Haserre nagoenean

Page 1


Haserre nagoenean sutan jartzen naiz, Eta sumendia bezala lehertu egiten naiz.


Haserre nagoenean oihukatzeko, ostikoak emateko...


..., eta lurra dardaka hasi arte salto egiteko gogoa pizten zait.


Korrika eta korrika egin nahi dut gelditu gabe.


Norbaitek nitaz barre egiteak,

edo nire hondarrezko gazteluak apurtzeak,...


...edo nik egin ez dudanagatik errieta egiteak sutan jartzen nau.


Haserre egotea ez da gauza txarra. Baina bai, ordea, horrek beste bati min egiten badio.


Nire haserrealdia baretzeko arnasa sakonki hartzen dut...


...edo gogoko dudan txokoan pentsatzen gelditzen naiz.


Asko maite nauen bati nire haserrealdiaren arrazoia kontatzeak asko lasaitzen nau.


... hainbeste haserre, hainbeste amorru, hainbeste salto..., dena pasatu eta barreka hasten naiz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.