Kontsumitzaileen dekretuaren betetze maila 2014

Page 1

kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen

hizkuntza-eskubideak 123/2008 Dekretuaren betetze-maila

2014KO UDAZKENA


Sei urte ondoren empresek ez dituzte 123/2008 Dekretuaren aginduak betetzen 2003ko abenduan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen zuen 6/2003 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege horretan, besteak beste, kontsumitzaile euskaldunen eskubideak arautu ziren lehen aldiz, izan ere, aipatu legearen VII. kapituluak berariaz jaso zituen kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen eskubideak. 6/2003 Legearen arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasun zein zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko, bai eta EAEn kokaturik dauden enpresetan hizkuntza ofiziala den euskara erabiltzeko ere.

DEKRETUAREN ARABERA EUSKARAREN PRESENTZIA BERMATU BEHAR DEN ARREN, EAE-KO MERKATARITZA-GUNEETAN OSO OHIKOAK DIRA GAZTELANIA HUTSEZKO TXARTEL INFORMATIBOAK

Lege guztiek bezala honek ere ondorio praktikoak eragiten hasteko garapena behar zuen ordea. Bada, garapen hori ez zen 2008 urtera arte iritsi, alegia, 5 urte pasa ziren legea garatzeko 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa dekretua, indarrean sartu zen arte.

2008ko dekretua "gabezi handiekin" jaio zen: interes orokorreko zerbitzuen enpresei (telefonia, argindar, gas hornitzaileak eta abar) eta EAEko hiru hiriburuetan eta %33 baino euskaldun gehiagoko udalerrietako 15 langiletik edo 400 metro karratutik gorako saltokiei (EAEko saltoki guztien %6,5i soilik) baino ez die

eragiten eta, besteak beste, ez du ezer esaten euskaraz etiketatzeari buruz. Hala ere, hizkuntzaren normalizazioarekin zerikusia duten beste arau batzuekin alderatuz gero, 123/2008 Dekretuak desberdintasun interesgarriak jasotzen zituen. Izan ere, lehenengoz, arau batek helburu eta epe zehatzak ezartzen zituen eta zehapenak (isunak) ere bai, Dekretuak ezarritako neurri horiek betetzen ez zituztenentzat. Eraginkortasunaren ikuspegitik garrantzi handikoak dira hiru osagai horiek (helburu eta epe zehatzak zein zehapenak) eta Kontseiluak halaxe azpimarratu zuen Dekretua ezagutu ondoren egindako balorazioan. Dena dela, Dekretua indarrean sartu ondotik hainbat eskubide-urraketa gertatu eta salatu ziren arren, 2008-2012 tartean Eusko Jaurlaritzak ez zuen zehapen bakar bat ere ezarri, ez Jaurlaritza PNVren esku egon zenean (2008-2009) ez eta PSEren esku egon zenean ere (2009-2012). Ondoren, 2012ko otsailean, PSEren Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen 123/2008 Dekretuak aurreikusten zituen zehapenak eta ondorioz, praktikan, baita Dekretuak izan zezakeen eraginkortasuna bera ere. Lehenik PNVren Jaurlaritzak ez zuen ezer egin Dekretua betearazteko eta ondoren PSErenak ahal zuen guztia egin zuen araua bera indargabetzeko. Honela, PNVren inakzioaren ondotik, jada Blanca Urgell Kultura sailburu zela enpresei urte beteko luzamendua edo moratoria eskaini zitzaien Dekretuak zehaztutako hainbat helburu lortzeko denbora agortzen zitzaielako. Gerora ikusi zenez ordea, luzamenduaren helburua ez zen enpresei araua betetzeko denbora gehiago eskaintzea. Gerora sailburuak berak iragarri zuenez, helburuak beste batzuk ziren: “batetik dekretua bera aldatzeko denbora lortzea eta bestetik zehapen edo isunen aplikazioa geraraztea�. Zehapenak bertan behera utzi zirenean EAJ-ren adierazpenak oso gogorrak izan ziren eta Legebiltzarrean bertan iragarri zuten beraiek Jaurlaritzara itzultzen zirenean zehapenak berreskuratuko zituztela (bideoa badugu). Bada, 2012az geroztik Jaurlaritza berriz ere EAJ-ren eskuetan dagoen arren eta, garrantzitsuena, Legebiltzarrean gehiego nahikoa eskuratuko lukeen arren, EAJ-k uko egin dio jatorrizko Dekretuan (EAJ-k berak sortutako Lege eta Dekretuan) zehapenak berreskuratzeari.


Kontseiluak, bigarrenez, 123/2008 Dekretuaren betetze-maila aztertu du KONTSEILUAK, BIGARREN ALDIZ, 123/2008 DEKRETUAREN BETETZE-MAILA AZTERTU DU

- Komunikazio-operadoreak: Euskaltel, Eroski Móvil, Orange, Movistar, Vodafone eta Yoigo. - Tren edo errepide bidezko garraioa: Eusko Tren, Metro Bilbao, RENFE, Donostibus, Pesa eta La Unión.

Hizkuntza-politika egoki batek norbanakoak euskalduntzeko helburua izan behar du, baina benetan egokia eta osoa izateko gizarte-espazioak ere euskaldundu behar dira eta horretarako, ezinbestean, arau eragingarriak behar dira. Esan bezala, 2003an onartu zen EAEn Kontsumitzaileen Estatutu berria eta 2008an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Lege hori garatzeko 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen buruzkoa.

- Aire bidezko garraioa: Vueling, Iberia - Energia elektrikoaren, petrolio-erregaien eta gas naturalaren hornitzaileak: Iberdrola, Gas Natural, Repsol, EDP (Naturgas) eta CEPSA. - Finantza-erakundeak: BBVA, KutxaBank, Laboral Kutxa, Banco Santander eta ING Direct. Ikus daitekeenez, enpresen aukeraketari dagokionez, alor bakoitzean enpresarik ezagunenak aukeratu dira eta zerbitzua EAEko hiru herrialdeetan eskaintzen dutenak. Kontseiluko hainbat lagun aritu da enpresak bisitatzen eta dokumentuak eskuratzen. Argazkiak atera ditugu, dokumentuak eskuratu, eta, oro har, Dekretuak ezartzen dituen betebehar horiek betetzen ote diren aztertzeko frogak eskuratu ditugu. Horretarako sektore bakoitzean Dekretuak jasotako eta derrigorrez bete beharreko elementuak izan dira aztertu direnak.

Bada, bere garaian esan genuen bezala, aipatu Dekretuak bazituen elementu positiboak, besteak beste, bere eraginpeko enpresei helburu eta epe zehatzak ezartzen zizkielako eta neurri horien eragingarritasuna neurtu asmoz, 2011 urtean Dekretuaren betetze-maila aztertzeko landa-lana egin genuen. Aurrerapauso txiki batzuk antzeman gentuen baina ondorio orokorra argia zian zen: “bi urte pasa ondoren ez dira Dekretuaren aginduak betetzen”. Honela bada, Dekretua indarrean sartu zenetik 6 urte pasa direla kontuan hartuz, 2011 urtean egindako landa-lanaren parekoa egin dugu Dekretuak lehen aldirako ez ezik, bigarren aldirako ere ezartzen zituen betebeharrak betetzen ari diren jakin ahal izateko.

Oraingoan ere, Dekretuak hala jasotzen duenez, honako sektore hauek izan dira aztertutakoak: - Jende aurreko establezimendu handiak: Carrefour, Zara, Eroski eta El Corte Inglés

Landa-labna 2014ko uda/udazkenean egin da. Ohiko kontsumitzaile edota erabiltzaile baten ikuspuntutik egindako harremanak izan dira, hau da, enpresei ez zaie iragarri azterketa bat egingo dela. Halaber, paperezko euskarrien kasuan, une oro, euskaraz jasotzeko nahia adierazi zaie enpresetako harrerako langileei, beraz, eskuratu ez den kasuetan halakorik ez zegoelako izan da.


GARRAIOA-ENPRESAK

Garraio enpresek euskaraz eskaini behar dituzte txartelak, bai fisikoak bai eta birtualak ere.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

EUSKOTREN EuskoTren-ek txartel fisiko desberdinak erabiltzen ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako. Azken bi herrialdeetan EuskoTrenek Dekretuak ezarritakoa betetzen du baina Araban ez. Araban txartelak gaztelania hutsean eskaintzen ditu eta ondorioz ez du 123/2008 Dekretuak xedatutakoa betetzen.

Fisikoak: ez du betetzen Beraz, txartel fisikoei dagokienean eta Arabako txartela ikusita argi dago EuskoTrenek ez duela Dekretuak zehaztutakoa betetzen. Lehen bi argazkietan ikus daitekeenez, txartelaren atzekalde osoa gaztelania hutsean dago: data, ekintza, geltokiak zein salneurria.

2011 urtean egindako azterketan ere EuskoTren-ek Araban erabiltzen zituen txartelek ez zuten Dekretuak zehaztutakoa betetzen.

Hirugarren argazkian txartelaren aurrekaldea ere gaztelaniaz dagoela ikus daiteke. Bizkaia eta Gipuzkoan aztertu ditugun txarteletan arauak ezarritakoa betetzen den arrren, orokorrean, Arabako txartela ikusiz, EuskoTrenek Dekretua ez duela betetzen ondorioztatu behar da.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

ARABA Ikus daitekeenez, txartel arrunta gaztelania hutsean dago: data, geltokia zein salneurria, guztia gaztelania hutsean.

BIZKAIA Txartelean hitz gutxi antzeman daitezke baina daudenak ele bietan daude. Txartelaren aurrekaldean data euskaraz dago.

GIPUZKOA Txartel osoa ele bietan dago, lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz. Lege oharrak ere euskaraz daude.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

Txartel elektronikoei dagokienez, 2011 urtean egindako azterketan enpresa honek 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen zuen. Bada, 2014an egindako azterketa kontuan hartuz, egun ere betetzen duela esan daiteke..

Elektronikoak: bai baina Euskara hautatu ondoren, pantaila batzuetan hitz solte batzuk gaztelaniaz agertzen badira ere, orokorrean pantaila guztiak euskaraz irakur daitezke. Dena dela, hitz solte horiek euskaraz jartzeko neurriak hartu beharko lituzke EuskoTren garrioa-enpresak.

Esandakoa, orokorrean pantaila guztiak euskaraz ere badaude eta ondorioz txartelen erosketa elektronikoa euskaraz ere egin daiteke. Dena dela, zenbait pantailatan hitz batzuk gaztelaniaz agertzen dira eta horrek ez du zentzurik behin euskara aukera hautatu ondoren.

Laburbilduz, txartel fisikoen atalean Dekretua ez duela betetzen kontuan hartuz eta elektronikoen atalean ere hutsuneak izan badituela aintzat hartuz, EuskoTren garraioenpresak 123/2008 Dekretuak zehaztutakoa ez duela betetzen ondorioztatu behar da.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

EUSKOTREN Hizkuntza desberdinen artean euskara hautatzeko aukera eskaintzen da. Orokorrean pantaila desberdinak euskaraz daude.

EUSKOTREN Tarteka gaztelaniaz dauden hitz solte batzuk agertzen badira ere, orokorrean pantaila desberdinak euskaraz irakur daitezke.

BILBOKO TRANBIA Euskotren-ek kudeatzen dituen tranbietan ere pantaila desberdinak euskaraz daude baina, ikus daitekeenez, tarteka gaztelaniazko hitzak ageri dira.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

RENFE RENFEk txartel fisiko berdintsuak erabiltzen ditu Araba, Bizkaia zein Gipuzkoan eta guztiak nagusiki gaztelaniaz. Txartelen atzekaldean izaten dira hitz batzuk euskaraz baina orokorrean gaztelania da nagusi, alegia, egun ez dago txartel osoa euskaraz eskuratzerik. Ondorioz Renfek ez du gai honetan 123/2008 Dekretuak xedatutakoa betetzen.

Fisikoak: ez du betetzen EUSKARA ATZEKALDEAN Esan bezala, txartel batzuetan euskararen presentzia txartelaren atzekaldera mugatzen da. Hori da gertuko ibilibideen kasuan Araba eta Gipuzkoako txarteletan ikusi duguna. Bizkaian erositako txartelean aldiz atzekaldean ere gaztelania da nagusi, ez dago hitz bakar bat ere euskaraz.

Ikus daitekeenez, txartel fisikoen atalean Renfek ez du Dekretuak ezarritakoa betetzen, ez Bizkaian ez eta Gipuzkoan ere. Goiko argazkian ikus daitekeenez, Gipuzkoan (Pasaian) erositako txartela gaztelania hutsean dago: data, txartel mota, ibilbidea...

makinan idazten dituen hitzak ere ele bietan daude. Dena dela, emaitzak orokorrean hartuta argi dago Renfek ez duela txartel fisikoen kasuan Dekretuak agindutakoa betetzen.

Araban bai, Araban inprentako hitzak ez ezik, bidaia bakoitzean

ContinĂşa en pĂĄgina 2

ARABA Txartelaren atzekaldea ele bietan dago (baita tintazko oharrak ere), hori bai, lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz.

BIZKAIA Txartelaren atzekaldea gaztelania hutsean dago: mezua, data, oharrak... Hitz bakar bat ere ez euskaraz.

GIPUZKOA Txartelaren atzekaldea ele bietan dago, hori bai, lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

Txartel elektronikoei dagokienez, 2011 urtean egindako azterketan enpresa honek ez zuen 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen eta egun ere ez duela betetzen esan behar dugu. Eskuineko argazkian ikus daitekeenez, txartelak erosteko makinetan goiburu batzuk euskaraz daude baina gainerako guztia gaztelaniaz, alegia, ez da Dekretuak gai honi buruz esaten duena betetzen.

WEBGUNEAN ERE EZ Izenburu nagusiak euskaraz daude baina esaldi asko gaztelaniaz baino ez. Gainera, pantailetan aurrera egin ahala gaztelaniaz nagusitzen da.

Elektronikoak: ezta ere Txartelak erosteko makinetan euskara hautatzeko aukera eskaintzen da baina gero eskubide hori ez da bermatzen, izan ere, gaztelania nagusi da agertzen diren pantaila desberdinetan

Adibidez, hautatutako ordutegia deskargatzeko aukera eskaintzen du baina pdf-a gaztelania hutsean dago.

2011 urtean egindako azterketan emaitza antzekoa izan zela kontuan hartzen badugu, argi dago urte hauetan

Renfek eskubide urraketarekin amaitzeko ezer gutxi egin duela. Laburbilduz, txartel fisikoetan ez da Dekretuaren esana betetzen eta elektronikoen kasuan ere ez, hortaz Renfe-k 123/2008 Dekretuaren aginduak bete gabe jarraitzen duela ondorioztatu behar da ezinbestean.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

TXARTEL MAKINA Ikus daitekeenez hizkuntza hautatzeko aukera eskaintzen da baina lehen pantailan jada gaztelania nagusitzen da.

TXARTEL MAKINA Hurrengo pantailan ere izenburua euskaraz da baina gainerakoa gaztelaniaz dago, nahiz eta hasieran euskara hautatu.

WEBGUNEA Izenburu nagusiak euskaraz daude baina esaldi asko gaztelaniaz baino ez. Pantailetan aurrera egin ahala gaztelania nagusitzen da.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

METROBILBAO DONOSTIBUS ETA PESA Hiru enpresa hauek 2011 urtean egindako azterketaren arabera txartel fisikoak ele bietan zituzten eta ondorioz betetzen zuten 123/2008 Dekretuak gai horretan ezarritakoa. Bada, gaur egun ere 3 enpresa hauek beren txartel fisikoak ele bietan eskaintzen dituztela ikusi dugu eta ondorioz Dekretuak xedatutakoa betetzen jarraitzen dute.

Fisikoak: betetzen dute

Argazkietan ikus daitekeenez, txartelen aurrekaldea zein atzekaldea ele bietan daukate. Legeoharrak, zerga arloko informazioa eta data-formatua (nahiz eta azken hau ez beti) euskaraz irakur daitezke.

2011 urtean egindako azterketak erakutsi zituen emaitza onak errepikatu dira oraingoan ere hiru enpresa hauen kasuan. Txartel fisikoak behar bezala daude, euskara gutxienez gaztelaniaren maila berean. Bestalde, azpimarratzekoa da zenbait kasutan dataren

formatua bera ere euskaraz dagoela, alegia, uuuu/hh/ee hurrenkeran eta ez gaztelaniazko. Horixe litzateke antzeman dugun hutsune bakarra, izan ere, MetroBilbao enpresako txarteletan data gaztelaniazko hurrenkeran dago: ee/hh/uu.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

DONOSTIBUS Txartela ele bietan dago, lehenik euskaraz eta gero gaztelaniaz. Dataformatua ere euskaraz dago.

PESA Bilbo zein Donostiako txartelak ele bietan daude, aurrekaldetik zein atzekaldetik, lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz.

PESA Esan bezala, xartelaren atzekaldea ere ele bietan dago, lehenik euskaraz eta gero gaztelaniaz.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

Txarteldegi elektronikoei dagokienez, hiru enpresa hauek 2011 urtean egindako azterketan 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen zutela ikusi genuen eta egun ere betetzen dutela ikusi dugu. Txartelak erosteko makina ezberdinak aztertu ditugu eta ez zutenen kasuan beraien webgunea eta hiruek Dekretuak xedatutakoa betetzen dutela ikusi dugu. MetroBilbao-ren kasuan euskara hautatu ondoren pantaila guztiak ageri dira euskaraz.

Elektronikoak: baita ere Eta Pesaren webgunean gauza bera gertatzen da, txartelak erosteko prozesuan ageri diren pantaila desberdinak euskaraz daude, baita internet bidezko txartelen salmenta arautzen duen dokumentua ere.

Hiru enpresen kasuan txartelak erosteko prozesua euskaraz egiteko aukera eskaintzen da eta gero aukera hori, beste kasu batzuetan ez bezala, erreal bilakatzen da. 2011 urtean egindako azterketaren emaitza errepikatu den heinean, argi dago hiru enpresa hauek beren

bezeroen eskubideak bermatzen jarraitzen dutela. Laburbilduz eta jasotako frogak aztertu ondoren, hiru enpresa hauek txartel fisikoen zein elektronikoen kasuan 123/2008 Dekretuak gaiari buruz esaten duena betetzen dute la ondorioztatu behar dugu.

Continúa en página 2

METROBILBAO Hizkuntza desberdinen artean euskara hautatzeko aukera eskaintzen da. Pantaila desberdinak euskaraz daude.

PESA Hizkuntza desberdinen artean euskara hautatzeko aukera eskaintzen da. Pantaila desberdinak euskaraz daude.

PESA Ordainketa egiteko “pasarela” deritzona ere euskaraz dauka Pesa-k. Dena dela, lege-oharretan, behekaldean, esaldi bat gaztelaniaz ageri da.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

LA UNION 2011 urtean egindako azterketan enpresa honek ez zuen 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen baina egun, txartel fisikoetan behintzat, betetzen duela esan behar dugu. Txartelen aurrekaldea zein atzekaldea ele bietan dago eta ondorioz Dekretuak xedatutakoa betetzen da.

AURRERAPAUSOA Esan bezala, 2011 urtean egindako azterketatik oraingo honetara gauzak aldatu dira, onera aldatu ere. Ondorengo argazkian ikus daitekeenez, 2011ko txartela ez zegoen ele bietan, hainbat mezu gaztelania hutsean zeuden (“Incluido IVA”, “Prohibido fumar”...):

Fisikoak: betetzen du 2011 urtean egin genuen azterketan La Union enpresak ez zuen txartelen inguruan Dekretuak ezartzen zuena betetzen baina egun bai. Egun banatzen dituen txartelak ele bietan daude eta ondorioz Dekretua betetzen du. Ikus daitekeenez, txartelen aurrekaldea ele bietan dago,

euskara lehenik eta gaztelania ondoren. Bada, atzekaldea ere ele bietan dago, nahiz eta kasu honetan hurrenkera alderantzizkoa izan: gaztelania lehenik eta euskara ondoren. Araba zein Bizkaiako txartelak aztertu ditugu eta guztiak daude ele bietan.

Continúa en página 2

ARABA Gazteiz-Iruñea ibilbiderako txartelaren aurrekaldean data ezik gainerakoa ele bietan dago (lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz).

BIZKAIA Bilbo-Gazteiz ibilbiderako txartelaren aurrekaldean data ezik gainerakoa ele bietan dago (lehenik euskaraz eta gero gaztelaniaz).

ARABA Gasteiz/Laudio-Amurrio ibilbiderako txartel arrunta ele bietan dago, lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz.


TXARTEL FISIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

AZTERKETA

Txartel elektronikoei dagokienez, 2011 urtean egin genuen ikerketan ez genuen La Union garraio enpresa aztertu txartelak erosteko makinarik ez zuelako eta internet bidez erosteko aukerarik eskaintzen ez zuelako. Oraingo honetan txartelak internet bidez erosteko eskaintzen duen zerbitzua aztertu dugu eta bertan erosketa euskaraz egin daitekeela ikusi badugu ere, hainbat esaldi gaztelaniaz agertzen dira. Pantaila ezberdinetan euskara agertzen bada ere, hainbat esaldi gaztelaniaz agertzen dira, gero eta aurrerago egin, gero eta gehiago.

Elektronikoak: ez du betetzen Hortaz, aurrerapausoak ematen ari den arren, aipatutako hutsune horiek erakusten dute La Union-ek txartel elektronikoen kasuan ez duela 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen.

2011 urteko azterketatik hona, oro har, aurrerapauso oso gutxi antzeman dugu. Bada kasu horietako bat La Union-ena da. Esan bezala iaz txartel fisikoek ez zuten Dekretua betetzen eta egun jada betetzen dute.

ere ahalegin bat nabari da, nahiz eta oraindik nahikoa ez izan. Ea hurrengo azterketan La Union-ek euskaldunon hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituela esan dezakegun.

Era berean, txartelak internet bidez erosteko aukerari dagokionez

ContinĂşa en pĂĄgina 2

LA UNION Txartelak internet bidez erosteko beren webgunean eskaintzen duten atala euskaraz dago baina hainbat esaldi gaztelaniaz ageri dira.

LA UNION Pantailetan aurrera egin ahala gaztelaniazko esaldiak gero eta gehiago dira (plazas elegidas automaticamente) eta akatsak ere bai (Automatikoa Lekuak).

LA UNION Pantailetan aurrera egin ahala gaztelaniazko esaldiak ugarituz doaz eta euskarak tarte gutxiago du.


AIRE-GARRAIOKO ENPRESAK

Aire-garraioko enpresek katalogoak, kartelak eta inprimakiak euskaraz eskaini behar dituzte.


ESKU-ORRIAK ETA KARTELAK

AZTERKETA

IBERIA 2011 urtean egin genuen ikerketan ez genituen aire-garraio enpresak aztertu. Oraingo honetan hiru enpresa aztertu ditugu: Iberia, AirFrance eta Vueling. Esku-orri edo inprimakiei dagokienez, Iberiaren lehiatilatik hartu ahal izan ditugunak gaztelania hutsean edo gaztelaniaz eta inglesez daude eta ondorioz ez dute Dekretuak ezarritakoa betetzen. Bidaiariaren eskubideen inguruko liburuxka esaterako gaztelania hutsean daukate. Ildo beretik, jendaurreko kartel edo errotuluei dagokienez ere Iberiak ez du 123/2008 Dekretuak gai horri buruz zehazten duena betetzen, alegia, euskarri horietan ez du informazioa euskaraz eskaintzen. Mahai-gaineko euskarri batean informazioa labur bat gaztelaniaz, inglesez, frantsesez eta euskaraz eskaintzen du baina gainerakoetan informazioa gaztelaniaz eta inglesez baino ez du ematen.

Ez du betetzen aztertu ditugun bi alorretan (esku-orriak eta kartelak) Iberiak ez du 1213/2008 dekretuak esaten duena betetzen. Irakur daitezkeen testu ia guztiak gaztelaniaz daude edo gaztelaniaz, ingleses eta frantsesez. Euskaraz esaldi solte batzuk besterik ez dira ageri

kasurik onenean eta zutikako kartel edota errotuluetatik desagertu egiten da, ez da ageri. Horietan gaztelania eta inglesa dira jaun eta jabe. Euskaraz hitz erdirik ez. Hortaz, azterketaren emaitzak ikusita Iberiak ez duela dekretuak ezarritakoa betetzen ondorioztatu behar dugu.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

IBERIA Lehiatilan, mahai gaineko informazio euskarrietan euskararen presentzia testimoniala da. Gaztelania eta inglesa dira nagusi.

IBERIA Loiuko aireportuan ekipajea fakturatzeko tokian dauden zutikako kartelak gaztelaniaz eta inglesez baino ez daude. Euskaraz hitz bakar bat ere ez.

IBERIA Loiuko aireportuan gaztelaniaz eta inglesez baino ez dauden zutikako kartelen beste adibide bat.


ESKU-ORRIAK ETA KARTELAK

AZTERKETA

VUELING Aire-garraio enpresa honek Loiu eta Hondarribiko aireportuetan dituen bulegoak aztertu ditugu eta ez batean ez bestean ez dituzte informazio orokorreko liburuxka edo katalogoak euskaraz eskaintzen. Ondorioz, Vueling-ek ez du 123/2008 Dekretuak honi buruz ezartzen duena betetzen. Zehazki tarifen inguruko esku-orri desberdinak aztertu ditugu eta gaztelania hutsean zeuden.

TXARTELA EUSKARAZ Hori bai, hala eskatuz gero, bidaiatxartela euskaraz eskura liteke.

Ez du betetzen Loiuko zein Hondarribiko aireportuan dauden zutikako kartelak gaztelaniaz eta inglesez daude eta ondorioz Vueling-ek ez du dekretua betetzen. Bestalde, ondoko irudian ikus daitekeenez, Vueling-ek bidaiatxartela euskaraz eskatzeko aukera eskaintzen du. Dena dela, hori salbuespena da aire-garraio enpresa honi

dagokionean. Zutikako kartelak ez ezik, banatzen dituzten eskuorri edota liburuxkak ere gaztelania hutsean daude, ez dute euskarazko alerik, ez eta ele bietan dagoenik. Hortaz, bidaia-txartelaren salbuespena alde batera utzita, Vueling-ek ez duela 123/2008 Dekretua betetzen esan behar dugu.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

VUELING Hondarribin dauden zutikako karteletan ere gaztelania eta inglesa nagusi. Euskararen arrastorik ez.

VUELING Lehiatilan dauden kartel guztiak gaztelania hutsean daude eta ikus daitekeenez, tarteka esaldi batzuk inglesez.

VUELING Loiuko aireportuan dauden zutikako kartel batzuk inglesez baino ez daude.


ESKU-ORRIAK ETA KARTELAK

AZTERKETA

AIRFRANCE AirFrance enpresari dagokionez, lehiatilan eskuragarri dauden eskuorriak aztertu ditugu eta gaztelania hutsean daude. Eskaintzen dituzten txartel desberdinen gaineko informazioa, tarifei buruzko esku-orria edota autoak alokatzeko publizitate orria, guztiak daude gaztelaniaz. Nazioarteko bidaiei buruzko informazioa eskaintzen duten eskuorriak ere behatu ditugu eta horiek alemanieraz zeuden. Bada, azterketan jasotakoak ikusita argi dago Air France-k ere ez duela 123/2008 Dekretuak gai hauen gainean esaten duena betetzen. Kartel edota errotuluei dagokienez, ez dugu behaketaren frogarik eskuratzerik izan baina jasotakoarekin argi esan dezakegu Air France-k euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituela, alegia, ez dituela inola ere 123/2008 Dekretuak agindutakoak betetzen.

Ez du betetzen Jaso ditugun euskarrien azterketak erakutsi duenez Air France-k ere ez ditu Dekretuaren esanak betetzen. Eskuorriak gaztelania hutsean ditu edota beste hizkuntzaren batean baina euskaraz ez. Orokorrean, ikusi ahal izan dugunez, aire-garraioaren sektorean euskarari, edo hobeki

esanda, euskal hiztunei ematen zaien tratua ez da batere egokia. Bidaia-txartela euskaraz jasotzeko aukera edota mahai gaineko batean euskarazko esaldi labur bat, hori izan da aire-garraioko enpresek euskarari ematen dioten tartea. Bistan da ez dutela Dekretua betetzen.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

AIR FRANCE Txartela

AIR FRANCE Pantailet

AIR FRANCE Pantailet


KOMUNIKAZIO-OPERADOREAK

Komunikazio-operadoreek fakturak eta kontratuak euskaraz eskaini behar dituzte.


FAKTURAK

KOMUNIKAZIO OPERADOREAK

EROSKIMOVIL ETA ORANGE Komunikazio operadoreen eremuan hauek jaulkitako fakturak aztertu ditugu eta 2011 urtean kasotako emaitza ber-berak izan ditugu. EroskiMovil eta Orange enpresen kasuan 2011 urtean ez zuten Dekretuak ezarritakoa betetzen eta gaur egun ere ez dute betetzen, izan ere, beren fakturak gaztelania hutsean igortzen jarraitzen dute. Ez dute euskarazko hitz bakar bat ere sartzen beren fakturetan, ez zuten egiten 2011 urtean eta ez dute egiten 2014ean.

Ez dute betetzen Aurreko neurketatik hiru urte pasa diren arren, bi enpresa hauek beren bezero euskaldunen hizkuntzaeskubideak urratzen jarraitzen dute. EroskiMovil-en kasuan webgunea behintzat ia osorik euskaraz ere eskaintzen dute baina Orange-n kasuan hori ere ez. Dena dela, esandakoa, fakturak biek gaztelania hutsean.

Ez dute faktura euskaraz edota ele bietan eskuratzeko aukerarik ematen. Faktura oso osoa gaztelania hutsean igortzen dieta.

EroskiMovil-en kasuan webgunea behintzat euskaraz ere eskaintzen dute baina oraindik hutsune nabarmenak ditu. Orangeren kasuan hori ere ez. Laburbilduz, bi enpresa hauek fakturei fakturei dagokienean behintza ez dute 123/2008 Dekretuak xedatutakoa betetzen.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

EROSKIMOVIL Ikus daitekeenez, azala ez ezik, gainerako orrialdeak ere gaztelania hutsean daude.

ORANGE Kasu honetan ere faktura gaztelania hutsean dago, hitz bakar bat ere ez euskaraz.

ORANGE Esan bezala, fakturaren gainerako orrialdeak ere gaztelania hutsean daude.


FAKTURAK

KOMUNIKAZIO-OPERADOREAK

EUSKALTEL VODAFONE ETA MOVISTAR Fakturekin jarraituz, hiru komunikazio-operadore hauek ere 2011 urtean egin genuen ikerketan lortutako emaitza bera errepikatu dugu: hiruek 123/2008 Dekretuak fakturen alorrean zehaztutakoa betetzen zuten. Bada, oraingo azterketa honetan ere betetzen jarraitzen dutela ikusi dugu, alegia, faktura euskaraz edota ele bietan eskuratzeko aukera esakintzen dute.

KONTRATUA ERE ELE BIETAN Euskaltel-en kasuan fakturak ez ezik kontratuak ere ele bietan eskura daitezke.

Betetzen dute 2011 urtean bezala egun Euskaltel, Vodafone eta Movistar-ek 1213/2008 Dekretuak fakturen alorrean zehaztutakoa betetzen dute. Are gehiago, nahi izatera faktura euskara hutsean jasotzeko aukera ere eskaintzen dute. Orokorrean hiru enpresa hauek Dekretuak fakturen eremuan zehazten duena betetzen

jarraitzen dute eta hori ona da; ona da beraientzat baina ona da batez ere beraien bezero euskaldunentzat, jarrera horrekin bezeroen hizkuntzaeskubideak errespetatzen baitituzte. Azken finean, hizkuntzari dagokionean behintzat, beren bezeroak errespetatzen eta zaintzen dituztelako.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

VODAFONE Faktura euskara hutsean jasotzeko aukera eskaintzen du eta faktura osoa euskara hutsean dago.

VODAFONE Fakturarekin batera banatzen duen informazioa ere euskaraz dago Vodafonen kasuan.

MOVISTAR Faktura euskara hutsean jasotzeko aukera eskaintzen du eta faktura osoa euskara hutsean dago.


FAKTURAK

KOMUNIKAZIO-OPERADOREAK

YOIGO 2011 urtean ez genuen Yoigo enpresa aztertu baina oraingo honetan bai. Ikusi dugunez, Yoigo enpresa fakturen alorrean 123/2008 Dekretuak zehaztutakoa betetzetik oso gertu dago baina ez du betetzen. Izan ere, ia faktura osoa euskaraz dagoen arren tarteka gaztelaniazko esaldiak irakur daitezke. Fakturarekin batera banatzen duten informazioa euskaraz dago baina esandakoa, fakturan hutsune nabarmenak daude.

WEBGUNEAK ERE EZ Fakturakoa irizpide orokorrago baten baitan hartutako erabakia ote den begiratu dugu eta ez da, salbuespena dela esan daiteke, izan ere, webgunea gaztelania hutsean dago.

Ez du betetzen Yoigo komunikazio operadoreak faktura euskaraz jasotzeko aukera eskaintzen du baina gero igortzen duen fakturan hutsune nabarmenak daude. Hortaz, gutxigatik bada ere eta hutsune horiek medio, Yoigo-k ez du fakturei dagokienean 123/2008 Dekretuak zehaztutakoa betetzen dute.

Are gehiago, webgunean ez dute euskara hautatzeko aukerarik eskaintzen eta hala beharrez gaztelaniaz irakurri behar da bertan ageri den informazioa. Hau guztia kontuan hartuz, Yoigok Dekretua ez duela betetzen ondorioztatu behar dugu.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

YOIGO Fakturaren azala ia osorik euskara hutsean dago baina ondorengo orrialdeetan gaztelaniazko esaldiak irakur daitezke.

YOIGO Barruko orrialdeetan gaztelaniazko esaldiak agertzen dira, izenburuetan zein inprimatutako esaldietan.

YOIGO Fakturarekin batera erabiltzaileen eskubideei buruzko oharra banatzen dute, kasu honetan euskara hutsean.


TELEFONO PUBLIKOAK

KOMUNIKAZIO OPERADOREAK

MOVISTAR Aurtengo honetan telefono publikoen egoera aztertu nahi izan dugu. Egun Movistar enpresak soilik eskaintzen duen zerbitzua da. Bada, Yoigori fakturekin gertatu bezala, gutxigatik baina Movistarren telefono publikoek ez dute 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen. Izan ere, ia informazio osoa ele bietan dagoen arren, esaldi batzuk gaztelaniaz baino ez daude, telefono makinan zein informazio euskarrian. Telefono makinako pantailatxoan gaztelaniazko hitzak daude lehenetsita baina euskara ere aukera daiteke. Dena dela, telefono gaineko itsaskiak gaztelaniaz baino ez daude (Para enviar pulse”, “OK enviar”...). Gauza bera gertatzen da informazio euskarrian: ia osorik ele bietan dago baina zenbait esladi gaztelaniaz baino ez daude (“Nº de información telefónica”, “Nº de soprte”...). Horrez gain publizitatea ere gaztelania hutsean dago. Horregatik guztiagatik Dekretua ez duela betetzen ondorioztatu behar da.

Ez du betetzen Esan bezala, ia informazio guztia ele bietan dago baina telefonoan bertan zein informazio euskarrian zenbait esaldi gaztelaniaz ageri dira. Are gehiago, behekaldean kokatzen den publizitatea gaztelaniaz baino ez dago (“Recargame en esta cabina”), hitzik ez euskaraz.

Bada, horregatik guztiagatik Movisterren telefono publikoak Dekretua ez dutela betetzen ondorioztatu behar dugu. Aurrez, fakturen kasuan, Movistar enpresak Dekretua betetzen duela kontuan hartuz, telefono publikoen eremu honetan dituen hutsuneak konpondu beharko lituzke.

Continúa en página 2

MOVISTAR Telefono kabinako informazio euskarria ia osorik ele bietan dago baina ez erabat (“Nº de información telefónica”...). Publizitatea ere gaztelania hutsean dago.

MOVISTAR Informazio euskarria telefono ondoan duen beste kabina bat. Honetan ere guztia ez dago ele bietan.

MOVISTAR Goikaldean argiago ikus daitezke gaztelaniaz dauden esaldiak: “Nº de información telefónica”, “Nº de soporte”...


ENERGIA-HORNITZAILEAK

Energia-hornitzaileek fakturak eta webguneak euskaraz eskaini behar dituzte.


FAKTURAK ETA WEBGUNEAK

ENERGIA HORNITZAILEAK

REPSOL Fakturei dagokienez, 2011 urteko azterketan bezala oraingoan ere Repsolek ez du 123/2008 Dekretuak gaiari buruz ezartzen duena betetzen. Faktura nagusiki ele bietan dagoen arren, hainbat esaldi gaztelaniaz baino ez daude (data, toponimia, behekaldeko legeoharra...). repsolek aurrera egin du baina oraindik ez du Dekretuaren esana betetzen.

Ez du betetzen WEBGUNEAN BERDINTSU Webguneari dagokionez, euskarazko bertsioan behin eta berriz ohar bat agertzen da (behekaldean) ataria gaztelaniatik euskarara itzulia izan dela jakinaraztekoa. Dena dela, larriena ez da hori, larriena ondoren datorren ohartarazpena da: “Desadostasunik egonez gero gaztelaniazko bertsioa gailenduko da”. Azken finean balio juridikopraktikoa gaztelaniari soilik aitortuz, euskarari ukatzen zaio.

Esandakoa, 2011 urteko azterketatik hona repsolek aurrera egin du baina oraindik ere, neurtutako bi eremuetan (fakturak zein webgunea) hutsuneak ditu eta ez du Dekretuak agindutakoa betetzen. Webgunearen kasuan bereziki larria iruditu zaigu, bi bertsioen arteko kontraesanak baleude

“gaztelaniazko bertsioa gailenduko da” dioen oharra. Laburbilduz, nahiz eta aurrerapausoak eman, fakturan zein webgunean ageri diren hutsune horiek kontuan hartuz Repsolek ez du 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen. Elementu gutxigatik baina hori da azken ondorioa.

Continúa en página 2

REPSOL Webguneko atal gehienak euskaraz ere badaude baina guztiak ez. Berri gehienak gaztelaniaz baino ez daude eta bideoak ere bai.

REPSOL Badira soilik gaztelaniaz dauden beste elementu batzuk ere: “Alerta por fraude”, “Calendario”, “Nuestra gente”...

REPSOL Webgunea gaztelaniatik euskarara itzuli dute eta ondorengo oharra gehitu: “Desadostasunik egonez gero gaztelaniazko bertsioa gailenduko da”.


FAKTURAK ETA WEBGUNEAK

ENERGIA HORNITZAILEAK

EDP Fakturari dagokienez, 2011 urtean Naturgas bezala aztertu genuen enpresa egun EDP da eta egun, orduan bezala, 1213/2008 Dekretuak gaiari buruz ezartzen duena betetzen du: faktura osoa ele bietan dago.

WEBGUNEAK ERE BAI Webgunean euskara hautatzeko aukera dago eta informazio ia guztia euskaraz ere badago. Berrien atalean topatu dugu hutsune bakarra: gaztelaniaz dauden berri guztiak ez daude euskaraz. Gainerakoan aztertu ditugun atal guztiak euskaraz daude, baita faktura elektronikoa eta abarrak kudeatzeko atala ere.

Betetzen du Esan bezala, Repsolen kasuan ez bezala, EDP-ren kasuan faktura osoa ele bietan dago. Data formatua da gaztelaniaz dagoen bakarra: ee/hh/uuuu dakar eta uuuu/hh/ee beharko luke. Webgunearen kasuan ere ia guztia euskaraz ere badago, baita atalik konplexu edo berezienak ere (fakturen kudeaketa...). Dena dela,

webguneak badu hutsune nagusi bat. Berrien atalean gaztelaniazko bertsioan baino berri gutxiago daude. Orokorrean faktura eta webgunea kontuan hartuz, Dekretuak zehaztutakoa betetzen dela esan daiteke, nahiz eta webguneko berrien ataleko desoreka hori konpondu beharrekoa den.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

NATURGAS Webgunean euskara hauta daiteke eta bertan dagoen informazioa euskaraz jaso. Hori bai, euskaraz albiste gutxiago daude eta bideoak gaztelaniaz.

NATURGAS Albisteen atalean 2 berri baino ez daude eta biak 2014 urtekoak. Gaztelaniaz gehiago daude eta eguneratuak.

NATURGAS Gainerakoan webgunea euskaraz dago, baita elementu bereziagoak direnak ere (online kudeaketa, inprimakiak, laguntza...).


FAKTURAK ETA WEBGUNEAK

ENERGIA HORNITZAILEAK

CEPSA Fakturei dagokienez, 2011 urteko azterketan bezala oraingo honetan ere CEPSAk ez du 123/2008 Dekretuak fakturei buruz xedatzen duena betetzen, faktura gaztelania hutsean baitago. Ikusten denez, CEPSAk bere bezero euskaldunen eskubideak urratzen jarraitzen du, araudiak diona bete gabe... Ziurrenik 123/2008 Dekretuak araua betetzen ez dutenen aurka aurreikusiak zituen baina gero bertan behera utzi ziren zehapenak aplikatu zian balitu ez ziren horrelako eskubide urraketa sistematikoak mantenduko.

WEBGUNEAN ERE EZ Izan ere, jarrera hori fakturetan ez ezik webgunean ere mantentzen dute: guztia gaztelaniaz (edo inglesez), hitz erdirik ez euskaraz.

Ez du betetzen CEPSA-ren kasuan ere, zoritxarrez, 2011 urteko emaitzak errepikatu dira: faktura eta webgunea, biak gaztelania hutsean, hitzik ez euskaraz eta, noski, euskara hautatzeko aukerarik ere ez. Argi dago ez dela 123/2008 Dekretuak esandakoa betetzen eta, era berean, argi geratzen ari

da neurri betearazlerik gabe hainbat enpresak ez duela kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetatzeko ezer egiteko asmorik. Alegia, 2102an bertan behera utzitako isun edo zehapenak berreskuratu ezean eskubide urraketak sistematikoki errepikatuko dira.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

CEPSA Faktura osoa gaztelaniaz dago. Ez dago hitz bakar bat ere euskaraz eta ez da euskaraz jasotzeko aukerarik eskainzten.

CEPSA Iaz aztertu genuen faktura ere gaztelania hutsean zegoen, hitzik ez euskaraz eta aukerarik ez euskarazkoa eskatzeko.

CEPSA Webgunean gaztelaniaz edo inglesez nabiga liteke, euskaraz ez (ez eta beste edozein hizkuntzatan ere).


FAKTURAK ETA WEBGUNEAK

ENERGIA HORNITZAILEAK

IBERDROLA Iberdrolak 2011 urtean jada faktura euskaraz eskatzeko aukera eskaintzen zuen eta oraingo azterketan ere horrela egiten duela ikusi dugu, beraz, gai honi dagokionean 1213/2008 Dekretua betetzen du, faktura euskaraz eskura daiteke.

Ez du betetzen

WEBGUNEAN EZ DA BETETZEN Webguneari dagokionean, aurrerapausoa egon dela ikusi dugu, izan ere, egun bezeroen atalean euskara hauta daiteke. Dena dela, gainerako atal guztiak gaztelaniaz daude oraindik eta ondorioz Dekretua ez da betetzen.

Esan bezala, faktura euskaraz eskura daiteke eta webguneko atal bat jada euskaraz dago baina hala ere, orokorrean, Iberdrolak 123/2008 Dekretuak ezarritakoa bete gabe jarraitzen du. Beste kasu batzuetan gertatu zaigun bezala, Iberdrola gai hauen inguruan Dekretuak dioena betetzetik gertu dago baina hain hutsune

nabarmenekin (batez ere webgunean) ezin esan daiteke Dekretua betetzen duenik. Hurrengo azterketan ikusiko da Iberdrolak bere bezero euskaldunei, beren hizkuntzaeskubideei, dien errespetua osoa ala, webgunean bezala, partzila den. Hemen ere “denbora da poligrafo bakarra”.

Continúa en página 2

IBERDROLA Webgunea orokorrean gaztelaniaz eta inglesez baino ez dute. Bezeroen atala da euskaraz eskaintzen duten bakarra.

IBERDROLA Bezeroen atala da euskaraz eskaintzen duten atal bakarra, gainerako guztia gaztelaniaz edo inglesez dago.

IBERDROLA Dena dela, bezeroen atal horretan ere gaztelania hutsean dauden edukian kadira, besteak beste, bideoak.


FAKTURAK ETA WEBGUNEAK

ENERGIA HORNITZAILEAK

GASNATURAL Fakturei dagokienez, Gas naturalek faktura euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen omen duela jakin dugu baina ezin izan dugu frogatu, hortaz ez dakigu 1213/2008 Dekretuak gai honi buruz ezartzen duena betetzen ote duen ala ez.

Ez du betetzen

WEBGUNEAK EZ DU BETETZEN Webguneari dagokionez ordea, argi dago ez duela 123/2008 Dekretuak ezarritakoa betetzen, izan ere, gaztelania, katalana edo galiziera hautatzeko aukera eskaintzen du baina euskara hautatzeko aukerarik ez du ematen.

Kasu honetan ere 2011 urtean egindako azterketaren emaitza errepikatzen da euskarazko fakturaren aukera konfirmatzerik izan ez dugun heinean. Dena dela, webgunean euskara hautatzeko aukerarik ez eskaintzeak argi eta garbi uzten du GasNatural enpresak 123/2008 Dekretuak

zehaztutakoa bete gabe jarraitzen duela. Laburbilduz eta euskarazko fakturarena konfirmatuko balitz ere, webgunea bezalako eukarri garrantzitsuetan euskarari dagokion tokia ez emateak argi erakusten du GasNatural enpresak ez duela Dekretuak esaten duena betetzen. Hori da errealitatea.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

GASNATURAL Webgunea gaztelaniaz, katalanez eta galegoz baino ez dago, ez dute ematen euskararen aukerarik.

GASNATURAL Webgunean, fakturen atalean, erakusten duten faktura eredua gaztelaniazkoa da eta ez da beste hizkuntzetan eskuratzeko aukerarik eskaintzen.

GASNATURAL Kontratu berriak egiteko atala zein berau betetzeko gida ere gaztelania hutsean daude.


FINANTZA-ERAKUNDEAK

Finantza erakundeek txekeak, txeketegiak, kreditu txartelak eta oro har, dokumentu guztiak euskaraz eskaini behar dituzte.


WEBGUNEAK, TXEKEAK ETA BESTELAKOAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

SANTANDER 2011 urtean Santander enpresak ez zuen webgunea euskaraz eskaintzen eta orain ere ez, beraz, gai honi dagokionean 123/2008 Dekretuak ezartzen duena bete gabe jarraitzen du. Neurri betearazlerik gabe horrelako enpresek bezero euskaldunen hizkuntza-eskubideen urraketarekin jarraitzeko inolako arazorik ez dutela frogatzen duen beste adibide bat.

TELEFONOZ ERE EZ webguneak, txekeak eta bestelako dokumentuak aztertzeaz gain telefono dei bat ere egin dugu eta Santanderren kasuan ez dugu inork euskaraz arta gaitzan lortu.

Ez du betetzen Santander enpresaren kasuan ere argi dago ez duela 123/2008 Dekretua betetzen: webgunea gaztelaniaz, txekeak gaztelaniaz, bestelako dokumentuak gaztelaniaz eta telefonoz ere gaztelaniaz. Webgunean zehazki gaztelania edota katalana hauta daitezke baina euskara ez eta ondorioz erabiltzaile euskalduna bi

hizkuntza horietako bat hautatzera behartuta dago, alegia, erabiltzaile euskaldunari hizkuntza eskubdeak urratzen zaizkio. Laburbilduz, neurri betearazlerik ezean oso zaila da, ezinezkoa, horrelako multinazionalek euskaldunon hizkunzta eskubideak errespetaraztea.

ContinĂşa en pĂĄgina 2

SANTANDER Finantza entitateen landa lana egin dugunean, 2014ko irailean, ataria gaztelania hutsean zegoen. Egun katalana ere hauta liteke baina euskararik ez.

SANTANDER Txekeak ere gaztelania hutsean dira Santander bankuan, ez dago euskaraz edo ele bietan eskuratzerik.

SANTANDER Webgunea eta txekeak ez ezik, gainerako dokumentuak ere gaztelania hutsean, euskaraz hitz erdirik ere ez.


WEBGUNEAK, TXEKEAK ETA BESTELAKOAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

ING DIRECT 2011n ez genuen aztertu eta interesgarria iruditu zaigu banka eredu berriaren erakusgarri den enpresa hau aztertzea. Beraiena Fresh Banking dela diote baina euskararen eremuan betiko bankaren errezeta zahar eta eskubide urratzailea darabilte: webgunea zein beste dokumentu guztiak gaztelania hutsean eskaintzen dituzte. Hortaz, ING Direct enpresak, gai hauei dagokionean behintzat (webgunea, dokumentuak...) ez du 123/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen.

Ez du betetzen Esandakoa beraiek Fresh Banking egiten dutela diote baina euskaldunontzat kasurik onenean “Banca Fresca” besterik ez dira, alegia, banka axolagabea, eskubide urratzailea. Esan bezala, webgunea zein bestelako dokumentuak gaztelania hutsean dituzte eta egin diegun telefonoz deiari ere gaztelaniaz erantzun diote, ez

dugu euskaraz arta gaitzaten lortu. Hortaz, aztertutako elementu horiek guztiak kontuan hartuta argi dago ING Direct enpresak ere ez dituela kontsumitzailea euskaldunen hizkuntzaeskubideak errespetatzen eta hortaz ez duela 123/2008 Dekretua betetzen.

Continúa en página 2

ING DIRECT Ataria gaztelania hutsean dago. Bilatzailean “euskara” hitza sartu dugu badaezpada eta emaitza “Uuups, no se ha encontrado ningún resultado” izan da.

ING DIRECT Ez dugu txekerik eskuratu ahal izan baina banku honek argitaratzen duen guztia gaztelania hutsean dagoela ikusita ondorioa argia da.

ING DIRECT Webgunea ez ezik, aztertu ditugun gainerako dokumentuak ere gaztelania hutsean daude, euskaraz hitz erdirik ere ez.


WEBGUNEAK, TXEKEAK ETA BESTELAKOAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

BBVA 2011 urtean BBVA enpresak ez zuen webgunea euskaraz eskaintzen eta egun ere ez. Gaur egun gaztelania, katalana eta inglesa aukera daitezke baina euskara ez. Ondorioz, gai honi dagokionean behintzat, ez du 123/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen.

TXEKEETAN ATZERA Bestalde, orain gutxi arte txekeak ele bietan zeuden baina egun euskaraz eskuratzeko berariaz eskatu behar da, alegia, eskaerarik ezean BBVA-k gaztelaniazkoak banatzen ditu.

Ez du betetzen Honela bada, BBVA bankuak webgunean ez du euskara hautatzeko aukerarik eskaintzen, txekeak gaztelania hutsean bidaltzen hasi da eta bestelako dokumentu gehienak ere gaztelaniaz baino ez daude. Bistan da BBVA-k ere ez duela 123/2008 Dekretuak zehaztutakoa betetzen eta 2011tik hona aurrera egin beharrean atzera egin duela

ikusten badugu, argi dago ere BBVA-k ez duela euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko bidea bere borandate hutsez egingo. Dena dela, esperantzarako izpi txiki bat ere ikusi dugu, izan ere, telefonoz deitu dugu eta euskaraz artatu gaituzte. Ez ahal zen kasualitatearen ondorio izango!

ContinĂşa en pĂĄgina 2

BBVA Webgunean hiru hizkuntza desberdin hauta daitezke (gaztelania, katalana eta inglesa) baina euskara ez.

BBVA Orain gutxi arte txekeak ele bietan zeuden baina egun euskaraz eskuratzeko berariaz eskatu behar da. Eskaerarik ezean BBVA-k gaztelaniazkoak banatzen ditu.

BBVA Webgunea eta txekeak ez ezik, gainerako dokumentuak ere gaztelania hutsean daude, euskaraz hitzik ez.


WEBGUNEAK, TXEKEAK ETA BESTELAKOAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

KUTXABANK Webgunean sartzeko lehenik hizkuntza hautatu behar da eta hiru aukeren artean euskara ere badago. Ondorioz, gai honi dagokionean behintzat, Kutxabankek 123/2008 Dekretuak esaten duena betetzen du. Gauza bera esan behar dugu txekeei buruz, izan ere Kutxabanken txekeak ele bietan daude.

BESTELAKO DOKUMENTUAK Dena dela, bestelako dokumentu batzuk ere aztertu ditugu eta hainbat gaztelania hutsean daude, esaterako ondorengo pentsio planaren argibideak:

Betetzen du Orokorrean aztertu ditugun elementu guztietan Dekretua gehien betetzen duen bankua da Kutxabank: webgunea euskaraz du, txekeak ele bietan eta telefono egin dien deiari ere euskaraz erantzun diote, alegia, euskaraz artatu gaituzte. Hutsune bat ere ikusi dugu ordea: webgunean ikusi ditugun bestelako doumentu batzuk

gaztelaniaz baino ez daude eta horrek euskaldunon eskubideak urratzen ditu. Laburbilduz eta dokumentuen hutsune hori ahaztu gabe baina gainerakoari duen garrantzia emanez, Kutxabank-ek orokorrean 123/2008 Dekretuan zehaztutakoa betetzen duela esan dezakegu.

Continúa en página 2

KUTXABANK Webgunean sartzeko lehenik hizkuntza hautatu behar da eta hiru aukeren artean euskara ere badago. Ia atari osoa euskaraz dago

KUTXABANK Txekeak ele bietan daude eta ondorioz, Kutxabank-ek alor honetan Dekretuak zehazten duena betetzen du.

KUTXABANK Bestelako dokumentu batzuk gaztelania hutsean daude, adibidez “Kutxabank Bolsa Europa” pentsio planaren ezaugarriak zehazten dituena.


WEBGUNEAK, TXEKEAK ETA BESTELAKOAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

LABORAL KUTXA Webgunean bi hizkuntza hauta daitezke, euskara eta gaztelania. Atari osoa euskaraz dagoela esan daiteke, baita sarri gaztelaniaz edo euskarazko testu gutxiagorekin aurkitzen dugun berrien atala ere. Hortaz, webguneari dagokionez Laboral Kutxak 123/2008 Dekretua betetzen du. Eta Txekeak ere ele bietan dituzte.

BESTELAKO DOKUMENTUAK Bestelako dokumentu batzuk ere aztertu ditugu eta guk aztertutakoetan behintzat gaztelaniazko aleak ez ezik, euskarazkoak ere badaude. Beraz, honetan ere Dekretua betetzen duela esan daiteke.

Betetzen du Finantza erakundeen atalean aztertu ditugun elementu guztiak euskaraz dituen kasu bakarra Laboral Kutxarena izan da: webgunea, txekeak zein bestelako dokumentuak euskaraz dituzte. Egin dugun telefono deiari ere euskaraz erantzun diote eta hortaz eremu horretan ere Dekretuak dioena betetzen dute.

Honela bada, Laboral Kutxak aztertu ditugun eremu horietan guztietan behintzat 123/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen du. Jakin badakigu Laboral Kutxak badituela hutsuneak beste eremu edo atal batzuetan baina aztertu ditugun horietan lortu dugun emaitza hau izan da.

Continúa en página 2

LABORAL KUTXA Webgunean bi hizkuntza hauta daitezke, euskara eta gaztelania. Atari osoa euskaraz dago, baina berrien atala ere.

LABORAL KUTXA Txekeak ele bietan daude eta ondorioz, Laboral Kutxa-k alor honetan Dekretuak zehazten duena betetzen du.

LABORAL KUTXA Bestelako hainbat dokumentu euskaraz zein gaztelaniaz eskura daitezke. Goian “Hipoteka erosoa” dokumentuaren gaztelaniazko alea.


JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Establezimenduek kartel eta errotuluetan agertzen den informazioa euskaraz eman behar dute, baita inprimakiak eta katalogoak ere.


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

CARREFOUR Carrefour-en hiru gainazaletan (Erandio, Gazteiz eta Olaberrin) egindako azterketaren arabera, kartelen %22 gaztelaniaz daude, %69 ele bietan eta gainerako %9a euskaraz, alegia, Carrefourrek ez du 1213/2008 Dekretuak kartel eta errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Gasteizen zein Erandion kartelen %40 gaztelaniaz daude eta Olaberrin berriz, behatutakoen artean ez dugu gaztelania hutsean zegoen kartel bakar bat ere topatu. Izan ere, aztertutako 25 kartelak ele bietan zeuden.

Kartelak: ez du betetzen Aztertutako hiru guneetan egindako neurketaren arabera, behatutako kartel asko (%22) gaztelania hutsean daude eta ondorioz Carrefourrek ez du 123/2008 Dekretuak kartel edota errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Salneurrien karteletan zati gorria euskara edo gaztelaniaz

egon daiteke baina zati horia ia beti gaztelania hutsean ageri da. Dena dela, Olaberriko gainazalean kartel guztiak ele bietan izateak argi erakusten du Carrefourrek nahi duenean gauzak ongi egiten badakiela. Neurri betearazleek horrelako desorekak ekidingo lituzkete.

GASTEIZ: KARTELEN %40 GAZTELANIAZ ContinĂşa en pĂĄgina 2

Carrefourrek Gasteizen duen merkatalgunean behatu ditugun kartelen %40 gaztelania hutsean daude.

Kartelak Gasteizen

Behatutakoen artean gehienak (%60) ele bietan daude eta euskara hutsean bakar bat ere ez.

Lehen 25 kartelen hizku

ntza

Gaztelaniaz

%

40

Ele bietan

%

Euskaraz

60 0

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Produktuen katalogo edo propaganda liburuxkei dagokienez ere, Carrefourrek ez du 1213/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen. Tarteka ele bietan dauden inprimakiak edota orrialdeak ikus daitezke baina orokorrean gaztelania ageri da nagusi.

EUSKARA AZALEAN SOILIK Euskararen presentzia liburuxken azaletara mugatzen dela esan daiteke, izan ere liburuxka hauetan barrukaldeko orrialdeak, gehienean, gaztelania hutsean ageri dira.

Katalogoak: ez du betetzen Ikusi dugunaren arabera, kartel edota errotuluetan ez ezik, eskuorri edota katalogoetan ere Carrefourrek ez du Dekretuak agindutakoa betetzen.

Bestelako euskarri guztietan gaztelania da nagusi eta orokorrean ohikoak dira araua betetzen ez duten gaztelaniazko inprimakiak.

Azalak ele bietan edota euskara hutsean egon daitezke baina barrukaldeko orrialdeak gaztelaniaz daude oro har.

Argi dago kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko 2012an bertan behera utzi ziren zehapenak ezinbestekoak direla.

ERANDIO: KARTELEN %40 GAZTELANIAZ Kartelak Erandion Lehen 25 kartelen hiz kuntza

Carrefourrek Erandion duen gainazalean behatutako kartelen %40 gaztelaniaz daude.

Ele bietan dauden kartelen ehunekoa (%40), gaztelaniazkoen parekoa da eta gainerakoak euzkaraz daude (%20).

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

%

40

40

20


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

EL CORTE INGLES Hiru dendetan (Bilbo, Gazteiz eta Eibarren) egindako azterketaren arabera, kartelen %77 gaztelaniaz daude, %20 ele bietan eta gainerako %3a euskaraz, alegia, Carrefourrek ez du 1213/2008 Dekretuak kartel eta errotuluei buruz ezartzen duena betetzen.

Kartelak: ez du betetzen

Eibarren behatu ditugun kartelen %84 gaztelaniaz zeuden eta %16 ele bietan, alegia, bakar bat ere ez euskaraz.

Aztertutako hiru guneetan egindako neurketaren arabera, behatutako kartel asko (%77) gaztelania hutsean daude eta ondorioz El Corte Ingles-ek ez du 123/2008 Dekretuak kartel edota errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Egoera salagarria da hiru dendetan baina bereziki larria

iruditu zaigu Eibarren, bertan behatutako ia kartel guztiak (%84) gaztelaniaz baitaude. dekretuaren betetze mailaren ikuspegitik argi dago El Corte Inglesek ere neurri betearazleak behar dituela bere bezeroak errespetatzen hasteko.

BILBO: KARTELEN %68 GAZTELANIAZ ContinĂşa en pĂĄgina 2

Bilboko merkatalgunean behatu ditugun kartelen %68 gaztelania hutsean daude.

Kartelak Bilbon

Behatutakoen artean herena baino ez zeuden ele bietan (%28) edo euskara hutsean (%4).

Lehen 25 kartelen hizku

ntza

Gaztelaniaz

%

68

Ele bietan

%

Euskaraz

28 4

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Produktuen katalogo edo propaganda liburuxkei dagokienez ere, El Corte Ingles-ek ez du 1213/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen. Katalogo zein imprimaki ia guztiak gaztelania hutsean daude, azaletik hasi eta azken orrialdera.

Katalogoak: ez du betetzen EUSKARA AZALEAN ERE EZ El Corte Ingles-en kasuan, liburuxken azaletan ere ez da euskararik ikusten: produktuen katalogoak, bidaia ajentziarenak edota bestelako inprimakia gaztelania hutsean ageri dira. Erosketa-txartela egiteko inprimakia soilik ikusi dugu ele bietan.

Ikusi dugunaren arabera, kartel edota errotuluetan ez ezik, eskuorri edota katalogoetan ere El Corte Ingles-ek ez du Dekretuak agindutakoa betetzen. kartel gehien gehienak gaztelania hutsen daude eta katalogo edota inprimakiak ere bai.

Euskarri ia guztietan gaztelania da nagusi eta ondorioz ohikoak dira araua betetzen ez duten gaztelaniazko inprimakiak. Beraz, hau guztia kontuan hartuz, argi dago el corte Inglesek ez duela Dekretoak gai hauetan ezartzen duena betetzen.

GASTEIZ: KARTELEN %80 GAZTELANIAZ Kartelak Gasteizen Lehen 25 kartelen hiz kuntza

Gasteizko gainazalean behatutako kartelen %80 gaztelaniaz daude, kartel finko zein aldakorretan gaztelania da nagusi.

Ele bietan dauden kartelen ehunekoa %16koa baino ez da eta euskaraz daudenena are txikiagoa, %4koa.

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

80

16 4

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

ZARA Zararen bi dendetan (Bilbon eta Usurbilen) egindako azterketaren arabera, kartelen %59 gaztelaniaz daude, %8 ele bietan eta gainerakoak (%33) euskaraz. Alegia, Zarak ere ez du 1213/2008 Dekretuak kartel eta errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Usurbilen kartelen %50 gaztelaniaz daude (eta %50 euskaraz) baina Bilbon are gehiago dira gaztelaniaz daudenak (%68) eta askoz gutxiago euskarazkoak (%16).

Kartelak: ez du betetzen Bilbo eta Usurbilgo dendetan egindako neurketaren arabera, aztertutako kartel gehienak (%59) gaztelania hutsean daude eta ondorioz Zarak ez du 123/2008 Dekretuak kartel edota errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Tiketak esaterako 6 hizkuntza ezberdinetan daude baina euskaraz ez.

Kartel finkoak (“Probadores”, “Caja, “Caballero”...) ere gaztelania hutsean daude eta larrialdietakoak ere bai (“Salida de emergencia”). Euskara hutsean dauden kartelak ere ikusi ditugu (%33), baina ele bietan daudenak oso gutxi dira, %8 baino ez.

BILBO: KARTELEN %68 GAZTELANIAZ Continúa en página 2

Bilboko dendan kartel gehien gehienak (%68) gaztelania hutsean daude, alegia, 3 karteletik 2 gaztelaniaz baino ez daude.

Kartelak Bilbon

Esan bezala, kartel batzuk euskara hutsean ere badaude, baina gutxiengoa dira, gure neurketaren arabera %16 baino ez.

Lehen 25 kartelen hizku

ntza

Gaztelaniaz

%

68

Ele bietan

%

Euskaraz

%

16

16


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Esku-orri edota katalogoetan ere Zarak ez du Dekretuak agindutakoa betetzen. Zarak bere katalogoetan oso hitz gutxi erabiltzen du, funtsean argazkiz osatuta daudelako, baina aztertu ditugun bestelako euskarrietan euskararen presentzia oso oso eskasa da. Erosketa txartela eskatzeko orria esaterako, gaztelania hutsean dago, denden helbidetegia ere bai eta agian larriena, Zaran lan egin nahi duen orori eskaintzen dioten galdetegi edo curriculum inprimakian ingles eta frantses mailaz galdetzen da ez ordea euskara mailaz.

Katalogoak: ez du betetzen Ikusi dugunaren arabera, kartel edota errotuluetan ez ezik, eskuorri edota katalogoetan ere Zarak ez du Dekretuak agindutakoa betetzen. Ia euskarri guztietan gaztelania da nagusi eta ohikoak dira araua betetzen ez duten gaztelaniazko inprimakiak. Hori bai, webgunea euskaraz ere eskaintzen dute.

USURBIL: KARTELEN %50 GAZTELANIAZ Kartelak Usurbilen Lehen 25 kartelen hiz kuntza Usurbilen kartelen erdia gaztelania hutsean dago. Nagusiki kartel finkoak dira (“Caja”, “Probadores”...) edota larrialdietakoak (“Salida de emergencias”...).

Kartelen beste erdia euskaraz dago Usurbilen (ez dago kartelik ele bietan). Badira finkoak diren eta euskara hutsean dauden kartelak baina ez da ohikoena.

Gaztelaniaz

%

Ele bietan Euskaraz

50 0

%

50

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

EROSKI Eroskiren hiru gainazaletan (Donostia, Laudio eta Abadiñon) egindako azterketaren arabera, kartelen %45 gaztelaniaz daude, %49 ele bietan eta gainerakoak (%6) euskaraz. Alegia, Eroskik ere ez du 1213/2008 Dekretuak kartel eta errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Kartel gehien gehienak gaztelaniaz daude Laudion (%60) zein Donostian (%56) eta Abadiñon ere gaztelaniaz daude kartelen %24.

Kartelak: ez du betetzen Hiru dendetan egindako neurketaren arabera, aztertutako kartel asko (%45) gaztelania hutsean daude eta ondorioz Eroskik ez du 123/2008 Dekretuak kartel edota errotuluei buruz ezartzen duena betetzen. Dena dela, Abadiñoko gainazalean kartelen %76 ele

bietan edo euskaraz izateak erakusten du Eroskik nahi duenean gauzak hobeki egiten badakiela. Neurri betearazleek, herritarren eskubideak bermatzeko ez ezik, (borondatearen araberako) horrelako desorekak ekiditeko ere balioko lukete.

LAUDIO: KARTELEN %60 GAZTELANIAZ Continúa en página 2

Kartelak Laudion Lehen 25 kartelen hiz kuntza

Laudioko gainazalean kartel gehien gehienak (%60) gaztelania hutsean daude, alegia, ia 3 karteletik 2 gaztelaniaz baino ez daude.

Gainerakoak (%36) ele bietan daudela esan daiteke, izan ere, euskara hutsean daudenak oso gutxi dira, %4 baino ez.

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

60

36 4

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

Produktuen katalogo edo propaganda liburuxkei dagokienez ere, Eroskik ez du 1213/2008 Dekretuak ezartzen duena betetzen. Tarteka ele bietan dauden inprimakiak edota orrialdeak ikus daitezke (normalean azalak) baina orokorrean gaztelania da nagusi produktuen katalogoetan.

EUSKARA AZALEAN SOILIK Euskararen presentzia liburuxken azaletara mugatzen dela esan daiteke, izan ere, liburuxka hauetan barrukaldeko orrialdeak, gehienean, gaztelania hutsean ageri dira.

Katalogoak: ez du betetzen Ikusi dugunaren arabera, Eroskik ez du Dekretuak agindutakoa betetzen, ez kartel edota errotuluetan ez eta eskuorri edota katalogoetan ere. Bestelako euskarrietan ere gaztelania da nagusi baina oso aldakorrak ez direnak euskaraz ere topa daitezke.

ABADIテ前: KARTELEN %24 GAZTELANIAZ Kartelak Abadiテアon Lehen 25 kartelen hiz kuntza

Abadiテアo bezalako herri euskaldun batean kartelen %24, alegia, lau karteletik bat gaztelania hutsean dago.

Alegia, kartel gehienak euskaraz daude (%72 ele bietan + %4 euskaraz) baina, hala ere, ez da Dekretuak zehaztutakoa betetzen.

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

24

72 4

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

BM Kartelei dagokiez, BM-n oso egoera ezberdinak topatu ditugu: Durangon %82 gaztelaniaz dute eta Donostian %48. Dena dela, argi dago batean zein bestean 123/2008 Dekretua ez dela betetzen (alor horretan). Produktuen katalogoei dagokienez, aztertutako enpresen artean BM da euskarari tarte gehien ematen diona, euskara azalean ez ezik, barruko orrialdeetan ere ageri baita. Hala ere, euskarari ez zaio gaztelaniaren pareko tarterik eskaintzen eta ondorioz BM-k katalogoen eremuan ere ez du Dekretuak ezartzen duena betetzen.

Kartelak eta katalogoak: ez du betetzen Bi dendetan egindako neurketek emaitza orokor argiak utzi dituzte. Kartelen kasuan %68 gaztelaniaz dago eta gainerakoa (%32) ele bietan. Durangon %82 gaztelaniaz eta Donostian %48.

EUSKARA EZ SOILIK AZALEAN Katalogoen barrukaldeko orrialdeetan ere euskara ikusten da baina hala ere, ez gaztelaniaren pare.

Produktuen katalogo edo propaganda liburuxkei

dagokienez aldiz, aztertutako enpresen artean BM izan da euskarari tarte gehien ematen diona. Orokorrean baina, bi gaiak kontuan hartuz, BM-k ez du Dekretuak ezartzen duena betetzen.

DURANGON %82 GAZTELANIAZ, DONOSTIAN %48 Kartelak Durangon

Kartelak Donostian

kuntza Lehen 25 kartelen hiz

Lehen 25 kartelen hiz kuntza

82

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

18 0

%

Enpresa berean egoera desberdinak topatu ditu: Durangon kartelen %82 dago gaztelaniaz eta Donostian berriz %48. Dena dela, batean zein bestean ez da Dekretua betetzen.

Gaztelaniaz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

48

52 0

%


KARTELAK ETA KATALOGOAK

JENDE AURREKO ESTABLEZIMENDUAK

LIDL Kartelei dagokienez, LIDL-en topatu dugun egoera oso larria da: aztertu ditugun hiru guneetan behatutako kartel guztiak gaztelania hutsean zeuden. Ondorioz, bistan denez, LIDL-ek ez du betetzen 123/2008 Dekretuak gaiari buruz ezartzen duena. Produktuen katalogo edo propaganda liburuxkei dagokienez, egoera ez da hobea: euskaraz hitz erdirik ere ez, ezta azalean ere. Ondorioz LIDL-ek katalogoen eremuan ere ez du Dekretuak ezartzen duena betetzen.

Kartelak eta katalogoak: ez du betetzen Hiru dendetan (Gazteiz, Gernika eta Olaberrin) egindako neurketaren arabera, kartel guztiak gaztelania hutsean daude eta ondorioz LIDL-ek ez du 123/2008 Dekretuak kartel edota errotuluei buruz ezartzen duena betetzen.

Eta gauza bera gertatzen da katalogoekin ere: guztia gaztelania hutsean ageri da, azaletik azken orrialderaino. Bistan da LIDL-ek ez duela Dekretuak ezarritakoa betetzen eta neurri betearazlerik ezean horrela jarraituko duela.

HIRU GUNEETAN KARTELEN %100 GAZTELANIAZ Kartelak Gasteizen

Kartelak Gernikan

Kartelak Olaberrin

Lehen 25 kartelen hizkuntza

Lehen 25 kartelen hizkuntza

Lehen 25 kartelen hizkuntza

Gaztelaniaz

%

100

Gaztelaniaz

%

100

0

Ele bietan

%

0

Euskaraz

%

Ele bietan

%

Euskaraz

%

Gaztelaniaz

%

100

0

Ele bietan

%

0

Euskaraz

%

0 0


ONDORIOAK

Aztertutako hamar enpresetatik zazpik ez dute Dekretua betetzen


Sei urte ondoren empresek ez dituzte 123/2008 Dekretuaren aginduak betetzen Guztira 31 enpresa behatu ditugu (den-denak Dekretuaren eraginpean daudenak) eta hamarretik zazpik (%71) ez dituzte 123/2008 Dekretuak ezarritakoak betetzen (22 enpresa). Beste era batean esanda, %29 besterik ez dira Dekretuak agintzen duena betetzen dutenak (9 enpresa).

Direct, BBVA, Carrefour, El Corte Ingles, Zara, Eroski, BM eta LIDL. Segidan aurkeztuko diren datuek erakusten dutenez Dekretuaren ez-betetzeak alor guztietan gertatzen dira.

Gauza jakina da enpresa hauek guztiek dagoeneko kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko Dekretuak ezarritako helburuak beterik behar zituztela. Izan ere, agortu dira jada Dekretura egokitzeko araudiak berak aurreikusten zituen epeak zein Jaurlaritzak eskainitako luzapenak. Bada, azterketa honetan enpresa horietako bakoitzaren kasuan Dekretuak eskatutakoak betetzen ote diren neurtu dugu soilik, alegia, ez gara bestelako hizkuntza-eskubideen urraketak aztertzera sartu. Enpresa guztiak kontuan hartuta, eta sektore bakoitzean esparru zehatz bana aztertu bada ere, Dekretuak ezartzen dituen betebeharrei dagokienez, hona hemen betetzen dutenen eta betetzen ez dutenen grafikoa:

Betetzen dute 9

Ez dute betetzen 22

Guk behatutako elementuak kontuan hartuz ondorengo enpresa hauek dira Dekretuak ezarritakoa betetzen ez dutenak: EuskoTren, Renfe, La Union, Iberia, Vueling, AirFrance, EroskiMovil, Orange, Yoigo, Repsol, CEPSA, Iberdrola, Gas Natural, Santander, ING

Datuek argi eta garbi erakusten dute azken 6 urte hauetan egoera ez dela gehiegi aldatu; eta egoera oso txarra zela kontuan hartzen badugu datu hori ez da ona, ez da batere ona.

AITZITIK, DATUEK ERAKUSTEN DUTE ARAUAK EZ DUELA ERREALITATEAN ERAGITEKO GAITASUNIK IZAN ETA HORI, NOLA EZ, NEURRI BETEARAZLEAK BERTAN BEHERA UZTEAREKIN ESTUKI LOTUA DAGO 2012an araua ez betetzeagatik aurreikusten ziren zehapen edo isunak bertan behera uzteak ez du onurarik eragin, bistan da. Aitzitik, datuek erakusten dute arauak ez duela errealitatean eragiteko gaitasunik izan eta hori, nola ez, neurri betearazleak bertan behera uztearekin estuki lotua dago. Arauditik zehapenak kentzeak kontsumitzaile euskaldunon eskubideen urraketa denboran luzatzea besterik ez du eragin. Hiru urte beranduago 2011 urtean egiten genuen galdera bera egin beharrean gara: Zer egingo du Jaurlaritzak herritar euskaldunon eskubideen bermea egiazkoa izan dadin? Ikus ditzagun jarraian azterketaren emaitzak zein izan diren behatutako sektore bakoitzean (garraioenpresak, aire-garraioa, komunikazio-operadoreak, energia-hornitzaileak, finantza erakundeak eta jende aurreko establezimenduak).


Garraio-enpresak 2011 urtean betetzen zuten garraio-enpresek egun ere betetzen dute Dekretuak ezarritakoa eta alderantziz, betetzen ez zutenek bete gabe jarraitzen dute. Dena dela, 2011 urtean lehen bi urteetarako Dekretuak ezartzen zituen helburuen araberako neurketa egin genuen eta ondorioz betetze-maila ezberdinak dira, ez dira erabat konparagarriak.

Aire-garraioa Lehen aldiz aire-garraioko hiru enpresa aztertu ditugu (Iberia, Vueling eta AirFrance) eta bakar batek ere ez du Dekretuak ezarritakoa betetzen. Esku-orri, katalogo zein karteletan gaztelania da nagusi edota inglesa.

Edozein modutan, 2014ko behaketa honetan Dekretuak ezarritako azken helburuen araberako neurketa egin dugu, izan ere, aurreikusitako epe guztiak agortuta daude jada.

Ez dute betetzen 3

2011 urtean ez zituzten lehen bi urteetarako helburuak betetzen EuskoTren (Araban), RenfeFEVEk eta La Union-ek, bada, orain horiek berak dira Dekretuak ezarritako azken helburuak betetzen ez dituztenak.EuskoTren-ek Araban hutsuneak izaten jarraitzen du, Renfek Bizkaian zein Gipuzkoan eta LaUnion-ek batez ere webgunean. Dena dela, azken kasu honetan aurrerapausoak ere izan dira, txartela gaztelania hutsean izatetik ele bietan izatera pasa baita. Hala ere, aurrerago azaldu diren arrazoiengatik, hiru horiek Dekretuan ezarritakoa bete gabe jarraizten dute.

Ez dute betetzen 3

Betetzen dute 3

Vueling-en kasuan bidaia-txartela euskaraz eskura daitekela ikusi dugu eta hori kontuan hartzekoa da baina orokorrean esandakoa, bakar batek ere ez du Dekretuak ezarritakoa betetzen.

Komunikazio operadoreak Sei komunikazio operadore aztertu ditugu (Eroski Movil, Orange, Movistar, Euskaltel, Vodafone eta Yoigo). Hemen ere 2011ko emaitzak errepikatu direla esan daiteke (naiz eta betetze-maila ezberdinak neurtu orduan eta orain), hori bai, 2011 urtean ez genuen Yoigo aztertu eta oraingoan bai.


Gure behaketaren arabera, hiru dira Dekretuak zehatutakoa betetzen ez duten enpresak: Eroski Movil, Orange eta Yoigo. Lehen biek faktura zein webgunea gaztelaniaz izaten garraitzen dute (2011 urtean bezala) eta Yoigok faktura euskaraz eskaintzen duen arren (hutsuneekin), webgunea ez du euskaraz.

Ez dute betetzen 3

Betetzen dute 3

Energiahornitzaileak Enpresa hauen kasuan ere azken emaitza errepikatzen dela esan daiteke (gogoan izan betetze-maila ezberdinei buruz ari garela). Repsol, CEPSA, Iberdrola eta Gas Natural-ek ez dute Dekretua betetzen. Dekretua betetzen duen bakarra EDP (Naturgas) da, bera baita faktura eta webgunea euskaraz dituen bakarra.

Betetzen du 1

Ez dute betetzen 4


Finantza erakundeak

Jende aurreko establezimenduak

Finantza erakundeen kasuan ere aldaketa gutxi: hiruk ez dute Dekretuak zehazten duena betetzen (Santander, BBVA eta ING Direct) eta bik bai (KutxaBank eta Laboral Kutxa).

Bukatzeko 2011 urtean egin bezala jende-aurreko establezimenduen gaineko behaketa berezia egin dugu. Ez ditugu hemen aurrez esandakoak errepikatuko, soilik datu esanguratsu bat besterik ez: aztertutako 6 enpresetatik bakar batek ere ez du, orokorrean, Dekretuak ezartzen duena betetzen.

Betetzen dute 2 Ez dute betetzen 3

2011 urtean Kutxa, BBK eta Vital Kutxa behatu genituen eta azken honek ez zuen Dekretuak zehaztutakoa betetzen. Oraingoan KutxaBank behatu dugu era orokorrean betetzen duela ebatzi dugu, nahiz eta hutsune batzuk antzeman ditugun. ING Direct lehen aldiz behatu dugu eta betetzen ez dutenen taldera gehitu, ez baititu euskaraz eskaintzen ez faktura, ez webgunea ez eta bestelako euskarriak ere.

Izan badira enpresa batzuk euskarari tarte gehiago eskaintzen diotenak (Eroski, BM eta Carrefour) baina hutsuneak oraindik hain nabarmenak dira ezin dela Dekretua betetzen dutenik esan.

Ez dute betetzen 6


2011

2014

ALDAKETA

1

EUSKOTREN

EZ

EZ

=

2

RENFE

EZ

EZ

=

3

PESA

BAI

BAI

=

4

METROBILBAO

BAI

BAI

=

5

DONOSTIBUS

BAI

BAI

=

6

LA UNION

EZ

EZ

+

7

IBERIA

-

EZ

8

VUELING

-

EZ

9

AIRFRANCE

-

EZ

10 EROSKIMOVIL

EZ

EZ

=

11 ORANGE

EZ

EZ

=

12 EUSKALTEL

BAI

BAI

=

13 VODAFONE

BAI

BAI

=

14 MOVISTAR

BAI

BAI

=

-

EZ

16 REPSOL

EZ

EZ

+

17 EDP (NATURGAS)

BAI

BAI

=

18 CEPSA

EZ

EZ

=

19 IBERDROLA

EZ

EZ

+

-

EZ

=

21 SANTANDER

EZ

EZ

=

22 ING DIRECT

-

EZ

EZ

EZ

-

-

BAI

=

KUTXA

BAI

-

BBK

BAI

-

VITAL KUTXA

EZ

-

25 LABORAL KUTXA

BAI

BAI

=

26 CARREFOUR

EZ

EZ

+

27 EL CORTE INGLES

EZ

EZ

=

28 ZARA

EZ

EZ

=

29 EROSKI

EZ

EZ

=

30 BM

-

EZ

31 LIDL

-

EZ

15 YOIGO

20 GASNATURAL

23 BBVA 24 KUTXABANK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.