KOLDOKARIA 2021-2022

Page 1

KOLDO MITXELENA IKASTETXEA

KOLDOKARIA 2021-2022

ELKARBIZITZA ALDIZKARIA Kaixo, lagunak, nitaz gogoratzen al zarete? Koldokari nauzue, elkarbizitza aldizkariko logoa eta orrialde guztietan aurkituko nauzue. Aldizkaria irakurri eta orrialde guztietan ondo begiratuta, segituan aurkituko nauzue! Ongi etorriak aurtengo aldizkarira.

BUELTAN DA KOLDOKARIA 2021-2022 ikasturteko Koldokaria Elkarbizitza Aldizkaria bertan dugu. Ikasturtean zehar elkarbizitza inguruan burututako, landutako eta egindako iharduera, tailer eta bestelako ekintzak gogora ekarri nahi dizkizuegu. Elkarbizitzak oinarrizko espazioa hartzen bait du Koldo Mitxelena eskolako ikas-komunitatean.

IKASTETXEKO ELKARBIZITZA ERAIKITZEN Gure ikastetxeko helburuetako bat ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA denez, Koldo Mitxelena ikastetxean garrantzi handia ematen diogu eskola komunitatearen partaide guztien arteko harremanak sendotzeari. Honela, azken urteotan, ekimen desberdinak garatu eta aurrera eramaten ditugu, hala nola: Tutoretza Plana, Hezkidetza Plana, Elkarbizitza Behatokia, Ikasle zirkuluak… Plan guzti hauei lotuta ikasturtean zehar ekintza desberdinak egiten ditugu, oinarriak hauek izanik: - Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko ezagutza eta harreman positiboak sustatzea. - Neska eta mutilen beharrak eta interesak neurri berean kontuan hartzea. - Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun pertsona guztienganako errespetua izatea. - Pertsonen arteko aniztasuna onartzea eta diskriminaziorik ez egitea. - Hitz egiteko garaian, inor ez mintzeko, modu eta hizkera egokia erabiltzea. - Gure egunerokoan zintzotasunez aritzea eta eguneroko martxa ez oztopatzea. - Eskolako eta kanpoko instalazioak modu egokian zaintzea.

AMAREN INTXAURRAK

2.hiruhilekoan Porrotx eta Marimototsen bisita jaso genuen; "Amaren Intxaurrak ikuskizuna eskeini ziguten eta primeran pasa genuen haur zein helduak. Heriotza gaia du ardatz AMAREN INTXAURRAK proiektuak. Haurrek eta familiek, eta oro har, (hezkuntza) komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere.


AZAROAK 25. EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA "EZ MOZTU HEGOAK" Eskolak gizarteko erronkei erantzun behar diela argi dugunez, gure ikastetxean oso garrantzitsua da hezkidetza, eta txertatuta dago gure eguneroko jardunean. Horren baitan, hainbat urte daramatzagu jarduera zehatzak egiten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Giza harremanetan elkarrenganako tratu txarrak edo desegokiak izaten ditugu sarri, batzuetan konturatu ere egin gabe. Horrelakoak normaltzat jotzen ditugu askotan, eta jarrera horiek ez dira batere mesedegarriak errespetuan eta parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko. Emakumeek askotan jasaten dituzte jokabide horien ondorioak. Hortaz, argi eta garbi irakatsi behar diegu gure haurrei, hitzez eta ekintzaz, pertsona guztiguztiek merezi dugula tratu ona, inongo bereizketarik egin gabe. Ikasturte honetan " Ez moztu hegoak" leloa abiapuntutzat hartuz ikasle txikienek, more koloreko txoriak margotu dituzte eta koxkorrenek, papiroflexia landuz more koloretako txoriak egin eta bertan hitzak idatzi dituzte. Eraikin desberdinetako sarreretan horma irudia kokatu ditugu. Pertsona orok hegoak zabaldu beharra ditu, hegan egiteko eskubidea, libre bizitzeko eskubidea dugu.

EITB MARATOIA "OROITZAPENAK" Koldo Mitxelena ikas-komunitateak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere, aurten alzheimerra gogora ekarri nahi izan dugu eta Euskal Irrati Telebistak antolatutako kanpainan parte hartu dugu. Gertukoen oroitzapenak ekarri ditugu. Mila esker partehartzaile guztiei.

SAN TOMAS EGUNA Abenduan Santo Tomas eguna ospatu genuen ikastetxean; Olentzero eta Mari Domingi gurean egon ziren eta bisita urduritasunez bizi izan genuen. Eguna polita izan zen eta bisita ezin hobea.

AGATE DEUNA KOPLAK

Agate Deunari koplak abesteko aukera izan genuen eta adin desberdinetako ikasleak elkar ikusteko aukera polita izan zen. "Santa Ageda bezpera dugu..."

1.orrialdea


GURASO ESKOLA 2021-2022 Errenteriako Udalak ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri zuen. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin. Herriko familiei heziketarako eskaintza hau, aurten ere, gure ikastetxean eman da. Ikasturtean zehar, saio batzuk eskaini dira, guztira hiru saio. Saioak, inkesta baten bitartez, familiek aukeratutako gaiak lantzen direlarik. Aurten jorratu diren gaiak hauek izan dira: - Haur eta Nerabeen fustrazioa kudeatzen ikasten. - Adeitasunetik eta tinkotasunetik mugak ezarri. - Ohitura osasuntsuak garatzearen garrantzia.

IPUIN LEHIAKETA Azken ikasturteetan bezala aurten ere gure eskolako Koldokide Guraso Elkarteak ipuin lehiaketa antolatu du eta ikasleen erantzuna ona izan dela azpimarratu beharra dago. Euskararen egunean aipamenak eta oroigarrien banaketak egin ziren. Zorionak idazle guztiei!

HH4-KOEN ABENTURAK Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasgeletan elkarbizitza sustatzeko jolas desberdinak burutu ditugu ikasturtean zehar; irteera politak ere burutu ditugu, ikasgelatik kanpo ere primeran pasa izan dugu eta asko ikasi dugu. Abentura ederra izan da aurtengoa.

2.orrialdea


HH5 JOLASEAN Kaixo, lagunak! Haur Hezkuntzako 5,mailako ikasleak primeran pasa dugu gure arteko harremank sustatzeko jolas deberdinak egiten eta jolasak egin ondoren, egun bereziren batean hamaiketako ederrak egin ditugu. Primeran pasa dugu lagunekin jolasean!

AUSARTEEN KLUBA ESKOLAN 2021-2022 ikasturte honetan lehen hezkuntzako 1.go zikloan, Ausarteen Kluba martxan jarri dugu; elkarbizitza hobetzeko. Maistrek ikasleekin saio desbedinak burutu dituzte elkarbizitzaren inguruan eta bertako ekintzak ikasgeletako ohitureetan txertatu dituzte. Zer da ausarta izatea? Gaizki pasatzen ari denari gure laguntza eskeintzea. Erasotzaileengandik urruntzea. Borrokan ez sartzea. Maisu-maistari edo helduei komunikatzea eta laguntza eskatzea. Helburua ikasgelako eta ikastetxeko giroa hobetzea dugu.

ELKARBIZITZA JARDUNALDIAK

Ikasturtean zehar, 3.zikloko ikasleek Elkarbizitza ihardunaldiak burutu zituzten beraien ikasgeletan. Ihardunaldiak ikasgeletan 1.go, 2. eta 3.hiruhilekoetan burutu ziren ikasgeletan, 3 asteko iraupenaz. Jorratutako gaiak hauek izan ziren: ETA HARREMANAK ONAK EZ DIRENEAN: - Nire barnera begira:Nire hitz atsegina. - Zerbait egingo dugu:Istorio batzuk antzezten - Defendatuko dugu:Bullyinga. GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN: - Nire barnera begira:Bihotzeko sekretua. - Hobe guztion artean:Hobeto elkarrekin.

TRATU ONAK NAHIAGO - Tratu onak edo txarrak zer nahiago? - Elkarren arteko tratu onak. - Eserleku artean mugituz. GUZTION ESKUBIDEAK DEFENDATZEN: - Salatzea edo eskubideak defendatzea. - Ezer ez da kostatzen atsegina izatea. - Denon artean. SAREAK, NETIKETA ETA ZIBERERASOAK

3.orrialdea


LH1 MAILA ALDERDI BAIKORRAK PARTEKATZEN 1.mailakoek norberaren eta gelakideen alderdi baikorrak bilatu eta elkarbanatu dituzte. Berezia izan zen besteengaitik gure alderdi onak entzun eta jasotzea.

MEZU SEKRETUAK Ikasle bakoitzak beste ikasle bati zerbait positiboa edo gustatzen zaion zerbait idatzi eta marrazki bat egin dio, sekretu moduan. Ondoren ikasleek haien mezu sekretuak elkar trukatu dituzte. Ekintza asko gustatu zaie eta oso pozik bukatu dute.

ALDERDI ONEN LOREAK Lehen Hezkuntzako 3,mailako Ikasle bakoitzari lore baten marrazkia banatu diegu, erdian ikasleek izena idatzi dute; borobilean eseri gara eta loreak eskubi aldera pasatu ditugu; bakoitzak ikaslearen lorearen petalo batean bere ezaugarri edo alderdi on bat idatzi dio. Jasotako lore sortarekin, lore erraldoi batean ikasle bakoitzak petalo batean berak jasotako ezaugarri eta izenondoak idatzi ditu. Ekintza oso aberasgarria eta polita izan da; gure alderdi onak gutxitan entzuten ditugu eta jasotzea polita izan da oso.

4.orrialdea


IKASTETXEA ARTEAREKIN BAT Ikasturtean zehar dokumental, pelikula, antzerki eta ikuskizun desberdinez disfrutatzeko aukera izan dugu. Udazkenean, ingelesez, bi antzerkiz gozatzeko aukera izan genuen herrian bertan. Herritik bueltaxka eman ondoren antzerkiaz disfrutatzeko aukera izan genuen.

HERRIKO IKASTETXEAK 2022ko KORRIKA Apirilean korrika txikia iritsi zen herrira eta ikastetxe desberdinetako kideak elkarrekin atsaldeaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Arratsalde polita izan zen. Korrikaz, dantza eta musikaz gozatzeko aukera izan genuen.

ESKOLAKO TXIKIENAK JOLAS ETA LANEAN MURGILTZEN Eskolako Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko txikienak jolas, lan eta esperimentazioaren bitartez ikasten jarraitzen dute; elkarbizitza zer den eta egoera desberdinetan nola jokatu eta erantzun behar duten ikasten ari dira beraien maisu-maistra prestu eta ikaskideekin batera. Primeran pasatzen dute eta esperientzia ahaztezinak bizitzen ari dira.

5. orrialdea


INAUTERIAK 2022 Inauteriak data garrantzitsua izaten dira Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean. Aurten, desfilea bizi izan genuen egoerara moldatu beharra izan dugu eta auzoetan gune desberdinetan dantzatzeko eta ihauteriak ospatzeko aukera izan dugu. egoera dela eta ez genuen desfilerik izan. Desfilea, dantza eta hamaiketako bereziarekin eguna primeran pasatu genuen. Udalaren gaia aintzat hartuz Olinpiar Jokoak ekarri ditugu eta kirolariz bete dugu herria; bertan ez ziren falta eskiatzaileak, igerilariak, greziar jokoak... Irudimena, lankidetza eta alderdi sortzailea lantzeaz gain, proiektuak beti ematen digu aukera irakasleei eskolan gairen bat jorratzeko, maila bakoitzera egokituta.

6.orrialdea


JANGELAN JOLASEAN

Bazkalorduak ere momentu inportanteak dira gure txikien heziketan. Jangelako begiraleek eta arduradunak lan bikaina egiten dute ikasturtean zehar. Eguerdiko tartean esku-lanak, jolasak, kirolak eta dantzak burutu ditugu. Ikasleak primeran pasa dute.

MINDARAREKIN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Mindara Elkarteak , bere ekintzak 2012an hasten ditu Oarsoaldeako eskualdean jarduera fisiko inklusibo, kirol egokitua, osasuna eta aisialdiaren arloetan dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduta. Elkarteko kideak eskolara urbildu ziren eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin jarduera fisikoari eta kirol egokituari buruzko tailerra burutu zuten.

KOADRO BAT TESTU ANITZ 2021-2022 ikasturte bukaera honetan, urtero legez, KTA proiektua aurrera eraman dugu. Proiektuaren bidez; ikastetxeko aniztasunari, Arte-Hezkuntzari eta gaitasun desberdinei erantzun nahi diegu. Ikasleek proiektua aurrera eramaten dute eta proiektuari bukaera emateko erakusketa ederra antolatzen dugu. Erakusketan ikas-komunitate osoak parte-hartzen du, ikastetxeko elkarbizitza sendotuz. Aurten proiektuaren oinarria " MATRIOSKA" arte-lana izan da, ikaskomunitateko kide dugun Cristina Guerreroren arte-lana.

KOLDOKIDE GURASO ELKARTEA Ikasturtero bezala aipatu eta eskertzekoa da Koldo Mitxelena Ikastetxeko Koldokide Guraso Elkarteak elkarbizitza sustatu eta ahalbideratzeko egiten duen lana, antolatzen dituen jaialdi, ikuskizun, tailer edota hitzaldiak. Mila esker bihotz-bihotzez.

7.orrialdea


MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 1909aren aurretik hainbat ospakizun egon baziren ere 1908ko maiatzaren 3an Chicagon "Emakumearen Eguna" izeneko ekimena antolatu zuten.1909ko otsailaren 28an ospatu zen lehen aldiz, New Yorken, "Emakumeen Egun Nazionala". Emakumeek antolatu zuten, 1908an Chicago eta New Yorken euren lan baldintza okerrengatik protesta egin zuten emakumeak gogora ekartzeko. 15.000 emakume inguruk manifestazioan hartu zuten parte New Yorken, lanaldiaren murrizketa, soldata hobeak eta bozkatzeko eskubidea eskatuz.

Ikasturtero bezala eskolan ere gogora ekartzen dugu emakumeen eguna; aurten iharduera eta ekitaldi desberdinak burutu ditugu. “Emakumea izateko modu asko dago” leloan oinarritu gara aurtengoan. Martxoak 8 hizki haundiz idatzi dugu, denon artean mural bat egiteko asmoz. Gela bakoitzari hizki bat tokatu zaio, eta barruan, emakumeen irudi, argazki ezberdinak moztu eta hizkiaren barruan itsatsi ditugu. Politak gelditu dira hizkiak, gela bakoitzak bere kutsua eman dio, batzuk kolorez, txuri-beltzez, kirolariak, zientzialariak, kultura desberdinetakoak, munduan ezagunak direnak, Euskal Herrian nahiz mundu mailan ezagunak direnak… Hizki guztiak batu ondoren, muralean jarri eta eskolako sarrera nagusietan zintzilikatu ditugu. Etapa eta maila desberdinetan ekintza desberdinak burutu dira, kanta desbedinak entzun eta landu. 3.ziklko ikasleek hiru kirolariren bisita izan zuten eskolan: Sara Carracelas, Julia eta Eli Pescador. Kirolarientzako galderak prestatu zituzten eta solasaldi interesgarriak burutu zituzten.

L.H. 4.MAILA: MARTXOAK 8

Urtero bezala, martxoaren 8an Emakumeen Eskubideen aldeko eguna ospatzen dugu eskolan. Eta egun honen garrantziaz eta aldarrikatzen denaren defentsan aritzen gara. Aurtengo lelo nagusia galdera bat izan zen, lau neskek jendarteari egiten diotena, gorputz "perfektuak" erakusten dituzten etengabeko irudien aurrean. Irudi horiek egunero jasotzen dituzte bideojokoen, sare sozialen, modaren sektore batzuen, komunikabide batzuen edo publizitate-proposamen batzuen bidez. Neskek galdetzen dute: Benetan? Hau al da guretzat nahi duzuena? Eta leloa honako mezu honekin amaitzen da: garaiz gaude neskatoei beste etorkizun bat eskaintzeko, haien gorputzei eta itxurari inolako presiorik egin gabe. Hori dela eta, eskolan bestelako eredu batzuk eman nahi izan dizkiegu eta historian egon diren emakume garrantzitsu batzuk aurkeztu. Beraiek lortutako lorpenen inguruan hitz egin eta feminismoaz eta borroka feministaz gehiago jakin eta hausnartu dugu. Inguruan ditugun emakumeei oparitzeko hainbat txartel egin genituen eta horretaz gain, ikasitako guztiarekin eta denon artean lapbook batzuk egin genituen. Honatx emaitzak!

8.orrialdea


2021-2022 IRTEERAK Ikasturtean zehar irteera desberdinak burutu ditugu maisu-maistrekin; aukera polita izan da elkar ezagutzeko eta eskolatik kanpo elkarbizitzari buruz ikasteko. Primeran pasa dugu irteeretan eta horrelako ekintzak burutzeko antolakuntzan ibiltzen diren gure esker ona.

NIRE MALETA 3.ziklokoak elkar ezagutuz taldea indartu Edozein bidai hasi aurretik maleta prestatzen dugu, zer beharko dugun kontuan hartuz. Ikasturte hasiera bederatzi hilabeteko bidaia prestatzeko unea da eta elkarlana funtsezkoa da ikasleek bidean topatuko dituzten erronkei aurre egiteko. Arrakastarako, ordea, elkarri entzuten, ulertzen, onartzen…ere ikasi behar dute. Eta horretarako elkar ezagutzea funtsezkoa da. Talde kohesioa indartze aldera, ikasle bakoitzari bere maleta prestatzeko eskatu genion: norbera nolakoa den eta zerk mugiarazten dion azaltzen duten bost objektuz beteta. Kaxa zahar batetik abiatuta, bakoitzak bere maleta egin eta apaindu zuen eta etxetik ekarritako objetuekin bete. Ondoren, gelakideei banan-bana aurkeztu zizkieten aukeratutako objektuak, maletan zergatik sartu zituzten azalduz. Elkar ezagutzeko bakarrik ez, besteekin uste baino gauza gehiago partekatzen dituztela jabetzeko ere balio izan zuen jarduerak!

9.orrialdea


KOLDO MITXELENA IKASTETXEA, ELKARBIZITZA Eskola inklusibo baten bila gabiltza lanean, non ikasle guztiek duten lekua: ikasleen aniztasunari arreta jartzen dion eskola, agertzen dituzten gaitasun desberdinak baloratzen dituena, ikasketa prozesua ikaslearen erritmo errealera egokitzen dena eta, azken finean, ikasle guztiek ekarpen propioak egin ditzaketela sinesten duen eskola. Ikaslearen ongizate emozionala bermatzen duena; ikasleei ardura eta partaidetza gehiago ematen dien eskola, ikasleak eskumena duela sentitu arazten duena, non arrakastarako aukera ematen dion, ikasleen aurrerapenaz kontzientzia hartzen duena, ebaluaketa formatzailea eta ez sailkatzailea baloratuz. Ikastetxeko Elkarbizitza plan sendoa duena, non partaidetza eta kolaborazioa ardatza izanik, komunitate osoak adostutako lan planak jorratzen diren urtero. Bertan gatazken prebentzioa eta gizarte harremanen aldeko heziketa txertatzen direlarik Baloreen heziketa eskolaren lehentasun esplizitua duena: pertsonarteko harreman espazioak sortzen dituena; adiskidetasuna, komunikazioa eta kooperaziorako gaitasuna duen eskola.

ESKERRIK ASKO, IKAS-KOMUNITATE GUZTIARI!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.