Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia

Page 1

Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia

EUROPAKO HEZKUNTZA SISTEMAK EZAGUTZEN



SARRERA Euskal Herriak ez du hezkuntza sistema propiorik. Frantziar eta Espainiar estatuen legeak, dekretuak eta markoak inposatu zaizkigu. Hori dela eta, ez dugu gure hezkuntza sistema propioa kudeatzeko eta arautzeko burujabetza osorik. Hala ere, urteetan zehar, herri ekimenez egindako esfortzu nekaezinek berezko hezkuntza eredu bat eraikitzea posible egin dute. Begirada altxatu eta gure gertueneko ingurutik haratagoko hezkuntza sistemen berezitasun, egituraketa, finantziazio, erdu pedagogiko edota bestelako gaiak ezagutzea garrantzitsua dela deritzogu. Horra 2017ko irailaren 22ko ‘Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia’ren funtsa. Euskal herritar guztiek dute kalitateko hezkuntza bat eta beren nahi eta gaitasunen araberako etengabeko prestakuntza bat jasotzeko eskubidea. Horretarako, hezkuntza-eredu propio bat defendatu behar dugu. Eredu horrek, alde batetik, euskal curriculuma izango du ardatz, eta, bestetik, 0 urtetik 18ra bitarteko hezkuntza, lanbide-heziketa eta unibertsitate-sistema bilduko dituen eredu publiko, herrikoi, paritario eta parte-hartzean oinarritutako bat. Hezkuntza-sistema publiko baten aldeko apustua egiten dugunean, botere publikoek jendarte osoari dagozkion hezkuntza-eskubideak bermatzeko betebeharra dutela hartzen dugu kontuan. Euskal hezkuntza publikoa herri-ikuspegi publikoan kokatzen dugu. Euskal sistema publikoa, gure ikuspuntutik, botere publikoak eta hezkuntza-komunitateak diseinatzen, antolatzen, planifikatzen, kudeatzen eta garatzen dutena da.

Ikoitz Arrese Otegi EH Bilduren Hezkuntza Idazkaria


SUEDIA Biztanle kopurua

10.000.000

HEZKUNTAREN XEDEA

%6’6

Eskola sistemaren baitan hezkuntzaren xedea haur eta ikasleek ezagutzak eta baloreak jaso eta garatzea da. Ume eta ikasle guztien garapen eta ikasketa sustatuko da, ikasteko grina bultzatzearekin batera. Halaber, hezkuntzak giza eskubideen eta Suediako jendartea oinarritzen den balore demokratikoen aldeko begirunea zabaldu eta irmoki sustatuko ditu. Hezkuntzak kontuan hartuko du umeen eta ikasleen behar ezberdinak, eta, ahal den neurrian, garapenerako babesa eta estimulua eskainiko zaie. Ahalegin berezia egingo da umeen eta ikasleen gaitasun ezberdintasunak hezkuntza onurak jaso ditzaten. Halaber, hezkuntzak ere helburu gisa du, etxeko girotik hasita, umeen eta ikasleen garapen integral pertsonala bultzatzea, pertsona aktibo, sortzaile, arduratsu eta trebe izan daitezen.

Derrigorrezko eskolaldia

LEGEA

Hizkuntza ofizialak

Suediarra

Sisteman irakasten diren hizkuntzak

Suediarra

Hezkuntza inbertsioa BPG

%6

Eskola uzte goiztiarra

7-16 urte bitarte Ikasleen %88 (LH) %76 (DBH) eskola publikoetara doa Hezkuntza konpetentzia

Ministerioa + Udalerriak Ratioa

Ez dago zehaztua Ebaluazioa

Jarraitua Froga estandarizatuak LH 3, 6 eta 9. mailan

Riksdag-ak (Parlamentuak) eta Gobernuak legeen eta araudien markoaren inguruko erabakiak hartzen dituzte. Udalak edota eskola independentearen antolatzaileak (titularrak) eta eskolako zuzendaritzak eguneroko ekintzen gaineko ardura dute. Riksdag-ek onartutako Hezkuntza Legeak oinarrizko arauak jasotzen ditu, derrigorrezko eskolari eta beste eskola motei dagokiena. Hezkuntza Legeak udal eskolei zein independenteei eragiten die. Ikasketa plan guztiak araudiak dira. Ikasketa planetan jasota daude eskolarako oinarrizko helburuak eta gida lerroak. Horietan, besteak beste, arau eta baloreak, ezagutza-helburuak, eta ikasleen erantzukizuna eta eragina. Ikasketa planaren ezaugarri horiek Gobernuak zehazten ditu. Ikasketa planek ere programak jasotzen dituzte, irakaskuntzan ikasgai jakin bakoitzeko helburuak jasotzen dutenak. FINANTZIAZIOA

Ikasleen %12a derrigorrezko hezkuntzan eta %24a bigarren hezkuntzan estatuak finantzatutako ikastetxe independenteetara doa.


egituraketa


DANIMARKA Biztanle kopurua

5.627.235

Hizkuntza ofizialak

Danimarkera Feroesera Groenlandiera

Sisteman irakasten diren hizkuntzak

Danimarkera Ingelera

HEZKUNTAREN XEDEA

Tradizo luzea dago Danimarkan bizitza osoko ikasketaren inguruan, non hezkuntza jasotzea bera helburu moduan ikusia izan den. Azken urteotan, joera handiagoa egon da hezkuntza lan-merkaturako abileziekin lotzea, batez ere goi mailako hezkuntzan. Hiritartasun aktiboaren nozioa zabaltzea da hezkuntzaren beste helburuetako bat. LEGEA

%9’6

Hezkuntza Legea nazio Parlamentuan onatua izan behar da. Gehiengo sinplearekin onartutzat ematen da legea nahiz eta kontsentsu handia bilatzen ahalegintzen dira, maiz. Gainera, iraunkortasun handiko legea izaten da. Hain zuzen, hamar urterik behin, gutxi gora behera, Hezkuntza legea aldatzeko prozesuari ekiten zaio. Ondoren, beharrezkoak dituen dekretu eta arau zehatzagoak zehazten dira, Gobernutik bertatik.

Derrigorrezko eskolaldia

FINANTZIAZIOA

Hezkuntza inbertsioa BPG

%8’55 (2012)

Eskola uzte goiztiarra

6-16 urte bitarte Ikasleen %84 eskola publikoetara doa Hezkuntza konpetentzia

Ministerioa + Udalerriak Ratioa

28 ikasle Ebaluazioa

Jarraitua Froga estandarizaturik ez

Eskola guztiak Haurtzaro eta Hezkuntza Ministerioaren finantziazioa dute, administrazio lokalenarekin batera.


egituraketa


HOLANDA Biztanle kopurua

16.929.326

HEZKUNTAREN XEDEA

%5’51

Herbereetako hezkuntzaren berezitasun handienetakoa hezkuntza proiektuaren aukeraketaren askatasunean datza. Hezkuntzaren helburua ikasketa prozesuaren elikatzea eta hobetzea da. Honetarako, berrikuntza pedagogikoa dute oinarri, non ikasle orok ikaste-irakaste prozesuekin gozatzea bilatzen den. Ikasten ikastea da xede nagusietakoa. Azpimarratzeko puntuen artean, ondorengoak leudeke: hezkuntza eskaintzaren etengabeko handitzea; haur hezkuntzaren integrazioa hezkuntza sistema orokorrean; lehen eta bigarren hezkuntzaren segida jarraitua; haur hezkuntzaren doakotasuna; haur hezkuntzako hezitzaileen profesionaltzea; hezkuntza askatasuna.

Eskola uzte goiztiarra

LEGEA

Hizkuntza ofizialak

Nederlandera

Sisteman irakasten diren hizkuntzak

Nederlandera Ingelera

Hezkuntza inbertsioa BPG

%9’1

Derrigorrezko eskolaldia

5-18 urte bitarte Ikasleen %70 eskola pribatuetara doa Hezkuntza konpetentzia

Ministerioa + Erkidegoak + Udalerriak

Gobernuak zehaztu eta Parlamentuak onartzen du Hezkuntza Legea. Azken hamarkadetan aldaketa asko izan ditu legeak, batez ere dekretuetan. Aldaketa hauek hezkuntzaren helburuen berrizteek ekarri dute beti ere hobekuntza bati begira. Legeak bermatzen du hezkuntza ikasle guztientzat oinarrizko eskubide izatea, sexu, etnia edota egoera sozioekonomikoak kontutan izan gabe. Pertsonen ahalduntzea du helburu eta jendartearen aurrean kritiko izatea. Gobernu politikan arlo sozial gisa dago kontsideratua.

Ratioa

Ez dago zehaztua

FINANTZIAZIOA

Ebaluazioa

Hezkuntza ministerioak, erkidegoek zein udal administrazioak finantzatzen dute hezkuntza.

Jarraitua Azterketak eskola batzuetan eta estatalak


egituraketa


FINLANDIA Biztanle kopurua

5.300.000

HEZKUNTAREN XEDEA

Suediarra Suomiera Ingelera/Frantsesa/Alemaniera

Finlandiako hezkuntza politikaren helburu nagusietako bat da herritar guztien hezkuntza eskuratzeko aukera bera eskaintzea, adina, bizilekua, status sozio-ekonomikoa, generoa edo hizkuntza edozein delarik. Beraz, haurtzarotik, oinarrizko hezkuntza eta bai bigarren mailako zein goi-hezkuntza orokorra eta lanbide heziketa doakoak dira. Hezkuntza, osasuna eta otordu eskaintza doan dira maila guztietan ikasle guztientzako. Testu liburuak eta beste materialak ere, ikasteko beharrezkoak izanik, eskolaurrean eta oinarrizko mailetan doakoak dira. Behar izatekotan, garraioa ere doakoa da.

Hezkuntza inbertsioa BPG

LEGEA

Hizkuntza ofizialak

Suediarra Suomiera

Sisteman irakasten diren hizkuntzak

%7’19

Eskola uzte goiztiarra

%9’8

Derrigorrezko eskolaldia

7-16 urte bitarte Ikasleen %98 eskola publikoetara doa Hezkuntza konpetentzia

Ministerioa + Erkidegoak + Udalerriak

1978an hezkuntza sistema osoaren aldaketa suposatu zuen legea onartu zen. Apurka aplikatuz joan zena, ikasleen arteko ezberdintasun sozialen %25arekin bukatzea lortu zuen. Aldaketa honek egonkortasuna ekarri zion sistemari eta goi mailako balio erantsi zion jendarteari begira. Hezkuntza legeak 7-16 urte bitarteko hezkuntza eskaintza osoaren doakotasuna bermatzen du. Gainera, beharrezko ikas-materialak, garraioa, janaria‌ doakoak direla ere legez bermatzen du. Lehen Hezkuntza herrialdeko 320 udalerrien esku gelditzen da eta honek gertuko hezkuntza bermatzea du helburu. Finlandiak dituen 20 unibertsitateak Estatuarenak dira, nahiz eta autonomia handiaz gozatu.

Ratioa

Ez dago zehaztua

FINANTZIAZIOA

Ebaluazioa

Finlandiako hezkuntza erabat doakoa da eta Estatuak zein administrazio lokalen artean dago finantzatua. Goi mailako ikasketetarako, edozein ikaslek laguntza/beka eskatzeko eskubidea du, beti ere ikasturteka gainditu beharreko ikasgai kopuru bati lotua.

Jarraitua Froga estandarizaturik ez


egituraketa


GALES Biztanle kopurua

321.000

HEZKUNTAREN XEDEA

£2,543 milioi

Galesen, hezkuntzaren egiteko nagusia honako hau da: “Galesko ikasleek irakaskuntzaz eta ikasketaz gozatuko dute, arrakasta izan dezaten bultzatuko dute, hezkuntza komunitatearen barnean, modu kooperatiboan lan egiten duena. Horrela, ume eta gazte bakoitzaren potentzialtasuna modu aktiboan garatuko da”. Bertako curriculumak ondorengo helburu nagusiak ditu: anbiziosoak eta gai izango diren ikasleak heztea, beraien bizitzen bitartez ikasteko prest daudenak; ekintzailetasuna, ekarpen sortzaileaz, bizitzan eta lanean parte aktiborako prest daudenak; etikoak, Gales eta munduaz informatutako hiritarrak; osasuntsuak eta konfiantzazko norbanakoak, jendarteko kide baloratu gisa bizitza integralak gidatzeko prest daudenak.

Eskola uzte goiztiarra

LEGEA

Hizkuntza ofizialak

Galera Ingelera

Sisteman irakasten diren hizkuntzak

Galera Ingelera

Hezkuntza inbertsioa

%9’1

Derrigorrezko eskolaldia

5-15 urte bitarte

Egun dagoen sistemak 1944ko legean du jatorria. Bertan hezkuntzaren antolaketa orokorra zehaztu zen. Ondoren, 88ko legearekin ikastetxeek administraziopeko aginduetatik aldentzeko baimena eskuratu zuten.1996ko lege moldaketek ibilbide akademikoaren etapak zehaztu zituen, orotara lau ziklo. 98ko berrikuntzek, finantziazioari loturiko aldaketak zehaztu zituen. Tony Blair-ek ordura arteko ereduarekin hautsi nahi izan zuen eta hezkuntza sisteman errotiko aldaketak planteatu zituen. Bere esanetan, “Espainiaren eredura gehiago hurbiltzeko asmoz”. FINANTZIAZIOA

Galesen hiru ikastetxe mota dago: administraziopeko eskolak, publikoak; bolondres-eskolak, normalean erlijioari lotuak eta familiek finantzatuak; eta 1988tik geroztik eskola-autokudeatuak. Publikoak erabat doakoak dira eta pribatuak kuota bidez ordaintzen dira.


egituraketa


BIBLIOGRAFIA - Hizlarien informazioa. - Hik Hasi aldizkaria. - www.oecd.org “PISA en español” (https://labur.eus/nc5WY) - eu.wikipedia.org “Euskarazko Wikipedia” (https://labur.eus/Pc4Mp) - www.uco.es “El Sistema Educativo en Inglaterra y País de Gales” (https://labur.eus/mirwP) - www.oecd.org “Educación y Formación Profesional en Gales e Inglaterra” (https://labur.eus/cR9qd) - www.universia.es “Estudiar en el extranjero - Finlandia” (https://labur.eus/w004i) - www.finlandia.es “Educación en Finlandia” (https://labur.eus/gQcCT) - www.universia.es “Estudiar en el extranjero - Dinamarca” (https://labur.eus/WgMjL) - www.dgb.sep.gob.mx “Estructura del sistema educativo en Dinamarca” (https://labur.eus/5Fejf) - www.universia.es “Estudiar en el extranjero - Suecia” (https://labur.eus/KebkU) - www.mecd.gob.es “Descripción del sistema educativo sueco” (https://labur.eus/jfBGA) - www.pacohablaholandes.com “Sistema Escolar de Holanda” (https://labur.eus/EtTxI) - www.quadernsdigitals.net “El sistema educativo holandés “ (https://labur.eus/zKmzz)




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.