14
U
Autsbiz
Programazioa Helburuak • Irakurgaia irakurtzea eta ulertzea. • Formarengatik eta esanahiarengatik hitzen artean dauden harremanak ezagutuz testuak ulertzea eta idaztea. • Hizkuntzaren oinarrizko terminologia ulertzea eta erabiltzea. • Ahozko zein idatzizko komunikazio-egoeretan erabiltzen diren erregistroak lantzea. • Testu idatzien txukuntasunarekiko eta aurkezpenarekiko interesa izatea, baita ortografia-arauak errespetatzea ere. • Gramatika-egitura zuzenak aztertzea, lantzea eta kontzeptuak ikastea. • Euskal kulturari buruzko testuak lantzea. • Literatura-hizkuntzaren ezaugarri batzuez ohartzea.
Ebaluazio-irizpideak • Narraziozko testu idatziak ulertzea, eta testu horien zentzua eta egitura aztertzea.
Edukiak • Autsbiz narraziozko testua irakurtzea, ulertzea eta ulermen-ariketak egitea. • Kronika tankerako testutxoa entzutea eta ulertzea, eta komunikazio-ekintzan gertatu ohi diren interferentziei buruz hausnartzea. Horrezaz gain, besteen arreta lortzea.
• Liburuen aipamenak idaztea. • Lokailuak zer diren jakitea eta emendiozko lokailuak eta lokailu hautakariak bereiztea.
• Maileguen idazkera zuzena lantzea.
• Deskribapen-testu egoki eta zuzenak sortzea.
• Durangoko Liburu eta Disko Azokari buruzko deskribapentestua aztertzea eta lantzea, eta antzeko deskribapentestua sortzea.
• Komunikazio-ekintzan gertatu ohi diren interferentziak bereiztea.
• Gramatika- eta ortografia-edukiak zuzen erabiltzea. • Landutako testu motak sortzeko gai izatea. • Prosa poetikoak zer-nolako ezaugarriak dituen jakitea.
Oinarrizko gaitasunak Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaz gain, ikastunitate honetan, gaitasun hauek landuko dituzte ikasleek, besteak beste: Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna eta Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
•
• Testu batetik abiatuta, liburuen aipamenek zernolako ezaugarriak dituzten aztertzea eta lantzea, eta azkenik, liburuen aipamenak idaztea. • Joskeraren lanketarekin bukatzeko, lokailuak aztertzea eta, haien barruan, emendiozko lokailuak eta lokailu hautakariak lantzea.
• Entzunezko ariketetan, arreta jartzea eta entzundakoa ulertzea.
B
•
•
I
•
• Genero narratibo-lirikoa jorratzeko asmoz, prosa poetikoak zer ezaugarri dituen aztertzea eta lantzea.
192 A 133117 _ 0250-0265.indd
250
5/6/09
13:00:11