IKUSI ETA IKASI, HAUR KULTUR ZIRKUITUA

Page 1

tur Zirkuitua

Bilboko Haur Kul

, giloak n o x t txon ipuin lariak, kontaa, magi rkia... antze 3-12

urte

RTX OA 200 9ko URT ARR ILA - OTS AIL A - MA


IKUSI ETA IKASI 2009 Bilboko udaleko Euskara Sailak programazio zabala prestatu du, IKUSI ETA IKASI izenburupean, bilbotar ume eta gaztetxoei euskaraz dagoen produkzioa eskaintzeko asmoz, ikuskizun, sentiberatze hitzaldi eta bestelako ekimenei dagokionez. Programa honen helburu nagusia Bilbon euskararen transmisioa indartzea da. Guztira 29 ikuskizun eta 4 hitzaldi izango dira, Topagunearen laguntza teknikoarekin burututako programazioa osatuko dutenak. Ikusgai izango dira Deustu, Begoña eta San Frantzisko auzoetako udaltegietan, baita Tiboli, Errekaldeberri, Zamakola eta Zurbaran eskoletan eta Kasilla kiroldegian ere, urtarrila, otsaila eta martxoan zehar. Antzerkia, magoak, txotxongiloak, kontu kontalariak, pailazoak... ikusle gazteenen gustuei erantzun nahi dien eskaintza oparoa, azken batean, 3-12 urteetakoei bereziki zuzendua, Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan beti ere. El Área de Euskera del Ayuntamiento de Bilbao ha preparado, un año más, una completa y atractiva programación, bajo la denominación genérica de IKUSI ETA IKASI, cuyo objetivo es acercar a niños y niñas la producción existente actualmente en euskera, en lo que al mundo del espectáculo, actividades y charlas de sensibilización se refiere, programa que pretende reforzar el ámbito de la transmisión del euskera en Bilbao. Se trata de un total de 29 actuaciones y 4 conferencias de las que, con la colaboración técnica de Topagunea, se podrán disfrutar en los Centros de Distrito de Deusto, Begoña y San Francisco, centros escolares de Tíboli, Errekaldeberri, La Peña y Zurbarán y pabellón de La Casilla durante los meses de enero, febrero y marzo. Teatro en euskera, magos, marionetas, cuenta-cuentos, payasos... una oferta que pretende responder a las diferentes preferencias del público más joven, dirigida a niños y niñas de 3 a 12 años, atendiendo a los objetivos marcados en el Plan General de Promoción del uso del Euskera. Ana de Castro Rubalkaba EUSKARA ZINEGOTZIA CONCEJALA DE EUSKERA


EGITARAUA EGUNA

ORDUA

LEKUA

TALDEA

09/01/20

18:00

Begoñako udaltegian

TTR Teatro

09/01/21

18:00

Errekaldeberri eskolan

Zirika Zirkus

09/01/22

18:00

Bilboko La Bolsan

Tor Magoa

09/01/24

11:00

Deustuko udaltegian

Eidabe Antzerkia

09/01/27

18:00

Begoñako udaltegian

Dar Dar Antzerkia

09/01/29

18:00

Bilboko La Bolsan

Tenderete txotxongiloak

09/01/31

11:00

Deustuko udaltegian

Txotxongilo Taldea

09/02/03

18:00

Begoñako udaltegian

Apika; ipuin kontaketa

09/02/04

18:00

Bilboko Tiboli eskolan

Kuko, Truko eta Bolenwaider

09/02/05

18:00

Bilboko La Bolsan

Bertsotxotxongiloak

09/02/07

11:00

Deustuko udaltegian

Iker Diaz kontalaria

09/02/10

18:00

Begoñako udaltegian

Panpin Panpox

09/02/12

18:00

Bilboko La Bolsan

Antzezkizuna txotxongiloak

09/02/14

11:00

Deustuko udaltegian

Txoborro Magoa

09/02/17

18:00

Begoñako udaltegian

Ane Monna, Oskola eta Karramarroi

09/02/18

18:00

Zurbaran eskolan

Eriz Magoa

09/02/19

18:00

Bilboko La Bolsan

Antton Irusta kontalaria

09/02/21

11:00

Deustuko udaltegian

Bihar txotxongiloak

09/02/24

18:00

Begoñako udaltegian

Kidam Magoa

09/02/26

18:00

Bilboko La Bolsan

Potxin eta Patxin pailazoak

09/02/28

11:00

Deustuko udaltegian

Hipo eta Tomax pailazoak

09/03/03

18:00

Begoñako udaltegian

Monda eta Lironda

09/03/04

18:00

Zamakola eskolan

Txan Magoa

09/03/05

18:00

Bilboko La Bolsan

Kiki eta Koko pailazoak

09/03/07

11:00

Deustuko udaltegian

Rosa Martinez. Txotxongiloak

09/03/10

18:00

Begoñako udaltegian

Kandelen argipean

09/03/12

18:00

Begoñako udaltegian

Oihulari Klown ipuin kontaketa

09/03/14

11:00

Deustuko udaltegian

Irrintzi txotxongiloak

09/03/28

11:00

Bilboko Kasillan

Pirritx eta Porrotx

09/03/28

17:00

Bilboko Kasillan

Pirritx eta Porrotx


TTR TEATRO

“Salam”

Urtarrilaren 20an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian Mendebaldea eta Ekialdearen arteko kultur harremanak estutzeko gure karabana zuen herrira etorri da zuen gobernuak gonbidaturik. SALAM publikoa plazara eramaten duen kalejira bat da. Bi beduinoak eta euren gameluak gozaraziko digute Magrebeko arte herrikoiaren benetako erakustaldi batekin eskenatoki inprobisatu batean. La compañía de teatro TTR, con la obra “Salam” quieren encontrar los verdaderos límites que hay entre oriente y occidente.

ZIRIKA ZIRKUS

SALAM tradizioa eta modernitatearen artean, yate bat eta patera batean artean, turismoa eta inmigrazioaren artean bizi da. SALAMek Mendebalde eta Ekialdearen arteko benetako muga non dagoen aurkitu nahiko luke.

“Zirika zirkus”

Urtarrilaren 21ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko Errekaldeberri eskolan Loretsu eta Bolintxe, bakoitza bere aldetik, zirko ikuskizun bana egitera joan dira, baina, eskenatoki eta ikuslego bakarra dago. Haien indarrak eta zirko ezagutzak uztartuko dituzte? Elkarrekin egingo ote dute ikuskizuna? Edo zuen laguntza beharko dute ados jartzeko? Los payasos Loretsu y Bolintxe, con la compañía de los niños ofrecerán cada uno por su lado un espectáculo de circo… ¿saldrá todo bien?

Bi pailazo hauek ikuskizunean zehar, akrobaziak, dantzak, magia, oreka jokoak... eskainiko dizkigute.


TOR MAGOA Urtarrilaren 22an (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean Tor Magoak eskainiko digun saio dibertigarri eta partehartzailean, umeak dira protagonista nagusiak. Bertan, Tor-en umore eta laguntzaz magia, umore eta sorpresa asko eskainiko digun ikuskizuna gozatzeko aukera izango dugu. Zatoz lagunekin ondo pasatzera!

El Mago Tor nos dará a conocer el mundo de la magía con grandes dosis de humor.

EIDABE ANTZERKIA

“Ametsen museoa”

Urtarrilaren 24an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Behin erratzarik ez zeukan sorgin batek sekreto garrantzitsu bat kontatu zidan... Non gordetzen diren ametsak! Antxonek galduta ikusten du bere burua museo baten barruan; bere helburu bakarra horren “aspergarria” suertatzen zaion leku gogaikarri horretatik ataratzean datza, baina laister konturatuko da ez dela horren erraza. Con la obra de teatro “Ametsen museoa” intentarán que todos niños/as puedan soñar con las diferentes obras de arte de los museos.

Antzezlanaren garapenean hainbat pertsonaia agertuko zaizkio, eta protagonistari koadroak ikusten eta gozatzen irakatsiko diote oso premisa errazapean. Antzezlanaren ikusleek amets egiten “ikasiko” dute Gioconda, Menina, Van Gogh eta beste hamaikatxo pertsonaien eskutik.


DAR-DAR TALDEA

“Egizu lo Tartalo”

Urtarrilaren 27an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian Ikuskizun honetan antzezleak, buru handi bat, txinar itzalak eta ipuin herrikoien magia topa ditzakegu. Oihana Tartaloren kobazuloan preso dago. Tartalok jan ez dezan mota guztietako trikimailuak erabiltzen saiatuko da, eta azkenean, egokiena aurkituko du: Ipuinak. Hauek kontatuz, ihes egiten saiatuko da... Lortuko ote du? “Egizu lo Tartalo”, es una obra de la compañía de teatro Dar-Dar que nos sumerge en la mitología vasca.

TENDERETE

Ikuskizun honetan, Tartalo, Euskal Mitologiako pertsonaia, hurbildu nahi diegu haurrei: Izaki erraldoia, begi bakarra, gizajalea eta adimen gutxikoa.

“Urrun erreinua”

Urtarrilaren 29an (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean

“Urrun erreinua” es una obra de marionetas que nos representa la compañía de titeres Tenderete.

Urrun Erreinuan ohikoa gertatzen da: printzeak ezkondu behar dira eta ezkongaiak zain daude, hau da, gorteetako interes ezberdinak daude. Abentura Urrun Erreinuan egindako bahiketa batean hasten da. Nahaste honetan emakume bikote ausarta batek istorioa zuzentzen du bukaera magiko eta zoriontsu bateraino. Ipuina ote da?


TXONTXONGILO TALDEA

“Erreka Mari”

Urtarrilaren 31n (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren lamiñak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu.

“Con la ayuda de las marionetas de Txotxongilo Taldea, conoceremos la historia de “Erreka Mari”, la última lamía de Euskal Herria.

Etorri zaitez! Euskal Herriko azken laminaren istorioa kontatuko dizuegu eta!

APIKA IPUIN KONTAKETA “Mozorro festa” Otsailaren 3an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian Jai berezi honetan mozorroak edonon egongo dira! Ipuinetatik ateratako pertsonaiak elkartuko dira ondo pasatzeko. Betiko istorioak eta istorio modernoak aurkituko ditugu. Ipuin kontaketa honetan “ipuina” da protagonista: liburuak, istorioak, marrazkiak... benetan gozatzekoa Apika Taldea” nos narrará las aventuras de diferentes personajes conocidos.


KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER

“Taulara!”

Otsailaren 4an (asteazkena), 18:00etan Bilboko Tiboli eskolan

El payaso Bolenwaider necesitará la ayuda de los niños/as para poder dirigir las travesuras de Kuko y Truko.

Hainbat esketxetan banatutako obran haurrek hiru protagonisten bihurrikeria eta aldrebeskerietan aktiboki parte hartuko dute. Emanaldiko lekua, herriz herri, kontinentez kontinente eta galaxiaz galaxia egindako jiraren azken geltokia izango da. Hala ere, Kuko eta Truko ez dira prestatutako ikuskizuna egiteko gai eta honek izugarrizko buruhausteak ekarriko dizkio taldeko zentzudunari, beraz, haurrek Bolenwaiderri lagundu beharko diote pailazoen ganoragabekeriak konpontzen.

BERTSOTXONGILOAK

“Hitzen lapurra”

Otsailaren 5ean (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus entzuleak ere. En la obra de teatro “Hitzen lapurra” con la ayuda de niños/as, nos darán a conocer la importancia que tienen las palabras en la sociedad actual.


“Kontu Kontari, Kontu Kantari”

IKER DIAZ KONTALARIA Otsailaren 7an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian

El cuenta cuentos Iker Diaz, nos narrará con música alegre y canciones originales un conjunto de cuentos con encanto.

Kontu-kontari, kontu-kantari ipuin sorta xarmangarria da, musika alaiekin eta abesti originalekin jantzia. Iker bikoizketa-aktorea da, haurren unibertsoko pertsonaia ospetsuen ahots ezaguna, bai zineman bai telebistan. Lan honetan bildu ditu 20 urtean aktore, zuzendari eta abeslari jardunean jorratutako interpretazio aukera zabala eta esperientzia pertsonala. Hala, kontakizun goxo hauetako pertsonaien ahotsei bizia ematen dienean, samurtasun berezia erakusten du kontuak kontakantatzeko.

PANPIX PANPOX

“Sol-La-Si-La-tzen”

Otsailaren 10ean (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian

Lulú necesitará la ayuda de los niños/ as para poder afrontar los problemas que tiene con los idiomas.

Maleta prestatu ostean, Lulú prest dago oporretan joateko, baina arazo batekin aurkitzen da, HIZKUNTZA. Umeen laguntza eskatzen du gauzak nola esaten diren jakiteko. Lulú eta Txaroni heldu berriak dira Euskal Herrira, gure kultura ezagutu nahian. Jendeak ulertzeko modu bakarra? MUSIKA... Txaronik bere maletan ekarritako akordeoiarekin eta umeen laguntzarekin, musikaren bitartez, ulertuko dira denak, baita orkestra bat sortu ere...


ANTZEZKIZUNA TALDEA

“Ipuin lapurra”

Otsailaren 12an (osteguna) , 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean

Con la obra de marionetas “Ipuin lapurra” la compañía Antzezkizuna nos adentrarán a las aventuras de Toni La Sal.

TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du. Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera batekin. Posible al da ikus-entzuleak arratoi bihurtzea Hamelingo txirula joleak? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa? Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.

TXOBORRO MAGOA Otsailaren 14an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Magiaren eta umorearen arteko sinbiosi hobezina, artearen askotariko arloak tartekatzen dituena, arlo horiek denek nola edo hala magiarekin zerikusia izanik, esaterako txinatar itzalak, malabarismoak eta globoflexiak. Hori guztia, jakina, magia tradizionalaren diziplina guztiekin batera doa: kartomagia, hurbileko magia, aretoko magia, manipulazioa, etab... El Mago Txoborro nos dará a conocer el mundo de la magia mediante sombras chinescas, malabarismos y globoflexia.


ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI “Ino, Ino, Ino badator Bonbardino” Otsailaren 17an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian Ane Monnak, Bonbardino izeneko haurra izango du. Eskolara joaten hasi zenetik, bere ikasgelako Lady Pinpirinak, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe; batzuetan, bere janzkeragatik eta beste askotan… inolako

Con la ayuda de Ane, Monna Oskola, todos los niños/as intentarán ayudar a Bonbardino de las maldades de Lady Pinpirina.

aitzakiarik gabe. Bonbardino zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean?. Zer esango dio Lamiak basoan zehar topatzen duenean?

ERIZ MAGOA Otsailaren 18an (asteazkena), 18:00etan Bilboko Zurbaran eskolan Kaixo lagun! ERIZ MAGOA-ren ikuskizuna atsegin handiz aurkeztera gatozkizue!

El mago Eriz nos ofrece un espectáculo lleno de ilusión y fantasía, adornado con grandes dosis de humor para niños/as.

Ongi etorri mundu magiko batera, non, ilusio eta fantasia apur batekin, dena posiblea den. Eriz-ek, fantasia eta errealitatea elkartzen diren eta magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu. ERIZ-en umore eta laguntzaz umeei zuzenduriko aparteko ikuskizuna gozatzeko aukera izango dugu.


ANTTON IRUSTA

“Lau haizetara kontari”

Otsailaren 19an (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean

El cuenta cuentos Antton Irusta, nos narrará un cuento para conocer y amar el mundo rural.

Antzina, ardi eta animalia guztiak eta belar eta arbolek berba egiten zutenean, urruneko baserri batean, Katxin izeneko mutil zintzo bat bere aitonarekin bizi zen. Aitonak, landareen, zuhaitzen eta animalien izenak irakatsi zizkion. Katxin herriko plazara jaitsiko da eta bertan, herriko haurrei bere jakinduria erakutsi beharko die. Katxinekin basoko zeresanak ezagutzeko eta maitatzeko aukera izango dugu.

BIHAR TXONTXONGILOAK “Adarbakar urdina” Otsailaren 21ean (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Ikuskizun honetako protagonista, munduan zehar ibiltzeko etxetik atera den adarbakar bat da; irten denerako konturatu da animalia guztiek balio dutela zerbaitetarako, berak izan ezik, berak ez baitu ezertarako balio.

“Adarbakar urdina” es una obra de marionetas que nos representa la compañía Bihar.

Iratxo baten laguntzaz gure protagonista, besteei laguntzea zerbaitetarako dela jabetu da eta liluraturik abentura sorta bat burutuko du.


KIDAM MAGOA Otsailaren 24an (asteartea), 18:00etan Begoñako udaltegian Baina hori ezinezkoa da! Ezinezkoa dirudi, baina posible da. Kidam-ek bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Kidam-ek berrasmaturiko magia joku klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia elegante eta ikusgarrienarekin. El mago Kidam, nos mezclará con mucha elegancia y espectáculo los juegos clásicos de magia con los actuales.

POTXIN ETA PATXIN

“Egipton gertatuak”

Otsailaren 26an (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean

Los payasos Potxin eta Patxin nos darán a conocer las diferentes costumbres de Egipto.

Potxin eta Patxin artistak herrialde ezezagun batean barneratuz doaz astotxoa lagun dutelarik. Momentu latzak biziko dituzte, bero, egarri, noraeza eta ezjakintasuna dela eta, atseden hartuko dute, egarriari, tea hartuz aurre egingo diote baina lasaitasuna apurtuko duenik ere izango da, sugea. Piramideak nola egin zituzten frogatu nahi dute baita bertakoek buztinezko ladriluekin etxeak nola egiten zituzten ere. Baina gaurko gizartera etorrita ikuslegoa hirietako etxe luze baten antzekoa egiten ipiniko dute ea luzeeena nork egiten duen, eta Piramiderik egiteko ere gai ote lirateke?


HIPO ETA TOMAX Otsailaren 28an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Hipo eta Tomax, Argiñano sukaldari famatuaren telebistako platoan elkartu eta aspaldi zeukaten ametsa burutuko dute: sukaldari famatuak izan eta umeei Cola-Cao pastela nola egiten den erakustea.

Los payasos Hipo eta Tomax necesitarán la ayuda de los niños/as para poder hacer un pastel de Cola-Cao.

Horretarako Argiñañori errezeta liburua lapurtuko diote eta bertan dituzten osagaiekin “Cola-Cao” pastela egingo dute. Noski “TOMAX” eta “HIPOTOLOMEO” ez dira oso jaioak sukaldeko kontu hauetan , eta makina bat arazo izango dute beraien helburua betetzeko. Ikuskizun dibertigarria da, ez dugu beste helbururik, eta bertan abesteaz gain, sorpresa handiak daude.

MONDA ETA LIRONDA “Dinosauro egitasmoa” Martxoaren 3an (asteartea) , 18:00etan Begoñako udaltegian MONDA eta LIRONDA pailazoak umeekin jolasteko agertuko dira. Lirondak dinosauroak izugarri maite dituenez benetako dinosauroa ikustea bere ilusiorik handiena da. Bere laguna Mondak, publikoaren laguntzari esker, dinosauro handi-handia ekarriko dio harrituta uzteko.

El payaso Monda necesitará la ayuda de los niños/as para poder traer un dinosaurio a Lironda.


TXAN MAGOA Martxoaren 4an (asteazkena), 18:00etan Bilboko Zamakola eskolan Txan Magoa ezaguna, ume, gazte zein helduak, magiaren mundura bueltatxoa egitera animatu gaitezen dator. Mundu horretan sartzeko pasahitza ezaguna da: “Artxila Murtxila ” esan, putz egin, begiak itxi, zabaldu... eta harrapatuta zaude! Prestatu zaitez inoiz ikusi eta imajinatu gabekoak ikusteko, ordu bete zur eta lur igaro eta aretotik sineskor baina, batez ere, zoriontsu irteteko. El conocidísimo mago Txan, nos invita a conocer el misterioso mundo de la magia mediante trucos alucinantes para los niños/as.

KIKI ETA KOKO

“Ni natura naiz”

Martxoaren 5ean (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean Kiki eta Koko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk du horren errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Istorio honetan bada zuhaitz bat oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena. Los payasos Kiki eta Koko jugarán, cantarán y bailarán para poder mantener la naturaleza viva.

Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari, bizitza itzultzea.


ROSAREN TXOTXONGILOAK “Beti lagun” Martxoaren 7an (larunbata) , 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian Lagunen arteko harremanei buruzko istorioa da. Emanaldia Interneten bidez munduko edozein txokora iritsi gaitezela adieraziz hasten da. Galdu den olagarro txiki batekin itxaso aldera joango gara lehendabizi, baina hartza eta azeriarekin mendi aldera ere joateko aukera izango dugu. Con la ayuda de las marionetas de Rosa, conoceremos una historia sobre las diferentes relaciones entre amigos.

KANDELEN ARGIPEAN

“Ipuin kontaketa”

Martxoaren 10ean (asteartea) , 18:00etan Begoñako udaltegian Kandelak argipean taldeko Pedro eta Begoren esku, belarriak, begiak eta irudimena berotu eta ondo zabalduta, prest egongo gara elkarrekin ipuinak kontatu eta entzuteko. Ipuin-saio honetan denon artean lortuko dugu entzungo ditugun istorioetako umeei, protagonistei alegia, bizitza ematea eta beraiekin barre egitea. “A la luz de las velas”, cuento para refrescar los oídos y el corazón nos llena de humor y fantasía.

Zatozte ipuinez elkarrekin gozatzera!!!


OIHULARI KLOWN

“Ipuin kontaketa”

Martxoaren 12an (osteguna), 18:00etan Bilboko La Bolsa eraikinean

“Oihulari Klown” nos narrarán un cuento lleno de humor y fantasía con una trama que atrapará a los niñas/niños desde el inicio.

Oihulari Klown taldeak 18 urte daramatza haurrentzat, gazte eta helduentzat, era guztietako lekuetan eta adin guztietako pertsonentzat kontu kontari. Barrua astintzen diguten istorioak kontatzen ditugu, bizitzaren abentura honetan bidai lagun izango ditugun istorioak. Kontatzen dugun bitartean, istorioak bidean aurrera egiten du, istorioa aldatu egiten da, aldatu egiten gaitu. Eta beti bihotzetik kontatzen dugu.

IRRINTZI TXOTXONGILOAK “Zuk zuk jaunaren alfabetoa” Martxoaren 14an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian

“Zuk zuk jaunaren alfabetoa” es una obra de marionetas que nos representa la compañía Irrintzi.

Antzezlan hau Bernardo Atxagak idatzitako izen bereko ipuinean oinarrituta dago. Aktore eta objektuak nahasten dira lanean, txotxongiloek, kasu honetan letrek, protagonismo berezia hartzen dutelarik. Oso testu interesgarria izanik, egitura eta mezu aldetik, bide emango digu, Irrintzi taldeak egin dizkion ekarpenez, haur eta publiko familiarrarentzat zinez egokia eta erakargarria izan dadin.


Los conocidísimos payasos Pirritx eta Porrotx, con el nuevo espectáculo “Piratak”, nos presentan la historia de un pirata vasco.


OTX R R O P A T E PIRRITX DATA: MARTXOAREN 28an LARUNBATA DATA: ORDUA: 11:00etan eta 17:00etan (ateak ordubete lehenago zabalduko dira). LEKUA: BILBOKO KASILLA PABILOIAN

“Piratak” Pirritx, Porrotx eta Mari Motots altxor bila goaz. Adorea, irudimena eta trebezia beharrezkoak dira horretarako, ez baita erraza pirata izatea. Horregatik jo dugu zugana ere, zailtasunak taldean gaindituko ditugulako. Prest zaude? Goazen ba! Gora euskal piratak eta gora Patakon! Daukanari kendu eta ez daukanari emon! Los conocidísimos payasos Pirritx eta Porrotx, con el nuevo espectáculo “Piratak”, nos presentan la historia de un pirata vasco.

SARRERAK SALGAI: MARTXOAREN 19TIK AURRERA Entradas a la venta desde el 19 de marzo

SARRERA: 4€


Antolatzailea

Babesleak

Diseinua

Laguntzailea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.