informatikako apunteak

Page 1

Informatika 2010-11

Lezo institutua

ORDENAGAILUAREN ARKITEKTURA ETA FUNTZIONAMENDUA

ORDENAGAILUAREN OINARRIZKO FUNTZIONAMENDUA Ordenagailua informazioa prozesatzeko erabiltzen den makina elektronikoa da. Makina elektronikoa izanik, ordenagailuak gauza bakarra ulertzen du: korrontea dago (1) edo korronterik ez dago (0). Sistema bitarra (edo digitala) deitzen zaio adierazpide sinple honi. Ordenagailuak besterik ulertzen ez duenez, informazio guztia (zenbakiak, testua, irudiak, etab.) sistema bitarrera itzuli behar du lan egin ahal izateko. Itzulketa horri, digitalizazioa deitzen zaio. Adibidez, argazki bat baldin badugu paperean, ordenagailuarekin lan egiteko lehenbizi digitalizatu egingo dugu eskaner bat erabiliz. Ordenagailu baten oinarrizko funtzionamendua, ondoko eskemak erakusten duena da:

SARRERAKO DATUAK

ORDENAGAILUA

IRTEERAKO DATUAK

PROGRAMAK

1.- Ordenagailuari sarrerako datuak eman. Datu hauek formatu digitalean (bitarrean) egon behar dira, eta bestela, bihurketa egin beharko da. Datuak ordenagailuari helarazteko bide ezberdinak dauzkagu: teklatua, sagua, DVDa, USB edo flash memoria, Internet, etab. 2.- Ordenagailuak datuak prozesatu edo landuko ditu momentu horretan exekutatzen ari den programaren (Gimp, Excel, etab.) arabera. 3.- Datuak prozesatu edo landu ostean lortutako emaitzari, irteerako datuak deitzen zaio. Datu hauek pantailan bistaratu daitezke, inprimatu, disko gogorrean gorde, etab.


Lezo institutua

Informatika 2010-11

Ordenagailuen ezaugarriak eta itxura, etengabe aldatuz doaz. Gaur egun, gehien erabiltzen diren ordenagailu motak honakoak dira: PDA (personal digital assistant) edo eskuko ordenagailua

Tablet-pc

Portatilak, Netbook

Mahaiko ordenadoreak (PC, Mac)

Zerbitzariak: biltegiratzea, softwarea, posta, webguneen ostatu zerbitzuak ematen dituztenak

Sistema nagusiak (Mainframe).

MAKINA ELEKTRONIKOA ETA PROGRAMAK Ordenagailua bi ataletan banatu dezakegu. Makina elektronikoa denez, kable, txip, disko eta gainerako elementuez osaturik dago. Elementu fisiko guzti hauek hardwarea osatzen dute. Baina bestalde, ordenagailuak ez du ezertarako balio, baldin eta programarik ez badauka. Programek esaten diote hardwareari zer eta nola egin behar duen. Ordenagailuaren programa-multzoari software deritzo.


Lezo institutua

Informatika 2010-11

Ordenagailuak burutzen dituen eragiketak sinpleak dira, baina oso azkar burutzen ditu. Hori da bere sekretua. Ordenagailuarekin lan egiteko dauzkagun programak bi multzotan banatu ditzakegu

Sistema eragileak: Edozein ordenagailuk behar duen oinarrizko softwarea berarekin lan egin izateko. Sistema eragile ezagunak: Windows XP eta Windows 7, Ubuntu (Linux), MacOS. Aplikazioak: Erabiltzailearen programak. Word, Writer, Excel, Messenger, etab.

Ariketak: 1.-Informazioa jaso, prozesatu eta transmititzea garrantzitsua izan da historian zehar. Hona komunikazioan aparteko garrantzia izan duten zenbait gertaera: 1. Ahozko hizkuntza 2. Hizkuntza idatzia 3. Inprenta 4. Posta 5. Telefonoa 6. Irratia 7. Telebista 8. Internet

Lehen bi gertaerei data jartzea zaila da (ahozko eta idatzizko hizkuntza), baina gainerakoei ez hainbeste. Internetako baliabideen laguntzaz (Wikipedia, Google, etab.) jarri bakoitzari dagokion sorrera data. 3.-Noiz sortu zen lehenbiziko ordenagailua? Aipatu data, bere izena eta ezaugarri nagusienak. 4.-Ordenagailuen abiadura neurtzeko modu bat, segundoko burutu ditzakeen eragiketa kopurua neurtzea da: MIPS (Million instructions per second edo milio agindu segunduko). http://es.wikipedia.org/wiki/MIPS#Evoluci.C3.B3n_en_el_tiempo_de_ las_instrucciones_por_segundo 1992an zenbatekoa zen ordenagailuen MIPS ? eta 2006an ?


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.