Zabaldu aldizkaria Martxoa 2021

Page 1

¿Cumplen las VPO su función social?

zabaldu

Biribilgunea eta goi-pasabidea San Antonion

2021eko martxoa

ehbilduzornotza.eus

Urtebete pandemian harrapatuta SARS-CoV-2 birusaren lehendabiziko kasu ofizialak 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren. Harrezkero 4.800 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Euskal Herrian, 20.000 inguru ospitaleratu dituzte eta 320.000 euskal herritar kutsatu direla kalkulatzen da. Txertaketa kanpaina abenduaren 27an abiatu zen, baina prozesua astiroegi doa: EAE da dosi gutxien jartzen duen Estatuko erkidegoa. Zaindu gaitezen.

.

1,5 m


amorebieta-etxano

Agintarien kudeaketa txarra, gazteon errua al da? Atzean utzi dugu 2020a, baina ez dirudi iazko urtea erraz ahaztuko dugunik: mundu mailako pandemia bat, eta horren ondoriozko krisi ekonomiko eta politikoa. Lehendik ere bageneukan matxismo, prekarietate eta abarrekin gutxi ez, eta zerbait gehiago. Adituek diote, epe laburrean behintzat, egoerak ez duela hobera egingo, hori da ziurgabetasuna nagusi den garai honetan seguru dakigun bakarra. Herritarrok olatuak surfeatzen ikasi behar izan dugu eta baita kurba madarikatua menderatzen ere. Bitartean, gobernatzen gaituztenek autokritika guztiz ahaztu eta sorgin ehizak antolatzen dituzte. Gaixo kopuruak behera egiten duenean, agintariek haien burua zoriontzen dute, amamarik ez balute bezala. Aldiz, kurbak berriz ere gorako bidea hartzen duenean, errua gazteona omen da. Beste hainbat kolektibo bezala, gazteok pandemiaren ondorio latzak pairatu behar izan ditugu: ikasketak Internet bidez jarraitu behar izatea, lan-prekarietatea areagotzea, aisialdia erabat mugatzea… Eta baita kriminalizazioa ere. Hauteskundeak antolatu dituzte pandemia garaian, ez dituzte osasun eta hezkuntza sistemak behar bezala indartu, ez dituzte krisi ekonomikoaren ondorio gogorrenak jasaten ari direnen oinarrizko beharrak ase eta, oso lotsa gutxirekin, gestio txarra gazteok kriminalizatuz estaltzen saiatu dira. Beti pentsatu izan da helduak gazteagoen eredu direla, edo izan behar dutela. Arau hori agintari-herritar erlaziora ere aplika daiteke, hau da, agintariek herritarren eredu izan behar dute. Baina arau hau ez da ia inoiz betetzen, are gehiago, sarritan alderantzizko forma hartzen du. Zornotzan esaterako, gazteok antolatu gara instituzio publikoen gabezia horietako batzuei konponbidea ematen saiatzeko, udalaren laguntzarik gabe, oso baliabide gutxirekin eta agintarien ahotan horrenbeste entzuten (baina gutxitan ikusten) dugun auzolana eginez. Horrela jaio da Elkartasun Sarea, gaztez osatutako taldea, herritarren laguntzari esker instituzioek bazterrean utzi dituzten zornotzarrak babesteko lanean ari dena. Horrelako adibideek argi uzten dute ezin dela gazteona bezalako kolektibo zabal bati buruz orokorrean hitz egin. Are gutxiago, gugandik horren urruti dagoen pribilegioz betetako burbuila batetik egindako epaiketa funts gabekoak zabaltzeko bada. Arazoa da, noizbait gazte izan zirela ahaztuta duten helduek umeen antzera jokatzen dutela, gaizki egindakoaren ardura hartu beharrean. Horren errudunak ere, gazteok ote gara?

2


EH Bilduren informazio buletina

¿Y si dejamos de poner el foco en la hostelería y en los jóvenes, y miramos más allá? La primera ola de la pandemia nos pilló por sorpresa. La segunda empezó porque los jóvenes salieron de fiesta los días de verano. La tercera ola es consecuencia de que la gente aprovechó la flexibilización de las medidas en Navidades para reunirse con familiares y allegados. En definitiva, que cada vez que la situación sanitaria empeora la culpa es de la ciudadanía, en general, y de la hostelería y la juventud, en particular. Y, ¿qué hacemos cada vez que aumenta la tasa de contagios? Cerramos la hostelería y confinamos los municipios. ¿Que mejora la situación? Perfecto, ordenamos la reapertura. ¿Que la situación sigue siendo grave, pero hay que salvar el verano -las elecciones- y la Navidad? Pues, hacemos menos test, baja el número de positivos y volvemos a abrir. Esta es la estrategia del Gobierno Vasco, quitar y poner restricciones. Una estrategia irresponsable cuando llevamos un año de pandemia. Es evidente que gestionar una crisis sanitaria y socioeconómica que afecta a todo el planeta es muy complicado, y es normal que haya errores. Está claro que hay gente que se contagia en los bares y que los botellones y las fiestas en casas particulares no ayudan a frenar la expansión del virus. Pero, dejemos de poner el foco en la hostelería y en los jóvenes y lancemos al aire preguntas para la reflexión. Según las autoridades, en el 95% de los casos de covid-19 detectados en la CAV no se sabe el ámbito de contagio. ¿Por qué? Y si solo se conoce el origen del 5% de los positivos, ¿es lícito decir que los contagios se producen en espacios concretos sin ofrecer ningún dato? ¿Acaso no se registran contagios en las empresas o en el transporte público? ¿Por qué no se informa de los positivos que se dan en los centros de trabajo? ¿Cuál es la situación en las escuelas y universidades? ¿Qué pasó en las residencias? Si las personas mayores permanecían sin salir de sus centros y tenían restringidas las visitas, ¿por qué se dieron tantos brotes? La primera ola de la pandemia la superamos confinándonos en casa, con teletrabajo y recibiendo clases a distancia. Y ahora que seguimos en una situación de alarma nos dicen lo contrario: que el foco de los contagios está en los hogares, y no en las oficinas, fábricas, escuelas, autobuses y metro. ¿Cómo es esto posible? La llegada de la vacuna iba a ser el principio del fin. Pero ¿qué está pasando con la campaña de vacunación en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa? ¿Por qué somos la comunidad que me-

nos vacunas pone? ¿Es consecuencia de una mala estrategia del departamento de Salud? ¿No hay recursos suficientes en Osakidetza? ¿Quién es el culpable de esto? Entretanto, vemos a gerentes de hospitales que aprovechan su condición de haber sido cargos públicos del PNV para saltarse todos los protocolos y vacunarse cuando no les correspondía. Vergonzoso e inaceptable. ¿Son casos aislados o hay más? ¿Qué va a hacer el Ejecutivo de Iñigo Urkullu para evitar las vacunaciones irregulares? Y ¿qué va a hacer para acelerar el proceso de vacunación y lograr cuanto antes la inmunidad de la población? Analicemos también el comportamiento de la ciudadanía. Aunque desde el Gobierno Vasco y algunos medios de comunicación solo pongan el foco en lo que la gente hace mal, la realidad es que la inmensa mayoría cumple con las medidas preventivas, a pesar de los problemas económicos y psicológicos que acarrea toda esta situación excepcional. A menudo no somos conscientes de que hay mucha gente que no respeta las cuarentenas, porque sencillamente no puede permitirse cogerse una baja. Si es imprescindible que las personas contagiadas se aíslen, ¿por qué no se ofrecen facilidades para ello? Si es imprescindible restringir la movilidad y evitar las aglomeraciones, ¿por qué no instauran el teletrabajo? Si es imprescindible cerrar la hostelería, ¿por qué no se ayuda a quién has obligado a cerrar su negocio? Todas las restricciones deben ir acompañadas de ayudas para los sectores más perjudicados. En ese sentido, la comunidad científica lleva tiempo advirtiendo de que sólo con medidas restrictivas y confinamientos es imposible superar la pandemia de la covid-19, y subraya que son necesarios otro tipo de medidas: reforzar las plantillas de ambulatorios y hospitales; aumentar la capacidad para realizar test de detección; reforzar los equipos de rastreo; y acelerar el proceso de vacunación. ¿Por qué no lo hacen? ¿Por qué cada vez que se reúne el consejo asesor del lehendakari es para poner o quitar restricciones? ¿Para cuándo medidas sanitarias que vayan más allá de prohibiciones? A estas alturas todas y todos sabemos cómo evitar los contagios: uso de mascarilla, distancia de seguridad y limpieza de manos. La ciudadanía debe respetar las medidas adoptadas por las autoridades, pero los gobiernos deben asumir sus responsabilidades, no pueden cometer los mismos errores de hace un año y mucho menos culpar a la sociedad de su incapacidad.

3


Gaizka Esparza | Hirigintza, Iraunkortasuna eta Zerbitzuen zinegotzia

“Hirigintza eredua aldatu behar da, funtzionaltasuna lehenetsiz eta gure ondarea babestuz” El concejal de Urbanismo, Sostenibilidad y Servicios de EH Bildu, Gaizka Esparza, nos cuenta en qué fase se encuentran los proyectos del Polideportivo Urgozo, la reurbanización del barrio Tantorta o la construcción del bidegorri de Larrea. Asimismo, critica que el modelo de municipio que plantea el Gobierno del PNV prioriza lo estético a lo funcional y que no se toman medidas para frenar el cambio climático. Konturatu barik, laster bi urte egingo dituzu zinegotzi moduan. Zer azpimarratuko zenuke Hirigintza Batzordeko mahai gainean dauden proiektuen harira? Azken aldian proiektu asko kale eta auzo ezberdinen eraberritzerako lanak izaten ari dira: Ixer, Larrabide eta Karmen kaleak, Legarrebi, Konbenio kalea… Herritarron irisgarritasuna bizi kalitatea da. Hori hobetzeko proiektuek berebiziko garrantzia dute eta helburu honekin bat egiten dugu, baina proiektu hauen aurrekontuak izugarriak izaten dira, hiri altzarietan gastatzen den dirutzaren ondorioz, adibidez. Estetika funtzionaltasunaren gainetik jartzen du Udal Gobernuak, eta uste dut badagoela funtzionaltasuna mantenduz aurrekontu apalagoak egiteko modurik, are gehiago bizi ditugun garaiak kontutan izanik. Oparitarako paperak opariak berak beste balio izaten du. Beste alde batetik, hirigintza eredu honekin ez dugu bat egiten, hazkunde urbanistikoan oinarrituta baitago. Beste eredu bat defendatzen dugu, herriko ondarea babesten duena esku pribatuetan utzi beharrean, etxebizitza duinaren eskubidea bermatzen duena, iraunkortasunean legeak ezartzen duenetik haratago doana, herriko saltoki txiki eta ostalaritza lehenetsiko duena herri biziago baten alde, beharrizanen azterketak egin eta herriko kolektibo ezberdinei espazioa eskaintzen diena herri kohesioa indartuz… Gaur egun politika hauetatik urruti ikusten dugu Udal Gober-

“El Gobierno Municipal no puede vender como un logro que el porcentaje de reciclaje haya aumentado un 1%. Es insuficiente y por eso planteamos proyectos concretos a favor de la sostenibilidad”

4

nua, Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak (HAPO) ere urteetako atzerapenak pilatzen jarraitzen du eta bitartean arau subsidiarioen hainbat aldaketa onartzen ari dira interes konkretu batzuk asetzeko, beste batzuk, ordea, baratze ludikoen proiektuak, adibidez, HAPOaren eraketa prozesua amaitu arte ez dute onartuko. Pandemiaren ondorioz Udal Gobernuak Urgozo Kiroldegiaren proiektua behin-behinean gelditu egin du. Zergatik? Bai, hala da. Pandemiak eragindako osasun krisia dela eta tentuz eta zuhurtziaz jokatzera behartuta gaude eta begi onez ikusi dugu atzerapen hau, baina atzerapen bat besterik ez da. Proiektuaren definizioa Udal Gobernuak ezarritako terminoetan egingo da, hainbatetan eskatutako herriak dituen beharrizanen azterketarik egin gabe. Hemen ere dirutza beharrizan konkretu bat asetzeko gastatuko dute, alor ezberdinak barne hartuko lituzkeen erabilera anitzeko proiektu partehartzaile eta integratzaileago baten aukera baztertuz. Proiektu honekin loturik beste zalantza bat sortzen zait: behin proiektu hau burututa, zer gertatuko da herriaren ondare den gaur egungo Ixerreko polikiroldegiarekin? Orain arte bezala ondarea saltzen jarraituko dute, esku pribatuetan utzi eta etxebizitzak eraikitzeko?


Gaizka Esparza | Hirigintza, iraunkortasuna eta zerbitzuen zinegotzia

eraberritzeko

behar dira. Zer egin du Udalak esparru horretan?

Udal Gobernuak arau subsidiarioak aldatu zituen Eroskik Tantortan saltoki handi bat eraiki ahal izateko, eta horren truke kooperatibaren esku utzi zuen auzoaren eraberritzea, baina urteak aurrera doaz eta dena oso astiro doa.

Udal jarduera iraunkorragoa eskatzen dugu. Iraunkortasun legeak ezartzen dituen neurrietatik haratago doazen ekimen eta proiektuak aurrera eramateko ausardiaz jokatzea. Alde batetik krisi klimatikoaren kontra era aktiboan jarduteko erantzukizuna dugulako eta pedagogia egin behar dugulako. Hezitzailearen ikuspuntutik ikusten dut, eta heziketa familiaren eta eskolaren ardura izateaz gain gizartearena, instituzioarena ere bada. Herri hezitzailearen kontzeptua nahitaezkoa da, eta etorkizunera begira inbertsiorik onena.

Zelan dago egitasmoa?

Tantorta

Dakigunez, Confederacion Hidrografica del Cantabrico konpainiak eman beharreko baimen batzuen esperoan egon da Udal Gobernua, baimen horiek iritsi dira eta abenduko Hirigintza Batzordean urbanizazio proiektuari buruzko informazioa eman zitzaigun; beraz, aurten aurrera eramango da. Herrigunetik Larrara bidegorria eraikitzeko proiektua martxan dago, baina Ixerreko bizilagunek kezkaz hartu dute. Proiektu hau momentu honetan kajoian gordeta dago. Ixerreko hasierako berrurbanizazio proiektuak, Larratik jaisten ziren ibilgailu guztiak, tunela igaro ondorengo errotondan Ixer kaletik igarotzera behartzen zituen, Luis Urrengoetxea kalea norabide bakarrekoa bihurtuz eta bidegorriari espazioa emanez. Ixer kaleak, baina, Larratik jaisten den trafiko guztia jasan beharko luke. Ixerreko bizilagunak kezkatuta eta arduratuta agertu ziren horregatik, eta haien desadostasuna erakutsi zuten sinadura bilketa bat eginez. Hori jakinda, proiektua berrikustea eta aldatzea adostu zen errepideen erabilera bere horretan utziz. Gauzak horrela, bidegorriaren proiektua berraztertu egin behar da. Lehentasunezko proiektu bat dela iruditzen zaigu eta alternatibak bilatzera behartuta gaude. Osasun krisia bezala, krisi klimatikoa ere globala da eta premiazkoa da horri aurre egitea. Ikuspegiak globala izan behar du, baina, aldi berean, ekintzak lokalak izan

Hori dela eta, ezin gara konformatu birziklapenaren datuetan puntu bat gora egin dugulako, berri onak dira, baina anbizio handiagoz jokatu beharko genuke. Eta guk proposamen konkretuak jartzen ditugu mahai gainean: esleipenetan irizpide iraunkorragoak txertatzeko eskaerak, gaikako zabor bilketarako paperontziak ezartzea, Zornotzak energia berriztagarrien inguruan dituen potentzialtasunen azterketa bat egitea... Baina asko bidean gelditzen dira. Edonola ere, aurrekontuen negoziazioan, partida bat guk proposaturiko iraunkortasunaren inguruko proiektu batera bideratzea adostu genuen eta proiektu hori definitzen ari gara. Bestalde, herrian informazio panelak jartzea eskatu zenuten aspaldi. Zertan da kontu hori? Elkarteek eta norbanakoek informaziorako eta adierazpenerako kartelak jartzeko izaten dituzten eragozpenak direla eta, EH Bilduk orain dela urte batzuk herrian zehar erabilera honetarako panelak jartzearen eskakizuna egin zuen. Eskakizun hau kajoian gordeta egon da, behin eta berriz eskatu dugu gaia tratatzea eta ematen du, arautuko duen ordenantza lantzen hasiko garela, baina ez dakit proiektua gauzatzeko borondate askorik dagoen, Udal Gobernua eskuko frenoa emanda dagoela ematen baitu.

La versión de la entrevista en castellano está disponbile en nuestra página web ehbilduzornotza.eus

5


“Si una persona sin recursos económicos no puede acceder a las ayudas del Ayuntamiento porque no paga las facturas municipales, quiere decir que el sistema falla, y esto no puede ser”

“Larrialdian dauden sektoreei eta herritarrei laguntzeko neurriak indartzea da gure helburua eta horretan ari gara” La concejala de Acción Social, Empleo e Igualdad de EH Bildu, Bego Atxa, repasa las propuestas que ha elaborado su grupo municipal para ayudar a los sectores más perjudicados por la pandemia de la covid-19, y que han sido recogidas en los Presupuestos de Amorebieta-Etxano. También reflexiona sobre carencias y problemas que observa en la gestión de las ayudas de emergencia social.

Lehendabiziko aldiz EH Bilduk EAJren Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuak onartu ditu. Zergatik? Legegintzaldiaren hasieran esan genuen zornotzarren interesak lehenesten badira, EH Bildu elkarrizketarako eta akordioak egiteko prest egongo zela, eta bestela oposizio zorrotza eta zuzena egingo genuela. Pandemiaren eraginez edo, EAJk beste jarrera bat erakutsi du eta oposizioko taldeekin harreman gehiago izan du. Guk argi dugu aurrekaririk gabeko krisi sanitario eta sozio-ekonomiko honi elkarlanean egin behar zaiola aurre eta horregatik jarrera eraikitzailea izan dugu. Azken urtean hainbat proposamen egin ditugu udaletxean eta, aurrekontuaren kasuan, Udal Gobernuak gure ekarpen guztiak onartu ditu. Beraz, eta puntu guztiekin % 100ean ados ez bagaude ere, aurrekontuak babestea erabaki genuen. Zeintzuk dira EH Bilduk egin dituen proposamen zehatzak? Bada, gizarte-gaietarako eta sustapen ekonomikoa bultzatzeko neurriak indartzea izan da gure lehentasunetako bat eta bide horretan egin ditugun proposamenak jaso dira aurrekontuan. Oro har, 200.000 euro bideratuko dira covid19aren krisiak kaltetu dituen dendari, ostalari eta pertsonei laguntzeko.

6

Zornotzan hainbat familia pobrezia egoeran edo premiazko beharrizanekin daudela jakinda, gizarte larrialdietarako dirusaila 300.000 eurora arte handitzea lortu dugu. Zehazki, 40.000 euro gehiago bideratuko dira larrialdietarako. Kulturaren sektorea ere gogor jo du pandemiak. Hala, jarduera soziokulturalerako diru-saila 100.000 eurotan igotzea proposatu genuen. Horrez gain, gazteen enplegu plana indartu behar dela uste dugu, gazteriak krisi honen ondorioak urteetan pairatuko dituela kontuan hartuta. 60.000 euro gehiago bideratuko dira plan horretara. Bestalde, trantsizio energetikoaren bidean, ingurumenera zuzendutako partida mantentzea eskatu genuen, gehiago murriztea saihestuz. Pandemiarekin lotuta ez dauden beste inbertsio batzuk ere proposatu dituzue? Bai, eta horiek ere aurrekontuan jasota geratu dira. Besteak beste, Santa Luzia eta Leginetxe arteko bidea konpontzea eta auzoetan bankuak jartzea eskatu dugu. Halaber, zenbait proiektu babestu ditugu: mugikortasun jasangarria bultzatzeko bizikleta plana; Karmen kalerako eta Andrandirako igogailuak; auzoetan ur-hornidura bermatzeko konponketak; eta skate park-aren berrikuntza.


Bego Atxa | Gizarte, Langileria eta Berdintasun zinegotzia

Krisi honek hainbat arazo estruktural agerian utzi ditu eta pobrezia-mailak gora egitea ekarri du. Zer egiten du Amorebieta-Etxanoko Udalak arriskuan dauden herritarrei laguntzeko? Udalak gabezia asko ditu zentzu horretan, eta gabezia horiek behin eta berriz geratu dira agerian, batez ere, pandemia deklaratu zenetik. Beharrizan egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrizanak udaletxeak ez ditu asetzen: janari falta asetzera mugatzen dira. Pandemia dela eta, herritar asko langabezia edo ERTE egoeran daude, eta fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzte, baina Udalak muzin egiten die laguntza-eskaera horiei. Adibide gisa: udaletxeko arautegiaren arabera, udal fakturak ordaindu ezean ez daukazu diru-laguntzak jasotzeko aukerarik. Nola aurre egin, ordea, udaletxeko fakturei, dirusarrera gabe eta diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik gabe? Diru-laguntzak ez al dira baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrei zuzenduta egon behar? Paradoxikoa zeharo. Zein beste arazo antzeman dituzu laguntza sozialari dagokionez? Diru-laguntzen inguruko informazioa ere urria da. 2020an gizarte larrialdietarako aurreikusitako partidan soberakina gauzatu zen. Nola da posible krisi garai honetan, herri honetan bizilagun asko premiazko beharrizanekin daudenean, soberakinak egotea larrialdiko laguntza sozialen partidan? Horrez gain, gizarte langilearekin biltzeko ere zailtasun izugarriak izaten dituzte herritarrek: zitak deitu eta hilabetera edo hilabete eta erdira ematen dituzte. Beraz, gizarte langile gehiago behar dira, zerbitzua ona izan dadin, eta hori ere salatu dugu. Beste askok etxebizitzarako beharrizana dute, eta udaletxeak ez dauka etxebizitza publikorik egoera larrienetan dauden familiak instalatzeko. Beraz, familia asko eta asko kalean geratzeko arriskuan daude.

Pandemiaren hasieran, hamarnaka gazte zornotzarrek Elkartasun Sarea eratu zuten eta egun 40 familiari eskaintzen diote laguntza, janaria eta premiazko produktuak helaraziz. Ez al du erakusten horrek Udalak esparru honetan gabezia handia duela? Bai, hala da. Larrialdi egoeran dagoen familia batek Udalaren laguntzarik jasotzeko aukerarik ez badu edo Udalak premiazko beharrizan horiek asetzen ez baditu, elkartasun taldeetara jotzea baino ez dute, eta haien lanari esker lortzen dute bizirautea. Baina hau ez zen horrela izan beharko. Udalak baditu baliabide ekonomiko eta estrukturalak egoera honi aurre egiteko, bere ardura da herritar horien beharrizanei erantzutea, baina herriko talde solidarioen esku utzi du erantzukizun hori. Onartezina. Dena den, guzti honek positibotik ere badu, eta miresgarria da herriko elkarte ezberdinek (Elkartasun Sarea, Caritas, Ongietorri Errefuxiatuak…) larrialdian dauden familia eta bizilagunei laguntzeko egiten duten lana. Gutxiago dutenekiko erakutsi duten elkartasun maila eta lanerako grina azpimarratzekoa eta zoriontzekoa da. Beti defendatu duzue tokiko merkataritza. Zer egin duzue herriko dendariak eta ostalariak babesteko? Hasteko, haiekin bildu ginen, beraien kezkak, kexak eta iradokizunak jasotzeko asmoz; izan ere, ezin daiteke politikarik egin herria eta herritarrak kontuan hartu gabe. Ondoren, sektore horrek adierazitakoa mahaigaineratu eta tokiko merkataritza babesteko neurri ezberdinak landu genituen. Plan hori gainerako alderdi politikoekin partekatu genuen, arazo hauek erantzun amankomuna eta aho batekoa behar baitute. Lan horren ondorio izan dira tokiko merkataritza bultzatzea helburu duten Amorebonoak, herrian kontsumitzeko egin diren kontzientziazio kanpainak eta ostalariei zuzendutako diru-laguntzak.

7


Bego Atxa | Gizarte, Langileria eta Berdintasun zinegotzia

2019ko ekainean hartu zenuen lehen aldiz zinegotzi kargua eta azken urtea koronabirusaren pandemiak markatu du. Nola bizi izan duzu hau guztia udal ordezkari gisa? Bada, populismotik aldenduta, kezka handiz. Kezka handiarekin herritarron osasunagatik; covid-19a dela eta, lan gabe geratu direnengatik edota pertsiana ixtera behartuta egon direnengatik; jatekorik edota etxebizitzarik ez dutenengatik; egoera prekarioan lan egiten duten erresidentzietako langileengatik; edota buru belarri eta izugarrizko baliabide faltarekin eta ahal den erara, gau eta egun lanean diharduten osasungintzako langileengatik. Azken finean, pandemiak bereziki afektatu dituenengatik. Baina arestian esan bezala, egoera honek txarrenari ere onena atera dio, herria komunitate edo sare gisa antolatu da, elkarlanean, ondokoa lagunduz, eta hori baino gauza politagorik ez dago.

“Ikuspegi feminista hirigintza, ekonomia edo kirola bezalako esparruetara zabaldu beharra dago” Berdintasun alorreko zinegotzia ere bazara. Zeintzuk dira maila instituzionalean ikusten dituzuen beharrizan edo gabezia nagusiak? Beharrizan hauek lerro gutxi batzuetan jasotzea ezinezkoa da; izan ere, asko eta asko dira. Baina enfasia jarri nahiko nuke genero perspektibaren beharrizanean. Perspektiba hori ezin daiteke Berdintasun Sailera mugatu. Gainontzeko sailetan ere -hirigintzan, kirolean eta kulturan, ekonomian, segurtasunean- genero ikuspegia presente izateaz gain, ardatz izan beharko luke, araudiak egiterakoan zein edozein erabaki hartzerakoan. Adibidez, hirigintzan, ezinbestekoa da emakumeon beharrizanak aurreikusita eraikitzea, gune ilunak ekidinez edo emakumeoi espazio publikoak eskainiz, lanerako nahiz aldarrikapenetarako. Ekonomiari dagokionez, genero parekidetasuna bermatzea ezinbestekoa da eta hainbat neurri har daitezke, hala nola lizitazio publikoetan berdintasun planak eskatu daitezke kontratatzeko baldintza moduan eta enpresa pribatuei zuzendutako diru laguntza publikoak berdintasun plan erreal bat izatera lotu daitezke. Horrez gain, udal langileei heziketa feminista bat ematea ezinbestekoa da, emakumeon beharrizanei behar bezala erantzuteko; batez ere indarkeria matxistaren biktimei harrera eta erantzun egokia emateko. Protokoloak egiteaz gain, gero protokolo horiek betetzen direla bermatu behar da eta horrek jarraipena egitea eskatzen du, eta hori administrazioaren lana da. Otsailean, adibidez, herriko neska gazte batek jazarpena jasan zuela salatu zuen. Inguruan zeuden ertzainek ikusi zuten, baina ez zuten ezer egin. Hori onartezina da eta norbaitek ardura bere gain hartu beharko luke.

8

Kirolean ere badago zer egin. Emakumeon estigmatizazioarekin bukatu beharra dago. Kirol maskulinizatuetan emakumeon presentzia bermatu beharra dago, eta ez soilik jokoari edo kirol jarduerari dagokionez, zuzendaritza eta kudeaketa lanetan ere presentzia izan behar du emakumeak. Eta bide hori jorratzeko, adibidez, kirol taldeek jasotzen dituzten diru-laguntza publikoak berdintasuna bermatzeko neurriak ezartzearekin lotu daitezke. Eta, zer egingo luke EH Bilduk feminismoa bultzatze aldera? EH Bildun argi dugu borroka feminista emakumeon borroka dela eta, beraz, mugimendu feministaren eta emakume taldeen esanetara gaude. Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan edo udaletxean mugimendu feministaren aldarrikapenak gauzatzen laguntzeko tresna izan behar dugula uste dugu. EH Bilduko emakumeok badugu gure lan-ildo feminista, eta, besteak beste, arestian esandako gabeziei eta beste hamaikari aurre egiteko Berdintasunerako Plan Integral bat osatzea proposatzen dugu, betiere ikuspuntu feminista batetik. Eta interes elektoralistetatik eta ongi geratzeko argazkietatik aldenduta; izan ere, feminismoa ezin da etekin politikoak lortzeko erabili. Horrez gain, EH Bildurentzat funtsezkoa da Emakumeen Etxea sortzea Amorebieta-Etxanon, mugimendu feminista eta emakume-taldeak elkartzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko leku gisa, ahalduntze-prozesuak bultzatzeko. Hau guztia mugimendu feministarekin eta emakume taldeekin elkarlanean egin behar dugula konbentzituta gaude. Eraldaketa feminista, emakume feministek lideratu behar dute, eta EH Bildu eraldaketa hori lortzeko beste tresna bat gehiago izan behar da.

La versión de la entrevista en castellano está disponbile en nuestra página web ehbilduzornotza.eus


O D A Z A H C E R / A U T R A N O EZ Medidas de EH Bildu contra la crisis de la COVID-19 1·

Creación de una Mesa para tratar las consecuencias sanitarias, sociales y económicas de la pandemia de la covid-19, en la que participarán instituciones, partidos y agentes sindicales y sociales de los diferentes sectores.

Propuesta para analizar las medidas adoptadas hasta ahora y decidir las más efectivas para frenar la propagación de la covid-19.

Propuesta para acelerar la campaña de vacunación y hacer público el plan y el calendario de vacunación.

Medidas para acelerar la detección de los casos de covid-19 y mejorar la eficacia en el rastreo.

Medidas para garantizar la salud en las residencias de personas mayores, tanto de los residentes como de las trabajadoras.

Creación de una ponencia con el objetivo analizar y consensuar las medidas que deben implementarse para mejorar y reforzar la atención primaria de Osakidetza.

Planes de rescate dirigidos a los sectores más perjudicados por la pandemia como, por ejemplo, la hostelería, el pequeño comercio, la cultura o el turismo.

Medidas concretas para ayudar a las trabajadoras y trabajadores autónomos.

Propuesta para acordar con los diferentes agentes del sector educativo las medidas para garantizar la salud y la seguridad de las y los estudiantes, profesorado y trabajadores de los centros educativos.

10 ·

Propuesta para garantizar las ayudas públicas dirigidas a las personas y familias afectadas por la crisis de la covid-19.

11 ·

Medidas concretas para que la gente afectada por la crisis de la covid-19 pueda hacer frente a los gastos de la vivienda.

· 12

Medidas dirigidas a las personas que permanecen en ERTE.

· 13

Un plan integral dirigido a las empresas en situación de crisis.

· 14

Propuesta para mejorar la asistencia a las personas que se encuentran en una situación de exclusión social.

· 15

Reactivación del programa para facilitar la conciliación familiar y laboral.

¿Sabías que... ...desde marzo de 2020 EH Bildu ha presentado más de 50 propuestas e iniciativas en el Parlamento Vasco para hacer frente a la crisis sanitaria y socioeconómica que ha generado la pandemia del coronavirus? ...PNV y PSE-EE bloquean sistemáticamente las medidas que plantea EH Bildu en el Parlamento Vasco?

¿

...el lehendakari, Iñigo Urkullu, solo se reúne una vez cada cuatro meses con la portavoz de EH Bildu, Maddalen Iriarte, para analizar la crisis de la covid-19 y sus consecuencias?

Una reunión cada cuatro meses con los partidos de la oposición y rechazo sistemático de nuestras propuestas, iniciativas y medidas. El PNV y el lehendakari Urkullu no quieren diálogo ni cooperación. Su estrategia es la del “rodillo” y la imposición, también ahora que sufrimos una crisis sanitaria y socioeconómica sin precedentes.

9


amorebieta-etxano

Las VPO de Betarragane: ¿derecho a la vivienda o negocio? Las Viviendas de Protección Oficial (VPO) se crearon con el objetivo de facilitar una casa a las personas que no pueden permitirse comprar o alquilar las viviendas libres del mercado. Pero ¿es realmente así? Si analizamos, por ejemplo, las condiciones establecidas para acceder a las viviendas construidas en Betarragane y el perfil de las personas inscritas en Etxebide, la conclusión es que no. Los precios de estas viviendas son de 160.000 euros (dos habitaciones) y 180.000 euros (tres habitaciones), y se exigen ingresos que oscilan entre 12.000 y 39.000 euros para poder realizar la inscripción. Además, en el periodo de año y medio se debe abonar el 20% del valor de la vivienda (más IVA) y 40% del valor de los anejos (más IVA), lo que suma aproximadamente 40.000 euros en caso de una vivienda de tres habitaciones. Asimismo, debemos subrayar que el 90% de los ciudadanos

inscritos en Etxebide tiene ingresos inferiores a 25.000 euros. Por lo tanto, estos datos demuestran que con las casas de protección oficial que se han construido en Betarragane no se da solución al problema de la vivienda, ante la cual el Gobierno Municipal debe actuar con responsabilidad y adoptando medidas eficaces. Para responder a las necesidades de la ciudadanía y hacer frente a la pobreza, EH Bildu está dispuesta a colaborar con los diferentes partidos políticos, instituciones y agentes sociales. En este sentido, queremos recordar que defendemos que la política de VPO debe basarse en el alquiler y no en la propiedad.

¿Sabías que... ...PNV y PSE-EE han rechazado una propuesta presentada por EH Bildu en el Parlamento Vasco para limitar por ley el precio de los alquileres?

10


EH Bilduren informazio buletina

Biribilgunea eta oinezkoentzako goi-pasabidea San Antonion Amorebieta-Etxano eta Durango artean, N-634 errepidetik 26.600 ibilgailu pasatzen dira egunero, eta horietatik % 14,4 kamioiak dira. Bizkaiko Foru Aldundiak biribilgune bat eta oinezkoentzako goipasabide bat eraikiko ditu datozen bi urteetan San Antonio auzoan. Proiektu horrek bideko segurtasuna hobetzen lagundu dezake, baina ez du Berna, Euba, San Migel, San Antonio eta Montorra auzoek jasaten duten gehiegizko trafikoaren arazoa konponduko. Ibilgailu kopurua murrizteko soluzioa zirkulazio guztia A-8ra bideratzea da, N-634 errepidea herri barruko mugikortasunerako bakarrik utzita.

Far-farrera lekualdatu dugu gure bulegoa Duela bi urte Andra Mari plazan ireki genuen ‘Bilgunea’ itxi egin dugu eta Far-farren dugun lokalera lekualdatu gara. Beraz, udaletxean edo Far-farreko bulegoan topatuko gaituzu. Betiko moduan, telefonoz, posta elektronikoz eta sare sozialen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Durangaldeko BIDEGORRIA BiziAn Bizi! Lanera bizikletan joatea pentsatu duzu? Familian aisialdia pasatzeko bizikleta ibilbide bat nahi duzu?

¿Has pensado ir en bici a trabajar? ¿Quieres disponer de una red reciclable para disfrutar en familia?

Durangaldea bizi eta jasangarrirako bidean herriak lotuko dituen bidegorria bultzatu nahi dugu. Pertsona guztientzat egokia izango dena; mugikortasun eredu berri bat lortzeko bultzada dena; ingurumena babesten lagunduko duena; eskualdeko leku adierazgarriak balioan jarriko dituena. Hau da EHBilduk defendatzen duen Durangaldeko Bidegorria. Hori lortzeko Bizkaiko Foru Aldundiari Udalekin bat lanean jarri dadin eskatu diogu.

Queremos impulsar un bidegorri que una los municipios de Durangaldea, que nuestra comarca sea viva y sostenible. Un bidegorri adecuado a todas las personas; que fomente un modelo nuevo de movilidad; que sea respetuoso con el medio ambiente; que ponga en valor los lugares más característicos de la comarca. Este es al Bidegorri de Durangaldea que defiende EHBildu. Para conseguirlo solicitamos a la Diputación Foral de Bizkaia que trabaje junto con los Ayuntamientos.

11


2011-2021 · ISTORIOAK BILDU, HISTORIA EGITEKO

MERTXE AIZPURUA JOSEBA ASIRON IDURRE BIDEGUREN IZASKUN DUQUE GORKA ELEJABARRIETA IÑAKI ERRAZKIN RUFI ETXEBERRIA HELENA FRANCO MARTIN GARITANO INMA GARRASTATXU IÑIGO HERNANDO JON IÑARRITU MADDALEN IRIARTE JUAN KARLOS IZAGIRRE EDURNE LEON OSKAR MATUTE ARNALDO OTEGI MIKEL OTERO GARAZI PEREA BEL POZUETA MAIORGA RAMIREZ BAKARTXO RUIZ IÑAKI RUIZ DE PINEDO PREMIN SAMPEDRO IGOR TOME REBEKA UBERA PELLO URIZAR

zabaldu Zure etxeko atarian eta sarean

Amorebieta-Etxano

672 108 838 zornotza.ehbildu@gmail.com Sare sozialetan:

ehbilduzornotza.eus


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.