2012 Barometroa

Page 73

Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak

handiagoa dela argentinarrekiko edo Mendebaldeko EBko herritarrekiko. Eta, beste muturrean, begikotasun hori txikiagoa dela Magrebeko, Errumaniako eta Ekialdeko EBko herritarrekiko. Jatorrizko herrialdearen arabera etorkinenganako begikotasunaren bilakaera aztertuz gero, Magreb, Errumania eta ekialdeko herrialdeak ageri dira beti azken lekuetan. Eta datuak 2011ko barometroarekin alderatuta ere, nazionalitate horiek dira bertakoen artean begikotasun gutxien sortzen dutenak.

Immigrazio-politika Azken atal honetan, galdeketari erantzun diotenen arabera euskal erakundeek zer-nolako immigrazio-politika egin behar duten aztertuko dugu. Horretarako, immigrazio-politikarik egokienari buruz, kanporatzeko arrazoiei buruz edo babes politikoa eskatzen duten pertsonekin hartu beharreko politikari buruz galdetu diegu bertako herritarrei. • Sartzea, bertan gelditzea eta kanporatzea • Egoera irregularrean dauden etorkinekiko politika • Babes politikoa eskatzen duten pertsonekiko politika Ondoren, hartu beharreko migrazio-politikari buruzko indize sintetikoaren emaitzak aurkeztu ditugu eta, azkenik, ondorioak atera ditugu, atala laburbiltzeko.

Sartzea, bertan gelditzea eta kanporatzea Lehenik eta behin, jakin nahi izan dugu zer iritzi duen hemengo biztanleriak immigrazio-politikarik egokienari buruz eta etorkinei hemen sartzeko eskatzen zaizkien baldintzei buruz. Galdeketari erantzun dioten herritarren %77,9ren iritziz sartzen utzi behar zaie, baina legezko baldintzetan: inkestatuen %61,2ren ustez lan-kontratua dutenei baino ez zaie utzi behar sartzen, eta %16,7ren iritziz legezko beste baldintza batzuk betetzen dituzten etorkinei ere utzi behar zaie sartzen (familia berriro biltzea, errefuxiatua‌). Barometroaren 38. grafikoan ageri dira datu horiek. Ikusten da, beraz, ia pertsona guztiak daudela ados atzerritarrei sartzen uztearekin, baldin eta immigrazio-prozesua legezko baldintzen arabera egiten bada; hau da, lan-kontratua tartean bada edo legezko beste baldintza batzuk betetzen badira. Herritarren %8,7, berriz, etorkin guztiei sartzen uztearen aldekoa da, lege aldetik inolako oztoporik jarri gabe, eta beste %8,7, aldiz, etorkinei sartzen uztearen erabat kontrakoa da. Azken zifra hori, nolanahi ere, oso txikia da. Bilakaerari erreparatuz gero, legezko inolako oztoporik gabe sartzearen alde daudenen ehunekoa jaitsi egin da zertxobait azken urtebetean, 2011ko barometroan %11,1ekoa baitzen eta 2012koan %8,7koa izan baita. Nabarmentzekoa da gai horretan indiferentzia adierazi duten pertsonen ehunekoak behera egin duela zertxobait, 2011n %6,1 izatetik 2012an %4,6 izatera, eta etorkinei sartzen uztearen erabat aurka daudenen ehunekoak gora egin duela, 2011n %6,4

71


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.