
1 minute read
AULKI JOKOA
“Aulki-jokoa” liburuak adineko pertsona batzuen gorabeherak azaltzen ditu, denboran atzera eta aurrera eginez. Atzera egitean, askotan, Espainiako Gerra Zibilean kokatzen da, eta garaiko egoera nolakoa zen plazaratzen du, eta garai horretako familia batzuen bizipenak azaltzen ditu.
Narrazioan zehar hainbat protagonista daude. Nagusiak ondorengo hauek dira: Teresa, Eutimio, Martiña eta Eulali. Hauek herriko gozotegi bateko mahaien bueltan elkartzen dira ohitura gisa. Bertan daudela, bizitzaren ohiko gaiak agertzen dira: heriotza, gaixotasunak, familia… Horretaz gain, pertsonaia hauen oroitzapenak erabiliz, iraganeko pasarteetara eramaten gaitu, eta
Advertisement
“horien bidez aspaldiko egoera azaltzen du: Gerra

Zibileko garaia eta ondorengoa; gehienbat, herri txikietan Francoren aldekoek eragindako errepresioa: jendea hiltzea, norberaren borondatearen aurka soldadu joan behar izatea, emakumeek jasandako errepresio eta bortxaketak…
Liburu hau baliagarria izan zait hainbat gairi buruzko gogoeta egiteko: heriotza, gerra eta gaixotasuna. Heriotza izenburuan bertan ageri da modu adierazgarri batean. Azpimagarria iruditzen zait nola lantzen duen heriotza, aulki bat kentzea bezain sinplea izango balitz bezala. Halaber, hiltzea bizitzan markak uzteko dugun ahalmena galtzea dela aipatzen du, eta, era horretan, heriotza bizitzaren parte dela argi eta garbi adierazten du. Gerrari dagokionez, gizakion portaerak nolakoak izan daitezkeen erakusten digu.

Pertsonek erabat krudelak izateko gaitasuna dute, baina, aldi berean, errepresioa jasotzen duten gizakiek bizitzan aurrera egiteko indarra dute. Eta, azkenik, gaixotasuna: askorentzat gertatu ahal zaigun okerrena izan arren, batzuek egoerari buelta emateko kemena dute; adibidez, gorra den Eulalik. Horrek guztiak gogoeta egiteko balio izan badit ere, batzuetan istorioaren haria jarraitzea kostatu egin zait, garai desberdinak nahasten dituelako.
Gure eguneroko bizitzan uste duguna baino presenteago daude gai garrantzitsu batzuei buruz hausnartzeko nobela interesgarria da, zalantzarik gabe. Narrazioaren babeskelu den gozotegian bi aulki falta badira ere.
Joane Iriondo 2.B