Page 1

KATXALIN ASOCIACION DE MUJERES AFECTADAS DE CANCER DE MAMA Y GINECOLOGICO BULARREKO ETA GINEKOLOGIAKO MINBIZIAGATIK ERAGINDAKO EMAKUMEEN ELKARTEA GIPUZKOA

Gaixoentzako komunikazio gida


Gaixoentzako komunikazio gida

KATXALIN Edif. TXARA I - P.ยบ Zarategi, 100 20015 Donostia-San Sebastian Tel. / Fax: 943 24 56 08 e-mail: katxalin@katxalin.org www.katxalin.org

2


Gaixoentzako komunikazio gida

Aurkibidea Sarrera ..................................................................................................................................................................................................................................

4

ZERTARAKO KOMUNIKAZIO GIDA BAT? ........................................................................................................................................ 4

Komunikazioa osasun langileekin .....................................................................................................................................................

5

A.-KOMUNIKAZIO ONA IZATEA ERAGOTZI DEZAKETEN ZAILTASUNAK

5

....................................................................................................................................

B.-SENDAGILEARI GALDERAK EGITEKO PRESTATZEN

.................................................................................................

6

Haurrekin komunikatzeko .............................................................................................................................................................................

8

A-ESAN BEHAR AL DIET HAURREI MINBIZIA DUDALA?

............................................................................................

8

.......................................................................................................................

9

B-HAURREKIN KOMUNIKATZEKO AHOLKUAK

Ingurukoekin, lagunekin eta ezagunekin komunikatzeko .......................................................................................................................................................... 10 KOMUNIKATZEO BEHARRA

.......................................................................................................................................................................

LAGUNEKIN ETA SENITARTEKOEKIN INFORMAZIOA ERRAZTEKO AHOLKUAK

...................................................................................................................................

10 11

Bikotearekin komunikatzeko ................................................................................................................................................................. 12 A- KOMUNIKAZIOA DIAGNOSI ALDIAN

.....................................................................................................................................

B- KOMUNIKAZIOA KIRURGIA ETA TRATAMENDU ALDIAN

...............................................................................

C- KOMUNIKAZIOA TRATAMENDUAREN ONDORENGO ALDIAN

3

..................................................................

12 13 14


Gaixoentzako komunikazio gida

Sarrera ZERTARAKO KOMUNIKAZIO GIDA BAT? Denok dakigu zein latza den minbiziaren inguruko guztia, bai gaixoentzat bai beren familientzat, eta zailak diren egoerak pairatzen dituzte. Nahiz eta gaixo gehienek aste gutxitan diagnosiak sortzen duen eragin emozionalera egokitzea eta hura gainditzea lortzen duten, askotan estresarekin lotutako sintomak azaltzen dira, eta prozesuak irauten duen denbora luze eta zailean agerian egoten dira, bai gaixoengan, bai senitartekoengan. Lehen esan bezala, estresaren ondorioz, emozio-egoeran izaten den erreakzioetako bat antsietatea edo beldurra izaten da. Beldurra, batez ere, ziurgabetasunari aurre egin behar diogulako sortzen da. Nolakoa izango da gaixotasunaren bilakaera? Zein tratamendu jarriko dizkidate?, Sendatuko al naiz?. Minbiziari buruzko informazio zehatza, argia eta eraginkorra izateak ziurgabetasuna gutxitzen du eta gainera, egoera hobeto kontrolatzen dugula iruditzen zaigu. Nahi duguna lortzeko, argi komunikatu behar dugu sendagileekin; honek oso erraza badirudi ere, batzuetan urduritasunagatik ez da hala izaten eta askotan, medikuaren kontsultatik irtendakoan gauza asko argitu gabe geratu zaizkigula iruditzen zaigu. Beste alderdi garrantzitsuenetako bat gizartearen babesa da, hau da, gure inguruak laguntza praktikoa (tresnak) zein emozionala emateko dituen baliabideak. Normalean, familia izaten da gizarte babesaren iturri nagusia baina ezin dugu ahaztu tratamenduak irauten duen bitartean haiek ere estresa eta ezinegona pairatuko dituztela. Familiakoengan eta batez ere, bikotekidearengan, esan dezakeenaz edo esan behar ez duenari buruzko zalantzak sortzen zaizkio eta askotan isilpean babesten dute beren burua emazteari min emateko beldurrez. Beste batzuetan zaintzen dituzten pertsonen artean oso ohikoa izaten den neke emozionala azaleratzen da, eta horrek, gaixoarengandik urruntzera bultzatzen ditu bere burua babesteko; ondorioz, komunikazioa zaildu egiten da eta zaintzen ari den pertsonarengan ondorio emozionalak izaten ditu. Aldiz, gaixo dauden emakumeek, senitartekoak babestu nahian, ez dituzte askotan beren sentimenduak adierazten eta azkenean bakardade eta baztertze sentimenduak sor daitezke, edo bestela haserretu egiten dira eta senitartekoak nahastuta eta egoerari nola aurre egin jakin gabe geratzen dira. Gida honetan, zenbait argibide emango ditugu komunikazioa eraginkorra izan dadin, bai sendagileekin, bai gure bikotearekin. Halaber, beste zenbait gai ere aipatuko ditugu: haurren aurrean nola jokatu, edo gure lagunekin edo ingurukoekin nola jokatu.

4


Gaixoentzako komunikazio gida

Komunikazioa osasun langileekin Antsietatea txikitzeko era onenetako bat gure zalantzak murriztuko dituen informazio egokia izatea da. Informazio horrek, minbizia dudala dioen diagnosia jaso ondoren -orain zer?, -Kimioterapia emango didatela esan didate, ilea eroriko ote zait, botaka egingo al dut, oso nekatua egongo naiz?, Zer egin behar dut ondoezik sentituz gero? Nori deitu behar diot? Eta antzeko zalantzak argitzeko balioko dit. Galdera horiek eta beste asko sortzen dira gaixotasunak irauten duen bitartean, beraz, zenbat eta informazio handiagoa izan, eta zenbat eta kalitate hobea izan informazioak, lasaiago egingo diogu aurre egoerari. Zalantzek, zer gertatuko den ez jakiteak, antsietate handia sortzen du bularreko minbizia duten gaixoen artean.

A.-KOMUNIKAZIO ONA IZATEA ERAGOTZI DEZAKETEN ZAILTASUNAK 1. Askotan informazio ona lortzeko zailtasunik handiena guk galdetzeko dugun beldurra izaten da, uste dugu gure galderak zentzugabeak direla, arrazoirik gabeak edo sendagilea kontu “garrantzitsuagoetatik� aldendu dezaketela. Batzuetan denbora kentzen diegula iruditzen zaigu edo badaudela zenbait gai ez direnak egokiak (ad.: sexuari buruzkoak). 2. Ospitalean gaudenean, galderak etengabe egiten baditugu astun samarrak izango garen beldur gara, eta ondorioz, erizainek ez gaituztela ongi zainduko gaixo zailak garelako. 3. Beste zailtasun bat informazioa eman behar diogun pertsona nor den identifikatzea da: sendagileak, onkologoak, ginekologoak, erizainak, gizarte langileak? 4. Ematen diguten informazioa oso egoera estresagarrian jasotzen dugu, horregatik, batzuetan ez dugu zuzen gogoratzen esaten digutena, hau da, zailtasuna gure aldartean dago, hori baita komunikazio ona izatea eragozten diguna.

5


Gaixoentzako komunikazio gida

B.-SENDAGILEARI GALDERAK EGITEKO PRESTATZEN Ez dago galdera lelorik, ezta lekuz kanpokorik ere; osasun langileek beren esku dauden pertsonak informatzeko eta haiei irakasteko betebeharra dute. Gaur egun, ospitale guztietan kontu handiz zaintzen da gaixoak eta senitartekoak informatzeko kontua, ez dezagun beldurrik izan eta egin ditzagun galderak, geure eskubidea da. Sendagileari proposatzeko zenbait galdera: 1. Senda al naiteke? 2. Zer egingo didate, zein izango da tratamendua? Zein ondorio pairatuko ditut? Zer egin dezaket ondorio horiek arintzeko? 3. Gaizki sentitzen banaiz, zer ordutan dei dezaket? Norekin hitz egin behar dut? 4. Nola jakingo dut tratamendua egokia izan den? 5. Nolakoak izango dira egingo dizkidaten diagnosi probak? Ad.: biopsiak, eskanerrak, erresonantzia magnetikoak? Minik emango al didate? 6. Herentziazko gaixotasuna al da minbizia? 7. Ebakuntzak nire sexu bizitza aldatuko al du? 8. Hilekoa betiko galduko al dut? 9. Urduri eta triste sentitzen naiz, normal al da? Psikogoloari galdetu behar al diot edo botikarik hartu behar al dut? 10. Zer gertatuko da tratamendua amaitzen dudanean? Zein sendagilerengana jo behar dut gaizki sentitzen banaiz?

Ziurrenik langileek ez dute pentsatuko pertsona astuna zarenik, baina hala balitz, ez dago arrazoirik pentsatzeko zaintza kalitate okerragokoa izango denik. Hobe da pentsatzea larrituta dauden gaixoekin egoteko prestatuta daudela, kontrakoa sendagileen aldetik jokabide okerra bailitzateke. Ospitaleko langileak gaixoei laguntzeko daude, baina minbizia bezalako kasu batean, sendaketan hainbeste espezialistak hartzen dutenez parte, askotan ez dakigu nori galdetu behar dizkiogun gure zalantzak. Onena espezialistetako bat informazio-iturri nagusitzat hartzea da; bere arlokoa ez den zerbait galdetuz gero, sendagileak berak adieraz diezaguke nori egin behar diogun galdera hori. Gure osasun sisteman, normalean, denbora gehien onkologoarekin pasatzen dugu, hori litzateke gure aukerarik errazena. Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat eskuratu nahi dugun informazio maila da: informazio erraza nahikoa al da edo azalpen zehatzagorik nahi al dugu? Sendagileari kontu hori argi uzten badiogu, beretzat informazioa ematea errazagoa izango da, izan ere, horrela jakingo baitu zein neurritan eman dezakeen egoerari buruzko informazioa (ez du ez gehiegi, ez gutxiegi emango) .

6


Gaixoentzako komunikazio gida

Ezjakintasunak larritasuna sortzen du, erantzuna ulertzen ez baduzu, egizu berriro zure galdera “uste dut ez naizela ongi ulertzen ari esaten didazuna, azalduko al didazu berriro, mesedez?”. Egin itzazu laburpenak sendagilearekin hitz egin ondoren “beraz, esan didazuna izan da kimioterapia tratamendua jarriko didatela gongoilak gaizki ditudalako” horrela, sendagileak azalpen gehiago eman ahal izango dizkizu aurreko argibideak zuzenak izan ez badira.

“Informazio ona lortzeko zailtasunak aldez aurretik prestatutako estrategia baten bidez arindu daitezke”

• Oso komenigarria da sendagilearenera norbaitekin joatea, senitartekoa edo laguna , sendagileak esango duena adi entzungo duena eta agian oharrak ere hartuko dituena. • Sendagileari informazioa idatziz eskatzea, komenigarria izan daiteke punturen bat idatzita gorde nahi badugu. • Edozein eratako azalpenak eskatzea, zuk ez duzu zertan sendagileen lengoaia ulertu. • Zuk ere, zure zalantzak paper batean idatz ditzakezu, sendagilearen kontsultara zoazenean ez ahazteko. • Utziozu zurekin doan pertsonari ere bere galderak egin ditzan. Agian zuri ahaztu zaizkizun datuak eman ditzake berak. Ad.: botika bereziak, dietak, aspaldiko gaixotasunak. • Ez dago “tabua” den gairik. Zure sexu harremanei buruzko galderarik baduzu, ad.: nire gozatzeko ahalmena mugatuko al dit hormonoterapiak?, Zenbat denbora itxaron behar dut ebakuntzaren ondoren harremanak izateko? Izango al dut berriro hilekorik kimioterapian zehar desagertu egin bazait?. Lasaitasun osoz galde dezakezu, izan ere, sexu eta afektibitate bizitza gizakiarentzat oso atal garrantzitsua da, eta zure sendagileak ere hala ulertuko du, zuk ez diozu horri uko egin beharrik, funtsik gabeko beldurren ondorioz. • Beste atal garrantzitsu bat larrialdien kontua da. Galdeiozu zure sendagileari nori deitu behar diozun larrialdi kasuetan, zure medikuak argi utzi behar dizu ordutegia, telefono zenbakia eta nora deitu behar duzun. Bestetik, garrantzitsua da deitzen duzunean “XX naiz eta LARRIALDI kontu batengatik deitzen dut” esatea , hala, denbora gutxiago beharko duzu zure helburua lortzeko: zure sendagilearekin hitz egitea.

7


Gaixoentzako komunikazio gida

Haurrekin komunikatzeko

A-ESAN BEHAR AL DIET HAURREI MINBIZIA DUDALA? Guraso asko izutzen ditu amak edo amonak minbizia duela haurrei esateak, haiek inor baino gehiago beldurtzen dituen errealitate batetik babestu nahi dituzte, baina ez dira konturatzen jarrera horrek gauzak okertu egin ditzakeela. Minbizia gutxitan ezkuta daiteke ama bada gaixorik dagoena, izan ere, kontuak erabat aldatuko baitira etxean, baita amaren itxura ere. Aldaketa horiek adierazten diete umeei kontuak oker dabiltzala eta errealitatea baino askoz ere latzagoak diren fantasiak sorraraz diezazkieke. Arrunta izaten da ume txikienek uste izatea, haiek txarra den zerbait egin dutela eta horrek sortu diola amari gaixotasuna; garrantzitsua da haurrekin komunikazioa izatea, baina aldi berean kontuan izatea esaten ari garena benetan ulertzen duten jakitea. Garrantzitsua da, informazioa haurraren adinera egokitzea; haur txiki batek batez ere jakin nahiko du nork zainduko duen eta nola aldatuko den bere bizitza. Lasai ezazu eta esaiozu beti egongo dela norbait bera zainduko duena, senitarteko bat edo lagun bat. . Garrantzitsua da positiboa izatea, baina aldi berean errealista eta zintzoa izatea, zer gertatuko den ez dakigula eta gertatzen denari buruzko informazioa emango diogula esan diezaiokegu. Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat zure seme-alaben ohiturak ahalik eta berdinen mantentzea da, saia zaitez haurrentzako tarte bat hartzen. Izan ere, nahiz eta badirudien zure gaixotasunaren zailtasunak ulertzen dituztela, alboratuta senti daitezke. Har itzazu haiekin gozatzeko uneak.

8


Gaixoentzako komunikazio gida

B-HAURREKIN KOMUNIKATZEKO AHOLKUAK • Azal iezaiezu gaixotasuna, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta babestuago sentituko dira, egokitu informazioa bere adinera, txikienei (5 urtera arte) nahikoa da esatea “ama ospitalean dagoela sendatzeko” Zaharragoei xehetasun gehiago eman behar zaie. • Entseatu ezazu senitarteko batekin edo lagun batekin esatera zoazena, errepara iezaiozu hitzekoa ez den zure lengoaiari. Lasaitasuna adierazi nahi baduzu, baina larritasuna transmititzen duen aurpegia baduzu, zure seme-alabek ez dizute sinetsiko. • Saia zaitez zintzoa izaten, zerbait ez badakizu, hobe da horrela adieraztea; haurrentzat garrantzitsuagoa da gauzak esateko era, informazioa bera baino. • Garrantzitsua da edozein erru albo batera uztea; haurrek askotan uste izaten dute haiek dutela gertatzen denaren errua, hori gertatzeko zerbait egin dutelako. • Azal iezaiozu minbizia ez dela kutsakorra. • Bolada batean ospitalean egon behar baduzu, garrantzitsua da harremana mantentzea, telefono bidez, eta ospitaleak baimena emanez gero, bisita txikiak egitea. • Haurrek albistearen aurrean izan ditzaketen sentimenduak oso desberdinak izan daitezke, amorrua, tristura, erruduntasuna edo itxurazko axolagabetasuna. Denak dira normalak, bakoitzak bere erako erreakzioa du, ona da esatea denek antzeko gauzak sentitzen dituztela. • Presta itzazu haurrak tratamenduaren eraginetarako, esaiezu ohikoak izaten direla eta denboraren poderioz desagertuko direla. • Utz iezaiezu haurrei beren adinera egokitutako zereginak egiten, baina ardura gehiegi eman gabe: jolas egin eta haurrak izan behar dute.

Gogora ezazu ahozkoa ez den lengoaia, keinuen eta laztanen bidezkoa, hitzak baino askoz garrantzitsuagoa dela; muxu edo laztan batek askoz hobeto adierazten du zure seme-alabenganako maitasuna eta zein garrantzitsuak diren zuretzat.

9


Gaixoentzako komunikazio gida

Ingurukoekin, lagunekin eta ezagunekin komunikatzeko

KOMUNIKATZEO BEHARRA Pertsona batek minbizia duenean, askotan aldaketak izaten dira bere gizarte bizitzan; zenbaitetan, aldaketa horiek positiboak izaten dira eta jendeak bizilagunen eta lagunen laguntza eta babesa sentitzen du; baina beste batzuetan ez da hala izaten eta jendeak ez du gizarte babes handirik izaten. Minbiziak larritasun handia sortzen du gizartean, jendeak ez daki nola erreakzionatu eta gaiaz ez hitz egiteko joera izaten du, batez ere mota ezagun batekoa denean. Pertsona horiek azkenean urrundu egiten dira gaixoarengandik, batzuetan ezjakintasunagatik, eta besteetan, zer egin ez dakitelako, bere hitzekin gaixoa minduko ote duten beldur direlako, ez dutelako kuxkuxero itxura eman nahi, edo besterik gabe bere zaurgarritasunari aurre egiteko beldur izaten dira. Batzuetan gaixoa bera isolatzen da eta ez du gertatzen ari denaz lagunekin hitz egin nahi izaten. Egoera horiek ezintasun, dezepzio eta isolamendu sentimenduak sor ditzakete.

10


Gaixoentzako komunikazio gida

LAGUNEKIN ETA SENITARTEKOEKIN INFORMAZIOA ERRAZTEKO AHOLKUAK • Ez utzi lagunarteko topaketetara joateari gaixotasunaren inguruan egingo dizkizuten galderei beldur diezulako. • Minbiziaz hitz egin nahi ez baduzu, esaiezu lagunei, haiek ulertuko baitute. • Zure senitartekoei gaixotasunaren berri ematen diezunean, ez inor bazterrean utzi, gatazka iturri izaten baitira horrelakoak, nahiz eta zure asmoa ona izan: “amaginarreba heldua da eta atsekabe handia izango da beretzat”. • Ez da beharrezkoa azalpen sakonak ematea zure gaixotasunaz galde egiten dizutenean; presta itzazu etxean antzeko erantzunak: “ongi nago, baina orain ez dut gaixotasunaz hitz egiteko gogo handirik, mila esker galdetzeagatik”. • Jendeak askotan ez du jakiten nola lagundu, zure lagunen laguntza behar baduzu, zehatz-mehatz adieraz iezaiezu zer nahi duzun, poz-pozik lagunduko baitizute. • Zure gaixotasunaz zerbait esan nahi duzunean, has zaitez zu horretaz hizketan, haiek agian ez baitira ausartuko. • Gogoratu zure bizitza pribatua, pribatua dela, ez da gauza bera lagun min batekin edo bizilagun edo dendari batekin hitz egitea, nahiz eta asmo onez galdetu. Hobe da hasieratik argi uztea norekin hitz egin nahi duzun gai horretaz eta norekin ez.

Isolamendua minbizia duen gaixo baten etsairik handiena da. Saihestu!

11


Gaixoentzako komunikazio gida

Bikotearekin komunikatzeko

A- KOMUNIKAZIOA DIAGNOSI ALDIAN Zer gertatzen da minbizia dugula esaten digutenean?, Normalean sentimendu pila bat sortzen dira: beldurra, frustrazioa, isolamendua, errua, antsietatea edo agian ukatu egingo dugu gertatzen ari dena eta arrazoituko dugu esanez, “probak gaizki” eginda daudela edo “nahastu egin” direla sendagileak. Heriotzari diogun beldurra, seme-alabentzako edo bikotearentzako traba izatea, baita aldaketa fisikoei diegun beldurra ere, gaixoaren ongizate psikikorako mehatxua dira. . Emozio-egoera gatazkatsu honen aurrean, nola komunika gaitezke era eraginkorrean? • Onena komunikazio irekia eta zintzoa izatea da, aurreiritziak eta aurrean dugun pertsona pentsatzen ari dena asmatzeari uztea (badakit gaizki dagoela, ez dago galdetu beharrik), zuen sentimendu, desio eta beharrak argi eta garbi adierazi. • Erabil itzazue –NI hitzarekin hasten diren esaldiak. Hori da erarik argiena norbanakoak zerbaiti buruz nahi edo uste duena argi eta garbi adierazteko modua. Oso erabaki garrantzitsuak hartuko dira eta hobe da zehaztasunik eza alde batera uztea. Hobe da - “nik ez dut bularra kentzea nahi, erabat beharrezkoa ez bada” esatea, -“nahiago nuke bularra kenduko ez bazenidate” esatea baino. • Errespetatu bakoitzaren askatasuna, litekeena da gauza askotan ez ados egotea, izan ere, bakoitzak bere erara egiten dio aurre gaixotasunari: batek negar egin dezake eta larrituta egon daiteke eta beste batek axolagabetasuna adierazi. Dena da baliokoa, desberdinak zarete, ez ahaztu. • Bikoteak ez badu gaixotasunaz hitz egiten hasi nahi, hobe da norbera horretaz hizketan hastea. • Batzuetan hobe da isilik egotea eta, negarrez edo emozionalki larri dagoen pertsonari eskua estutzea. 12


Gaixoentzako komunikazio gida

B- KOMUNIKAZIOA KIRURGIA ETA TRATAMENDU ALDIAN Kirurgiaren ondoren, gaixoak autoestima baxu izan dezake bere aldaketa fisikoengatik eta izango dituen tratamenduengatik beldur delako. Aldi honetan pertsonak aurrez aurre topatzen dituen arazo “materialak” konpontzen saiatzen da eta, asko eskertzen du familiaren, lagunen eta bikotearen laguntza. Tratamenduan zehar, zenbait arazo fisikori egiten die aurre, bere autoestimak beste kolpe latz bat jasotzen du ilea galtzen duelako, sentibera eta suminkor dago eta erraz mintzen da. Bikoteak, “orain dena nire ardurapean dago” pentsa dezake eta ondorioz, gehiegizko ardurak eta bikotea galtzeko beldurrak gehiegi larritu dezakete. Orbainak eta emaztearen aldaketa fisikoak ere eragina izan dezakete bere gain eta baliteke denbora-tarte bat behar izatea egoerara egokitzeko. Batzuetan ez daki zer egin emozioekin eta ez ditu adierazi nahi, izan ere, “ ez da gainera bera izango kexatuko dena”. Horrek isolatzeko arriskua ekar diezaioke eta bere bikoteak urrun eta hotz senti dezake.

• Kirurgiaren ondoren, ona da gaixoak lehenbailehen bere orbaina begiratzea (hobe bere bikotearekin batera egiten badu), sentimenduak adierazteko unea da, hala, gaixoak bere egoera ez onartzeari dion beldurra gaindituko du. • Tratamenduak irauten duen bitartean, sexualitate arloan eragin latzak sumatzen dira, bigarren mailako ondorioak desberdinak dira eta normalean sexu-harremanak izateko desioa asko jaisten da; garrantzitsua da harremana mantentzea, muxuek, laztanek, besarkadek bizirik gordetzen dute maitasuna, komunikazio afektiboaren zati garrantzitsua dira eta gainera, hurbiltasun emozionala eta emakumearen autoestima igotzen dute. • Garrantzitsua da, ahal den neurrian, lagun eta senitartekoekin duen harremanei eustea, gaixoak dituen une onak aprobetxatzea eta isolamendua saihestea. Bikotearen zereginetako bat izan daiteke ingurukoen bisitaldiak antolatzea. 13


Gaixoentzako komunikazio gida

C- KOMUNIKAZIOA TRATAMENDUAREN ONDORENGO ALDIAN Alta ematen digutenean, sentimendu kontrajarriak azaltzen dira gaixoarengan: alde batetik, pozik sentitzen da sendagileekin zuen harremana amaitu duelako eta bestetik, lehen zuen bizitzara itzultzearen ziurgabetasuna du. Askotan gertatzen dena da, bera ez dagoela oraindik erabat ondo, eta bikoteak eta familiak, lehen zen emakume bera izatea nahi dutela. Batzuetan, tratamenduan zehar izan dituen lan-arazoak azaltzen dira, berriro ere gaixotzeko beldurra eta “sendagileen babesik eza”k ere antsietatea sortzen dio. Egoera horrek, arazo asko sor ditzake bikote harremanean. Emakumea suminkor bihurtzen da eta berehala haserretzen da-, bestetik, bikoteak ez daki zer geratzen den: “orain, dena amaitu denean, ez dakit zergatik jartzen den horrela”. Bestalde, emakumeari iruditzen zaio ez duela inork ulertzen, askotan berak ere ezin izaten du ulertu zer gertatzen zaion. • Emaiozue denbora elkarri, gaixoak bere eguneroko bizitza berrira ohitzeko denbora beharko du, bolada batean laguntza beharko du oraindik. • Askotan, gaixotasunak pertsonaren baloreetan aldaketa sortzen du, lehen egiten zituen zenbait gauza ez ditu egin nahiko edo ez die hainbesteko garrantzirik emango, elkarrizketa, sentimenduak adieraztea eta elkarri laguntzea beharrezkoak dira berriro elkar ezagutzeko. • Sexurako gogoa ez da egun batetik bestera berreskuratzen; gai horretan arazorik baduzue, hitz egin sendagilearekin, askotan botikek eragin txarra izaten dute, berak aholka diezazuekete nola gutxitu hormona tratamenduen bigarren mailako ondorio horiek. • Ospatu bizitza, biontzako festatxo bat, oporrak, bazkaria familiarekin senda-agiria ospatzeko.

Gida hau osatzeko ondorengo web-orriak begiratu ditugu Interneten: • CIMA fundazioa • Y-ME National Breast Cancer Organization • Instituto Nacional del Cáncer 14

Guia euskera