Naturagune babestuak herritarren parthartzearen bidez planifikatzeko eskuliburua

Page 8

ELKA RREKI N ERA BA KI , HOBEKI K U D EATZEKO

GIDA HAU ZERGATIK ETA NORENTZAKO

1

Nor gara Cristina Alfonso, Santiago García eta Alberto Jiménez gara, eta, dagoenekoz, urte sail ederra eman dugu herritarren parte-hartzearen kontu horretan. Hori bai, beti biodibertsitatea zaintzeari lotuta dauden gaietan, oro har, eta Natura 2000 Sarea garatzearekin lotutakoetan, zehazki. Urte horietan guztietan, jendeak parte hartzeko prozesu asko eta askotarikoak programatu, koordinatu eta dinamizatu egin ditugu, hala biodibertsitatea zaintzeko politiken plangintza estrategikoa lantzeko nola Urari buruzko Esparru Zuzentarauari lotuta dagoen plangintza jorratzeko. Era berean, naturagune babestuak kudeatzeko tresnak edo planak idatzi ditugu; Natura 2000 Sarekoak, bereziki. Urte sail luze horretan, bidean hainbat aldiz geldialdi bat egin dugu gure lanaz gogoeta egiteko. Zenbaitetan, desanimuak harrapatu gaituenean, hauxe esan dugu: “kito, aski da, honaino iritsi gara”, eta, beste batzuetan, berriz, hauxe: “tira, goazen aurrera, hurrengoan gauzak hobeki aterako zaizkigu-eta”. Orain, 2011ko bukaeran, bizkar gainean parte-hartze prozesu franko ditugun honetan, barnegogoeta horietako batean ari gara, eta Eusko Jaurlaritzak eskaini digun abagunea baliatzea pentsatu dugu gure esperientzia zabala partekatzeko. Gauza onak eta gauza txarrak jarri ditugu mahai gainean, gure ustez batzuk eta besteak bitarteko onak baitira ingurumen arloko plangintza-prozesuetan herritarren parte-hartzea finkatzeko eta hobetzeko. Gaiari heldu aurretik, ordea, aukera honetaz baliatuko gara Manuel S. Martínezi, Concha Fernández de Pinedori eta ikaskuntza-bide honetan bidelagun izan dugun jende guztiari gure esker ona agertzeko. Aintzat hartu nahi dugu, halaber, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak hartu duen konpromisoa Natura 2000 Sarea kudeatzeko agiriak herritarren parte-hartzearen bidez lantzen saiatzeagatik eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu gure esperientzia eta gure iritziak askatasun osoz azaltzeko aukera eskaini izanagatik.

8

1 . - G IDA H AU ZERGATIK ETA NORENTZAKO


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.