1 minute read

KOLOSALA IZAN AL DA?

Next Article
AULKI JOKOA

AULKI JOKOA

Kolosala izango da - Joseba Sarrionandia

Dagoeneko ezaguna da Sarrionandiaren istorioa; gaztaroa frankismoan bizi izan zuen, gero ETAren kide izateagatik kartzelatua izan eta espetxetik ihes egin ondoren guztiz desagertu zen. Liburu hau 2003an argitaratu zen, atzerrian zegoela.

Advertisement

Honetan, Gerra Zibila kontatzen zaigu Euskal Herriko kostaldeko 11 urteko mutiko baten ikuspuntutik.

Hasieran mutikoaren familia aurkezten zaigu, etxean dagoen liskar bat dela medio. Aita, eskuindarra eta Don Juan Manuel herriko agintari karlistaren laguna, eta ama, ezkertiarra eta haurdunaldian.

Geroago Don Juan Manuelen semea ere aurkezten zaigu,

Juanmanuel izenekoa; honek protagonista zirikatu eta jipoitu egiten du. Aita gerrara doa, haurra etxeko gizon bezala portatu dadila aginduz; handik aurrera ez du “umea” deitzea gustuko izango.

Gerraren berri entzuten hasten da, honek zirrara eragiten dio. Jolasten zebilela milizianoak jarraitu egiten ditu guardia zibilen kuartela nola hartzen duten ikusteko, baina tiroketarik ez ikustean atsekabetuta bueltatzen da etxera.

Argazkia: "Kolosala izango da", egile ezezaguna, Public Domain lizentziapean

Denbora igaro ahala gerra giroa gehiago nabaritzen da, lekua bonbardatzen dute eta, azkenean, karlista nafarrek herria hartzen dute. Dena aldatzen doa, alkate errepublikarra fusilatu eta bizilagun ezkertiarrak espetxeratzen dituzte. Eskuindarrak hain ondo daudela aita bueltatu egiten da, baina ez da luzaro geratzen. Herrian hitzaldi luzeak ohiko egiteaz gain, hiru talde eskuindar osatzen dira; mutikoa Pelaio egingo da baina

Juanmanuel haien buru denez utzi egingo du eta handik aurrera Pelaioek torturatu egingo dute. Azkenean, aita bueltatu egiten da behin betiko, baina zangorik gabe; gerrak guztiz kontsumituta ez du ia bizitzeko gogorik izango. Etxean giroa gero eta kaxkarragoa bihurtzen doa, gau batean haurrak ama salbatu egin behar du aitaren mehatxuegandik. Horrela geratuko da herria, geroz eta ezegonkorrago behin Franco indarrean finkatuta.

Gerra Zibilaren testuinguruan zaila izan daiteke liburaren erritmoa jarraitzea gaiari buruz asko jakin gabe. Hala ere, irakurri ahala ikasten zoaz. Oso interesgarria da umearen trantsizioa ikustea, ikuspegi positibo eta gogotsutik pertsonaia gutxinaka nekatu eta uzkurtzen doa irakurlea gehiegi konturatu gabe. Aita bueltatzerakoan nabarmentzen da aldaketa, itzuli izanaren pozak ez dio irauten, aita gerrak goibeldu baitu. Hizkuntza aldetik pertsonalki gogokoa dut mutikoaren narrazio sinplea; erosoa eta zuzena izateaz gain, umekeria oso ondo eratuta dago. Argazkia:

Iratze Nabaridas 2.B

This article is from: