trebetasun linguistikoak enpresen arteko lehiako faktorebereizgarri

Page 1

LABURPEN EXEKUTIBOA “Trebetasun linguistikoak enpresen arteko lehiako faktore bereizgarri” Ekonomiaren globalizazio prozesua dela eta esportazio dinamikak, kanpoko merkatuetan hornitzeko prozesuak eta beste merkatuetan sare, aliantza eta ezarpen prozesuak eratzea lehiakortasun faktore gero eta garrantzitsuagoak bihurtu dira. Beste herrialdeetatik datozen kontsumitzaileen mugikortasun geografiko gero eta handiagoak, era berean, merkataritza-enpresak kultura eta hizkuntza ikuspegitik askotarikoa den publiko baten zerbitzu hornitzaile izatea ekarri du. Hori dela eta atzerriko hizkuntzetan gaitasunak eskuratzeak berebiziko garrantzia hartu du enpresan, tresna natural eta ezinbesteko bilakatu arte. Eta gure enpresa sarearen portzentaje handi batek negozio aukerak galtzen ditu testuinguru horretara behar bezala egokitzen ez delako. Testuinguru honetan, Langunek -Hizkuntz industrien Elkartea Euskal Herrian- sustatu eta Lanbide-Hobetuzek finantzatu duen ikerketa honen bidez ondokoa lortu nahi izan da: a) Euskal enpresetan hizkuntzen erabilera, kudeaketa eta prestakuntzari buruzko argazki bat lortu hiru ikuspegi ezberdinetatik: globalizazio prozesuaren aurrean enpresako kudeatzaileek duten ikuspegia, egun beren hizkuntza maila lortu eta hobetzeko ahalegina egiten duten langileen bizipena; eta Euskal Herrian hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituzten Hizkuntzen Industriako profesionalen ikuspegia eta iritzia. b) Argazki hau oinarri harturik, testuinguru orokor honetan euskal enpresen lehiakortasuna areagotzen lagunduko duten eleaniztasun estrategiak sustatu eta hedatzeko lan-ildo ezberdinak ireki. Horretarako, industria zein zerbitzu sektoreko 437 enpresa inguruk; 9 zentroakademiatan hizkuntzak ikasten ari diren 300 langilek; eta Hizkuntzen sektoreak, 30 bat profesionalen iritziak jasoz, parte hartu dute proiektuan. Enpresatik lortutako egoeraren argazkiak euskal ETEak “trantsizio” egoera batean kokatzen ditu, erlatiboki duala den eta erronka garrantzitsuak dituen eskenatoki batean. Horrela: -

ETE talde ireki bat, kanpoan lan egiten ikasi duena, eta bere ibilbidean etapa ezberdinak osatuz doana eleaniztasun tresnak hornitzeari (material komertzialak, webak, langile natiboak barneratu) eta etengabeko sentsibilizazioari dagokionez (kontratazioetan hizkuntzak baldintza bezala barneratzen dituzte, hizkuntza prestakuntza inbertsio bezala hautematen dute gehienetan eta zuzendari, teknikari eta administrariei zuzendua izaten da bereziki). Horiek horrela izanagatik ordea, hauetan gehienetan oraindik ere “arazoak konpontzera bideraturiko kudeaketa” logika da nagusi, eleaniztasunaren kudeaketa logika integratu eta planifikatuen ordez. Azken hauek kuantitatiboki oso urriak dira oraindik.


-

Eta esportaziorik egiten ez dutenen artean edota irekiera prozesu hasiberria dutenetan, behar hainbat sentsibilizatu gabeko enpresa talde garrantzitsua antzematen da; ez soilik eleaniztasunaren kudeaketa lehiakortasunerako eskakizun bezala hartzeko beharraren inguruko sentsibilizaziori dagokionez, baizik eta beste merkatuetara irekitzeko beharrari berari dagokionez.

-

Aldi berean, bi talde hauetan oro har, euren hizkuntza gaitasunen balorazioari dagokionez (beharrak eta gogobetetzea) “autokonplazentzia” sentsazio bat hautematen da.

Zentzu honetan oraindik burutu beharreko ibilbidea luzea da… -

Bai hizkuntza gaitasunak enpresako kudeaketa arlo naturalean integratzeko; non balio erantsia duten hizkuntza zerbitzuek -egun eskaera maila oso baxua dutenak- oraindik lortu ez duten baina garrantzitsua izan daitekeen rola bete dezaketen.

-

Bai EBtik haratagoko esportazio prozesuak eta internazionalizazio prozesuak, mailarik sakonenean (aliantzak, kanpoan ezarpena, etab.), hizkuntza eta kultura logika batetik optimizatzeko; ingeles-hiztunek dioten bezala “english is not enough” eta hizkuntza osagai gehiago dituen errezeta bat eskatzen du: ingelesa + helmuga herrialdeko hizkuntza eta kultura. Zentzu honetan, helburua, euskal enpresa esportatzaileek neurri handi batean Europako euren “esportazio kala” handietan jada aplikatzen duten printzipio hau modu orokor batean proiektatzea da. Esaterako, Frantzian gauzatzen diren operaziorik gehienetan komunikazioa frantsesez burutzen da, Errepublika Federalarekin elkarreragina aldien %40tan alemanez egiten da…

-

Eta noski, irekiera aukera/behar bezala eta hizkuntza eskakizunak saihestu ezin diren lehiakortasun errekerimendu bezala hautemateko beharraren inguruko sentsibilizazioa; eta prestakuntzaren kudeaketa integral, aktibo eta zehatzagoa; eta prozesu hauekin lotutako balio erantsiko zerbitzuen eskaera estimulatzea.

Eta Hizkuntza Industrien sektoreko eskaintzaren ikuspegitik, abiapuntutzat hartzen den testuinguruan, euskal gizarteak egin duen bi hizkuntzen aldeko apustuak, hizkuntza zerbitzuen haserako garapena eta etengabeko dibertsifikazioa ekarri du; eta gainerako lurralde-eremuekin alderatuz kuantitatiboki zein kualitatiboki aberatsagoa den sektore-eskaintza bat aurkezten du. Eskenatoki honetatik, hizkuntza zerbitzuen sektoreak ekonomia-globalizazio prozesuak eta internazionalizazioak duten potentziala hautematen du eta etorkizuneko nitxo bezala arreta-gunea enpresara zuzentzen du pixkanaka; balio erantsi handiagoko eta enpresa eta langileen behar zehatzen arabera egokitutako zerbitzuak eskaintzeko; zeinak sortu eta eskaintzeko gai sentitzen den. Nitxo hauek etengabe gauzatu eta garatzeko, beharrezkoa da enpresek eskaintza hori ezagutu eta aldi berean positiboki baloratzea; egun oraindik ez da ordea errealitatea, aukera bat baino.


Eskenatoki horretan, enplegurako prestakuntza eta euskal enpresen internazionalizaziorako laguntza markoak, “eskaintza eta eskaria elkarrengana hurbiltzeko zubi” bezala; eta hizkuntza praktika baliotsuen katalizatzaile eta estimulatzaile bezala paper garrantzitsua joka dezake. Eta horretarako hau estimulatuko duten hainbat aldaketa jasan beharko ditu. Enpresa sareak eta langileek alde batetik; hizkuntza zerbitzuen eskaintzak bestetik; eta administrazio arautzaile eta orientatzaileak, landu beharreko ekintza-ildo hirukoitza osatzen dute: −

Enpresan hizkuntza trebakuntza eta zerbitzuen eskaera estimulatu, aberastu eta hauen inguruko sentsibilizazioa burutzeko. Helburua ez da soilik hizkuntzen arloko prestakuntza laguntzea, baizik eta prestakuntzaren plangintza, kudeaketa, jarraipena eta ebaluaketarako marko integral bat; eta enpresarentzat balio erantsia duten hizkuntza zerbitzuen erabilera sustatzea. Eta eleaniztasunaren kudeaketa prozesu horretan, EETak laguntza beharko du eta langileek eurek honen dinamizazioan rol aktibo garrantzitsua izan dezakete.

Hizkuntza zerbitzuen eskaintza indartu eta lehiakortasuna areagotzeko: enpresan berrikuntza eta espezializazio prozesuak eta bertako eragileen arteko lankidetza eta sinergiak erraztuz.

Lehentasun estrategiko moduan eleaniztasuna laguntzeko politikak enpresen internazionalizazio politikekin integratzeko. Prozesu horiek burutu ahal izateko oinarrizko baldintzak sortzeko duen rola indartuz.

Hizkuntza arloan, enplegurako prestakuntzaren laguntza markoa egokitu eta hobetzeko, eraldaketa errefortzu hori pilotatzeko tresna bezala; eta hizkuntza zerbitzuen eskaintza eta enpresek egiten duten eskariaren arteko zubi bezala.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.