DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16_(2)

Page 14

ARO MODERNOAREN HASIERA: Amerikako inbasioa eta konkista

19. GAIA

KOLON AURREKO AMERIKAKO ZIBILIZAZIOAK

K

olon Amerika aurkitu zuela Europako potentzia handienen ikuspegi k eraikitako falazia bat da. Jakin badakigu, nabigatzaile genoarra baino lehen, bikingoak, txinatarrak eta baliteke afrikarrak ere amerikar lurrak bisitatu izana. Ordea, edozein kasutan, bertan zibilizazio aurreratu eta aberatsak bizi ziren jada. Amerikako iparraldean adibidez, apacheak, navajoak, arapahoeak, yumak edota tarahumarak bezalako tribuak aurkitzen ziren. Ertamerikan, berriz, olmekak, Teo huacan, mayak edota aztekak, eta Hego Amerikan mochikak, incak, Chavín… besteak beste. Guz hauek “indio” izenordea jaso zuten, europarrek kon nente berrira ailegatzerakoan, Indiarako bidea bilatzen ari zirelako, eta bertara helduak zirela uste zutelako. Kolon ailegatzerakoan, konkistatu eta kolonizatutako lurraldeetan, hiru zibilizazio nagusi ezagutzen ziren: aztekak, maiak eta inkak.

Aztekak

Zhen He marinel eta esploratzaile txinatarraren mapa, 1418an datatua, non Amerikako kon nentea irudikatzen den, eta txinatarrak Kolon baino lehenago Amerikara heldu izana frogatzen duena

EZAUGARRI

Inkak

Kolon Amerikara ailegatu zenerako, bertan zeuden zibilizazio handienen kokapena (www.uruguayeduca.edu.uy)

OROKORRAK Hauek oso zibilizazio aurreratu eta aberatsak izan ziren arlo askotan, nahiz eta europarren ikuspegi k bizimodu primi boa izan. Egia esan, euren ingurumenari guztiz moldatutako herriak izan ziren, antolakuntza sozial, politiko eta ekonomiko konplexuekin, eta zientzietan oso aurreratuak (“Eguzki egutegia” munduko zehatzena omen da). Orohar herri nekazariak eta gerlariak ziren. Horrega k politeistak izanik, beraien jainko garrantzitsuenek natura eta gerratearekin erlazionatutakoak ziren, eta batzutan gerretako bahituak sakrifikatu egiten zituzten. Kobrea, harria, zeramika eta beste material asko landu zituzten, apaingarriak, tenplu izugarriak, eskulturak edota armak egiteko. Baita urrea eta zilarra ere, kolonizatzaileen obsesio bihurtuko ziren metalak, eta gero agortu arte us atuko zituztenak.

Maien eguzki egutegia, munduko egutegirik zehatzena omen da

DBH2ko Gizarte Zientziak

Maiak

Kolonaurreko zibilizazio handietan ere, orohar, gizarteak patriarkalak izan ziren. Emakumearen papera gizonezkoen guztiz menpe zegoen, nahiz eta, Europan bezala, ekonomiaren oinarri izan. Ordea, kasu batzutan, emakumearen papera gizonezkoen parekoa izatera ailegatu zen. Hego Amerikako hainbat tributan, adibidez, gizarte matriarkalaren aztarnak aurkitu omen zituzten konkistatzaileek, izan ere emakume gerlarien mitoak ezagunak ziren edota lurren jabe

Chañan Cori Coca gerlari inka (Museo Inca-ko bilduman. Cuzcon. Peru)

izan zitezkeen. Era berean, politeistak izanik, jainkosa garrantzitsuak gurtzen zituzten (Pachamama, lurraren jainkosa, adibidez).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16_(2) by Izaskun - Issuu