Ebanjelioak

Page 1

ERLIJIOA. DBH 4. 2. gaia:

EBANJELIOAK: SORRERA. FIDAGARRITASUNA Izena: HELBURUAK - Kristau bizitzan Ebanjelioek duten garrantzia ulertzea - Ebanjelioak testu historiko gisa aztertzea - Ebanjelioen idazkera prozesua ezagutzea - Ebanjelioen fidagarritasun historikoa aztertzea, horretarako erabiltzen diren kriterioak kontuan hartuz - Jesusi buruz historikoki ontzat zer jakin dezakegun aztertzea

EKINTZAK - Apunteak irakurri eta ulertzea: “Ebanjelioak. Nola sortu ziren ebanjelioak? Ebanjelioetan egia esaten al da? Fidagarriak al dira?” - Gai honen atalak aztertzea: 1. “Ebanjelio” hitza. 2. Konposaketa prozesua. 3. Ebanjelio sinoptikoak. 4. Joanen ebanjelioa. 5. Ebanjelioak sinesgarriak al dira? - Ebanjelio sinoptikoen paralelismoa ariketa baten bitartez frogatzea. Hauen mezua Joanen ebanjelioarekin konparatzea. - Laburpena - Azterketa

EBALUAZIOA - Jarrera egokia: parte hartzea, errespetua,... - Koadernoa txukun eta osaturik edukitzea - Laburpena eta azterketa ongi egitea - Ikasgelan eta taldekako lanean parte hartzea

DBH 4 2 Ebanjelioak


EBANJELIOAK NOLA SORTU ZIREN EBANJELIOAK? EBANJELIOETAN EGIA ESATEN AL DA? FIDAGARRIAK AL DIRA?

1. “Ebanjelio” hitza “Ebanjelio” hitzaren sustraiak grekoen kulturan daude. Hitz hau gero Bibliak eta kristautasunak erabili dute zentzu berri bat emanez. Zer esan nahi zuen berez? Hasiera batean bere esanahia “saria” zen: notizia eta berri ona eramaten zuenari ematen zitzaion ordaina. Berri on hori zabaltzen zuenari “ebanjelio” bat, eskupeko bat, ematen zitzaion. Geroago “ebanjelio” hitzak “berria” esanahia hartu zuen, zehatzago “berri on bat”. Biblian, Itun Zaharreko liburuetan (Jesusen aurreko liburuetan), honelako esanahia aurkitzen dugu: “Berri handia”, “berri ona”. Hau da berri ona: Jainkoa gure munduan sartu dela, gure herria (Israel) aukeratu eta salbatu duela, eta Israelentzat eta munduko herri guztientzat betiko bakea ekarriko duela Jainkoak eta bere erreinua gauza guztien gainetik ezarri duela.

Jesusen bizitzan eta bere ondoren, “ebanjelio” hitzak esanahi berria hartzen du. San Pauloren iritziz,

“ebanjelioa” kristauentzat gertakizunik harrigarriena da: “Jesusen heriotza eta berpizkundea”. Markos ebanjelariarentzat: “ebanjelioa” berri ona da. Berri on honen hasieran Jainkoa dago eta gainera berri ona gizaki guztientzat da. “Berri on” hori Jesus bera da, bere hitzen eta ekintzen bitartez salbamena ekarri baitigu. Jesusen heriotzaren eta piztueraren ondoren, apostoluen garaian “ebanjelioak” idatzi egin ziren, Jesusen berri kristauei emateko, denei Jesus iragartzeko. 2. Konposaketa prozesua Bibliako liburu guztien antzera, ebanjelioak oso prozesu luze baten ondorioa dira. Prozesu horretan zenbait pausu bereiz ditzakegu. a) Iragarritako Ebanjelioa (28-30) Seguru asko, Jesusek ez zuen ezer idatzi. Jesus gizon jakintsua izan zen. Irakurtzen bazekien (garai hartan oso pertsona gutxik jakin ohi zuten irakurtzen eta idazten). Legea eta Liburu Santuak ongi ezagutzen zituen. Maisu judutarrek erabiltzen zituzten irakaskuntza metodoak ongi ezagutzen zituen. Bere ikasleek esaldi asko buruz ikasiko zituzten ziur asko, ohi zen bezala. Horra adibide gisa “Zoriontasunen” testua: “Zorionekoak..., zorionekoak...” (Mt 5). Jesusek ez zuen idatzi, baina “berri ona” zabaldu zuen. Jaungoikoak pertsona guztiak maite ditu, denei barkatzen die, denok anai-arreba gara, justizia eta behartsuen aldeko laguntasuna beharrezkoak dira,... eta

DBH 4 2 Ebanjelioak


Jaungoikoaren maitasuna Jesusen beraren gurutzeko heriotzan eta piztueran agertu zen. Maitasunezko Jaungoikoaren Espiritua pertsonengan bizi da... Jesusek «ebanjelio» hau bi modutan zabaldu zuen: bere hitzen bidez eta bere bizimoduaren bidez. - Bere hitzetan parabolak azpimarra ditzakegu (istorio laburren bitartez Jaungoikoaren borondatea zein den agertzen zuen) eta bere irakaskuntza (bizitzako arlo askori lotutako irakaspena). - Bere ekintzen artean, kontuan har ditzakegu: gaixoak sendatzea, deabruak edo izpiritu txarrak uxatzea, bekatari publikoekin ibiltzea eta haiekin jatorduak ospatzea (beraien etorkizuna konpartitu nahi duenaren seinale...), pekatuen barkatzea, eta, batez ere, heriotza arriskuan egon arren, Jaungoiko maitekorraren berri zabaltzen jarraitzea, eta gurutzean hiltzea onartzea... Horrela pertsona guztientzat salbamena eskuratzeko... b) Ebanjelioa transmititua eta bizi izana (30. urtetik aurrera). Jesusen berpizkundearen ondotik hasi zen dena. Jesus piztu ez balitz, apostoluek ez zuketen Jesusen berririk emango, Jesusen asmoa porrot handi batean geldituko zatekeen. Baina Apostoluek Jesus hil eta gero ere bizi zela sentitu eta sinestu zuten. Orduan, berriro elkartu eta beraien bizitza arriskuan jarriz, “berri ona” zabaldu zuten. Ez zuten beraientzat bakarrik gorde Jesusen “berri ona”: “Jaungoiko Aitak guregatik gurutzean hil zen Jesus hura hilen artetik piztu egin du. Bizi da eta guri agertu zaigu. Heriotzak ez dauka azken hitza”. Kaleetan kontatzen zuten, enparantzetan, etxeetan.... Beraien mezua honela laburbildu genezake:

- Guk ezagutu genuen Jesus gizona. Jesus mundu honetara etorri zen Jaungoikoaren Semea zen. - Jesusek bakea, maitasuna eta justiziaren erreinua predikatu zituen. - Bere bihotzean amaigabeko maitasuna zeraman: Jainkoaren maitasuna. - Baina Jainkoaren maitasuna ez da hiltzen. Jesus bizi da. Berpiztu egin da! “Berri ona”ren komunikazio horren ondoren, batzuk Jesus bizi izan zen bezala bizitzen hasi ziren. Jesusengan sinestunen elkartea egin zen: Eliza. Jesusen jarraitzaileen elkartea handitu egin zen. Palestina osora eta inguruko nazioetara zabaldu ziren. Jatorri ezberdinetako kristauak zeuden... Eliza unibertsala egin zen eta kristau berri guzti horiei lagundu egin behar zitzaien: - Otoitza egiten: Jesusen otoitza idatzi zuten. - Jesus bezala bizitzen: dirua, ondasun eta diszipuluei buruzko Jesusen esaerak aurkezten zituzten. - Bere sinesmenari buruzko galderak erantzuten: Kontaera hauek, esaldi, otoitzak,... izkribu txikietan prestatzen

DBH 4 2 Ebanjelioak


ziren eta kristau elkarteen artean erabiltzen zituzten. “Izkribu txiki” hauek ere “bilduma handietan” sartzen ziren: Mirakuluen kontaerak, Parabolen kontaerak, Jaunaren esaerak eta errefrauak. Aldi berean, ahozko komunikazioa mantentzen zen. Bere predikuetan, “Berri ona”ren transmisoreek Jesusi buruzko oroitzapen askoren artean aukera egin behar izaten zuten (Jesusek egoera eta arazo zehatzei buruz zer esan zuen gogoratu eta aplikatzeko). Ezin zen dena zehatz mehatz gogoratu eta kontatu; beraz, askotan laburpenak egiten zituzten. Kontakizunak ere entzuleek ulertzeko modura egin behar ziren, hau da, entzulegoaren arabera moldatu behar ziren, entzuleak kultura desberdinetakoak baitziren. Jesusi buruzko predikazioaren helburua hau zen: Jesusenganako fedea sorraraztea, suspertzea edo indartzea.

egiten zituzten Jesusi buruz hitz egiteagatik. Eliza laster zabaldu zen Erromara eta Erromako inperio guztira: unibertsala bihurtu zen, hau da, orduan ezagutzen ziren toki guztietara zabaldu zen. Kristau batzuk Jesusi buruzko mezua eta berriak idazten hasi ziren. Jesus Palestinan bizirik ezagutu zuten asko hilda zeuden ordurako, batzuk bizi ziren artean. Kristau hauek (Ebanjelariak) ebanjelioa idazteko elementu edo material hauek erabili zituzten: - literatur multzo txikiak (“izkribu txikiak”) - kontaeren bildumak: mirakuluen bilduma, parabolak, Jesusen Nekaldiaren kontakizuna,... - Jesusekin bizi ziren lekukoen oroitzapenak - Ahozko tradizioak Honako materialak erabiliz, ebanjelari bakoitzak “Jesusen berri ona” idatzi zuen. Idazle bakoitzak egoera eta kultura desberdin batean idatzi zuen. Lau ebanjelioak (eta beste antzeko testu batzuk) komunitate edo elkarte desberdinetan idatzi ziren eta komunitate horien berezitasunak testuan ageri dira: erabiltzen zuten hizkuntzaren berezitasunak (nahiz eta guztiak “grekera koine” edo batuan idatziak izan), galdera edo arazo moralak,... Ebanjelari bakoitzak Jesusen bizitzaren eta izaeraren alderdi batzuk azpimarratu zituen. 3.- Ebanjelio sinoptikoak

C) Idatzitako Ebanjelioa. Jesus gurutzean hil zuten bezala, bere Apostoluak eta lehen kristauak ere hil

Elizak lau ebanjelio hartu zituen “ofizialtzat”: Markos, Mateo, Lukas eta Joan. Hiru lehenak (Markos, Mateo eta Lukas) berdin samarrak dira gauza askotan eta horregatik “sinoptikoak” esaten zaie. Markosen ebanjelioa idatzi zen

DBH 4 2 Ebanjelioak


aurrena. Mateok eta Lukasek, beren narrazioak idazteko, Markosen eredua hartu zuten, gainera gero galdu zen “Jesusen esaldien eta errafrauen bilduma” (Q iturria) eta azkenez, bakoitzak bere informazio iturri bereziak izan zituen. Hiru ebanjelariok eskema berdina dute beren ebanjelioa antolatzerakoan: 1.- Jesus Joan bataiatzailearekin bizi zen garaia 2.- Jesus Galilean. Jainkoaren Erreinuaren predikazioa. Judutarrekin liskarra 3.- Jerusalema abiatzea 4.- Azken egunak. Jesusen heriotza eta piztuera.

-

Jesusek Jaungoikoari buruzko egia erakutsi zigula. Jesus da Jaungoikoaren Semea eta munduaren salbatzailea

Markosen ebanjelioa 60. eta 70. urteen inguruan idatzi zen, Erroman edo Antiokian. Jatorriz jentilak izan ziren kristauei zuzentzen zaie eta Jesusen mesianismoaren ezaugarriak erakusten ditu. Mateoren ebanjelioa 80. urtean inguruan idatzi zen Sirian edo Antiokian, jatorriz judutar ziren kristauentzat. Ebanjelio honen helburua hau da: kristau elkarteak Jesusen erakutsiak jarrai ditzala.

-

Joanen ebanjelioa 90. eta 100. urtean inguruan idatzi zuten Joan apostoluaren jarraitzaileek Efeso, Siria edo Palestina ondoko herriren batean.

Lukasen ebanjelioa 70. eta 90. artean idatzi zen, Asiako Efeson edo Korinton ziur asko. Jentilen artean sortutako kristau elkarteentzat idatzi zen, eta bere helburua Jesusen jarraitzaileen ezaugarriak erakustea da.

Lehen mendea baino geroago idatzi ziren beste ebanjelio batzuk ere. Baina elizak lau hauek bakarrik onartu zituen. Gero idatzitako hauei “ebanjelio apokrifoak” esaten zaie.

4.- Joanen Ebanjelioa

5.- Ebanjelioak sinesgarriak al dira?

Joanen ebanjelioak sinoptikoen eskema aldatzen du. Bere estiloa, hiztegia eta helburuak nahiko desberdinak dira. Joanek honako hau azpimarratzen du: - Aita Jaungoikoarengandik etorri zela Jesus eta bere bidea ere Aitarengan amaitu zela.

Ebanjelioak Jesusen jarraitzaileek fedea zabaltzeko idatziriko testuak dira. Ez dira, beraz, neutralak edo pasiorik gabeko dokumentu historikoak. Ebanjelioak idatzi ziren garaian ez ziren gaur Historiari eskatzen dizkiogun dokumentazioa eta

DBH 4 2 Ebanjelioak


zehaztasunak erabiltzen. Adibidez, ebanjelioetan datu geografiko eta kronologikoak ez dira oso zehatzak. Ez da esaten Jesus noiz jaio edo noiz hil zen. Jesusen bizitzari buruzko nahiko datu gutxi ematen dira: bere haurtzaroa, ofizioa, bere gorputzaren ezaugarriak,... ez dira zehatz adierazten. Ezin dira ebanjelioak gure gaur egungo “historia” edo “biografiak” bezala hartu; baino idatzi hauetan kontatzen dena halere egia da funtsean. Eskuizkribuei dagokienez, ez da guregana heldu lau ebanjelioen eskuizkribu originalik... Kopiak dauzkagu. Papiroetan idatzitako kopiak. Ebanjelioen testua eskuizkribu askotan azaltzen da. Eskuizkribu hauetarik zaharrenak bigarren mendekoak dira. Eskuz egindako kopiak, beraz. Pentsa genezake honek testuari fidagarritasuna kentzen diola, baina alderantziz. Garai hartako (I mendeko) beste testuak baino askoz dokumentazio gehiago eta zaharrago dago. Pentsa dezagun, adibidez, Ciceronen diskurtsoen eskuizkriburik zaharrenak X. mendekoak direla, eta edonork testu ongi dokumentatutzat hartzen dituela.

norberaren salbamena... eta horrek asko pentsatzea eta gauzak ongi aztertzea eskatzen du... Akabo gure fedearen oinarriak gezurrezkoak balira!... Zertarako eutsi fedeari inongo indar historikorik ez badauka? Ebanjelioak aztertzeko bi eratako kriterioak hartzen dira kontuan. 1.- Garai hartako kulturarekin konparatzen dira, Jesusi buruz dauden kanpoko testiguekin, adibidez, Flavio Josefo, Tacito, Plinio, Suetonio eta Babiloniako Talmudek Jesusi buruz esaten dutena kontuan hartzen da... 2.- Barruko azterketa. Ebanjelioen testua ongi aztertzen da eta “A” testu batek eta “B” beste testu batek esaten dutenaren artean kontraesanak bilatzen dira. Garbi esan daiteke ebanjelioak fidagarriak direla. Hona arrazoi batzuk: - Jesusi buruz. Ebanjelioak Jesus Jaungoikoaren Semea dela esaten du; baina ez du isiltzen Jesusek gauza batzuk ez dakizkiela (mundua noiz amaituko den...). Jesus Jaungoikoaren Semea da, Jaungoiko da beraz, baina heriotza lotsagarria jasan zuen... gurutzean: madarikatuen heriotza, lapurren heriotza... - Apostoluei buruz. Ebanjelioetako zenbait unetan Apostoluen figura oso gaizki gelditzen da. Ez zuten ulertu Jesusen mezua; boterea lortu nahi zuten; Pedrok Jesus ezagutzen zuela ukatu egin zuen; denek utzi zuten Jesus gurutzean hiltzen,... Eta kontuan hartu behar dugu Apostoluak zirela kristau elkarteen buruzagiak. Ez da erreza izaten buruzagiak bere erruak denen aurrean onartzea...

Ebanjelioak dira ziur asko munduan gehien aztertuak izan diren dokumentuak. Pertsona askorentzat salbamen historia jokoan dago;

– Arriskua. Ebanjelioen sorreran dagoen Jesusi buruzko testigutza oso arriskutsua zen. Jesusen jarraitzaile gehienak (eta horien artean apostolu

DBH 4 2 Ebanjelioak


denak) hil egin zituzten. Jesusen mezua jarraitzea ez zen inola ere abantaila bat hobeto bizitzeko edo aberatsago izateko. Jesusen heriotza eta piztueraren ondoren bere testigutza eman zutenak langileak ziren, itsasoan edo laborantzan arituak... Ez zen erraza inork haiek engainatzea, edo beren buruak engainatzea.

Judutarren Legea eta Liburu Santuak; bekatariei Jaunaren maitasuna eta barkamena adierazi ziela; bere irakatsiek eta bizimoduak judutarrekin gatazka sortu zutela; gurutzean hil zutela; heriotzaren ondoren bere jarraitzaileek Jesus bizirik ikusi zutela aldarrikatzen hasi zirela... Garai batean ebanjelioa letraz letra historikoa balitz bezala irakurri ohi zen. Gero, orain 150 urte inguru, testuen azterketak erakutsi zigun ebanjelioak bere “testuinguruan� idatzi zirela eta interpretatzen jakin behar ditugula. Hortik zalantzak sortu ziren, ea ebanjelioen bitartez benetako Jesus ongi ezagutu genezakeen ala ez... Gaur egun gaia aztertzen jarraitzen dugu. Esan daiteke Ebanjelioak funtsean historikoak direla. Jesusi buruz ebanjelioetan agertzen diren zenbait datu edonork (sinestedun ala sinesgabe) historikotzat onartu beharko lituzke:

Ebanjelioak oinarrizko testua bihurtzen dira kristauontzat eta munduarentzat. Elizan elkarrekin irakurtzen dira. Eta nork bere etxean, bakarrean pixkanaka, irakurtzeko eta hausnartzeko testu zoragarriak dira.

Herodes I. erregearen azken urteetan jaio zela, Joan Bataiatzailearen mugimenduan sartu zela, baina gero bere predikazioa ezberdina izan zela, herriz herri ibili zela predikatzen, sendatzen... Ongi ezagutzen zituela

DBH 4 2 Ebanjelioak


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.