EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
IURRETAKO HISTORIA 1. Atala HIRU ERREKA
- Txikiak izanagatik ere herri guztiek dute beren historia eta gureak ere badu berea. - Baina aizu Jone! Iurreta ez da Durango bezain ezaguna! – Kexatu zen Aritz. - Ezta izango ere seguraski – erantzun zion Jonek bere neba txikiari. – Baina horrek ez du esan nahi ez dugunik zer kontatu, eta belarriak adi eta begiak erne baditugu bizi garen herria hobeto ezagutuko dugu bion artean. Horrela hasi zuten Jone eta Aritzek beren bidaia, abenturaz eta ezustekoz betetako bidaia. Izan ere, batzuetan, gauza txikietan arreta jartzean deskubritzen ditugu sekretu handi eta ederrenak. - Badakizu Aritz! Inguru hau beti izan da garrantzitsua merkataritzarako. Hemendik igarotzen ziren bideek batzen zuten lehen Gaztela aldeko goi lautada Kantauri itsasoarekin eta baita Bilbo ingurua Gipuzkoarekin ere.
G
ARIKETA: • Lagunduko diozu Aritzi hiru erreka horien izenak asmatzen? • Zer leku gehiago ezagutzen duzu marrazkian?
Oiz
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Aizu Jone! Eta zergatik da Iurreta? Nondik dator izena? - “Hiru erreka” batzen diren lekua delako omen da. - Hiru? - Bai… Asmatuko al zenuke zeintzuk diren esaten? Neba-arrebak han gelditu ziren ibai zabal baten ertzean, inguru hartan herriak sortu aurreko paisaia bati begira, toki ezagunen izenak asmatu nahian.
Gallanda
Mugarra
IURRETAKO HISTORIA 2. Atala LEHENENGO GIZAKIAK
Beren herria ezagutzeko bidaia hasia zuten Jone eta Aritz iurretarrek, denboran zehar egin beharreko bidaia, eta Oiz barreneko mendietan paseoan zebiltzala Iurretako punturik altuenera iritsi ziren, Gallandako tontorrera! - Zeinen bista ederrak dauden hemendik, ez da ala Aritz? - Ikaragarriak bai! Zeintzuk dira mendi horiek? - Jejjeje! Nik izenak emango dizkizut baina ea zuk asmatzen duzun zein den zein. Bazuen tarte baterako lana mutikoak eta Jone Ingurura begira jarri zen. “Nola bizi ote ziren hemen inguruko lehenengo gizakiak?” hasi zen pentsatzen. Horretan zebiltzala emakume bat azaldu zitzaien zuhaixka batzuen atzetik. - Hori ez da Anboto gazte, Anboto hango hura da! – Esan zion Aritzi irribarre batez eta Joneri pentsamendua igarri balio bezala jarraitu zuen – Gaur egun Iurreta bezala ezagutzen dugun tokian ez da historia aurreko aztarnarik aurkitu baina bai han, ekialderago, Oiz barrenean, Ipiñarrieta inguruan.
Leungane
Errialtabaso
Anboto
Saibi
Axtxiki
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Zer motatako aztarnak? – Galdetu zuen Jonek jakinminez. - Neolito garaiko dolmen batzuk? - Dolmenak? – Aritzek ez zuen ondo ulertzen zer ari zitzaizkion kontatzen. - Bai Aritz – Erantzun zion Jonek – Hildakoak lurperatzeko eraikitzen zituzten. - Hala da bai – jarraitu zuen emakumeak – Garai hartan tribu nomadak bizi ziren inguru hauetan. Artzainak ziren eta beren abereentzako larren bila ibiltzen ziren batetik bestera. Pentsatzekoa da beraz neguan, mendietatik beheko aldera jaitsiko zirela, baita Ibaizabal, Zaldai eta Mañaria erreken ingurura ere.
ARIKETA: • Kokatuko mendi izen bakoitza bere tokian? • Koloreztatu lehenengo gizaki haien dolmen edo trikuharria.
Urkiolamendi
Mugarra
Udalaitz
Alluitz
Untzillatx
IURRETAKO HISTORIA 3. atala EUSKARA
Jone eta Aritz neba-arrebak Iurretako historia ezagutu guran Gallanda mendira igo ziren. Ederra da handik eskualdearen ikusmira. Eskualdean bizi izan ziren lehenengo gizakien aztarnak zein ingurutan dauden ikasi zuten, baina‌ - Jone! Orduko gizaki haiek ere euskaraz egiten zuten berba? - Galdera ona Aritz! Hala ematen du bai. - Hara! Eta orain hitz egiten dugun bezala egiten zuten berba orduan ere? – Mutila jakin-minez zegoen. - Antzera, baina ez berdin. Inguru hauetan kultura eta hizkuntza ezberdinetako biztanleak ibili izan dira beti eta horrek eragina izan du gure hizkuntzan. Gallanda azpiko lur hareatsuan Euskal Herriko mapa bat marraztu zuen Jonek neba txikiari gaia hobeto azaltzeko. - Begira Aritz. Erromatarrak hona heldu zirenean horrela izendatu zituzten hemengo herri ezberdinak eta inguru honetako biztanleei karistiar deitu zieten. – Jarraitu zuen Jonek.
karistiarrak
baskoiak
erromatarrak
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Baina erromatarrek ez zuten latina ekarri? - Bai. Erromatarren inperioak eragin handia izan zuen eta hizkuntza ugari desagertu ziren, tartean, garai hartan euskararen inguruan hitz egiten ziren iberiera, hizkuntza zeltak, galiera…. Euskarak, ostera, iraun egin zuen. Aritzek ezin zuen sinetsi beraien hizkuntza “txiki” hark halako inperio handiaren aurrean ere biziraun izana. - Garai hartako euskararen arrasto gehienak Pirinio inguruko aranetan aurkitu dira, gaur egungo Euskal Herritik iparraldera batez ere - Jarraitu zuen Jonek - baina Kantauri itsasoko ertz honetako herrietan ere euskara hitz egiten zela uste da. - Aizu Jone, eta nondik dator euskara orduan? - Oraingoz ezin jakin Aritz! Antzinarotik, hori seguru! Dena dela gure hizkuntzaren misterio edo lorpen handiena ez da jatorria, hainbeste urtez bizirautea baino!
ARIKETA: • Koloreztatuko dituzu garai hartan hemen bizi ziren, karistiar, baskoi eta erromatar hauek?
• Etxekoen laguntzaz, zure izenaren eta abizenen jatorria ikertuko? Elkarbanatu emaitza lagunekin.
IURRETAKO HISTORIA 4. ATALA OROBIJOC EGUIN DEGU ALDAIGUN GUSTIJA
Jone eta Aritzek Iurretako historian zehar bidaian jarraitzen zuten hurrengo geldialdia non eta noiz egingo desiratzen. Durangaldean bizi izan ziren neolitikoko gizakiak ezagutu zituzten, baina gerora, Iurretari buruzko datuak historiako lanbroetan galduak ziren. Halako batean Iurretako OromiĂąo auzoan gelditu ziren.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Esan didatenez musulmanen eta kristauen arteko bataila bat izan zen hemen. – Jone gertaera hari buruz kontatu ziotena gogoratu nahian hasi zen. - Musulmanak eta kristauak? – galdetu zuen Aritzek – Eta zergatik egiten zuten borroka elkarren kontra? - Erlijio eta kultura ezberdinekoa zen bando bakoitza eta besteek baino botere gehiago nahi zuten denek. -
Zeintzuk ziren onak eta zeintzuk txarrak?
-
Galdera ona Aritz! Nafarroa aldetik etorri ziren musulmanak eta kristauek aurre egin zieten. Azkenean kristauek irabazi omen zuten eta diotenez han esan zuten: “Orobijoc eguin degu aldaigun guztija” - Hara! “Orobijoc”... hortik al dator Oromiño izena? - Hori dio leienda honek bai. - Zer da leienda bat Jone? - Begira, hori ikasi dezakegu gaur! Jone bere neba txikiari historia zer zen azaltzen hasi zen eta zer ziren leiendak eta mitoak.
ARIKETA: • Gai al zara mitoa leienda eta historia definitzeko? Mitoa
Leienda
Historia
IURRETAKO HISTORIA 5. atala LEHENENGO AIPAMENA: IHURRETA
Antzinako historian bidaian ibiliak ziren Jone eta Aritz, mitoak, leiendak eta historia nahasten ziren garai lausoetan. Bazuten beraz Iurretari buruzko datu zehatz eta egiazkoagoak aurkitzeko gogoa. Ibaizabal behean utzita saldai errekari jarraitu zioten neba-arrebek baina handik laster eskumatara hartu zuten goranzko bidea. - Iurreta aipatzen den eta guk ezagutzen dugun dokumentu zaharrena 1072. Urtekoa da Aritz. - Orain dela ia mila urte! – Esan zuen mutilak harrituta eta pozik! - Pixka bat gutxixeago baina ia-ia – jarraitu zuen Jonek irriz. - Eta zer gertatu zen ba urte horretan? - Nafarroako errege Antso IV.ak eta bere emazte Plazentzia Normandiakoak hemen, Amatzan, dagoen San Mar-
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Marraztuko al zenuke leiho hau Aritzek bezala? tin ermita eman zioten Errioxako San Milan de la Cogolla monastegiari. - Uau! Nafarroako errege erreginak! Iurreta aipatu zuten hor? – Aritz Amatzako ermita inguratzen hasi zen. - “Ihurretako San Martin monastegia” bezala ezagutzen zen garai hartan eta garrantzi handikoa zen inguruan. Neba-arrebak baselizaren atzeko aldera gerturatu ziren eta hango bi leihoei begira-begira gelditu ziren biak. - Begira zer leiho bitxiak Jone! - Ezkerreko hau gezileiho bat da eta beste hori leiho monolitiko zahar-zahar bat. Ermita bera baino zaharragoak izan litezke biak. - Oso forma errazak ditu honek Jone! Marraztu egingo dut!
IURRETAKO HISTORIA 6. atala KOFRADIAK
Iurretako txoko ezberdinak ezagutu zituzten ordurako Jone eta Aritzek. Gallandara bidean, Goiuria ezagutu zuten, Oromiño ere bai, Iurreta bera… Iurretako kofradiak ezagutzen ari ziren. - Jone, badakizu kofradiak nola sortu ziren? - Erdi aroan jendea baserrietan bizitzen hasi zen. Hasieran, etxebizitza haiek, zirkularrak ziren hormak adarrez eta lokatzez eginak zituzten eta sabaia lastoz estalia. - Horrelako etxeetan bizi ziren? - Bai – jarraitu zuen Jonek – animalientzako beste etxola batzuk egiten zituzten inguruan, senideak ere gertu gelditzen ziren bizitzen eta horrela familia berdineko kideen etxeez betetzen ziren eremu horiek. - Hori da kofradia bat? - Horrela sortu ziren bai. Etxebizitzaz betetako inguru horie-
ARIKETA: • Zeintzuk dira Iurretako kofradiak?
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
tan ermita bat eraikitzen zen kofradia osatzeko eta han batzen zen jendea beren gauzei buruz hitz egiteko. Aritz garai hartako etxebizitza zirkular haiek irudikatu nahian zebilen. Nolakoak ote ziren? - Aizu Jone! Kofradia hauek herriak ziren edo‌ - Aritzek ez zuen ongi ulertzen nola antolatzen ziren kofradia hauek. - XI. Eta XIII. mendeen artean kofradiak elkartu egin ziren, batzuetan nahita eta beste batzuetan behartuta. Horrela batu ziren Iurretako sei kofradiak. - Jone! Ta zer zerikusi du honek Laixiarko Kofradi egunarekin? - Iurretako sei kofradiatako ordezkariak Laixiarko harrizko mahaian batzen omen ziren euren batzarrak egiteko eta oraindik ere, urtero, Kofradi Eguna antolatzen da, jai giroan, kofradietako kontuen berri emateko. - Sei kofradia dira guztira? Zeintzuk? Erantzuna berak aurki zezan animatu zuen Jonek neba txikia.
IURRETAKO HISTORIA 7. atala BANDERIZOAK
Erdi Aroko Iurretan ari ziren bueltaka Aritz eta Jone. Iurretako kofradia bakoitza familia berdinaren bueltan osatu zela ikasi zuten, hala, familia loturek indar handia izango zuten garai hartan. - Jone, tirabira handiak izaten ziren Erdi Aroan familia ezberdinen artean? – Aritzek gogoan zituen bere gurasoak joaten ziren “eskilarako bilera” aspergarri haiek auzokoekin gauzak adosteko. - Tirabirak? – Bota zuen Jonek – Izugarrizko borrokaldiak izan ziren. Familia batzuk besteak baino boteretsuagoak ziren eta orduan, familia ahulago horiek ahaltsuagoekin batzen ziren etsaien erasoetatik eta lapurretetatik babesteko. Horrela Bizkaia eta Gipuzkoako familiak bi familiaren inguruan batu ziren. - Bi bando osatu zituzten beraz? - Hori da Aritz! Ganboatarrak eta oinaztarrak – Jarraitu zuen Jonek – Iurretarrak Zaldibar leinu edo familiarekin zeunden lotuta orduan eta hauek oinaztarrekin. - Beraz iurretarrak ere oinaztarren aldean egongo ziren, ezta? – Ondorioztatu zuen Aritzek. - Halaxe da Aritz! - Ta orduan, horiek ere ganboatarren aurka borrokan… Aritz etsitzen hasita zegoen hainbeste borroka ta gerrarekin. - Bai. Garai hartan familia nagusietakoak dorretxeetan bizi ziren jauntxoak ziren eta gehiegikeria basatiak egiten zizkieten herritar xumeei – Jone amorruz ari zen hitzegiten. - Herritarrak erasotzen zituzten?
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Batzuetan bai. Garai hartan Iurretako lurretan zegoen Bernako dorreak adibidez arazo ugari sortu zituen, bidaiari eta merkatariei erasoz, lapurretak eginez‌ Azkenean beraien basakeriak gehiago jasan ezinda Bernako dorrea erre zuten durangarrek. Neba-arrebek pasioan jarraitu zuten, garai hartako dorretxe eta gazteluen artean, leinu edo familia haien kolore guztietako armarri eta banderen artean. - Jone, gure familian ez dugu inoren aurka borroka egingo ados? Eta gainerako herritarrei lagunduko diegu! - Guztiz ados Aritz! Sortuko dugu gure familiaren bandera hori aldarrikatzeko?
ARIKETA: • Hartu folio bat eta marraztu ezazue zuen familiako bandera edo armarria
IURRETAKO HISTORIA 8. atala SORGIN EHIZA
Banderizoen gerretan jauntxoek egindako gehiegikeriak ezagutu zituzten Jone eta Aritz neba-arrebek Iurretako historia ezagutzeko bidaian. Nola zen posible boterea zuten haiek, behar zutenei lagundu beharrean, hauek gehiago jazartzea? - Jende boteretsu asko zegoen Erdi Aroan Jone? - Batzuk bai, baina badakizu, adibidez zeintzuk ziren boteretsu boteretsuak? Aritz asmatu nahian hasi zen baina ez zitzaion ezer bururatzen. - Apaizak! – Esan zuen Jonek azkenean. – Eliza katolikoak botere handi-handia zuen garai hartan eta egia esan, denetik zegoen arren, apaiz asko eta asko gainerako herritarrak baino dezente modu aberatsagoan bizi ziren. - Hara! Ba niri ez zait ondo iruditzen Jone! – Hasi zen Aritz protestan. – Nik uste gauzak guztion artean elkarbanatu beharko genituzkeela, gure ondasunak partekatu! - Antzeko ideiak zituzten garai hartako biztanle batzuk ere – Jone pozik zegoen bere neba txikia halako balioak defendatzen ikusita – Durangon adibidez Alonso de Mella izeneko fraile frantziskotar bat horrelako ideiak zabaltzen hasi zen. - A bai?
ARIKETA: • Emakume horrek inkisiziotik alde egitea lortu du, ea zuk ere lortzen duzun!
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Beno, gutxi gora behera… bibliaren interpretazio askea aldarrikatzen zuen, ondasunen elkarbanatzea… - Jarraitu zuen Jonek – Jarraitzaile mordoa bildu zituen eskualdean, asko eta asko emakumeak, eta horrek eliza katolikoaren haserrea piztu zuen eta haietako laurogei pertsonatik gora hil zituzten sutan erreta. - Zer diozu baina? – Aritz larri zegoen. Nola gerta zitekeen hura? - Ba bai Aritz, hildakoen artean iurretarrik egon zenik ez dakigun arren badira Iurretako familietako abizen batzuk. - Beldurgarria da Jone! – Aritz negarrez hasita zegoen ordurako - Bada bai, handik aurrera ere izan ziren errepresio horrekin arazoak gainera. Baina badakizu Aritz? Gu gara erretzea lortu ez zuten “sorgin” haien ondorengoak!
IURRETAKO HISTORIA 9. atala BASERRIA
- Iurretako kofradietan baserri asko ikusi ditugu Jone! - Hala da Aritz! Mutikoa adi ibili zen Iurretan zehar aurreko egunetan egindako ibilaldietan. Gero eta hobeto ezagutzen zuten beren herria eta baita han jazotako gertaera historikoak ere. - Jone, baina baserri hauek ez dira Erdi Aroko etxola borobil haien modukoak. - Ez. – Esan zuen Jonek irribarrez – Erdi Aroaren bukaera aldera bandoen arteko borrokak amaitu eta bakealdia luzatu zenean aurreko etxola, dorretxe eta hiribilduek baserriei utzi zien lekua. - Hauen moduko baserriak beraz! - Esan zuen Aritzek pozik.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Beno, hasieran egurrez egiten zituzten atari handi eta zabal batekin. Beranduago harrizko adreiluak erabiltzen hasi ziren eta orduan atari gaineko egurrezko biga horri zutabe bat jarri zioten erdian. - Zutabea zertarako Jone? - Bestela denboraren eraginez hormaren pisuak biga hausten zuelako. XVIII. Mendean aldiz doberekin egindako arkuak nagusitu ziren baserrien atarietan. - Dobe… zer? - Dobera Aritz! Modu konkretu batean moztu eta landutako harriak ziren elkarrei eutsita arku bat osatzeko. Horrela pisu gehiago jasan zezakeen atariak. Neba-arrebak Ertzillera heldu ziren oinez. - Jone baina hemen inguruan dauden baserri batzuk ez daukate arkurik ez ezer. - XX. Mendetik aurrera baserri askok euren berezitasun horiek galdu zituzten. Baina begira, badugu hemen garai haietan eraikitako “garai” bat. - Hara! Zeinen arraroa! - Bai. Elikagaiak hezetasunetik eta animaliengandik babesteko eraikitzen ziren horrela, lurretik distantzia batera zutabeen gainean. Ondo begiratuz gero gainera, ohartuko zara zutabe bakoitzaren gainean harri zapal handi bat dagoela. Horrela, zutabeetan gora saiatzen ziren animaliek ez zuten lortzen harri horren traba gainditzea.
ARIKETA: • Marraztuko zenuke baserri bat? Nolakoa da?
IURRETAKO HISTORIA 10. atala GURE OLAK
Iurretako bazter eta txoko ezberdinak ezagutu ondoren Aritz eta Jone plazara heldu ziren, Iurretako San Migel plazara, eta han abadetxeko harrizko aulkian eserita plazaren beste aldeko etxeei begira gelditu ziren. - Badakizu nola duten izena etxe horiek Aritz? - Hori udaletxea da ezta? - Bai, baina eraikinaren izena Goikola jauregia da. – Azaldu zion arrebak. - Hara! Eta beheko horrek? - Bekola! – esan zuen Jonek irribarrez. - Bata goian eta bestea behean, ez zen ba hain zaila asmatzen – Hasi zen Aritz – Eta zergatik “Ola” hori? - Bekola eta Goikola burdinolak ziren lehen, eta Goikola jauregia burdinolatako jabearen bizilekua. - Orduan zein da Goikola burdinola? - Huraxe. Udaletxearen beste aldean dagoena. Gerora Arruabarrena okindegia izango zena. Aritz plazako mapa bat marraztu eta eraikinen izenak idazten hasi zen ez ahazteko. - Iurreta oso ondo komunikatuta egon da beti – Hasi zen Jone azaltzen - eta Zaldai, Ibaizabal eta Oromino erreken ur emari iraunkorra garrantzitsua izan zen burdinolak martxan jartzeko. - Nola funtzionatzen zuten burdinolek Jone? - Burdinola baino gorago errekan, presa bat eraikita, ataka batetik andapara edo ubide batera bideratzen zen, an-
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
daparatik beste ataka bat zabalduta burdinolako gurpilera erorarazten zuten eta gurpil hark burdinolan burdina joko zuen mailua mugiarazten zuen. - Andapara… - Aritz pentsakor jarri zen une batez – Aizu Jone! Eliza atzeko kaleak ez al du Andaparape izena? - Halaxe da Aritz, lehen gorago egon zen andapara edo ubidea baino beherago dagoelako. - Nire mapan jarriko dut izen hori ere! Giro ederra egiten zuen plazan, jolasean aritzeko edo margoak hartu eta mapa bat marrazten hasteko.
ARIKETA: • Beteko zenuke Aritzen mapa?
IURRETAKO HISTORIA 11. atala BIDEZ BIDE
- Jone! Askotan esan didazu Iurreta ondo komunikatuta dagoela. Errepide honi buruz ari zinen? – Aritz N 634 errepideari begira zegoen. - Beno, gaur egun bai, baina beste bide bat zen aspaldi garrantzitsuagoa. Errepide generalak bitan banatzen du gaur egun Iurreta eta han zeuden Jone eta Aritz semaforoa berde jartzeko zain. - Aspaldi Gaztelako goi lautada eta Kantauri itsasoa batzen zituen bidea oso garrantzitsua zen. Montoi inguruan Ibaizabal gurutzatu, gaur egun Bixente Kapanaga izenez ezagutzen dugun kaletik igaro eta Iurretako plaza ingurutik Goiuriara igotzen zen bidea. Han, Gallanda barrenetik Laixiar inguruetara pasa eta Maumeko ataritik Iurretako lurretatik aldentzen zen bidea. - Baina bide hori orain ez da erabiltzen. – Aritz harrituta zegoen. - Ez. – Jarraitu zuen Jonek – XVIII. menderako bidea egoera txarrean aurkitzen zen eta Bilbotik Urduña zeharkatuta Gaztelara zihoan bideak garrantzia gehiago hartu zuen. - Uste dut ulertu dudala bai. - Bide hura erabiltzeari uzteak krisi ekonomikoa eragin
ARIKETA: • Ezagutzen duzu marrazkiko lekua? Nola du izena? • Hartu orri zuri bat eta marraztu Ibaizabal ibaia zeharkatzeko eraikiko zenukeen zubia.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
zuen inguru honetan eta urte batzuk beranduago Durango eta Bilbo batzen zituen bide berria eraiki behar izan zuten. Orduan eraiki zuten Montoiko zubi berria. - Zergatik du Montoi Izena Jone? - Aurretik bertan zegoen zubiak 10 metro baino gehiagoko bi arku zituen, eraikitako berriak aldiz 3, 10 metro baino gutxiagokoak. Zubi mota horri “pontón” esaten zitzaion gazteleraz eta denboran zehar izena aldatuz joan da “Montón” bihurtzeraino. Horregatik deitzen diogu zubi inguruari Montoi. - Ona! Eta hortik ematen diegu San Migel jaiei hasiera! - Gehitu zuen pozik Aritzek San Migel jaietako txupinazoa gogoratuz.
_______
______
IURRETAKO HISTORIA 12. atala GERRA GEHIAGO
Jone eta Aritz ez ziren beren herriko historia ezagutzeaz nekatzen. Denboran zehar bidaiatuz XVIII. menderaino iritsi ziren, baina oraindik asko zuten ikasteko. - Aizu Jone, galdera bat – hasi zen Aritz – Nondik dator txapela janzteko ohitura hori? Gure aitonak ez du ia kendu ere egiten. - Beno, jatorriz ez omen da euskalduna baina, Lehenengo Karlistadaren ondoren nabarmen indartu zen txapelaren erabilera Euskal Herri osoan. - Zer esan duzu? Lehenengo Kar… zer? Zer da hori? - Gerra gehiago Aritz, gerra gehiago… - Beti berdin Jone, jendea beti gerraz gerra! – Aritz zeharo haserre zegoen. - Bai, Fernando VII. a Espainiako erregea hil zenean gerran hasi ziren haren anaia Karlos V. aren eta alaba Elisabet II. aren aldekoak tronua nork eskuratuko. - Ez dut ezer ulertzen Jone! - Normala da Aritz. Euskal Herrian Karlistek, Karlos V. aren aldekoek botere handia lortu zuten, euskaldunon foruak edo legeak mantenduko zituztela esaten zutelako. - Hortik dator txapelaren erabilera? – Aritzek ez zuen gerra kontu gehiago entzun nahi.
ARIKETA: • Zer koloretakoa ote da ofizial karlista horren uniformea? Margotuko zenuke?
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Garai horretan hartu zuen indarra bai. - Zenbat gerra ta zenbat buruko min, ez da ala Jone? - Bai Aritz. Garai hartan gainera, karlistek Durangon ezarri zuten beren gotorlekuetako bat eta beraz gerra hura ordaintzeko eskualdeko udal guztiek eskatu zieten dirua herritarrei. Iurretan adibidez, 1858. Urteko apirilaren 15ean, herritarrekin zuen zor horren ordainetan, udalak, Kofradiak berriz legeztatu eta haiei eman zizkien herri basoak.
IURRETAKO HISTORIA 13. atala MALLABIENA
Goibel esnatu zen eguna eta etxean gelditu ziren Aritz eta Jone. Leihotik begira Iurretako errepide generala zuten etxe parean, eta han ezkerretara, autopistara igotzeko hartzen den errailaren alboan harrizko arku bat ikusi zuten. - Zer da hango hura Jone? - Harrizko arku hura? – Galdetu zuen neskak. – Mallabienako arkua - Hara! Mallabiena? - Bai, hori da inguru guzti horrek hartzen duen izena. Gaur egun industria gune bat da baina garai batean zelai eta ortuz josia zegoen. - Eta Mallabiena izena nondik dator? - Antza denez Unamunzaga abizeneko Mallabiko gizon bat, ezkondu ondoren, inguru horretara etorri zen bizitzera. - Baina bere herriaren izena jarri zioten? – Ulertu nahian zebilen mutila. - “Mallabi” zen gizon haren ezizena, ta bere etxean ostatua eta taberna ere izan zituenez ezaguna egin zen eta inguru guzti horri “Mallabiena” deitzen hasi zen jendea. - Eta arkua? - Ez dago oso argi arkuak zer funtzio zuen. Batzuk diote “Mallabi”-ren taberna edo sagardotegia inguratzen zuen sagastira sartzeko arkua zela. – Jonek ez zuen oso argi hura,
ARIKETA: • Zuk edo zure lagunek baduzue ezizenik “Mallabi”-k bezala? Zerrenda itzazu ezagutzen dituzun ezizenak.
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
historialariek ere zalantzak baitzituzten. – Arkua XVIII. mendeko eraikuntza da eta oso garestia zen garai hartarako. - Orain errepide artean dago Jone. - Bai, inguru horretako baserriak autopista eta zeharbidea egiteko bota zituzten eta gerora berriz eraiki zuten arkua lehen zegoen tokitik hurbil.
IURRETAKO HISTORIA 14. atala ESKOLAK
- Jone, Eskolako lagunak ikusteko irrikatan nago! – Aritzi eskolara joatea gustatzen zitzaion, baina bereziki, lagunekin jolastea zuen gustuko. - Nik ere lagun handiak egin nituen eskolan. - Zu ere Maiztegira joan zinen ez da ala? – Galdetu zuen Aritzen erantzuna bazekien arren. - Bai ba! Eta gero Juan Orobiogoitiara DBH garaian. - Zer izen arraroak dituzten gure eskolek! Aritz eta Jone berba eta berba ari ziren eskoletarako bidea hartuta eta neskari otuz zitzaion momentu egokia izan zitekeela herriko eskolen inguruan zekiena neba txikiari kontatzeko. - Begira Aritz, 1794. urtean Juan Orobiogotia Iurretarrak, Perun hil zenean, bere diruen parte bat Iurretan eskola bat eraikitzeko utzi zuen. - Bai eskuzabala gero! – Bota zuen mutilak pozik. - Hasieran Montoi inguruan egon zen eskola hori eta gero plazan hasi ziren eskolak ematen “eskola zaharrak” izeneko eraikinean. - Hori al zen Iurretako eskola bakarra? - Hasiera batean bai, baina 1919. Urtean, auzo eskolak sortzen hasi ziren Iurretarrak inguru haietako haurrek ere ikasi ahal izan zezaten. Orduan sortu ziren Oromino, Amezketa eta Orozketako eskolak. - Zeinen ondo! Eskola txikiak izango ziren! - Bai… Urte batzuk beranduago Juan Orobiogoitiaren diruaz sortutako eskola eraikin berri batera pasa eta “Maiztegui” izena hartu zuen. Hala ere eskola honetan gazte-
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Horra marrazkian Iurretako plazan zegoen “Eskola zaharrak” eraikina. Marraztuko zenuke zure eskola? leraz ikasten zuten haurrek eta euskararekiko atxikimendu handia zuten gazte batzuek Iurretako “Goiuria Ikastola” haur eskola sortu zuten. - Aupa! Aupa! Haiek bai haiek langileak! - Beranduago, Goiuria Ikastola eta Maiztegui eskola batu eta “Maiztegi Herri Eskola” sortu zen. - Gaur egun, Lehen Hezkuntzako eskolak Maiztegi Herri Eskola du izena eta Bigarren Hezkuntzakoak Juan Orobiogoitia. - Eta Goiuria Ikastola? - Lokal hura herriko eragile asko eta askok erabili ondoren, jabeek udalari eman zioten herriko elkarteek erabil zezaten eta orain Gouria Kultur Gunea bezala ezagutzen dugu.
IURRETAKO HISTORIA 15. atala ITZALA
Euri tantak leihoko kristalaren kontra kolpeka zebiltzan eta kalera ez ateratzea erabaki zuten Jone eta Aritzek. - Aizu Jone, zergatik uste dute batzuk Iurreta Durango dela? – Aritz serio xamar zegoen. Ez zitzaion batere gustatzen bere herria beste bat zela esan ziezaioten. - Orain dela urte batzuk hala izan zen Aritz eta Iurretak bere herri izaera berreskuratu zuenetik 30 urte pasa diren arren, oraindik herri bera garela uste dute banaka batzuek. - Iurreta Durango izan zen? – Aritz asaldatuta zegoen. - Garai ilunak izan ziren Aritz – Hasi zen Jone kontatzen – Primo de Rivera izeneko general bate estatu-golpea eman zuen Espainian eta diktadura bat ezarri. Garai hura aprobetxatuz Durangarrak herria handitu nahian hasi ziren eta hala, 1926. urtean, herritarren iritziaren kontra, Iurreta Durangoren barnean sartu zuten. - Baina zer demontre!? – Haserretu zen Aritz – Nola egin zuten halako astakeria bat? - Handiek beti uste dute txikien gainetik daudela Aritz. Hala ere iurretarrak ez ziren isilik geratu eta beren herri nortasuna errespeta zezaten borrokan jarraitu zuten. - Ez dago eskubiderik Jone! Txikiok ere baditugu gure eskubideak!
ARIKETA: • Zenbat urte eman zituen Iurretak Durangoren menpe?
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Ba horixe Aritz. Garai hartan Iurretako kofradiek garrantzi handia hartu zuten eta batzuetan Udaletxearenak izan beharko liratekeen zeregin batzuk hartu zituen.
IURRETAKO HISTORIA 16. atala GARAI LATZAK
Aritz triste xamar zebilen. Iurreta Durangoren menpe nola gelditu zen kontatu zion Jonek. Handiak beti txikian zapaltzen… Iurretako plazara heldu ziren berriz euren paseoan. - Laster lortu ahal zuten iurretarrek beren herri izaera berreskuratzea Jone? - Ez horren laster Aritz. - Zer gertatu zen ba gero? - Primo de Riveraren diktadura bukatu eta Espainian errepublika ezarri zenean iurretarrak saiatu ziren berriz herri bihurtzen baina 1936ko gerrak asmo haiek zapuztu zituen. - Berriz ere gerran? – Izutu zen Aritz - Eta zer nolako gerra Aritz! - Iurretan ere eragin zuen? - Oso Garai latzak izan ziren Aritz. 1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu zuten Francoren aldekoek. Jende mordoa hil zuten eta tartean iurretar asko ere bai. - Nola da posible hainbeste gerra izatea? – Negarrez ari zen Aritz. - Arrazoi duzu Aritz… - Jonek ia ez zuen ha guztia azaltzeko indarrik – Iurretako plazako kanpandorre ingurutik egin zieten aurre hemen tropa frankistei eta ondo begiratuz gero bala guzti haiek eragindako kalteak ikusiko dituzu kanpandorrean edo udaletxearen aurrealdean. - Hara! Egia da Jone! – Esan zuen mutikoak kanpandorrera begira. - Bai Aritz, kanpaia bera ere zulotuta dago. Baina tamalez frankistek irabazi zuten eta 1937ko apirilaren 28an Iurreta
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Hemen dugu Iurretako kanpandorreko kanpaia, baina marraztuko al duzu zuk kanpandorrea bera?
beraien esku erori zen 40 urte iraungo zuen diktadura bat inposatuta. - Berriz ere diktadura… Berriz ere handiak txikiak zapaltzen… - Hala da Aritz. Pentsa, gure hizkuntza bera ere, hain antzinatik gure artean duguna, debekatu egin zuten eta mundu guztia gazteleraz hitz egitera behartu. - Baina, baina… - Eskuak burura eraman zituen mutikoak.– eta zergatik ez bi hizkuntzak ikasi? Hizkuntza ezberdinek kolore gehiago ematen diote munduari!
IURRETAKO HISTORIA 17. atala ARGIA
- Baina lasai egon Aritz! Iurretarrek gogor jarraitu zuten lanean berriz askatasuna lortu arte. Garai ilunen berri ematea suertatu zitzaion Joneri azken egunetan: Iurreta Durangoren menpe galdu zenekoa, 36ko gerra eta diktadura… Baina hura ez zen horrela amaitzen. - Nola jarraitu zuen historiak Jone? – Ausartu zen galdetzera Aritz. - 1980ko hamarkadaren hasieran herri mugimendu oso indartsu bat sortu zuten iurretarrek. Arlo ezberdinetan eragiten zuen, kirola, kultura… Baina gauza bat zuten argi beste guztien gainetik Iurretaren desanexioa lortu beharra zuten! - Desane… zer esan duzu? - Des-a-ne-xi-o-a Aritz. Iurreta Durangotik banatu eta berriz herri izatea. - Hori hori! – Poztu zen mutila! - 1983an “Desanexiorako Gestora” izeneko taldea sortu zuten kontu hura bideratzeko eta lau urte beranduago 1987an instituzioetan herritarrei jaramon egin eta prozesu bat zabaltzea lortu zuten. Iurreta berriz herri bihurtzetik hurbil zegoen. - Zenbat urteko lana, ez da ala Jone? - Izugarrizko lana egin zuten bai! Ez zuten atsedenik hartu Iurreta Durangoren itzaletik askatu arte.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
-
Eta nola egin zuten guzti hori?
-
Durangoko udalarekin negoziatu behar izan zuten iurretarrek. Iurretakoak ziren Landako inguruko lurrak Durangoren esku geldi-
tu ziren eta San Andres eta Orozketa inguruan Durangok zituen lur batzuk aldiz Iurretarren esku gelditu ziren. - Ha ze nahastea… - Bai ba! Baina lortu zuten! 1989. urtean akordioa itxita 1990. urteko urtarrilaren 1ean, urteberri egunez, Iurreta herri aske bezala esnatu zen. Dantzarien “Sienprebiba” bezala Aritz, zapaldua izan arren beti bizirik!
ARIKETA: • Ea gai zaren “Aitte San Migel” doinuan gure “Sienprebiba”-ri kopla bat sortzeko.
IURRETAKO HISTORIA 18. atala BANDERA
Jone eta Aritzek hiru aste baino gehiago zeramatzaten Iurretako historian zehar bidaian baina Aritzek gai askori buruzko galderak zituen oraindik bere arreba nagusiarentzat. - Aizu Jone! – Bota zuen mutilak halako batean – Zergatik dugu Iurretan herriko bandera? Beste herri batzuetan ez dute halakorik. - Galdu egin direlako – Hasi zen azaltzen Jone – Lehen oso garrantzitsuak ziren udal banderak, herrian ospatzen ziren ekintza sozialetan eta erabiltzen ziren, baina 1876an euskaldunon foruak deuseztatu zituztenean banderak ere desagertzen hasi ziren. - Zergatik baina? - Kontua da orduan Espainiako bandera erabiltzeko agindu zutela eta hark herrietako banderak ordezkatu zituen. - Orduan zergatik mantendu da herri batzuetan? - Dantzagatik Aritz! Dantzari-dantzagatik. Herrietako banderak dantzarako erabiltzen jarraitu zuten eta hala, dantzek iraun zuten herrietan banderek ere iraun zuten. - Dantzatzen duen herriak bere nortasuna mantentzen du! - Hori da Aritz – Esan zuen Neskak barreka – Gaur egunera arte iritsi zaigun bandera zaharrena 1911. urtekoa da, lauki granate, arrosa, beix eta horiz osatua eta erdian zortzi puntako izar baten erdian, Iurretako ezkutua alde batean eta banderaren data beste aldean.
ARIKETA: • Koloreztatu ezazu gure herriko bandera.
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Hori da dantzariok erabiltzen duzuena Jone? - Ez Aritz, banderaren kopia ezberdinak egin dira zeregin ezberdinetarako. - Ha beno, badu zentzua bai, horrela hobeto mantentzeko. - Hori da! 1911n egindako bandera Durangoko udalaren esku gelditu zen anexio garaian dantza taldeko tresnekin batera, baina 1968. urtean Iurretako dantza taldeko kide batek erraminta haiek handik hartu eta dantzarien lokalean gorde zituen. - Benetan? - Harritu zen mutila. - Bai Aritz, eta Durangoko udalean ez ziren ohartu ere egin 1999. Urtean Iurretako udalak tramite hura ofizial egiteko eskatu zuen arte.
IURRETAKO HISTORIA 19. atala DANTZARI-DANTZA
Askotan aipatu zen Iurretako historian zehar dantzariek izandako garrantzia. Bai behintzat herriko bandera urte luzez mantentzeko. Baina zertan zen kontu hura? Zer ziren Iurretako dantza haiek? - Jone, noizko kontua da Iurretako dantzen hau? - Ezin da jakin Aritz! Dantzari-dantzaren jatorria historian galtzen da eta ez dago jakiterik noiz eta zergatik sortu zen. – Hasi zen Jone azaltzen – Munduko kultura guztietan izan dira dantzak eta errituak eta hauek Dantzari-Dantza da gurean mantendu den erritu horietako bat. - Aspaldikoa da orduan? - Hori da. Badakigu adibidez, Wilhelm von Humboldt, hizkuntzalari eta filosofo alemaniarra, 1801. urtean, eskualde honetatik pasa zenean Dantzari-dantzaren edertasun eta bizitasunaz txundituta gelditu zela. - -
Odolean daramagu dantza beraz! – Bota zuen Aritzek pozik. Hala ere Dantzari-dantza ez zen eskualdeko herri guztietan mantendu Aritz. Abadiño, Berriz, Garai,
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
Izurtza, Mañari eta Iurretan mantendu genuen. - Baina herri gehiagotan ere egiten da gaur egun. - Halaxe da. Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza talde ugari sortu ziren Euskal Herrian euskal dantzak zabaltzeko. Garai honetan baina dantzak moldatzen hasi ziren, alkandorako maukak batu, bularra bistan utzi eta hasierako naturaltasun hartatik jarrera zuzen eta zurrunagoak lehenetsi zituzten. - Zer ezberdintasun dago? Ez dut asko ulertzen Jone! - Begiratu hutsez nabaritzen da adibidez, guk hanka jasotzean “puntapijue” botatzen dugula, bi golpetan, belauna okertuz, ostikada bat bailitzan. Beste talde batzuek zuzen-zuzen altxatzen dute hanka. - Iurretan orduan lehen egiten zen moduen agiten da? - Horretan saiatu gara behintzat. Baina ez da lan erreza izan. Jose Jabier Abasolo “Tiliño” iurretarrari eta Sabin Egiguren eta Iñaki Irigoien bilbotarrei esker berreskuratu zen lehengo Dantzari-dantza.
ARIKETA: • Zer dantzek osatzen dute Dantzari-Dantza?
IURRETAKO HISTORIA 20. atala GORULARI DANTZAK
Iurretako dantzei buruzkoak errepasatzen ari ziren Aritz eta Jone neba-arreba iurretarrak. Bazegoen, egia esan, kontu haiei buruz zer ikasi. - Dantzari-dantza aipatzen da baina Iurretan dantza gehiago ere egiten dira, ez da ala Jone? - Gorulari dantzak eta erregelak ezin dira ahaztu Aritz! – azaldu zuen Jonek. – lehen ohitura zegoen jai egunetan dantza hauek egiteko, baina XIX. mendean galtzen joan ziren. - Zergatik galdu ziren baina? - Beno, iritzi ezberdinak daude horren inguruan. Diotenez gizonezkoen dantzak lehenetsi zirela eta emakumeek dantza egitea ez zela oso begi onez ikusten. Dena dela, Antoinde D’Abadie-k 1853an Urruñan sustatuako Euskal Jaiek, jarraipena izan zuten eta 1886. urtean Durangon antolatu ziren. Urte hartan Iurretako dantzariek hiru dantza dantzatu zituzten: Arku-Dantza, Zinta-Dantza eta Gorularia edo gaur egun dantza taldean deitzen diogun moduan, “Estanpie”. - Horietan beraz, neska eta mutilek hartzen zuten parte ezta? - Bai. Garai hartan, neskek “Ilandera” soineko gorriak janzten zituzten eta mutilak zuriz janzten ziren. - Ados – Hasi zen ulertzen mutila – Eta zer diozu erregelei buruz? - Erregelak ere badakigu aspaldi egin izan direla gurean. 1748. urtean jaiotako Antonio Añibarro frantziskotarrak ere aipatzen zuen bere sermoietan Dantzari-dantzaren
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ostean plazara ateratzen zirela dantzariak eskutik helduta. Lehenengoak “Aurreskua” egiten zuen eta azkenak, gero, “Atzeskua”. - Hori mutilek ala neskek egiten zuten Jone? - Mutilek egingo zuten gehienetan baina neskek ere egiten zuten, ez pentsa! 1837. Urtean Edwar Bell Stephens kazetariak “Morning Post” egunkarian kontatu zuen nola ikusi zuen Iurretan neska ilara bat dantzan herritarrak begira-begira zituztela. - Zeinen ederra izango zen hori ikustea! - Bai! – Bukatu zuen neskak – gaur egun sarritan egiten dugu dantzariok, neska nahiz mutil, gona zein praka, Erregela dantza plazan!
ARIKETA: • Zeintzuk dira Gorulari dantzak?
IURRETAKO HISTORIA 21. atala ESTANPIE
- Jone, aurrekoan “Estanpa” izeneko dantza bat aipatu zenuen, zer da hori? Aritzi izugarri gustatzen zitzaion herriko jaietan dantzariei begira egotea eta berak ere handiagotan dantza taldean sartzeko gogoa zuen. Hala ere “Estanpa”-renak pixka bat aztoratu zuen. - Normala hori galdetzea Aritz, ez dugu askotan egiten, nahiz eta orain gehiagotan egiten saiatzen garen dantza hori ere jendarteratu dadin. - Zein da? San Migeletako azkeneko egunean egiten den hori? - Horixe bera! – azaldu zuen neskak – 1886. urtean Durangon ospatzekoak ziren Euskal Jaiak zirela eta Iurretako dantzariek, Juan Antonio Mogel idazlearen “Peru Abarka” liburutik gorulari edo ehuleen lanbideari dagozkion bertsoak hartu eta ikuskizun hori prestatu zuten. - Zer ideia polita! Eta orduan “Estanpan” gorulari edo ehuleen lanak dira dantzariok egiten dituzuenak? - Lihoa nola egiten den erakusten da dantza baino ia antzezpena gehiago den honetan. – Jonek berari irakatsi zioten bezala azaldu zion bere nebari - Lehenengo lihoa jo egiten da, hasieran “mazoekin” eta gero “ezpatekin”, ondoren “txarrantxearekin” orrazten da eta amaitzeko “goruan” haritu. - Egia da! Erdian mazo haundi batzuekin egoten dira! - Eta inguruan beste tresnak. Eta hasieran esaten den bezala “batzuk ekiten deutze zortzikoari eta besteek erantzuteari.”
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Polita da, ikusteko eta baita entzuteko ere! - Bai, musika hau, Valentin Zubiaurre garaitarrak konposatu zuen. Garai hartan Madrilgo “Erret kaperako” zuzendaria zen bera! - Niri gehien gustatzen zaidana garai hartan lan nola egiten zuten ikustea da Jone! - Egia! Lanbide hauek galtzear edo galduta daude gehienak, baina badugu gure artean oraindik artisautzari eusten dion jendea ere. Garai berrietara egokitu beharra dago baina sustraiak galdu gabe Aritz! - Sustraiak galduz gero ihartu egingo gara eta! – Amaitu zuen mutikoak barrez.
ARIKETA: • Nola du izena marrazkian azaltzen den tresnak?
IURRETAKO HISTORIA 22. atala JAIAK
Iurretako dantzei buruzkoak ezagutzen zebiltzala baina, denbora kontua baino ez zen halakoren batean Aritzek, jaiei buruz galdetzea. Dantza jai errituekin lotuta egon izan da beti eta Iurretako jaien eta dantzaren arteko loturaz gehiago jakin nahirik horrela hasi zen mutila: - Niri San Migelak gustatzen zaizkit Jone, baina lehenengo egunean, bezperan, modu batera jazten zarete eta gero beste batera… - Bezperakoa azken entsegua da Aritz eta mahozko prakekin edo maila beltzekin egiten dugu, kaleko arropa arruntak irudikatzeko – Azaldu zion Jonek – hurrengo egunetan baina, dantzarako berezko arropak janzten ditugu. - Eta nola egiten duzue taldea osatzeko Jone? Nork zer dantza egin erabakitzeko? -
Gaur egun abuztuan edo irail hasieran, taldekoak batu eta guztion artean erabakitzen dugu hori, baina lehen oso bestela egiten zen.
ARIKETA: • Margotu dantzariaren prakak San Migel bezperako kolorearekin.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- A bai? Nola egiten zen ba? – Galdetu zuen Aritzek - Orain dela urte batzuk, San Salbador egunaren hurrengo igandean, abuztu hasieran, Txonpolo inguruko zelaira deitzen ziren herritarrak. Han bakoitzak bere gaitasunak erakutsi beharra zuen beste guztien aurrean eta azkenean bandereroak berarekin batera dantzan egingo zuten 7 dantzari onenak hautatzen zituen. Horrela osatzen zen dantzari-dantzarako zortzikotea. - Hautaketa bat egiten zen orduan txonpolon? - Hori da Aritz! – Erantzun zion arrebak – Gero entseguekin hasten ziren eta zortzi horiek izaten ziren San Migeletako saio guztietan dantza egingo zutenak. - Eta hor? Neskek ere bazuten Txonpolora joan eta euren gaitasunak erakusteko aukera? - Ez… - Joneri betozkoa ilundu zitzaion - Garai hartan emakumeak dantzari -dantzan aritzea ez zen begi onez ikusten. Ez dakigu aspaldiko garaietan dantza hau emakumeek ere egiten zuten edo ez, baina orain dela gutxi arte emakumeok ez dugu Iurretan praka zuriak jantzita dantza egiteko aukerarik izan. - Baina orain bai! – Aritz pozik zegoen kontu hura konpontzea lortu zelako behintzat. - Orain bai! – Errepikatu zuen Jonek – Lan handia egin zen hori lortzeko baina 2018. Urtean, Bakixako San Sebastian jaietan, Iurretako dantza taldean, emakumeek dantzari-dantza egin zuten lehen aldiz. - Gora dantzariak!
IURRETAKO HISTORIA 23. atala URRIJENA
Iurretako historia ezagutzeko asmotan dantzarien arrastoei segika zebiltzan Aritz eta Jone neba-arreba iurretarrak. Iurretan egiten diren dantza ezberdinak ezagutu zituzten eta baita San Migel jaietako nondik norakoak ere. - Hala ere ez dizut Iurretako jai berezi-berezi baten berri eman oraindik Aritz – Hasi zen neska. - Hara! Zer jai? - Bost urtean behin bakarrik antolatzen den bat, herriko dantzari guztiok batera dantzan egiten duguna… Ea asmatzen duzun? - Bai! – Esan zuen Aritzek ia garrasika – Urrijena!!! - Hori da Aritz! 5 urtean behin Iurretako dantzari gazte nahiz zahar guztiok batu eta batera osatzen dugu Urrijena, San Migel jaiak amaitu eta hurrengo igandean. - Eta noiz hasi ziren Iurretarrak jai hau ospatzen Jone? - 1989. urtean egin zen lehenengo Urrijena gizonek osatutako 16-18 dantzari zortzikoterekin. - Gizonak bakarrik Jone? - Hala da Aritz. Lehen Urrijena-n Dantzari-dantza eta gizonek egindako erregelak soilik dantzatzen ziren eta emakumeek ez zuten parte hartzen. Gainera gero gizonezko dantzari hauek bazkaltzera joetan ziren eta beraz gainerako herritarrek ez zuten jaiaz gozatzeko aukerarik izaten. - Baina hori aldatuta dago orain! – Bota zuen Aritzek amorru puntu batekin. - Emakumeok beti aldarrikatu izan dugu gure lekua plazan eta gauzak aldatzen hasi ziren astiro-astiro. 2009ko Urri-
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
jenan gizon batzuek uko egin zioten dantzarien bazkari horretara joateari jai hark herritarragoa izan behar zuela aldarrikatuz eta hurrengo Urrijenan 2014. urtean emakumeek ere parte hartzea lortu zuten Gorulari dantzak plazaratuz eta dantzarien bazkaria herri bazkari bihurtu zen. 2019. urteko Urrijenan, emakumeok Dantzari-dantzan parte hartzea ere lortu genuen eta jaia igandetik larunbatera aldatuz festaz gozatzeko aukera handiagoa izan zen. - Itzela Jone! Eskerrak lan eginda gauza batzuk aldatzea lortzen den!
ARIKETA: • Lehenengo Urrijena hartan 16 dantza talde osatu baziren zenbat txapel gorri ikus zitezkeen plazan?
IURRETAKO HISTORIA 24. atala KALEZ KALE
Jone eta Aritz paseoan atera ziren berriz Iurretako kaleetan zehar eta han hasi zen Aritz bat-batean: - Bi…xen…te ka…pa…na…ga, Bixente Kapanaga! Pertsona izena du kale honek Jone! - Hala da Aritz, Bixente Kapanaga Iurretako alkatea izan zen XIX. mendearen bukaeran. Kale honetatik aurreko batean aipatu nizun errepidea pasatzen zen Gaztelatik kostaldera bidean. Bixentek pasabide hau kale bihurtzea bultzatu zuen konponketak eginda. Bera hil eta bi urtera 1916. urtean jarri zioten izen hau kaleari. - Gu Bidebarrieta kalean bizi gara baina – Bota zuen mutikoak hari buruzkoak ere jakin nahian. - 40. Hamarkadaraino Bilbotik Donostiarako bidea Durango barrutik sartzen zen. Orduan bide berria egitea erabaki zuten eta Durangon sartzea ekidin. Iurretarrek “Bide barrije” deitzen zioten bide honi eta azkenean udalak Bidebarrieta izena eman zion. - Durango ekidin zuten bezala Iurreta erditik ere pasako ez balitz hobe. - Hori uste dut nik ere Aritz. Askondo kalea Fray Juan Askondo 1705. urtean jaiotako arkitekto beneditarraren omenez izendatu zen baina aurretik “Mañariku” zuen izena kaleak. Maspe kaleak kale horretan zegoen baserri handi baten izena hartu zuen eta Uralde, Bixente Kapanaga kaleko 20. zenbakiko etxearen izena da berez baina polita iruditu zitzaion udalari erreka alboko kalea izendatzeko. - Bai datu bitxiak ezta Jone? – Arreta handiz ari zen entzuten mutila.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Lagunduko diozu Aritzi kale izenen mapa osatzen? - Bai – Esan zuen Jonek irribarrez – Zubiaurre kaleak ere inguru horretan, zubiaren aurrean zauden baserrien izena hartu zuen. Amilburu Musikarien plazak Roman eta Demetrio aita-semeen abizena hartu zuen, hauek Iurretako elizako organista izan baitziren urte askoan. - Dantzari kalea, dantzariengatik da Jone? - Horrek ez du azalpen askorik behar ez da ala? Gero plaza aldera joanez gero, San Migel plaza, eta Olalde kalea daude. Han Burdinolak izan zirelako hartu zuen kaleak izen hori eta Olaburu burdinolen goi aldean zegoen guneari deitzen zioten. Gaur egun izen hori du han kokatuta dagoen Iurretako frontoiak. - Eta plaza inguratzen duten etxe berri horiek Jone? - Hori Elixalde kalea da eta nabari da Eliza inguratzen duelako dela izen hori. - Zenbat izen Jone, ea denak ondo ikasi ditudan.
Elixalde Bidebarrieta
Bixente Kapanaga
IURRETAKO HISTORIA 25. atala ABADETXEA
Iurretako kaleen izenak ikasita kalera atera ziren berriro ere Jone eta Aritz. Eguraldi onak lagun plazara abiatu ziren han jolasean aritzeko asmotan. - Hutsik dago plaza Jone! - Nai, gaur egun ez da hainbeste jende ibiltzen, baina orain dela urte gutxi arte bizi-bizi zegoen plaza. – Azaldu zion Jonek bere nebari - Eta Abadetxeak eragin handia izan zuen horretan. - Abadetxea… itxaron… - Hasi zen Aritz – A bai! Leihoetan hormak dituen hori? - Horixe Aritz! Etxe horren historia ezagutu nahi duzu? - Horixe baietz! - Begira, 1739. urteko urriaren 21ean, garai hartako Iurretako abadeak eta udal ordezkari batzuk elizpean bildu ziren Abadetxeari buruz hitz egiteko. – Hasi zen Jone kontatzen. - Ordukoa da Abadetxea? – Aritzek harrituta. - Bai. Abadetxea herriko diruekin eraiki berria zen eta bilera hartan Iurretako udalak abadeen esku utzi zuen etxea. Hala ere, adostu zutenez egunen batean abadeek etxe hura erabiltzeari uzten bazioten Iurretako herriari itzuli beharko zioten. - Eta zer gertatu zen gero? - 100 urte baino gehiago pasa eta gero, 1898. urtean, Gasteizko elizbarrutiak Durangoko jabetza erregistroan bere izenean erregistratu zuen Abadetxea. “Etxe hau guk, abadeok, erabiltzen dugu eta beraz gurea da” esanez.
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Idatzi komikiko bokadiloan Abadetxearekin zer egin nahi zenukeen. - Baina hori ez da horrela! – Bota zuen Aritzek – Iurretarren diruekin egin bazen iurretarrona izan behar luke! - Baina askotan esan dizudan bezala elizak botere handia du Aritz. Hala ere abade guztiak ez dira berdinak izan historian. 60. hamarkadan Julen Kaltzadak bere etxea herriko gazteei zabaldu zien eta ordutik herriko hainbat eta hainbat elkartek erabili zuten “Saloia”. Erdiko etxean Martin Aranbarri abadeak aisialdi arloa landu zuen Aurrera Begira elkartearekin eta 1999 ko azaroan Jon Onaindia abadearen oniritziaz Iurretako Gaztetxea sortu zen bertan. - Ederra! Baina Jone, orain etxea ez du inork erabiltzen. - 2006. urtean istripuz sortutako sute batek etxea kiskali zuen herriko elkarte eta eragile asko kale gorrian utziz. Elizak etxearen kanpoaldea eta teilatua konpondu zituen etxea eraitsi ez zezaten eta dirutza eskatzen du etxea berriz herritarren esku uztearen truke.
IURRETAKO HISTORIA 26. atala TRENA IURRETAN
Iurretako txoko ezberdinak ezagutu nahian Arandiako zubia pasata Santa Apoloniara joan ziren paseoan. - Begira Aritz hor doa trena Durangora bidean. - Bai baina Iurretan ez da gelditzen. - Bai, beno… Iurretan sekula ez du izan oinezkoentzako geralekurik baina orain dela urte asko, bazen hemen inguruan geraleku bat Santa Apoloniako harrobian landutako harriak Bilbora eramateko. - Ah bai? Hemendik gertu orduan! – Esan zuen Aritzek. - Bai. – Jarraitu zuen Jonek – 1910. uretan Arandian abiazio erakusketa bat egiteko hegazkinak ekartzeko ere erabili zuten geraleku hura. - Abiazioa! Hegazkinak izan ziren Iurretan Jone? - Beno, hegazkinak bai baina erakustaldi hartan ez zuten hegan egiterik lortu behintzat. - Ai ama, gogoz egongo zen ba jendea hegazkinak hegan ikusteko – bota zuen Aritzek – Aizu Jone, ta trenak oraingo bide bera egiten zuen lehen ere? - Ez, ez. Lehen Donostiarantza joateko Durangon gelditu ondoren, Iurretara jotzen zuen berriz ere, Ibaizabal pasa eta Iurretako plaza baino harantzago gaur egun Iurretatik • Matienara bidean errepide generala doan tokitik pasatzen zen trena.
ARIKETA: Margotuko al duzu Berezigane barrenetik pasatzen zen tren hau?
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Bai bide xelebrea. - Bai ezta? Gainera garai hartan trenak ez ziren elektrikoak, bapore trenak baizik. Ikatza erretzen zuten trena martxan jartzeko baina galdaretatik txinpartak erorita sarri erretzen ziren trenbideko ertzak. Hori dela eta Bereziganeri “monte quemado� deitzen hasi ziren inguruko biztanlea asko eta gaur egun ere halaxe ezagutzen dute batzuek.
IURRETAKO HISTORIA 27. atala SARRI, SARRI
Jone eta Aritzek asteak zeramatzaten Iurretako historiako pasarte ezberdinak ezagutzen. Iurretako lehenengo aztarnetatik hasi eta gaur egunera arteko kontu ezberdinak deskubritu zituzten. - Iurretarrok ere lortu ditugu gauza haundiak historian zehar Aritz! - Argi dago bai! - Eta herritar batzuek ekarpen handia egin dute benetan. - Ekarpena? Zertan adibidez? - Bertsolaritzan, kirolean, literaturan… - Hasi zen Jone zerrendatzen – Joseba Sarrionandiaren izena ezagun egingo zaizu zuri ere ezta? - Bai! Idazle bat da ezta? - Hala da bai! – jarraitu zuen neskak – euskal idazle emankorrenetako bat. - Eta Iurretarra da? – Galdetu zuen mutikoak. - Jakina Aritz! 1958. urtean jaio zen Iurretan. Deustuko unibertsitatean ikasi zuen eta Euskal Filologian lizentziatu zen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan argitaratu zituen bere lehen lanak, luze joko liguke Josebak egindako lan guztiak zerrendatzeak. - Iurretan bizi da orain ere? – Galdetu zuen mutikoak. - Ez, ez! – Bota zuen Jonek barre algaraka. – 22 urte zituela ETA-ko kide izatearren atxilotu zuten
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Gai al zara Josebak idatzitako hiru liburu aipatzeko? baina handik bost urtera kartzelatik ihes egitea lortu zuen eta erbestera jo zuen. - Ihes egin zuen kartzelatik? – Galdetu zuen Aritzek harrituta. - Hala da bai, hori dela eta sortu zuen “Kortatu” musika taldeak “Sarri, sarri” abestia. – Jarraitu zuen Jonek – Josebaren lanetan askotan atera da espetxearen eta erbestearen gaia. Lan asko eta asko argitaratu ditu ordutik ere, sari ezberdinak jaso izan ditu eta asko dira musikari ezberdinek musikatutako bere olerkiak ere. - Baina orduan non bizi da Jone? Nondik idazten du? - Josebaren argazki zahar bat izan da urte askoan izan genuen erreferentzia bakarra baina 2016. urtean argitu zen Kuban bizi dela, Habanan. Bertako Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuarentzat lanean. - Hara! Itzuliko al da berriz Iurretara? - Ez dakit Aritz! Bitartean bere lanekin gozatzen jarraituko dugu guk.
IURRETAKO HISTORIA 28. atala BERTSOTAN
- Jone, aurrekoan aipatu zenuen bertsolariak ere badirela Iurretan, ez da ala? Jone ate Aritz neba-arrebak Iurretako historia ezagutzen zebiltzan eta denboran zehar egiten ari ziren bidaiaren azken txanpa honetan Iurretar ezberdinen lorpenak ari ziren deskubritzen. - Hala da Aritz. Nik dakidala Iurretan bertso eskola bi izan ziren martxan. 90. hamarkada hasieran Urruxar bertso eskolako kideak Goiuria Ikastolako lokalean batzen hasi ziren erratz kirtena mikrofonotzat hartuta ondo pasatu eta tarteka bertso batzuk osatzeko. Beranduago Abadetxean gaztetxea izan zen sasoian Gure Barik bertso eskola jarri zuten martxan gazteek nahi gabe ere bertsotan egiten zutelako gaztetxeko parrandak luzatzen zirenean. - Horren aurretik ez zen bertsotan egiten hemen? - Nola ez zen ba egingo? – erantzun zuen Jonek erdi barreka – Jose Agustin Alberdi Astarloa “Txo” 1922, urtean jaio zen Ertzilurruti baserrian eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera ere iritsi zen hainbatetan 50. eta 60. hamarkadetan. - Finaleraino heldu zen? – Aritzek harrituta. - Bai Aritz. Baina sailkapena baino garrantzitsuagoa da nork bere bidea eginez ondorengoei ere aukerak zabaltzea. Hori egin zuen adibidez Kristina Mardaras Sedrunek. Oromiñoko San Marko jaietan kantatzetik 1986, urtean Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehenengo emakumea izan zen, atzetik etorriko ziren horien bide-erakusle. - Aupa Kristina! – Poztu zen Aritz!
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Osatuko bertso bat zortziko txikian Iurretari buruz? - Bai, garai hartan ez zen begi onez ikusten emakumeak jendaurrean, plazan, kantuan aritzea eta Kristina nahita igotzen zen oholtzara gona jantzita. - Eta zer bertsolari gehiago ditugu gurean? - Ezin aipatu gabe utzi Justo Alberdi bera edo Juan Mari Areitio, ederra da gaur oso lantzean behin bada ere hauek bertsotan entzutea. Gorka Lazkano bera ere berriztarra izan arren Iurretara oso lotuta egon da beti. Gaur egun plazaz plaza gehien aritzen dena Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” izango da. 1998. urtean hartu zuen parte lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta 2010. eta 2018. urteetan finalera iritsi zen. - Nor da orduan Iurretako bertsolari onena Jone? – Galdetu zuen aritzek irribarre bihurri batekin. - Ona, ona… Ona zer den jakin behar, denak entzuten gozatzen dut nik. Hala ere Iurretan ere egin izan da Iurretako Bertsolari Txapelketa eta aurrenekoz antolatu zenean, Gipuzkoana tabernan ospatutako finalean Alaitz Areitio Azpiri izan zen nagusi!
IURRETAKO HISTORIA 29. atala KIROLEAN FIN
Jone eta Aritz paseoan irten ziren. Eguraldi ona atera zen egun hartan, jendea paseoan zebilen, oinez, korrika eta bizikletan ere ikusi zuten bat baino gehiago. - Zenbat txirrindulari! – Esan zuen Aritzek bat-batean. - Bai! Iurretan kirolerako ere badago ohitura. - Ah bai? - Bai-bai! Txirrindularitzak adibidez tradizio handia du Iurretan. Emakumeen Euskal Bira adibidez Iurreta-Emakumeen Bira izenez hasi zen 1988. urtean. Hasieran lasterketa amateurra zen baina 1992. urtetik aurrera profesionala da UCI maila gorenetakoa. -
Hara! Emakumeen txirrindularitza lasterketa bat? -
Hori da bai! Gaur egun ere Agurtzane Elorriaga iurretarra Bizkaia-Durango txirrindulari taldeko zuzendari lanetan aritzen da eta 2005. urtean Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan brontzezko domina lortu zuen. - Ona! Txirrindulariez gain kirolari gehiago ere badira gurean Jone? - Bai ba! Ezaguna da
Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
ARIKETA: • Atera kalera eta egin korrikalditxo bat Gurutze Frades triatloilaria adibidez, Espainiako distantzia luzeko lau txapelketa diru eta distantzia ertaineko bat ditu. Fernando Amorebieta futbolaria ere Venezuelan jaio zen arren oso gazte etorri zen Iurretara bere gurasoen jatorrizko herrira. Bestalde, Kepa Arroitajauregi pilotari profesional moduan aritu zen bi urtez eta gerora ere lan handia egin du pilotaren munduan, beti pilotari gazteei laguntzen. - Gu ere hasi beharko gara kirolen batean Jone! – Bota zuen Aritzek arreba zirikatzen. - Baliteke bai! Olaburu pilota taldean eman genezake izena, futbol talderen batean, txirrindulari elkartean edo bestela Zaldai mendi taldean. - Zaldai? Hori ez al da plazatik pasatzen den erreka hori? - Horrek ematen dio mendi taldeari izena. Hainbat irteera eta erronka ezberdin antolatzen dituzte urtero herritar guztiontzat bertako kideek. - Ea Iurretatik kirolari gehiago ateratzen den ez da ala Jone? - Garrantzitsuena osasuntsu mantendu eta ondo pasatzea da Aritz. Hala ere gertutik jarraitu beharko dugu June Arbeo atleta gaztearen ibilbidea ere. Bi aldiz irabazi du Euskadiko kros txapelketa, behin Espainiako pistakoa eta mundialetan ere hartu zuen parte. Historia ez da iragana bakarrik Aritz orain ere historia idazten ari gara eta June oso maila altuan ari da lehiatzen! - Aupa June! Animo! – Aritz lasterka hasi zen aldapan gora bere ametsak gauzatzen saiatzeko asmoz.
IURRETAKO HISTORIA 30. atala HISTORIA IDAZTEN
Korrika hasia zen Aritz eta Jone bere atzetik. Aldapan gora eta gora Mañeriku albotik pasa eta Goiurian gora. Ez zituen ezerk nekatzen gazte haiek. Buruan zituzten etorkizunerako amets guzti haiek emandako indarrak azkartzen zituen neba-arreben pausoak eta halako batean pagadi gazte baten itzalpetik Gallandako tontor soilera iritsi ziren berriz, bidaia hau hasi zutenean bezalatxu. - Bidaia itzela izan da Jone – Hasi zen Aritz arnasestuka – Gauza pila bat ikasi dut! - 30 eguneko bidaia Aritz. Iurretako desanexioa lortu zenetik pasa den urte bakoitzeko egun bat. - Eta orain zer? Amaitu da? - Historia ez da sekula amaitzen Aritz! Egunero idazten dugu gure herriaren historia gure ekimen eta proiektu ezberdinekin. - Beraz, hemendik urte batzuetara gure kontuak kontatuko dizkiete beste “Jone” batzuek beste “Aritz” batzuei ezta? - Baietz esango nuke – Bota zuen Jonek barrez – eta elkarri kontatzen dieten historia hori nolakoa izatea nahi dugun halaxe jokatu beharko genuke guk orain.
ARIKETA: • Zer altuera markatzen du Gallandako buzoi bakoitzak? • Zer amets dituzu etorkizunerako? Hartu paper zuri bat eta marraztu zure ametsetako Iurreta!
EĂąaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
- Ulertu dut Jone! Guk ez dugu gerrarik nahi! Ezta euskara gazteleraren menpe galtzerik ere. - Ezta gure herria handiagoen azpian galtzerik ere - Edo trenak inguruak erre edo hondatzea! Guri buruz ondo hitz egingo dute Jone! - Ez da beti erraza denen gustuak betetzea baina gu gure ametsak gauzatzen saiatuko gara! - Horixe baietz! Gallandan haizeak urratutako ikurriĂąa haren azpian, pago gaztez inguraturik neba-arreba iurretarrek solasean jarraitu zuten, etxera nondik itzuliko ziren pentsatzen, afaritarako zer prestatuko zuten eztabaidatzen, Gallandako bi buzoiek markatzen duten altuera diferentziaz txantxetan, baina batez ere, hurrengo zer bidaiatan murgilduko ziren amesten.
IURRETAKO HISTORIA
Guri dagokigu orain gure herriaren historia idazten jarraitzea. Eskerrik asko proiektu hau babestu eta informazioa helaraziz edo ipuinak irakurriz parte hartu duzuen guztioi!