Ariketen autozuzenketa 1

Page 1

LURREKO ERLIEBEA (Autozuzenketarako fitxa) 1.- Gauza bera al dira plaka eta kontinentea ? Ez, kontinenteak urgaineraturiko lurrek osatzen dituzte; plakak,ordea, urgaineraturiko lurrez zein ozeano azpiko lur urperatuez osatuta daude. 2.- a) Zer plaka ikusten dituzu ? Oz. Bareko, Ipar Amerikako, Cocos uharteetako, Karibeko, Nazcako Hego Amerikako, Afrikako, Antartikako, Arabiako,Irango, Eurasiako Filipinetako, eta Indoaustraliako plakak. b) Zer plakatan dago Iberiar penintsula ? Iberiar penintsula eta Balear uharteak Eurasiako plakan daude (plakaren ertz batean, Afrikakoaren ondoan; hori dela-eta izaten dira lurrikarak penintsulan). Kanariak, Ceuta eta Melilla, berriz, Afrikako plakan daude. 3.- Osatu taula

IZENA LURRAZALA

MANTUA

NUKLEOA

LURRAREN GERUZAK DESKRIBAPENA Kanpoko geruza da; lodiagoa da kontinenteen azpian (20 km-tik 70 km-ra arteko sakonera), batez ere mendikate handien zonetan. Ozeanoen azpian,berriz, finagoa da (10 km inguru). Erdiko geruza da, eta Lurraren guztizko bolumenaren ia % 85 hartzen du. Bi zatitan banatzen da: goiko mantua eta beheko mantua. Goikoa solidoa da, baina oso tenperatura altuak daude, eta harkaitzak ere urtzen dira. Behekoa, berriz, likidoa da eta 700 km-tik 2.900 km-ra arteko sakonera hartzen du

Geruzarik sakonena eta lodiena da (2.900 km-tik6.000 km baino gehiagora arteko sakonera).


4.- Zure ustez,litekeena al da beste plaka batzuk osatzea ? Bai, plaka gehiago osa daitezke; izan ere, plakak mugitzen ari dira beti, eta baliteke apurtzea.Hain zuzen ere, Afrikako plakan beste plaka bat sortuko da Informazio osagarria: Tenperatura altuek eraginda, lur-barneko materialak konbultsioan daude etengabe, eta hori delaeta, litosferako plakak mugitu egiten dira. Mugimendu horri plaken tektonika esaten zaio. Mantuko harkaitz urtuak batetik bestera joaten dira, bertikalean zein horizontalean, eta presio bortitza eragiten dute litosferan. Litosferako plakak (plaka tektonikoak, alegia) erdizurrunak dira, 70 km-tik 150 km-ra bitarte lodi, eta presio bortitz horien ondorioz, mugitu egiten dira. Plakek talka egin dezakete, eta bata bestearen gainean jarri –esaterako, horrela gertatzen da fosetan eta Himalaian; azken hori etengabe ari da altxatzen–; elkarren aurka irristatu (adibidez, Kaliforniako San Andres faila famatuan gertatzen da hori); edo elkarrengandik urrundu (esaterako, dortsal ozeanikoetan; ondorioz, lurrazala sortzen da eta itsas hondoa zabaldu egiten da). Batzuetan, plakak apurtu egiten dira. Adibidez, Afrikako Rift haranean hori gertatzen ari da: pitzadura izugarri bat dago, eta azkenean, Afrikako plaka bi zatitan apurtuko da. Horrela sortuko da beste plaka .- Afrikako mendebaldeko kosta eta Hego Amerikako ekialdeko

kosta,zure ustez, lehen elkarturik al zeuden ? Zergatik?

Bai bi kostaldeen formak Gineako golkoaren parean bat egin dezaketelako, ondoriozta dezakegu garai batean elkarturik egon zitezkeela. 5.-Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak dortsal ozeanikoak eta mendikateak ? Dortsal ozeanikoak zein mendikateak mendi-sistemak dira,mendi handi eta altuez osatuak. Dortsalak ozeanoetan urperatuta daude; batzuetan, 3.000 m-ko altitudeko gailurrak ere izaten dituzte. Gailur horiek itsas azala gainditu eta uharteak osatzen dituzte. Mendikateak, berriz, urgaineraturiko lurretan daude eta altitude handiagoa izaten dute. Adibidez, Himalaiako gailurrik altuenak ia 9.000 m-ko altuera du..


.- Eta ordokiak eta ordoki abisalak ? • Bai ordokiek, bai ordoki abisalek, erliebe laua dute. Ordokiak urgaineratutako lurrak dira, altitude txikia izaten dute eta zabalagoak dira kostaldeetan edo ibai handien haranetan. Ordoki abisalak, berriz, ur azpian daude, ozeanoen hondoan, 3.000 m-tik 7.000 m-ra arteko sakoneran. Dortsal ozeanikoek eta itsas fosek eteten dituzte ordoki abisalak. 7.- Zer indarrek sortzen dute Lurreko erliebea? Lurraren barneko indarrek, plaka tektonikoen mugimenduek eraginak. Zer eragilek aldatzen dute ? • Lurraren kanpoko indarrek: urak, haizeak eta izaki bizidunek. 8.- Deskribatu nola sortzen dira mendiak. Aipatu hiru sorrera mota . -Tolestutako eremuetan (Lurraren barneko indarrek Lurraren gainazaleko leku bateko materialak deformatzean sortzen dira). .-Failak dituzten eremuetan (Lurraren barneko indarrek Lurraren gainazaleko leku bateko materialak hausten dituztenean sortzen dira). .-Sumendi-erupzioetan,kanporatutako materialak metatzean. .- Nola sortzen dira itsas-labarrak,hondartzak,haitzuloak eta dunak? a) Itsasoko urak kostaldea higatzen du eta itsaslabarrak sortzen ditu. Halaber, erauzitako lurrak beste leku batzuetara garraiatzen ditu, eta horrela, hondartzak sortzen dira. b) Urak zenbait harri zula ditzake (kareharria, esaterako), eta ondorioz, haitzuloak sortzen dira. 9.- Eragile natural batek baino gehiago,aldi berean arituz, alda al dezakete erliebea ? Eman adibideren bat. Bai. Esate baterako, harkaitz batean, urak (euria eta elurra botatzen duenean), haizeak eta harkaitzaren pitzaduretan bizi diren landareek eragin dezakete aldi berean.


.-Zer giza ekintzak aldarazten dute erliebea? • Eraikinak eta azpiegiturak eraikitzeak, laborantza-lurrak sortzeak, baso-berritzeek... 11.- Munduko erliebe mapa hau ondo begiratuz,erantzun ondoko galderak: .- Zer kolorek hartzen du hedadurarik handiena Europan ? Zer esan nahi du horrek? Berde argiak. Europako lurralde gehienetan altitudea 200 m baino gutxiago dela. .- Madagaskar eta Zeelanda Berria uharte menditsuak ala ordokiak dira ? • Menditsuak (altitude bakoitzean, lur-eremu txikia dago, eta eremu horiek mailakatuta daude). .- Non daude mendikaterik garaienak Amerikan? Zein dira? • Mendebaldeko eta Pazifikoko kostalde-zerrendan (bat datoz plakaren ertzekin; ikus 3. dok.). Amerikako mendikate nagusiak Mendi Harritsuak, Sierra Madre eta Andeak dira. .- Idatzi mapan adierazi diren sakonuneen izenak • Kaspiar itsasoaren sakonunea (Asia eta Europa).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.